2015
|
|
Bizitzari higuin eta ohorea estimu gutxitan izateak; berdin zitzaien, egia esatearen eta Jainkoaren aintzarako hari eustearen truke? guztia galtzea nahiz guztia irabaztea; Jainkoagatik guztia jokoan jarria duenari, berdin zaio
|
bata
nahiz bestea. Ez dut esaten ni neu horrelakoa naizenik, baina izan nahiko nuke.
|
|
Batez ere, Jaunagandik ohikoa ez den mesederen bat hartu dutenean edota ikuskariren bat ikusi dutenean, arimak beti hura ikusten ari dela uste izango du, eta ez da horrela, behin baino gehiagotan ez baitzen izan. Liluraldi honetan egun askoan bere burua ikusten duenak, burua beste gogoeta batzuetara aldatzen saiatu behar du; Jainkoaren gauzak badira, ez da eragozpenik izango gogoa gauza
|
batean
nahiz bestean izateko, haren gauzetan erabiliz gero; eta batzuetan, Kreatzailearengan beragan pentsatzean bezainbeste gozatuko du haren kreaturetan eta haiek sortzean izan zuen ahalmenaz pentsatzean.
|
|
Ez zirudien kreaturekin zebilenik, hain askaturik zen guztitik! Gauzak era
|
batera
nahiz bestera izan, bake osoaz hartzen zituen, eta beti ikusten zuten sen batean; hainbesteraino, non ahizpa batek esan baitzion, denik eta zintzoenetakoa zirudiela, gosez hilko balira ere, kanpokoek ez sentitzea nahiago zutenetakoa zela; izan ere, ezin zuten sinetsi gauza batzuk sentituko ez zituenik, ez zituela sentitzen ematen bazuen ere.
|
|
Gauza bat esango dut soilik eta hemendik aterako dituzue gainerakoak: honelako monasterio batean daude koruko moja bat eta korukoa ez den beste bat,
|
bata
nahiz bestea otoitz maila oso handikoak, hildura, apaltasun eta bertuteekin batera, Jaunak oso gozo hartzen zituenak eta bere handitasunak agertzen zizkienak; gauzetatik hain askatuak eta haren maitasunari hain emanak, non, benetan saiatu arren, ez baitugu haiei bidean harrapatzerik, haiek ez baitute erantzun gabe uzten Jaunak egiten dizkien mesedeei, guk geure kaskarkeriaz egiten dugun bezala.... Haien bertutea berariaz azpimarratu dut, bertuterik ez dutenek beldur handiagoa izan dezaten.
|
|
4 Orain, era
|
batera
nahiz bestera sufri dezadan, berorren gorentasunaren etxe horretako ama prioreak idazten dit berorren gorentasunak nahi duela moja bat bertan hartua izan dadila eta berorren gorentasuna mindurik dagoela, nik ez nuela hartzerik nahi esan diotelako; hura eta aita Ripaldak dakarren beste bat hartzeko baimena bidal diezaiodala. Uste dut ez diotela egia esan.
|
|
2 Jainkoak barka biezaio, nik diotsot ez duela sinetsiko zein poz handia ematen didaten berorren gutunek. Ez utzi niri idazteari eta berariaz berorren arimaren berri emateari, eta esan biezat nola doakion aita frai Gabrielekin, gure Jaunak berorrengatik ekarri zuela berriz horra uste baitut; nik ere, biziki nahi nuen, eta aita priore karguaz itzul dadila nahiko nuke, ziurrago izan dezaten hor, baina nik uste dut, Jainkoaren laguntzaz, egongo dela orain, eta uste dut era
|
batera
nahiz bestera probetxu berdina egingo diela; izan ere, hark beroriei dien bezalako maitasuna izanik, praktikan jartzeko abagunea izango du. Nik eginahalak egingo ditut hortik urrundu ez dezaten, egiaz oso maite baitut, eta bihotzean sentituko nuke aldatuko balute.
|
|
2 Orain arte, hor etxea izateko esperantzaz, badirudi onar zitekeela era
|
batera
nahiz bestera egotea; baina hain denbora luzean eta lau fraide oinuts egotea, sinets beza, ene aita, ez zaiola ongi iruditzen inori, eta asko begiratzen dela, eta ez oihaldunen aldetik soilik, ez baitzaie jaramonik egin behar; eta kolore kontua tartean denean, okasio oro saihestea nahiko nuke, markes jaunak nuntzioa ez litzatekeela haserretuko berorri esan badio ere, ez baitzaio horri kasurik egi...
|
|
Kontrakoa egin dezatenei, badakit ez zaiela ezer axola nik hau esatea, ezta niri ere neure buruz epaitzen dudala esatea, egia esango dute-eta. Nik uste dut Jaunak gu honela gaixo izatea nahi duela; Niri behintzat mesede handia egin zidan hala izateaz, era
|
batera
nahiz bestera neure buruarentzat atsegina bilatuko nuenez, arrazoiz izan dadila nahi zuen.
|
|
–Guztia uztea? esatean ez dut esan nahi erlijioso bizitzan sartzea; egon daitezke horretarako eragozpenak, eta leku
|
batean
nahiz bestean arima perfektua gauzetatik askatua eta apala egon daiteke; hori beraren neke handiagoaz, prestaera gauza handia baita. Baina sinets iezadazue gauza bat, ohorearen edo diruaren gose pixka bat badago (eta hau berdin izan daiteke monasterioetan nahiz haietatik kanpo, haietan arriskuetatik babestuago badaude ere eta, beraz, handiagoa litzateke errua), urte luzeetan otoitzari emanak egon arren (edo, hobeto esan, gogoetazko otoitzari emanak, otoitz perfektuak aztarna hauek kentzen baititu), egundo ez dutela asko aurreratuko ezta ez direla iritsiko otoitzaren egiazko fruituak gozatzera ere.
|
|
Bada, kontenplazioa izatea eta gogoetazko eta ahozko otoitza edukitzea eta gaixoak sendatzea eta etxeko gauzetan zerbitzatzea eta lan egitea, beherengo gauzetan bada ere? guztia da gurekin egotera, jatera eta gozatzera datorren Jaunaren zerbitzurako; beraz, guri zer gauza
|
batean
nahiz bestean zerbitzatu?
|