Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 248

2000
‎Eta denak zorionak emanez eta zer oposaketa mota ote ziren galdezka hasi zaizkit. Eta niri damutu egin zait beste ateraldi hoberik eduki ez izana, hartara ez bainuen nire harridura ezkutatu, eta bozkarioa itxuratu behar izango; zeren telegrama, izan, Dabidena baitzen, eta mezua, telegrama bat izateko, Dabidek idatzia izateko, berak bidalia izateko, zinez txundigarria (egia esatera, Karmelok proposamen hori egina ziola jakin arren, ez nuen inondik ere halakorik espero, beharbada Dabidek apenas ezer irakurtzen zuelako, ezer idazten ez zuelako). Eta nik irribarre egin behar izan dut, bai orduan bai handik gutxira, bazkaritan, nire alde topa egin duten bakoitzean.
2001
‎Hiru entzule ditu narratzaileak. Batetik maitea dago eta berari bidaltzen dizkio Parisetik gutunak:
‎Ni mutu geratzen nintzen. Berak bidaltzen zizkidan zinta guztiei mila itaun bilatu izan nizkien urtetan, baina orain, ama aurrez aurre neukanean, gustuko duen neskaren aurrean nerabea bezala sentitzen nintzen, aztoratuta, lelotuta, lotsatuta.
‎nire ezagun batzuei eskatu, alegia. Balendin Enbeita zenari ereXabierretik egin nion eskutitz bat, bertsoak eskatuz; eta bai berak bidali ere. Gero, udarako oporretan Loiolara joan eta handik saiatzen nintzen.
‎Aisa egin zuten tratua. Don Estebanek berak bidaliko zituen paperak Iruñera, berak eginiko informearekin, eta, zuzenbidez, eguberri alderako etorriko zen baimena. Aita eta osaba, lajaiari7 eskerrak eta berriz ere muin eman, aitaren egin eta etxera bueltatu ziren, harro eta kontent, Vatikanoko Aita Santuarekin berarekin egon balira bezala.
2002
‎Osagai ugari ditu atariak, besteak beste, ia egunero berritzen diren albisteak, efemerideak, lan poltsa, deialdiak, kritikak... Horrez gain antzerki testuak bertara bidaltzeko aukera eskaintzen du. Uneon 63 antzezlan daude; autoreak herrialde askotakoak dira:
‎Errietarako sekulako hitz jarioa dauka, eta zigorrik zelebreenak bururatzen zaizkio. Beti bera bidaltzen dute beste begiraleek, gu zibilizatzera.
‎ADSL horren abiadura asimetrikoa da, hots, Internetetik zerbait ekartzea askozaz ere azkarragoa da bertara bidaltzea baino.
‎Horrenbestez liguriarra zihoan aurretik eta lokarriekin lotzen zituen harri muturrak eta lurgainera irteten ziren sustrai zaharrak, horiei eutsita soldaduak errazago igo zitezen; noizbehinka bere eskuarekin laguntzen zien igotzen bidearen berritasunarengatik beldurrez zirenei, igoera zailagoa zenean bere aurretik bidaltzen zituen banan banan armarik gabe eta gero bera joaten zen atzetik guztien armekin; eusteko badaezpadakoak ziruditen lekuak berak aztertzen zituen lehenbizi eta behin eta berriro bertatik igo eta jaitsiz, eta gero albo batera eginez, adorea ematen zien gainerakoei.
‎Orain arte, Zerga Agentziak aitorpen negatiboak azkar itzultzeko 465.107 eskaera jaso ditu, iaz baino %29 gehiago. Eskaera horietatik, gehienak iaz eskatu zuten zergadunei erakundeak berak bidalitako gutunei dagozkie, bai eta errenta aitorpena egin behar izan gabe aurkeztu zutenei ere. Sinpletasuna Aurreko aitorpenean sistema hori erabili zuten pertsonentzat, eta Zerga Agentziak bidalitako gutuneko datuak aldatu ez badira, nahikoa da jasotako inprimakia sinatzea eta 30.000 posta kutxara bidaltzea, edo Agentziaren bulegoetan aurkeztea edo telefonoan egiaztatzea.
‎Institutuak gomendatzen die ikasleei agiri guztiak, kontratua eta ordainagiriak ordainduta dituztela, eta enpresari fax baten bidez bidaltzea, zerbitzua berriro eskatzeko eskatuz eta idatziz erantzuna eskatuz 15 eguneko epean. Ikastaroa ordaintzeko kreditu bat kontratatua badute, dokumentazio bera bidali behar diote finantza erakundeari, zerbitzua jasotzen ez dutela jakinaraziz.
2003
‎Norbaitek aurreko paragrafoan aipatutako egitate baten berri badu, eta egitate hori, ustez behintzat, hemezortzi urtekoa baino gazteagoa den adingabe batek burutu badu, hori Fiskaltzari adierazi behar dio, eta Fiskaltzak salaketaren izapidetza onartu edo ezetsiko du, egitateak, zantzuen arabera bederen, delitu diren ala ez kontuan hartuta; Fiskaltzak zainduko ditu berari bidali zaizkion piezak, agiriak eta efektuak, eta, hala denean, bere ustez egoki diren eginbideak burutuko ditu, egitatea bera eta adingabeak hori burutzean izan duen erantzukizuna egiaztatzeko. Fiskaltzak jarduna artxibatzeko erabakia har dezake, egitateak ez badira delitu edo euren egilea ezezaguna bada.
2004
‎2) Bezeroak edo prokuradoreak berak hautatutako abokatuari ematea berari bidali dizkioten edo berak lor ditzakeen agiri, aurrekari edota jarraibide guztiak, ahalordeak hori barnean hartzen duenean, eta ahalorde emailearen interesen defentsan beharrezkoa dena eginez, legeek mandatariari ezarri dioten erantzukizunaren menpe.
‎Eta Azkue aipatu dugularik, bada Aranak berari bidalitako beste gutun bat, 1957an Alfonso Irigoienek Euskera agerkarian argitaratu zuena, baina Obras Completas en jaso ez zena, ez lehenengo ez bigarren edizioan (6).
2005
‎Azken hauek Madrilgo eta Valentziako Institutu Ozeanografikoetarako ekarri ziren. Albaitari pila zituzten zain eta Donostiako Aquariuma prest zegoen, haiek ahul etorriz gero bertara bidaltzeko: «Lau marrazo airez ekarri eta hemendik Madrilera bidean hiltzen bazaizu bat, a zer gastua egin duzun», dio Alvarezek.
‎Lehenengo pena biok, etxetik eta eskolatik urrin egotearenak, amak eztitu eta ezabatuko ebazan berak ahal eban neurrian, etxeko betebeharrek ixten eutsoen astirik gehiena nigaz urian pasatzen eban eta, bisitok, eskolako barri emoteko eta maistrak ikasturterik galdu ez neian beren beregi bialdutako kuadernoak eta liburuak ekartzeko aprobetxatuz. Hirugarren penarako ez eban sendabide berezirik, berak be pena berbera eroialako bihotzean, berak be ez ebalako argi ikusten sortu ninduanetik gehiago oroimenean eroian doinu ederragaz eten behar hori, nahiago eukealako berak be doinu hori entzuten jarraitu.
‎Sermoilari eta hizlari apartekoa izan omen zen, eta hori beraren idatzietan ere ezagun da. I. Mundu Gerratean parte hartu zuenez, handik bertatik bidali zituen kronikak Eskualdunara.
‎Eta jakingo bazenu, halaber, zenbat aldiz bidali zaitudan antzarak ferratzera?! Baina gaur bertatik bertara bidali nahi zaitut eta bidali egiten zaitut, banuen gogoa! Antzarak ferratzea zer da, bada?
‎–Mila buelta emateko denbora izan dut ihes egin dudanetik, eta seguru nago Tetsuok beren beregi bidali nauela hara. Bestela ez du zentzurik.
‎Kontatu zion amak udaletxeko atea egin zuela aitite Julianek. Alkateak berak bidali ziola gutun bat, udaletxeak behar bezalako atea behar zuela, erliebeekin eta inskripzioekin, egur onekoa, eta Julian Maldasek egingo zuela hori inork baino hobeto. Gutun hori bidali zion alkateak.
‎Beste gauza bat ere bai icasi dut nic guzti onetan, batzuetan pensatzen baitut gure Jaungoico Misericordiosoac gure izcuntza zarra den Eusquera ere ezagutzen duela eta beraren bitartez bidaltzen dizquigula sarritan ulertu ezin ditugun señaleac. Ezen Adan eta Eva Paradisuco atetic irten zirenetic deitu diogu guc belar orri Chertecha, zer deitzen diogun ulertu ezinic ainbeste urtetan.
2006
‎Auzitegi epai emaileak epai edo autoaren lekukotza zein egunetan eman edo igorri eta egun horretan bertan bidaliko dio Auzitegi Gorenaren bigarren salari boto erreserbatuen ziurtagiria, halakoa izanez gero, edo, halakorik izan ezean, ziurtagiri negatiboa; horrez gain, xedatuko du, errekurtsogileaz gain lekukotza eman dela edo igorri dela auzian alderdi izan direnei jakinaraztea; alderdiok, orobat, epatu egingo ditu, sala horretan ager eta euren eskubidea baliaraz dezaten, 859 artikuluak zehaztu baldi...
‎Auziaren instrukzioa emakumearen aurkako indarkeriaren epaitegiari dagokionean, epaia berehala igorriko da epaitegi horretara lekukotzaren bidez. Modu berean bidaliko zaio irmotasun adierazpena, eta bigarren auzialdiko epaia ere, horrek aurretiaz emandako epaia erabat edo zati batez ezeztatzen duenean.
‎baino ez da. Beraz, ezti labeldun guztia bertara bidaltzen dute, potetan sartzeko.
‎... izan ere,, santuaren betiereko atsedena? beste bizitzan da; hemen, lurrean, bere grazia egoeraz seguru egon nahi duen gizakiak,? bera bidali duen Horren obrak egin ditu, egunez den bitartean?. Jainkoak errebelatua duen borondatearen arabera, bere handitasuna areagotzeko balio duena ez da aisia, ez da atsegina, obrak egitea baizik; bekaturik lehena eta denetan nagusiena, beraz, denbora alferrik xahutzea da(...) Bizitza sozialean denbora alferrik galtzea, berriketan jardutea, luxuetan, baita loari behar duguna baino denbora gehiago ematea, osasuna mantentzeko sei edo zortzi ordu behar ditugu, gehienez ere?, erabat gaitzesgarria da moralaren ikuspegitik(...) denboraren balioa infinitua da, eta galdutako ordua, Jainkoaren aintzaren zerbitzurako lanari lapurturiko ordua da (Weber, 2001:
‎Finean, emantzipazioari niaren sendotasun edo trinkotasun jakin bat dagokio, baina, gaur egun, ni sendo eta trinko bat osatzearen alde egin ordez, belarriak zulotzeraino errepikatzen da etengabe aldatzen ari diren egoeretara egokitu behar garela (ibídem, 123 or.). Hortxe paradoxa: adinez nagusi bilakatzea posible egiten duen emantzipazio prozesuak berak bidaltzen gaitu niaren ahulezia egoerara, eta ondorioz, emantzipazioa arriskuan jarriko da.
‎Txantiloi erabakiarekin, ezkerrean agertzen diren botoiekin letra mota, kolorea, tamaina eta testuaren lerrokatzea hauta daitezke. Irudi botoiarekin irudi fitxategiak PCtik bertatik bidal daitezke eta orrian txertatu, edo webean irudiak bilatu eta jatorrizko helbidetik txertatu. Berriz ere, Ajax-ekin egindako programazioari esker, irudia orriaren edozein lekutan jar daiteke, eta tamaina aldatu, saguarekin arrastatuz eta askatuz.
‎Gelako beste aldetik hitz eginez, emakume gazteenak azaldu dio Xabier etxera joan dela gauerdian. Berak bidali duela. Joateko esan diola, joateko lasai, berak geratu behar duenez, ea zertarako egon behar duten han biek.
‎Inork zure aitaren helbidea aurkitu eta zure aitonari bidaltzen zion posta kontrolatu arren, ezin izanen zuen haren ezkutalekua asmatu. Pila honetako eskutitz guztiak kutxatila berera bidaliak dira.
‎–Ez, ez dut uste –erantzun zuen Anek azkar– Milesker guztiagatik, Muntaner jauna. Oraintxe bertan bidaliko dizkizut aitonaren argazkiak.
‎Oihu haiek entzunda, eskoziarrak konturatu ziren etsaiak han bertan zituztela, eta, beste ezertarako denborarik eman gabe, haien aurka oldartu ziren bihotz eta bular. Eskoziarrek ondo baino hobeto asmatu zuten etsaiari aurre nola egin, eta etorritako bide beretik bidali zituzten berriz.
‎Jakin en 21 zenbakiko (1981)" Historia" artikuluak dioenez, 1962an hiru artikulu argitaratu zituen Egan ek Arantzazuko fraide gazteenak, eta 1963an hamabi (ik. 92 or.). Jakinen zuzendaritzak berak bidali zizkion nonbait idazlan horiek, Koldo Mitxelena Egan aldizkariaren zuzendariak Joxe Azurmendi Jakin en zuzendariari idatzitako gutun batetik dakigunez (1963 garagarrila): " Eskerrik asko zuri, eta zure lagun guztiai, il onen 8’ko eskutitzagatik eta arekin batean bidali dizkidazun lanengatik.
2007
‎Behin mutuak agiriak beteta, mutuak berak bidaliko dio enpresaburuari elkartze agiriaren ale bat, eta, hala denean, erantsitako estaltze agiriaren ale bat, aurreko 3.2 idatz zatian ezarri betekizunekin. Mutuak berak bete behar dituen agiriak jaso eta hurrengo hamabost egunetan bidaliko dizkio ale horiek enpresaburuari, kotizazio kontuaren kodea adierazita.
‎13.3 artikuluan estradizioa aipatzen da, eta 13.4 artikuluan, asilo eskubidea. Estradizioaren bidez, estatu batean delitu bat egin eta beste estatu batean bizi den pertsona lehenengo estatuak kondenatu edo erreklamatzen badu, bertara bidal daiteke. Kontzeptu hori Espainiako kasuari aplikatuz, bi estradizio mota aipa ditzakegu:
‎“Irudietako curriculum” horrek, gutxienez, lehenengo bi plano izan behar ditu, adierazpen desberdinekin; hiru plano, gorputz erdikoak, eta hiru, gorputz osokoak; horietako bakoitzak, gutxienez, sei arropa aldaketa eta makillaje eta orrazkera desberdinak izan behar ditu, sektoreko agentzia kontsultatuen arabera. Nahiz eta hautagaiak “etxean” egin dezakeen argazki book hori —lagun bati argazkiak egiteko eskatu eta berak bidal ditzan, adibidez—, batzuek nahiago dute agentzia zuzenean enkargatzea. Hori bai, aukera hori hautatuz gero, argazki saioak 150 eta 300 euro arteko gastua ekarriko du, kontuan izanda testuen eta argazkien konbinazioa den, formatu digitaleko edo DVD formatuko booka.
‎Ohiko gasolinarekin nahas daiteke, autoetan etanola baino proportzio handiagoan egokitzapenik egin beharrik gabe. Hobeto jasaten du uraren bidezko kutsadura, eta ez da etanola bezain korrosiboa; beraz, findegiko gasolinarekin zuzenean nahas daiteke eta garraiorako petrolio azpiegituretatik bertatik bidal daiteke. Hori ezinezkoa da etanolarekin.
‎Herioren aurretik etortzen da beti. Ematen du berak bidaltzen duela, mezulari. –Begiak iltzatu zituen Lisarengan.
‎Yakin’en kritikatxo bat egiteko asmoa ba nian, baiña ixiltzea izango diat onena. Okerrena dana, berak bialtzen bazidak —’Leturia’rena eman baitzidean— kritika orren zai geldituko zaidak bearbada, ta orduan eskutitz ixil batean argi ta garbi esan bearko zioat.
‎22 Dokumentuetan ageri ez den arren, beharbada Beguiristainek berak iradoki zuen inskripzio berriaren eskabidea egitea. Dena dela, hark ezagutu zuen eskabide berria, berak bidali baitzuen Jakinera, honek egindako eskabidea zela eta, Prentsa Zuzendaritzak bere zerbitzu juridikoei egindako kontsulta.
2008
‎Beste baten, kontizu, suak ez ebala ondo tiretan eta, eztul eta eztul pasau ei eben arratsalde osoa ke artean, karabia biztu ezinik. Erdaldun morroia eukan, barriz be, lankide hurkoena eta bera bialdu eban tekniko bati deitzera.
‎Ama Birjinaren irudiak eta izaten ziren, erlijiozkoak. Bazekien Prieto agnostikoa zela eta ez zuela sinesten gauza horietan, baina horrexegatik beragatik bidaltzen zizkion. –Badakidanez oso gustuko duzula Artetaren lana, bere koadro hauxe igortzen dizut zure gozamenerako?.
‎(Nekaneri aurpegia garbituz) Hemendik zuzendu du operazioa. Berak bidali du patruila.
‎Abenduan 19an diputazioak Francisco Sarasketa eta Ramón Lizundia bertara bidaltzea agindu zion Eibarko Udalari, itxura denez ez zutelako euren laurdena ordaintzen. Gabon egunean Ramon Lizundiaren aitak. Antoniok?
‎1826ko Urteberri egunean heldu zen diputazioaren zirkularrak azaltzen zuenez, udal partaideen proposamenak Lurralde Entzutegietara barik, bertara bidaltzeko behin behineko baimena lortu zuen. Badirudi diputazioa eta Gaztelako Kontseilua erdibideko konponketa adosteko gai izan zirela:
Bertatik bidalitako mezuei dagokien domeinua (mezuan jartzen ez bada): myorigin= erakundea.com
‎Hitzarmen horietan, ikasleak praktikak egiteko baldintza orokorrak ezartzen dira. Beste aukera bat da ikasleak berak bidaltzea curriculuma enpresei. Pertsona jakin batengan interesa izanez gero, gaztearen ikasketa zentroarekin jarri behar dute harremanetan.
‎Hau prezioen arteko desberdintasunak Viviane Reding, Europako Batzordeko Informazioaren Gizartea, adierazi kontsumitzaileak “maula egiten” ari zirela, datorren udazkeneko legeak egiteko erabakia jakinarazi zuen roaming eko SMSaren prezioa murrizteari buruzkoa. Berdin herrialde berean bidalitako mezu laburrak gertatzen direla, roaming eko SMSen benetako kostua oso txikia da, eta ez da ulertzen prezioen arteko aldea, Europar Batasuna beren estatuen arteko mugek dakartzaten eragozpenak kentzea kideak. Herrialde berean bidalitako mezu laburrak bezala, roaming eko SMSen benetako kostua oso txikia da, eta ez da ulertzen prezioen arteko aldea.
‎Berdin herrialde berean bidalitako mezu laburrak gertatzen direla, roaming eko SMSen benetako kostua oso txikia da, eta ez da ulertzen prezioen arteko aldea, Europar Batasuna beren estatuen arteko mugek dakartzaten eragozpenak kentzea kideak. Herrialde berean bidalitako mezu laburrak bezala, roaming eko SMSen benetako kostua oso txikia da, eta ez da ulertzen prezioen arteko aldea. Bat erabaki honetako laguntzaizan da azterketa (PDF), merkatuko Danimarkako erakunde erregulatzaileak egina.
‎Azken irudi hura ikusteko ez dugu hegazkineko leihatilatik kanpora begiratu behar, ezpada barrura, eta aurrekoak ez bezala, ez dagokio paisaia bati, ezpada nire buruari. Hegazkinaren azken eserlekuetan eseri nintzen eta pare bat ordu eskaini nion Txinara egindako bidaiari buruzko azken zutabea idazteari, etxetik bertatik bidaliko nuen azken kronika hura. Ohartuko zaretenez, lehenengo pertsonan kontatuta badago ere, apur bat urruntzea aukeratu nuen.
‎Miribillako eskola publikoa (San Frantzisko auzoan, Bilbon), jatorri ugaritako umeak biltzen dituen arragoa, mehatxu modura ikusi du jende dezentek, hainbesteraino non ez baitute euren umerik bertara bidali nahi; bada ordea eskola hori aukera modura ikusten duen gurasorik ere. Gurasook, irudimena hauspotuta, ekimen txalogarriak egiten ari dira, zenbait boluntario lagun dituztela.
2009
‎Hortefeux Barne ministroaren deklarazio arrazistek sutzen zituzten bazterrak. Oroitu nintzen orduan Anne Marie Garat adiskideak izkiriatu eta kazeta berari bidali baina publikatu ez zioten artikuluaz. 2008ko martxoaren 9an Hortefeux taz ari zen, itxura aimable, drole, charmant baten azpian nolako immigrazio politika latza ematen zuen aztertzen.
‎Ni neu ez nozu ezagutuko, beharbada, baina Patxo taberneruaren morroi naz. Berak bialdu nau zaragi honegaz.
‎Lehiaketari bertso batzuetarako irudiak izena jarri diote, bertara bidalitako argazkiek Blas de Oteroren poemaren bat gogorarazi behar dutelako. Irekita dago parte hartzeko epea.
‎Sareko gainerako erabiltzaileen berriak jasotzen dira, baita Nineteen 74 berak bidalitakoak ere
‎Gaztea duela gutxi erbesteratu zuten bere herrialdera agiriak legez kanpo zeuzkalako.Neurria, Eusko Jaurlaritzak egindako eskaeraren ostean hartuko dute. Jaurlaritzak, Armand Nog Euskadira itzultzea eskatu du iragan astean Exekutiboak bereak bidali zuen komunikatu batean azaldu zuenez.
‎Proiektu honen barnean, izen bereko lan bat argitaratuko da, Jorge Oteizak berrogeita hamarreko urteetan garatu zuen jarduera artistikoari buruz Alfonso de la Torrek egin azterketa zabala jasotzen duena bera. Honen osagarri, bi dokumentu eranskin, proiektu honetan dauden artistetako batzuen 11 testu originalez osatu aukeraketa batez eta Oteizak idatzi edo berari bidali hogei bat gutunez, Museoaren Dokumentazio Zentrotik atera baitira.
‎Bleulerrek denbora asko eman du gutunari begira, paperean idatzita dagoena irakurtzeko behar dena baino askozaz gehiago. Bistan da testu luzeagoa zela lehen, baina ezabatuta dago gehiena; Sorak berak bidali aurretik ezabatua. Ezabatutako hitzetatik, ordea, garbi irakur daitezke batzuk, behin eta berriz markatu izan balira bezala.
‎Mariak utzitako mina elkartasun bihurtzeko ahaleginean. Kontzertu bat antolatzen ari da, dirua bildu eta bertara bidaltzeko. Hasi da lehenengo kontaktuak egiten.
‎Kaixo, Alberto, gure taldean bada kide bat, Iriondo, mezua bidali nion, eta haren erantzunaren zain nago. Eta H.I.J.O.S. i ere mezu bera bidali nien.
‎Euskal Herriko nire ahaideek gogoan dute nire amamak hirurogei urte zituela nola etorri zen Bizkaira urtebeterako. Ameriketan badira berak bidalitako gutun batzuk. Guk, bospasei biloba amerikarrek, Euskal Herria bisitatu genuenean, Markinako lehengusu batek amama umea zenean familiak zituen zilarrezko baxerako piezak banatu zituen.
‎Erantzunak ez dira arau, baina bai erreferentzia: erantzunak galdetzaileari berari bidaltzen zaizkio aurrena, eta Euskara agerkarian argitaratzen dira gero.
‎KANDIDO. Zer etorri zara, German defendatzera? Berak bidali zaitu.
‎HTTP protokoloak TCP garraio zerbitzua erabiltzen du, hau da, komandoak eta erantzunak TCP konexioen bidez bidaltzen dira. Baina HTTPren kasuan TCP konexioak kudeatzeko era bat baino gehiago daude, agiri bat osatzen duten fitxategi guztiak konexio beretik bidaltzen diren ala ez kontuan hartuta. Honako hauek dira:
‎Orduan, TCP entitateak SYN bita eta ACK bita gaituta dituen segmentu bat itzuliko dio bezeroaren entitateari. SYNACK segmentu horretan, zerbitzariaren TCPk berari bidalitako segmentuen MSS balioa muga dezake. SYNACK segmentuak ere ez du daturik garraiatzen; konexioa oraindik ezarrita ez dagoenez, ez dago aplikazio mailako datuak bidaltzerik.
‎Mezu bakoitza bidaltzeko ere, hiru urrats egiten dira: igorlea identifikatzea, hartzailea identifikatzea, eta mezua bera bidaltzea.
‎Zure bideratzaileak VoIPra egokituta daude SIP protokoloaren bidez, eta RJ telefono sarrerak dituzte. Sistemaren abantaila da hainbat telefono linea izan ditzakegula deiak aldi berean bidali eta jasotzeko. Sistemaren abantaila da, telefono linea baten prezioa dela eta, aldi berean deiak bidali eta jasotzeko ahalmena duten hainbat linea izan ditzakeela, Internet bidez egiten baitira deiak.
‎Behera jaitsi zen irakurtzera. Berak bidalitakoaren erantzuna zen: –Irene dut izena eta ez dakit nire abizena, bost urte nituela bahitu ninduten.
‎Bestela, ez dute ezer. Bertara bidalitako laguntzarekin bizi dira. Zuek ere Saharan egonak zarete.
‎Pixkanaka han eta hemen jotzen hasi zen. Sakabik ezin zuenetan, bera bidaltzen zuen soinua jotzera. Hala hasi zen plazak gehitzen.
‎Ezin toki egokiagoa hau norbait usteltzera bertara bidaltzeko.
‎Ezezagun bat edo beste, eta bidali nien eskariari erantzunik eman nahi ez dioten argitaldari batzuk, egoitza sozial nagusia Euskal Herritik kanpo daukatenak gehienbat, baina bertoko bat edo beste ere bai. ISBNko informazioa bildu ondoren, fitxa bibliografikoak argitaletxe bakoitzari berea bidali diogu zuzenean, konfirmazio eske. Kontrasterako ere erabili izan dugu ISBNko datu basea.
‎Poztuko litzateke, hala ere, gure bizargabea. Algara politak egingo lituzke zakurraren ipurtzuloan berak bidalitako gutuna irakurtzeko lanean ikusiko banindu.
2010
‎Gaur bertan, McAfee informatika segurtasuneko enpresak Facebookeko erabiltzaileak eraso berri bati buruz ohartarazi ditu. Sare sozialak berak bidalitako emailak direla dirudi, baina erabiltzaileak horiek irekitzen baditu, hackerrak ordenagailuan sartu eta bertako datu guztiak eskuratu ditzakete.
‎NEKANE. Bai, hori da garrantzitsuena. Berak bidaltzen zizkion mezuak irakasleari?
‎Umore txarrez joan naiz goizean eta dena kontatu diot. Berak bidaliko zituen.
‎Hala ere, dena ez zuzenean lotu behar da bolantearen erabilerarekin. Ibilgailuan Interneterako sarbidea izateak dituen abantaila ugarien artean, nabarmentzekoa da, halaber, aukera dagoela edozein unetan kokapena alarma zentral batera edo erabiltzaile berari bidaltzeko. Hala, errazagoa izango da ibilgailua berreskuratzea, lapurtuz gero edo eguneroko zerbait gertatuz gero, hala nola autoa non aparkatuta dagoen merkataritza zentro bateko aparkaleku batean jakitea.
‎Horrela, kanpotik iristen zaizkion gutunen berri ematen zaio, baina Madrilera bidaltzen dira lehendabizi kontrolatzeko, eta asteak beranduago ematen zaizkio. Berak bidaltzen dituen gutunak ere Madrildik pasatzen dira.
‎Ministroen Kontseiluak onartu du legea, baina Kongresuan eta Senatuan eztabaidatu dute. Gobernuak datorren astean bertan bidaliko du proposamen nagusien bilduma, maileguak, etxeen zaharberritzea eta enplegua bultzatzeko neurriekin.
‎Maria Luisa Agirre zuzendariak Montefloridoko helbide elektroniko orokorrera iritsitako mezu bat bidaltzen zion errebotean. Gaia" Daniela Messi andrearentzat" zen eta berarekin batera zeraman Word tratamenduan idatzitako artxibo bat, berak ireki gabe utzi zuena eta berari bidali orduko ezabatu egingo zuena, esaten zuenez. Bidaltzailea Nicolas Castagna zen.
‎Lagunen korreo batzuk zeuzkan, Ameliaren beste bat, goiz hartan bertan bidalia, zegoen lekutik familiarekin era batera edo bestera harremanetan jar zedin erregutuz. Marioren beste lau edo bost ere bai.
‎Bere gaztaroko urterik onenak horrela igarotzea, oso kaltegarria izan zen beretzat eta sendiarentzat. Gerra denboran berak bidaltzen zituen eskutitzak, arretarik handienaz irakurtzen genituen denok etxean.
‎Konstituzioak berak bidali zuen eztabaida Gorteetara, han, Eusko Legebiltzarraren eta Gorte Nagusien arteko negoziazio prozesua irekitzeko. Oraindik ere ez dut ulertzen nola esan daitekeen EZ, aldez aurretiko negoziaziorik gabe.
‎Eguerdian Joseba azaldu da bulegoan. Mary Annek eta Helenek barbakoa bat egitea erabaki dutela" sugez betetako erreka zuloaren ertzean", eta bera bidali dutela albiste onarekin. Esan diot osaba Juanen fusila sotoko kutxa batean dagoela, eta zergatik ez duen hartzen sugeak akabatzeko.
2011
‎Guyana Frantsesean hasi zuen bidea, Ariane jaurtigailuaren barruan, Lurretik 36.000 metrora heldu zen arte. Satelitea egin eta bertara bidaltzeko, 200 milioi euroko inbertsioa egin zuen Hispasat enpresak, eta hamabost urtez han egongo da Amerika, Europa eta Afrikako iparraldeko herrialdeei zerbitzua emanez.Internet edo telefono bidezko konexioak ahalbidetzeaz gain Amerika eta Europa arteko konexioetan zubi lana egingo duela jakinarazi dute. Horrez gain, etorkizuneko ikus entzunezko zenbait zerbitzu hartuko ditu, Hispasatek azaldutakoaren arabera.
‎Zer ez daki honek? Horregaitik dira liburu horreetan be hain zehatzak eta zorrotzak berak bialdutako oharrak.
‎Ebakuntza egin eta egun berean bidaltzen dute etxera, baina gaixoak nahi badu, gau bat eman dezake ospitalean.
‎Edo berarengana bidaliko zaituztet denok.
‎Santutegi baterako erromesak Santutegia lenengoz eta azkenekoz ikusten ebeneko lekua. Eta ikusiaz batera Aitearen eginda, zei, atuta bertatik bialtzen eutsoen euren agurra Santutegiko Andra Mariari edo santuari? (Karmel 1989).
‎abstentzioa onartzen duena edo ukatzen duena. Lehen kasuan, bake epailea auzitik betirako apartatuz eta jardundakoak bere ordezkoari bidaltzeko aginduz auto bat emanen du72 Auto hori errekurriezina da eta prozesua etena egongo da ordezkoak jarduera jaso artean. Alderantziz, lehen auzialdiko epaileak abstentzioa justifi kaezintzat jotzen badu, bake epaileari kasuaren ezagutzarekin jarraitzeko aginduko dio, alderdiek hura errekusatzeko daukaten eskubideari kalterik egin gabe.
‎Gezurra, bai gezurra! Berak bialdu gindunan Zurien Buruxkilak gorriekin, eta askotan berak aitortua. Zuri esango zienat, paltso esatea bezala baita.
‎–Bidali ahal zaio mezu kodifikatu bat beste pertsona bati, hemengo bi mezu hauen igorle ezezagunaren izenean; hau da, berak bidalia izango balitz bezala.
2012
‎Batzuk zaharrak izan arren, haien hasierako bizialdia ondo gainditu eta gero ere, oraindik erabilgarriak dira, eta haien datuak garrantzitsuak; SOHO misioa, adibidez. Beste berriago batzuk aipatzekotan, adibidez, hor daude JAXA agentziaren Hinode satelitea, NASAren bi STEREO sateliteak Eguzkiaren atmosfera modu estereoskopikoan ikusteko aukera ematen dutenak, edo orain bi urte NASAk berak bidalitako SDO misioa, eguzki koroa eta haren dinamika tenperatura ezberdinetan neurtzeko ahalmenarekin. Eguzki haizea in situ aztertzeko ere hainbat misio diseinatu dira azken hamarkadan:
‎–Ero moduan nabil bolada honetan, erran zuen?. Gaur bertan bidaliko dizut. Baina bi botila izanen dira, beste mesede bat eskatu behar baitizut.
‎Eta abar. Ez dut zertan lotsatu umea bertara bidaltzeagatik.
‎–Ez, ez, bera bidaliko dizut; etorri egingo gara, hori erosoagoa izango da zuretzat.
‎Baina autopsiaren arabera, gorpuak hilabeteak zeramatzan urpean? Beraz, horrek esan gura du mezuak ez zituela berak bidali. Eta ez bazen bera izan,... bere hiltzailea izango zen, noski.
‎NEKANE. Gauza lar zekien eta zerbait gertatuko zitzaion beldur zen. Berak bidali zuen DVDa ustelkeria datu guztiarekin.
‎Konturatu naiz. Tira, bihar bertan bidaliko diot?
‎Henry orain Madrilen bizi da. Lanetik bertara bidali zuten eta tarte bat hartu du Arraldera etorri eta umearekin egoteko.
‎–Hauxe da Jaungoikoaren egitekoa. Berak bialdu dauanagan sinistu dagizuela?. Kristo Jesusengan maitasun eta uste guztia jartean, aurkitzen da benetako askatasuna, poza eta zoriona.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bera 224 (1,47)
Bera 24 (0,16)
Lehen forma
berak 63 (0,41)
bertara 30 (0,20)
bera 28 (0,18)
berari 28 (0,18)
Berak 23 (0,15)
bertan 16 (0,11)
berean 15 (0,10)
bertatik 12 (0,08)
beregi 5 (0,03)
Bertara 3 (0,02)
berea 3 (0,02)
berera 3 (0,02)
beretik 3 (0,02)
Berari 2 (0,01)
Bertatik 2 (0,01)
berarengana 2 (0,01)
bereak 2 (0,01)
Bera 1 (0,01)
beragatik 1 (0,01)
beraren bitartez 1 (0,01)
bere aurretik 1 (0,01)
bere ordezkoari 1 (0,01)
bere partez 1 (0,01)
beregana 1 (0,01)
bertatik kanpora 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia