Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 184

2000
‎Hortxe zegoen Txema: Derryko aterpetxeko ohe batean etzanik, izenik ba ote zuen ere ez zekien neska bati besarkatuta, eta hurrengo egunean amaituko zitzaion bidaiaz gozatzen.
‎Hil zen mutil hura, bada, eta gero, udan, Urbiainerat itzuli nintzen, non giro ezin gaixtoagoa ediren bainuen, mundu guztiak osaba Joanikoti hortzak eta haginak erakusteko asmotan. Eta nik ez dakit giroa halakoa zelako edo neure etorkizuna beltz ikusten nuelako, kontua da ezen, zelai batean etzanik nengoen egun batean, ikaskidearen gorputza imajinatu nuela, harrek jana eta desegina, lurraren barrenean usteltzen. Eta, supituki eta deblauki, nigarrez hasi nintzen.
‎Eta kapatazek gain batean zegoen zurezko etxe polit baterantz eraman gintuzten, non ediren baikenuen nagusia, etxeko atarian, hamaka batean etzanik. Eta kapataz haietarik batek ene berri eman zion, eta nagusi nafarrak argibideak eskatu zizkidan, euskaraz.
‎...Iriyumok, bertzalde, ezin hobeki dantzatzen zuten, don Venancioren plantazionean trabailatzen ziren chaimek bezala, Sugearen Dantza, zeren indiar haiek uste baitzuten ezen lurpean suge batzuk zeudela, han eta hemen lurrikarak sor zitzaketenak beren mugimenduekin, eta uste zuten, halaber, ezen dantza harekin sugeak sosega zitzaketela... eta uste zuten, finean, ezen laku guztien hondoan suge jigant bat zetzala, aldian behin lakutik iltkitzen zena, eta halaxe sortzen zirela ortzadarrak.
‎Baina aitona gizon argia zen, eta bazekien, edo jakin zezakeen, ezen zalantza bat zetzala hautu haren azpian, hautuaren hertsiak ehortzi zuena baina argirat egin zezakeena noiznahi den.
‎Bien artean, nire ohe galantaz landa, besaulki batek, mahaitxoak, armairu beltz batek eta intentsitate erregulagarriko lanparak osatzen zuten altzaritegi urria. Horrez gain, komuneko atearen ondoan, zer tiki bat zetzan paretaren kontra; nire tokitik ezin tankerarik eman, zapatategi bat, beharbada, edo tamaina eskaseko hozkailua bertzenaz. Sarreraren ondoan, berriz, esekitoki oindun bat eta, bere hartatik dilindan, nire jaka izan zitekeena.
2001
‎Hamar rupia irabazi duen egunean pozik. Gurasoei irabazitakoa eman, zerbait jan eta lastaira zahar batean etzan orduko lo da.
‎Indian norbait hiltzen denean, etxekoek gertuen dagoen errekara eramaten dute gorpua, lorez inguraturik eta 60 bat zentimetro gora den txondor baten ondoan etzanda ipintzen dute.
‎Lege gogorrak zutik daude oraindik ere. Indiako zenbait eskualdetan ukiezin bat goi kastako emakume batekin etzanda harrapatzen badute, biak hilarazten dituzte.
‎Baina mutikoak koilara bertan behera utzi eta bere logelara alde egin zuen, eta negar batean etzan zen ohean buruz behera.
‎Portura sarrera aldean ontzi zurkaiztu bat zetzan, bere burdinazko gorputza erremediorik gabe eta alferrik herdoiltzen ari zela.
2002
‎Imanolek eta Haritzek, sarritan, ibai ondoko zelai batean etzatea zuten gogoko. Uraren marmario atergabe, ia isilak lasaitzen zuen lekua.
‎Itxura guztiak halakoxeak ziren. Bazter batean etzan eta eskura bakarrik jaten omen zuen. Eta harrigarria, sabela handitu, titiak hazi eta iraina jautsi omen zitzaion.
2004
‎Ez nekien zeri zor zitzaion horren pisutsuak izatea. Hala ere, ahaleginak egin nituen berriro eror ez zitezen; non nengoen jakin behar nuen, zer gertatzen zitzaidan kamaina antzeko baten etzanda egoteko.
2005
‎Gau hartan amets bat izan zuen, iragarki bati lotua: bertan, lurretik metro batera edo, esku anonimo bat agertzen zen, coca cola poto bati eusten ziona eta potoa, pixkanaka, makurtu zuena, likido ilun apartsua erortzen hasi zen arte, lurrean zegoèn edalontzi baten gainera; edalontziaren aldamenean, berriz, bera zegoen. Ines?, zelai batean etzanda, txilborra airean, haizeak bitxilore bat ekarri zuenean auskalo nondik, kulunka batera eta kulunka bestera, Inesen txilborraren txulotxoan doi pausatu zen arte; gero, Inesek edalontzia hartu, erarik sentsualenean ezpainetaratu, eta off eko ahots bat entzun zuen, Boni Bonenaren antzekoa: –Egun bat mendian:
‎Bat batean geldi geratu da, zalantzan bezala, lehengusu lehengusinak horrela, eztiki eskutik helduta, bata etzanda eta bestea bere txabusinan ondoan jesarrita ikusitakoan. Senideen artekoa baino xamurtasun handiagoa igarri du bien artean.
‎–Mateoz ari naiz –azaltzen dit Monikak eta barre egiten du jarraitu aurretik– Hondartza batean etzanda imajinatzen dut, gu hemen beroak itota lanean gabiltzan bitartean.
‎Mateori buruz pentsatzen nuenean bi aukera etortzen zitzaizkidan burura: batetik Monikak aipatzen zuena, harea zuriko hondartza batean etzanda, piercing en erregina alboan zuela, eta bestetik ezkutuka ibili beharra, lan makurrenak egiten paperik gabekoa izateagatik eta sekula lo lasai egin ezinda. Nahiago nuen lehenengo aukeran pentsatzea.
2006
‎Woodsia ilvensis. Arratsaldeko zazpietan belarrezko ohe antzeko batean etzan naiz, deskantsu hartzeko. Nire bidaia kideen mugitzeko ahalmena ez dut murriztu nahi, horretan bakarrik baitute beren buruak salbatzeko aukera".
‎Rasputinen heriotzaren kronika beti izan da argi ilunez betetakoa, ilunez batez ere... Hala ere, Yusupovi kasu egiten badiogu, Rasputinek armadako soldadu talde bat etzateko adina zianuro hartu zuen Felixek eskainitako gozoki, pastel eta ardo gozotan, listu ugari eta logale pixka bat baino eragin kaltegarri handiagorik jasan gabe. Yusupovtarren Moikako jauregiaren sotoan zeuden Felix eta Grigori, eta goiko gelan gainerako konspiradoreak:
‎Esnatu nintzenean, kamaina batean etzanda nengoen. Aitak flasko bateko koilarakada bat botika eman zidan:
‎Goroldioz estaliriko zokondo batean etzan ginen. Lehenik, belarrietan eman nion musu.
2007
‎Historiaren esentzia bezala herri xumearen eta bere sinboloen lehenespen horretan barnebildua, giza nortasunaren,, humanitatearen? ideia oso bat datza, eta historiaren, bestelako, filosofia bat ere bai, ohiko ilustratuen aurka erradikalkiago ilustratua404 Konturik handienekoa da, herri gogoaz eta mintzo bagara, beti begien aurrean edukitzea zeri aitzi edo zeren alternatiba bezala ari garen herriaz eta herriaren gogoaz hitz egiten.
2008
‎Hain genbiltzan gizonez urri, non itsasontziko guztiok zerbaitetan lagundu beharra genuen, kapitainak izan ezik, hura koltxoi batean etzanda baitzihoan txopan, aginduak ematen; zeren, asko bizkortu bazen ere, artean lasaitasuna behar zuen. Amerika espainiarreko porturik hurbilenerantz jarri genuen branka, ezin baikinen arriskatu etxerako bidea hartzera aurrena eskifaia sendotu gabe; eta hala ere, kontrako haizeak eta ekaitz pare bat zirela medio, zeharo leher eginda ginen portura heltzerako.
2009
‎Honek berdin balio du torturarentzat: haren zentzu posiblea testuinguru handiago batean datza (Espainiaren batasuna, etc.), edo ez datza ezertan.
‎Lehengo idatziak zeuden bakarrik: bata etzana, bestea zutik. Agian Kellyk ez zuen ikusi erantzuna, agian ez zen geltoki hartatik berriz igaro.
‎Adaren jarreraren eragile gisa, ahizpa larritasunetik ateratzeko ahaleginak behar zuen: ahalegin altruista bat, nolabait esatearren; ahalegin haren azpian, ordea, beste xede bat zetzan, beharbada, hagitzez ere arruntagoa, berekoiagoa?, Adak jeloskor sentitu behar baitzuen Maria Bibianaz, Domingok arreba zaharra indar handiagoaz bultzatzen zuelako, bera. Ada?
‎Lutxen memoriak, hark baino zorte gutxiago izan eta 27 lerro ere ez zuten guztien memoriak; ez ote zuten merezi lekukotasun hura, fisikoki desegiten hasi aurreko azken begirada duina, bilatzen saiatzea? Galduta ote zegoen betiko, ala artxiboren batean zetzan hautsaz estalita,, ezezaguna, azpitituluarekin gordeta?
‎Ahaidego sistemak, totemak, mitoak eta artea hizkuntzatzat ditu, zeinutzat. Lévi Straussek semiologia orokor bat bilatzen du, giza adimenaren nolakotasunaren berri emateko egokiena; aipatu jarduera horien guztien azpian, egituratzen dituen zeinu sistemaren bat datza, inkontzientea, egituragintza bera inkontzientea baita.
‎Botika gogor batek amets goxoetara eraman zuen. Palmondo baten azpian zegoen, hamaka batean etzanda, itsasoa hurbil, zoriontsu. Umearen negarrek bortizki esnatu zuten.
‎Adaren jarreraren eragile gisa, ahizpa larritasunetik ateratzeko ahaleginak behar zuen: ahalegin altruista bat, nolabait esatearren; ahalegin haren azpian, ordea, beste xede bat zetzan, beharbada, hagitzez ere arruntagoa –berekoiagoa–, Adak jeloskor sentitu behar baitzuen Maria Bibianaz, Domingok arreba zaharra indar handiagoaz bultzatzen zuelako... bera –Ada– babestu beharreko arreba gazte txiki ezgauza izaki; Adak, baina, hamar urte zituen, eta hain haurra ere ez zen, beharbada, hamarra zenbaki biribila baitzen, azken batean, bizifradunetan lehena, ...
2010
‎zure seme alabak eginbidea beteta joan ziren, biak ala biak hil baitziren heroiak bezala, heriotzari aurrez aurre begiratuta, gerra ekintza banatan, frontean. Orain, berriz, haritz lerden baten azpian dautza, eskua elkarri emanda, betiko atsedenean?.
‎existentziaren absurdoaz. Kontatu nizun, halaber, nola frontean izan nintzèn hiruzpalau egun haietako batean, egun bakarra frontean gehiegi ere bada, bestalde!?, etxe baten atarian haur baten hilotza ikusi nuen; bizpahiru metro haratago, emakume bat zetzan, haurraren ama izan zitekeena; haurrak burua lehertua zuen, eta estanpak jota utzi ninduen: nazka, garunak burutik ateratzen zitzaizkion, zizare batzuk balira bezala, odolaren putzu gorrian igeri?
‎Lanetik itzultzen ginenean, kontatzen genizkion Teok eta biok hango eta hemengo gorabeherak, laborategiko analisiek gure altzairuaren kalitatea berretsi dute; Ferrocarriles tik sekulako eskaria izan dugu, bost milioi pezeta ingurukoa??, alferrik? harik eta, beste egun batean, Bibik aurkitu zuèn bezala aurkitu zuen arte, sofan alde batera etzanda, perlesiak jota, ezker alde osoa paralizatuta.
‎bularretako hutsez jantzitako maniki bat etzango dugu sofan.
‎Esnatu zenean, lurrean egokitutako koltxoi batean etzanda zegoen. Ez zuen ezer sentitzen:
‎Leihotik anbulantzia bat ikusi zuten, paseoaren ekialdean, apartamentu ilara amaitzen zen partean. Bi erizain ohatila batean etzaten ari ziren neskatoaren aita, galerna betean itsasora barneratu zena.
‎zure seme alabak eginbidea beteta joan ziren, biak ala biak hil baitziren heroiak bezala, heriotzari aurrez aurre begiratuta, gerra ekintza banatan, frontean. Orain, berriz, haritz lerden baten azpian dautza, eskua elkarri emanda, betiko atsedenean".
‎existentziaren absurdoaz. Kontatu nizun, halaber, nola frontean izan nintzèn hiruzpalau egun haietako batean —egun bakarra frontean gehiegi ere bada, bestalde! —, etxe baten atarian haur baten hilotza ikusi nuen; bizpahiru metro haratago, emakume bat zetzan, haurraren ama izan zitekeena; haurrak burua lehertua zuen, eta estanpak jota utzi ninduen: nazka —garunak burutik ateratzen zitzaizkion, zizare batzuk balira bezala, odolaren putzu gorrian igeri— eta amorrua sentitu nituen, baita gizonaren aurkako gorrotoa —gizonak ergela behar zuen, zinez, horrelakoak egiteko... ni ere hartaz libratzen ez nintzen arren, tartean bainengoen buru belarri sartuta— eta biktimen aldeko errukia ere, aldi berean.
‎Orduak ematen zituen bere jarrera hartan, inguruarekiko eta bizitzarekiko interesa galdu balu bezala. Lanetik itzultzen ginenean, kontatzen genizkion Teok eta biok hango eta hemengo gorabeherak —laborategiko analisiek gure altzairuaren kalitatea berretsi dute; Ferrocarriles tik sekulako eskaria izan dugu, bost milioi pezeta ingurukoa... —, alferrik... harik eta, beste egun batean, Bibik aurkitu zuèn bezala aurkitu zuen arte, sofan alde batera etzanda, perlesiak jota, ezker alde osoa paralizatuta.
2011
‎Ez nian igeri egiteko gogorik, eta hantxe egon ninduan, ur gainean kulunkan, gozatzen. Irten eta kokotero baten azpian etzan nauk, hola esaten al da, Xabier, ala kokondo esan behar da??, erdi itzaletan, batere lehortu gabe, azala brisara xamur batek laztantzen zidala. Orduantxe hartuko nian, mojitoa?
‎Hirian, berriz, bera bezalako asko ikusi ditu, beltzaranak, autobuseko txoferra eta bera bezain azal ilunekoak, baita beltz beltzak ere, eta lasaitu egin da. Gaua parke bateko banku batean etzanda eman du. Goizean egun ederra atera du, eta itsasoari begira pasatu ditu orduak, bere burua kostako herri batean atzera onik ikusi duenean.
‎Bergen hiria ipar aldeko itsasora sartzen den lur mihi batean datza, Nordnass deitzen dela uste dut lehor zati hau. Teila gorriko etxe batzuk dira Bergen, hego alderantz mendi erraldoi biluziak eta ipar alderantz itsaso ilun eta hotza.
‎Mugarrako harkaitzaren barrenean, iratze gorrituz estaliriko mendi magalean, arroka bat datza, eta arrokaren gain gainean Etxaburuko dorrea. Karratua, estua eta garaia da, heroien garaiko oroitarria balitz bezala.
‎Betiereko itzulerak eta zulo beltzek erabakiko dute Pasaia Blues, metafora kosmikoek zeharkaturiko nobela. Amesgaiztoak gela zulo itogarrietan daude kokaturik, etakideek gela itogarrietan egingo dituzte, bero txundigarriko azaroan, eta Pasaia bera unibertso hertsi itogarri batean datza. Pasaia Blues ekoa, hedatzen ala estutzen ari ote garen zalantzan dabiltzan mugen barruan iragana errepikatzera kondenatzen duen denbora moldea duzu.
‎15:00 Stockholm ezagutzeko tour bat oinez guk bezain azkar egin duenik ez dago munduan. Parke batean etzan gara siesta botatzeko; edonola ere, ezinezkoa da atseden hartzea hainbeste liztor eta eltxorekin. Badirudi odol hotz suediarra baino gurea nahiago dutela.
‎Donatelloren David dirudi, argal, gaztetxo gogoratu dut, femenino keinuetan, orduan orain da berriro. Keinu batzuk gure bizitzatik irten direla ere ez gara ohartzen berriro agertu arte, eta eskua luzatzeko gogoari gogor eutsi behar izan diot; keinuak ukiezinak dira hala ere, ezin da bat koreografia batean etzan.
‎–Beste mundu bat posible izatea ukatzen duen ideologia totalitarioaren funtsezko postulatu batean datza hain zuzen egungo globalizazio kapitalistaren zerizana?. Juan Carlos Moreno Cabrera, El nacionalismo lingüístico, 2008, 21 or.
2012
‎Egongelan gertatzen denaz jabetu aurretik, bart gauekoa argitzen saiatu naiz, nahiz eta eszena solte batzuk baino etorri ez gogora: lagunekin tabernan musika gorgarripean, banku batean etzanda elur grisaren erortzeari so, eta Isabel. Bart Isabel haserretu egin zitzaidan.
‎Aldapan gora hortzak estutuko ditugu, ordekan leunago lerratuko gara. Baina gero, bizikleta bide bazterrean utzi eta arbola baten azpian etzaten garenean, gure hankak geldirik daude. Ez dugu pedalkadarik ematen airean, une horretan ez dugu behar eta.
‎Irudiek eta metaforek laguntzen dute horretan, gure komunikazio sistema sinboloz osatuta dagoen neurrian. Neure burua arbola baten azpian etzanda airean pedalkadak ematen irudikatzen dudan bakoitzean tupustean ixten da pentsamenduen iturria.
‎Erregresio bat neure kabuz, neure haragian bizitzea egokitu zaidak. Eta hori oso ezberdina duk ohatila batean etzan eta terapeuta baten eskuetan erregresioak edukitzetik. Poema bat idatzi nian ni Buenos Airesen bizia nintzela kontatuz, aurreko bizitzaren batean, baina idatzi ondoren gertaturiko detaile batek berretsi zidaan agian ez nengoela oso oker.
‎Morroi baten gizarte erorialdiaren kronika da Ezizena, sarkasmoz eta, pasarte batzuetan, krudeltasun askiz narratua. Kontua da zorigaiztoko patu horren gakoa protagonistaren ezizen iraingarri batean datzala, eskola garaian bere gelakideek ipini ziotena eta onartzen amaitu zuena: ez zuen nahikoa indarrez borrokatu ezizen haren aurka, eta horrek bizitza guztirako markatu zuen.
‎Bere esker ona adierazi zidan, ahal izan zuen era guztietan, eta bere burua eskaini zidan nire aginduak betetzeko. Erabakitzen genuena erabakita ere, esan nion lan zaila izango zela, baina bururatzen zitzaidan bide bakarra denei batera etzanda zeuden bitartean tiro egitea zela, eta baten bat lehenengo tiro jasan hilko ez balitz, eta gure mendera etorri nahiko balu, salbatuko genukeela; eta hartara tiroen norabidea Jainkoaren arduraren esku uzten genuela.
‎Hark, erregina zutiarazi, eta bere burua haren sorbaldan atsedeten du. Lore sail baten gainean etzaten da. Erreginak, hura lotan ikusirik, alde egiten du.
‎Itsasartearen sakoneraz galdegin nien marinelik adituenei, zundatua baitzuten sarritan, eta itsasgoraz erdian hirurogeita hamar glumgluff zeudela esan zidaten, bi metro inguru Europako neurrian, eta gainerakoan berrogeita hamar glumgluff gehienez ere. Ipar ekialdeko kostarantz abiatu nintzen Blefuscu parean; han, muino baten atzean etzanda, poltsikoko kataloxa txikia atera eta arerioak ainguraturik zeukan ontziteriari behatu nion, berrogeita hamarren bat gerraontziz eta zamaontzi ugariz osatua. Gero, etxera etorri eta kablerik sendoenetik pilo bat eta burdin barrak ekartzeko agindu nuen (bai bainuen horretarako baimena).
‎Bi ordu inguruz egin nuen lo, eta emaztearekin eta haurrekin etxean nengoela amets egin, zeinak areagotu egin baitzuen nire atsekabea, esnatu eta gela handi hartan, hirurogeita hamar edo ehun metro izango zen zabal eta hirurogeita hamarren bat altu? hogei metroko zabalera zuen ohe batean etzanda neure burua bakarrik aurkitu nuenean. Etxekoandrea bere lanetara joana zen, ni han giltzaz itxirik utzita.
‎Ordurako gainditua zuen gaztaroa, hogeita zortzi urte eta bederatzi hilabete baitzituen, hauetarik gutxi gorabehera zazpi erregetzan, zoriontasun handiz eta gehienetan garaile. Hobeto behatu ahal izateko, alde batera etzan nintzen, hala nire aurpegia harenaren parean zegoelarik, baina hark niregandik hiru bat metrora jarraitu zuen; halere, geroztik sarritan izan dudanez neure eskuan, ezin dut, beraz, huts egin azalpenean. Arruntak eta xumeak zituen jantziak, erdi asiar erdi europar motakoak; baina urrezko buru oskol arin bat zeraman, bitxiz apaindua eta luma batekin gailurrean.
‎Hala, oso egoki pasatu nintzen aulki batetik bestera eraikinen gainetik, eta gakodun makilaz jaso nuen neure atzetik lehenengo aulkitxoa. Asmakizun honekin iritsi nintzen barnealdeko patiora; eta, alde batera etzanda, erdialdeko solairuetako leihoetara hurbildu nuen aurpegia, horretarakoxe baitzeuden zabalik utzita; eta imajina litezkeen gelarik zoragarrienak aurkitu nituen. Enperatriza ikusi nuen han, eta Printze gazteak beren geletan, laguntzaile nagusiak inguruan zituztela.
‎Tostesez etengabe kexu zenez, Charlesi iruditu zitzaion haren gaitzaren arrazoia herri hartako eraginen batean zetzala zalantzarik gabe, eta, ideia horretan finkaturik, beste nonbaitera mediku joatea pentsatu zuen serioski.
‎Bere buruari hain sakrifizio handiak inposaturiko emakume bati zilegi zekiokeen zenbait apeta. Belaunikaleku gotiko bat erosi zuen, hilabetean hamalau libera gastatu zuen azazkalak garbitzeko limoitan; Rouenera idatzi zuen kaxemira urdinezko soineko bat eskatuz; Lheureuxenean, bertako exarperik ederrena aukeratu zuen; gerrian lotzen zuen bere txabusinaren gainetik; eta, leihatilak itxirik, eskuan liburu bat, kanape batean etzanda egoten zen, pildaire honetan.
2013
‎Agian Gabriellaren amari bihotzekoak eman zion. Luigak ezin zuen imajinatu Romina anbulantzia batean etzanda, ahoa oxigeno maskaraz estalita. Alaiegia zen emakume hura, bizitza gehiegi zeukan barruan hala egoteko.
‎Berehalaxe ikusi zuen Irina Alexandrovna printzesaren figura bikaina, biluzik, bere gerri fin hura eta bular handi eta oparo haiek eskaintzen zizkiola. Alfonbra dotore baten gainean etzanda gozatzen zuen emakume eder hura. Bere gainean jarrita, disfrutatzen ikusi zuen bere burua Yusupoff txiki txotxolo horren emaztea menpean zeukala.
‎Bilatu eta bilatu, segituan topatu zituen Tolomboneko orrialdeak. Poema bat zetzan bertan. –Lurrok?.
‎Argia lotsati sartzen uzten zuen leiho txiki bat. Eta bera ohe zahar batean etzanda. Gora begira.
‎Esnatua. Eta sofa batean etzan zen.
‎Nik ez nuen ezer entzun. Kleo ikusi nuen, begi buztanez, sofa batean etzanda lo. Ez nekien zer egin.
‎–Bai. Badakit arinkeria dirudiena, baina mekanismo horren azpian nolabaiteko trebetasun bat datza, edonork ez baitu lortzen norberaren bizipenak eta pertzepzioak identitate desberdinetan banatzea, identitate batetik bestera trasbaserik ia egin gabe.
‎Facundok, izan ere, beti gomutatuko zuen zelan, lan hura bereganatzeko, froga bat pasatu zuen, Lehoien Patioaren aurkeztaldi zehatz batean zetzana eta hiru pertsonak osatutako epaimahai batek presiditu eta erabaki behar izan zuena, Facundo eta beste hautagai baten alde erabaki ere bere momentuan, dozena bat hautagairen artean.
‎Oraingoan ere ez zidan mina batere apaldu, baina lagungarria izan zitzaidan kontuak egiteko. Ikusi beharrik izan gabe ere, banekien ohe baten gainean etzana nintzela eta kuxin beratz batzuek kontzen ziotela nire lepoari.
‎Han ikusi zuena etsigarria zen. Gorpuak artean lurrean zeuden, odol putzu batean etzanda, tiroek zulatuta. Eta Polizia artean agertu gabe, atentatua gertatu zenetik hamabost minutu pasatu ziren arren.
‎Kaleko protestak ageri ziren telebistan, gazteak polizien kontra edo alderantziz, ke poteak, anbulantziak. Irudi horiek amaitu eta ospitale bat agertu zen, gizon bat ohe batean etzanda, bendaz estalita kopetaraino. Momentu hartan, kamarero zaharrago bat sartu zen jangelan eta, oso tonu txarrean, telebistari begira zeudenei errieta egin zien, arabieraz.
‎Baina kostatu zitzaion bere burua argazki horretan ezagutzea. Ohe batean etzanda zegoen, kamaina batean hobeto esanda, begiak itxita eta besoak ohetik erortzen zitzaizkiola. Hilda ematen zuen, hainbeste non Amaiari berari hotzikara bat eragin baitzion bere burua horrela ikusteak.
‎Facundok, izan ere, beti gomutatuko zuen zelan, lan hura bereganatzeko, froga bat pasatu zuen, Lehoien Patioaren aurkeztaldi zehatz batean zetzana eta hiru pertsonak osatutako epaimahai batek presiditu eta erabaki behar izan zuena, Facundo eta beste hautagai baten alde erabaki ere bere momentuan, dozena bat hautagairen artean.
2014
‎...akoa bilakatu arte, herriko harakinak herriko harategian bertan egiten eta saltzen dituen horietakoa, apur bat plastilinazkoa eman dezakeena; izan ere, gero Z k esango didanez, intentsitatea areagotzen joatea da gakoa, eskuzko masturbazioan bezala baina ahoarekin, guztira hiru aldiz hauspotu eta desinflatu dut, Z k esaten dit ez dela beharrezkoa, azkenean okelaren desatsegintasunak higuinduta albo batera etzan naiz, ahoz gora, izterrak zabalik eta maindireari tinko eutsita aurpegia estal diezadan, lotsa ezkuta dezan, baina Z bere ahots marrantatu horrekin gerturatu zait, eskuinarekin nire hankartea haztatzen hasi da eta ezkerrarekin berea astintzen, bata blai eta bestea gogor geundela sartzean maskara kendu nahi izan dit musu emateko baina nik errefusatu egin dut, iruditzen zait soilik geruza hon...
‎Begiak ireki nituenean, larru beltzezko sofa batean etzanda nengoen, egongela txiki batean. Hirurogeita hamar urte inguruko emakume txiki bat nuen ondoan.
‎Begiratu nuen. Alde batera etzanda lo egiten zuen, baina ez zegoen lasai. Haren arnas hotsak lokartzen lagundu zidan azkenean.
‎Atea guztiz zabalduta, logela barnera begiratu du. Ohean gizon bat datza, gorpu. Harengana gerturatu da.
‎Lau argazki marko: hiru zutik eta bat etzanda. Nahita etzanarazia.
‎Celui qui fondera l, ordre et la civilisation en Orient grandit peut être maintenant dans quelque école de cadets? 2510 Pasarte batzuetan,, egiazko handitasunaren? egilea zientzia da; baina, beste askotan, konkistatzaileak, militarrak ematen du handiena2511 Badirudi, egi egiazko handitasuna, bien sintesi modu batean datzala funtsean Renanentzat. Lessepsi buruz diharduen ondorengo zatia esanahitsua da, irazkintzen ari garen, ametsaren?
‎Espero ote zuen, beraz, tatariarrei aurre hartzea? Oinez zihoazen, dirurik ez zuten, itsu zegoen, eta Nadia gabe, bere gidari bakarra gabe, bide bazter batean etzan eta itxuratxarki hil besterik ezin egin! Baina, kemenaren kemenaz Krasnoiarskera iritsiz gero, beharbada ez zen oro galdua izango:
‎Zerbait jateko eman zioten, bere lagunari bezala. Gero, orbelezko ohatze batean etzan eta aurki zegoen lo zerraldo.
‎Noizbait ere zutitzen zen pixka bat ibiltzeko. Gurpilekiko ohe bat ezarri zutenean, bertan gizon eri bat etzanda (barrualdetik ekarritako agente elbarriren bat), gizalegezko sumindura agertu zuen. «Eriaren intziriek arreta galarazten didate, esan zuen?.
‎Ilunabarra abailduz sartu zen, eguzkia artean ezkutatu gabea zela. Ibaiak ur laua eta lasterra zekarren, baina hegietan gelditasun mutu bat zetzan. Zuhaitz bizidunak, landare igokariekin eta sastrakako zuhaixka bizidun bakoitzarekin estekatuak, harrien ordez alda zitezkeen, baita adaxkarik mendreena ere, hostorik ezdeusena ere.
‎Gizon bat zetzan etxolako zoruan. Odolak putzua osatzen zuen haren inguruan.
‎–Ez. Behin morroi bat ikusi nuen trikuharri baten gainean etzanda, larru gorritan.
2015
‎Gainera, eguna bero xamarra baitzen, Pukak mihia nekatzen hasia zeukan, beroa arindu nahian ahotik zintzilik eraman beharrarekin, eta intxaurrondo baten pean etzan zen.
‎Sastraketara hurbildu zenean, zerbaitek dir dir egiten zuela iruditu zitzaion Ciparisori, eta aurpegia zurbildu zitzaion berehala. Belarra gorriz tindatu zuen odol putzu baten gainean zetzan ordura arte lagun banaezin izan zuen orein sakratua, azken hatsa emanda, urrezko adar zabalak dirdiraka. Malkotan lehertu zen Cipariso, lagun minaren magalean.
‎Halaxe bada, hirirantz zetozela, mojaz mozorroturiko azeriak, oharkabean, basoko kameleoia ikusi zuen adar baten gainean etzanda, mihi luzea tristuraz batera eta bestera disparatuz. Azeriak, moja plantak eginez, galdetu zion orduan:
‎Maisua gurea bezalako gelatxo batean zegoen. Ohatze batean zetzan, tapaki lodien azpian. Kandelek aurpegia argitzen zioten, zimel zimela eta izerdiz distiratsua.
‎Ez dit erdi lo dagoela muxurik eman, ilunpetan, ahoa aurkitu ez eta bekain batean (ez du, hortaz, nire bekaineko ile bat irentsi). Ez dit, albo batera etzanda nagoela, atzetik oratu, bere eskua nire hankartean jarriz; epel. Ez dit, horrela gaudela, belarriaren haragian haginkada txiki bat eman.
‎Haren paretak egiteko Euskal Herriko enborrak erabili zituzten, zati batean zutik eta beste batean etzanda jarrita. Han lan egiten dute arotzek, txalupak, eraikinak, upelak eta gainerakoak konpontzen; egurrak mozten eta egokitzen; brea, iztupa eta seboa ematen.
‎Ilundu du Sudaviken eta gizon asko euren etxeetara itzuli dira. Beste asko elizako txoko batean etzan dira, bertan lo egiteko asmoz. Jon Jakituna da haietako bat.
‎Estebanek eskaini zuen bere burua, Urresti sukalderako ezgauza zela bazekienez, Olatz boluntario aurkeztuko zitzaiolakoan. Olatzek, baina, garbiketa lanaren ostean akituta nonbait, nahiago izan zuen litera batean etzanda gelditu. –Norbaitek ekarriko al dit zerbeza bat??, galdetu zuen, bere abstemiotasuna gorabehera.
‎Hain urrutitik zehaztasun osoz ikusterik ez bazuen ere, erdiko nabearen teilatuan, bizkarraren eta mendira ematen zuen isurkiaren goiko tximiniaren artean, gizon bat zegoen. Gizon bat etzanda, tximiniaren kontra, eguzkiak jotzen zuen aldetik. Zangoak luze.
‎Bost axola aberrien mugak. . Gure hizkuntzan mitologia oso bat datza?, irakurri zion Wittgensteini. Berak mitologia oso bat errebindikatzen du.
‎Eguna iritsi zenean, uztailaren 21a, Fatima ohe batean etzan zuten, bere gelakoan, eta transfusio bat balitz bezala, odola ateratzen hasi zitzaizkion beso batetik eta berriro sartzen bestetik. Tartean makina bat zegoen, hezur muinaren zelula amak bereizten zituena.
‎Apal txiki batzuk besterik ez; aspaldiko artxiboren baten hondakinak, seguru asko. Bertan dago Txo, Ezkerraldeko burua, aurpegia gorri gorri eta ileak nahasi, bazter batean etzanda. Jipoiak utzitako seinaleak dauzka soinean nabarmen.
‎Inspektoreak bukatutzat eman du oraingoz galdeketa. Manta baten gainean etzanda, pasilloan zaude berriro. Badakizu ez dizutela atseden hartzen utziko luzaro; laster altxaraziko zaituztela beste galdeketa batera eramateko.
‎Halaxe ni, herratuaren antzo iritsi nintzenean Toledo honetara. Calle del Angeletik Paseo del Transito raino doan karrika honetan kausitu ninduten, konorterik gabe, kantoi batean etzanda, erdi hilik. Bazirudien ene patua mintzo zitzaidala, hona etortzeko aginduaz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
batean 93 (0,61)
bat 37 (0,24)
baten gainean 20 (0,13)
baten azpian 10 (0,07)
batera 9 (0,06)
bata 2 (0,01)
batekin 2 (0,01)
baten ondoan 2 (0,01)
batez 2 (0,01)
batek 1 (0,01)
baten 1 (0,01)
baten atzean 1 (0,01)
baten kontra 1 (0,01)
baten pean 1 (0,01)
baterantz 1 (0,01)
bati 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia