Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2001
‎desegite lanetan baizik. Egin eta eraiki, nork berea egin eta eraiki nahi du eta, Larramendirenak aho batez arbuiatzen dituztelarik, ez du batarenak zer ikusi handirik bestearenarekin: honentzat maitagarri, harentzat higuingarri.
2002
‎Baina ez da gai izan arau horiek eta hiztegi hori patxadazko argitalpen egoki batean denon eskura jartzeko: zerbait begiratu nahi denean, edo kontsultatu, karpetak eta agiriak behar dituzu eskura, eta Wally aurkitu nahi duzunean nola ibili behar duzun goiti eta beheiti non dagoen ez dakizula, irudi guztiek jertse berdina baitute, halatsu ibili behar dugu guk ere arauak non dauden ezin aurkitu, arau batek zer esan eta besteak nola aldatu duen aurretik esana ongi ez dakigula, Diogenesen ikasle norabaiteratu baten gisa, gure eltzerma eta guzti eskuetan. Eta hiztegi horrek beste buelta bat behar du, baina gaur egun erakusten dugun abiadurarekin urteak eta urteak ditugu, munduak aurrera presaka egiten duen bitartean, fundamentuzko zerbaiten mahai gainean jartzeko.
‎Zirriki zarraka ari gara prestatzen gure ikasleak, maizegi hain beharrezkoa den material egokiaren ordez gure borondate ona besterik jartzen ez dugula. Benetan bitxia herri hau, zeren unibertsitateko materiala landu duten batzuek ez dute bere bizian eskolarik eman, eta, batzuetan, beldur naiz, unibertsitate bat zer den ikusi ere ez. Horretan ere, nonbait, aski bereziak gara.
2003
‎Emeak beti katearen begi ahulenak ziren. Behialako sarekadan harrapatua izan zen Loli, eta zoaz zu jakitera emaxteki batek zer kantatzen ahal duen, polizia bortitzaren meneko dagoenean. Loli arrotza zen gainera.
‎Misio bat zer den azaltzeko metaforarik erabiliena, eta eremu semantiko emankorrena sortzen duena ereitearen eta laborantzaren metafora da: Ebanjelioetan datozen ereilearen parabolatik (Lukas 8, 5; Mateo 13, 3; Markos 4, 1), eta Jainko Mahastizainaren edota belar txarren iruditik garatutako metafora multzoa.
‎Batzuetan ironia finarekin, gainera. Hona hemen Zarauzko beste misiolari batek zer dioen infernuko oinazearen zuzentasuna zalantzan jartzen duten ilustratuei erantzunez:
2006
‎Ni eta Greta opor etxe baten bila ibiltzeak adierazten edo zuen harremanen egonkortasuna ere ez zitzaidaan alibirik onena suertatu: lekuko batek zer esango, eta egun batzuk lehenago Gretak eta nik eztabaida sutsuan jardun genuela Piazza della Scala ondoko kafe etxe batean. Ez ninduan eta ez nauk horretaz gogoratzen, baina lekukoak zioena egia izanda ere:
‎Zerbitzu soziala egin duten neskek istorio asko kontatzen dituzte, baina bakar batean laburbiltzen dira guztiak: behor bat zer den ikasi eta behor bat ume eginean ikusi, hori omen da zerbitzu sozialak eskaintzen duen ikasgai bakarra.
‎Uzkurra, horixe zen alboan nuen gizona ondoen definitzen zuen hitza, eta ondorio horretara iritsi nintzen une berean, trenpua txartzerainoko atximur bat sentitu nuen urdailean, hiruzpalau urte lehenago hitz berbera erabili bainuen, uzkurra, aita definitzeko ere, baina orduan gai  tzespen zentzu guztizkoa eman nion orain samurtasunez nerabilen adjektiboari. Bitxia da ikustea, eta maiz baita oso mingarria ere, hitz bakar batek zer nolako bidaiak egiten dituen denboran zehar eta egokiera batetik bestera.
‎Ez zekiten barre egiten. Laztan bat zer zen ere ez. Mantaletik tiraka ibiltzen nituen horretarako gai zirenak laztan eskean.
2007
‎–Tabernako atea ireki zion Lisari?. Errepublikarrak izandakoek erregeari begirunea erakusten dioten garaiotan, frankista bati zer, eta Alberti irakurtzea bururatu zaio!
‎ETA agertzean, are ezkerretarago jo zuen abertzaletasunak, anitzen baitan" abertzale" eta" iraultzaile" berdindu arte. Navarrismoa beste muturrean dago, gehiago baita espainolismo atzerakoiaren ondorengoa liberalarena baino, eta haren osagai nagusi bat zer eta iraultzaren beldurra baita. Hiru hamarkada hauetan alimaleko polarizazio politikoa gertatu da Nafarroan, erdibideko abertzaletasuna oso ahula izan baita eta ezker espainiarraren zati batek, borroka armatua/ terrorismoa dela medio edo dela aitzakia, eskuin navarristarekin bat egin izan duelako.
2008
‎Pentsatu dut intentsitate handiko une bati utzi diogula ihes egiten. Besarkada batek zer garen ulertaraziko zigun, edo bizitzaren zentzua gutun aurkitu bat bezala irakurriko genuen, edo, besterik gabe, maite dugula erakutsiko genion elkarri; baina hotsak mugimenduan paratu gaitu, eta mugimenduarekin, aienatu egin da unea.
‎–Euskal alaba, orain zenuke tragedia bat zer den egiaztatzeko aukera. Zure aitaren eta nire arteko aurrez aurreko bat, errua eta alegrantzia, iragana eta oraina, techne eta tyche, ausa eta halabeharra anabasan, gatazkan, bizitzen...
2009
‎Denetariko iritziak neuzkan programa horri buruz entzunda; bitxienetariko bat, seguruenik, sekta bat zela edo sekta kutsu handia zeukala, behintzat. Nik ez nekien sekta bat zer zen, eta, egia osoa aitortu behar badizut, gaur ere oraindik ez dakit zehatz mehatz zer den. Nik nekiena zen Emiliaren semea Proyecto hombreko programan hasi zela, eta, apurka apurka, ez denbora luzeegian, irten egin zela droga mundutik.
‎Nire aitari entzuten nion, dedioren bat tartean, Judas!! Hala jaulki ohi zuen birao orde, ustekabeko okerren batez zer edo zer ongi koadratu ezinka zebilenean. Judas!
2010
‎Inoiz ez baldin badakizu marko batean zer sartu, zatoz denda honetara, zioten hormek gutxi gorabehera: jaiotze agiri bat, jaunartzeko argazkiak, Angelina Jolie eta Brad Pitten irudiak aldizkari batetik moztuak, Aita Santua Vatikanoko balkoian, Javier Bardemen posterra moldura rokoko batekin, Athleticen egutegia passepartout baten erdian, Van Gogh kutsuko eguzki loreen puzzlea, Euskadiko Selekzioaren kamiseta bat jokalarien sinadurekin, bonolotoko txartel irabazlea, dentista baten lizentziatu zertifikatua, haurra lehen txupetearekin argazki desenfokatuan, tira, artelan ortodoxo baten antza izpirik ez zuen gauza orok ziruditen marko baten barruan sartzeko modukoak.
‎Ni konturatu ezean, esaldi osoa entzun zuen komun itxietako batean zegoen batek. Ateratzean bi aldiz begiratu zidan, entzun zuenari oraindik tankera hartu ezinik balego bezala, ni bezalako itxura sanoko gizon batek zer pintatzen zuen ispiluaren aurrean horrelakoak esaten.
‎Azkue eta Donostia maisuek jasotakoak uztartuz Aita Jorge Riezukoak osatutako kontaera honek erakusten dizu hori ederki [243]: " Oroitzen bayintz denbora batez zer egin yuen Elaman...". Eta erdaraz emandako itzulpenean oraindik nabariago:
‎Aita Jorge Riezukoa, berriz, berak aitortzen duenez, Azkue eta Donostia jaunek jasotakoak baliatuz, kantaerarik egokiena osatzen saiatu zen [65]: " Oroitzen bayintz denbora batez zer egin yuen Elaman... defuntu orrek izatu balu yarraikilerik Lesakan". Eta honela itzuli erdarara:
‎Horra euskal itzultzaileen historiarako ttitta politta. Eta horra eder askia, maisuz maisu, hitz batek zer esan nahi duen xuxen ez jakindakoan dantzatutakoa. Eta horra hizkuntzaren muina:
‎Baina lehendik, Elamako burdinolak ere bai. Hara orduko auzi batek zer esaten duen [148]:
‎" Enbarazo serioren bat izango duk hor gertu...". Kilometro pare bat zer pentsa ezin asmatuz egin eta gero, gure atzeko autoak aurreraka abiatu dira, pasatzeko asmoz, baina" artzainak" ez uzten, erdi erditik zihoalako. Halako batean, gure" ertzain artzainak" jotzen du ziztu batean 130etik gora eta hor doa aldapan gora airoso, ospa betean, gu denok atzean martxa onik ezin hartuz utzita.
‎Xehetasun hau zentzu komunaren metodologiari lotzen zaio. Pertsona bat zer den zehazteko ez da aintzat hartu behar Jainkoaren edo Profetaren hitza. Garrantzitsuagoa da (erabakigarria ez bada ere) ikustea nola jokatzen dugun gizakiok.
2011
‎Annak saiheska begiratzen zion Frani, hiltzeko zorian egon ondoren hiltzailearekin kontzertu batean zer demonio egiten zuten oraindik jakin gabe.
‎elur urtuak harkaitzen artean irristaka ateratzen duen murmurioa; usoen urrumak teilatuan; moxalen pozezko ipursaltoak, etxe aurreko belardian; oilo nagien kakara alaiak, lurreko aleak mokoka bilduz eta hegoak astinduz elurraren zuritasuneko lumaren bat edo beste hegarazten zutela. Horrelako egun batean zer hoberik etxeko atarian, atea zabalik, aulki batean eserita egotea baino, burua itzalean eta oinak eguzkitan direla, eta ezertan pentsatu gabe, baina galdeketarekin jarraitu beharra zegoen. Jendarmeek euren pipak piztu zituzten eta haietako batek galdetu zuen:
‎Kantu bat zer den. Ba oso gauza xinplea.
‎Gaur Mamuta, industrialdea, dagoen erribera horretan, denbora batean zer zegoen. Baserri zoragarri batzuk, bueno, zoragarriak ikusteko, barrenean bizitzeko ez dakit nolakoak izango ziren.
2012
‎Umore merkeko dibagazioak albo batera utzita, bere buruari galdetu dio Luisek, bat batean, ea zerk elkartzen dituen fauna bereko espezie hain ezberdinak. Irakasle batek zertarako elkartzen diren galdeturiko batean, Carlosi entzun zion erantzuten, lehenbizikoz, afaltzeko biltzen zirela, eta, ondoren, hitz egiteko eta elkarri entzuteko. Carlosen hitzok behin gogora etorrita, Luisi iruditu zaio, punpa lasterrean, bi eduki, gutxienez, bazirela beren baitan.
‎Baina beste alde batetik, ongi pentsatuta, ikasturte guztiek ziklo berdinak eduki arren, pertsonak izanik lehengai, saio bakoitza ezberdina gertatzen da gainerako guztiekin alderatuta. Erretiratzerakoan, irakasle batek zertarako balio duen galderari erantzuten hasi du; gai izango ote litzateke probetxuzko ezer ateratzeko?
‎Kortesiazko esapiderik izango ez balitz, argi dago zerbait asmatu litzateke; halako egoeretan jabetzen da bat zer nolako makulu lana egiten duten.
‎Artean Eusebioren hitzek sorraraziriko oihartzuna ongi itzali baino lehen deitu zioten akusatuen aulkian esertzeko; beste hamazazpi lagun ere eserarazi zituzten berarekin batera. Ez zekien gerra kontseilu batean zer egiten zen eta atezuan zegoen zer gertatuko.
‎Gerra hasi zenean, galeria bat zulatu zuten hiriaren aldirietan, badaezpada ere, inoiz ez baita jakiten gerra batek zer nolako premiak ekarriko dituen. Luze jo zuen gerrak, baina halako batean bukatu zen hura ere, eta irabazleek galeriako sarrera itsutzeko agindu zuten harriz eta zementuz.
‎Beraz, M. B. Morazak ere ondo baino hobeto laburtu zuen liberal foruzaleen ikuspegia, baina jabeturik zegoen Estatuko botereen eta erabakien aurka azken batean zer eginik ez zegoela.
2019
‎Urte oparoak ziren eraikuntzaren negozioan. Pala bat zer den jakin gabe ere, dirua sartu, kontaktuak egin eta dirua biderkaturik itzultzen zitzaien di da batean. Eta ziklo zoroa behin eta berriz errepikatzen zen.
‎Xabier Olarra horretaz mintzo da Ulisesko hitzaurrearen akaberan, xehetasunez eta, bide batez, argiro utziz itzultzaile batek zer nolako erabakiak hartu behar izaten dituen bere lanean:
‎Baroja abila da pertsonaia askoren karakterizazioa ematen haiek egiten duten hizkuntzaren bidez: urlia azentu katalanarekin mintzatzen da espainolez, eta aski dugu zehaztapen nimiño hori pentsatzen jartzeko katalan batek zer egiten ote duen Donostian, edo Lizarran, edo Madrileko ostatu ilun batean oihuka:
‎Ez al dira egunik luzeenak eta eguzkitsuenak ekainekoak? Ondo letorke azken urteotako batenaz bestekoei erreparatzea, datu zerrendei begira, ekain normaltxu batek zer eman behar ligukeen, edo gutxienez, zer espero genezakeen jakiteko.
2020
‎Saiatu nuela erantzun nion. Giza abere batekin zer egin. Nork sinetsiko aitak bortxatu ninduela eta bere puta bilakatu nahi ninduela?
‎Omenaldi eguneko argazkietan bizarrarekin ikusiko ninduzuen. Badakit, Egun da Santi Mamiña abestiaren zati batek zer dioen: " Itsasaldean izarra, hari begira lizarra.
Batek zer esan ez dakienean, behar beharrezko irtenbidea. Laburra bezain sakona.
‎Hiru Kopan eta beste bi Ligan. Berehala kontatuko dizuet hauetako batean zer gertatu zitzaidan.
2021
‎Beren hizkun  tzan esanda," jarduera esentzial" bat zererako, ondo egoteko, eta halaxe deklaratua egon luke, baina beraiek eztaude ondo, eta ondoeztutako jendeak kudeatzen du kaka kosmiko hau dena. Besarkada bat, ondo emandako besarkada bat zer den eztakien jendeak, laostia! ■Eta txortan gaizki egiten duen jendeak, ezta?
‎‣ Bai, ez... burutazio txoro bat etorri zaidak, besteipe. Markesina ondoan, markesinapean tarteka... markes bat ikusi diat... ikusi haut. ■Markesina bat zer da ba. Markesak egoten ziren lekua ala?
2022
‎Kanpoan dena betea zen ezkurrez eta ezkutaturiko basurdez, eta ttirritten eta belarren gainean etzan ziren Victòria eta LluÃs, eta bi izar iheskor igarotzen ikusi zituzten, eta, desirak esaterik ez dagoen arren, biharamunean lurrak ikustera joatea galde egin zuela aitortu zuen LluÃsek. Eta zera gaineratu zuen, begiak egia zintzoaz gainezka zituela, ez zegoela bizitzako gauza garrantzitsu guztiak izar bati zertan eskatu, berari gertatuak baitziren ordukoz: berarekin ezkontzear zegoen eta Sorrabonicara aldatuko ziren bizitzera.
‎Horrela dagoela, pentsa eta pentsa, iaz irakurri zuen liburu baten oroimena etorri zaio gogora. Versus izena zuen, eta bertan irla batean bizi den Versus izeneko naufragoaren bizitza kontatzen zen; halako batean, Versusek ea irla bakartu batera zer hiru gauza eramango lituzkeen galdetzen dio bere buruari, betiko galdera tuntun hori, eta hark erantzuten du aurrena, dudarik gabe, txakur bat; bigarrenik, zalantzak egiten ditu: mapa, koaderno, urdaiazpiko, esku argi, erloju bat...; eta hirugarrenik, argi eta garbi, liburu bat.
‎Gazteenek, ordea, plazan jarraitzen zuten, berriketan, igandero bezala. Zergatik egin behar zioten ba uko festa eta dibertsio arratsalde bati zer eta alemanak han zeudelako. Gainera, egun hartan estreinatu zuten kapela:
‎Edo, beste era batera, amak eta ez amak. Ama ez diren emakumeek, adeitsuak baldin badira, edukazioz umeagatik galdetuko dizute, ez beti eta ez erabat axola zaielako, ama bati zer besterik galdetu okurritzen ez zaielako baizik; edo, areago, ama batek umeagatik hitz egiteko beste gogorik ez duela uste dutelako. Horrelakoetan, zaren emakumea/ pertsona ezkutatzen da, eta bihurtu zaren ama azaleratzen.
‎(Egunen batean argitu da militantzia bezalako hitz hain militar batek zer egiten duen alderdi politiko demokratikoen lexikoan, militatzeak zergatik bihurtzen duen afiliatu asko sektario, Seat 600 batean kabitzen omen zen alderdi txiki xalo ahul batean bizpahiru urtez militatzeak ni ere sektario bihurtu ninduen bezala).
‎ren batek zer dio?, zer egiten du atzizki horrek. Jabetasuna adierazten al du hizkuntzan?
2023
‎Ihes egiten uzten zieten zenbaitetan, eta beste batzuetan bizirik segitzen zuten zaurituek, emakumeak begien aurrean zituela. Behin baizik ez zion galdetu gizon haietako batek zer egin ote zuen, eta Clavellek erantzun," Kasu, hiretzat ere izan ez dadin!". Ezagun ez zuten etxe bakanetako batean zer jan bildu behar bazuten, ez zuten jotzen.
‎Behin baizik ez zion galdetu gizon haietako batek zer egin ote zuen, eta Clavellek erantzun," Kasu, hiretzat ere izan ez dadin!". Ezagun ez zuten etxe bakanetako batean zer jan bildu behar bazuten, ez zuten jotzen. Gauaren erdian sartzen ziren bertan.
‎" Hemen prestatzen direnen moduko txitxirioak. Urean egosi eta, xukatu ondoan, olio tanta bat eman eta listo!" Eta, esaten zuen, kalera atera zirelarik, gazte bati zer ordu zen galdetu zion, eta mutilak erantzun," Dos quarts i mig de dues", 25 eta irri egiten zuen Pantanok," Zer ordu zen jakin gabe gelditu nintzen!". Baina kamioiaren kaxara igo eta hurbiltzen ari zitzaizkien mendi horren ilun eta malkarrei begiratu zietelarik, honela pentsatu zuten bi lagunek," Nora arraio eraman nahi ote gaituzte?".
‎Egia esan, balentriarik gehienak ez nituen ulertzen; kontatzen zizkidaten lagunen imintzioak ikusita eta goraipamenak entzunda ateratzen nuen ondorioa izaten zen aitxek gauza zein baino zein ikaragarriagoak egiten zituelako hori. Ez nintzen gai apustu bat zer zen ondo ulertzeko, neukan irudipena izaten zen hil ala biziko kontua behar zuela izan.
‎Rosa andereak albokoei laguntzeko diotso, baina berak nola jakin ez. Seguruenik, gainerako emakumeek ere ez dute jakingo elefantea sagua baino askoz ere handiagoa dela; berak, behinik behin, ez zekien halakorik, eta oraindik ere ez daki indiar bat zer den.
‎Azkenik, gogoratu sare sozialen teknikak direla-eta (logika algoritmikoaren erradikalizatzea, burbuila efektua, saritze sistema...), askoz errazagoa dela egoera desatsegin baten ondorioz sortutako zurrunbilo ilun eta arriskutsu batean sar  tzea. Kontuan hartu behar dugu nerabe batek zer nolako erabilera eta bilaketak egingo dituen naturalki. 10, 11, 12.. urteko nerabe batek, sukaldeko errezetak bilatuko ditu?
‎Fray Luis de León fraideak bai, hark bazekien argi asko jakintsuen eta poeten locus amoenus bat zer den, jardin loretsutik harago: bizimodu xumea, jendarteko zaratatik urrun; gaur egun herri txikietan ere ez dagoena, ezta Txindoki puntan ere, asteburuetan behintzat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia