Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 12

2015
‎Haren Maiestateak nahi beza guri ulertaraztea zenbat kosta gatzaizkion eta nola ez den morroia nagusia baino gehiago, eta zer egin behar dugun haren aintzaz gozatzeko, eta honetarako beharrezkoa dugula otoitz egitea, beti tentaldian ibil ez gaitezen.
‎...ntzatuz (teologia mistikoaz esaten hasi nintzen gainerakoaz, uste dut hala deritzola, geroago mintzatuko naiz), hasiera hauetan dago lanik zailena; izan ere, Jaunak ondasuna emanik haiek dira lan egiten dutenak; gainerako otoitz graduetan gehienbat gozatzea da, hasierakoek, erdikoek eta azkenekoek nork bere gurutzeak baitituzte, desberdinak badira ere; izan ere, Kristo joan zen bide honetatik joan behar dute Hari jarraitzen diotenek, galdu nahi ez badute. Eta zorioneko lanak, hemen bizi garela ere hain ongi ordainduak direnak!
‎Hala balira, hautsi bitza paperok berorrek; eta ez balira, arren eskatzen diot, lagun diezaiola nire ezjakintasunari hemen gauza asko gehituz. Izan ere, Jainkoaren zerbitzuko gauzak hain motel dabiltza, non elkar babestu beharra baitute haren zerbitzuan ari direnek aurrera egiteko, munduko huskeria eta atseginetan jardutea ontzat hartzen den honetan. Eta hauek ikusteko begi gutxi dago; eta norbaitek bere bizitza Jainkoagana bideratzen baldin badu, hainbestek jardungo du gaizki esaten, non lagunak behar baitira babesteko, sufritzea ongi eramateko bezain sendo egon arte; bestela larrialdi handian ikusiko dute beren burua.
‎Eta sinets iezadazue, ez dela denbora luzea otoitzean arimari probetxua dakarkiona; izan ere, egintzetan denbora ongi erabiliz gero, laguntza handia da tarte laburrean ordu luzeetako hausnarketan baino maitasuna pizteko jarrera hobea edukitzeko. Guztiak etorri behar du haren eskutik. Izan bedi bedeinkatua beti betiko.
‎3 Hain gaitz kaltegarri hau hasi besterik egin ez den haiengan, hain sendoturik ez badago ere, izatez umore eta sustrai hartakoa da, eta zurtoin hartatik jaio da; eta honela, beste bide batzuk nahiko ez direnean, erremedio bera behar du, eta prioreak balia daitezela Ordenako penitentziez eta saia daitezela haiek estu hartzen, beraiek nahi dutenaren ezertxo ere ez dutela lortuko uler dezaten. Izan ere, deabruak, galdu ahal baditu edo, beraiei eragiten dizkien oihu eta etsi gaiztoak nahiko izan direla batzuetan ikusten badute, galduak dira, eta halako bakarra nahikoa da monasterio oso egon ezinik jartzeko; izan ere, deabruak ezartzen dizkion gauzetatik babesteko gaixoak bere aldetik baliabiderik ez duenez gero, prioreak arreta handiz jokatu behar du hura gidatzeko, ez kanpotik soilik, baita barrutik ere; gaixoarengan ilundua dagoen arrazoiak argiago egon behar du priorearengan, deabruak bere mende har ez dezan arima hura, gaixotasun honetaz baliatuz. Izan ere gauza arriskutsua da, umore honek arrazoia harrapatzeraino estutzen duenekoak aldian aldian izaten direnez gero (arrazoia hala dagoenean ez dago errurik, zoroengan izaten ez den bezala, handienak egiten badituzte ere; dena dela, zoraturik ez baina adimena gaixo dutenengan, bada nolabaiteko errurik, eta beste une batzuetan ongi daude), gaizki dauden aldian ez dute hasi behar nahi dutena egiten, ongi daudenean beren buruaren jabe ez izateko eran, deabruaren amarru ikaragarria baita.
‎13 Nahigabe handia eman dit ene aita priore santuaren gaixotasunak; erregutzen diogu Jainkoari haren alde. Eman biezat haren berri, eta Delgadori buruz zer berri den, eta beraren ama Beatrizek ezer utzi dion eta etxera itzuli behar duen haren ahizpari; eman goraintziak komeni dela uste duen guztiei, eta gera bedi Jainkoarekin, asko luzatu bainaiz eta baita poztu ere ongi daudela jakiteaz, batez ere berorren agurgarritasuna ongi dagoela jakiteaz, ama priore hauen kezka baitut, zertara etorri diren ikusiz. Jainkoak gorde biezat, ene alaba.
‎Ezinezkoa da Haren Maiestateak hainbeste okerri aurrera egiten uztea, haiei antzematen hasi denez gero. Egunetik egunera hobeki ulertuz noa otoitzaren fruitua, eta Jainkoaren aintzagatik soilik, beste batzuen erremedioa eskatzen duen arima batek zer izan behar duen haren aurrean. Sinets beza, ene aita, betez doala monasterio hauek egiten hasi zirenean izan zen desira, hau da, lagundu diezaiela beraren aintza eta zerbitzurako beragana jotzen dutenei, emakumeok beste ezertarako ez baikara.
‎Eta uste dut baietz; ez dakit ergelkeria den. Maitasuna borondateak bidaltzen duen gezi bat dela iruditzen zait, eta honek, berak duen indar guztiaz badoa, lurreko gauza guztietatik aske eta Jainkoari soilik emana, egi egiaz zauritu egin behar du Haren Maiestatea; horrela, maitasuna den Jainkoagan beragan murgildurik, handik irabazi handi handiekin itzultzen da, esango dudanez. Eta beraz, informazioa jaso zen gure Jaunak otoitzean hain mesede handia egin dietenengandik, murgiltze santu honetara eramanak izan baitziren gainezkaldi batekin, kanpotik ere ez zeudela beren senean ikusteko eran; bada, hauei galdeturik zer sentitzen duten, inola ere ez dakite esaten, ez zuten jakin, ezta ezin izan zuten ulertu ezertxo ere maitasunak han duen jokaeraz.
‎Prelatuak ikustea nahi ez lukeen gauzaren bat egiten duen prioreak, ezinezkotzat jotzen dut bere ofizioa ongi egitea; Jainkoaren zerbitzuan zuzen ez doan seinalea baita, haren ordezkoak hori ez dezala jakin nahi badut. ...u hartu zorrozki eta egon daitezen saiatu, prioreagan nahiz ofiziodunengan bitartekoak jarriz edota beste urrats batzuk emanez; izan ere, gezurrik esan ez arren, gerta daiteke gauza batzuk ezkutatzea, eta ez da arrazoizkoa guztia ez jakiterik, beraren gobernupean bizi direnen burua izanik, izan ere, gorputzak ez du izango gauza onik egiterik bururik gabe, hori baino gutxiago ez baita?, erremediatu behar duena hari esan gabe utziz.
‎2 Norbaitek asmo gaiztoz ahizpa joko balu: halakoa, besterik gabe, eskumiku epaiaren pean eroriko da eta guztiek saihestu behar dute haren ondoan izatea.
‎1 Nork, zentzugabeena izanik ere, pertsona serio bati zerbait eskatzen dionean, ez du pentsaturik eramaten nola eskatuko dion, hari atsegin emateko eta gozakaitz ez izateko, eta zer eskatuko dion, eta zertarako behar duen hark emango diona, batez ere, gure Jesus onak eskatzeko esaten digun bezala, gauza berezia eskatzen dionean,. Kontuan hartzeko gauza iruditzen zait.
‎2 Bai gauza handia dela Jauna iraindua ez edukitzea, infernuko haren mendeko eta esklaboak lotuak egon daitezen!; azken batean guztiek zerbitzatu behar dute Hura, nahi ez badute ere; kontua da, haiek indarrez zerbitzatzen dute eta guk bihotz bihotzez. Beraz, Hura pozik edukiz, haiek arrastoan egongo dira, eta tentaldi artean erabili eta guretzat amarruzko sareak hedatu arren, ezin izango digute kalterik egin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia