Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2000
‎Trebezia eskatzen du horrek, abesti bati ukitu magikoa eman diezaioketelako edo, alderantziz, betiko zapuztu. Baina, zer gertatzen da ekoizle lanetan dabilena talde bat sortu eta bere disko propioak plazaratzen hasten denean, eta are gehiago, eszenatoki batera igotzen denean zuzeneko emanaldiak emateko. Horixe da Alan Parsons artistaren kasua, martxoaren 7an Iruñeko Gaiarre Antzokian izan zena, bere azken diskoa, (r) The Time Machine» izenburukoa, aurkezten).
‎Clifden hiriburutik makina bat txango antola ditzakegu, adibidez Sky Road zoragarrian zehar ibiltzea, edo ardiz betetako mendixkaren bat igotzea, edota gida turistikoetan azaltzen ez diren errepide txikietatik galtzea. Gozatu ederra hartuko dugu, euririk egiten ez badu behintzat.
2002
‎Erromatar garaiko herri honek Jasokundeko (XVI. mendea), Victoria (XVI XVIII. mendeak) eta Romero (XVII. mendea) elizak erakusten dizkigu. Azkena aipatu dugun eliza honetara 39 arkudun galeria barroko eta oso ikusgarri batetik igotzen da. Gainera, begiratoki ederra da.
‎Jon Zabaleta marrazkilariaren irudi alai bezain adierazgarriak lagun dituela plazaratu du Joxantonio Ormazabalek Elkar argitaletxearen Xaguxar sailean haur txikiei begira egin duen bere azkenengo idazlana, «Irri eta barre», letrak irudizkatzeko, marrazkiak begiratzeko eta jolasteko aproposa izan eta inor ez aspertzea helburu dituen liburu hau. Sei urte inguruko haurrengan pentsatuz dago osatua, eta berdin eskaintzen du antzerkiaren berri, hegazkin batera igoz gero ikus daitekeen panorama, hitz jokoak, aho korapiloak, poematxo jostariak, abesti herrikoiak, erantzun eta guzti daukaten igarkizunak, Xelebrelandian bizi den jendearen ohitura eta gorabeherak, lau orrialde ezberdinetan agertzen den Barrehiztegia, Don Ebaristoren lanbidea asmatzeko modua, dendara joan eta bi litro porru, lau metro jogurt, galleta erdi bat eta bi intxaur, esne gorria, kaf...
‎Sarean antolatzen den guztitik, %82 antzerkia da, %5a dantza eta beste guztia lirika eta musikalak. Lehengo urtearekiko jaitsiera txiki bat dago, musikalak eta lirika pixka bat igo diren bitartean. Areto alternatibo batek, La Fundicionek, ekimen pribatutik dantza arloko emanaldi gehien hartzen ditu.
‎Nekaitzeko lepotik Olatera bidexka lauso bat igotzen da; hasieran ez, baina gorago garbi garbia da. Mendiaren eskuineko alderantz zuzentzen da, gainean ikusten den gandor harritsuaren beste aldera pasatzen da gailurraren eskuineko aldetik, eta hemendik aurrera beherantz hasten da, basoan sartuz.
‎Nafarroan EAErekiko konberjentzia aukera bakarrak sozialistekin lan egiteak eskaintzen zizkigun. Denborak erakutsi du Ezker Batua izan dela prozesu soberanista batera igotzeko gai izan den bakarra, ikusiko dugu ea atxikitzen duen. Eta hirugarrenik, giza eskubideen errespetua edozer gertatzen dela ere.
2003
‎Hamazazpi urterekin ezagutu nuen Bilbo. Txikitan izana nintzen, eta orduko oroitzapenak eskasak diren arren gogoan dut hirurogeiko hamarkadan trafikoa zuzentzen zuten udaltzainak idulki batzuren gainean aritzen zirela txilibitua jotzen, orkestra zuzendariak bailiran (idulkia aipatu dudanez, gogora datorkit laurogeita ez dakit zenbatgarrenean, Aste Nagusietako festak zirela eta" Iruña" tabernaren parean dagoen idulki batera igo zirela, bata bestearen jarraian eta modu inprobisatuan, mordoska bat mutil zoragarri, streep tease saio paregabeak egiteko). Hasiera batetik portuko zamaketari baten itxura hartu nion Bilbori.
‎Errealitatea den moduan ikusteko muino batera igotzea proposatu zigun jakintsu zaharrak. Aspaldian aizkolariak plazan lanean ari direla goiko jarlekuetan kokatuz gero txapela hainbat eta ile zuri dezente ikus daiteke.
2004
‎Miguelek, Perikok eta Txominek utzitako mailan hartu zuen. Joanek, aldiz, behe behetik hartu du eta maila nabarmen batera igo du. Horrek jarraipen bat luke; maila horrekin jarraituz gero, gero eta jarraitzaile gehiago bilduko lirateke eta horrek diru sarrerak erakarriko lituzke.
‎Kausa hori daukazunean bihurtzen zara intsumiso erreal. Gabonetan, bost edo sei lagun teilatu batera igo ginen kausa judizial," kausa pendiente" hori lortzeko. Zitazioak eta abar iritsi zitzaizkigun, epaitegira joateko deia eginez.
‎Ondoren, portuaren atzealdean hondartza txiki bat dago, bigarrena. Bidean atzera egin eta malda koskor bat igoz hirugarrena, hondartzarik zabalena, Burumendikoa. Hondartza honetatik eskuinera arroketan aurrera jarraitu eta hondarra pilatzen den guneak kontatuz zazpigarrenera, edo hamaikagarrenera, iritsiko ote gara?
2005
‎Bertatik, horizontalean jarraitu dugu gertuko zelai batera irteteko. Handik behera bide zahar batekin egin dugu topo eta hark, erreka zoko bat gurutzatu ostean, lepo batera igo gaitu. Borda jatetxea zenaren gainetik, Andoaindik gora datorren bidearekin batu gaitu.
‎Despedida baten lekuko izango gara, triunfadoreen azkena, euren heriotza. Kapitain zahar bat igoko da oholtza gainera, paperezko ontzitxoa herrestan darama: hura ere agur ari da esaten, mutu dago, baina agur dio ibilera nekez batekin.
2006
‎Herriko plazako mitina baino lehen, Marcos eta bere kanpaina kideak La Ventako haize errotak ikustera joanak ziren. Urrutiko kazetariei plazer egiteko kamioneta baten gainera igo zen Marcos, haize errotei desafio egiten ari zela argazkiak ateratzeko. Eta orduan... zezenak azaldu ziren, benetako zezenak, erroten aldeko agintari eta promotoreek libre utzita.
‎GR etapa bi aldeetatik egin daiteke eta guk lehenengoa hartu dugu, Ibons d' Anayet etik pasatzen da eta politagoa dela esan digute. Hasieran basopean, gero zelaian eta azkenik, harrizko horma gogor bat igo ondoren heldu gara ibon horietara (2.227m). Bertan dira Anayet mendia eta tontorra, eta gertu ikusten da, baita ere, Midi d' Ossau harritzarra.
‎Astigarrez inguratutako belardia da, eta merezi du bertan atseden hartzea. Izan ere, Landarbaso ibaia zeharkatzen duen zubira iritsi ondoren, 100 metroko aldapa piko bat igo behar da Aizpitarteko haitzuloetara iristeko.
‎Irribarrea ahotan beheraka abiatu gara, bideko espresak bilduz eta egindako lana aztertuz. Lehenengo igoera izateko dena primeran atera zaigu eta 5 mailako bat igotzea erabaki dugu. Hau emozioa!
2007
‎Gainera ez da galbiderik GR margoak jarraituz Ibantelli edo Labeaga mendia inguratu eta Lizarrieta mendatera heltzeko. Larrun bezalako gailur berezi bat igotzeko aukerak, ordea, bertara bultzatu gaitu, ezinbestean. Horretarako, Ibardineko leporuntz jo dugu, eta tabako, edari eta bestelako mila gauza saltzen dituzten hamaika denden mikrokosmosa igarota, gertu somatuko dugu Larruneko gailurra beste mikrokosmosa, hau ere!.
‎Urduritasuna sumatuko dugu gailur garrantzitsu bat igo aurretxoan beti gertatu ohi zaigun bezala; Adi (1457 m) da, arnasa hartzeko ia astirik gabe, igoko dugun menditzarra. Urkiaga mendatetik abiatzen den baso bidetik erraz egingo dugu gorantz Adiko leporaino.
‎Hori da errazena, baina hori gainditu beharra dago. Onartu era jakin horretan lortzen dela erreakzioa, baina ondoren, eskailera maila bat igo eta bigarren pentsamendua egin.
‎Ez luke arazo handirik behar Zapaterok, ETAren oldarraren maila gogortuta ere. Su etenaren sinesgarritasuna behar bazen, hausturaren sinesgarritasunak ere du graduren bat igotzea, Espainiak serio hartuko badu, ekainetik orain artekoa zeinen apal joan den kontuan izanik. Ez da apologia kontua, PPk ere esan du haustura hitzarturen bat egon litekeela Zapaterok alde handiagoz irabazi eta prozesua berritzeko.
‎Oraingoz, denbora apur bat igaro ostean gauza guztiek izandako ondorioak baloratuko ditugu. Katxea pixka bat igotzeko eta musikariei modu duin batean ordaintzeko balio badu primeran, hemen mundu guztia bizi baita musikatik, musikariak izan ezik".
‎Ezen bestela, dugu erabili eta WAP teknologiak jasan zuen porrotaren antzeko zerbait gertatuko da. Eta Interneten bideo handiak ikusi eta batik bat igotzeko arazoak ditugu oraindik, banda zabalera ez delako simetrikoa, asimetrikoa baizik. Hau da, aukera gutxiago dago gauzak igotzeko jaisteko baino.
2008
‎Ematen zuen foru hauteskundeetan gertatutakoak halako ondorioren bat izango zuela botoetan, baina Nafarroako mapa politikoan boto bakar batzuk besterik ez dira mugitu 2004tik hona. Diferentzia bakarra da abstentzioa pixka bat igo dela, baina %3ra ez da ailegatzen, bakarrik mendialdeko herri batzuetan nabarmendu da, segur aski ezker abertzaleak duen kontrolak funtzionatu duelako.
‎Mohammedi agur esan eta Hartichekerako kamioi batera igo nintzen segidan, Etiopia eta Somaliaren arteko mugako kontrol posturantz. Autobus geltoki bat baino ez nuen ikusi Harticheken, basamortuaren erdian.
‎Nola? Artea beste maila batera igoz, arrotz bihurtuz, jende arruntaren eskura ez dagoela iradokiz. Bestalde, guk ikasi genuen garaian, eskolan arteari ez zitzaion batere garrantzirik ematen.
2009
‎Idazle espainolak trebeak dira edozein gairi buruz idazten dutela ere ziklogenesiaz, eutanasiaz edo automobilen merketzeaz, idazketaren arau guztiak hankazgoratu, tonu pare bat igo, serios ipini eta zutabea baita nobela ere ETAri eskaintzen amaitzeko.
2010
‎Euskara estandarra beste maila gora batean igoa ageri da Basamortuan. Menturaz Koldo Izagirrek zure poesiari buruz ari eta tradizio kultuaren ezagutza, perpausen josketa eta berben hautu doia ditu oinarri zure idazteko manerak, dela zeuretik idazten ari zarenean, dela itzulpen lanean?
2011
‎Jendeak metroak bere izenean jarri ditzala, eta hala ibilbide birtualean egindako metro bakoitzeko babesleek ordaindu egingo dute". Lagundu nahi duenak formulario bat bete behar du eta argazki bat igo, gero parte hartzailearen irudia babeslearen ondoan agertzeko. Twitter, Facebook, e posta bidez edota klikmetroak.com webgunean egin daitezke metro birtualak.
2012
‎" Gizabanakoak bere beharrezinak ase behar ditu. Behin azpiko maila asetzen duenean, maila bat igoko da eta bertako beharrak asetzera jo". Eta horrela ipuinez ipuin bizitzak egiten duen gisara mailak igotzen ditu Garazik, baina igotze horretan absurdoa, injustizia, eta bizitzaren arrakalak ikusten dira metaforaz, ironiaz, patetismoaren semantikaz kargatuta.
2013
‎40 egunetan infusioak besterik ez zuen dastatu Antsok. Egunero, egunsentia baino lehen, Kordobako mendilerroko muino batera igo behar zuen oinutsik, gailurraren inguruan hainbat belar jaso eta, jauregira itzuli ondoren, bildutako belarrak sabelalde mardulean igurtzi behar zituen.
2014
‎Azken horretan kontuz ibili behar da, aktiboa baita, Aranburuen hitzetan. Bestela esanda, euria eginez gero ur maila bat batean igo daiteke eta barruan dagoena harrapatu. Euririk gabeko egunetan baino ez sartu, hortaz.
‎Usotegi, herriko sarreran dagoen baratze eder baten izena da. Pendiz bizian, harlanduzko harresiz inguratuta, taulen erosoak izateko mailakatutako baratzera, beheko kaleko sarrera hanpatsu batetik erdiz erdi gora egiten duen eskailera zabal batetik igotzen da. Goian, usategi handi bat, Calabria edo Peloponeso gogora ekartzen duten bere onetik ateratako altzifre (Cupressus sempervirens) hesi dotore bat zenaren hondarrek babestua.
2015
‎Horrek Krutxeara iritsi garela esan nahi du. Mendebaldeko noranzkoan mendia zeharkatu eta basoa gurutzatuko dugu segidan, eta erreka bat pasa ondoren itzalik gabeko malda bat igoko dugu, Elkorretako haitzak ikusi arte. Errekara jaitsi, bertako turrusta edo ur jauzi ezin ederragoa ikusi eta ehun metrora dago Elkorretako leizea.
‎Hala da. Pirinioak etxea bezala dira guretzat, gero Alpeak 1.000 metro garaiagoak dira eta errespetu handia zor zaie, Andeetan 6.000koak daude eta koska bat igotzen da zailtasuna… baina Himalaiara joan eta izotzez estalitako erraldoi haiek ikustea zirraragarria izan zen. 8.000koak bakarrik hartzen dira kontuan sarritan, baina altueraz apalagoak diren mendi asko eta asko daude Himalaian, zailak bezain interesgarriak.
2016
‎Halakoak irakur daitezke Twitterren Kau Kori Kurari buruz. Hitz surrealistak pop melodia jostariekin nahasiz, tartean behin bideo berri bat igotzen du Youtubera Mikel Aizpuruak. Berarekin hitz egin dugu proiektuaz, bere ibilbideaz, erreferentziez, eta bestez.
‎Egun ezberdina da, baina lehenengo belaunaldiarentzat gogorra izan behar zuen oso. Tren batera igo eta ezezagunera bidean: Zaragozara, Donostiara… Eurentzat leku ezberdina behar zuen derrigorrez, sitio distinto bat.
2017
‎Hiru bat urte dela sortu zuten taldea Beñat Muguruzak, Xabi Burgañak eta Lander Bidaurrek, beste talde batzuen kontzertuak ikusi, beraiek ere zer esan bazutela pentsatu eta agertoki batera igotzeko gogoak eraginda. Eta beraientzat garrantzitsuena mezua esan nahi zutena eta bat batekotasuna zirenez, punka aukeratu zuten buelta gehiago eman gabe.
‎Gainera, finantza erakundeek manipulatu egin dezakete indizea, eurek aplikatutako interesen arabera kalkulatzen baita. Hipoteka berrien interes tasak apur bat igotzea aski da HMEIk gora egiteko. Hala, etekin handiagoa lortze aldera, bankuek elkarren arteko akordioak egin ditzakete.
2018
‎' En proces' antzezlanaren bitartez, Txell Bonet gorpuztu asmoz, casting batean izena eman duen aktore alternatibo bat izan naiz. Gai naiz agertoki batera igo eta banaketa hori egiteko, beraz, erabat bereizi dut nire errealitatetik. Aspaldi ikasi nuen antzerkigintza egia bat esateko fikzioa den heinean, agertoki gainean aktoreok kanal hutsa garela.
2019
‎Zeuk egin zenuen dena, garabi handi batera igota.
‎Eta hara non, gizakia: Babesik eman ezin duen aldamio kaskar batera igota, kasko gorridun eta lan jantzi zuridun langile anonimoa, aurpegia maskaz estalirik, sarraskiari so. Bere gorputzaren hizkera edonorentzat ulertzeko modukoa da, eta apala.
‎Barkatu, egoera hain beltza ikustea, baina klimaren egoera bezain beltz ikusten dut euskararena. Itsasoaren maila metro bat igoko omen da mende honen amaierarako, euskara orduan bizirik izanen dela espero dut, alabaina oraingo neurriak soilik harturik ez dut uste luze biziko denik.
‎Urriaren 14an Greenpeaceko ekintzaileek Shell multinazionalak Ipar Itsasoan ur britainiarretan dauzkan bi petrolio plataforma abordatu zituzten. Greenpeacek zabaldutako argazkiek erakusten dituzte bi protestalari itsasoan lagatako egitura herdoildu erraldoi baten gainera igota zintzilikatzen pankarta handi bat dioena: " Shell, garbitu zeure zaborrak!".
2020
‎Turismoa adibide ezin argiagoa dugu: industria horretan, lanpostu batetik maila altuagoko beste lanpostu batera igotzea ia ezinezkoa da; gainera, lan gehien gehienak espezializaziorik gabekoak dira eta lan merkatuko soldatarik baxuenak dituzte. Ziurtasun ekonomikoaren faltak eta tokian tokiko egoerek eragin handia izaten dute sektore horretan.
‎Abestien arteko inolako geldiunerik gabe egiten du aurrera kontzertuak, bata bestearen atzetik datoz Somos asi, Celebrando, Karma occidental eta jaiari amaiera emateko hainbesteko arrakasta izan duen Dantza gaua. Dantzari bat igotzen da taulara eta dantzatzeko gogoa kutsatzen dio eszenatokiaren inguruan dagoen ikuslegoari. Norberaren ardatzaren gaineko perreoa da nagusi aretoan eta bateria elektronikoaren azken bonboarekin batera, Joselu Anaien Marina Marina entzun daiteke.
‎Gazteek mundu osoa daukate sakelakoan; aukera gehiago dute ezagutzeko, baina baita sortzeko ere. Tailerren bidez, musikarekin, dantzarekin, arte plastikoekin, antzerkiarekin... esperimentatzeko aukera izango dute, eta gero pilula batzuk sortuko dituzte, eta aldizkari digital batera igo. Gustatzen zaiena sortuko dute, eta bide batez, ezagutuko dute zer dagoen, euskal kulturaren erreferentzietatik abiatuko direlako.
‎Inor aspertzen bada berak nahi duelako da, dio aspaldiko esaera batek. Hori pentsatu zuten nire aitajaunak eta bere paseo lagunak aspaldi auzoan bi mutil ikusi zituztenean elektrizitate poste batera igotzen. Kontuz ibiltzeko ohartarazi zieten, gazteek ez zieten agureei jaramonik egin, jakina, eta halako batean deskarga batek horietako bat lurrera jaurti zuen erdi erreta.
2021
‎Baina ea, ni elkarrizketa batean hori buruz ari naiz, eta oholtza batera igotzen naiz abestera. Botere posizio batetik ari naiz dagoeneko.
‎Kontziente izan behar gara oholtza batera igotzen garenean, ari garela eredu bat ematen. Izan lau katu edo ehun pertsona aurrean dituzunak, zuri begira daude.
‎Manifestazioetan indar eskaladaren lehen katebegia poliziaren presentzia da, Erresuma Batuko College of Policing ek adierazten duenez. Beraz, polizia armatuta egotea, ezkutuekin, kaskoekin, foam jaurtigailuekin eta abar, indarraren erabilera horretan beste maila bat igotzea bezala ulertu behar da. Tentsioa handitu dezake eta istiluak gertatu daitezke.
2022
‎Twitterren @negukobaratza erabiltzaileak bideo bat igo du. Espainiako ereserkia entzuten da.
‎Espainiako errege borboi Alfonso XIII.a Cartagenako portuan itsas gerraontzi batera igo eta Londreserako bidea hartu zuenetik, apenas igaro ziren ordu edo egun batzuk. 1931ko apirilaren 16an Azpeitiko udaletxeko areto nagusian herri hartako alkate, sindiko eta zinegotzi guztiak bildu ziren ez-ohiko batzarrean, eta mozio historikoa onartu zuten:
2023
‎Bazter oso lauak eta garaiera apala ditu: itsas maila metro batez igoko balitz, lurraldearen %10 urperatua legoke, aldizka edo beti, eta ur gazia barnekalderago sartuko litzateke. Hori aski ez balitz, zikloi tropikalen aurrean munduko herrialde zaurgarriena Bangladesh dugu, apala izateaz gain Bengalako golko bazterrean delako, eta bertan maiz sortzen direlako zikloiak eta horiei loturiko ekaitz mareak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia