Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2000
‎Baina, gure etxeko ardi beltzarenganat eta haren lagunarenganat itzultzen naizela, jakinik ezen Jacques Lefèvre d’Etaples erreformatzaile ezaguna Parisko unibertsitateko irakaslea izan zela, zuk zeure gutunetarik batean aditzerat eman zenidan bezala; jakinik, halaber, ezen hari esker eta hark bere inguruan bildu zuen taldeari esker hedatu zirela Lutheroren ideiak Frantzian; eta, jakinik, finean, ezen talde hartako kideak izan zirela bai Farel —Kalvinen lagun sonatua— eta bai Margarita Nafarroakoa ere; galdetzen dizut: Jacques Lefèvre d’Etaplesen ikasle izan ote zen Joseph Elizanburu delakoa han Parisko unibertsitatean, eta irakaslearen talderat bildu ote zen geroago han Méaux en, halako suertez, non Nafarroako erregina bera ere bertatik bertara ezagutzeko parada izan baitzezakeen. Zeren hipotesi honen arabera posible baita...
‎Eta behako hura arteztu zidan, nehoiz ere ahantziko ez dudan behakoa, tristea eta arraia, aldi berean: tristea, ene barrengo tristurarekin bat egiten zuelako, berak ere bere zalantzak eta ezbaiak izan zituelako sasoin batean, benturaz; eta, arraia, esperantzazko mezu bat zabaldu nahi zidalako. Eta, haren jarraikian, berriro erran zidan:
2001
‎Neure buruari egozten nion dena dela horren errua, neure lanaren ordutegi petralari. Nahiz eta, egia esan, berak ere bere aldetik ahalegin eskasa egin hura nolabait saihesteko. Nirekin tabernan denbora gehiago egonez adibidez.
2003
‎...reizten dira miseriatik ihesi datozenak eta etxe onekoak, eta etxe onekoa zen Romain, zein etxetakoa zen inoiz jakin ez bagenuen ere –dio gaztetako beste adiskide batek– Esnobismoagatik murgildu zen beharbada hiriaren zabortegietan, gaztetako errebeldia merkeak bultzatuta nahastu nahi izan zuen giza hondakinekin, ezagutu nahi izan zituen gertutik etsipenera kondenatuak, jo nahi izan zuen berak ere bere oinekin bizitzaren hondoa eta dastatu nahi izan zuen gauak, galerak eta porrotak duten distira beltza. Desberdina izan nahi zuen seguruenik, heterodoxoa, eszentrikoa, eta lortu zuen alafede!".
‎Eztabaida zakarra izan genuen. ...ak ez genuela beste irtenbiderik esaten zuen, ez genuela" gure" nobelarik atzerriko hizkuntzetara itzultzerik lortzen, arazo legalak tarteko, eta" gure" horrek egundoko mina eman zidan; diru iturriak murrizten ari zirela erantsi zuen, eta denborarekin, hemendik urte batzuetara, itzulpenak bideratuta zeudenean, obra horien egiletza neureganatzeko aukerarik izango nuela, ordurako berak ere bere obra egina izango zuelako, Paris, Londres eta Berlingo eskaleen artean nobelak idazten hasteko asmoa baitzuen," idazle batek bere estiloa baino lehen bere bizimodua aurkitu behar duela ikasi dut berandu bada ere", esan zuela dut gogoan eztabaida horretan. Nik arrisku handiak ikusten nizkion operazioari.
2004
‎Deseroso zirudien... baita bere buruarekin haserre ere, berak ere bere burua aho zikintzat balu bezala. Jarraian, baina, bere haserrea eta bere deserosotasuna begi ezpainen keinu samur batean urtzen saiatzen zela, gaineratu zuen:
‎Esan zidan, halaber, R. jaunak ere intsektuetarako zaletasun itsua zuela: hain itsua, non berak ere bere bildumatxoak baitzituen Parisko etxean. Eta esan zidan, azkenik, nola aitaginarrebak berak, hura jakin bezain laster, gonbidapena luzatu zion R. jaunari... aizu, nik ere badut intsektu eta tximeleta bilduma ikusgarri bat, eta zergatik ez zatoz egun batean gurekin afaltzera...
2005
‎Beraz, hartaz gogoratzen zen amona Kontxi, baina honek bazuen beste kezka bat une hartan, berak ere bere eskubideei eutsi behar baitzien, azken batean:
‎Bibote beltz distiratsuak gora eta behera astindu dira, baieztatzeko, bertako ile trinkoetariko bat bera ere bere posizio erlatibotik mugitu gabe.
‎Beste hirurak ere emakumea imitatuz txostena atzera pasatu eta hurrengo orriari begira jarri dira. Musuzapia sama inguru osotik erabili eta berak ere bere txostena gorde du, arnasa apur bat lasaiago hartuta. Behintzat, aukeratua etxean bakarrik bizi den gizon ezkongabea izatea egokitzat jo dute.
2006
‎–Ama –esan dio orduan Nereak urgentziaz. Berari begiratzea nahi du, berak ere bere izena entzun nahi duelako amaren ahotsean. Baina, bere ahotsa amaren munduan bortizki sartu izan balitz bezala, Luisari bat batean aldatu zaio aurpegia.
2008
‎Hantxe zuen, bai, oinazearen irudirik gordinena, Nazario bera ere bere benetako errealitatearen aurrean ipintzen zuena, eta bere mugen aurrean: espazioaren eta denboraren mugak, espazioaren eta denboraren kontzientziarik ez duen haurra paradisuan bizi da?, oinazearen kontzientziak ezarriak?
‎lotsa lotsagarri hura, bai, barrutik zikintzen zuena, nola poz zitekeen, izan ere, ahizpa horrela sufritzen ikusita!? eta modu bakarrean garbi zezakeena, Nataliaren penak eta sufrimenduak berak ere bere gain hartuta?
‎Nazariok galderak eta galderak egiten zizkion Mateori, fabrikaren organizazioari buruzkoak edo teknologia berriei buruzkoak, eta Mateok mutil berezi ezin baliotsuago baten aurrean zegoela egiaztatzen zuen. Mutila, gainera, ez zen Mateori galderak egitera mugatzen, bai baitzituen berak ere bere ideia propioak, fabrikaren ekoizpen goititzea helburu zutenak eta Mateo behin baino gehiagotan txunditzen zutenak. Txundidura, ordea, erabatekoa izan zen Mateo Sukunzak egindako galderari:
‎jakin ere, bazekien Ernestinak zergatik: ez zen hartarako irudimen handirik behar, egia esan, frai Millanen ordezko aita karmeldarrarekin bizi izandako esperientzia labur bezain gogorraren ostean; are gehiago, frai Millanen egoeraz jabetu ez beste etorri zitzaizkion Ernestinari zalantza guztiak, bera ere bere erabaki muturreko hura hartzera bultzatu zutenak, frai Millanen desterruak berea ere eskatuko balu bezala, berebiziko ametsari uko egiten diona autodesterruaren eremuan kokatzen da automatikoki?, moja izateari utziz; Ernestinak izan zituen, bai, une hartan gorabeherak, eskrupuluak ere hantxe behar zituen, aditzera ematen ziotenak ezen porrota berea izan zela, baita porrotari zegokiòn to... –Komentuan eskrupuluak nituen arazo, baina komentutik irten ahala ez nituen jada.
‎Ernestinak garbi zuen frai Millanek desterrua izan zuela, karmeldar ordenako nagusiek erabakitako epaian, bere portaeraren eta jokabidearen ordain... jakin ere, bazekien Ernestinak zergatik: ez zen hartarako irudimen handirik behar, egia esan, frai Millanen ordezko aita karmeldarrarekin bizi izandako esperientzia labur bezain gogorraren ostean; are gehiago, frai Millanen egoeraz jabetu ez beste etorri zitzaizkion Ernestinari zalantza guztiak, bera ere bere erabaki muturreko hura hartzera bultzatu zutenak, frai Millanen desterruak berea ere eskatuko balu bezala –berebiziko ametsari uko egiten diona autodesterruaren eremuan kokatzen da automatikoki–, moja izateari utziz; Ernestinak izan zituen, bai, une hartan gorabeherak –eskrupuluak ere hantxe behar zituen, aditzera ematen ziotenak ezen porrota berea izan zela, baita porrota... " Komentuan eskrupuluak nituen arazo, baina komentutik irten ahala ez nituen jada.
‎Nazariok galderak eta galderak egiten zizkion Mateori, fabrikaren organizazioari buruzkoak edo teknologia berriei buruzkoak, eta Mateok mutil berezi ezin baliotsuago baten aurrean zegoela egiaztatzen zuen. Mutila, gainera, ez zen Mateori galderak egitera mugatzen, bai baitzituen berak ere bere ideia propioak, fabrikaren ekoizpen goititzea helburu zutenak eta Mateo behin baino gehiagotan txunditzen zutenak. Txundidura, ordea, erabatekoa izan zen Mateo Sukunzak egindako galderari:
‎Jarraian, Natividad gelaratu zen, kikara bat zopa esku batean eta koilara bestean, Natividadek esana baitzion amari, honek ere onartutako erabakian, biktimarekin egingo zuela bere gurutze bidea, Beronika edo Simon Zirenekoaren paperean; nahiago zuela, bai, paper hura, soldadu erromatarrena baino, eskuan ezpata eta lantza, ahoan biraoa eta mehatxua... ikusi ere, ikusten baitzuen Natividadek Natalia amore emateko bidean zegoela –orratz ziztada baten mehatxupean bazkaltzera errenditu zena nekez izan zitekeen, Romeoren Julieta bezala, amodio istorio bateko heroi–, baita egoera hark –ahizparen porrotaren iragarpen hutsezinak– halako bikoiztasun batera zeramala, Natividadi poz iturri gertatzen zitzaiona lotsa iturri ere gertatuko balitzaio bezala: lotsa lotsagarri hura, bai, barrutik zikintzen zuena –nola poz zitekeen, izan ere, ahizpa horrela sufritzen ikusita! – eta modu bakarrean garbi zezakeena, Nataliaren penak eta sufrimenduak berak ere bere gain hartuta...
‎Hantxe zuen, bai, oinazearen irudirik gordinena, Nazario bera ere bere benetako errealitatearen aurrean ipintzen zuena, eta bere mugen aurrean: espazioaren eta denboraren mugak –espazioaren eta denboraren kontzientziarik ez duen haurra paradisuan bizi da–, oinazearen kontzientziak ezarriak... oinazearen erbeste horretan, non oinazeak berak mozorro guztiak mozorrogabetzen dituen eta itxura guztiak itxuragabetzen, min jasanezinak aurpegi bakarra du-eta, beste aurpegi guztiak beregana ditzakeena, une jakin batzuetan... baita orduan ere, izebaren aurpegia eta Nazariorena ez baitziren jada haien aurpegiak, oinazearenak berarenak baizik.
2009
‎(izen hori daraman ala ez, oso inportantea ezin izan liteke); mendeetan erakunde politiko eta erlijiosoek, filosofiak, teologiak, gehitu duten guztia gabe. Eta ezer ikusi ez duenak, ez al luke berak ere berarentzat nahikoa ikusi izango?... Dena dela, inor ez dago munduan bera bakarrik, bere begiekin bakarrik.
‎Oskarrek hasperen egin zuen. Berak ere bere ideiak izan zituen garai batean, baina orain nekatuegi zegoen borroka antzuetan ahalegintzeko.
‎Cassano zaharraren buru-hezurra hondoratua eta ahaztua izango zen leku hartan bertan. Berak ere bere erromesaldiaren amaiera topa zezan, azkenean.
‎apatikoagoa, nolabait esatearren: ...arrik egon nahiago zuela, alegia, inguruarekiko eta besteekiko ardura gehiegizkoak buruko astuntasunaren astunagotze bat balekarkio bezala; esan nahi baita muinoian sentitzen zuèn mina minagotu egin zitzaiola Domingori, mina gainditzeko moduan zegoen arren, gainditu!; orbetarrak, izan ere, bere lekuan egon ziren, istripua gertatu zenetik Domingori eta Domingoren osasunari begira gau eta egun, eta bera ere bere lekuan egongo zen, etxekoei hura zor zien, zer gutxiago!; Domingok, beraz, ez zuen hitz egiteko gogorik, lasaigarriek ere sorgortasunaren eremura zeramaten?, eta irriak banatzen zituen batez ere, bere minaren gaineko irriak, orbetarren berbaroa entzuten zuen bitartean, amaren ahotsa erdigune eta ardatz: iruditu zitzaidan, bai, trena eliza bihurtu eta arrosarioa errezatu genuèn hartan mirariaren atarian geundela, eta horratx, azkenean sendatu egin zaigu Domingo!, zeren Reginak ez baitzuen zalantzarik egiten mirari bat izan zela, Jainkoak egina eta zeruko Ama Birjinaren bidez lortua?
‎Adak atsegin zuen haren ausardia, atsegin zuen haren hitz jario fundamentuzkoa, eta atsegin zituen haren loreak, Greta Garborekin konparatu ez zuen, bada! Baina hutsune bat ere geratu zitzaion Adari egun hartako elkarrizketan, bakarrizketaren antz handiagoa izan zuen, egia esan, elkarrizketa hark?, Adak noizbait jakinarazi baitzion Txarori berak ere bere historia zuela, hamaika mugak zeharkatua eta beste hainbatek inguratua, Regina eneko zoologikoan.
‎bereari eutsiz gero, agindu moral zein sasi moralekin Regina estutuz eta ahizpa kale itsu batera eramanez: esan nahi baita berak ere bere erantzukizuna hartu behar zuela auzi hartan, erantzukizun osoa ahizpari leporatu beharrean, eta, orduan, betarteko espresioa ematzen zuela, honela esan zion:
‎Teofilo Mariaren eta Damasoren artekoa igande bateko bazkalorduan gertatu zen, bazkalaurretik ere bere ika mikak izan zituzten arren; Damasori ez zitzaion anaia zaharraren aurkako etengabeko temarik komeni, fisikoki ez zen anaia zaharraren laurdenik?, baina bai aldian behin, berak ere bere nortasuna zuela adierazteko besterik ez bazen ere, Lepanton gertatuaren ostean zer esanik ez; beste egun hartan, gainera, zero meridianoari buruzkoa zen eztabaida, Damasok Greenwichetik iragaten zela baieztatzen baitzuen, eta Teofilo Mariak Birminghametik?, beste erabaki bat hartu zuen Damasok, zeren, anaia hain tematua ikusi zuenean, honela esan baitzion:...
‎Handitzera itxaron gabe, halarik ere, mutil berezia zen Domingo, Benjamin Maria ere mutil berezia zen bezala, beste arrazoi batzuengatik; izan ere, Benjamin Mariari izateak, edo gorputzaren markak, bestela esanda? ...iaren berezitasunei buruz zuèn ikuspegiak, esate baterako?, ikuspegi hark bultzatzen baitzuen anaia beste era batean tratatzera, halako eran, non, gelara bisita egitera sartzen zen bakoitzean, kopeta deformatua eta azal orbanak laztantzen baitzizkion, gogoz laztantzen ere, nazka eta beldur orotatik harat, Domingok botere ezkutu baten adierazpidetzat baitzituen marka eta seinale haiek guztiak, eta berak ere bere alde erabil baitzezakeen botere hura noizbait, anaia alde edukiz gero; esan nahi baita interes hutsez ari zela Domingo, mundu guztia bezala, eta interesak, beraz, ez zuela mundutik bereizten, bai interes motak, ordea, hain ziren ezberdinak eta kontrajarriak Domingok eta munduak, bere inguruko munduak, zituztèn interesak afera hartan.
‎Baina Albertok bazuen, ezin konta ahala izakien nahaste borrastean, ipar bat; esan nahi baita izaki haiek guztiak ez zitzaizkiola berdin, berak ere bere lehentasunak baitzituen:
‎Aginduak bestelakoak ditugu-eta, badakizu! , eta, bera ere bere indiskrezioaz ohartu balitz bezala, ozen mintzatu baitzen, isilago hitz egiten hasi zen.
‎Adak atsegin zuen haren ausardia, atsegin zuen haren hitz jario fundamentuzkoa, eta atsegin zituen haren loreak, Greta Garborekin konparatu ez zuen, bada! Baina hutsune bat ere geratu zitzaion Adari egun hartako elkarrizketan –bakarrizketaren antz handiagoa izan zuen, egia esan, elkarrizketa hark–, Adak noizbait jakinarazi baitzion Txarori berak ere bere historia zuela, hamaika mugak zeharkatua eta beste hainbatek inguratua, Regina eneko zoologikoan.
‎Lipar hartan, baina, ez zekien Jainkoaren graziak edo hitzen logika sekretuak eraginda, argialdi bat bezalakoa izan zuen Ernestinak, ikusi baitzuen, ezin garbiago ikusi ere, Reginak bere bideari eta bere azken erabakiari eutsiko ziola –are gehiago Nazario alde zuela–, berak –Ernestinak– bereari eutsiz gero, agindu moral zein sasi moralekin Regina estutuz eta ahizpa kale itsu batera eramanez: esan nahi baita berak ere bere erantzukizuna hartu behar zuela auzi hartan, erantzukizun osoa ahizpari leporatu beharrean, eta, orduan, betarteko espresioa ematzen zuela, honela esan zion:
‎Baina Albertok bazuen, ezin konta ahala izakien nahaste borrastean, ipar bat; esan nahi baita izaki haiek guztiak ez zitzaizkiola berdin, berak ere bere lehentasunak baitzituen:
‎...berezitasunei buruz zuèn ikuspegiak, esate baterako–, ikuspegi hark bultzatzen baitzuen anaia beste era batean tratatzera, halako eran, non, gelara bisita egitera sartzen zen bakoitzean, kopeta deformatua eta azal orbanak laztantzen baitzizkion, gogoz laztantzen ere, nazka eta beldur orotatik harat, Domingok botere ezkutu baten adierazpidetzat baitzituen marka eta seinale haiek guztiak, eta berak ere bere alde erabil baitzezakeen botere hura noizbait, anaia alde edukiz gero; esan nahi baita interes hutsez ari zela Domingo, mundu guztia bezala, eta interesak, beraz, ez zuela mundutik bereizten, bai interes motak, ordea, hain ziren ezberdinak eta kontrajarriak Domingok eta munduak –bere inguruko munduak– zituztèn interesak afera hartan.
‎–erantzun zion abokatuaren ilobak– Aginduak bestelakoak ditugu-eta, badakizu! –eta, bera ere bere indiskrezioaz ohartu balitz bezala, ozen mintzatu baitzen, isilago hitz egiten hasi zen.
‎Hamaiketan orbetar guztiak igo ziren gelara, zer moduz eta zer moduz, musuak eta esku estutzeak; aurretik hainbeste emozio bizi izan zituelako edo, beste bat zen Domingoren egoera, eta beste bat haren jarrera... apatikoagoa, nolabait esatearren: ...arrik egon nahiago zuela, alegia, inguruarekiko eta besteekiko ardura gehiegizkoak buruko astuntasunaren astunagotze bat balekarkio bezala; esan nahi baita muinoian sentitzen zuèn mina minagotu egin zitzaiola Domingori, mina gainditzeko moduan zegoen arren, gainditu!; orbetarrak, izan ere, bere lekuan egon ziren, istripua gertatu zenetik Domingori eta Domingoren osasunari begira gau eta egun, eta bera ere bere lekuan egongo zen, etxekoei hura zor zien, zer gutxiago!; Domingok, beraz, ez zuen hitz egiteko gogorik –lasaigarriek ere sorgortasunaren eremura zeramaten–, eta irriak banatzen zituen batez ere, bere minaren gaineko irriak, orbetarren berbaroa entzuten zuen bitartean, amaren ahotsa erdigune eta ardatz: iruditu zitzaidan, bai, trena eliza bihurtu eta arrosarioa errezatu genuèn hartan mirariaren atarian geundela, eta horratx, azkenean sendatu egin zaigu Domingo!, zeren Reginak ez baitzuen zalantzarik egiten mirari bat izan zela, Jainkoak egina eta zeruko Ama Birjinaren bidez lortua... esan, hura esaten zuen behinik behin, sabelak buruak baino gehiago erabakitako hitzetan:
‎Teofilo Mariaren eta Damasoren artekoa igande bateko bazkalorduan gertatu zen, bazkalaurretik ere bere ika mikak izan zituzten arren; Damasori ez zitzaion anaia zaharraren aurkako etengabeko temarik komeni –fisikoki ez zen anaia zaharraren laurdenik–, baina bai aldian behin, berak ere bere nortasuna zuela adierazteko besterik ez bazen ere, Lepanton gertatuaren ostean zer esanik ez; beste egun hartan, gainera –zero meridianoari buruzkoa zen eztabaida, Damasok Greenwichetik iragaten zela baieztatzen baitzuen, eta Teofilo Mariak Birminghametik–, beste erabaki bat hartu zuen Damasok, zeren, anaia hain tematua ikusi zuenean, honela esan baitzion:...
2011
‎Beti egon izan naiz gustura osaba Karlosekin, eta bai bera ere bere Maiteretxorekin; txiki txikitatik bazegoen zer berezi bat gure artean, bata bestearengana erakartzen gintuen zer bat. Bera zen nire osaba maiteena, eta ni bere iloba kuttuna.
‎Eta auzi haren aitzinean, edo aitak ordaindu, edo kartzelara joan, Jaimek ez zuen bertze aukerarik izan. Eta aitak ordaindu egin zion, baina ez errieta edo mehatxu hutsal baten truke, nola gertatu baitzen ordura artekoan, berak ere bere erabakia hartuz baizik: kartzelatik libratu haut, baina hurrengoan ez haut semetzat hartuko, adinean heldua haizenez gero, eta ez ahantz, beraz, hauxe dela hire azkeneko trena?
‎Halakoa baitzen don Damián bera ere bere profesioan, bi hitz xume elkarren ondoan ezin erran:
2013
‎–Abdelatifek?. Gaixoendako, baina, denborarik laburrena ere luzea izaten da, eta lagun diezagula Allahk denbora bera ere bere neurrira ekartzen, Guztiahaldunak hala nahi izan dezala.
‎Zalaparta hartan, Abdul Alimek, edo berak ere bere grazia egin nahi zuelako edo emazteak hartu zuèn protagonismoa une batez bereganatu nahi zuelako, benetakoa zirudièn doministikua egin zuen, ezin burrunbatsuagoa.
‎–Borroka nahi baduk, ni nauk musallemdarren ordezkaria!?. Hasi ziren, bada, bi mutilak borrokan, eta Yazîdek jipoitu egin zuen handikotea, berak ere bereak jaso zituen arren, begi bateko ubeldua jasotako kolpeen seinalerik nabarmenena. Etxerako bidean jada, Hamzak erran zion:
‎Orduan, baina, Dionixiok, ezustean? berak ere bere jakin mina zuelako, edo semea bertatik bertara zelatatzeko posibilitateari antzeman ziolako?, honela egin zuen berba:
‎John, s Collegen ikasia baitzen), Jane Austenek giro landu eta irakurri zalea ezagutu zuen txiki txikitatik. Amari dagokionez, badakigu haren familian senide aristokrata eta kulturadun bat baino gehiago izan zela, eta bera ere bere adimen zorrotz eta ateraldi zorrotzengatik ezagutu zutela ingurukoek: «zentzun handia eta irudimen bizia batuz, bai idatziz eta bai solasean epigramaren indar eta zorroztasunarekin mintzo zen», halaxe deskribatu zuen bere iloba batek.
‎" Borroka nahi baduk, ni nauk musallemdarren ordezkaria!". Hasi ziren, bada, bi mutilak borrokan, eta Yazîdek jipoitu egin zuen handikotea, berak ere bereak jaso zituen arren, begi bateko ubeldua jasotako kolpeen seinalerik nabarmenena... Etxerako bidean jada, Hamzak erran zion:
‎–Ziztuan etorri ere! –Abdelatifek– Gaixoendako, baina, denborarik laburrena ere luzea izaten da, eta lagun diezagula Allahk denbora bera ere bere neurrira ekartzen, Guztiahaldunak hala nahi izan dezala.
‎Zalaparta hartan, Abdul Alimek, edo berak ere bere grazia egin nahi zuelako edo emazteak hartu zuèn protagonismoa une batez bereganatu nahi zuelako, benetakoa zirudièn doministikua egin zuen, ezin burrunbatsuagoa.
2014
‎Ados, ados, hobera egiten duzunean ikusiko dugu elkar, esan nion, eta, han egitekorik ez nuela iritzita, ospa egin nuen. Harro harro joan nintzen, beldurra gabe errukia niola, berak ere bere miseriak zituela pentsatuta eta, behingoz, ez zela bera kontrolatzen zuena. Baina kale egin nuen.
‎Orain etxea Elenarena da guztiz. Denbora bera ere bere esku duela dirudi.
‎Peter Plan, baina, aita bezalaxe, gizon axkarra zen, oso ere lixtoa, alegia?, urrezko arrautzak egiten zituèn oiloa etxeko leihoan behin bakarrik pausatzen zela sinesten zuena. Baita ulertu ere, hartarako, berak ere bere ahalegintxoa egin behar zuela, ausaz. Hala, handik hiru hilabetera, bere patrika gizentzeko onena zelakoan, Nafarroako eskuineko alderdira jo zuen, UPNra.
2015
‎Bankes jaunaren angelu berean begira, pentsatu zuen inongo emakumek ezin zuela beste emakume bat miretsi gizon hark adina; Bankes jaunak bien gainean zabaldutako gerizpea zuten babes. Haren argiari jarraituz, berak ere bere izpi berezia gehitu zuen, bere artean pentsatuz Ramsay andrea zalantzarik gabe pertsonarik zoragarriena zela, liburuaren gainean burua apalduta?; onena, agian; baina, era berean, han ikusten zen forma perfektuaren aldean desberdina zen. Baina zergatik desberdina, eta nola desberdina?, galdetu zion bere buruari, bere paletako tontor urdinak eta berdeak karraskatuz, orain lur zokor bizigabeen antzekoak, baina zin egin zuen arnasa emango ziela zokor haiei, mugitu eta jariatzera behartu, bere agindua betearaziko ziela biharamunean.
‎Bere lana dauka, zioen Lilyk bere artean. Orduan oroitu zen, bat batean altxorra aurkiturik bezala, berak ere bere lana zeukala. Tximistaren antzera bere koadroa ikusi eta pentsatu zuen:
‎Mek berak ere bere eskumuturreko ordularia aztertu du.
‎Azkueren hiztegia osatzen eta zuzentzen ziharduen aspaldi luzean, euskararen fonetika historikoaz egina zuen bere doktoretza tesi bikaina, aditua zen onomastikan, Euskal Herri osoko hainbat izkribu zahar argitaratuak eta aztertuak zituen, Erronkari eta Zaraitzuko euskalkiak bertatik bertara bilduak eta landuak zituen, eta gainerakoez ere. Bizkaikoaz eta Gipuzkoakoaz, gehienbat? bazuen ezagutza zabala, euskararen eta Euskal Herriaren bilakaera ikertuak zituen, euskarak beste hizkuntza batzuekin izan ditzakeen ahaidetasunak aztertuak zituen, euskal literatura gertutik ezagutzen zuen, mundu zabaleko hizkuntzalaritzan egindako aurrerapenen berri bazuen, eta berak ere bere ekarriak eginak zituen... Hitz bitan esateko, premia ordu hartan behar zen laguna suertatu zen Euskal Herrian.
‎Irakurle bakoitzak irudika zitzala nahi bezala! Zenbat pertsonaia ez ote zituen irudikatu berak ere bere gisara! Zenbat bider ez ote zen ernegatu, idazleren bat pertsonaiak deskribatzen behar baino gehiago luzatu zela eta!
‎Eta herritik urrunduta, mundutik aldenduta, txakurra zuen lagun bakarra. Eta zure oroitzapena, pentsatu zuen, eta berak ere bere bidea egin zuela, aurrea hartu ziola idazleari, ahal zuen neurrian.
2016
‎Euskara eta euskaltasuna galdu zituzten horiek inertzian eta frantseskerian erori ziren, ezkertiar nola eskuindar, ihauteriko afixa egileak barne. Sapek esandako guziak ongi ulertzen zituen, berak ere bere askazian gauza berdina ezagutzen zuelako.
‎Erreka garden batean ura biltzeko eskuak zabaltzen dituenak bezala zabaldu dut ohar koadernoa mahai horren gainean, zain egon naiz pixka batez ea zerbait bururatzen zitzaidan, baina, espero nuenaren kontra, ez dut jakin zer idatzi. Kobazuloaren eskema moduko bat marraztu dut orduan, eta bukatzerakoan begira gelditu naiz marrazkian nire antza duen inor agertuko ote den, bera ere bere koadernoa mahaian jarrita kobazuloaren eskema bat marrazten, soilik zain gelditzeko ea gizon heldu bat agertuko ote zaion marrazkian, koadernoa mahaian zabaldu eta zelda haren eskema bat marrazteko, zeinean, espiralean sakonago eta sakonago murgildu ahala, azkenean, agure bat agertuko baita mahai gainean orri batzuk zabaldu eta bere XVII. mendeko lumaz idaztera:... «Ni ez nintzen sekula hemen egon».
2017
‎Eta nik hori neure alde baliatzen diat, ongi dakidalako zein den benetako irakaslearen eginbide eta irabazia: bere ikasleengandik ahalik eta gehien ikasten saiatzea, usnatzea norantz ari den gazteria, eta norabide berean jartzea berak ere bere arima. Eta horra nola, nire ikaslearen irakaspenei jarraiki, heldua naizen ni orain Kretara.
‎–Ene odola ere ardo honen antzera isur dadila, esan zuen Zorbak, berak ere bere aldian ardo xorta batzuk erortzera utziz?, ez badaukat ahaztua belarri bat jan didaala, Manolakas!
‎Babari bizia emateagatik. Babak beti izan zuen argi berak ere bere bizitza emango lukeela amarengatik.
‎Zigarroa lurrera botatzeko egin duen jestuan ezagutu diote artegatasuna. Keparen ondoan jarri da, berak ere bere gauzak atzean utzita.
‎Zorabiaturik, mozkorraren ibilian egin du hainbat urrats. Bera ere bere hartan gelditu eta bide erdian jartzekotan dago. Orduan, esku batek eskuineko bastoia kendu eta beste batek emakumearena atxiki du eskuzorroaren gainetik.
‎Gizalegezko zerak etorri ziren estreina, gaitzari buruzko galdeak eta osatze azkarrerako animoak. Berak ere bere aje eta oinazeen inbentarioa egin zigun, eta ondoren komentuko gorabeherez jardun zuen Aita Arbizurekin. Zeresana amaitu zitzaienean, zerbait esan nuela-eta, halaxe galdetu nion gaixoari:
2018
‎Hor daukazue Linda. Berak ere bere burua aurkeztu zuen. Oratoriarako abilezia berezia dauka, bota zuen ironiaz.
‎–Lagunak nerabeen kontua dira, traba hutsa nagusi egiteko, bota zuen azken purrustada Xabierrek, bera ere bere logelara itzuli aurretik.
‎Haize bolada txikienik ere ez zen, eta pakebote beltzean alde guztietara zabaldu zen musika hura, zeruko agindu ulerkaitz bat balitz bezala, Jainkoaren manu konpreniezin bat. Eta neskatoa zutitu egin zen, bera ere bere buruaz beste egitera balihoa bezala, bera ere bere burua itsasora botatzera balihoa bezala, eta gero negarrari eman zion, Cholengo gizona etorri baitzitzaion akordura, eta hala, bat batean, ez baitzekien ziur ez ote zuen maitatu, ura hareetan bezala historian galdu izanagatik, oharkabean pasa bide zitzaion amodio batez, orain arte, musika hura itsaso zabalera isuria izan zen unera arte i...
‎Haize bolada txikienik ere ez zen, eta pakebote beltzean alde guztietara zabaldu zen musika hura, zeruko agindu ulerkaitz bat balitz bezala, Jainkoaren manu konpreniezin bat. Eta neskatoa zutitu egin zen, bera ere bere buruaz beste egitera balihoa bezala, bera ere bere burua itsasora botatzera balihoa bezala, eta gero negarrari eman zion, Cholengo gizona etorri baitzitzaion akordura, eta hala, bat batean, ez baitzekien ziur ez ote zuen maitatu, ura hareetan bezala historian galdu izanagatik, oharkabean pasa bide zitzaion amodio batez, orain arte, musika hura itsaso zabalera isuria izan zen unera arte ikusi ez zuen amodio batez....
2019
‎Eta orduan bai, guztiz asaldatu zen Telmo, segundo hamarren bakarrean bere burua irudikatu baitzuen hiru bider, hiru irudi gainjarritan: billarreko bola bat, patinaje pista bat, eta Idiazabalgo gazta, berak ere bere aita Maurixio zenaren burusoiltasuna jaso zuenez, ondare gisa; eta, hiru irudi ikusi ez ezik, bi gauza gutxienez ere sentitu zituen: batetik, bertan zegoèn jendearen aurrean ezin irrigarriago geratu zela, bere berezko harrotasun harrokerietan zaurituta; bestetik, ezmoraltzat eta bere etika pertsonalaren kontrakotzat hartu zuen Txeferen ekintza hura, bere bisera sakratu hura, aitak hilzorian zegoela eman ziona!?
‎automobil txuri gorria, gainera?? Eta, astebete gabe, berak ere bere motorra saldu, eta dyane urdin bat erosi zuen, alboko ateetan marra zuri banak zeharkatua.
‎Ez, Klarari ez zitzaion artean menopausiarik iritsi, baina hartarako gero eta esperantza txikiagoa zuen; berak ere bere amatasuna zuen, ordea, eta handik ez bazen, hemendik bideratu behar zuen sentimendu hura, feminista erradikalen iritzien kontra bazen ere.
2020
‎Gertakariak ezagutzen nituen eta hasi nintzen pentsatzen ez ote ginen biok ere gerra bereko galtzaileak edo galtzaileen umeak, ez ote geunden biok ideia edo izpiritu baten mende, ez ote ginen bizi antzeko kontakizunekin liluratuta, ez ote zuen berak ere bere bizitza besteen soberakinekin betetzen, ez ote zebilen ni bezalaxe etengabe auzoko larreetan bazkatzen.
2021
‎Zergatik egiten zuen barre? Agian barregarria iruditu zitzaion, besterik gabe, edo agian ez zuen esaten ari nintzena entzun, bera ere bere mamuekin ari zelako borrokan.
‎Eta erortzen zaizkidan ur tanta solteen antzera, esaldi solteak jaurti ditut airera: " Aita, agian, lar idealizatuta daukat, berak ere bere lotsak, beldurrak ditu, eta okerrena, ez du jakin horiei aurre egiteko adorea biltzen hamalau urte luzetan". " Ama horren estu epaitu beharrean, zabalago hartu behar dut.
‎Ezin dizkizuegu eman. Gezurra esaten ari zen; berak ere bere buruari gezurra esaten zion; bazekiten biek; ez zuten une batez ere bizi historia berdina.
2022
‎Eta oso zintzoa izan nintzen egun horretan sentitu nuenaren inguruan, eta kezkatzen ninduenaren inguruan, eta nire arazoen eta halakoen inguruan; nire pozen inguruan ere bai [barrea]. Eta, ai ama, berak ere bere gauza guztiak atera zituen. Eta beretzat oso harrigarria izan zen, zeren, tira, ohiko maneren hutsalkeria zeharkatu eta muinaren muinera jo nuen, arimara.
‎Ez banindu akonpainatu, ezin izango nukeen egin. Beti eduki du amatasunean behin eta berriz egokitzeko pazientzia; ez da erraza, bera ere bere aitatasuna bizitzen ari baita. Nire ama ere beti egon da hor.
2023
‎euskaldunak, abertzaleak, ezkerrekoak. Berak ere bere egiten ditu ideia horiek, hori eskatzen dio barruak, eta giro horretan sartzen joango da.
‎nire bizitza intimoaz hitz egitea. Agian berak ere bereaz hitz egiteko gogoa erakutsi zidalako hasieratik. Bere maitasunen errelatoa, besteei baino gehiago, bere buruari kontatzeko beharra balu bezala.
‎Berak zerbait ematen bazigun, hartu eta eskerrak emateko –hori beti eta edozeinekin egiteko agindua genuen– Ez zitzaigun komeni garaia baino lehen ikaratzea. Ama ez zegoen San Mamesera gonbidatua, baina berak ere bere soineko berriena zeraman jantzita, mahuka luzeko morea, eta arratsaldean auzoko laguna etorri zitzaion etxera ilea mozteko. Laguna heldu, sukaldera abiadan joan eta, atea itxi arren, haien pozezko intziri zoliak aditu nituen.
‎Paradise idatzi nuen, instintiboki. Gitarra jotzen zekien lagun bati erakutsi nion, eta, kasualitatez, haren lagun bat, Sara Fantova, zinea ikasten ari zen Bartzelonan eta ondo zetorkion berari ere bere esparruan praktikatzea, beraz, bideoa egin eta Youtubera igo nuen. Eta bat batean ikustaldi pila bat".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia