Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 96

2007
‎Izatez, CO 2 a harrapatzeko teknologia garatuta dago, eta elikagaien industriarako eta industria kimikorako erabiltzen da, CO 2 purua lortzeko. Baina, bolumen handian erabili ahal izateko, gehiago garatu beharra dago teknologia hori.
‎Ondutakoan eta erosleek nahiko dituzten ezaugarriak lortutakoan eramaten dituzte fruituak saltokietara. Esan beharra dago, dena den, fruitu mota bakoitzak berezko ezaugarriak dituela, eta bakoitza bildu, garraiatu eta zaintzeko ezaugarri horiek hartu behar dituztela kontuan; alegia, mota bakoitza tenperatura eta oxigenoaren kontzentrazio kondizio jakin batzuetan gorde behar da, denbora jakin bat eduki daiteke biltegiratuta eta abar. Izan ere, fruitu batzuentzat egokiak diren kondizioak kaltegarriak izan daitezke beste batzuentzat.
‎Inolako zalantzarik gabe. Eta tentu handiz ibili beharra dago gauzak ondo egiteko. Izan ere, pentsatzen dut batzuetan ardura gehiegi jarri dugula zientziaren arlo batzuetan, eta beste batzuk albo batera utzi ditugula.
‎Arazoa zen herrialde horiek beldur zirela ez ote zen haien garapena motelduko adostutako neurriak onartuz gero. Azkenean onartu zuten proposatutakoa; alde batetik, Lurra babesteko beharra zegoelako, eta, bestetik, diru transferentzia bat egon zelako, hau da, herrialde horiek diru-laguntza bat jaso zuten aldaketa horretara moldatu ahal izateko.
‎Europak, Kanadak eta Japoniak Kyotoko protokoloaren alde egin zuten, baina Estatu Batuek eta garabidean diren herrialdeek ez. Esan beharra dago Kyotoko protokoloaren lehenengo pausoan ez zutela esaten garabidean diren herrialdeek ezer berezirik egin behar zutenik. Horrela diseinatu zuten, helburua baitzen garatutako herrialdeek nagusitasuna azaltzea eta aurrea hartzea.
‎Soinua nola konprimitzen den jakiteko, lehenago, soinua nola digitalizatzen den ulertu beharra dago. Soinua uhin bat da, eta, digitalizatzeko, uhin hori zenbakiekin adierazi behar da.
‎Beraz, material plastikoen hondakinak gehiago birziklatu eta balioztatzeko beharra dago. Horregatik, beharrezkoa da birziklatzeko ohiko prozeduren aplikazioak hedatzea, eta baita teknologia aurreratuagoak garatzea ere, esate baterako, birziklatze kimikoa.
‎Ikusteko dago aurreikuspenekin asmatuko duten ala ez, baina onartu beharra dago, begiratu batean, datuak eta joera aintzat hartuta, transgenikoen hedapenak geldiezina dirudiela.
‎Haien oinarria da begia mugitzean gorputzak sorrarazten dituen tentsio elektrikoaren aldaketak neurtzea. Seinale elektrikoaren aldaketa horiek erregistratzeko, begiaren inguruan elektrodoak itsatsi beharra dago. Aldakuntza horiek 15 V tartean gertatzen dira.
‎Eta gauza bera gertatzen da detektagailuekin. Egokiena aukeratu beharra dago, detektatu beharreko substantziaren arabera. Detektagailu batzuk oso espezializatuak dira; substantzia jakin bat detektatzeko balio dute, baina besteekin ez dira zehatzak, edo ez dute balio izaten.
‎Errusiarrek, adibidez, Soiuz koheteak erabiltzen dituzte astronautak Nazioarteko Espazio Estaziora (ISS) eramateko, eta gero kapsula batean Lurreratzen dira. Soiuz koheteetan 3 astronauta joan daitezke, eta bidaia bakoitzean kohete berri bat erabili beharra dago.
‎Horretarako, baina, derrigorrezkoa da norabide egokia ematea. Eta horretan fin ibili beharra dago, gainera, planeten tamaina oso txikia baita haien orbitarekin konparatuz.
‎NASAk letra handiz zabaldu du aurkikuntza komunikabide guztietan. Baina, oraingoan ere, letra txikia irakurri beharra dago: ez dute urik aurkitu,
‎NASAk letra handiz zabaldu du aurkikuntza komunikabide guztietan. Baina, oraingoan ere, letra txikia irakurri beharra dago: ez dute urik aurkitu, baizik eta ustez urak utzitako arrasto bat.
2008
‎Osasun asistentziari dagokion aldetik, esan beharra dago Bilbok bazuela ospitale bat, Atxurikoa. Mendearen hasieran zabaldu zuten, 250 oherekin, eta nahikoa hutsik egoten zen, mendearen lehen erdialdean behintzat.
‎mendearen hasieran, 40 kasu agertu ziren, baina gero beherantz egin zuen, 1980an desagertu zen arte (salbuespena urteetan gertatu zen). Difteriaren kasuan, esan beharra dago kezkagarriena haren hilkortasuna zela, eta 1964 urtean lau kasu besterik ez zirela gertatu. Elgorriak, eskarlatinak eta kukurruku eztulak garrantzia galdu zuten mendearen bigarren erdian, nahiz eta aldian behin hazkunde txikiren bat ikus genezakeen oraindik, epidemiaren baten eraginagatik.
‎Horren aurrean, saiakuntzetan beharrezkoak ez izatetik, babestu beharreko eta saiakuntzetatik guztiz baztertu beharrekoak izatera pasatu ziren emakumeak. Haien ugalkortasuna babestu beharra zegoen. Erantzuna erabatekoa izan zen agintarien aldetik.
‎Aurrez egina zuten hondoko erradiazioaren espektroa. Atmosferak traba egiten zuen, ordea, eta espektro garbia jasotzeko Lurreko atmosferaren eragina saihestu beharra zegoen. COBE satelitea jaurtitzeko kohete bat lortu, eta 1989an jaurti zuten.
‎Paradoxa dirudi: superisolatzaile bat egiteko, nahitaez, material supereroale batetik abiatu beharra dago.
‎Ur eskasiarik ez dagoela diozu, baina zuk esana da: onartu beharra dago ura elementu amaikorra eta ahula dela, eta jakitun izan ez datorrela zerutik, bukatu egiten dela.
‎Bi fenomeno horiek ulertzeko, atomoen mailara jaitsi beharra dago. Funtsean, fotoi batek edo erradiazio elektromagnetikoak atomo bat jotzen duenean, atomoak fotoiaren energia hartzen du, eta kitzikatu egiten da.
‎Santimamiñeko ondarearen kalteberatasuna ez da kezka berria. Joan den mendeko azken bi hamarkadetan egindako azterketek erakutsi zuten, jada, bisitak murrizteko beharra zegoela; eta 1997an, pinturen ganbera itxi eta eguneko 75 bisitariko muga jarri zuten.
‎Horretan hastea, ordea, ez litzateke inola ere praktikoa izango. Gainera, prototipoa ahal bezain ongi zaindu beharra dago; zer gertatuko litzateke, adibidez, hautsi, hondatu edo galduko balitz. Hortaz, ahal den gutxiena erabiltzen dute eta kondizio berezietan gordetzen dute.
‎Esate baterako, barraskiloek eta bareek antzeko ezaugarriak dituztela nahiko erraz ikusiko dugu, begi hutsez; edo txipiroiak, txokoak eta olagarroak. Baina, horiek guztiek ere, beste maila batean, jatorri bera dutela ikusteko, sakonago begiratu beharra dago. Guztiak moluskuak dira, oinarrizko antolakuntza eredu bera dutelako.
2009
‎Hala ere, onartu beharra dago aplikazio batzuetarako ez dela egokia errealitate gehituko aplikazioa telefono mugikorrean izatea. Gidatzean beti mugikorrari begira joatea ez da praktikoa; edo kalean nor den jakiteko jendeari mugikorrarekin seinalatzea oso lotsagabea da...
‎Laburbilduz, estrategia ez hormonalen ikerketak askoz atzeratuago egon arren, azpimarratu beharra dago oso kontuan hartu behar direla tratamendu hormonalek dituzten eragozpenak saihesteko. Dena den, nahia errealitate bihur dadin, enpresa farmazeutikoen interesa ezinbestekoa izango da.
‎funtsean, hiztegien eta hitz ordenaren aldaketen bidez lortu nahi zuten itzulpen automatikoa. Baina segituan konturatu ziren hizkuntzak hori baino gehiago zirela, eta eredu linguistiko konplexuagoak erabili beharra zegoela. Hala, taldeetan hizkuntzalariak sartzen joan ziren, eta Saussure eta Chomskyren teoriak aplikatzen.
‎Teletrofono deitu zion asmakizun hari. Baina hobetu beharra zegoen, hitzak ez ziren ongi ulertzen eta. Beraz, lanean jarraitu zuen.
‎Aurrerapen horiek baikortasun handia sortzen dute, baina esan beharra dago ikerketak hasierako fasean daudela oraindik, kontzeptua bera probatzeko fasean, hain zuzen. Eta erronka handiak ditu oraindik zientzia komunitateak egoera hori gainditu eta sistema errealetan erabili ahal izango diren metamaterialak sortzeko.
‎Elektrizitate hornikuntza zehatz mehatz kontrolatuta dago. Sarearen kudeatzaileek egunero kalkulatzen dute hurrengo egunean zer elektrizitate behar egongo den, instalazio bakoitzak zenbat sortuko duen, zein unetan eta zenbat denbora emango duen bakoitzak martxan eta abar. Hornikuntza sarean doan elektrizitatea ez denez metatzen, unean uneko eskaria asetzeko adina elektrizitate sortu behar dute.
‎oso ausazkoak direla. Hau da, haizea eta eguzki argia dagoenean sortzen da elektrizitatea instalazio horietan, ez elektrizitate beharra dagoenean.
‎Zoritxarrez, aditu taldearen bigarren gomendioak ez du inoiz jaso lehenengoak bezainbesteko arreta. Berariaz azpimarratu zuten arloko laborategi bat berehala eraikitzen hasteko beharra zegoela hautagaitza irabazteko ezinbesteko baldintza zen gaitasuna frogatzeko, baina hautagaitzaren garapen teknikoa bigarren mailakoa izan da beti.
‎Hori da, hain zuzen ere, azken urteetan Hachinskik buruan duen gaietako bat. Tematuta dago alzheimerraren eta gaixotasun baskularren prebentzioa posible dela, eta egin beharra dagoela.
‎Era horretara, nahi duguna deskriba dezakegu. Baina gauza mota bakoitza (pertsonak, musika taldeak, liburuak...) deskribatzeko erabili beharreko etiketetan ados jarri beharra dago; bestela, makinek ulertu gabe jarraituko lukete. Horretan laguntzen du OWL (Web Ontology Language) lengoaiak.
‎Hiru hilabete haietan gai horren inguruko 9 orriko lan bat idatzi zuen: De Motu Corporum in Gyrum. Halleyk berehala ulertu zuen lan haren balioa, eta argitaratu beharra zegoela ikusi zuen.
‎Ezaugarri horien guztien arteko oreka lortu beharra dago; izan ere, ezaugarri bat hobetzeak beste bat okertzea ekar dezake. Zurruntasun handia erdietsi nahian, esaterako, gailuaren elementu mugikorren inertzia handitu daiteke.
2010
‎2.500 m. Lasta pixka bat bota zuten, abiadura moteltzeko. 3.000 m. Hondotik oso hurbil behar zuten; orain bai, lasta gehiago bota beharra zegoen. Kolpe txiki bat nabaritu zuten:
‎Misio luzeetan nork bere burua hornitzeko bidea aurkitzea dugu lehentasunetako bat, ezbairik gabe, dio. Dena den, dieta osasuntsua, praktikoa eta anitza lortzea ez ezik, Ruizek argi du gakoa astronautek gustuko dutena jan ahal izatea dela, eta horretan lanean segitu beharra dagoela dio. Astronautek gustura jatea garrantzitsua da.
‎Bere lagun juduei asko lagundu zien, eta honek arazo latz dezente ekarri zizkion bere eguneroko ikerkuntza lanari. Hala ere, garai hobeak etorriko zirela eta zientzia alemaniarra babestu beharrean zegoela aitortu zuen, eta, ondorioz, Alemanian geratzea erabaki zuen. Bere ustez, erregimenarekin ongi eraman beharra zegoen, eta Kaiser Wilhem Institutuko ekintza guztiak Heil Hitler batez hasten zituen eta baita gutun ofizialak agur horrekin sinatu ere.
‎Hala ere, garai hobeak etorriko zirela eta zientzia alemaniarra babestu beharrean zegoela aitortu zuen, eta, ondorioz, Alemanian geratzea erabaki zuen. Bere ustez, erregimenarekin ongi eraman beharra zegoen, eta Kaiser Wilhem Institutuko ekintza guztiak Heil Hitler batez hasten zituen eta baita gutun ofizialak agur horrekin sinatu ere.
‎Mendebaldeko gizartearen arazo bat da. Asiak ez du arazo hori; guk bai, eta hori konpondu beharrean gaude.
‎Bada, une bat iristen da zeinetan onartu beharrekoa ez den beste inork frogatutako ideia bat. Frogatu ezin den zerbait onartu beharra dago. Oinarrizko ideiak eta printzipioak dira, eta axioma deitzen diegu.
2011
‎Aldiz, transmisio katearen ikerketa ez zen behar bezain egokia izan, inondik inora ere. Horrenbestez, trazabilitate sistema berrikusteko eta indartzeko beharra dagoela ondorioztatu du. Dena den, komunikazioari egin dizkio kritikarik gogorrenak:
‎Badaude kasuak non aplikazioek zentzua duten. Adibidez, gailuaren hardwarea erabili beharra dagoenean (kamera, GPSa...), webaren bidez egitea ez da erraza, edo, kasu batzuetan, ezinezkoa da; edo kontsultatu nahi diren datuak oso aldakorrak ez direnean (hiztegiak, esaterako), aplikazioek Interneterako konexiorik gabe aritzea ahalbidetzen dute. Baina aplikazioek datu eguneratuak online kontsultatu beharra dutenean...
‎Horregatik, onartu beharra dago zati baten birziklapenak (ezin delako ondo bereizi, zikina edo degradatua dagoelako edo termoegonkorra delako) beti izan ditzakeela eragozpen gehiago abantailak baino.
‎Ez du izan behar oso gailu sofistikatua; zale amateurrek ere izaten dute bat. Baina adibide adierazgarria da; txoriak entzuteko gailurik ez da behar, eta saguzarrak entzuteko, aldiz, gailu baten beharra dago.
‎Edo medikuaren baimena izanda ere, farmazia bulegoan baino askoz merkeago lor dezakete. Hala ere, azpimarratu beharra dago Interneten eginiko medikamentuen salerosketek ez dituztela legez zehaztutako baldintzak betetzen, eta, ondorioz, pertsonen osasuna arriskuan jartzen dutela.
‎Horrez gain, azpimarratu beharra dago errezeta bidezko medikamentuek zein errezeta gabeko medikamentuek, guztiek, eragin ditzaketela osasunarentzat kaltegarriak diren bigarren mailako erreakzioak. Ondorioz, kalitatea, informazioa eta aholku farmazeutikoa bermatzen dituzten medikamentuak ekoitzi behar dira.
‎Honela azaldu du Sesek: Gogoan dut horrelako ekimenen bat sortu beharra zegoela aipatu zuen lehenengo pertsona Pedro Miguel Etxenike izan zela, DIPCri lotuta. 2000 urtean izan zen hori.
‎Azkenean, kutsadura eta horrelakoak gertatzen dira. Hor daude; egia dira, ez dira konspirazioak; hori onartu beharra dago. Hori onartuta, ikusi litzatekeena da zer neurritan garen gauza gu, kimikako irakasle edo trebatzaile bezala, gizartean egoera horren kontzientzia pizteko.
‎Gauzak horrela, badirudi erremediazio estrategia egokiena tokian tokiko egoeraren araberakoa izango dela. Kontuan hartu dira lurzoru horren etorkizuneko erabilera, kutsadura mota eta maila, etab. Edonola ere, nabarmendu beharra dago edozein fitorremediatze prozesuren gorengo helburuak kutsatzailea ezabatzea ez ezik, lurzoruaren osasuna berreskuratzea ere izan behar duela; baliabide honek funtzioak modu iraunkorrean burutzeko duen ahalmena berreskuratzea, alegia.
2012
‎Ekaitz bat da. Lurrak badu babesten duen ezkutu magnetiko bat, eta, hala ere, espazioko eguraldia iragartzeko beharra dago.
‎Ez dut uste hori gezurra dela defendatu beharrik dagoenik hemen. Gizakiaren zerizan biologiko ebolutiboaren ondorioak errotik arbuiatzea bezain zentzugabea da haietan oinarritzea gure balio etikoak eta sozialak.
‎Beraz, eredua eraiki ahal izateko, zelula bakoitza non dagoen, zerekin eta nola komunikatzen den eta zer lan mota burutzen duen zehaztu beharra dago.
‎Hori guztia aintzat hartuta, Europako Batasunak prestatutako planak neurri nagusi zehatzak proposatzen ditu, hala nola medikuntzan eta albaitaritzan mikroorganismoen aurkako botikak eta desinfektatzaileak modu egokian erabiltzen direla bermatzea; mikroorganismo patogenoen bidezko infekzioak prebenitzea; antibiotiko berriak edo ordezko tratamenduak garatzea; eta nazioarteko bazkideekin elkarlana estutzea bakterioekiko erresistentzien arriskuak gutxitzeko. Horrez gain, ikerketan sakondu beharra dagoela ere azpimarratu dute.
‎Hori guztia kontuan hartuta, sistema aldatzeko beharra dagoela aldarrikatzen dute askok. Alabaina, Pascualek ez du uste hori egun batetik bestera egin daitekeenik, eta trantsizio bat egotea proposatzen du, ekonomiak erabiltzen dituen materiala eta energia murriztean oinarrituta.
‎Egin ditugun probetan eragin batzuk ikusi ditugu, baina oraindik garapen handiagoa behar du proiektuak dio Fundazurik. Bide nahiko berria da, guk dakigula beste inor ez dabil honetan, eta bideak zabaldu beharra dago, eta aurrera nondik jo ikusi.
‎Hori ikusita, Read Montague neurozientzialariak (AEBko Baylor go Medikuntza Fakultatekoa) beste esperimentu bat egin zuen 2003 urtean, jokabide horren arrazoiak ulertzeko asmoz. Esan beharra dago ikerketa erabat independentea izan zela, hau da, ez zuela diru-laguntzarik jaso, ez Coca Colarengandik, ez eta Pepsirengandik ere. Hasieran, 67 boluntariori galdetu zieten bi freskagarrien artean zein zuten gustukoena, eta gero, behin dastatuta, eskatu zitzaien gogokoena aukeratu zezatela marka jakin gabe.
‎Heriotzek titular deigarriagoak egiten dituztelako da, edo errege zaharra hil beharra dagoelako berria aldarrikatzeko. Baina ez du zertan beti garaile bat egon; elkarbizitza ere posible da, eta, kasu honetan, beharrezko ere bai, esango nuke.
‎Kasu batzuetan, gainera, lehentasuna ematen zaio. Adibidez, Madrilgo La Paz ospitaleak transplante mota hori egiteko aukera eskaintzen du, baina bi eskuak transplantatzeko beharra dagoen kasurako bakarrik.
‎Horrelako lekuren batean zenbakizko metodo bat kontratatu beharra zegoenean, iragarkia jartzen zen prentsan, beste edozein lanposturekin egiten den bezalaxe. Eta horixe egin zuen une hartan elkarrizketa egiten ari zen pertsonaleko arduradunak ere:
‎Beharrezkoa da soldata duina izatea, noski; baina ikerketa garatzeko baldintzek ere duinak izan behar dute. Horrek esan nahi du ibilbide zientifiko baten beharra dagoela, azpiegitura egokiak, kontaktuak, aldeko giro bat... Eta ikertzeko askatasuna ere beharrezkoa da.
2013
‎Uraren tenperatura diferentzia baliatuz, energia elektrikoa sor daiteke. Horretarako, beharrezkoa da, gutxienez, 20 ºC ko diferentzia termikoa; hartara, zonalde tropikaletara jo beharra dago, non itsas azalak urtean zehar batez beste 25 ºC ko tenperatura duen, eta 600 m murgilduz aipaturiko tenperatura aldea lortzen den. Beraz, Kantauriko urek baldintza horiek ez dituzte betetzen itsas korronteen banaketaren mapan ikusten den bezala.
‎Aurretik aipatu den moduan, olatuetatik energia sortzeko, bihurgailu deritzon aparatu batez baliatu beharra dago. Bihurgailu mota ugari daude, baina oraindik ez da horietako bat besteen gainetik nabarmendu.
‎URA Agentziako Sanz de Galdeano honela mintzatu da: Ibaiari leku gehiago ematen hasi garenetik, ikusi dugu zenbait tokitan kendu beharra dagoela han eraikitakoa; hortik datoz aurreikusitako lehentasunezko 30 proiektuak. Gainera, onartzear dagoen Plan Hidrologikoa (EAEko barne arroetarako) oso zorrotza da alderdi horretan.
‎Baina badaude anonimotasuna bermatu beharra dagoen kasuak guztiz zilegi direnak. Herritarron pribatutasun eskubidea dago, adibidez:
2014
‎Alta, teknologia asko badago ere, ez dago aplikazio guztietarako emaitza egokienak emateko gai den sistema hibridorik. Aplikazio bakoitzaren arabera erabili beharreko teknologiarik egokiena zein den erabaki beharra dago, bakoitzaren abantailak eta desabantailak kontuan hartuz.
‎Behin sistema aukeratuta eta tamaina erabakita, metatze sistemaren potentzia fluxua kontrolatzeko eta sistema bera mikrosarera konektatzeko aukera emango duen potentzia bihurgailuaren sistema egokiena aukeratu beharra dago. Ondoren, haren erabilera sareko baldintzen zein metatze sistemaren egoeraren arabera kudeatuko duen kontrol algoritmo egokia diseinatu behar da.
‎Denbora baten ondoren, ikusi zen udako ikastaroetan lehen baino jende gutxiago biltzen zela, eta eskaintza urte osora luzatzeko beharra zegoela, etengabeko edo bizi osorako formazioaren ildotik. Horrekin batera, jakintza arloetan trinkotze lana egin zen:
‎Bide batez, esan beharra dago ezohiko biltegi horiek direla, berez, hidrokarburoak sortzen dituzten arroka amak. Ohiko biltegietan, ez dira sortzen hidrokarburoak; arroka ametan sortzen dira, eta, denborarekin migratu egiten dute, eta arroka porotsuetan harrapatuta geratzen dira, ohiko biltegietan, alegia.
2015
‎Gainera, sistema anitzetara egokituta egoteaz gain hainbat frekuentziatako seinalea jasotzeko ahalmena balu hargailuak, interferentziekiko sendoagoa izango litzateke. Bestalde, esan beharra dago halako hargailuek alde txarrik ere badutela; izan ere, konplexutasun handiagoa izateaz gain, satelite sistema guztiak ez dira bateragarriak izateko pentsatu. Hau da, batzuetan, bi sistemen sateliteen kokapena oso antzekoa dela-eta eskaintzen duten hobekuntza edo informazioa erredundantea izan daiteke.
‎Gauza bera gertatzen da saguzarren ekokokapenarekin ere. Harrapakinarengana gerturatu ahala, ekokokapen pultsuak igortzen duenetik haren oihartzuna jasotzen duen arte denbora murriztu egiten da, eta, pultsuak gainezar ez daitezen, ekokokapen mekanismoa azkartu beharra dago. Harrapaketa baten amaieran, segundoko 10 pultsu igortzetik segundoko 120 pultsu igortzera alda daitezke saguzarrok.
2016
‎Tratamendu onkologikoarekin hasi aurretik in vitro ernalketaren ziklo bat martxan jarri eta obulutegia estimulatzeko nahiko denbora badago, ez da arazorik egoten. Baina batzuetan, zoritxarrez, ez dago astirik, eta estimulazio prozesua laburtu beharra dago. Hori dela eta, ohikoa izaten da pazienteek hilekoaren lehenengo hiru egunetatik kanpo hasi behar izatea obulutegiaren estimulazioa.
‎Hasi baino ez gara egin dio Estonbak baina ikerketa hauekin aurrera egin beharra dago, erlea gaizki baitago, eta erlea behar dugu. Erlezainak ere pozik daude honelako proiektuekin, Galartzak adierazi duenez:
2017
‎Egia esan, denek. Ezin ukatuzkoa da webguneek ezin dituztela egin aplikazioek egin ditzaketen zenbait gauza, eta horregatik izan dute arrakasta, nahiz eta sistema eragile nagusietako bakoitzarentzat bertsio bat egin beharra dagoen. Edonola ere, aplikazioez gainera, webgunea ere egin beharra dago, ordenagailutik sartzen den jendearentzat.
‎Ezin ukatuzkoa da webguneek ezin dituztela egin aplikazioek egin ditzaketen zenbait gauza, eta horregatik izan dute arrakasta, nahiz eta sistema eragile nagusietako bakoitzarentzat bertsio bat egin beharra dagoen. Edonola ere, aplikazioez gainera, webgunea ere egin beharra dago, ordenagailutik sartzen den jendearentzat.
‎Segurtasunaren aldetik ere, zerikusirik ez fisioarekin, Pealvak azaldu duenez: Fisioan, kate erreakzioak gertatzen dira, eta horiek ongi kontrolatu beharra dago. Kontrola galtzen bada, Txernobylekoa eta abar gerta daiteke.
‎Tesian proposaturiko prozesuak eredu pertsonalizatu horiek ikasten ditu, eredu orokorrak eta sentsoreen datuak hartuz oinarritzat. Berriro esan beharra dago sentsoreen datu horiek ez daudela etiketatuak; hala, datu erabilienetan oinarritutako tekniken ahultasuna gainditzen da.
‎Oraindik ere lan handia geratzen da egiteko giza jarduerak hautemateko sistemetan, baina merezi duelakoan gaude, ekar ditzaketen onurak handiak izan bailitezke. Pertsonen bizi kalitatean hobekuntza nabarmenak lortzeko bide baten aurrean egon gintezke, eta hori aprobetxatu beharrean gaude.
‎Horrek esan nahi zuen agian gasak igortzen zituela Entzeladok. Argi ikusi zuten ilargi txiki hori gertutik ikertu beharra zegoela.
‎Hau amaierarako utzi beharra zegoen azaldu du Snchez Lavegak, eraztunen barrutik pasatzea ez zelako erraza, eta ezin zen misioa arriskuan jarri lehenago. Baina arrakastaz gainditu du.
‎Baina, zelulaz kanpoko besikulen aplikazio klinikoak egia bihurtzeko, lehenengo, lan protokoloak arautu beharra dago. Hori dela eta, sinposioaren atal batean, ehun edo jariakin desberdinetatik besikulak isolatzeko metodoak bateratzeari, haiek zenbatu eta sailkatzeko erabiltzen diren plataformei eta analisi omikoei buruz eztabaidatu zen, interpretazio akatsik gabe alderatu daitezkeen emaitzak lortu ahal izateko.
‎haren eragin inhibitzailea indartzea eta sistemaren gehiegizko ezohiko erantzuna ekiditea. Baina immunitate sistemaren gain eragina duten tratamenduak garatzeko, haren funtzionamendua ondo ezagutu beharra dago.
2018
‎Birusetan ez dago halakorik. Asko hobetu da, asko garatu dira diagnosirako teknikak, baina gehiago sakondu beharra dago. Gero eta gehiago dakigu, baina asko falta zaigu.
‎3 cm-ko luzera duen Fe 61.6 Co 16.4 Si 10.8 B 11.2/ PVDF/ Fe 61.6 Co 16.4 Si 10.8 B 11.2 konpositeak emandako potentzia lortzeko, esaterako, lehenik eta behin konposite horren erresonantzia maiztasuna neurtu beharra dago, puntu horretan baitago konpositearen erantzun magnetoelektrikorik altuena. Konposite jakin horretan, erresonantzia maiztasuna 50 kHz-ean kokatuta dago.
‎Besteak beste, ikasleen artean zientziarekiko interesa piztu nahi zuten, eta zientzia gaiak beste modu batera irakasten hasi. Horretarako, material didaktiko berria sortu beharra zegoela erabaki zuten. Hor aurkitu zuen Berenice Abbott argazkilariak aspaldian amesten zuen aukera.
2020
‎Lanordu kopuruan edota lan baldintzetan aldaketarik ekarriko du? Hasieran aipatu dudan bezala, industria iraultzek, orokorrean, bizi eta lan egiteko modu berriak zabaltzen dizkigute, baina modu horiek positiboak diren ala ez eztabaidatu beharra dago. Teknologiak eskaintzen dizkigun erremintak onak direlakoan nago, baina gizartearena da soilik, edo gizartearena izan luke, erreminta horiek ondo erabiltzearen erantzukizuna.
‎Argitu beharra dago laginak hartzeko eta RNA lortzeko prozesuak direla arintzen direnak. Izan ere, kasu bietan beharrezkoa da ondorengo prozesatzea laborategian, benetan birusaren RNA ote dagoen argitze aldera polimerasaren kate erreakzioa baliatzen duten PCR test ospetsuak eginez.
‎Beste saialdi batzuk ere egin izan dira horren ostean; eta orain martxan dagoen entsegu kliniko batean7, rHDLen lipido konposizio berri bat probatzen ari dira, eta espero da horrekin efizientzia emendatzea. Horren emaitzei buruz jakiteko baina, datorren urtera arte itxaron beharra dago.
‎Esan beharra dago, egoera fisiologikoetan plaka horren garapena ekidin daitekeela; izan ere, gure organismoak baditu plakaren garapena saihesteko mekanismoak. Haien artean, dentsitate handiko lipoproteina edo HDL (ingelesetik, High Density Lipoprotein) izeneko partikula lipidiko proteikoak daude (1.B. irudia).
‎Jakintza alor anitzeko ikerketari esker, ate asko daude oraindik irekita DNAren aplikazioak garatzeko, nanoegitura sendoagoak eraikitzeko eta aptameroen edo DNA entzimen gaitasunei etekin gehiago ateratzeko. Azido nukleikoen korapiloak ahoan bilo bilaka ez dakizkigun, ikertzen jarraitu beharra dago, bizitzarako beharrezkoa den material honek zer esan handia baitauka zeluletatik kanpo ere, eta gure esku dago korapiloak askatu eta aukerak profitatzea.
‎Gehiegizko kontsumoan zein aberastasunean oinarriturako bizimoduak aldatu beharra dagoela uste dute. Ohartarazi dute norbanakoen ekintzetatik harago doala arazoa, eta, horregatik, ekoizpen sisteman egiturazko aldaketa sakonagoak egin behar direla diote.
‎Ikertzaileek urte mordoxka bat daramate lanean gai honen inguruan, eta gizartetik eta instituzioetatik sortutako galderei erantzutera eta konponbidea ematera daude bideratuta ikerketa asko. Hala ere, ikerketa gehiagoren beharra dago.
‎Itsasoan, ur gainazalean dagoena aztertu da LIFE LEMAn, baina badakigu itsas hondoan, sedimentu, hareatan eta itsas bizidunetan ere agertzen direla plastikoak eta mikroplastikoak. Horien eragina argia da, batez ere, fisikoa, baina kutsadura kimiko aldetik zer eragin duen jakiteko azterketa gehiago egin beharra dago. Batez ere, plastikoei erabilpen desberdinetarako itxura, forma eta gogortasuna ematen dieten aditiboen eragin kimikoa aztertu beharra dago.
‎Horien eragina argia da, batez ere, fisikoa, baina kutsadura kimiko aldetik zer eragin duen jakiteko azterketa gehiago egin beharra dago. Batez ere, plastikoei erabilpen desberdinetarako itxura, forma eta gogortasuna ematen dieten aditiboen eragin kimikoa aztertu beharra dago.
‎Igerileku, sauna eta halakoetan, gainera, patogenoen aurkako berariazko produktuak erabiltzen dira, eta itsasoan, berriz, gatzak ere ez lioke mesederik egingo. Aldiz, ibaietan eta ur gezako beste eremuetan birusak denbora gehiago iraun dezake suntsitu gabe; horregatik, kontuz ibili beharra dago diluzioaren efektua txikiagoa den tokietan (putzu txikiak), bereziki jende askok erabiltzen baditu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia