Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 760

2000
‎Iparraldeko esperientziari begiratuta, «Herria» aldizkariak 50 urtetik gorako historia dauka eta mailak bereizten dira: editorialak eta antzerakoek maila bat dute eta gero, barrualdean, herrialdeetako kontuetan nor hil den, jaio, ezkondu..., Zuberoako berriak era batera ikusten dira eta beste eredu batzuk ere bai; baina denean ikusten da halako jarraipen bat.
‎Orain HABErekin batera plan piloto bat diseinatzen ari gara, «Arrasate Press» ARKOko kazetariak modu pertsonalizatuan trebatzeko. Batetik zuzentzaile bat dugu eta gero trebatzaile bat, bi hiru urteko epe batean kazetarien maila jasotzeko. Oraindik ez da plana abiatu baina zertzen ari gara.
‎Txango osoan zehar margo hori eta zuriekin adierazitako bidea jarraituko dugu. Landarediak inguratutako bidea, galtzada bat dugu eta bertako arbelek lurzorua estaltzen dute. Nork igaro ote ditu orduak eta orduak harriak moldatu eta bata bestearen alboan ezartzen?
‎Sarobek duela sei urte ekin zion bideari, eta sorreratik egin du lan zazpigarren artearen alde. Zinema eskola bat du eta zinema ekoizpen ugari egin dituzte bertan, bai Sarobek, baita gune hori erabili duten enpresek ere. Esperientzia horretatik abiatuta, ikus entzunezko produktuek gorakada nabarmena izan dutela ikusi dute, eta hazten ari den merkatu horren aurrean, zerbait egin beharra zegoela hauteman zuten.
‎Telefono honek agenda bat du eta datu ugari eta irudi digitalak eskaintzen ditu.
‎Zeren, eskola akabatuz gero etxerat nindoala —San Martín del Mercado ko Plazako ikasleen egoitza hartarat, non ediren bainituen enea bezalako egoeran zeudèn hainbat eta hainbat estudiante, apezteko edo ordenatzeko asmotan haiek ere, ordena batean zein bertzean, zeren, jesuitak Salamancan eraikitzen ari ziren edifizio bikain famatua, non baitzuten kolejioa, ez baitzen enetako tokia, han irakasten ziren gaiak, trivium a eta quadrivium a, Iruñako kolejioan ikasi nituenez gero—, sareetarik libratu nahian lehorrerat jauzi egiten duen arraina bezala, hatsik gabe geratu bainintzen ni ere bat batean. Izan ere, nik uste nuen ezen jakintasunak —zinezko eta minezkoak— gorputz sendo eta gotor bat zuela eta, aldi berean, airosa, Burgosko katedralaren antzekoa. Ez al zen, bada, katedral hura, monumentu ezin astunagoa, alde batetik, zeren egina baitzen, eta beti da astun, baina baita arina ere, bertzetik, zeren baitzirudien ezen, Galileoren iritzien gainetik, zerurantz egin zezakeela noiznahi den, bere bi dorre haiekin —zeinak izan baitzitezkeen lantzak edo tragazak, lurraren baitan zetzàn Greziako mitologiako jigant batek edo gure euskal lurretako jentil batek jaurtiki berriak—, grabitate indarra garaituz gero?
‎Baina osabaren pairuak muga bat zuen eta, nola muga hura iragana baitzuen orduko, erran zion:
‎Harik eta bertze egun batean aitak aulki eta kakontzi berriak erosi, eta osabaren gabinetean paratu zituen arte. Eta, handik harat, kanporat joaiteko ohitura nagusiarekin segitu bazuen ere, aulkian jartzen ere hasi zen osaba noizik behin, behar larriren batek edo eraginik, egun batean beherakoa zuelako eta bertze batean eten ezin zuen pentsu ezin inportantago batean murgildurik zegoelako. Halarik ere, nola guztian berezia izan behar baitzuen, pentsu haien artean bazeukan bat, bere eskrementuen husteko ardura bere gain hartzerat bulkatzen zuena, sehiei deitu ere gabe, erraiten zuela:
‎Egun haietarik batean, ordea, irri egin beharrean ohi zuen bezala, herensugearena aditu bezain fite, sutan jarri zen. Eta hartu zuen soka ezin luzeago hura, muturretarik batean gako bat zuena eta zuhaitzen igaiteko erabiltzen zuena; bildu zituen hiruzpalau morroi eta bizpahiru neskame, eta guztiok joan ginen Pagabasoko leizerat.
‎Ez dakit amets haren arrazoina ene ezinegona ote zen, bidaiaren kontu harekin urduri nengoelako, edo afalorduan izan genituen konbertsazioneak ote zeuden guztiaren azpian, zeren haietarik batean Alessandroren gidariak aditzerat emaiten baitzigun ezen bazirudiela egun batzuk lehenago bidelapurrek noble batzuen kotxea akometatu zutela, eta noble haietarik bat hil zutela ez dakit non, eta zeren ene ametsa guztiz haren idurikoa izan baitzen: Urbiaindik Donibanerat gindoazela osaba, Alessandro eta hirurok, bat batean bidelapur batzuk atera zitzaizkigun... eta, zalapartaren erdian tiro baten hotsa entzun, eta Alessandro lurrean ikusi nuen zerraldo, bekokian zulo bat zuela eta zulo hartarik odola zeriola.
‎Eta deus guti nuen eta guztia nuen, zeren zuhaitzak eta eguzkia nituen, eta urtaroak nituen... eta zeren ogi puska bat nuen eta liburu batzuk ere banituen... eta egurra eta sua nuen, eta artilez forraturikako zamar bat, hotzetik begiratzen ninduena neguko egun hotzetan eta izotzezkoetan.
‎Izen harekin bataiatu zuen, bada, osabak gela hura —Zientziaren Gela—, non baitzituen teleskopioa eta bere bertzelako tresnak: mapamundi bat, erregelak eta angelu neurtzaile bat; konpas bat, lenteak, balantza eta pisu neurriak; zurezko bolak, batzuk berdinak eta bertzeak neurri diferentetakoak, mahai zabal batean zituenak eta batzuk bertzeen kontra jaurtikitzen zituenak, talken ondoko mugimenduen arauak ikertzeko; mapa batzuk eta hareazko erloju bat, zeinari deitzen baikenion hareorena, zeren oren batekoa baitzen haren irautea; eta bertze anitz gauza...
‎Izan ere, Alain Coup d’Œil ek laket baino laketago zuen joko hura, eta taula eder bat zuen eta pieza are ederragoak, guztiak ere bolizkoak.
‎Baina egoera orok muga bat du eta onargarri izan daitekeena onartezin bihurtzen da mugatik harat, nola berriro gertatu baitzitzaidan neuri, anaiarekin izan nuen bertze afera hartan, agertuko dizut nola...
‎—eta, boza apur bat eztitzen eta guritzen zuela, eratxiki zuen—: Erran nian ezen portu bakoitzean emazteki bat dudala eta ni haienganat joaiten naizela, eta ez zaizkidala, halatan, arras ezezagun egiten... Eta zerbait ere maite ditiat eta, maite ditudalako, geure denbora hartzen diagu geure egitekoetan, eta ez gaituk, beraz, zuek bezala ibiltzen, korrika eta lasterka.
‎(Lehenago esana zuen Estetikaren izaera" konparazio on bat ematea" dela.) Esan zuen zergatiaren eta arrazoiaren arteko nahaste honek Freuden ikasleak" lardaskeria higuingarria" egitera eraman zituela: izan ere, urdaileko minaren zergatiak zein diren esateko erregelek ez bezala, Freudek ez zuela eman metodorik ametsak aztertzeko; dohain berezi bat zuela eta, beraz, batzuetan psikoanalisiaren bidez amets baten arrazoia aurki zezakeela, baina harengandik gehien harritzen duena" ordenatzen duen gertakari fisikoen eremu itzela" dela.
‎Zer zen hura, baina? Emakumezko bati, bularrean zauri handi bat zuela eta hil gogor zegoela, tipo batek, pasatzen zen batek edo polizia paisanozko batek, ez baitzen esplizitatzen, buruan ostiko txiki bat jo zion. Detaile horrek pentsarazten zuen film bat izan zitekeela.
2001
‎Imanol Olabarriak duela 25 urteko Gasteizko greban esku hartu zuen, eta hori dela eta, beste kide batzuekin batera atxilotua izan zen. 63 urte ditu, ezkondua dago, seme bat du eta Gasteizko enpresa batean jarraitzen du lanean. Ez zaio atsegin gehiegi agertzea eta nabarmentzea eta nahiago luke bere argazkirik ez argitaratzea.
‎Garai batean egia izan bazen ere, errepresioak eta txirotasunak kontzientzia hartzea eragiten zuela, ez dirudi gaur egun hala denik. Honi guztiari eransten badiogu, denek ez bada ere, askok, bankuan kontu bat dugula eta zentzuzkoa iruditzen zaigula, ba...
‎Lord Nelson du izena ontzi eskola horietako batek eta 1986an ureratu ostean 14.000 lagun baino gehiagok nabigatu du bertan. Guzti horietatik 6.000 inguruk gutxitasunen bat zuen eta 2.200 bat gurpildun aulkian zebilen.
‎Etorkizuna iraganaren berdina dute. Zirkuitu egin bat dute eta ez dute apustu berririk egiten, lehengoari eutsi baizik.
‎Horrenbestez, kalitateak prezio bat du eta logikoa da, gainera.
‎Joana deitzen naute, hamahiru urte ditut eta Baionako kale hestu batean bizi naiz anaia Oiher eta. Alimaleko etxe bat dugu eta, nire ama hoteletako apainketez eta arduratzen baita, etxea beti garbi dugu, ez da sekulan deus lurrean, gusto haundiarekin apaindua da, baina, nire ustez, murruak sobera kargatuak dira aitak hainbeste maite dituen Picasso-ren tinduez. Etxe honetan den giroa ez dut batere maite, ama beti gibeletik dabilkit, ez baititut, neska normalek bezala, ene puskak biltzen, ezta lanak egiten.
‎Egongelara sartu zenean, Lucas ikusi zuen leihatearen ondoko besaulkian. Ezkerreko eskuan mendi aldizkari bat zuen eta inguruan hegaka zebilen zerbaitekin hizketan ari zela zirudien.
2002
‎Hamabi hamairu kidez osatutako batzorde iraunkor bat dugu eta honek hartutako erabakiak hasieran ia hilerokoak ziren eta gaur egun gutxi gorabehera bihilerokoak diren asanbladetan onartzen dira. Gaur egun egiten duguna oraindik gehiago dago oinarritua borondatean egitura zehatzetan baino
‎Aldaketak alde onak eta txarrak izan ditu. Gobernuan izateak gauza garrantzitsuak egiteko tresnak eskaintzen dizkizu, adibidez, aurrekontu bat duzu eta hainbat gauza egin dezakezu. Aldiz, zure sailean ari zarenez, ez duzu zeurea ez den esparruetan sartu behar, eta nik politika gustukoa dut.
‎1995ean Ingalaterran nintzenean, behin etxean gitarra jotzen nengoela, lagun batzuk etorri ziren. Hauek talde bat zuten eta bertsioak egiten zituzten. Izan ere, Ingalaterran tabernetan ia ezin da musika ipini, egile eskubideak ordaindu behar baitituzte, hemen baino askoz ere zorrotzagoak dira.
‎Hiritar denek gehiago exijituko bagenu froga aldetik, ziur aski eztabaida hauek norabait helduko lirateke. Bereizi ditzagun iritziak eta datuak, eta kalitate irizpideak jar ditzagun, eta ikusi zergatik esaten duen batak hau eta besteak hura. Horrela funtzionatzen ez denean, kaosik absurduenera iristen gara.
‎Garai haretan ondasunen berriketak izaten zituen. Itsasoz haraindi bizi ziren osaba izebak gabeak gerta, eta haien etorreran senideok beti etortekotan ziren, ilobak, batez ere emakumeak Asunek aizpa bat zuen eta lehengusine bat besterik ez, osaba izeben ondare jabe bihurtuko omen.
‎Par. Bata, izatearen muinkide den aldi bat, eta hartaz iaregiten den bertze aldi bat, aldi biok ba othe dira? Bertzenaz, hunela gerthatu ezik, ¿ nolatan diteke gauza bat ukhan eta ez ukhaitea, hartzen eta uzten atertzeke ihardu ezik?
‎Johannesburg en ondoren, esan zuen: “pobrezia murriztea guztiz dago gai zerrendan, lehentasuna da guretzat”, eta “urari dagokionez, helburu bat dugu eta osasun helburu bat erantsi diogu”. Atzo NBEko idazkari nagusiak esan zuenez, gailur hori ez da gertaera bakana, prozesu baten parte baizik.
‎Irtenbiderik praktikoena aulkian egon daiteke mahaian bertan baino gehiago. Eserlekuak altuera doitzeko gailu pneumatiko bat badu eta, gainera, barra bat badu oinak bermatu ahal izateko, nahikoa da txikienek ere gustura lan egiteko. Aurreko gaiak kontuan hartu ondoren, erdi estandarreko mahaia eraikitzen hasten da.
‎–Ez dut besterik desio, baina Karmelerekin tratu bat zenuen eta harekin konpondu zenuke zeuen artekoa, erabakia hartu aurretik.
2003
‎Horrekin ez da beharrezkoa Inbertsio Funts batetik bestera aldatzean sortzen diren gainbalioengatik edo minusbaliotasunengatik tributatzea. 2002ko abenduaren 31 arte, gainbaliodun funts bat bagenuen eta beste funts batera aldatu nahi bagenuen, zergak ordaindu behar genituen. Gainera, lehena saltzera behartuta geunden, atxikipen fiskala eginez eta salmentatik lortutako gainbalioak errentaren aitorpenean sartuz.
‎Kasu horretan, paradoxa bat gertatzen da, orain arte ez zena. Mikrobiologia modernoaren aita den Louis Pasteur-en garaitik() badakigu gaixotasun infekziosoek kausa bat dutela eta gaixotasuna berriro gerta daitekeela, gaixotasuna eragiten duen mikroorganismo patogenoa ugaltzeko baldintzak betetzen badira. Irizpide hori produktu kimiko toxikoetara zabaldu da, baina ez substantzia horiek biderkatuz, metatuz baizik.
‎Funtsezkoa da esku onetan zare:.. la. Otto Husnuk apartamendu eder bat eginen dizue bere etxean, eta badakizu Ahmet-ek kondu eder bat duela eta nahi duzuna eskaintzen dizula. Berdin, ez du balio zure planoen egitea, ez naiz sekulan harekin ezkonduko. Ez pentsatu nahi duzuen bezala manipula daitekeen bururik gabeko pan pina bat naizela!
‎Ni, aukeratzekotan, langile haren eskaintzarekin geldituko nintzateke, polizia operazioaren hurrengo eguneko kontzentrazioan, berak Mac bat zuela eta hurbildu zitzaigunean. Ez dirurik, ez elkartasun mezurik, ez borrokarako deirik:
2004
‎Soziedad Alkoholika taldeak, adibidez, antzerako teknika darabil zuzenekoetan bateria sonorizatzeko. Bateriaren pieza bakoitzak sentsore moduko bat du eta hark seinalea hartzean bonboa, kaxa edo dena delakoa jada aurretik aukeratutako soinu batekin entzunarazten da. " Grabaketa era honetara egin genuen ez baitaukagu hilabete oso bat estudio batean jarduteko paradarik.
‎Aitzitik, erabiltzaileen arteko komunikaziorako bidea zela argudiatu zuten salaketaren aurka aritu ziren abokatuek. Hala ere, Napsterrek zerbitzari zentral bat zuen eta ondorioz, erabiltzaileek ekintza ilegal bat egin zezaten bideak jartzeaz salatu zuten (contributory infrigment). Doako Napsterrek bere ateak itxi behar izan zituen.
‎Irakurketa murriztailea izan zezaketen, baina era berean, borondate politikoa izanez gero, zabal zitezkeenak ziren. 25 urte beranduago, beste testuinguru bat dugu eta abileziarekin jokatu behar dugulakoan nago. Estatutua, alde batetik desbalorizatzen badute eta orduan sinatu zen oinarrizko konpromisoa ez bada betetzen, arrazoi gehiago ditugu ordukoa birplanteatzeko, gaur egiten ari den legez.
‎“Aitortu behar da —azaltzen du— Errumaniako familien bizi maila oso baxua dela, eta ezin direla txikiak zaindu”. Baina badira aurrekari historiko batzuk adingabeko bat abandonatzea “irteera egingarritzat jotzen den zerbait bihurtu da —dio Gil Roblesek— Familiek haur bat dute eta ezin badute umezurztegira eraman dute. Alegia, badira haietaz ez arduratzeko sistemak”.
‎Zoladura drainatzaileek lurruntze transpirazioa ere saihesten dute, eta, bildutako ura bildu eta berrerabiltzeko gaitasunarekin batera, ureztatzeko uraren %75 aurrezten da. Lurzoru horietako batzuek drainatze sare bat dute, ur tanga bat duena eta sobratzen den euri ura jasotzen duena. Ura pilatu ez dadin, zoladura drainatzaileak oso egokiak dira oruberako edo etxebizitzaren barrualdea kanpoaldearekin lotzen duen ataripeko zorua, igerilekuko solariuma, zuhaitzen eta lorategiko bide eta bidexken inguruan egiten diren txorkoak edo zuloak estaltzeko.
‎Irina erretilu batean eta labean sartu gorritzeko, eta utzi hoztu ondoren. Ondoren, irin txigortua gainazal leun batean dugu eta hotza, sumendi bat eratuz, erdian almendrak botatzeko. ehoak, txerri gantza, azukrea eta kanela hautsa.
‎Kontua da gurasoek bazutela oheburuaren gainean koadro handi bat, ez luzea baina bai zabala, asko pisatzen zuena. Etxeko koadrorik handiena genuen, marko barroko samar bat zuena eta amak biziki estimatzen zuena, pinturaz ezer gutxi ulertzen bazuen ere. Baina nola amak, bestalde, ezinikusia baitzion altzarietan, koadroetan eta argazkietan pilatzen zen hautsari, altzariak kanpotik eta barrutik garbitzen zituela, eta koadroak eta argazkiak alde batetik eta bestetik, komeriak izaten genituen koadro hura bere lekutik ateratzeko, bi lagunen artean egin behar izaten baikenuen egiteko hura:
‎Probatu nuen, bada, jertsea, baina amak berehala egin zidan galdera, jertse gorrimin bat eskuan, marrazki deigarri bat zuena eta batere atsegin ez nuena, halaxe oroitzen dut orain bederen:
‎" oinarri enpirikoa eta errigore matematikoa (horregatik baztertzen ditu filosofia eta giza zientziak), baina badira behaketaren zientziak errigore matematikorik ez dutenak, eta matematikek, ordea, oinarri enpirikorik ez dute. Giza zientziek, aldiz, erabateko oinarri enpiriko bat dute eta berau oso bakanetan baztertzen dute, eta maiz baliatzen dira prozedura sozio eta psiko metrikoez errigore matematikoarekin". 14 Argi ikusten da, beraz, giza zientziekin egin ohi den injustizia. Arazoa, haatik, erraz konpon liteke zientzia kontzeptua era zabalago eta aldi berean zehatz batean uler baledi.
2005
‎Pertsona hauek egiten dutena funtsezko beharrak asetzea da. Donostian esaterako, jangela bat dute eta horretaz gainera, arropa eta kasu batzuetan gaua igarotzeko aukera ere eskaintzen zaie. Pertsona hauekin lan egiten duen jendeak nahi eta ez gogorra izan behar duela uste du Lizarraldek, egoera hauetan hitz gogorrak entzun behar izaten direlako eta askori bere bizimoduari buruz zalantzak sorrarazi dizkiolako:
‎Sukaldariaren arrebak ez du aukera hori onartzen, baina, eta anaiari laguntza eskatzen dio bere senarrari benetan gertatu zaiona argitzeko. Istilurik ezagutzen ez zitzaion gizona izaki hildakoa, hari kalte egin nahi zion inor egon daitekeenik ez dute uste, baina aztarnen arabera poliziak beste iritzi bat du eta autopsia egin behar zaiola erabakitzen du. Autopsia horretan sukaldaria egoteko tematuko da arreba.
‎Erdi erorita zegoen etxe bat aurkitu genuen grabaziorako. Sukaldean leiho bat zuen eta bertatik kanpoko argia sartzen zen. Taldekoek sukaldean grabatu behar genuen eszena hura argiztatzeko tresna elektronikoak eraman zituzten.
‎Izan ere, egongelan sartu orduko, Emili eta Teresa aurkitu zituen, baina ez ordu batzuk lehenago bezala, Inesekin batera meditatzen, sekulako zarata eta zalaparta ateratzen baizik, batek eskuan eltze bat baitzuen eta besteak etxeko arrainontzia, leku batetik bestera, hotsa eta abarrotsa. Itxura guztien arabera, zerbait harrapatu nahian zebiltzan, bakoitzak adore handiz ipintzen baitzuen zerabilèn ontzia buruz behera, mahairen gainean edo hango eta hemengo paretaren kontra.
‎Gainera, orduko 4,5 iragarki eman zirela eta aurreko kanpainan 6,4 Bestalde, CACek adierazi du emaitzek erakusten dutela Katalunian iragarkien %62, 1 katalanez egin zirela, eta hori, erakundearen arabera, “aurreko kanpainarekin alderatuta, atzerapen nabarmena da”. Halaber, nabarmendu dute jostailuen iragarkien %84k gaininpresio informatiboren bat dutela eta errepikatuenak hauek direla: “30 euro baino gehiago”; “bereizita saltzen da”; eta “pilekin funtzionatzen du”.
‎Zer tresna erosi dilemaren aurrean, adituek diote kontsumitzaile bakoitzak bere inguruabarrekin kontsekuentea izan behar duela. Ordenagailu zahar bat badugu eta parke informatikoa berritu nahi badugu, ez dago soberan Windows Media Center duen ordenagailu baten aldeko apustua egitea. Material informatikoa berriki erosi bada, ez dago aldatu beharrik multimedia zentro bat izateko.
‎Nik entziklopedian irakurria dut Colon izeneko gizon lodikote batek bira eman zuela, ez ez ez... Magallanes izan zen... edo Getariko famatu bat... ez dakit. Baina haiek carabela bat zuten eta nik ez. Behin portura joan nintzen caravela baten prezioa galdetzen, munduari bira ematea ideia polita zela iruditu zitzaidan.
‎Aurreko egunean neska bat ezagutu nuen interneten. Bai, badakit ez dudala gustoko ikusten ez dudan jendearekin hitz egitea, baina berak kamara bat du eta idazten duen bitartean bera ikusten dudanez, berarekin hitz egiten dut askotan. Nik ez dut kamerarik.
‎Liburuen artean hasi nintzen begira, liburu handien artean batez ere; entziklopedia bat zuten eta haren orrietan ibili nintzen aurrera eta atzera: ezer ez.
‎Alaba bat zuen eta lana dirua behar zuelako egiten zuela pentsatzen nuenez, astebete barru berriro irekitzeko intentzioa nuela jakinarazi nion, baina lanera beste nonbaitera joanez gero ere ulertuko nuela. Ez zuen pentsatu beharrik izan:
‎Mireiak, bestalde, lehengusina farmazeutiko bat zuen eta behin optalidon eta dexidrina kaxa parea ekarri zuen, baina ez genuen hartu: Mireiak berak ez omen zuen" droga sintetikoetan" sinesten, naturak ematen zuena askoz hobea iruditzen zitzaion.
‎Berau, bestetik, berez da ere interesgarria nazio saiatu, adoretsu eta azkar honen erdian sartzeko, alegia, hegoaldeko herri baten iparraldean eta kostaldeko mendietan bizi den —eta honengatik aldi berean mendi herri eta itsas herri den— nazio batean barneratzeko eta, gainera, bere karakterean bestela isolatuki aurkituko genituzkeen hainbat gauza batuta antzemateko. Nazio honek, halaber, nik berau ezagutu nuenean, konstituzio aske bat zuen eta udalerri txiki askotan banatutako estatu konfederatu moduko bat osatzen zuen, non udalerri horiek, berriz ere, lekuan lekuko ohituren arabera bereizita zeuden. Horrela, bada, bere konstituzio eta bere karakterearen bizitasunagatik edo, euskal nazioak askotan ekarri zidan gogora Grezia zaharra bere estatu aske txiki askorekin.
‎Aparteko gela bat zuen beretzat, baina gainerako hirurok (kontuak eramaten zituen Slowacki gizon nagusia, askotariko mandatuak egiten zituen Jozef gaztea, nire kidakoa zena, eta ni neu) lan egiten genuen gelatxoan uzten zuen beti hark bere jaka, horretarako propio jarritako pertxero bat zuen eta. Bere bulegoan sobera leku zuen nahi izanez gero zutikako gakoa bertan jartzeko, baina ez:
2006
‎Norvegian Gro Harlemek gobernuko presidentzia hartu zuenean, bileren ordutegiak aldatu zituen. Berak esan zuen familia bat zuela eta ardura batzuk zituela eta bilerek hasiera eta bukaera ordua izan behar zutela eta gainera ordu arrazionaletan egin behar zirela. Horrek izugarrizko iraultza sortu zuen gobernuko kideen artean.
‎aulkiak, mahaiak, lore saltzaileak, ordenagailuak eta baita patenteak ere. ‘Patent troll’ batek patentea eskuratzen du, eta, horren ondorioz, on line denda bat duten eta ‘patent troll’ erosi duen teknologia patentatua erabiltzen duten enpresa guztiek gutun bat jasotzen dute: edo ordaintzen dute, edo epaiketara goaz.
‎Guillem doktoreak adierazi zuenez, “Kontsulta” 1991n AECCk hasitako proiektuarekin bat egin du. Proiektu horri “Asko bizitzeko” deitzen zaio, eta, horren bidez, beste bizi maila bat duten eta harengana joateko sarbiderik edo denborarik ez zuten emakume gazteenei informazioa helarazten zaie. Onuradunak ziur aski 33 eta 55 urte bitarteko emakumeak izango diren arren, Guillem doktoreak azaldu zuenez, “txata titietako minbiziak eragindako prebentzio, detekzio, tratamendu eta ondorio fisiko, psikologiko eta sozialei buruzko informazioa, baliabideak eta laguntza eskatzen duen edonorentzat da”.
‎Erroskilak 2 motatakoak dira: zerrendak azukrez estaliak eta erdian zulo bat dutenak eta tonak azukrerik eta zulorik gabe. Jantzi folklorikoa Jantzi tipikoa oso garrantzitsua da, eta festan dagoen mundu guztia janzten da harekin.
‎Benetako eskultura brontzezkoa izanen da eta 5 metroko altura izanen du. Maketan dagoenak metro bat du eta buztinezkoa da. Guzti honetan lanean ari den taldeari, Antton Espelosin, Pako Errandonea eta Miguel Mari Latasari, aunitz gustatu zaie maketa, eta diotenez, arrunt ongi egina dago.
‎Jo eta jo segitu zuten apur eder batean, nik gimnasio saioetan hareaz betetako zakuari jotzerakoan bezalako soinua atereaz. Geldi geldi nengoen, bizkarra tximinia zikin baten kontra nuela eta arnasa hartzeko ere beldurrez. Ez nekien zer gertatzen ari zen, ulertzen ez nuen gorabehera baten gatibu nintzen.
‎Beraz, gure basanderea ama zintzo baten babes ezaugarriekin hornitua dago. Basoaren aingeru bat dugu eta horren berri ematen digu narrazioak, baina hirira iristen denean narrazioan hutsunea, isiltasun handia dago. Beatrizek basoan aurkitutako iheslaria hiriari saldu dio diru truke, edota Danteren Beatriz zerutiarra, aingeru salbatzailea, Rossettiren banpiresa bilakatu da.
2007
‎Pentsatu eta egin," Shantik animatu ninduen. Giza anatomiari buruzko idatzi bat bazuela eta osatu ostean, sarean zintzilikatzea erabaki genuen" dio Rikardok.Ildo beretik jarraituaz," ikastetxearentzat sari bat eskuratzeko modua izan zitekeen eta guretzat ere motibagarria zen halako gauzak nola egiten diren ikasteko. Kuriositatea piztu zitzaigun eta Wikipedian gauzak nola editatzen diren jakin nahi genuen" jarraitu dute.Deskriptiboa eta didaktikoaHezurren eta giharren eskurazko izenak agertzen dira eta terminologia aldetik oso erabilgarria ikasle zein irakasleentzat.
‎Emakume eta gizonezkoen idazkerari buruz galdetuta, Amaia Alvarez Uriak dio horrek ez duela zerikusirik emakumezkoa edo gizonezkoa izatearekin, hori sinbolista edo metaforikoa izatea bezala delako. Bakoitzak idazteko modu bat du eta poeta maskulino asko daude, adibidez estilo femeninoa dutenak. Horiek etiketak direla dio, betiko etiketak.
‎Gure lana ez da pailazoarena egin eta jendeari barre eragitea. Teatrora dedikatzen garenok, ofizio bat dugu eta euskal kulturan ere beharrezkoa da garbi uztea gure lana oso serioa dela, baina hori, gure kontu dago».
‎c) Erabakia. Izaera bereziko eta ez orokorreko arau juridikoa da, hartzaile zehatz bat du eta «betebeharrekoak dira puntu guztietan eta hartzaile guztientzat».
‎–Nola?? esan zenion deskontzentratuta, zure tesiaren azalpena baitzetorren ondoren; hala zenuen programatua zeure buruan, eta ia ahaztuta zeunden aurrean beltzarana zenuela eta aho bat zuela eta agian baita zeresana ere. –Izokin dibortziatuak; ugaldu eta gero heriotzari itxoin beharrean berriro ur gazitara esperientzia berrien bila abiatzen direnak.
‎Klasean mahaia aldatu zuen. Irakasleari esan zion hor atzetik ez zuela ezer ikusten, miopia pittin bat zuela eta lehenengo ilara egokiagoa zela berarentzat. Irakasleak pozez eta harriduraz hartu zuen eskaera, ikasle bihurri samar hura kontrolatuago izateko esperantzaz.
‎Ostirala da eta aspaldi ikusi ez duen lagunari deitu dio etxera heltzean. Gaur ere dutela elkar ikusi erantzun dio honek, senarrak laneko afari bat duela eta etxean geratu duela haurrarekin. Ze inbidia ematen didazun, esan dio lagunak, batzuetan bere burua etxeko hormen artean preso sentitzen duela aitortu ondoren.
‎Beste pertsonen ezagutzak honako hau dakar: batetik, pertsonak eta objektuakbereizteko gaitasuna; bestetik, pertsonen ezaugarriak ezagutzea; azkenik, besteekexistentzia psikologiko bereizi bat dutela eta, ondorioz, gauzak guk ez bezalahauteman eta ikus ditzaketela ulertzeko gaitasuna (Durkin, 1995).
‎ere, bera esperientzian bilatzeko erregela bat dut eta bera esperientzia horretan aurkitzeko ezaugarri bat»504.
‎Indar hori mundu ikuskera da, herri izpirituaren fruitua, nazio izaera, zera?, badakizue zertaz ari naizen [arraza?!]. Gizarte bakoitzak, gizarte den aldetik, ikusmode berezi bat du eta beraren arauera aztertzen eta neurtzen ditu gauzak. Eta herri izpiritu honek (alemanen esaera erromantikoaz baliatzearren; baina badu arbasorik harako Voltairen esprit du peuple hartan) kulturari eragiten dio, kultura izpiritu horren ispilu da, eta orobat hizkuntza:
‎Ur berorik gabeko harraskak, hamarretik bitan Kanpin guztiek harraskak zituzten, hamarretik ia bitan ur berorik gabe, eta garbitegiak (%26k ur hotzarekin bakarrik). % 94k gutxienez garbigailu bat zuen eta galdaldi bakoitzeko batez besteko kostua 3,35 eurokoa zen. Kanpaleku askorentzat igerilekua da bere instalazio gogokoenetako bat, batez ere hilabete beroenetan.
‎Gaixo batek fase aurreratuko gaixotasun bat duenean eta zenbat denbora geratzen zaion ziur ez dakienean, osasuneko profesionalek etapa horretan kalitatezko arreta emateko dauden elementuak jakinarazi behar dituzte, pazienteak bere eguneroko jarduerarekin jarraitu ahal izateko. Hala ere, unitate espezifikoak oraindik ez dira populazio osora berdin iristen.
‎Izan ere, leku finko bat dute beren ogibidea egiteko, eta ordutegi egonkor samarretan lan egiten dute; hori ez da beste artista batzuekin gertatzen, hala nola musikariekin, estatua bizidunekin, mimoekin edo malabaristekin. Beren lanbidea egiteko leku finko bat duten eta ordutegi egonkorretan lan egiten duten artistak autonomo gisa alta emanda daude. Artista batzuk kalean aritzen dira, baina hainbat ekitaldi edo jaialditan ere aritzen dira.
‎Gainera artxibo honek bilaketa sistema bat du eta argazkiak erraztasun handiago batekin aurki daitezke. Interneten aplikazio hau Eusko Ikaskuntzareren Euskomedia fundazioaren bidez egin da eta Berako udalarekin egindako hitzarmena dela eta, argazki artxiboaren tratamenduaren erantzulea da.
‎Biharamunean, Mathieu kolegiora joan zen autobusez. Goizean, historia kurtso bat zuten eta juduei buruzko xehetasun batzuk galdetu nahi izan zizkion irakasleari:
‎Ekitaldiko arduradunei galdeturik ezin izan ziguten erantzunik eman azaltzeko zein zen azken orduko aldaketaren arrazoia.EGUNEKO ESALDIAK… (…) Justiziaz eta solidaritateaz ari naiz.Juztiziazkoa eta gizalegekoa baita eskuzabaltasunez eta asmo bikainez erantzutea bizitza osoa lanean eman duzuenoi, bizitza osoa familiari eskaini diozuenoi eta, azken batean, gure gizartea eraikitzen ibili zaretenoi. ...ari alegia, zuen aurrean pozik baino ezin dut azaldu, pozik gure nagusiei zor genien arretak eta zaintzeko premiak sorturiko erronkaren aurrean guztiok, guzti guztiok, jakin dugulako behar besteko mailan erantzuten, adostasun osoz.Jose Antonio Pérez Gabarain, Andoaingo alkatea. (…) Andoaingo egoitza berri hau gune ireki bat da; bertan, arreta integrala eskaintzen zaie mendekotasun mailaren bat duten eta egoera pertsonala, familiarra edota soziala direla-eta beren eguneroko bizitzan laguntza behar duten adineko pertsona horiei.Maite Etxaniz, Gizarte Politikako foru diputatua,
‎Ez nolanahiko nazioa gainera. Alajaina, historia luzea duena, jatorrizko beste nazio batzuk integratuz osatu dena, hizkuntza propio batekin, tradizio literario aberatsarekin, memoria historiko bizi bizi bat duena eta, dena batera esateko, nortasun nazional erreal batekin hornitutako nazioa da Espainia. Espainiaren kasuan Artetarentzat bada nazio bat espainiar nazionalismoaren aitzinetik.
‎Zer arraio! Beste seme bat bazuen eta... ene izen bera emana zitzaion! Ordaindua ninduen... deabruak sar balekio...!!!!
2008
‎Euskal elkarte gehienek dantza talde bat badute eta hauxe da, anitzetan, gazteei proposaturiko jarduera bakarra. Baina euskaldunen haur guziak ez dira baitezpada dantzariak edo dantza maitaleak.
‎Bisiotan, diskurtsotan, oinarri ideologikoak berregosten dago lan handia. Topagunearen kasuan esate baterako zerbitzuetan plus bat baino minus bat nahiagoko nuke eta aipatu dudan gairako baliabideak jarri, eta ea asmatzen den.
‎Pertsonen artean sor litezkeen arazoak konpontzeko bidea da bitartekaritza. " Demagun bi ikaslek arazoren bat dutela eta konpondu ezinik dabiltzala. Bitartekariari laguntza eska diezaiokete eta hura saiatuko da konponbideren bat aurkitzen", azaldu du Alvarezek.
‎Babyliss eta Solac laginek funda soil bat dute eta Palson ek, eskuila bat.
‎Edozein dela ere adingabearen jatorria, arraza, sexua, erlijioa, hizkuntza eta kultura, ezin da inor baztertu, eta berdin ezintasun edo gaixotasunen bat badu eta edozein dela ere haren egoera pertsonala, soziala edo familiakoa.
‎Bestetik, Euskal Zinemaren Egunak Informatiboa izeneko beste sekzio bat du eta duela gutxi Euskadin ekoitzi diren 6 pelikula gordetzen ditu. El viento y las raíces, Nevando voy, Los croncrímenes eta Un lugar en el cine dira gaur arratsaldean proiektatuko diren proposamenak.
‎Konderri hartan ez zen erraza esatea non hasten zen errealitatea eta non fikzioa. Denborarekin, gainera, bi ahizpek mezu kodetuak erabiltzen zituzten, esanahi bikoitza edo beste esanahi bat zutenak eta beren mundu partikular hura are partikularrago egiten zutenak. Harik eta haien inguruan bizi zirenak ere nora ezean geratzen ziren arte, baita markesa anderea ere, honek ez baitzuen azkenean jakiten bere alabak ezagutzen zituen edo ez?
‎Baina gauza bat ez dinat ulertzen: izan ere, bala bat bala bat dun eta orga bat orga bat, ezta?
‎Areto kapitularra espazio paralelepipediko aski lekutsu bat zen, non baitzeuden mojen jarlekuak, apaingarririk gabekoak eta bi ilara errektangularretan banatuak, ilara bat gorago eta bestea beherago; edo esan daiteke, halaber, jarlekuek bi errektangulu zentrokide osatzen zituztela, irekiak alde batetik, non baitzegoen zurezko beste egitura bat, erdian ongi landutako besaulki apain eta handi bat zuena eta errektanguluaren laugarren aldetzat har zitekeena: esan nahi baita hantxe zeudela mojak eta aita espirituala, haiek beren jarlekuetan eserita eta aita karmeldarra bere besaulkian, batzarburu.
‎Izeba Eugenik kontatzen zizkiòn ipuinen artean, bazegoen bat Reginari asko gustatzen zitzaiona eta izebari sarritan errepikarazten ziona: ipuinak, alde batetik, lamina bat zuen protagonista, oinetarainoko soineko luze eder bat zuena eta ispilu baten aurrean urrezko ileak orrazten ibiltzen zena, dotore baino dotoreago, eta bestetik, ikazkin mutur beltz aho handi bat, haitzulo batean bizi zena eta herriko neska mutilak irensten zituena.
‎Ez zion axola nik zer esaten nuen edo zer pentsa nezakeen. Berak arazo bat zuen eta, munduak eztanda egiten bazuen ere, berdin zitzaion une horretan?. Emakume batek behin zakilaren zutitzearen prozesu baskularra esplikatu zidan eta ugaztunen artean gizakia bakarrik dela, esan zidan, ez kartilago eta ez hezur, inolako euskarririk gabe dabilena, horrek zertxobait lasaituko ninduelakoan.
‎ANTHONY: Ideia pila bat genituen eta nolabait denak batean bilduta. Izan ere, Johnek eta Bolak komun berezia nahi zutela esan ziguten, beraz, komunetik hasi ginen forma ematen.
‎Hitz honekin ere lotsa rekin bezala gertatzen da: euskalki batzutan esanahi bat duela eta besteetan beste bat. Nafarroako zenbait azpieuskalkitan, Iparraldeko eus kalkietan bezala,, laister?,, berehala?,, gero?,, ondoren?
‎Hurbilketa hori gauzatzeko Nafarroa hartu da oinarri bezala, lurraldeari dago kionez batasun bat duelako eta hizkeraz, berriz, anitza delako1 Horrek aukera gehia go eskain zitzazkeen lurralde bereko hizkeren arteko lexikoaren bateratasunak eta berezitasunak erakusteko eta, bide batez, beste lurraldeetako hizkerekin erkatuz, baita
‎Superlatiboarekin ere gauza bera: . A> da> handiena? > esate rakoan, oinarritzat hartzen den handitasun maila bat badugu eta oinarri ho rren gainean ezartzen dugu A ren tamaina. Oinarri hori, AGO konparati boarekin ari garenean,[...
‎Kontsulta bat zuen eta hartara hurbiltzen ziren zenbait bezerorengan arrazoi fisikorik ez zuten sintomak behatu zituen. Hala, jakin minak bultzaturik, horien zergatiaren bila hasi zen, horretarako metodo berezi bat aplikatuz:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bat 705 (4,64)
batean 27 (0,18)
batek 8 (0,05)
Batek 3 (0,02)
batez 3 (0,02)
batak 2 (0,01)
batekoa 2 (0,01)
batekoak 2 (0,01)
baten kontra 2 (0,01)
batera 2 (0,01)
Bateko 1 (0,01)
batean beherakoa 1 (0,01)
bateko 1 (0,01)
baten 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia