Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 46

2002
‎Mentxuk sortutako beirazko tilinak soilik entzuten ziren gelan. Ezinegonak bultzatu zuen morroia eskaizko besaulki zikin batean jesartzera. Mentxuk hiru kopatxo bete zituen eta gorputza jiratuta edalontzi bana eman zien.
‎Korridorean barrena egin zuen azkar. Mukitsu alaenak jadetsi zuen nerbioen dantza leher zekion, eta arao etsitu batez jesarri zen herriaren ikurra bihurtutako zubi eskegiaren argazki erraldoiaren azpian zegoen aulkian. Ahaztua zeukan atzamarrek helduta zuten zigarroa eta txabusinan topatu zituen hura isiotzeko poxpoloak.
2003
‎Arriagaren aurreko kafetegiaren kanpoko mahaietako batean jesarri nintzen. Dozena erdi bat lagun ziren han nire moduan egunkaria irakurtzera etorriak.
‎Baina ezin. Orduan Bernardo hark itsas begiko horma batean jesartzeko keinua egin zidan.
‎aulki batean jesarrita balego bezala.
2004
‎parke ondoko kafetegi batean jesarri
2005
‎Eta ez hemorragiagatik, ez sukarragatik, bakarrik negar egin zuen berri ona lagunarekin konpartitzean. Eta ez dut gomutatzen inork hain modu bortitzean negar egin izana, ospitaleko korridorean, ohe huts batean jesarrita.
2006
‎Aulki hotz batean jesar nadin
‎Aulki hotz batean jesar nadin,
‎Estanko baten aurrean jesarrita, Anjelen aita ikusi du, beste agure batekin.
‎Harmaila batean jesarri da Joxan, nekeak irentsita, gertatu denak barreneko indar osoa xurgatu izan balio bezala. Hutsik.
‎– Ez dugu ohiturarik. Ipuinak maite ditugun guztiok ez gaituk idazle –bere begien geziari jarraituz sartu berria ikusi nuen barrako zoko batean jesarrita; ez zen benetan agurea, goiz aguretua baino– Ipuinak gogoan gordetzen ditiat, eta etorri ahala kontatu, kontatu behar direnean. Ipuinak idaztea ipuinak ahaztea duk.
2007
‎Ilunpetan ia, apaletako botilak baizik ez ziren ikusten ahal. Oin luzeko aulki batean jesarri eta begiak ohitu ahala, kanelaren, tabakoaren eta errautsaren koloreko bezeroak agertu zitzaizkion, gero eta nabarmenago, barraren gibeleko ispiluan.
‎Eskuak sakeletatik atera eta besaulki batean jesarri zen Migel, gauzak argitu zain. Aleidaren portaera aztertu nahi zuen nola jokatu deliberatu baino lehen.
‎Iraultzaren museoak egindako bideoa erakutsi zien segidan aitonak, eta lenteak garbitu zituen Migelek, deus ez huts egiteko. Lehenik, enbor baten gainean jesarririk pipa prestatzen agertu zitzaien Che Sierra Maestran, azukre lantegi batean zakuak garraiatzen gero, unibertsitateko ikasleen aitzinean hitzaldia ematen ere bazeuden tarte batzuk eta, azkenean, bere gorpua ikusi zuten Boliviako eskola txipi batean etzanik. Irudiak, zuri beltzean, marraz beterik zeuden, eta min ematen zuen soinuak belarrietan, baina bazuten interesa dokumentu gisa.
‎Hala ere, zorioneko txapela ikusi zuenetik, neurriz kanpoko irrika egin zitzaion. Argentinarrak eskumuturrean eraman ohi zuen Rolex beltza agindu zion Virgiliok, eta eguneko oharrak jasotzeko erabiltzen zuen blok bat, eta pipa zahar bat eskuratzeko modua ere ba omen zegoen, baina denak egokiak izanagatik, Ainhoaren asmoekin baino gehiago, bere irudimenaren ispiluari erreparatzen zion Migelek, eta hegazkinaren eskaileretan beheiti, Iruñeko espaloietan barna edo terraza batean jesarririk, Guevararen txapelaz jantzirik ikusten zuen bere irudia.
‎Ostatu batean paratu diote hitzordua eta, atea zabaltzen duelarik, mahai baten gibelean jesarririk ikusten du Julia. Egurrezko protesia darama eskuineko hankan; nazi gazte batzuen oparia, unibertsitate garaian.
2009
‎Bertako aulki batean jesartzen zarenean,
2011
‎Gerra egunetako hormigoizko plataforma batean jesarri
‎Errudun sentitzen nintzen, baina bihotz taupadak taberna hartara ninderaman grinak eraginak ziren. Mostradoreko taburete batean jesarri nintzen eta, jesartzen ari nintzela, Juan Preciado etorri zitzaidan gogora. Nire aita, Pedro Páramo delako bat, hemen bizi zela esan zidatelako etorri nintzen Comalara.
‎Azpil bat eskuetan itzuli zen, gainean, garagardoa, gazta eta ogia zekartzala. Sofa aurrean zegoen mahai baxuan paratu zuen erretilua eta besaulkietako batean jesarri zen, whiski baso bat eskuan zuela. Keinu bat egin zidan azpila seinalatuz, ekin niezaion.
‎Hurbiltzeko keinua egin zidan irriño polisemiko batez. Mostradoreko taburete batean jesarri nintzen eta txakolin bat eskatu. Berehala damutu nintzen.
‎Etxera igo baino lehen atari ondoko tabernan sartu naiz. Mostradoreko taburete batean jesarri naiz eta Agustin, tabernako ugazaba, ez dagoenez, ez dut solasaldirik noizbehinkako enplegatu Manurekin, ez baitugu hitz egiteko ohiturarik, Agustin bera tarteko ez bada bederen. Duela urte batzuk hartu zuen taberna eta Pikota jarri zion izena.
‎Eskua hartu nion, neure eskuetan lehortu nuen igurtzika. Ibai ondoan zuztarrez gora atereak zeuden banku zahar iraulietako batean jesarri zen, malkotan. Kokoriko jarri nintzaion.
2012
‎Erakusleihoaren ondoko mahaietako batera jesartzen da hiriko biztanleen harat honatei beha, kafesne katilu eder bat aurrean eta izkinako okindegian erositako opilak zerbitzariak propio atera dion platertxoan eskura. Berokiaren poltsiko zabaletik bi liburu, hiztegitxo bat, kaier bat eta tinta beltzeko idazluma atera eta ondoko aulkian utzi ditu.
2014
‎Zazpi urteko neskatoa argazkikoa, petril batean jesarrita, sei urte ere eduki zitzakeen, bost ere bai beharbada, inoiz ez ditut umeen adinak ezagutu. Aurpegi arrunta, ama baino ederragoa agian.
‎Bigarrena bost urte geroago, enpresa txiki batean zegoenean, Galiziara bidali zutenean, autobusez, bakarrik, gauez. Emakume bat jesarri zitzaion aurrean, gidariaren ondo ondoan. Metalezko makulua zeraman, herrena ez zen nabarmenegia ere, ile laburrekoa, berrogeita hamar urteak inguruan, goitik ala behetik, betaurrekoak.
‎Zarata handia egin du. Enbor bati heldu eta harri baten gainean jesarri da. Aurrean dauka Jens Bodrogi.
‎Beste ziztada bat orduan, aurrekoa baino gogorragoa... Salto batean altxatu zen, ohearen izkina batean jesarri, oinak alfonbran, erretiluaren ondoan. Bigarren horretan ulertu zuen:
2015
‎Nekez iritsi zen, bihotzaren taupaden, arnasaren eta pausoaren artean ez baitzegoen elkar ulertze minimorik. Ohearen erpin batean jesarri eta Postariaren mendekua irakurri zuen.
‎1928koa. Kolore biziak, gizontzar bat hiru hankadun aulki batean jesarrita, bizkarra atzeko mahaian bermatuta, garagardoarena baino izan ezin den pitxarra sabel gainean. Gorputzaren jarrerak kontrakoa iradoki arren, ez du mozkorraren bisaia.
‎Zazpietan mahai borobil txiki baten inguruan jesarri ziren Odile Mores eta Sophie Clement. Antigoaleko ispilu handi bat zuten atzean, halako moldez non hizlariei begira jarri ziren ia guztien isla hartzen baitzuen.
‎Dotorea edonoren begietara, dotorea eta zerbait gehiago kulunkatzea betertzez behatzen zuen Zuazorentzat. Espaloian paratutako mahaietako batean jesarri ziren.
‎San Pedro barik, hangoikoa bera azaldu zaio PVC zuriko trapezio batean jesarrita Ikea markako altzariz hornitu biltegian. Laranja zukua dirudien likido batez betetako Insalus botilatxoa luzatu dio manikura egin berriko eskua erakutsiz, baina Lorea Gernikak ukatu egin dio eskuaren ahurra alto batean erakutsiz.
‎Eta garrantzitsuagoa dena, nik egun osoa eman dut Imaz hori noiz aterako zain kale berean alderik alde? Inor ez da ohartuko turista batek egun osoa daroala kantoi batean jesarrita, garaje bati beha?
2016
‎Mesedez, abisa... saiatzen nintzen ostera handik puska batera, eta haiek errepika berdina Ixo, ixo, ez egin hitzik, hobe duzu isilik! Hasi nintzen esplikatzen filobrankiek ez zidatela funtzionatzen eta arnasketa zuzena nuela erabiltzen, altxa nintzatela apur bat jesarri ahal izateko. Alferrik zen, momia haiek ez ziren erizainak, ez dakit zer ziren, sabai txokotik jausitako araknido motaren batekoak.
‎Otartekoen bildua ekarri zidaten. Garagardo bat eskatu eta mahai batean jesarri nintzen. Zabaldu nuen, hartu nuen neurea eta bertan jateari ekin nion.
2017
‎Beste aldean, dantza pista. Iritsi ginenean bikote pare bat baino ez zen ari dantzan, mahaietako batean jesartzea proposatu zigun Ramonek. Fernan ere gurekin eseri zen.
2018
‎Plaça Universitatera joan da, hango eserleku batean jesarri eta zigarro bat piztu du. Denbora soberan du.
2019
‎Zabalik daude estetika aretoak, pubak, arte galeriak. Gwen eta biok parke batean jesarri gara. Orduan, zerbait jausi da ezki batetik eta bekokian pausatu zaio.
‎Ezin egon, txakurra tripetan eta katua bularrean… Zorrotzaurreraino egin dut. Jarleku batean jesarri naiz, dragari so, nola arraskatzen zituen hondoko estorbuak. Neuk lez.
‎Pentsatu dut trena hartu zuela maistrak etxerako. Geltokiko banku batean jesarri dira orduan, hiru harago ni. Heldu dira trenak, abiatu ere bai:
‎IÑAKI: Aulki batean jesarri naiz, ba!
2021
‎Arratsalde osoa emango dut berarekin, trostan egiten erakutsiko dit, erreka bat zeharkatuko dugu zalditik jaitsi gabe, baina aitak ez nau ezer egiten ikusiko. Leher eginda, zaldiak zalditegira eraman, edaten eman eta, luzaz laztandu, orraztu eta zelak kendu eta gero, bidoi eta oholekin egindako mahai batera jesarriko gara biok. Garagardo lata pakete bat eta Coca Colak ekarriko ditu gizonak bordatik.
‎Terraza batera jesarri bezain pronto aitak garagardo bat hustu du trago bakarrean.
2023
‎Zeharkako argiek argiztatutako taberna txiki batera eraman zuen, Kontxa aurrean. Txoko aparteko batean jesarri ziren. Zurak, larruak eta moketak bezeriaren mailan zeuden, eta alderantziz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia