Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.489

2000
‎Trebezia eskatzen du horrek, abesti bati ukitu magikoa eman diezaioketelako edo, alderantziz, betiko zapuztu. Baina, zer gertatzen da ekoizle lanetan dabilena talde bat sortu eta bere disko propioak plazaratzen hasten denean, eta are gehiago, eszenatoki batera igotzen denean zuzeneko emanaldiak emateko. Horixe da Alan Parsons artistaren kasua, martxoaren 7an Iruñeko Gaiarre Antzokian izan zena, bere azken diskoa, (r) The Time Machine» izenburukoa, aurkezten).
‎Clifden hiriburutik makina bat txango antola ditzakegu, adibidez Sky Road zoragarrian zehar ibiltzea, edo ardiz betetako mendixkaren bat igotzea, edota gida turistikoetan azaltzen ez diren errepide txikietatik galtzea. Gozatu ederra hartuko dugu, euririk egiten ez badu behintzat.
‎Merkataritzako nabegazioan mundu zabaleko portuetan dabiltzan marinelak edo itsabazter urrunetan galdutako petroliountzien inguruko istorioak kontatuko zaizkigu; besteetan, gizon emakumeek gorpuzturiko istorio samin eta indartsuak: andrazko bat gizonezkoen untzi batera igo zenekoa, aspaldi ikusi gabeko marinelaren aurrean familiak sentitzen dituen gazi gozoak, aspaldiko piraten gorabeherak. (Rojo, Jabier: El Correo IV)
‎Furgoneta hartuta inguruko herrixkak bisitatzera abiatu gara. Herri horietako batean, muino bat igo ostean azaldu da nire gidako argazkiko paisaia. Connemarara sartu ginenean bezalaxe sentitu ditut bihotzeko taupadak barrutik hasi eta kanpora irten nahian.
‎Horietariko bat hautatu zuen lau langileetan zaharrenak. Gure argazkilari Patxik, panteoi handi batera igota, frankotiratzaile ero bat ematen zuen, kamerari su atera beharrean. Apezak errespontsuari ekin zion.
‎eta...?" —, ezta izeba neskazaharraren ateraldi pozoitsuak —" utzan, neska, utzan, birigarro honi ez zaion luze joanen errekanbiorik aurkitu gabe" — Batetik hori, eta bertzetik, aste osoko hutsunea asteburuan ahantzarazi behar Unairi. Ez nuen nahi, aitaren faltaren faltaz, egun batean hamabigarren etxebizitza batera igotzerik, tiroka ekitearren karrikako oinezko baketsuei. Aterabide bakarra aziendak bezala larreratzea zen —noranahi joanda ere aldapa baizik ez—, herri inguruan goiti eta beheiti.
‎Nik ez dakit Gasteizko katedral berriko pinakuluetan horrela esa  ten baldin bazaie pausatzen ziren zikoinek zorabioa sentitzen ote zuten behera begira  tzean. Nik bakarrik dakit gaur bertigo handia sentitu dudala Zion Canyoneko mendi ezin pikoago batera igo garenean eta, handik, amildegiaren beherenean, ibaia ager gordeka bistatu dudanean. Baina, horrekin batera, ongitxo dakit bertigorik handiena goizean sentitu dudala, egunaren lehen argiak Rubenen dendan esnatu nauenean.
‎zailtasunen eta enbarazu ororen gainetik maite genuen elkar eta ni, behinik behin, prest nengoen azkeneraino joateko. Oztopoek gure arteko amodioa benetakoagoa egiten zuten, goragoko maila batera igo. Gainera, berak hala eskatuz gero, prest nengoen gure harremanak, behin behingoz, agintaldiak irauten zuen bitartean eteteko eta hark presidente izateari utzi arte itxaroteko.
‎Hemen, teoriaren osagai objektiboen kopurua koordenatu sistemen kopuruarekiko alderantziz proportzionala da. Hortaz, bata igotzen bada, bestea jaisten da. Gainera, erlatibitate orokorrean badakigu koordenatu sistemen klasea koordenatu sistema guztien osotasuna dela.
‎Ez zegoen desberdintasunik logika eta etikaren artean. Trebetasun handiz —eskailera batean igoko balitz bezala geroxeago eskailera bera botatzeko—, logika eta arrazoizko hizkuntza erabili zituen logikatik haratago joateko. Logika eta zientziatik haratago joan behar zuen nahitaez, bizitzaren zentzua ez zetzalako arrazoizko hizkuntzan.
‎Bentzutuak ginen, garaituak. Kamioi batera igo ginen Tortellaten; hangar handian nik ikusitako hegazkinetako bat zeraman kamioi horrek, hegoak tolestuta, eta gu ere hantxe, ahal genuen moduan egokituta. Gironara heldu ginen kamioian, plaza batera.
‎sasiak guztiz bere egindako Seat 600 bat Zestoako baserri batean, goroldiozko pijamak jantzita etengabeko berriketa patxadatsuan ari diren harri handi batzuk Altzürükütik Ahüzkirako bidean, Castejongo geltokia desolazio lehorrez inguratua... Orain hurrengoan Lauaxetari asto baten gainera igota egin nion argazkia. Ez zuen berehala amore eman.
‎Lemoako geltokian gizon gazte beltz bat igo zen bagoira, bakarrik hura ere. Gainerakoak bezala, ahalik eta lekurik bakartienean esertzera joan zen, baina Lauaxetarengandik aski gertu hala ere.
‎Xanek gorantza egin zuen, puska batean Pititaren ustezko oin arrastoei jarraitu zien. Lauoinka, eskuekin belar muilo bakanei helduta aldapa piko bat igotzen ari zela, irristatu egin zen; atzera aldapari ekin, atzera irristatu, zulo batean ez aurrerako eta ez atzerako gelditu zen. Elurrez erdi estalian, oinak eta eskuak, musua eta belarriak ere hozminduta zeuzkan.
2001
‎mendean beste metro bat igotzea, oraino.
‎Konfederazioaren helburua 1972ko kontsumo indizeak berreskuratzea da, urtean batez beste 80 kilo biztanleko. Gaur egun, Espainiako maila 58 da, eta 1992tik pixka bat igo da. CEOPANek ekimen bat jarriko du abian, Espainiako hainbat lekutako hamabost ogi tradizional berreskuratzeko eta fabrikazio teknologia berrietara egokitzeko; izan ere, Madrid Jorretoren arabera, sektorearen etorkizuna bermatzeko modu bakarra da.
‎Oro har, olioaren kontsumoak behera egin zuela ikusi zuen, %1ekin, eta oliba olioak, zehazki, %6, 5 egin zuen behera, eta horrek esan nahi du prezioak %5 jaitsi zirela guztizkoan eta %3, 6 oliba prezioan. Fruta eta barazki freskoei dagokienez, kontsumoa% 1,4 igo zen, eta prezioa pixka bat igo zen: % 0,7; pertsonako eta urteko 10 kilo gehitu zen, hau da,% 11,4, eta eraldatutako fruta barazkiek behera egin zuten.
‎Kafetegiak, portugesa eta tranbiak ere bazeuden, baina zerua zegoen Lisboan batez ere. Eta Roma eta Marcos tranbia batera igo ziren, ezin zirelako zerura igo. Marcosek tranbia gidariari begiratu zion:
‎laugarren kamera, esate baterako, helikoptero batean. Eta laugarren kamera horrek erakutsi zion, hain zuzen, ziklisten tropela, goi goitik, muino bat igotzen, eta ezkerrean arbolak, berdeak eta okreak, eta eskuman hilerri bat, berdea eta okrea.
‎Eta orain hemen gaude Rosa eta biok, tranbian eserita, Shisha Pangmara irteteko zain. Rosa nire aurretik igo da tranbiara eta nik pentsatu dut munduan ez zaidala ezer gehiago gustatu, Rosa tranbia batera igotzen ikustea baino.
‎tokitan gelditu dira Errenteriako rive gauchean bizi ginenentzat orduan Etxeberriak zirenak4! Ez nioke inori deus kendu nahi, baina  ez dut uste lehengoak eta gerokoak erdi maila batetik gora igo zirenik. Nola igo, izan ere?
‎Batek nahiago ditu Shakespearen hamalaukoak, gogoz eta haragiz gatzatuak eta mamituak; beste batek, berriz, Huxleyren pertsona ezagun hark hain higuin zituen Shelleyren laino arteko hegaldiak. Batetik nahiz bestetik jo, nolanahi ere, igo egin behar da, nork eta non ez dakigula ezarria dagoen maila batera igo, eta aldapa hori garaitzen ez duenak ez du poetaren izena merezi.
‎Etxetik lantegira eta lantegitik etxera ibiltzen baldin banaiz, edo gehienez etxetik elizara jai-egunetan, ez dut goizero gimnasia saiorik egin behar. Baina herriko plazan gauero" komeriyak" egin behar baditut, edo hilean behin kanpandorre batera igo,  belaun gozo hoberik behar, lepo hezurra hautsiko ez badut. Bestela esa  teko, egunoroko hizkuntza egunoroko gauzak adierazteko gai baldin bada, ez da gai, joskera deus aldatu gabe, poesia eta batez ere prosa landurako.
‎• Errealitatearen (Realitat) eskema bere produkzioa da denboran, sentsazioak duen maila batetik bere desagerpenera edo hutsetik bere maila batera igotzen den heinean: ura berotzean bitarteko tenperatura guztietatik igarotzen da jarraikorki, eta berdin hozten denean.
2002
‎Erromatar garaiko herri honek Jasokundeko (XVI. mendea), Victoria (XVI XVIII. mendeak) eta Romero (XVII. mendea) elizak erakusten dizkigu. Azkena aipatu dugun eliza honetara 39 arkudun galeria barroko eta oso ikusgarri batetik igotzen da. Gainera, begiratoki ederra da.
‎Jon Zabaleta marrazkilariaren irudi alai bezain adierazgarriak lagun dituela plazaratu du Joxantonio Ormazabalek Elkar argitaletxearen Xaguxar sailean haur txikiei begira egin duen bere azkenengo idazlana, «Irri eta barre», letrak irudizkatzeko, marrazkiak begiratzeko eta jolasteko aproposa izan eta inor ez aspertzea helburu dituen liburu hau. Sei urte inguruko haurrengan pentsatuz dago osatua, eta berdin eskaintzen du antzerkiaren berri, hegazkin batera igoz gero ikus daitekeen panorama, hitz jokoak, aho korapiloak, poematxo jostariak, abesti herrikoiak, erantzun eta guzti daukaten igarkizunak, Xelebrelandian bizi den jendearen ohitura eta gorabeherak, lau orrialde ezberdinetan agertzen den Barrehiztegia, Don Ebaristoren lanbidea asmatzeko modua, dendara joan eta bi litro porru, lau metro jogurt, galleta erdi bat eta bi intxaur, esne gorria, kaf...
‎Sarean antolatzen den guztitik, %82 antzerkia da, %5a dantza eta beste guztia lirika eta musikalak. Lehengo urtearekiko jaitsiera txiki bat dago, musikalak eta lirika pixka bat igo diren bitartean. Areto alternatibo batek, La Fundicionek, ekimen pribatutik dantza arloko emanaldi gehien hartzen ditu.
‎Nekaitzeko lepotik Olatera bidexka lauso bat igotzen da; hasieran ez, baina gorago garbi garbia da. Mendiaren eskuineko alderantz zuzentzen da, gainean ikusten den gandor harritsuaren beste aldera pasatzen da gailurraren eskuineko aldetik, eta hemendik aurrera beherantz hasten da, basoan sartuz.
‎Nafarroan EAErekiko konberjentzia aukera bakarrak sozialistekin lan egiteak eskaintzen zizkigun. Denborak erakutsi du Ezker Batua izan dela prozesu soberanista batera igotzeko gai izan den bakarra, ikusiko dugu ea atxikitzen duen. Eta hirugarrenik, giza eskubideen errespetua edozer gertatzen dela ere.
‎Batobatek eztau ziñistu gura ixango; baña egija da. Igotz* Euzkadi, 1933 IX mendira geugaz batera igo eben iru españar mendigoxaliak, iru" gordazubilek". ¿ Eztira españar mendigoxaliak ala bai?
‎Gero, urte bete beranduago, kontsul Marko Klaudio eta Luzio Furio zirenean, Erromatik mandatariak Kartagora etorri ziren. Hanibalek, bera atxilotzera bidali zituztela pentsatuz, haiei Senatuan harrera egin zekienerako, itsasontzi batera igo ezkutuan eta Siriara, Antiokorengana joan zen babes bila. Kontu hau jakin zenean, kartagotarrek bi itsasontzi bidali zituzten atzeman ahal izanez gero, hura atxilot zezaten; haren ondasunak legez bahitu zizkioten, etxea oinarrietatik birrindu eta bera erbesteratutzat jo zuten.
‎Seihileko azterketetan 3.200 pezeta inguru jaitsiko da. Kutxen maileguak Beste erreferentzia ofizial bat, aurrezki kutxen CECA maileguei dagokiena, puntu laurden bat igo zen urtarrilean, abenduko lau hamarreneko beherakada handiaren ondoren, eta %6an jarri zen. Nahiz eta kutxek zuzenean aplikatzen duten CECA erreferentzia murrizketaren batekin, eta Míbor eta Euribor tasen kasuan igoera gehigarriak ezartzen diren, azken horiek dira oraindik ere hipoteka kredituetako indize onuragarrienak.
‎Hidratazioa da, askotan, gazteenak ahaztu egiten dituen beste kontu bat; batez ere, kontuan hartzen badugu kirol jarduerak areagotu egiten duela gorputzeko tenperatura. Jarduera fisikoaren bost minutuko gradu bat igotzen dela kalkulatzen da. Deshidratazioa prebenitzeko, maiz edan behar da.
‎Gerardo Camps Gizarte Segurantzako estatu idazkariak atzo jakinarazi zuen Gobernuak erretiro pentsio apalenak, zahartzarorako eta baliaezintasunerako nahitaezko aseguru zaharraren prestazioak, alargun aseguruak eta zurztasun aseguruak handitzeko asmoa zuela Santanderren. Alargun pentsioak puntu bat igo ziren aurreko urtetik, eta %46ra iritsi ziren, baina Gobernuaren asmoa da bakarrik dauden pertsonentzat %52raino igotzea, eta %70eraino familia kargak dituztenentzat, beste diru sarrerarik ez badute. Campsek gogorarazi zuenez, umezurtzek urtebete gehiago jasotzen dute pentsioa.
‎–Epa –agurtu zuen Julenek Mirari, bekainak pixka bat igoz. Bere aurpegia ikusi gabe ere, lelo antzean egin zuela jokatuko zukeen mutilak.
‎Ez ditut ehun metroak hamar segundotan egiten, baina bai ordubetean, nahiago baitut denbora neure menpe izan ni denboraren menpe bizi baino, zuk ez dakizu zer den ona. Ez naiz Superman eta ez naiz sekula abioi batera igo, baina igandero ateratzen dut osaba Lazaro paseatzera, eta ez dakizu zer den ona. Ez dut hitz handirik, baina mila hitz txiki ditut, eta haiekin eraikitzen ditut neure eguneroko esperantzak, eta zuk ez dakizu zer den ona.
‎Lehena, mendiak dituen hiru tontorretatik batera igo ginenean izan zen, Aritxulegitik gorantz abiaturik Sara harkaitz handi batean eseri zenean, amildegiaren ertzean.
‎–Bai, parapente batean igo zen.
‎Joxe Antonio Ormazabalen Kotti irakurri nionean etorri zitzaion hartarako gogoa: pasarte hartan, non, zuhaitz altu batera igota, xirula jotzen hasi baitzen Kotti, zuhaitza txoriz betetzen zelarik. Autoreak zioenez, bi mila baino gehiago izango ziren azkenerako, denak kontatuz gero, hegoak astindu eta zuhaitza zuztar zuztarretik atera zutenak, zuhaitza bera ere hegan ipiniz... hegan eta hegan, harik eta ibai baten gainean lurreratu eta uretaratu zen arte.
‎" Kapitain Handia" Yosemiteko irudirik ezagunenetako bat da, telebistarako hainbat iragarkitan ikusi ahal izan dugu eta eskalatzaileek izugarri maite dituzte haren horma zutak. Kapitain Handira ez, baina haren altuera bertsua duen beste mendi batera igo ginen autoz arratsalde partean, eta hantxe egon ginen, erabateko isiltasunean eta gure parean hegaz egiten zuten arranoak lagun bakartzat genituela, ikuspegi bikain hari so.
2003
‎Hamazazpi urterekin ezagutu nuen Bilbo. Txikitan izana nintzen, eta orduko oroitzapenak eskasak diren arren gogoan dut hirurogeiko hamarkadan trafikoa zuzentzen zuten udaltzainak idulki batzuren gainean aritzen zirela txilibitua jotzen, orkestra zuzendariak bailiran (idulkia aipatu dudanez, gogora datorkit laurogeita ez dakit zenbatgarrenean, Aste Nagusietako festak zirela eta" Iruña" tabernaren parean dagoen idulki batera igo zirela, bata bestearen jarraian eta modu inprobisatuan, mordoska bat mutil zoragarri, streep tease saio paregabeak egiteko). Hasiera batetik portuko zamaketari baten itxura hartu nion Bilbori.
‎Errealitatea den moduan ikusteko muino batera igotzea proposatu zigun jakintsu zaharrak. Aspaldian aizkolariak plazan lanean ari direla goiko jarlekuetan kokatuz gero txapela hainbat eta ile zuri dezente ikus daiteke.
‎Hala, gaineratu du jende askok ezagutu ahal izan duela oztopo arkitektoniko bat zer den, gizarteak baztertu egiten duela eta braille lengoaiatik edo zeinu hizkuntzatik zerbait ikasi dutela. Laura Bajaren arabera, harrigarriena pertsona osasuntsu batzuek gurpil aulkian arrapala bat igotzea lortzen ez zutela ikustea izan da, edo elbarriek simulazioetako parte hartzaileei nola laguntzen zieten ikustea. Ezgaitasunaren Europako Autobusa joan den urtarrilean hasi zen Europar Batasunean (EB), Grezian.
‎“Prozesu horren guztiaren azpian dagoen faktore nagusia klima aldaketa da. Uraren tenperatura gradu batetik gora igotzen denean, koralek erreakzionatu egiten dute, eta zuriak bihurtzen dira, kolorea eman eta elikatzen dituzten algak kanporatuz. Eta tenperatura altu horrek irauten badu, abesbatza ahuldu egiten da hil arte”, dio Thomas Goreauk, NBIPren bozeramaileak eta Global Coral Reef Alliance (GCRA) koralak defendatzeko erakundeko lehendakariak.
‎Guztira 8.352.709 ikaslek, aurreko urtean baino 23.787 gehiagok, hartuko dute parte aurten Espainiako ikastetxeetako ikasgeletan, eta horrek erakusten du joan den ikasturtean hasi zen eskola errolda egonkortzeko joera. Hazkunde horren atzean, ministroak azaldu zuenez, atzerriko ikasleen kopurua gehitu egin da, eta azken urteetan jaiotza tasa pixka bat igo da, immigrazioari ere egozten baitzaio. Duela hamar urte ia ez ziren iristen milaren erdialdera, iaz Espainian beste herrialde batzuetako ia 300.000 ikaslek egin zituzten ikasketak, hau da, ikasleen %4, 5ek.
‎* Zapore gozo bizia duenez, gutxiago behar da elikagaiak gozatzeko. * Diabetikoentzako produktu berezietan erabiltzen da, irentsi ondoren ez baita odoleko azukre maila bat batean igotzen. Eragozpenak* Kariogenikoa da, hau da, txantxarra eragin dezake aho hortzetako higiene egokia ez bada.
‎Bisaian ez zuen gehiago espresiorik agertzen uzten. Gorputzean animaleko gorroto bat igotzen senditu zuen. Gogoetatu gabe, aiztur pare bat hartu eta bere ile luze eta kizkurretako metxa bat moztu zuen.
‎Pena dakar aurpegian: galdeketa batera igo behar nau. Komunera joateko baimena eskatu diot.
‎Ikusleak geroz eta beroago. Gizon lodikote bat igo zen gora. Eta neskaren besoetatik lapurtu ninduen.
‎Tornero, adibidez. Edo aldamio batera igo, zergatik ez. Halaxe esan hien, despedida moduan, Ina, Mariasun eta besteei.
‎Lotsa handi bat igo zaio gero, zangoetatik gorputzean zehar, burura. Bero bero.
2004
‎Miguelek, Perikok eta Txominek utzitako mailan hartu zuen. Joanek, aldiz, behe behetik hartu du eta maila nabarmen batera igo du. Horrek jarraipen bat luke; maila horrekin jarraituz gero, gero eta jarraitzaile gehiago bilduko lirateke eta horrek diru sarrerak erakarriko lituzke.
‎Kausa hori daukazunean bihurtzen zara intsumiso erreal. Gabonetan, bost edo sei lagun teilatu batera igo ginen kausa judizial," kausa pendiente" hori lortzeko. Zitazioak eta abar iritsi zitzaizkigun, epaitegira joateko deia eginez.
‎Ondoren, portuaren atzealdean hondartza txiki bat dago, bigarrena. Bidean atzera egin eta malda koskor bat igoz hirugarrena, hondartzarik zabalena, Burumendikoa. Hondartza honetatik eskuinera arroketan aurrera jarraitu eta hondarra pilatzen den guneak kontatuz zazpigarrenera, edo hamaikagarrenera, iritsiko ote gara?
‎Danak txaloka ta goraka ari direlarik, mutil gazte bizar luze bat igo da oholtzara.
‎Hala ere, hodeien kondentsaziotik hezetasuna harrapatzearen berezitasuna dela eta, habitat horiek bereziki sentikorrak dira klima aldaketarekiko. Philip Bubb PNUMAren azterlanaren egilekideak dioenez, tenperaturak gradu bat igotzen badira lautadetan, bi graduren baliokidea litzateke mendietan, eta horrek hodeiak igotzea eta, beraz, neblina basoak lehortzea eragin dezake. Baina epe laburragoko mehatxu bat nekazaritzarako lurra irabazteko mozketa da.
‎Horretarako, itsas hondoan ainguratutako buiak erabiltzen dira, “PowerBuoys” direlakoak. Santoñaren parean 1 eta 5 metro arteko olatuen oszilazioaren ondorioz, buiak pistoi baten antzeko egitura batean igo eta jaitsi egiten dira, eta han ponpa hidraulikoa instalatzen da. Ura mugimenduarekin sartzen eta ateratzen da ponpatik, eta elektrizitatea sortzen duen sorgailu bat bultzatzen du.
‎Uraren tenperatura gradu bat igo dela eta maila 5 zentimetro igo dela baieztatu dute.
‎Beste itsaso eta ozeanoetatik etorritako “espezie inbaditzaileak zabaltzen ari dira”, batez ere tenperatura altuek erakarrita, joan den ostiralean Fridéric Mediterraneo Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Batzordeko (CIESM) zuzendari nagusiak azaldu zuenez. Adituek behin betiko egiaztatu dute Mediterraneo itsasoaren tenperatura gradu bat igo dela eta itsasoaren maila 5 eta 10 zentimetro igo dela azken urteetan, bai eta “lurrazal kontinentala murriztu egin dela” ere, “klima aldaketaren eraginez ez ezik, gizakiaren ekintzaren eraginez”, gero eta populatuagoak eta kutsatuagoak diren itsasertzetan. Igoera erregularra eta konstantea Aldaketa horiek “batez ere azken 15 urteetan gertatu dira”, eta oraindik ez dakigu “aldi baterakoak ala iraunkorrak diren”.
‎Masa pizza askoz ere antzekoagoa da ogi masa oso mehe batekin aberastua olio finagoa eta zaporetsuagoa. Leku epel batean igotzen utzi, bolumena bikoiztu arte. Orea berriro landu, luzatu, zulatu eta sartu aurretik bete.
‎Sendagai horien kontsumoa pneumonia izateko arriskuaren %27ko igoerarekin lotzen du. Ehuneko hori zehaztu gabeko kopuru batera igotzen da, baldin eta medikamentu horiek protoi ponparen inhibitzaileei (omeoprazol) edo H2 hartzaileen antagonistei (ranitidina) badagozkie. Arazo horiek gorabehera, espezialistek onartzen dute “botika horiek urdail hesteetako sintomak tratatzeko duten eraginkortasuna bikaina dela, baina badirudi eragozpen nabarmen batzuk dituztela”.
‎Proba honen ondoren festa bat izaten da bertan eta bi txirrindulariek handik bueltan, Itziar eta Arroa bitartean, izan zuten istripua. Albizuk gidatzen zuen autoa errepidetik irten, pendiz bat igo eta irauli egin zen. Autoa 6:40 aldera aurkitu zuten arren istripua ordubete lehenago izan zutela uste da.
‎Hogei kilometro larregi zen. De Groeeningekin elkartu zen berriro, eta biok batera igo Galibier, jaitsi, igo Lautaret, jaitsi eta Grenoblera heldu, eta Romanek aurrera segitu, etxeraino. Baina tropelarekin ez.
‎Oscarrek, aldiz, ez ditu desberdintzen Alpeak eta Dolomitak, eta ziklistei begiratzen die batez ere. Oscarri itsasoa gustatzen zaio, eta sekula mendi tontor batera igoko balitz, horretarako izango litzateke: itsasoa ikusteagatik.
‎–Baina noiz erabili zuen, e, Signora? Bada, abarka zahar batzuk jantzita mendi altu bat igo zuenean, kaleko beste bat baino ez zenean, gozamena mendietan topatzen zuen beste edonor zenean, eta ez orain den hori, bizitzatik zeharo desagertuta bere mahastien erdian, dirua ezin kontatuta, hainbeste du eta.
‎Egurrezko arrapala batetik igotzen zen Habana barkura, banan banan, behartuta barre egiten zuen gizon batek neska mutiko bakoitzaren paperak denboraren muturrera arte aztertu ostean. Gero txokolate zatitxo bat ematen zien, eta ume batzuek pentsatzen zuten barkuan gehiago emango zietela, eta arrapaladan igotzen ziren arrapalan gora.
‎Bere ekimenak –bere bihozkadak– igande hartan bertan jaso zituen lehenbiziko emaitza pozgarriak: goiz hartan, Gochokitik atera ondoren, gazte luzea Ford kamioi batera igo zen. Eta, jaun andreok, nor zen traste kirrinkari haren gidaria?
‎handik gutxira ibilgailu kaskarra ikusi zuten baserriko bidean gora. Oskar jauzi batez igo zen. Haren aurpegiak ohi baino zurbilago zirudien, lasto koloreko ilearen azpian.
‎Ubeluneak izan zuen errua, ubeluneari begira nengoela bururatu baitzitzaidan bururatzekoa, handik lauzpabost egunetara, ohetik jaiki bezain laster! Udako oporretan geunden eta, nola aitak armairu bateko goiko apal batean gordetzen baitzuen erreminta kaxa, aulki batera igota eskuratu nuen.
‎Malkotan besarkatu zuen zerraldoa. Lehendabiziko lerroko gizon trajedun bat igo eta behera jaitsi zuen Ike.
‎Gorroto olde bat igo zitzaion sabeletik zintzurreraino, Marck hura txikituko zuen, txikituko zuenez. Ai herrian gelditu izan banintz...!
‎Hitzak bere artean ahoskatu ahala errabia olde bat igo zitzaion zintzurrera. Alizia irudikatu zuen maltzurki barrezka:
‎Kristala ukitu zuen. Hotzikara bat igo zitzaion lokietaraino.
‎Ederra kontua. Manifestazioan atera omen dituk zaharrak; joan omen dituk udaletxera, komisio bat igo omen duk alkatearekin hitz egitera eta... Ardoa.
‎" Bai eta, oso goian zagok eta, aulki batean igota belarria jarri behar diagu, zergatik urez betetzeko bonba, lababoko grifoa ireki behar diagu eta, errekaren hotsarekin ez duk aditzen bestela..."
‎Beste hesi batera igo eta
2005
‎Bertatik, horizontalean jarraitu dugu gertuko zelai batera irteteko. Handik behera bide zahar batekin egin dugu topo eta hark, erreka zoko bat gurutzatu ostean, lepo batera igo gaitu. Borda jatetxea zenaren gainetik, Andoaindik gora datorren bidearekin batu gaitu.
‎Despedida baten lekuko izango gara, triunfadoreen azkena, euren heriotza. Kapitain zahar bat igoko da oholtza gainera, paperezko ontzitxoa herrestan darama: hura ere agur ari da esaten, mutu dago, baina agur dio ibilera nekez batekin.
‎Solairu batetik bestera joateko pasabide edo eskailerak hartzekokoak daudenean, toki batetik igo eta bestetik jaitsi behar izaten. Sal ere, solairu osoa zeharkatu behar izaten dugu edo, eskailera mekanitzaileek badakite dendan zenbat eta gehiago ibili orduan eta erosketa estimulu gehiago jasotzen ditugula.
‎Lurrazaleko puntu baten grabitate indarra kalkulatzen da puntu horretan pisu konkretu batek malguki bat zenbat luzatzen duen neurtuz. Adibidez, pisu neurgailu baten gainera igotzean, horrek, Lurrak gorputzean eragiten duen grabitate indarraren zenbatekoa neurtzen du, hau da, pisua.
‎Interneterako sarbidea duten Espainiako etxebizitzen kopurua milioi bat igo da urtebetean
‎Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) 2004ko ekaineko datuek erakusten dute Interneten sartzeko aukera duten Espainiako etxebizitzen kopurua milioi bat igo zela urtebetean. Zehazki, 4,54 milioi etxek izan zuten Internet.
‎Zortearen faktorea Zorteak ere faktore nabarmena izan du rover en biziraupenean. Hala, joan den martxoaren 9an, “Spirit” k muino txiki bat igotzen ari zela, tornado batek bere panelak hautsez garbitu zituen. Antzeko fenomenoa gertatu zen iaz Opportunity rekin.
‎Ez da egia proiektua zero kostukoa denik, inbertsio handia egin behar baita, ohiko gezatzeko makina baino dezente handiagoa. Bere ideia, berria ez dena, ura altuera jakin batera igotzea da, handik erortzen utziz, zati bat gezatzeko eta besteak elektrizitatea sortzeko. Suposatzen du dirua irabaz daitekeela, argindarraren tarifa baxua denean ura altxatuz eta argindarra sortuz tarifa altua denean.
‎Araknidoak “oso ondo sakabanatzen” direlako gertatzen da hori; izan ere, hegan egiten ez badute ere, “parapente” bihurtzen dira. Horretarako, “leku altu batera igotzen dira, aire korronteak dauden lekura, eta zeta hari txiki bat igortzen dute. Hari horrek bela lana egiten du, eta harekin plana egiten dute, metro batzuetatik (hori da ohikoena) ehunka kilometrora arte”.
‎Zenbat graduez ari gara? Azken 30 urteetan, Mediterraneoko mendebaldeko azaleko tenperatura gradu bat igo da batez beste. Baina, horrez gain, 0,12 gradu igo dira 400 metroko sakoneran, eta ingurumen baldintzak nahiko egonkorrak dira.
‎Badago beste adibiderik? «Azken 30 urteetan, Mediterraneoko mendebaldeko azaleko tenperatura gradu bat igo da batez beste, eta 0,12 gradutik 400 metroko sakonerara» Gauza bera ari dira ikusten berdelarekin, Mediterraneoan bi espezie baitaude: berdela (Scomber sκus) eta doministikua (Scomber japonicus).
‎Txostenaren arabera, kontsumo pribatua are gehiago haziko litzateke energiaren prezioak jaitsiz gero. Higiezinen prezioek ere bultzatu dute Espainiako ekonomia, eta, hoztu egingo dela eta interes tasak pixka bat igoko direla aurreikusten den arren, Commerzbankek iragarri du eraikuntzako inbertsioek “azken urteetan bezain handiak” izango direla hazkunde tasak. Hala ere, erakundeak gehitu du esportazioak Espainiako ekonomiaren “Akilesen orpoa” direla, eta lursail horretan %1eko hazkundea izan dela uste du, mundu osoan aurreikusitako hedapen ekonomikoarekin alderatuta (%4).
‎Era berean, zientzialariek ere klima aldaketaren ondorioak egiaztatu dituzte Antartikan. Itsasoaren tenperatura gradu bat igo da azken 15 urteetan, eta horrek arriskuan jartzen ditu kontinente izoztuan bizi diren milaka espezie. Gainera, berotze horren ondorioz, urtzen ari den izotza ikaragarri harrotzen ari da glaziar handietan eta izotz hesi handietan.
‎Stephane Dion Kanadako Ingurumen ministroarentzat, “jardun besterik ez dago”. Dionek ohartarazi du gizakiak eragindako berotzeak urakanak, uholdeak, lehorteak eta itsasoaren maila ia metro bat igotzea eragin dezakeela 2100 urterako. Klima aldaketa “ingurumenaren ikuspegitik munduak aurrean duen mehatxu txarrena da.
‎Entitateak 0,25 puntuko bi igoera aurreikusten ditu, bata martxoan eta bestea udazkenean. Joan den abenduaren 1ean, EBZko Gobernu Kontseiluak diruaren prezioa puntu laurden batean igotzea erabaki zuen, bost urteko lehen igoera. Neurri horrek, gainera, 2003ko ekainaz geroztik tasen lehen aldaketa ekarri zuen.
‎“Elkarrekin, ekonomiak eta gizarteak egokitzapen handiagorantz eta malgutasun handiagorantz egin behar dute aurrera”. Udaberriko igoera Europako Banku Zentralak, seguruenik, puntu laurden bat igoko ditu interes tasak martxoan, hiruhilekoko egungo aurreikuspenei eutsiz gero, Reuters agentziari euroguneko zenbait banku zentralen iturriek onartu zioten bezala. Horien lehendakariak erakundeko gobernadore kontseiluan sartzen dira.
‎Debekatua nuen pisura begira­ tzea, baina gehienetan lortzen nuen ikustea. Kaltegarria zen niretako, gramo bakar bat igotzeak guztiz amorratzen ninduelako.
‎Berehala zabaldu zen albistea eta pixkanaka jendea batuz joan zen. Hiru pertsonek seguratei izkin egin eta Gaztetxeko dorre batera igo ziren (azaldu behar da: Nabeak karga jasogailu bat du dituen bi pisuentzat eta gainera, gorago jarraitzen du, espetxeetako dorreen antzeko bat sortuz, sei metro inguruko jauzia utziz alde batera eta askoz gehiago bestera).
‎Bostgarren gazte bat igo da teilatura (2005 Mai 24)
‎Bostgarren gazte bat igo da teilatura (2005 Mai 24)
‎Bostgarren gazte bat igo da teilatura
‎Gehienek hanka laburrak dituzte, belaun potolotxoak; kuleroa zentimetro bategatik estaltzen dieten uniformeko minigona horiek, hala ere, irudimena pizteko bidea zabaltzen dutela aitortu behar. Ez dira bat edo bi izan, apur bat makurtzerakoan edo eskaileretan maila pare bat igota, barruko ehuna –batzuetan zuria, besteetan irudimentsuagoa, kasurik larrienetan ehuna ez baina ipurdi osoa erakusten duen tanga ñimiñoa– agerian jarri dutenak. Haietariko asko ondoko lagunarekin barik norbere sakelakoarekin berba egiten doaz.
‎Anderrek eta arrebak autobus batera igotzeko ilaran ezagutu zuten elkar; handik bi urtera ezkonduta zeuden. Anderrek hasieratik esan zion ez zuela hirian bizi nahi, nazkatuta zegoela kale, auto eta ke artean bizitzeaz, eta horrela, eztabaida askorik gabe, gure jaioterri txikian hiru solairu baino garaiagoak izan ziren lehenengo eraikuntzetan etxebizitza erosi zuten.
‎Mahai luze batera igo nintzen (oso kostata), eta honetara mintzatu nintzen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bat 667 (4,39)
batera 487 (3,21)
batean 124 (0,82)
baten gainera 53 (0,35)
batetik 40 (0,26)
batez 24 (0,16)
batekin 16 (0,11)
baten gainean 14 (0,09)
batek 13 (0,09)
batean gora 10 (0,07)
bateraino 10 (0,07)
batetik gora 6 (0,04)
bata 2 (0,01)
bategatik 2 (0,01)
batekin batera 2 (0,01)
baten bidez 2 (0,01)
baterantz 2 (0,01)
bati 2 (0,01)
Bat 1 (0,01)
batean barna 1 (0,01)
batekoak 1 (0,01)
baten 1 (0,01)
baten atzetik 1 (0,01)
baten gainetik 1 (0,01)
baten gisan 1 (0,01)
baten pare 1 (0,01)
batengatik 1 (0,01)
batetara 1 (0,01)
batetarat 1 (0,01)
batez gora 1 (0,01)
bati esker 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bat igo behar 25 (0,16)
bat igo ari 17 (0,11)
bat igo egin 16 (0,11)
bat igo egon 13 (0,09)
bat igo aukera 10 (0,07)
bat igo ikusi 9 (0,06)
bat igo hasi 8 (0,05)
bat igo nahi 8 (0,05)
bat igo bezala 6 (0,04)
bat igo erabaki 6 (0,04)
bat igo ez 6 (0,04)
bat igo ere 5 (0,03)
bat igo lortu 5 (0,03)
bat igo saiatu 5 (0,03)
bat igo baino 4 (0,03)
bat igo ekin 4 (0,03)
bat igo joan 4 (0,03)
bat igo lagundu 4 (0,03)
bat igo omen 4 (0,03)
bat igo % 3 (0,02)
bat igo ahal 3 (0,02)
bat igo bezain 3 (0,02)
bat igo ezan 3 (0,02)
bat igo falta 3 (0,02)
bat igo gogo 3 (0,02)
bat igo agindu 2 (0,01)
bat igo ahala 2 (0,01)
bat igo ahalegin 2 (0,01)
bat igo arazo 2 (0,01)
bat igo aztura 2 (0,01)
bat igo bakarrik 2 (0,01)
bat igo behartu 2 (0,01)
bat igo bezalako 2 (0,01)
bat igo egokitu 2 (0,01)
bat igo eragin 2 (0,01)
bat igo eskaini 2 (0,01)
bat igo eskatu 2 (0,01)
bat igo ezinbesteko 2 (0,01)
bat igo gai 2 (0,01)
bat igo galarazi 2 (0,01)
bat igo guzti 2 (0,01)
bat igo hura 2 (0,01)
bat igo ia 2 (0,01)
bat igo lan 2 (0,01)
bat igo nahiko 2 (0,01)
bat igo ohi 2 (0,01)
bat igo sentitu 2 (0,01)
bat igo ukan 2 (0,01)
bat igo utzi 2 (0,01)
bat igo abiada 1 (0,01)
bat igo abiadura 1 (0,01)
bat igo ageri 1 (0,01)
bat igo ahalegindu 1 (0,01)
bat igo al 1 (0,01)
bat igo argazki 1 (0,01)
bat igo arrisku 1 (0,01)
bat igo aski 1 (0,01)
bat igo asmo 1 (0,01)
bat igo atera 1 (0,01)
bat igo atzeko 1 (0,01)
bat igo aurkitu 1 (0,01)
bat igo aurreko 1 (0,01)
bat igo aurretxo 1 (0,01)
bat igo ausartu 1 (0,01)
bat igo azaldu 1 (0,01)
bat igo azken 1 (0,01)
bat igo baizik 1 (0,01)
bat igo baliatu 1 (0,01)
bat igo balkoi 1 (0,01)
bat igo beharreko 1 (0,01)
bat igo beharrezko 1 (0,01)
bat igo belarri 1 (0,01)
bat igo bera 1 (0,01)
bat igo berri 1 (0,01)
bat igo bide 1 (0,01)
bat igo billar 1 (0,01)
bat igo bisitatu 1 (0,01)
bat igo dantza 1 (0,01)
bat igo deliberatu 1 (0,01)
bat igo denbora 1 (0,01)
bat igo Euskadi 1 (0,01)
bat igo Gorka 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia