Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 75

2000
‎Eta denak zorionak emanez eta zer oposaketa mota ote ziren galdezka hasi zaizkit. Eta niri damutu egin zait beste ateraldi hoberik eduki ez izana, hartara ez bainuen nire harridura ezkutatu, eta bozkarioa itxuratu behar izango; zeren telegrama, izan, Dabidena baitzen, eta mezua, telegrama bat izateko, Dabidek idatzia izateko, berak bidalia izateko, zinez txundigarria (egia esatera, Karmelok proposamen hori egina ziola jakin arren, ez nuen inondik ere halakorik espero, beharbada Dabidek apenas ezer irakurtzen zuelako, ezer idazten ez zuelako). Eta nik irribarre egin behar izan dut, bai orduan bai handik gutxira, bazkaritan, nire alde topa egin duten bakoitzean.
2001
‎nire ezagun batzuei eskatu, alegia. Balendin Enbeita zenari ereXabierretik egin nion eskutitz bat, bertsoak eskatuz; eta bai berak bidali ere. Gero, udarako oporretan Loiolara joan eta handik saiatzen nintzen.
‎Aisa egin zuten tratua. Don Estebanek berak bidaliko zituen paperak Iruñera, berak eginiko informearekin, eta, zuzenbidez, eguberri alderako etorriko zen baimena. Aita eta osaba, lajaiari7 eskerrak eta berriz ere muin eman, aitaren egin eta etxera bueltatu ziren, harro eta kontent, Vatikanoko Aita Santuarekin berarekin egon balira bezala.
2002
‎Baina guk ETAri berak bidalitako paperaren atzean erantsi beharreko zenbait puntu ipini genizkion, hau erantzunik gabe geratu zen eta horregatik akordioa ez zen burutu, nik oso garbi esan dut hori beti. Zer esaten genion?
‎Orain arte, Zerga Agentziak aitorpen negatiboak azkar itzultzeko 465.107 eskaera jaso ditu, iaz baino %29 gehiago. Eskaera horietatik, gehienak iaz eskatu zuten zergadunei erakundeak berak bidalitako gutunei dagozkie, bai eta errenta aitorpena egin behar izan gabe aurkeztu zutenei ere. Sinpletasuna Aurreko aitorpenean sistema hori erabili zuten pertsonentzat, eta Zerga Agentziak bidalitako gutuneko datuak aldatu ez badira, nahikoa da jasotako inprimakia sinatzea eta 30.000 posta kutxara bidaltzea, edo Agentziaren bulegoetan aurkeztea edo telefonoan egiaztatzea.
2003
‎Zergatik ez nezake aitor, nihaurk egiaztatu ahal izan nuela puntu harrigarri hori? Politika gaiak nituenez geroz aztertzen eta, zehazki, estatuaren eta nazioaren problematika, nahi izan nuen argitu gerla denborako eguberrietan Pio XII.ak berak bidali zituen mezuen funtsa eta itxura. Aitzakia horretaz, aita sainduaren hitzaldiak oro, eta ez ziren guti?
2005
‎Kontatu zion amak udaletxeko atea egin zuela aitite Julianek. Alkateak berak bidali ziola gutun bat, udaletxeak behar bezalako atea behar zuela, erliebeekin eta inskripzioekin, egur onekoa, eta Julian Maldasek egingo zuela hori inork baino hobeto. Gutun hori bidali zion alkateak.
2006
‎Finean, emantzipazioari niaren sendotasun edo trinkotasun jakin bat dagokio, baina, gaur egun, ni sendo eta trinko bat osatzearen alde egin ordez, belarriak zulotzeraino errepikatzen da etengabe aldatzen ari diren egoeretara egokitu behar garela (ibídem, 123 or.). Hortxe paradoxa: adinez nagusi bilakatzea posible egiten duen emantzipazio prozesuak berak bidaltzen gaitu niaren ahulezia egoerara, eta ondorioz, emantzipazioa arriskuan jarriko da.
‎Jakin en 21 zenbakiko (1981)" Historia" artikuluak dioenez, 1962an hiru artikulu argitaratu zituen Egan ek Arantzazuko fraide gazteenak, eta 1963an hamabi (ik. 92 or.). Jakinen zuzendaritzak berak bidali zizkion nonbait idazlan horiek, Koldo Mitxelena Egan aldizkariaren zuzendariak Joxe Azurmendi Jakin en zuzendariari idatzitako gutun batetik dakigunez (1963 garagarrila): " Eskerrik asko zuri, eta zure lagun guztiai, il onen 8’ko eskutitzagatik eta arekin batean bidali dizkidazun lanengatik.
‎pasarte batean debekatu egiten da Biltzarrean bortizkeria erabiltzea, gaitzetsi egiten da Biltzarrean boterearen eta indarraren arrazoia erabiltzea. Jainkozkoen lege sakratuaren aurkakoa denez, Zeusek berak bidaltzen die zigorra Biltzarrean indarra darabiltenei:
2007
‎Behin mutuak agiriak beteta, mutuak berak bidaliko dio enpresaburuari elkartze agiriaren ale bat, eta, hala denean, erantsitako estaltze agiriaren ale bat, aurreko 3.2 idatz zatian ezarri betekizunekin. Mutuak berak bete behar dituen agiriak jaso eta hurrengo hamabost egunetan bidaliko dizkio ale horiek enpresaburuari, kotizazio kontuaren kodea adierazita.
‎“Irudietako curriculum” horrek, gutxienez, lehenengo bi plano izan behar ditu, adierazpen desberdinekin; hiru plano, gorputz erdikoak, eta hiru, gorputz osokoak; horietako bakoitzak, gutxienez, sei arropa aldaketa eta makillaje eta orrazkera desberdinak izan behar ditu, sektoreko agentzia kontsultatuen arabera. Nahiz eta hautagaiak “etxean” egin dezakeen argazki book hori —lagun bati argazkiak egiteko eskatu eta berak bidal ditzan, adibidez—, batzuek nahiago dute agentzia zuzenean enkargatzea. Hori bai, aukera hori hautatuz gero, argazki saioak 150 eta 300 euro arteko gastua ekarriko du, kontuan izanda testuen eta argazkien konbinazioa den, formatu digitaleko edo DVD formatuko booka.
‎Herioren aurretik etortzen da beti. Ematen du berak bidaltzen duela, mezulari. –Begiak iltzatu zituen Lisarengan.
‎Yakin’en kritikatxo bat egiteko asmoa ba nian, baiña ixiltzea izango diat onena. Okerrena dana, berak bialtzen bazidak —’Leturia’rena eman baitzidean— kritika orren zai geldituko zaidak bearbada, ta orduan eskutitz ixil batean argi ta garbi esan bearko zioat.
‎22 Dokumentuetan ageri ez den arren, beharbada Beguiristainek berak iradoki zuen inskripzio berriaren eskabidea egitea. Dena dela, hark ezagutu zuen eskabide berria, berak bidali baitzuen Jakinera, honek egindako eskabidea zela eta, Prentsa Zuzendaritzak bere zerbitzu juridikoei egindako kontsulta.
2008
‎Hitzarmen horietan, ikasleak praktikak egiteko baldintza orokorrak ezartzen dira. Beste aukera bat da ikasleak berak bidaltzea curriculuma enpresei. Pertsona jakin batengan interesa izanez gero, gaztearen ikasketa zentroarekin jarri behar dute harremanetan.
2009
‎Sareko gainerako erabiltzaileen berriak jasotzen dira, baita Nineteen 74 berak bidalitakoak ere
‎Bleulerrek denbora asko eman du gutunari begira, paperean idatzita dagoena irakurtzeko behar dena baino askozaz gehiago. Bistan da testu luzeagoa zela lehen, baina ezabatuta dago gehiena; Sorak berak bidali aurretik ezabatua. Ezabatutako hitzetatik, ordea, garbi irakur daitezke batzuk, behin eta berriz markatu izan balira bezala.
‎Euskal Herriko nire ahaideek gogoan dute nire amamak hirurogei urte zituela nola etorri zen Bizkaira urtebeterako. Ameriketan badira berak bidalitako gutun batzuk. Guk, bospasei biloba amerikarrek, Euskal Herria bisitatu genuenean, Markinako lehengusu batek amama umea zenean familiak zituen zilarrezko baxerako piezak banatu zituen.
‎Poztuko litzateke, hala ere, gure bizargabea. Algara politak egingo lituzke zakurraren ipurtzuloan berak bidalitako gutuna irakurtzeko lanean ikusiko banindu.
2010
‎Gaur bertan, McAfee informatika segurtasuneko enpresak Facebookeko erabiltzaileak eraso berri bati buruz ohartarazi ditu. Sare sozialak berak bidalitako emailak direla dirudi, baina erabiltzaileak horiek irekitzen baditu, hackerrak ordenagailuan sartu eta bertako datu guztiak eskuratu ditzakete.
‎Iglesiasek esaten du denoc hori denos dela, Deidre bezala zaharra, zelta, eta esaten du [Pierre Yves] Lambertek egiantza ikusten duela. Baina nik Lamberti idatzi nion, bera baita zeltera zaharreko aditurik onena, eta erantzun zidan esanez Iglesiasi baieztatu ziola berak bidalitako testuetan zuhaitz genealogikoa zegoela bai, baina ez duela Iglesiasek ematen dituen azalpenen aztarnarik ikusten. Iglesiasek kendu egin zuen pasarte hori bere txostenetik.
‎Mezuetan bilatzea erabakitzen du. Zenbaki berak bidalitako bat dago: –Zein da hotelaren izena??.
‎Bere gaztaroko urterik onenak horrela igarotzea, oso kaltegarria izan zen beretzat eta sendiarentzat. Gerra denboran berak bidaltzen zituen eskutitzak, arretarik handienaz irakurtzen genituen denok etxean.
‎Konstituzioak berak bidali zuen eztabaida Gorteetara, han, Eusko Legebiltzarraren eta Gorte Nagusien arteko negoziazio prozesua irekitzeko. Oraindik ere ez dut ulertzen nola esan daitekeen EZ, aldez aurretiko negoziaziorik gabe.
2011
‎Zer ez daki honek? Horregaitik dira liburu horreetan be hain zehatzak eta zorrotzak berak bialdutako oharrak.
‎–Bidali ahal zaio mezu kodifikatu bat beste pertsona bati, hemengo bi mezu hauen igorle ezezagunaren izenean; hau da, berak bidalia izango balitz bezala.
2012
‎Batzuk zaharrak izan arren, haien hasierako bizialdia ondo gainditu eta gero ere, oraindik erabilgarriak dira, eta haien datuak garrantzitsuak; SOHO misioa, adibidez. Beste berriago batzuk aipatzekotan, adibidez, hor daude JAXA agentziaren Hinode satelitea, NASAren bi STEREO sateliteak Eguzkiaren atmosfera modu estereoskopikoan ikusteko aukera ematen dutenak, edo orain bi urte NASAk berak bidalitako SDO misioa, eguzki koroa eta haren dinamika tenperatura ezberdinetan neurtzeko ahalmenarekin. Eguzki haizea in situ aztertzeko ere hainbat misio diseinatu dira azken hamarkadan:
‎Baina autopsiaren arabera, gorpuak hilabeteak zeramatzan urpean? Beraz, horrek esan gura du mezuak ez zituela berak bidali. Eta ez bazen bera izan,... bere hiltzailea izango zen, noski.
‎Beraz, gu bion arteko lotura eulien bitartez sortu da, batere harritzekoa ez den gauza uda kiskalgarri honetan murgilduta gaudelarik. Ezagun horrek ez daki euskaraz eta, beraz, nire nobela gaztelaniazko bertsioan irakurri behar izan du; berak bidalitako liburua ere gaztelaniaz dago eta ez da literaturaz baizik eta zientziaz. Egilea, Javier Sampedro, genetikan eta biologia molekularrean da doktore.
2013
‎Bestalde, aipatzekoa da Ismael Miquel kontratatu zuen poliziak berak aholkatu ziola mertzenarioari ihes egitea, eta poliziak berak bidali zuela Thailandiara. Eta gure susmo argia da Thailandiara bidali zuela, hain zuzen ere, maletan drogak sartu, hango Poliziari ohartarazi eta han atxilo zezaten, eta ez zedin inoiz Espainiara itzul.
‎Han ez dakit zenbat denbora pasako nuen. Gero konpainia berak bidali ninduen Grimbyra. Grimby arrantza portu bat da, Hull ibaiaren beste aldean dagoena.
2014
‎–Bai, Sangarre, bihar; eta Aitak berak bidaltzen gaitin joan nahi dugun lekura!
‎«Bai bitxia nola datozen bat Asiako jendea botatzeko dekretua eta bart arraza tsiganeko bi buhameek hitz egindakoa. . Eta Aitak berak bidaltzen gaitu joan nahi dugun lekura!, esan zian ijito zahar hark.
‎Orfeo negarrez ari da hildako Eurydicerengatik, eta Jupiter berak bidalitako Amorrek, Hadesera, inframundura, joateko proposamena egingo dio, Eurydice erreskatatzera. Orfeok Furiak lasaituko ditu bere kantuarekin, baina zin egin du, ez dela bere maitea begiratzen edo hari ezer azaltzen saiatuko eguzkiaren argitara eraman arte.
2015
‎Aranak berak bidali zuen egunkarietara Hondarribirako batzar deia, eta bertara joateko ez zion inori inolako mugarik jarri: edonor joan zitekeen, ateak zabalik zituen.
‎2 Gutun hau Soriatik idazten zidan, han baitzegoen une hartan. Gutunean esaten zidan, nola hitz egin zion han berarekin aitortzen zen andre batek, ongi zeritzon gure mojen monasterio bat fundatzeaz; berak esan ziola, konbentzituko ninduela ni fundatzera hara joan nendin; ez ziola huts egingo, eta komeni dela iruditzen bazitzaion, aditzera emateko berari, eta berak bidaliko zuela nire bila. Ni biziki poztu nintzen, izan ere, fundazioa ona izateaz gainera, nire arimako gauza batzuk berarekin tratatzeko, eta bera ikusteko gogoa nuen; bada, nire arimari hain on handia egin ziolako, harenganako maitasun handia piztu zitzaidan.
‎5 Nire nebak muin egiten dio eskuetan, eta beharrezkoa dela berorren aitatasunak arreta handia jar dezan alkabalaren auzi horretan, eta eman diezazkiola diruak administrariari, berak bidaliko baitizkio, prozesua albait lasterren ekar dadin, abuztura orduko amai dadin, nik berorri idatzi nion eragozpenagatik, oso handia baita.
‎12 Ez ahaztu hau Medinako ama prioreari bidaltzea, eta berak bidal diezaiola Salamancakoari, eta hirurontzat izan dadila. Jainkoak egin diezazkidala santuak.
‎Eskas hornitutako argazki horixkatuen kutxan zegoen, bistatik aspaldi galdua nuena. Arrebak omen dauka kutxa hura, posta elektronikoaren bidez berak bidali baitit argazkia, aurkia eta ifrentzua eskaneatu ondoren. Bere Osloko etxetik.
‎Urduritasun biziz, aulkian eserita egon ezinda, ez zuen begirada apartatzen ringetik, zehazki begiratuz Uzkudunek aurkariaren aurrean egiten zituen pauso eta mugimendu guztiak. Istant batez ere ez zuen erreparatu Hadley emakume amerikar harengan, zeinek zenbait aulki harantzagotik aldika begiratzen baitzion, Izzy ederrak berak bidalitako irribarre haietako bat itzuliko zion esperantzaz.
2016
‎Haren arabera, Afrika Erdiko Errepublikako misio horretan parte hartu zuten militar guztiak dira susmagarriak, eta, beraz, «kontu garrantzitsua» dela gaineratu du. Erasoak detektatzeko eta ikertzeko ardura zuten Defentsa Ministerioko ordezkariak oraingoz kargutik kendu egin dituzte.Adituen talde independente batek salatu du NBEk lehendik bazekiela erakundeak berak bidalitako soldaduek sexu abusuak egin zituztela gatazka guneetan, eta hilabeteetan ezer egin ez izana leporatu dio. Ban Ki moon NBEko idazkari nagusiak ikerketa independente horren ondorio gehienak onartu ditu, eta aitortu du erakundeak porrot egin zuela kasuari erantzuteko orduan.Ez da lehen aldia NBEk halako salaketa bat egin duena.
‎Basamor tuak zeharkatu eta mendi elurtuak igo dituen gizonaren plantan ageri da, harro. Eta herrian museorik ez badu ere, Udalak gela bat utzi dio eta han berak bidalitako mila eta gehiago postal irakur daitezke, gehienak Adelineri zuzenduak. –Arabiako desertuan galduta gabiltza.
‎Begiak itxita taxi batean sartu eta bat batean, zabaltzeko eskatzen zizunean, ilargi beteak argitutako laku baten aurrean zeundela. Zure etxe berean bizi arren, egun batean gutun bat jasotzen zenuela postontzian; berak bidalia. Egun euritsuetan manta berarekin tapatzea zela maitasuna.
‎Amurizak Hertzainarentzat itzulpen bat egin zuen, eta hori berregiteko eskatu nion disko honetarako. Uxueren kasuan, berak bidali zidan kantuaren letra. Bide horretan gertatzen diren harremanen eta aukeren arabera sortzen dira kantuak.
‎– Eta zelan dago Ikerne? Patxi jaio zenean berak bidali zidan argazkiari begira pasatzen ditut orduak.
‎Manu Sotaren ordenatu gabeko paper anabasan aurkitu nuen makinaz idatzitako ohar bat egun horri buruzkoa. Berak idatzi zuen albistea, berak bidali zuen Euzko Deya agerkarira. Aldea dago Manuk idatzi zuen testutik astekarian agertu zen bertsiora.
‎Ziur zaude berak bidaltzen duela?
‎Eta esaten dit ez duela berak bidaltzen.
‎Samuelek berak bidali nau, Nat.
2017
‎Asetasunaren erregulazioa hanburgo sentsazioaren arautzearekin oso lotua – mekanismo konplexua da, batez ere organismoaren energia eta mantenugai eskariari erantzuteko. Giza gorputzeko organo eta sistemek parte hartzen duten mekanismoa da, usaimenetik hasi eta digestio hodiak berak bidaltzen dituen seinaleetara arte. Ondoren, asetasun sentsazio handiena eragiten duten elikagaiak eta pisua kontrolatzeko interesa dutenak zehazten dira.
2018
‎Iruñeko ibilaldiari dagokionez, Zaldiko Maldiko Elkarteak hartu zuen ardura eta bere kide Enrike Diez de Ultzurrunek gidatu zuen harako hura Iruñea zaharreko karriketan barna, aldez aurretik adostutako lau leku zehatzetan geldialdi bana eginez. Antolatzaileak berak bidalitako mezua baliatuz, saiatuko naiz egun hartako lau geldialdien irakaspen aberats haiek orri hauetara ekartzen:
‎Joan zen, ordea, eta Espainiatik kanporatu zuten. 1976ra arte ez zen berriro ekitaldira agertu, baina urtero irakurtzen ziren berak bidalitako mezuak.
‎Ene, berak bidali zaitu!
2019
‎Gutunean kexu zen Frantziako euskaltzainak batzarretara agertzen ez zirelako, nahiz eta 1951ko sei batzarretatik lau Donostian egin. Era berean, adierazi zion L. Dassancek ez zuela berak bidalitako gutunik erantzun. " Euskal Kulturaren Elkharrgo" rako unibertsitate irakasle batzuekin ari omen zen hizketan.771 EAJ PNVk jasotako informazioaren arabera, jesuitek euskal kultura Deustuko Unibertsitatean nolabait lantzeko asmoa zuten, J. B. Janssens (SI) ordenako nagusiaren onespenarekin.
‎Eusko Jakintza, BRSVAP, Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos, Euzko Gogoa eta Gure Herria ra. Uste izatekoa da Gernikara F. Krutwigek berak bidali zuela. Era berean, akademiko hauei bidaltzea eskatu zion:
‎Exekuzio denboran egiaztapenak egiteko modu bat, software kontroladoreak berak bidaltzen dituen informaziotrazak behatzea da. Traza zuzenen kopuruak finitua izan behar du eta exekuzio denboran egiaztapenak egiten ariden sistemak ezagutu behar ditu.
‎Aitak itzuli? Aitak berak bidali zizkion Pienaarri Ingalaterran argitaratzeko. Zorabiatzen ari da Leire...
2020
‎PPko Anton Danborenea legebiltzarkideak itxurakeria hutsa deritzo EAJren jarrerari: " Kudeaketa ekonomikoarekin, EAJk nahi du Espainiako Gobernuak dirua ematea gero berak bidaltzeko pentsiodunei, eta, horrela, ikusaraztea Jaurlaritzak egiten diela ordainketa. Nahi duena da pentsiodunek jasotzen duten gutunean ez agertzea Espainiako bandera eta ministerioaren izena, baizik eta ikurrina eta Eusko Jaurlaritzaren logoa.
‎–Ez ba, emakumea. Espoz Minak berak bidalia nau ni hura akabatzera. Horregatik behar genituen pistolak, bidean ebatsi zizkiguten eta.
‎“Patu tristea Muruamendiarazena”, pentsatu nuen, “beti sototik sotora, betiko ilunpean eta betiko ezezagun geratzeko kondena balu bezala”. Bonbilla batzuen argi horitan erakutsi zizkidan margolanak; han zeuden berak bidalitako argazkietatik ezagutzen nituen koadroak, ezezagunak zitzaizkidan beste batzuen artean. Egia esanda, neure ezjakintasunean baldar samarrak iruditu zitzaizkidan gehienak, baina, Muruamendiarazen ipuina eta haren bizitzak izan zuen akabera ezagututa, batzuetan hunkigarriak ere gertatu zitzaizkidan koadroetako jauretxeak, errota, igelen eta gainerako animalien ugaritasuna eta, zer esanik ez, han eta hemen agertzen zen neskaren irudia.
‎Sinaduren gaineko igeletan garbiago ikusiko dira, ez? galdetu nion, berak bidali zizkidan argazkietan garbi ikusten ez baziren ere, bertatik bertara zehaztasun handiagoz ikusiko zirela susmatzen bainuen.
2021
‎Gure garaipen garrantzitsuenak lortzeko erabilitako armak, gurasoek seme alabei erlikia gisa jarauntsi lizkieketenak, ez dira ezpata eta lantza, baizik eta sega, soropil ebakitzailea, pala eta lokatzerako aitzurra, larre askotako odolez herdoilduak, eta gogor borrokaturiko zelaietako hautsez belztuak. Haizeak berak bidali zituen indiarraren artasoroak larrera, eta bide bat erakutsi zuen, indiarrak ez zuena jarraitzeko trebetasunik izan. Ez zuen tresna hoberik txirla oskola baino, lurrera gogor atxikitzeko.
‎Horren ondorioz, konfrontazio zelai aratza aurkeztuko du jagoitik eleberriak: Auñemendi inbaditu duten frankoak" onak" izango dira, behar bezalako kristauak121, kultur eta sinesmen berritzaileak, Jainkoaren agindupekoak eta euskaldunak onbideratzera etorriak harako Hark berak bidaliak, antza, eta orobat, ez inolaz ere euskaldunen etsai eta ez zapaltzaile. Eta ildo berean, haiekin bat dagiten auñemenditarrak de facto Pétain mariskalaren gogoko kolabo huts ziratekeenak santutasunerako bidean diharduten pertsonaia eredugarritzat finkatuko ditu Agirrek argazkian.
‎azken gutun azala, bikien eta neskaren argazki lapurtu horiek zituena, aurrekoen berdina zen? Pertsona berak bidali zuela esango zenuke?
2022
‎Berak gehien maite zituenak arabierazko zientzia eta Geografiako idazkiak ziren. Scriptoriumean liburuki asko zeuden, berak bidaliak gehienak.
‎Iñaki Williamsen pasea jaso eta gero, Guruzetak errematea egin zuen ezkerrez. Masipek gola eragoztea lortu zuen aurreneko saiakeran, baina aldaratzea Guruzetak berak bidali zuen sareetara.
‎Garaiz iritsi zen Argentinaren gola. Leo Messik ateratako korner batean penaltia egin zuen Saud Abdulhamidek, eta Messik berak bidali zuen baloia sareetara. Saudi Arabia, ordea, ez zen kikildu, eta gola jaso ondoren baloiaren jabetza bereganatzen saiatu zen.
‎Pantailan Cesteroren izena agertzeak ez du ezer onik iragartzen. Badaki komentuan dagoela; berak bidali du zerrenda horren bila.
‎Aspertuen artean Unai dago. Eduk berak bidali du kanpora medikuarekin gelditu bitartean. Ez da harekin azalpenetan luzatu.
‎Iruditzen zitzaion berak esan zituela, benetan, gizon hitz haiek guztiak; berak bidali zuela semea gerrara.
‎Gaur ez da giro itsaso kontra honetan, medusek jan dituzte gure lekuak eta gu konturatu barikItsasoa bera ere engainatu ote duten edo itsasoak berak bidali ote dituen inor arrima ez dakion!
‎Ikusi duzuena berak bidalitako mezua da. Niretzat.
2023
‎Ondoezik zegoen Vincent eta Theoren gutunari ez zion erantzun. 1889ko uztailaren 29an (T13) Paristik idatzitako gutunean Theok Vincenti esaten zion kezkatua zegoela pentsatzuz berak bidalitako gutuna eta 100 frankoko giro postala Theok ez ote zituen jaso; harritua zegoela, Vincentek berehala erantzuten zuelako, jaso zuela esanez. Bere burua errudun ikusten zuela hain gutxi idazteagatik, baina gutunak idaztea oso zaila zela beretzat.
‎–Ez da zuk uste duzuna, neska. Hona –atzamar batekin zirkulu modukoa marraztu zuen airean– ez zintuen berak bidali, bere andreak baino. Zure oihuena enpresatik alde egin zenuenean, andrearen belarrietara heldu eta sekulako haserrea hartu omen zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia