Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 200

2000
‎Ni bikotearekin bizi naiz aitortu du Karmelok niri begiratu gabe, baina seguruenik batez ere niri zuzenduz, eta urtean gutxienez bidaia bi egiten saiatzen gara: bat elkarrekin eta bestea nor bere aldetik.
‎askeago sentiarazten ninduen. Eta ez zait damutu, ez zait damutu batez ere bartekoa eta gero (Rubeni ezin bada bururatu kondoiak edukitzea), batez ere nire ondoan zetzan mutila ikusirik, batez ere irrikaz nagoelako mutil hori gaur nire jauregira etor dadin. Denda haustu eta zikinak beste izaera bat hartzen du norbaiten bisita espero duzunean, eta gaur Ruben nirean espero dut, nirean eta, gaur kontzienteki, nire barnean.
2001
‎Ospitaleko larrialdietatik atera nintzenean ez nintzen etxera joan. Bilboko zentrotik irten eta ezker aldera abiatu nintzen mantsoki, kasuaz eta batez ere nire buruaz hausnartu nahian. Behe laino trinkoak bazter guztiak mende harturik zeuzkan.
2003
‎Beno, batez ere nire ustez hor egon delako belaunaldi bat Francoren kontra bere ahalegina egin zuena eta gero ezezagun gelditu dena, sekula ez delako haietaz hitz egin. Eta niri iruditzen zitzaidan hori berreskuratzea ere ondo legokeela.
‎J.L.C R. Galegoz elkar ulertzearena ez da erraza izango, batez ere ni galegoz mintzatzen naizelako baina bera ez. Bi gauza on behintzat baditu:
‎Baina ez zuen ematen eskuetan ezer zeramanik. Hala eta guztiz ere, beste pertsona batek ere nire antzeko pentsamenduak izan zitzakeen, handik gutxira lehengo guardia hura ikusi bainuen tren gainetik hurbiltzen! Jesus, Maria eta Jose!
‎Baina batez ere nire baitan bizi eta menpean ez dudan
2004
‎Ohore handia da niretzat liburu hau argitaratu izana, literatur ariketa bat izateaz gain, bizitzan zehar pilatutako ehundaka sentimenduen lekukotza eta batez ere nire inguruko jendearen gaineko hausnarketa delako. Kartzelan nengoela pentsatu nuen nire inguruko jendeak bizi zituen gauza guztiak oso inportanteak zirela eta goraipatzekoak.
‎Eta gu hari begira. Batez ere ni: etapa hartan bigarren geratu ninduan, André Trousierren atzetik, eta esan nioan zorionak, eta negarrez erantzun zidaan" ni ez naiz ziklista".
‎Aitarekiko harremanak halakoak izan nituen arren, batez ere nire lehen urte haietan, ez ziren beti halakoak izan.
‎Haren lantegian behin baino gehiagotan sartu nintzen. Bazuen etxean beste gela bat ere nik begi luzez begiratzen nuena. Irudi zahar, ontzi antzinako eta diru berdoskaz zeukan han armario edo apalategi halako bat.
2005
‎E. G.: " Ez daukat zalantzarik horretaz, baina dagokigun neurrian, eta batez ere niri dagokidanean, errespetatzen ahaleginduko naiz...".
‎Hasiera batean Azurmendiren ikuspegi konkretua lortzea nire xede izan arren, azkenean eta batez ere nire lana berari egindako elkarrizketan oinarritua delako, biolentziaren nire ustezko ikuspegi, errealago, bat lortu dut.
‎Etxean zen, kito, denak pozik. Pozik nengoen, lehen ahazten zituen gauzak orain gogoratzen dituela onartzeko prest, batez ere nire urtebetetzea izanda! Atzo goizean bat batean mendira joan nahi zuela?
‎Nik ez nuen hala ikusi nahi, bederen. Zure aitak, eta batez ere nireak, sekulako ahaleginak egiten zituzten berdinak izan gintezen. Zuk zeuk ere ni bezalakoa izan nahi zenuela esan zenidan behin.
‎Horrela esanda benetan itsusia zirudien. Onargarriago ziur aski aitortzen hasiz gero matxito gisa geratu nahi nuela nire lagunen eta batez ere nire neska lagunaren aurrean, ikus zezan edozer egingo nukeela berak ni maitatzeko eta nigan konfiantza izateko; bai, horrelaxe ekingo nion, suabe suabe. Une horretan, seguru, amak azpimarratuko zidan zaldunek ez dutela familia pozoitzeko ohitura izaten, bazirela moduak nor nintzela erakusteko, eta horretan zuzen ibiliko zen.
2006
‎Sandinistak iraultza eginda iritsi ziren boterera, eta holakotan prestatutako jendea falta izaten da askotan. Nikaraguan behar beharrezkoak ginen medikuak, eta batez ere ni bezalakoak, Kuban formatutakoak. Hala joan nintzen, Armada Sandinistak indar inperialisten aurka zeraman gerran laguntzera.
‎Lehen ere esana dut Ingoren tokia betetzera etorria nintzela sentiarazten zidala amak, batez ere nire adina baliatzen zuenean Ingok zenbat urte izango zituzkeen kalkulatzeko. Hamasei urte dituzu, gehi bat, hamazazpi; Ingok orain izango lituzkeenak, esa  ten zuen amak, eta begirada galtzen zitzaion iraganera begira.
2007
‎Lehengoan ikusi nuena ikusi ondoren, nireak asko kezkatzen nau, Josu, batez ere nireak, baina gehiago Ikerrenak. Eta amak?
‎Sorpresa bat izan da niretzat eta oso pozik hartu dut. Etxean ere denak oso pozik daude, batez ere nere aita. Azken finean bera da mundu honetara eraman nauena.
2008
‎Izen hori aukeratzeko garaian hiru arrazoi hartu nituen kontuan; alde batetik, ez nuen pertsona ezagunek erabiltzen dituzten izen harroputz horietako bat erabili nahi, eder eta liraina izan nahi horretan. Nire burua ispiluaren aurrean ikusten dudanean ere, horixe bera ikusten dut, arratoi bat, batez ere nire hortzengatik. Eta kaletik nabilenean ere, azkar ibili ohi naiz, arratoia bezain azkar.
‎Gizon haren dirutik hainbesteko bat, batere baldin bazuen? geuri zegokigun, zorrak zirela eta; baina ez zuen ematen gure kapitainaren kideek, batez ere nik ikusitako bi elementu haiek, Zakur Beltzek eta eskale itsuak, beren lapur sariari gogo onez uko egingo ziotenik, zertarako eta hildakoaren zorrak ordaintzeko. Kapitainak agindu bezala segituan zaldia hartu eta Livesey doktorearen bila joan banintz, ama bakarrik eta babesik gabe geratuko zen, eta horretan ez zegoen pentsatzerik ere.
‎Aurten familian denok egin dugun lanaren onirizpena da. Oso denboraldi gogorra izan da eta eskerrak eman behar dizkiet lankideei eta komunikabideei, baita lagundu didaten guztiei ere, baina batez ere nire lankideei, gainerako artzainei alegia, haiek baitira gehien babestu nautenak.
‎Hasieratik oso erraza izan zen zurekin hitz egitea, gai ezberdinak izan genituen hizpide, aspalditik elkar ezagutuko bagenu bezala. Afari atsegina izan zen, asko hitz egin genuen, batez ere nik, zu etzinen hitz gehiegikoa. Bi urte ziren Berlinen zinela, Deutche Bank en egiten zenuen lan, salerosien analista.
2009
‎Nirea semea bezala, agian badaude haur gehiago istripuak izan dituztenak eta inor jabetu ez dena.Nire proposamena hau da, gure semeen partidetako emaitzekin orriak ateratzen direnean, hiru zutabe gehitzea laukiari, zeinetan istripuren bat izan bada, larria edo arina izan den eta nola saihestu zitekeen ipiniko zuena.Deialdi bat egin nahi diet futbol federazioan dauden horiei, arautegia egiten dutenei edo modu batean edo besteak talka egin behar hori sustatzen dutenei, erabilpena arautu dezaten eta eskuragarri ipini ditzaten neurri guztiak lesio hauek ekiditeko, adibidez barrubigunen bat edo babesgarri bat buruan jartzeko. Eta adibide bezala jarri nahi dut Chelsea taldeko jokalaria, Cech, aspaldidanik kasko bat erabiltzen duela, arrisku honetaz jabetuta dagoen pertsona baita, berak ere izan baitzuen buru-hezurreko traumatismoa.Berriro ere eskerrak eman gure semearen osasunaz arduratu diren guztiei eta batez ere nire seme Beñati, abenduaren 13an inoiz jaso dudan urtebetetzeko oparirik onena egin baitzidan, zorionez, konpondu ezin den ezer ez zitzaion gertatu eta. Eskerrik asko Beñat! Erredakzioan itzuliaLourdes CarrascoLasarte Oria
‎Izan ere, Donostia Donostia klasikoaren eguna baita gaurkoa. Errepide alboetan hasiak dira autokarabanak behar bezala kokatzen, hamaiketakoa eta ondorengoak egiteko maiak ezartzen... Pasai Donibaneko jaitsiera gogorra irudi zait, batez ere nire belaunentzat. Donibaneko plaza errebindikazioz beterik ikusi dut.
‎Orobat oroitarazi zion, senarrarekin bizi zeno, haren meneko eta manuko zela. Eta batez ere niri aholku, senar berriari. Ministroaren belarrietara erran merranak etorriak ziren noski, baizik eta Parisen ez nintzela beti eta egokiera guztietan behar bezain onest jokatu.
‎Oso isilik habil azkenaldian. Batez ere nirekin.
‎AITOR. (besotik heldu eta) Oker habil. Asko axola zaidak, batez ere nire amari buruz gaizki esaka bahabil.
‎Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiot Henrike Knorren familiari, bereziki haren emazte Txari de Santiago Urquijori eta haren alaba Iruriri, haien laguntza hain izan da handia ezin baita behar bezala eskertu, batez ere nik jakin ez arren hain garai zailean gertatu zelako; eta, esapide katalan bat erabiltzen uzten badidazue, fen costat Henrikek hizkuntzalaritzari zion maitasunari, maitasun horrek nire lekuan jarrarazi baitzion, berak hamar urte lehenago egin zuen alderantzizko bidea aipatu ere egin gabe.
‎Niri neuri gehiegizkoa iruditzen zitzaidan agertzen zenuten poztasun hura, itxurak egiten arituko bazinete bezalakoa. Zoriontsuak zinetela gu, eta batez ere ni, konbentziarazteko ahaleginak egiten zenituzten, ohartuta edo oharkabean, gurekin egoten zineten guztietan. Horrela ulertzen nuen nik, behintzat, zuen portaera, zurea behinik behin.
2010
‎[Lesaka]... Nire gurasoek erraten dutenez, eskolan hasi arte ez nekien euskara bertzerik(...) konturatzen naiz [erdara] kosta egiten zaidala, batez ere nire ideiak idatziz ematerako orduan. Ahal dudan guztietan euskaraz egiten dut, klasean, herrian, lagunekin...
‎Kali-ren irudia izaten zuen aurrez aurre halakoetan, hinduek duten jainkotasunik zigor emaile eta odolzaleena, geroago jakingo genuenez. Guk berezia zelako erosi genuen margolana, ikusgarria zelako, batez ere nire iritziz, baina egia esan itxura beldurgarria zeukan Kali-k irudikapen hartan: azal beltza; gorritutako bi begi handi ezin irekiago, eta hirugarren bat bekokian; aho itzela guztiz zabaldurik; mihitzarra aterata; ezpainak odolez bustita?
‎Bai, baina batez ere nire modulagailuari esker lortu dugu.
‎OLGA. Batez ere nire iraganari buruzkoak. Gaur oso arraro egon da nirekin.
‎Binaka egitean, bakarka ez dituzun arazo batzuk sortzen dira. Zaila da biak ondo moldatzea, batez ere ni ohituta nagoelako dena bakarrik egiten. Esaten badidate horrela egin behar duzu eta nik ondo iritzi ez, ez dut egiten.
‎" Ez dut nahi nire etxea harresiz inguraturik ez eta nire leihoak zigilaturik. Mundu osoko kulturak nire etxean ibiltzea nahi dut, askatasun ahalik eta handienarekin, baina ez dut onartuko kultura horietako batek ere nirea baztertzerik".
‎Hemendik aurrera, batez ere nire hitzak, eskertzeko. Lehenengo eta behin, botoa emango digutenei.
‎Zer iruditzen zaizu?", esan zidan berak hizketan hasi eta segituan. Ezta hitz erdi bat ere nire ordu arteko jokaeraz. " Oso ondo", erantzun nion.
‎Disimuluarekin, gorputz saihetsera eraman nuen ezkerreko besoa, hazkatzeko bezala, eta poz handia sentitu nuen nire Gernikako oihalak alkandorari erantsita segitzen zuela konturatzean. Gernikan hil zituzten ia bi mila pertsonak hartu nituen gogoan, eta batez ere nire bi izeko haiek, orduan ume zirenak, eta jipoirako prest jarri nintzen. Ikararik handiena eztenarekiko zapatek ematen zidaten, agian polizia haietako batek halako zapatak izango zituela Meliton beste kriminal hark bezala; baina aurreneko ostikoak hartu eta gero ezetz ikusi nuen.
‎Prezioa handia izan zen denontzat. Batez ere niretzat.
‎Esango nuke bidaiaren azken ordua terapeutek" dolua" deitzen duten fasean eman nuela. Irantzurengandik betiko banatzen ari nintzela onartuz, gure egoerak ez zuelako gehiagorako ematen, batez ere nireak. Oso garbi neukan, halere ez dut aditzera eman nahi Irantzu galtzeak barrena urratzen ez zidanik.
‎Denak isildu ziren, guri begira. Batez ere niri begira, nola erreakzionatuko nuen aiduru.
‎Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik, etxartekideak aratzagoak ziren nirekin; batez ere nire antzera zangoak ezinduta edo matxuratuta izateagatik ordezkoen laguntzarekin zebiltzanak hurbiltzen zitzaizkidan. Makuludunen taldeko bihurtu nintzen, hiru edota lau zangodunen kofradiako kide; ohorezko kide, beste guztiak ez bezala ospitalean bertan bilakatu bainintzen elbarri, eta horrek beren barne antolaketaren araudian berezitasunik ematen omen zion nire kasuari.
2011
‎kantak daukan egitura guztian buru belarri egotean, amaituta dagoen arte. Lehen disko honetan anaiaren hitzekin abesti bat egin dut, Idatzia ez dago ezer, baina kontsideratzen dut bide honetan batez ere ni izango naizela letrak eta abestiak egingo dituena.
‎20:40 Bigarren itzuli bat ematen dugu sirenen eta ninfen labirintoan, batez ere nik beltzaran otsemea eta Jonek aingeru ilehoria berriro kulerotan ikusteko.
‎...kurketak amaitu edo ekartzea ahazten zitzaigunetan, edo gonbidatuek pasea zitzaten, etxetik lakura edo hondartzara eta buelta, domingero arruntak baino sofistikatuago azaltzeko; ez nituen alabentzat ere gorde, liburu haiek bota egin behar nituen penaz bazen ere, edo hargatik beragatik, lehenago edo beranduago baten bat irakurtzen jartzeko tentazioa izango bainuen ziur, eta ez nuen idazle haietarik bat ere nire senar defuntuaren oroitzapen hutsak sortzen didan asperdura sentsazioarekin lotu nahi, betiko gal nintzakeen. Norbere burua Kafkaren liburuak zakarrontzira botatzen ikusteak beldurtu eta guzti egiten du bat hala ere, ez pentsa; letren jainkoren bat azaldu eta lepoa moztuko zidala sentitzen nuen, edo Austral edizio zaharren maitale fetixistaren bat?, ibilbide turistikodun liburuak, mapak, kafe joko bat senarraren amak oparitua (hori adibidez alabentzat garrantzitsua izango zela pentsatu zuen), etxeko zapatilak, José Bonorekin atera zuen argazkia Alcalá de Júcarren Kixoteren ibilbidea egiten ari zela (bere zinegotzi bulegoan jarririk izan zuena urtetan zehar),, ez, nik ez nion lagundu, erretiroa bizitzeko beste modu erosoago batzuek gehiago betetzen naute?, arrosario bat, estilografika eta bere oporretako egunerokoa, irakurtzeko tentaziorik izan ez duena;, joan ziren gauza gehiago azaltzen, eta oraindik topatuko ditudanak; izozkailua adibidez, erraldoia, kentzen kosta egiten dena.
‎Bainurako eguraldirik ez zuen egiten, hondartza hartan hala ere sarri ezin izaten da bainatu,? batez ere nire adinean, urak indar handiegia hartzen du?; gauez zenbaitetan duna gainetik jaisteko eskaileren tontorretik olatuek eramango zutela iruditzen zitzaion, ez zuelako gainera, iluntasunean, ura berez noraino iristen zen ikusten, hotsak gorturik, eta zipriztin zuriak ikusten zituen beragandik gertu eta altuago, su artifizial itzaliak bailiran. Egun hartan gustura egoten zen eguzkitan etzanik, jende gutxi zebilen, batzuk bai hala ere, zenbait bera bezala arropa kendu gabe, beste zenbait bainujantziaz, eta surflariak, bai, ilehoriak;, hala ziren, eta gazteak?.
Batez ere niri!
‎Zure amak? eta batez ere nik! (Irribarre maltzur batekin esango du hori)
‎Baina oso lan lotua da, eta gaur egungo okindegiak bes­tela lan egiten dutenez, inork ez du ho­rrelako lanik egin nahi. Itxi­takoan pena handia hartu dugu, batez ere nik, txikitatik ezagutu du­da­lako, nire gurasoekin beti hemen lan egin baitut.
‎Baina oraindik ez genuen lana bukatu; arbia txikitu behar zen makina batean, lastoarekin nahastuta behiei emateko. Arbia txikitzeko makina biraka jartzea oso gogorra zen, batez ere niretzat. Azkenean iritsi ziren hamaikak, ohatzera joateko ordua.
‎Nik zalantza asko ditut, nire bizitzaz, nire izateaz, nire bilakaeraz, eta gu denonaz ere bai, baina batez ere nire gauzez. Orduan, horrelako testimonioak entzuten ditudanean, kalean norbait hurbildu eta esaten badit" aizu, lehengoan entzun nuen zure halako kanta eta ze ederra, zenbat gustatzen zaidan eta ze nolako poza ematen didan, eta zer nolako emozioa sortzen", orduan ni justifikatuta sentitzen naiz, benetan sentitzen naiz justifikatuta, eta esaten diot nire buruari:
2012
‎Orokorrean, edozein lan-postutan hobetu beharreko zerbait da kontziliazioa, eta zientzia ez da salbuespena, batez ere nire adinean. Argi dago haurdun geldituko banintz ez ninduketela inon kontratatuko, ez ikerketa zentro batean, ez unibertsitate batean ezta taberna batean ere.
‎Hain gai zabal eta atseginaz hitz egitea erraza zela erantzun nuen, batez ere niretzat, sarri izaten nuelako Errege, jeneral edo jaun handi bat izango banintz zer egingo nukeen pentsatuz denbora pasatzeko joera; eta beste gai honetaz ere, sarritan hausnartua nuela zer egingo nukeen neure buruaz eta nola emango denbora, betirako biziko nintzela jakinez gero ziur.
‎Konbentziturik zegoen (gero esan zidanez) ni yahoo bat nintzela, baina harriturik zeukan nire ikasteko gaitasunak, gizalegeak eta garbitasunak; kualitate hauek zeharo bateraezinak baitziren animalia haiekin. Baina batez ere nire jantziek txunditzen zuten gehien, gorputzaren parte ote ziren pentsatzen baitzuen bere baitan noizean behin; zeren eta ez bainituen inoiz kentzen etxekoak lo egon arte, eta goizean haiek esnatu baino lehen janzten nituen. Nondik etorria nintzen eta ekintza guztietan agertzen nituen adimen aztarna haiek nola lortu ote nituen jakiteko irrikaz zegoen ugazaba, baita nire istorioa neure ahotik entzuteko ere, laster gerta zitekeela uste zuena beraien hitz eta esaldiak ikasi eta esaten egiten nuen aurrerapen handiagatik.
‎Esan zuen, gertatuz gero herrialderen batean yahooak bakarrik izatea adimenez hornituak, zalantzarik gabe beraiek izango direla animalia nagusiak, denboraz adimena beti nagusitzen baitzaio indar zakarrari. Baina gure gorputzen egitura, eta batez ere nirea, kontuan harturik, pentsatzen zuen tamaina bereko beste izakirik ez dagoela okerrago eginda adimen hura bizitzako eginkizun arruntetan erabiltzeko; eta gero jakin nahi izan zuen ea nire inguruan bizi zirenek nire antza zuten ala bere herrialdeko yahooena. Nire adineko gehienak bezain ongi eratua nengoela ziurtatu nion; baina gazteagoak eta emeak askoz bigun eta samurragoak zirela, eta azkeneko hauen larrua gehienetan esnea bezain zuria.
‎Bestalde, Enperadore haren Gorteko damei buruz hitz egitean, hark esan ohi zidan batek oreztak zituela, beste batek aho zabalegia, hirugarrenak sudur luzeegia, nahiz halakorik ezer ezin nuen nik sumatu. Gogoeta hauek nahikoa jakinak direla aitortu beharrean nago, baina, halere, ezin nituen baztertu, bestela izaki erraldoi haiek benetan itxuragabeak zirela pentsa baitzezakeen irakurleak; eta, justizia egiteko, esan behar dut jende mota erakargarria dela; eta batez ere nire ugazabaren aurpegiera, nekazari baizik ez izan arren, oso egoki eratua iruditzen zitzaidala, hogei metroko altueratik ikusten nuenean.
‎LEIRE. (txantxetan) Bai, tarteka. Batez ere ni, ezta?
‎Ezta ogi puska bat ere Ni soilik aurpegi ergel hura Besterik ez naiz.
2013
‎Gu zoriontsu egiteko ere ez? Bueno, batez ere nire ama?
‎11 urteko ibilbide horretan, hastapenik somatu al duzu on line bidezko ikasketetan? Batez ere, nik uste dut ikastaroen garapena baino, ikastaroek ere garapena izan dute, noski, bai plataforma aldetik, ematen diren baliabide eta errekurtsoak garatzen joan dira, baina batez ere nik somatu dudana, azkenean nik hemen 12 urte daramatzat, hau da, fundazioa sortu baino lehen Eusko Ikaskuntzan lanean nengoen, da gizartearen jakintza. Gu hasi ginenean, Eusko Ikaskuntza hasi zen 1996an lehenengo internet bidezko masterrarekin, eta garai hartan populazioaren, hemen batez ere Euskal Herrian edo Espainian esango genuke, populazioaren ehuneko 5ak erabiltzen zuen interneta.
‎Euskal Gutxiengoak estimatu zuen, eta batez ere nik. Adriano Celentano nire kantari faboritoetako bat izan da beti.
Batez ere nireak.
‎Bai, idazten zuen lan egiten zuen bitartean, denaz arduratzen zen, batez ere nitaz, arte-lanak erosten zituen eta errusiera ikasten zuen.
2014
‎Bai paseoan bai bazkarian, luze hitz egin genuen. Batez ere nik. Bera, ez dut esango muzin edo muker zegoenik, baina bai apur bat malenkoniatsu, tristura gozo baten besoetan kulunkan; bat batean deskubritu balu bezala eta hatz mamiekin ukitu zorion antzeko zerbait, aurki aienatu behar zitzaiona, eta horren galera aldez aurretik deitoratuko balu bezala.
‎Etxean guztiok estimatzen genuen, asko. Batez ere nire senarrak. Lagun minak ziren.
‎Jesus erruki zaitez nitaz. Zer erran nezake nire alde?, bada nire izkribuetan, beste gai batzuk ikutu baditut ere, batez ere nire fedea arrazonatu dudala, eta makur asko egin baditut ere (oraindik ez dut amaitu filosofiako karrera), interesantea iruditu zait nire lana, eta horregatik, makur eta guzti, hor ibili naiz saiatzen publikatzeko, besteei transmititzeko nire fedebidea. Eta hori guzti hori euskaraz, eredu inperialistari eredu internazionalista oposatzen diodalako (interesante dena lingua franca nagusira itzuli daiteke), iruditzen baitzait etikoki askoz aurreratuago (zentzu horretan iruditzen zait berba egin duela aita santuak Corean erran duelarik ezen bere tradizioak mantentzen dituen herria herri jakintsua dela).
‎Uhal batekin ere ni eramatea nahi izan balu, baietz esango nukeen.
2015
‎Nire gidaria. Batez ere nire gidaria.
‎Pauso luzeka, azkartxo abiatu ginen hilerrirantz, baina astiro hitz egin genuen. Batez batez ere nik. Eta hilerrian Nagib berriro ere bilakatu zen itsu, berriro ere herren, berriro ere xahar?
‎Jauregi hartan bizitzen imajinatu nuen neure burua momentu labur batez, inguruko jende guztiak mirestua eta batez ere nire senar eta aita amaginarrebek. Zer gehiago?
‎pena, eta lotsa, eta damua, eta hamorrazioa. Hamorrazioa batez ere nere buruaren kontra, hoin kobardea izateagatik. Oraintxe bertan or ikusten zaitut, hamar bat metrora; errexa izango litzake altxa, joan ta esatea:
‎Handik aitzinera etorri zen gainerako guztia. Munduko unibertsitate handienetatik deitu zidaten nire aurkikuntza ager nezan, eta egunero aipatzen ninduten komunikabideetan, batez ere nire herrikoetan. Izan ere txikia baita gure herria, eta aski da apur bat nabarmentzea, meritu guztiak puztu eta ni bezalako belar txiki bakarrarekin meta osoa egiteko.
‎Hika egiten zigula, alegia, hi baikinen bere azaletik kanpora bizi ginen gainerako guztiok. Batez ere ni bezalako karramarroak.
‎Kafe baten inguruan bildu ginen, geltokiko kafetegian bertan. Antza, oso zaila izaten da T8 izeneko, zera hori?, lortzea, batez ere nik behar beste kilo. Kamioietan ezkutaturik edo trenez, Bulgariatik ekartzen ei da Europako inguru hauetan dabilen gehiena, eta ez omen dago beste biderik Didier Dorise izeneko jaun batekin hitz egitea baino.
‎Iruditzen zait, izarak zabaltzen ditudanean, munduaren zuritasuna zintzilikatzen dudala, piztia denen eskura jartzen dudala naturaren birjintasuna, etxeko edertasunik intimoena. Ez diot halakorik ezer aitortu Karmeni, jakina, asko aztoratzen baita halako gauzekin, batez ere niri badagozkit.
‎Nire partetik, ontsa oroitzen banaiz, denbora horietan lehia handia zen Euskal Batasuna, EMA eta HA alderdien artean. Beraz ez nuen nire burua eta batez ere nire iritziak islatuak ikusten ez Enbatan eta ezta Ekaitzan ere. Ez nintzen hala ere HA ko partaide.
‎Tentaldia hain handia izanik, toki honetatik joatea nahikonukeen eta beste monasterio batean, orain nagoen baino itxiagoan, dotea ematea, hartaz gorespen handiak entzun bainituen. Hura ere nire Ordenakoa zen, eta oso urrun zegoen; hori zen batez ere ni pozten ninduena, ezagutzen ez ninduten lekuan egotea; bainaaitor entzuleak ez zidan sekula ere utzi.
‎2 1580 urtean, ni Valladoliden nintzela, handik igaro zen Burgosko artzapezpikua; garai hartan eman zioten artzapezpiku kargua, lehenago Kanarietakoa izan baitzen eta orduantxe zetorren. Palentziako gotzainari, On Alvaro Mendozari, egin nion erregu (esana dut honetaz asko egiten duela Ordena honen alde, bera izan baitzen Ávilako San Jose monasterioa onartu zuen lehenbizikoa, han Gotzaina zenean, eta harrezkero beti egin dizkigu mesede handiak eta Ordena honen gauzak bereak balira bezala hartzen ditu, batez ere nik eskatzen dizkiodanean), eta gogo onez eskatuko ziola esan zidan; izan ere, etxe hauetan gure Jauna zerbitzatzen dela deritzonez gero, poz handia hartzen du halako bat fundatzen danean.
‎Hemen laguntza guztiekin frai Joanen kasua ezin konpondu izan bagenuen, zer izango da han? Guztiek deritzote gaizki fraideak bidaltzeari, batez ere nire nebak, nola tratatzen dituzten ikusirik oso hunkiturik baita. Hemen uste dugu, negozio horretarako eskabidea egin duenak joan behar duela; batez ere nire nebak, gauza horietaz asko dakielako; hark dio, garrantzi handikoa dela berorri idatzi ohi zion pertsonagana guztia bideratua izatea.
‎Guztiek deritzote gaizki fraideak bidaltzeari, batez ere nire nebak, nola tratatzen dituzten ikusirik oso hunkiturik baita. Hemen uste dugu, negozio horretarako eskabidea egin duenak joan behar duela; batez ere nire nebak, gauza horietaz asko dakielako; hark dio, garrantzi handikoa dela berorri idatzi ohi zion pertsonagana guztia bideratua izatea. Rueda doktoreak konfiantza osoa du harengan eta ez dagoela hara joateko inolako premiarik uste du.
‎Nahiko galduko da ogasun hartatik; dena dela, garrantzitsuena irabazten bada, gutxi doakigu horretan. Hobeki nagoenez gero, ez didate hainbesteko penarik ematen gauzek; izan ere, gaixotasunak asko ahuldu behar du bihotza, batez ere nik bezala duenari. Ez uste izan edozer gauzak itotzen nauenik.
‎4 Uste dut on litzatekeela gure aitak agintzea Beatrizek berehala profesa egin dezala, arrazoi askorengatik, eta bat da behingoz tentaldiekin amaitzea. Goraintziak berari, eta beraren amari, eta ikusten dituenei, eta guztiei, eta ama priore ordeari eta ahizpa guztiei, batez ere nire gaixozainari. Jainkoak gorde biezat, ene alaba, eta oso santua egin beza, amen.
‎4 Ez diot berorri idazten Alonso Ramírez jaunari buruz, ez dago hura zertan nekaturik, berorri idatziz. Jaunari eskatzen diot ordain dezala (nik ezin baitut eman berorri eta beroriei zor diedana), eta urte askoan gorde ditzala, eta aingerutxo horiek oso santu egin ditzala, eta batez ere nire patroia, dugu-eta, eta berori bere eskutik izan dezala beti, amen.
‎Nik ezin dut sinetsi. Ez nuke nahi teman has gaitezen, emakumeekin gaizki ematen baitu, horretarako motiboak egon arren, eta kalte handia egingo lioke jaun horien izen onari, batez ere nire gauza izanik, are gehiago haiek jakinaren gainean ez dutela motiborik eman sinesten dudanean, beraien xalotasunak gaitz egiten ez badie behintzat. Jakinaraz biezat berorrek zer den, berriak izanik, huts egin baitezakete.
‎Eta egunero Sakramentu Santuaren aurrera joan nahi izatea eta joan ezik damua sentitzea, hori berorrek dioena baino, gehienena baino, adiskidetasun estuagoa da. Kontura dadila beti haren eskutik hartzen dituen graziez, Harenganako maitasuna gehituz joan dadin, eta utz diezaiola berorren ezerezaren txikikeriak begiratzeari, horrelako ugari agertzen baitzaizkigu guztioi, batez ere niri.
‎Zerrenda luzea zen: Martin Ugalde, Iñaki Zabaleta, Josu Landa, Luzien Etxezaharreta, Iñaki Uria, Nerea Azurmendi, Txema Auzmendi, Joxemi Zumalabe, Imanol Murua, Xipri Arbelbide, Joxerra Garzia... eta besteren bat ere nireaz gain. Horrela genbiltzan.
‎Hotzak nago, zurrutada bat kendu diot bozgorailu gaineko botilari. Ezta hauts izpi bat ere nire aitaren begiaren baso elurtuan. Ez haren oinatzak, ez nireak.
‎Behin etxera itzuli eta, gutuna idatzi zion, eta" behar den erantzukizunez" gogoetatu ondoren, oroitarazi zion izan zela" zinegotzirako hautagai proklamatua, auzi politiko luzearen ondotik" zeinaren signifikazioa funtsez ezagutzen baitzuten, hala zuzendari nagusiak berak, nola ministroak. Prozesu luze horretan zehar, beti adierazi omen zuen, eta publikoki adierazi ere, bere" xedea Foru Diputaziora itzultzeko, Nafarroa zail honen zerbitzura", eta horretaz, bere burua baztertzekotan" orain lerro horrexetik, nafartarren gehiengoak ez zukeen entelegatuko, batez ere nigan sinesten duen askok". Erabakia, gainera, bere bokazioaren kontrakoa zihoakeen, uste baitzuen Espainiari baliagarri izaten ahal zitzaiola ikuspuntu horretatik.
‎Eta batez ere nire bilobarekin memelokeriak egin baditu.
Batez ere nire aitaren etxea ez dugulako oraindik saldu.
Batez ere nire nire zorte onagatik.
2016
‎Ez dut gehiegi hitz egingo, batez ere nire buruaz.
‎Milaka arrazoirengatik, berak erantzun?, baina batez ere nirekin maitasuna egiteko pentsamenduak nahastu, aztoratu egiten zuelako: neba batekin, zera, Albertorekin egitea pentsatu balu bezalaxe.
‎Euskeraren onerako gauza bat egin ahal dezakezu, Ioni kemena ematea, edo hasitako bidetik eztadin irten egin ahala egitea. Hemengoak apaldurixek, beldurrez beterik, batez ere ni, nagoen lekua dela ta.
‎Gogorrak. Batez ere nire gurasoentzat. Narrazioaren zatitxo batek bisita ordua baino lehenago iristen zirela dio.
‎Ezin diguk horrelakorik egin! Segundo batekoa ere nik, Francorengatik. Ez al haiz jabetzen?
2017
‎Aurreko batean ere ni hiltzen saiatu zinen!
‎–Dezente, bai. Baina batez ere nire buruan dago zarata.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia