Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2000
‎Argazkiko itsasoa, berunezko zerua, larreak eta harrizko txabolatxoak. Eta gogoratuko zara, Bitakoratxo, esan nizula gizon bat ere bazegoela txaboletako baten aurrean jesarrita, munduaren zentroa zela eta ez dakit zenbat txorakeria gehiago. Beno, sentitzen nuena zen, ezta?
‎Larunbatetan, berriz, mutilen taldea atari batean jesartzen zen beti, supermerkatuan erositako litronen babesean. Neskek atari bat harago pasatzen zuten arratsa, eta gure mutikoak beti aukeratzen zuen txoko bat zeinetatik neskak ere ikus baitzitzakeen.
2001
‎Izenik gabeko petril batean jesartzen zen, zorabiatuta. Ez zekien behe lainorako biderik, ezta etxerakorik ere.
‎1 Begiak neurrigabe zabaltzen dituzte, ezelako sorpresarik, ezbeharrik edo sustorik hartu barik; esate baterako, parke batean jesarrita, arratsaldeko zortziak eta hogeian, udan.
2003
‎Baina egoera apur bat lastimosoa zen: Martina mahai batean jesarrita, bere atzean, eta Matias entziklopediari begira. Arin egin behar zen.
‎Sukaldetik irten ziren biak eta patiora eraman zuen umeak Matias. Dimas zegoen patioan, harri batean jesarrita.
2004
‎Gelan zegoen algarari ihes egiteko, logela batera eraman ninduen. Plastikozko aulki baten jesarri nintzen eta bera ohe gainean. Gela nahiko txikia zen, ozta ozta kabitzen baitziren ohea, mesanotxea eta armairu txiki bat.
‎Amaia ohean etzan zen, Joseba aulki batean jesarri ondoren.
‎Autobusaren atzeko alderantz abiatu zen, leihoetatik kanpoko alde ilunera begira zeudenen albotik pasatu ondoren. Leiho alboko eserleku batean jesarri, ogitartekoa poltsikotik atera, eta libre geratutako eserlekuan utzi zuen.
2005
‎Neska gorrotagarri honi ere Amets gustatzen zaiola azal zulo guztietatik igartzen zaio eta! Kortesia osoz sartzera gonbidatua izan arren eta giroak etxean bezain eroso mugitzera deitzen badu ere, arrotz sentitzeko ahalegin osoa egin du, barra aurreko aulki altuetariko batean jesarrita. Madoka barra barrura sartu da, kea darion zopa sutatik ateratzera.
‎Madoka aulki altu batean jesarri da, nekatuta. Ez hainbeste ekarri duen pisuagatik, buruan bueltaka darabiltzan ideia mehatxagarriengatik baizik.
‎Ez du ia segundorik galdu ez galderarik egiten ez azalpenak ematen. Teklatu baten aurrean jesarri eta isilik hasi da lanean, sagu eta teklei eragin ahala pantailak bistatik galtzen ez dituela. Naroa, ostera ere, ezgauza sentitu da.
‎Orduak jateko modurik onena, jatea. Aireportu barruko jatetxea bilatu eta mahai batera jesarri da. Ingelesez bilatu du zer dagoen jateko, alemaniar jaki tipikoak.
‎Ametsek, ezer galdetu gabe, berokia kendu eta armairuan gorde du. Gero aulki altuetako batean jesarri da, zer egin ez dakiela.
‎Eta ospitalea zen oso usain arrarokoa, eta gela handi batean zegoen aita, eta ama hasi zen aitarekin hitz egiten, baina oso suabe, eta izeko Martinak ere oso suabe, eta nik ez nion hitz egin, ze begiak apur bat itxita zituen, eta aulki batean jesarri nintzen, eta albuma ipini nuen hanken gainean. Eta atzamarrekin neukan albuma helduta, baina indar handia egiten nuen atzamarrekin, eta marka batzuk egin nizkion albumari.
2008
‎Bere sakelako telefonoa gorde du eta Aitorrena berriz ere beronen patrikan sartu. Apur batean jesarri da. Geldi dago, pentsakor, hotz, bere buruari esango balio bezala:
‎Taberna, ezari ezarian, jendez betetzen dabil. Gari barraren ondoko mahaitxo batean jesarri da egunkaria irakurtzera. Noizean behin barrara hurbildu eta zeozer eskatzen dio Joxeani:
‎Horretan dagoela, kalearen bestaldeko kafetegiko leihoan zehar Gariren besoa agurka ikusi du. Mahai txiki batean jesarrita dago, galdetuko balu bezala: –Zeu zatoz hona ala neu noa zugana??.
‎Eta jende horrengandik ihes egin nahian treneko tabernatxora jo du. Bagoira oldarrean eta itsu samar sartu da; gero, berriz, mahaitxo batean jesarrita bestelakoa iritzi dion emakume bat ikusi du, lasai antzekoa, jendea begirada samurrez arakatzen dabilena. Emakumeak liburu bat dauka esku artean eta noizbehinka begiak liburutik ingurukoengana altxatzen ditu.
‎Astelehenean goizean goiz altxatu eta banketxera etorri gara ateak zabaldu orduko. Jadanik ikasi dugu zerbait gauzak patxadaz hartzeaz, jo leihatila batera, hark ondokora bidali, apur batean jesartzeko agindu, hantxe itxaron dugu, lasai. Abenturazale ederrak dirurik atera ezean, autoa Afrikaraino ekarri eta etxera deitu behar transferentzia egiteko.
‎ondo ezagutzen zuten alderdi hura Barbosak eta Belmontek, eta ostiral gau hartan lokal haietariko baten zeuden, ohikoena ez zuten O. Gilins Irish Pubean. Cachaça botila baten inguruan jesarrita mintzatzen ari ziren, kasu handirik egin gabe giroa berotu nahi zuen musikari talde eskasari.
‎Larruzko txamarraz jantzitako gizon beltz bat zegoen atzealdeko mahai baten, kolore bereko prostituta biri aginduak ematen. Beste bi emakume beste mahai batera jesarrita zeuden, bizkarra aulkiaren atzealdean ezarrita, denbora ematen gogaiturik. Horiez gain, indiar itxurako gizon batek prostituta batekin edaten zuen barraren eskuinaldeko muturrean, eta agian portugaldarra izango zen beste batek botila bat garagardo husten zuen, bakarrik, haiengandik ez oso urrun.
‎Horiez gain, indiar itxurako gizon batek prostituta batekin edaten zuen barraren eskuinaldeko muturrean, eta agian portugaldarra izango zen beste batek botila bat garagardo husten zuen, bakarrik, haiengandik ez oso urrun. Barbosa barrara hurbildu zen, jarleku altu baten jesarri, eta desgogara hurreratu zitzaion zerbitzari belzkoteari zuzendu zitzaion:
‎Barbosa largora ailegatu zenerako, zain zeukan, terraza baten jesarrita, Paula Azevedo, bezperan Largo do Intendente n beharrean topatu zuen polizia. Lankide ohia hurbiltzen ikustean, kafe katilua mahaian utzi eta zutitu egin zen, bere gorputzaren liraintasuna agerian utziz.
‎Parke txiki bat zegoen han, puntan amaitzen zena. Hiru akaziaren azpian egur erdi ustelezko hiru jarleku zeuden eta haietako baten jesarri zen, zain.
2009
‎hitzak etorri zitzaizkidan. Bulegotarako bi etxeorratzen artean, suteetarako ur aho handi batean jesarrita, txiki, Jeronimo indioaren antza zuen gizaseme bat zegoen, diru eske. Eszena berezia iruditu zitzaidan.
‎Barrymore beste besaulki batean jesarri zen, Mr. Flechsigen aurrean.
‎Bere logelako aulki batean jesarrita zegoen miss Albret. Aurrean, beste hiru aulkitan, berari begira, Mr.
‎Sakristia epelago zegoen. Abadea besaulki batean jesarri zen. Sorak esan zuen:
‎Gogoratzen du igerilekuen kanpoaldeko banku batean jesarrita zegoela Sora, bere zain. Gogoratzen du esan ziola Sorak:
2012
‎Bi segundo geroago itxi ziren ateak. Lo seko zegoen aitona baten ondoan jesarri zen. Ezkerraldean zuen mapan hiru geltoki zenbatu zituen.
2013
‎Han ere garagardo bana eskatu, eta mahai inguru batean jesarri ziren. Zerbitzariek, agure zahar bat eta hogei bat urteko neska gaztea, haren alaba izan zitekeena?
‎Hirurak, txolindu samarrak ordurako, bakoitza edan zuenaren arabera, Dionixio besteak baino gehiago? mahai batean jesarrita zeuden, eta Dionixio, komunera joateko asmoz edo, zutitu egin zen, baita, zutitu ez beste, gorputza balantzaka nabaritu ere.
‎Elizabethek gizalege hotzez erantzun zion. Darcy apur batez jesarri zen, eta gero, berriz zutiturik, gelan gora eta behera hasi zen. Elizabeth harrituta zegoen, baina fitsik ere ez zuen esan.
‎Sekula begiztatu dudan kreaturarik xotilena da! Baina zure atzean bertan badago haren ahizpa bat jesarrita, oso polita dena, eta, baita, esango nuke, oso atsegina ere. Zure baimenarekin, eskatu egingo diot nire dantzakideari zu hari aurkezteko.
‎Bennet jaunak onartu egin zion erronka, eta neskak euren denbora pasa ezdeusetan utziz zuhur jokatzen zuela adierazi zion. Bennet andereak eta alabek gizabiderik handienaz eskatu zioten barkamena Lydiaren etenagatik, eta, liburua ber hartu nahi izanez gero, halakorik ez zela berriz gertatuko agindu zioten; Collins jauna, lehengusina gazteari arrangurarik gordetzen ez ziola eta neskatilaren jokaera inoiz ere ez zuela laidotzat hartuko ziurtatu ondoren, beste mahai batean jesarri zen Bennet jaunarekin batera, eta backgammon erako prestatu zen.
‎Elizabethen pozerako, gutunak ahal zenik eta erantzun lasterrena izan zuen. Kartaren jabe egin bezain azkar, baso txikira lehiatu zen, ondo baitzekien hori zela lekurik ziurrena inork enbarazurik ez egiteko, eta, aulkietako batean jesarri ondoren, zoriontsu izateko prestatu zen; izanez ere, gutunaren luzeak laster ziurtatu zion hor ezezkorik ez zegoela.
‎Han ere garagardo bana eskatu, eta mahai inguru batean jesarri ziren. Zerbitzariek –agure zahar bat eta hogei bat urteko neska gaztea, haren alaba izan zitekeena– piztuta zuten irratia, Kanbodiako kantuak eta musika herrikoia airean.
‎Hirurak –txolindu samarrak ordurako, bakoitza edan zuenaren arabera, Dionixio besteak baino gehiago– mahai batean jesarrita zeuden, eta Dionixio, komunera joateko asmoz edo, zutitu egin zen... baita, zutitu ez beste, gorputza balantzaka nabaritu ere. Harik eta lagunek lagundu egin behar izan zioten arte.
2014
‎Estazio eternalki behin behinekozko abenida hartu dugunerako Z banku batean jesarrita neukan, zain, kaxak garraiatzeko alokatu duten furgoneta jada itzuli duela esanez haginkadatxo bat eman ostean. Oraindik etxeratu aurretik tarte bat behar dudala eta ea zergatik ez garen joaten Artium inguratzen duen plazako Oteizaren eskulturara hatsa berreskura dezadan, bertan etzan eta bizkarra apur bat hoztu arren zeru puska tangible bat eta hari dagozkion izarrak erdiets ditzakegulako, otutzen zaidala hori bera zela Oteizaren asmoa Orioko hondartzako zuloetan ezkutatzen zenean umetan61 Zer miragarria zaren begirada batekin besarkatu nau eta gorputzak pega pega eginda amaitu ditugu Mirador mirandor arte gelditzen zitzaizkigun metroak, azkenengo aldiz albotik pasa nintzenean ez zuen grafiti bat egin diote, ez dakit zer pentsatuko lukeen Oteizak horretaz; edonola ere, ziurrenik eskultura biluziegi eta gertuegi dago alde zaharretik eta ikasleen artean arrakasta handia duen62 diskotekatik eta domeketan goizean goizetik zabalik egon ohi den kafetegi handi batetik.
‎–Ez al da sekula hilko? xuxurlatu zuen, astean zehar amona zaintzen zuen ahizparekin telefonoz hitz egiten bukatu eta inor begira ez zuela uste zuenean, zoko batean, baina zerbaitek egin zuen distira, nire betaurrekoen leiarrak, besaulki batean jesarrita katua laztantzen diharduten filmetako gaiztoen likore kopa sendoek bezala.
‎–Baietz Georgek dirua irabazi, esan zuen Keyk goibel, itzulikatutako pegar batean jesartzeaz batera?. Baietz berrogeita hamar dolar irabazi astean.
‎Gero, haurtzaina bilatu beharra zegoen. Charlie agentzia ilun batean jesarri zen, eta bearnotar erretxin batekin eta nekazari bretoi bular handi batekin mintzatu zen, baina jasanezinak iruditu zitzaizkion biak. Baziren beste izangai batzuk, eta biharamunean ikusiko zituen.
‎Mahai bateko bazter batean jesarri zen hura, eta mutila errenditu zen neskaren ondoko zumezko aulki batzuetan. Tapoia kendu eta flaskoa ezpainetara eraman zuen Nancyk, eta hurrupa luze bat jo zion.
‎Tabernaria, bi edo hiru parrokiano, eta erloju faltsuak saltzen zegoen senegaldarra agurtu zituen Pitik. Gero, bi kafe eskatu eta mahai batean jesarri ginen.
‎Berehala, organoa jotzen hasi zen norbait. Ni atzeko parteko eserleku batean jesarri nintzen doinu haiek entzuteko. Organoaren notak arimaren bazter ezkutuenera iritsi zitzaizkidan.
2015
‎Barruan egon naizenean, irteeren pantailari begiratu eta hegaldia ateratzeko oraindik bi ordu luze gelditzen zirela ikusi dut. Eserleku batean jesarri eta, asperduraren asperduraz, egunerokoa atera dut, txorakeriaren bat idazteko asmoz.
‎Nora ezean hasi ziren herritik, beraz. Ez zekiten ondoegi zer egin eta banku batean jesarri ziren errepide nagusiaren ondoan. Halako batean, euren aurrean, semaforo bati lotuta, aitaren soka urdin horietako bat ikusi zuten?
‎Loyolak ezezkoa egin zion buruarekin eta, hitzik esaten asmatu ezinik, alboko chaise longue batean jesarri zen. Juxtu haren gainean, Toulouse Lautrec en Prochainement Chat Noir margolana zegoen eskegita.
‎Ondoren, behi bati heldu dio magistratuak eta ontzi bat bete du esne freskoaz. Egurrezko mahai luzearen izkina batean jesarri da Jon Grimson bisitaria.
‎Izaskun, logelako paretaren aurka aurkitzen zen mahaitxo baten aurrean jesarria zegoen, ikara aurpegiz berari so. Mahai gainean, laukizuzen estuetan moztutako paper mordoa ageri zen, txukun prestatua.
‎Irudi horren haritik fantasia sexual bati heldu zion, bere alegiazko bideotekatik pelikula kutunenetako bat aukeratuz. Film britainiarretan azaldu ohi diren liburutegi dotore horietako batean zegoen, ilara luze bateko mahai baten aurrean jesarrita. Mahaien lerro bakoitzak beste lerro bat zeukan josita aurrez aurre, eta egurrezko hormatxo batek bereizten zituen alde biak.
‎Niri gehien gustatu zitzaidana, Mastroiannirekin eta Papasekin zegoenetako bat izan zen. Mahai baten inguruan jesarrita, hirurak ageri ziren algaraka olibondo baten azpian. Ematen zuen argazkitik kanpora gertatutako zerbaiti egiten ziotela barre hirurek.
2017
‎Martak aurpegia zimurtu zuen eta esku bat ahora eramanez batera ondoko eserleku batean jezarri zen, entzun berri zuena sinestu ezinik bezala.
‎Inoiz bisitatutako kafetegi dotore bat aukeratu zuen. Mostradoreko aulki batean jesarri eta egunkaria eskatu zion zerbitzariari. Egunkaria emanda, apur batean itxaroteko esan zion zerbitzariak, izkinakoei kobratzera zihoala-eta.
2018
‎Jantzi ditu prakak atzera eta hartu ditu bi pastilllak mihi azpian. Momentu batez jesarrita geratu da, pilulak mihi azpian nabaritzen eta begirada galduta. Arnasa hartu du, astiro eta luze, birikak bete arte.
‎Eskailera batzuk dituen bihurgunean agindu dio jesartzeko txakurrari. Bere gerrikora lotu du pitbullaren lepoko txikot berdea, bera ere eskaileretako maila batean jesarri aurretik. Udaltzainek isuna jartzen dute txakurrak aske eramanez gero.
‎Izaroren teorietako bat da Herria itsasora begira dagoelako dela Herri desmobilizatua, dauzkan bista ederrekin jendeak ez duela beste ezer behar, terraza batean jesarri eta ver la vida pasar. Bere amak itsasora begira pasatzen dituen orduengatik atera zuen ondorio hori Izarok, baina hori ez du esaten, baliatzen du gazteen pasibitatea kritikatzeko eta horrekin nahikoa du, sentitzen duelako egin duela bere ekarpena bere ikuspegi kritikotik.
‎Kakik behar zuen izan, Lukik bazekien hori, ez zegoen kuadrillan beste inor lonjara sartzeko kontraseña hain ondo jotzen zuenik. Atea zehatz kolpatzen bai, baina isila, serioa eta lotsatia ere bai, Sonia hurreratu behar izan zitzaion ertz batean jesarri zen mokordo hari.
‎Mahai luze baten inguruan jesarrita zeuden Mariasun eta Rakel abokatuak eta Jokin fiskala, azkena mahai gainean, kafe ketsu bana esku artean, solasaldi bizian.
2019
‎Kaskoak erantzi, bata eta zapatilak ipini, eta praka barrenak tatarrez daramatzala jaitsi da eskaileran behera, gurasoen trajeekin mozorrotu den neskatoa legetxe. Kortako argia piztuta ikusi duenean, atondora arrimatu eta behiak kateatzen zituzten asketako baten aurrean jesarrita topatu du ama; burua makur, artaburuari eta txokorrari esku banatan eutsiz, belaun artean urdin bat eta ondoan txakurra dituela.
‎–Sentitzen dot, Kurloi, baina nekeak goseak baino indar handiagoa dauka oraingoan, esan, eta arte baten sustrai sendo, lodi eta bihurri baten gainean jesarri da neska, uztaia enborrean bermatuz. Sustraiaren muturra ezpataz mozteko imintzioa egin du, jolasean, mendebaldeko basamortuko harean ezkutatzen diren lehoi suge hilgarri horietako bati burua moztu behar diolakoan.
‎–Axola dizu pixka batean esertzen bagara? , galdetu zion Leirek, bankuetako batean jesarriz.
‎»Albertok kafe bat eskatu eta leiho baten ondoan jesarri zunan, begirada galduko bohemio itxurari munduko malenkonia guztiaz eutsiz. Ni kafetegiaren beste muturrean jarri nindunan, Bourgogneko kopa bat ardo talaia eta, era berean, gordeleku nuela.
2020
‎Mahai baten ostean jesartzera joan ziren. Marianek txintxar bat atera eta porru bat prestatzeari ekin zion, patxadatsu, Aitziberrek biltzeko papera eta zigarro bat ateratzen zituen bitartean.
2021
‎Ilundu arte geratu nintzen lehen egunean, portaera benetan bitxiaren lekuko izan nintzen. Plazaren erdian su txikia piztu, eta zaharrenak kontu kontari hasten ziren, txandaka, haurrek eta gazteek begiak parez pare zabalik entzuten zietela, haien inguruan borobil batean jesarrita. Nire jakin mina etengabe puzten zen, egunero aire apur bat gehiago hartzen duen puxika baten moduan.
2022
‎Beiratearen beste aldean, oholtzaren gainean, aulki batean jesarrita, neskato lerden bat dago, oinutsik. Halako batean, albo batetik ate bat ireki, eta zerbitzari bat azaltzen da.
‎Komunera ekarrarazi duen estanpa berregin nahi izan du pentsamenduan: Lili agertzen zen kontsultatik irtendako bezero batekin jesarrita harrera gelako sofan. Tipoa, lasaigarriz ipurtzuloraino zopatutako bipolar bat, berriketa nagian ari zitzaion Liliri, eta bazirudien gainera bota eta bortxatzeko puntuan zegoela, hain zuen begirada lizun paratua Liliren eskotean.
2023
‎Lixiba jasotzera joan da, hango andreei utzi die-eta arropa, lehortu bitartean. Otzara lurrean ipini, harri baten gainean jesarri, eta titia eman dio berriz ere seinari. Gaur goseak dago.
‎Sindikatukoek jakinez gero, gizonei uzteko esango zieten, eta eurek biek aurretik egindako lan hura guztia beste batzuek amaituko zuten, onenean. Elorrietara heldu direnean, bazter batean jesarri dira erreka ilunari begira. Barkuetako zama gabarretara jaisten egunero ibiltzen badira ere, egunotan ez dago zama-lanik.
‎Portale bateko eskailera batean jesarri da, indarra hartzeko. Oinezkoen hankak ditu begi parean:
‎Aulkitxo batean jesartzen lagundu diogu. Aldian aldian, uzkurdura tokatzen zaionean, Teresak eskua estutzen dit ia ia hezurrak hausteraino.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia