2000
|
|
Ez ote dugu aski, arrazoin horren frogatzeko, Nafarroako erregina Margaritaren Heptameron eta Axularren Gero elkarren ondoan ipintzea eta konparatzea, ikusteko zein denborak ziren batarenak eta zein bertzearenak? Bai, badakit oso liburu diferentak direla, konparaezinak eta juntaezinak alde batetik, jeneroetarik hasi eta prosaren azken gorabeheretaraino; baina, bertzetik, zalantzarik ba ote dago,
|
batari
zein bertzeari darion spirituaz denaz bezainbatean, ezen Gero k ez duen zabaltasuna eta irekitasuna duela Heptameron ek, gizarte libreago eta permisiboago baten aieru eta seinale.... Eta ez al zaizu iduritzen, ildo beretik, ezen mosen Bernat Etxepa reri ere neke eta gaitz gertatuko zitzaiola egun hainbat poemaren skribatzea, nola skribatu baitzituen bere denboran?
|
|
Zeren eta, zalantza ororen gainetik, Kristoren Pasionean baitzuen bere sineste osoa, halako moldez, non, bere gurutze hari beha, erraiten baitzidan: " Nik ez zekiat salbatuko garen, baina Kris toren Pasioneak salbatuko gaitik", eta sineste hark eta konfiantza hark emaiten zioten bertze anitz jendek izaiten ez zuten libertatea, bide
|
bati
zein bertzeri ekiteko erabiltzen zuena. Eta, bide haietan barrena, protestantismoaren inportantziaz baino areago, zientziarenaz aritzen zitzaidan behin eta berriro.
|
|
Baina, liluraturik banengoen ere, hats har nezakeen oraino, uretan dagoen arrainak bezala. Zeren, eskola akabatuz gero etxerat nindoala —San Martín del Mercado ko Plazako ikasleen egoitza hartarat, non ediren bainituen enea bezalako egoeran zeudèn hainbat eta hainbat estudiante, apezteko edo ordenatzeko asmotan haiek ere, ordena
|
batean
zein bertzean, zeren, jesuitak Salamancan eraikitzen ari ziren edifizio bikain famatua, non baitzuten kolejioa, ez baitzen enetako tokia, han irakasten ziren gaiak, trivium a eta quadrivium a, Iruñako kolejioan ikasi nituenez gero—, sareetarik libratu nahian lehorrerat jauzi egiten duen arraina bezala, hatsik gabe geratu bainintzen ni ere bat batean. Izan ere, nik uste nuen ezen jakintasunak —zinezko eta minezkoak— gorputz sendo eta gotor bat zuela eta, aldi berean, airosa, Burgosko katedralaren antzekoa.
|
|
—Aita, berorrek badaki ezen behin baino gehiagotan joan behar izan dudala, berorrek hala manaturik, hango eta hemengo itsas portuetarat —Pasaiarat, Donibane Lohizunerat eta Baionarat—, hainbat kargamenduren begiratzeko eta haien bideratzeko, untzi
|
batean
zein bertzean, orain Ingalaterrarat, orain Flandriarat, gure oletako produktuen kanporatzeko asmoz... Eta jakin beza ezen itsas portuen mugimenduak finantzen jin joanei buruzko bertze ikusmolde bat eman didala, hagitzez ere zabalagoa, zeren eta itsas portuak baitira, hain zuzen, munduan dauden tratuen eta negozioen bidegurutze...
|
|
Halarik ere, nola anitzetan ez baitatoz bat desiraren bidea eta konplimenduarena, ezin segura dezaket bizirik zaudetenetz edo hilik; ordea, kasu
|
batean
zein bertzean, zerbait erran nahi nizueke, eta ea zer asmatzen dudan.
|
|
Konbertsazioneak, batzuetan, guztion artekoak izaiten ziren, baina bertze batzuetan ez, eta orduan multzo tipitan elkartzen ginen: ...i aldeetarat ipintzen zirela, xakean aritzeko... nahiz eta apeza, bere prezeptore lanak utzi zituenetik, gero eta gutiago etortzen zen, eta osaba Joanikotek edo nihaurk bete behar izaiten genuen orduan jaun apezak utzi lekua; bazter batean, berriz, ama egoiten zen, adatsa maiz sare edo mantelina batez bildua, alboan bere ohorezko dama eta laguntzaile leiala zuela, Hipolita, biak ere solasean, mota
|
bateko
zein bertzeko beztimendak eta oihalak brodatzen zituzten bitartean, titarea hatzean sarturik; eta, finean, jaun Marcel, osaba Joanikot eta hirurok bertze multzo baterat biltzen ginen, egongelako bertze bazter baterat, norat jaun Marcelek bere lauta ekartzen baitzuen usu, zeren eta, bertze nonbait erran dizudan bezala, gure prezeptoreak lauta jotzen ere baitzekien eta ongi jotzen gainerat; eta bat...
|
|
Eta, andaluzak erran bezala, etxeko edozein katuri emaiten genion tratua emaiten geniola, gurekin lasai eta gozo egoiten zen hura, jauregiko gela
|
bateko
zein bertzeko alfonbren gainean, etxeko jendearen eta bertako bizilagunen lagun. Eta egia zen arren txakurrek urduri jartzen zutela, egia zen, halaber, ezen etxe barrenean genituenen konpainia —zeren eta aitak eta osaba Joanikotek nork bere txakurrarekin ibiltzeko ohitura baitzuten— ontzat hartzen ikasi zuela, desgogara izan bazen ere eta haiekin nehoiz nahastu izan ez bazen ere, zuek hor eta ni hemen.
|
|
izan zitekeen nire balentria ustezko harengatik, balentria hark agerian ipintzen zuelako ezen Ama Birjinaren seme ezin onest eta leialagoa nintzela, zeren, haren eginak eta ekinak jarraibide harturik, aurizki, zanpatu eta oinkatu bainuen sugea; edo izan zitekeen anitzez ere sinesgarriagoa den bertze arrazoin bategatik, zeina den erdi zorabiaturik utzi nuela haren emaztea, nahaste borraste hartan... Zeren bizitzak erakutsi baitit ezen ezkonlaguna estu eta larri ikustea dela —eta, ahal izanik, hankaz gora— senar emazte gogaituen nahia eta gutizia, zeren
|
batak
zein bertzeak horrela emaiten baitie ihesbidea eta itzurbidea elkarren aurka pilatu eta luzaroan ezkutatu gaitzerizko eta ezinikusiei, eta zeren gogait gaixtoari ere, bidenabar, erremedioa edireiten dioten. Baina, esplikazione merke horietarik haratago, ikus nola irudikatzen dudan gaur gure senar emazteen arteko eszena labur hura:
|
|
Zeren, elizak egin ohi zituèn autofede handiusteko haietan ez bezala, zeinetan inkisidoreak eta autoritate zibilak entseiatzen baitziren, ikusgarritasunaren ikusgarritasunaz, mota
|
bateko
zein bertzeko hereseen biltzerat, zenbatenaz gehiago, hainbatenaz nahiago, autofede hartan, aldiz —denborak bertze batzuk zirelako, benturaz—, osaba Joanikot genuen kulpant bakarra. Ordea, baldin eskarmentua bazen autofede haien xede nagusia, zalantzarik ez dut ezen Urbiaingoak ere osoki eta konplituki egin zuela bere xede hartarako bidea, zeren ez ahanzteko moduko ikuskizuna izan baikenuen geure inguru honetan ere, heresea bakarra zen arren.
|
|
Izan ere, dorretxerat itzuli nintzen, mota
|
bateko
zein bertzeko berrien esperantzan, badaezpada ere: alferrik, zeren utzi bezala ediren bainuen etxea.
|
|
Ederki aldatu haiz, bada, azken bolada honetan...!" Eta nik ihardesten nien, neure haragi flakoan gero eta sendoago: " Bai... baina ez didazue ukatuko ezen, be hin begiak hertsiz gero, berdin dela neskatxa
|
batekin
zein bertze batekin. Eta hargatik hartu diat, haietarik nornahirekin nagoela ere, begiak hersteko ohitura, Mignone kin egoiteko..."
|
2006
|
|
Bere itzuleraz gain, Parisko azken ordukoek hartu dute, bietan, tokirik handiena. Nolanahi ere, seguru dago hartzaile
|
batak
zein bertzeak bertze iturri batzuk badituztela, fidagarriagoak beharbada, hango berri izateko. Bihar ostalariaren eskuetan utziko ditu bi izkribuak.
|
2008
|
|
galdera honen inguruan laburbiltzen litzateke bi taldeen arteko desadostasun nagusietariko bat.
|
Batekoek
zein bertzekoek bat egiten dute nazionalismoa nahiko fenomeno berria dela historian, eta normalean sorreraren data 18 mende bukaera 19 mende hasierako tarte horretan kokatzen dute. Non jaio zen lehenago, Frantzia iraultzailean edo Herderren Alemanian, eta bi herrietan sorturiko nazionalismoak erabat kontrajarrita ote dauden, bertze istorio bat da, sinplekeria galantak erratera eraman duen istorioa gainera, baina hemen kontatu behar ez dudana.
|
|
Justifikazio gisa, Nafarroa Gaztelarekin batzeko modua (aipaturiko konkista hori) akzidentetzat jo dute batzuek. Hau da, modu
|
batean
zein bertzean, Nafarroaren patu historikoa Espainian sartzea zen: Vianako Printzearen garaian, 15 mendean alegia, ezkontza baten bitartez gauzatu zitekeen Gaztelaren eta Nafarroaren arteko batasuna; alta, ez zen horrela gertatu eta, ondorioz, konkistaren bidez etorri zen Gaztelarekin bat egitea.
|
|
batzuek, aldiz, uste dute erabaki hori zuzena dela, beharrik gabe euskalki
|
bateko
zein bertzeko hitzak edo esaldiak ez nahasteko aukera ematen duelako9 Geroak erranen du erabaki hori zuzena izan den edo ez. Hiztegi Batua bera nola landu eta erabili behar den ere ez du argi batek baino gehiagok; hor dugu, adibidez," h."[= hobe] ikurra dara maten hitzekin praktikan gertatzen ari dena:
|
|
Aitzinekoa Elbeteko Lekuederrea etxea izan zen.
|
Batean
zein bertzean haize haundiko egunetan izan dira kalteak.
|
2009
|
|
Astebete gelditzen da.
|
Batek
zein bertzeak ez dela batere erraza izanen diote. Aizkolari gogorrak baitira, eta ez daude arerioari lanak erraz uzteko prest.
|
2010
|
|
Biak ere Amaiurkoak, baina Baztango bertze herrietako jendea ere mugitzen dutenak. Bien funtzionamendua desberdina izan arren,
|
baten
zein bertzearen helburua euskal kantak abestuz «ongi pasatu eta gozatzea» da. Halaxe adierazi digu Juan Mari Aleman amaiurtarrak, bi taldeetako kide denak.
|
|
garapen iraunkorraren kontzeptuaren historia soziologikoa, iraunkortasuna ekologia akademikotik, zientziaren erantzukizuna Europan, nazioarteko iraunkortasun zientziaren ibilbide bat, bioetikatik osasun eta bizi kalitatearen arteko aurkezpen bat, zuzenbide eta enpresa erantzukizunaren arteko lotura, eta gizarte erantzukizuna unibertsitateko plangintzan. Hemengo ekarpenek teoria eta praktika batera aurkezten dituzte, modu
|
batean
zein bertzean. Horrez gain, beti lorgarria izan ez arren, zenbaki berezi honetan emakumezko eta gizonezko sinaduren arteko oreka mantendu da; iraunkortasunaren konponbidearen erdiak gutxienez emakumezkoa izan du —nahiz eta historian zehar iraunkortasunik ezaren arazoek kasik gizonen eskuen jatorria izan duten, berdintasun printzipioa urratuz— Hurrengo paragrafoetan monografiko honetan parte hartu duten egileei buruzko testuinguru laburra azalduko da.
|
|
Maiz, komunikabideetan, politikan, unibertsitatean eta eguneroko kulturan gizakiok ahazten dugu zein izan den gizaberearen lekua planetaren eboluzioan zehar1 Unibertsitatera heltzen diren ikasleei galdetzen diet, kasu, noiz agertu zen gure espeziea Lurraren historian eta orokorrean gutxik ematen didate erantzun zuzena fakultate
|
batean
zein bertzean. Mundu globalizatu eta hiper teknologiko batean, non iraunkortasun ezaren aztarnak ateratzen diren edonon, nola ikasten dute etorkizunean munduaren ibilbidea kudeatuko duten hiritar helduak izanen diren haurrek?
|
|
Berebat, oso deigarria egiten zait ikustea beti ezen Espainian dauden demokratek Batasuna alderdi politikoan dauden demokratei erradikalak deitzen dietela, nik
|
batak
zein bertzeak hagitz moderatutzat baititut. Batasuna alderdikoak erradikalak baldin badira, zer arraio izanen naiz ni, XV. mendeko Florentziako Errepublika berrezarri nahi dudan hau eta, erraterako, estatu nazioak oro (balizko euskal estatua barne, jakina) suntsiarazi eta beren ordez hiri estatuak berrezarri nahi ditudan hau?
|
2011
|
|
Autodefentsa mekanismo bat ote zen hura guztia, zeren, herrian gauzak, normal? zihoazen heinean, nekez nagusitu baitzitekeen era
|
bateko
zein bertzeko anormaltasuna. Edo beldurrak eragindako inozotasunaren mende jarri ote ziren, bat batean, herritarrak, pentsaturik ezen jendea ohi baino xaloagoa eta bertutseagoa zela, halako moduan, non haurrak eta umeak arrisku orotarik kanpo geratzen baitziren, mundu guztiaren obligazioa baitzen, baita gerra egoeran ere?
|
|
Izan ere, zer burla klase da hau? Ez al dakizu, bada, bi txorabio izan dituzula eta
|
batean
zein bertzean hil zintezkeela. Hirugarrenean, baina, ez zara itzarriko, beharbada?
|
2012
|
|
Ikastaro
|
baterako
zein bertzerako informazioa eta izen ematea telefonoan edo sakana.admon@cederna.es helbide elektronikoan.
|
2013
|
|
Hain alai eta arrai zeuden gurasoak, baita
|
bataren
zein bertzearen familiako kideak ere, non bi aldiz ospatu baitzuten gertakari hura: bata hiriburuan, Abdel Haqqen etxean, eta bertzea, handik hiruzpalau hilabetera Wadi Abyaden, Raissaren herrixkan.
|
|
Biek hamar urte bitartean bizi izandako gertaera batzuk izan daitezke
|
bataren
zein bertzearen izaeraren adierazgarri.
|
|
Alerik ez zen ikusten alde horretan, baina egunak aitzina egin ahala ez ziren berandutuko jendearen joan etorriak. Bertzalde, nire bila ariko ziren ugaldearen alde
|
batean
zein bertzean, ahantzi gabe harresietako begiraleak dena begiztatzen ari ziratekeela. Agian egun goibelak murriztuko zuen haien ikuspegia.
|
|
Joseba Igarabide Xaloa Telebistako arduradunak TTIPI TTAPAri jakinarazi dionez, Nafarroako Gobernuarekin bilera eskatuko dute lizentzia
|
batek
zein bertzeak zein aukera dituen ikusteko.
|
|
Hain alai eta arrai zeuden gurasoak, baita
|
bataren
zein bertzearen familiako kideak ere, non bi aldiz ospatu baitzuten gertakari hura: bata hiriburuan, Abdel Haqqen etxean, eta bertzea, handik hiruzpalau hilabetera Wadi Abyaden, Raissaren herrixkan.
|
|
Biek hamar urte bitartean bizi izandako gertaera batzuk izan daitezke
|
bataren
zein bertzearen izaeraren adierazgarri.
|
2014
|
|
Ehizaldia gertatu bitartean, foku eremutik kanpo badira —iraganean bezala orainaldian ere— han hemengo gela zulo, espetxe, jauregi dotore zein zatar, eliza, plaza, kontzentrazio esparru edo etxola ziztrinetan era
|
bateko
zein bertzeko oinazezko garrasiak, gizakiak gizakiari berariaz eragindakoak: beso hautsi ubeldu eta minberatuak; errotik kurrikaz erauzi hortz txikituak; bertze jainko, leinu edota aberri bat buruan miraz izateagatik surtan pitinka bizirik erre artean eginiko oihu urragarriak...
|
|
Ez zen hemen berean gertatu, iparraldean baizik. Jalgi ziren andariak, alde
|
batekoak
zein bertzekoak, beren oihal handiekin. Gorpu bat guziz xehakatua antzeman zuten, uniformea ere guziz erraustua, andari alemanak eta frantsesak elkarri beha baratu baitziren, gorpua nork behar ote zuen altxatu asmatu ezinik.
|
2015
|
|
|
bata
zein bertzea berdin zaidalako».
|
|
Segidan, 4,4 kilometro luzeko ibilbide malkartsuari aurre egin diote kirolari lehiakorragoek, Azkilarrea auzorako joan etorrian. Horrela, akabaila jendetsua emanen zaio ekimenari, lasterketa
|
batean
zein bertzean dabiltzanak bidean elkartuko baitira.
|
2016
|
|
Ez dute funtzionatzeko modu bera Ipar eta Hego Euskal Herriko osasun sistemek. Eta, horri lotuta, aski ezberdinak dira
|
batean
zein bertzean topa daitezkeen oztopoak. Mistoa da Ipar Euskal Herriko sistema:
|
|
Lehena, hiru agerralditan emana da, eta, bigarrena, gertaldi bakarrekoa da.
|
Batean
zein bertzean familia giroak dira eta sukaldea eta ostatua direla gertakarien lekuak. Batean, zerri baten bila dabiltza, eta, bestean, senar eta emazteak ohoinekin dute afera.
|
2019
|
|
Egun osoko egitarauaren barne, 12:00etan elkarretaratzea eta 19:00etan manifestazioa eginen dituzte.
|
Batean
zein bertzean izan, «grebarekin bat egin eta plazara atera eta prestatutako ekitaldietan parte hartzeko» deia egin diete emakumeei.
|
|
batean, aditz jokatuen bitartez osatzen direnak eta, bertzean, aditz jokatugabeen bidez moldatzen direnak. Hala ere,
|
batekoek
zein bertzekoek menderagailuak dira komunean dutena.
|
|
Leizarragak, Testamentu Berriaren hasieran, Nafarroako erreginari eta euskaldunei eskaintza bana egitean,
|
batarekin
zein bertzeekin erabili zuen jarrera erabat desberdina izan zen. Bietan errespetua igual igual agertzen da; baina, hala ere, kortesia dela-eta, haien arteko aldea deigarria iruditu zaigu.
|
|
Dena den,
|
batean
zein bertzean, lehenik: behatz, eta, gero:
|
|
Hizkuntza honen ondarea. Euskarak bi elementu horien gainean daukan jabegoa; hau da, aspaldiko euskaldunak izan ziren
|
bata
zein bertzea asmatu zituztenak, eta, ondorioz, horiek izan ziren haien jabeak.
|
|
Adizki hauetan garbi ikusten da beren baitan ez dagoela ezer adierazteko zein den beren partizipioa. NOR adizkietan, da/ naiz/ zara sailean, komunean duten letra bakarra a da eta hortik ezin da atera izan partizipioa; eta NOR NORK adizkietan, du/ dut/ duzu sailean, u letra, eta hortik ezin da azaldu zergatik erabiltzen ditugun izan eta ukan partizipioak,
|
bata
zein bertzea, nahi dugun moduan.
|
2020
|
|
Kapitaleko hotel batean zuen laguna lanean, eta pixka bat bereiziagatik, harremanik ez zuten galdu. Hamabortzean behin libre zuten arratsaldea baliatzen zuten elkartu eta
|
bataren
zein bertzearenean kafea hartzeko edota Sena ertzean paseoak emateko. Beltzez jantzita segitzen zuen Marie Clairek, hildako senarraren oroimenez, nahiz jadanik urte mordoxka pasatu hil zenetik; zutenetik.
|
2021
|
|
Erregek argi eta garbi ulertu zuen, hitz horietarik, gizonak bazekiela bere aferaren berri, baina nehoiz ez zuen susmorik izan Erreginaren eta jaun haren arteko harremanaz; izan ere, Erregina, zenbat eta nahigabetuago agertzen zen, hainbat eta pozago baitzegoen senarraren bizimoduaz. Eta horrela bizi izan ziren, alde
|
batetik
zein bertzetik adiskide, zahartzaroa gauzak beren lekuan ezartzera heldu zen arte.
|
|
" Ez zaizue, ene hitza sinetsi nahi izan ez duzuen jaunok, etsenplu hau aski iduritzen aitorrarazteko maitasun perfektuak, gordeegia eta ezezaguna denean, heriotzara eramaten duela? Zuen artean ez da haren alde
|
bateko
zein bertzeko ahaideak ezagutzen ez dituenik: ezin duzue, beraz, erranaz dudarik ukan, eta esperientzia ukan ez duenak ezin du sinetsi".
|
2022
|
|
Senideren bat pandemiaren makurrenean hil zaionak badaki zenbatekoa den bakardadearen zama. Errituak dolua egiten hasteko bideak bertzerik ez baitira, eta denok behar ditugu, molde
|
batekoak
zein bertzekoak, kolektiboki konpartitu: denok behar dugu toki txukun bat hildakoa agurtzeko, lore zein bertzelako oroigarriak, norberari egokitutako zeremoniaren bat, kafe bat, kantu bat...
|
|
Baina 1876an Foruak galtzearekin, udalen esku gelditu zen lantegiak zabaltzeko eskumena, eta Bilboko eta Donostiako udalek tabako lantegi bana paratu zuten.
|
Batean
zein bertzean puruak egiten ziren, batik bat, eta hasmentatik beretik emakumeak izan ziren langileak, ia osoki. XIX. mendearen hondarrean, 1898an, 488 emakume aritzen zen lanean Bilboko tabako fabrikan.
|