2015
|
|
2 Gutun hau Soriatik idazten zidan, han baitzegoen une hartan. Gutunean esaten zidan, nola hitz egin zion han berarekin aitortzen zen andre batek, ongi zeritzon gure mojen monasterio bat fundatzeaz; berak esan ziola, konbentzituko ninduela ni fundatzera hara joan nendin; ez ziola huts egingo, eta komeni dela iruditzen bazitzaion, aditzera emateko berari, eta
|
berak
bidaliko zuela nire bila. Ni biziki poztu nintzen, izan ere, fundazioa ona izateaz gainera, nire arimako gauza batzuk berarekin tratatzeko, eta bera ikusteko gogoa nuen; bada, nire arimari hain on handia egin ziolako, harenganako maitasun handia piztu zitzaidan.
|
|
5 Egun batzuk igaro ondoren, mojen monasterioak eginez gero Erregela bereko fraideak izatea zein beharrezkoa zen gogoan nerabilela, eta Probintzia honetan oso urri zirela eta haiek ere amaitu egingo zirela irudituz, gure Jaunari bihotz bihotzez gomendatuz, gutun bat idatzi nion gure A. Jeneralari ahal nuenik eta ondoen eskatuz, Jainkoaren zerbitzu handirako izango zelako arrazoiak emanez; eta horretarako izan zitezkeen eragozpenak ez zirela nahiko hain obra ona alde batera uzteko, eta Andre Mariaren zerbitzua ere aurrean jartzen nion, hura haren maitale handia baitzen. Andre Maria izango zen bitarteko arazo honetan; izan ere, gutun hau Valentzian zela jaso zuen, eta
|
bertatik
bidali zidan bi monasterio fundatzeko baimena, Ordenaren erlijiotasunik handiena nahi baitzuen. Kontrakotasunik izan ez dadin, orduan probintzial zenari eta aurrekoari bidali zion gutuna, adostasuna lortzea nahiko zaila baitzen.
|
|
5 Nire nebak muin egiten dio eskuetan, eta beharrezkoa dela berorren aitatasunak arreta handia jar dezan alkabalaren auzi horretan, eta eman diezazkiola diruak administrariari,
|
berak
bidaliko baitizkio, prozesua albait lasterren ekar dadin, abuztura orduko amai dadin, nik berorri idatzi nion eragozpenagatik, oso handia baita.
|
|
Horregatik, Jainkoarren, berorren agurgarritasunak egin ditzala ahaleginak, agiri hau emateko, hor baitoa egin zen etxe horren salmentaren hitzarmena; eta agiriaren hartzaileak hilak balira, idatz diezaiela aipatzen dituen pertsona horiei, negozia dezaten; eta gutunak bitarteko horiei zuzenduak badira ere, hauek ere har dezakete beren gain eginkizun hori, eta, beharbada, hartu behar zukeenak baino gogotsuago eta albait lasterren bidali digute erantzuna, asko doakiguna baita. Eta horrela, idazten dituzten gutunekin batera hitzarmenaren kopia bat bidaltzeko agindu dezala berorrek, hau da, gutun honekin doanaren kopia bat; eta haietako bakoitzari
|
berea
bidali beharra balego, kopiak egin eta joan dadila gutunekin batera, eta otoitz egin Jainkoari hara irits daitezen eta gauzatu dadin negozio hau.
|
|
12 Ez ahaztu hau Medinako ama prioreari bidaltzea, eta
|
berak
bidal diezaiola Salamancakoari, eta hirurontzat izan dadila. Jainkoak egin diezazkidala santuak.
|
|
5 Gaur Luisa anderea izan da hemen eta haietatik eman dizkiot; hain gustuko dituela jakin banu, beraren izenean bidaliko nizkion, biziki pozten baita edozein gauzatxorekin; guri, berriz, andere hauei ez zaiela axola iruditzen zaigu. Nire nebak
|
berari
bidalitako kaxatxorik hoberena bidali dit. Ni pozten naiz ez zaiolako ezer kosta, eta konfiantza duenari eska diezaioke pertsona batentzat, edota ematen badiote, esan urliarentzat hartzen duela, edo pertsona batentzat, hori ez baita komentukotik ematea.
|
|
9 Horregatik bizkor ibili, mesedez, eta hauek eramaten dizkienak itxaron dezake hori egin arte, denbora gutxi behar baita horretarako, eta berorren agurgarritasunari itzuli; eta mandazainarekin eta garraio seguruaz izan ezik, ez bidali. Esan gure aitari nik berorren agurgarritasunari idatzi niola
|
berari
bidaltzeko. Harrigarria da zein inozo egon garen, eta administrariak ikusi du, legelari handia baita, eta Velázquez doktoreak ere bai, eta ez dagoela egin ezinik diote, eta horretarako argibideak bidaltzen dituzte.
|
|
|
Berak
bidalitakorik.
|