Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.178

2000
‎Kutixia da, bikaina benetan, haragi zuri zurikoa. Txangurro bat ematen zuen, Donostiako tabernarik onenetan pintxoen artean lotsarik gabe ipintzekoa. Tarantulak inportatzen edo nonbaiten hazten hastea gomendatuko nieke Arzak, Argiñano eta horiei.
‎Bi hilabeteren buruan eramango ninduten neu ere Herrerara, azken epaiketa amaitu ondoren. Negu betea zen, beraz, eta Herrerara sartzean soinean neraman guztia kendu zidaten, baita txapela ere, eta buzo bat eman zidaten janzteko.
‎eskuak atzean, aldakak dantzatzen, musajea bihurritzen. Patioaren alde batetik bestera bi hiru joan etorri egin orduko, besoak eta eskuak halako moduz mugituz ari zaio trabestia esplikazioren bat ematen. Ez dut uste asko aztoratuko duenik Ordiziako txapelduna.
‎Pentsatu nuen gaztetxera joatea ere, batez ere Lauaxeta harritu eta asaldatua ikusteko beste aukera eder bat izan zitekeela pentsatuta, baina itxita zegoen. Izan ginen taberna guztietan telebistako kate bera zegoen piztuta, ETB, euskarazkoa, futbol partida bat ematen ari. Atsedenaldiko tartean, ordura artean sekula ikusi gabea nuen iragarki bat eman zuten.
‎Izan ginen taberna guztietan telebistako kate bera zegoen piztuta, ETB, euskarazkoa, futbol partida bat ematen ari. Atsedenaldiko tartean, ordura artean sekula ikusi gabea nuen iragarki bat eman zuten. Dotore jantzitako dozena bat lagun ageri ziren zein bere sakelako telefonoaren bidez hizketan, gizonezko gorbatadunak batzuk, gona motzeko emakumeak besteak, seriotasun osoz lanean gogor ari ziren exekutiboak guztiak itxuraz; inpentsan, baina, gizon gorbatadun haietako batek, telefonoa barik maskor bat zuen belarri ondoan eta, bere zorion aurpegiari kasu egitera, liluratua zegoen entzuten ari zenarekin.
‎Bere traste guztiak bikar zorroan sartuak zituen ordurako. Begiak erdi irekita, lo egoteko plantak eginez, Goizederrek Lauaxetarengana hurreratu eta musu arin bat ematen ziola ikusi nuen. Odola zakileratzen zitzaidala sentiturik, ménage à trois zoragarri bat irudikatzen hasi nintzen.
‎Lauaxeta lo utzirik, Goizeder niregana etortzen sentitu nuen gero, begiak erabat itxita nituela, esna nengoela igar ez zezan. Musu leun eta gozo bat eman zidan masailan. Orduan begiak ireki eta neure ezpainekin Goizederrenak bilatu nituen.
‎Artegatasun itzarri horren ezinegonean kulunkan nengoela, Lauaxeta aldameneko ohetik jaikitzen sentitu nuen bat batean. Ohe gainera igota, zutik, hizketan hasi zen handik, ozen eta eskuineko besoa indarrez astinduz, mitin bat ematen ariko balitz bezala:
‎Bergarako kartzela zaharra izandako etxea ikusten izan nintzen biharamunean, Angiolilloz oroiturik, Cánovas del Castillo hiltzeagatik garrotez exekutatu zuten anarkistaz, kartzela hartako ziega batean eman baitzituen hark azken egunak. Angiolillo Ernioko bileran parte hartu zutenetako bat izan zitekeela otu zitzadan, eta horrek, inolako oinarri logikorik gabe, kartzela zaharraren inguruetan Lauaxetaren berri izan nezakeela pentsatzera eraman ninduen.
‎Misterio bat da hori guztia niretzat. Hil eta gero Lauaxetak ezerez huts eta ilun batean eman zituen 60 urte Gernikan berpiztu artean. Nik, aldiz, beste era bateko bizipena izan dut heriotzaren ondoren, horrela esaterik baldin badago.
‎Kezka erlijioso handirik ere ez zuen une hartan. Hil zenez geroztik ez zuen Lauaxetak Jaungoikoaren existentziaren frogarik izan, ezerez huts eta ilun batean emana baitzuen oso osorik denbora tarte zehazgabe hura; baina ez zuen inongo frogaren beharrik bizirik zelarik hain kartsuki sinesten zuena berpiztu ondoren ere sinesten jarraitzeko.
‎" Hark?", galdetu zuen Xanek. " Henrik", esan zuen aitatxik; beraz Lazarok haren bila etorri zela kontatu zien; ez zen komeni, agian, berria hala hala heda zedin; hotsa behar ez ziren belarrietara heldu zitekeen; alta, bazitekeen zaharrak datu berriren bat ematea; bazirudien zerbait esatekoa zuela; izan ere, antiojoak jarri eta, eskuaz apurtxo bat hurbiltzekoa eginez: " ixilpeko obra batzuk egin zituen", esan zuen; sekretuka, hurrean zen etsairen batek adi balezake lez; ordea beraiekin Ivan txikia besterik ez zen; esan zituen hitz haiek Xanengan sortzen zuten efektua ikustearren pixka batean isilik egon eta gero:
‎Xan gogor harritu zen; ez zuen beraz Henrik, ez denboran ez espazioan, handik hain urruti behar; ez baldin bazuen noski amatxi zahar hark ere koskaren bat buruan, familian bestalde korrientea zirudiena. " Ez", esan zuen Xanek, amatxi zaharragana beste pauso bat emanez; amatxi zaharra apur bat inkorporatu zen, begirada lausoz,: nor zara ba?
‎Ivani burua ferekatzen ari zitzaiona, amatxi zaharrak Maria deitu zuena, amatxi zaharra bera bezain zaharra zen, nahiz, potoloagoa izanik, larru lisoagoa zeukan. Bestea berriz, Lolita, bera ere zaharra baina, dudagabe gazteagoa zen; zehazkiago, haur zahartu bat ematen zuen; bere irribarre xaloaz, burutik eskas samarra menturaz.
‎Mutil ona zen, baina hain bizimodu desordenatua zeraman... Joaten zelarik, nik sagar bat, edo bollo bat ematen nion biderako. Ez zuen hartu nahi izaten.
‎Lupok, molde onean, zerbait aipatu ziolarik, osabak: " Bistan da", esan zuen, eta ahoa bete jaki zuela esplikazio nahasi bat eman zuen, Belek eta Lupok hala ere, arreta handiz aditu zutena; lan kontuak ziratekeen, kontu tekniko samarrak, ezin konprenituzkoak Xanentzat.
‎Jai nagusiren bat izan behar zuen; Xanek ordea hilak zenbat zituen, zein jai zitekeen ideiarik ez zuen; negua zen, noski; aurkixeago udaberria etorriko zen. " Segi, segi", esaten zuen Belek, kuadernoaz Xani haize pixka bat emanez; bat batean: " hi, hi!", esan zuen; plaza batean ziren, etxe bat goitik beheraino plastiko berdeez, aldamioz inguratuta zegoen; etxearen aurrean, zakarren artean tuberia zaharrak, egitura metalikoak pilatuta zeuden;" aparka ezak hor", esan zuen Belek, eta Xani:
‎Gizon haiek, edari makinatik kafe bana ateraz, kontu kontari, irri egiten zuten. Xanek egunkariko lehenengo orrialdeari behako bat eman zion. Titular handiak, euskaraz, bonbardatze batzuen berri ematen zuen; zehaztu ere egiten zuen bonbak non jausi ziren; ordea, leku izen hura ez zuen Xanek behin ere aditu; fonetika, hala ere, ezaguna zitzaion.
‎Hainbat bulegari, zein bere mahaian, bere ordenadorean, zein bere zereginari itsatsita zeuden. Batek edo bestek begiak apur bat jaso zituen, Xani begiratu distraituak, agian pixka batekoak emanez. Neska bat etorri zitzaion:
‎Fenwich baten atzean, txoko gorde samar batean gelditu ziren. " Orduan", esan zuen Garik, zigarroari azken zupako bat eman eta lurraren kontra zapalduz," Henri ezagutzen duk?". " Aldi batez... harekin ibili ninduan", esan zuen Xanek; pausalditxo bat egin zuen eta:
‎Kirol poltsa batekin, zerbait ari ote ziren, nik orduan ez nekian ezer. Susmoa banian noski, ez ninduan itsua"; zigarreta itzalia arrabiztu zuen, bere azazkal horixka biribilen artean kondar hari heldu, zupadako bat eman eta, segitu zuen:
‎" Harrezkero", esan zuen," guk ez diagu ikusi. Handik gutxira berriz, kasernako leherketa hura izan zuan eta... hi orduantsu atzeman hinduten ala?"; Xanek baiezkoa egin zuen;" ba, beharbada jakingo ez duana duk, Henrik egun haiek, edo aste haiek, ez zakiat, herritxo batean eman zituela, hemendik ez urruti. Eta, leherketa izan zen egun hartan, herri hartako ostatuan zela, ostalariari (nire ezaguna dena, nik hau berak esanda zakiat) esan ziola, tipo bat han bazterretan ostuka ikusi zuela; bere kusan ote zebilen; eta gure etxeko telefonoa eman zioan, edozer gertatzera guri abisu emateko"; apur batean isildu egin zen, gero jaiki egin zen eta:
‎Dudagabe politikoak, batzuk ez bertakoak itxuraz, beste batzuk euskaldunak; arranguratuxe agian, azkenekook; irri zabalka, satisfazio plantak eginez hala ere; paper bat zerabilkiten eskuz esku, bertan firma bana ipini, akordio batera heltzen ari zirela zirudien. Ikusi batera errepresentazio arrunt, ez oso interesante bat ematen zuen; gizon iharrak, ordea, eztul txiki pixka bat egin eta, Xanengana amiñi bat itzuliz, hargatik begiak pantailatik kendu gabe: " Soka tenkatzen ari dituk...", esan zuen.
‎Kafetegitik irten eta kale aldapatsu, luze batean goiti jo zuten, Pitita botatzarrekin, bizkar zorroa zeramala bizi bizi aurrean, Xan bi hiru pausoz osterago, eginahaletan burusoilari jarraitzeagatik. Hankak min pixka bat ematen ziola zebilen, Pitita baina, ez zen hartaz ohartua; haren nahia inondik ere kale haren azken muturrera lehenbailehen ailegatzea zen: hiritik irteteko, nonbait; izan ere, han aurrean, laino trinko baten pean, mendi baten irudia igarri zitekeen.
‎Bere begi kixkorrez lepamotzaren onespena bilatu zuen; honek, ordea: " Jakitea, zer den", esan zuen;" behin baino gehiagotan gaupasa eginda dinbi danba, kamiseta baten bati emanda bularrutsik heldu zuan etxera. Deporren behin, zepelin ederrarekin, demasako botila txikizioa egin zian.
‎Bai, Henriren bila heldu zen hirira. Eta espero zuen, lagun haiek argibideren bat emango ziotela. Ordea, haiek ere isildu ziren:
‎Hargatik laga zuen, zuhurki, apal batean kaiera; alabaina, orduan etorri zen Eli. " Eskerrak hor zinen", esan zuen eta, kaierari gain begiratu bat emanik, Xan beldur zen bezala burla adierazi gabe: " ederki", esan zuen eta, orain keja doinuz:
‎" Ez nuen hori esan nahi", esan zuen. " Noski", esan zuen Elik;" inork ez du ezer esan nahi"; Xan mutututa zegoen; bista jaistean, ohartu zen zapatetako lokarriak askatuta zeuzkala; lotzekotan eseri egin zen; Elik esnea baso bitan zerbitu, gainean kafe sorta bana isuri, gero, ostatura behako bat emanik Xanen parean, hankak zabalik zituela jarri zen; minduta bazegoen ere, ez zuen behinik behin ematen; koilaratxoarekin azukrea disolbitzen ari zelarik: " ikusi dut", esan zuen," lo gelditzen ari zinela barran".
‎Agian Elik berataz zerbait esan eta zerbait hark grazia egiten zion, menturaz alkoholaren efektuz. Behinik behin, aurrera pauso bat eman eta: " Xan", esan zuen; ezagutzen ote zuen?;" Xan, adiskide", esan zuen; bistan da, txerbelduta zegoen;" zer kontatzen didak?".
‎Hartan Xan arras itzuli zen eta: ...zion begiratu, ez zuen, menturaz, ikusi; ile urdinak atzeraka orraztuak, eskuak berokiko poltsikoetan sartuta, arrunt bere baitara bildua, lurrera begira zegoen; ez zen, ausaz, hura galde egiteko pertsonarik egokiena; alabaina, ez zen besterik inguruan; zer nahi zen ere, bere isilean, bere bilduan, edo agian, bere gorrean, bere despistatuan, hala ere bertakoa behar zuenez, Xanek, harengana urrats bat emanik: " barkatu", berriz esan zuen; gizonak bista jaso zuen; begi argi, lausotuak zituen.
‎" Lo egiteko toki bila zabiltza?", esan zion, azkenik, korbatako gizonak; eta, esan zuen moduagatik, erantzuna biziki interesatzen zitzaiola zirudien. " Agian bai", esan zuen Xanek, zuhurki, hartara hala ere gizonak informazio baliagarriren bat emango ziolakoan. " Benta Zaharra itxita dago", esan zuen gizonak, eta Xani haren doinuan erdeinu pixka bat nabaritzea iruditu zitzaion.
‎Neska ile beltz, aurpegi zuri, elastiko urdin ilunaz jantziriko batek atenditzen zuen barra. Xan harengana heltzen ari zela, hark berari begiratu arin bat eman eta, barratik irtenda, hiru gizasemeengana joan zen, kopa bana eramaki. Handik atzera barrara heldu zelarik, aurpegi zupatuko hark bere begi beltzak neskaren ipurdian tinkaturik zeuzkala drolekeriaren bat esan, hiru lagunek barre egin zuten.
‎" Mmm". " Bere neska laguna", esan zuen Lazarok; Xani hura miresteko tartetxo bat eman eta: " gero hura laga zian", segitu zuen;" edo neskak laga zian bera, jakin zuenean...
‎ari zen enpresako tipo baten emaztea izan! Handik alaba bat izan omen zian"; zigarroari azken ezpainkada bat eman eta, hura lurrera botatzearekin: " total", esan zuen," gero gertatu zena gertatu zuan eta Henrik hura ere utzi egin behar izan omen zian".
‎Isilantzeko solasean hasi zirela nabarituz Xanek, pudorez, begirada apartatu zuen. Handik pixka batera, armarioko ispiluan, ilun hartan, Elik eta konkorrak elkarri musu bat ematen ziotela begitandu zitzaion; edo, halakorik izan ez bazen ere, behintzat bien bisaiak oso juntu egon ziren momentu batez. Gerotxoago berriz, Eli zigarroa hautsontzian uztearren jiratu zelarik Xanek ikusi zuen, konkorra bere belarria Eliren eskulepoaren kontra marruskatzen ari zela.
‎Konkorrak despistatuta ematen zuen, preokupatuta agian, ez agian oraindik erabat esnai; gero betaurrekoak jantzi zituen eta, zurrun Xani begira: " Hi haiz, hortaz, Xan", esan zuen; Xanek mormor batekin eman zuen baietza;"... Motan zeldari su eman ziona"; Xanen begiek diz diz egin zuten;" Etxezurian latzak pasatuko hituen...", esan zuen; Xanek ez baitzuen ezer esaten: " etorri", esan zuen," goazemak sukaldera.
‎" Ohartu naiz, bai, alde hau berrituta zegoela". Xanek zurrut ttiki bat egin zuen, antosina mahai gainean uztean, bertan zen burdinazko dortoka bat ukitu zuen; hark segurtasun pixka bat eman zion, nahiz berehala zalantza pittin bat eragin. " Zer zaude, tailerrean?", galdetu zion Raissak.
‎" Bai; hor hil zen"; Xan, artega, sofan remobitu zen;" noski", esan zuen Raissak, oroitzapen tristea burutik uxatuz," nire seme alabak ere badira; nagusia ja lanean hasi da, bestea txikitxoa da oraindik...". Raissak neskatila xalo, zimurtu samar bat ematen zuen. Xanek alboan zuen kojina ferekatu zuen.
2001
‎–Abokatuarekin hitza hartzera joanen nintzela xanpatu nion eta lankide batek, bere esku zakuan zeukan lexomil pastilla bat eman zidan, ur baso batez lagundurik, jabal nendin bederen. Bistan dena, elkarrekin eraiki gure villa ederrera heldu nintzenean, Marttak lekuak hustuak zituela, baina bere usaina zoko miko guztietan hedatua zen.
‎Gomendatu naunan funtsez euskaldun egoteko eta frantses bilakatzen ari haiz! Bakea eta zigarro bat eman iezazkidan. Arropa zenbait ere bezti nadin.
‎Ondoko bederatziak aldiz infernu kolorekoak enetako! Xoxokeria batengatik, supermerkatuan erosi usain on botila bat demagun, Joanes haserretzen zitzaidanan eta" heziko haut" orroaz oihukatzen ere, auzoek entzuteko maneran. Nahi zinan guztiek jakin zezaten gizon errespetatua zela ohetik eta etxeko sukaldetik haste.
‎Goitika bukatzen zuen, gontzetarik ateratzear, prozac pastilla bat ematen zioten arte. Arratsaldea lo hil batean higatzen zuen, plastikozko ohe gogor batean xaal xaaala etzanik.
‎Kreatzen dakien bakarra hemen Jainkoa da. Ezagutzen dizugun maestria furiosean Egüntto batez emaguzu eta kito. Hautematen dudan oroz negarra darit begietarik...
‎Egunak txabolen inguruko bazketan eta anitzetan gauak aziendekin iraganez, agian Joanesen kasuan abereekiko identifikazio naturala osoki normala zen. Ez ote zuten jakintsuek jadanik frogatu, haur bat demagun otsoek hazten eta hezten zutela, otso bilakatzen zela ibileraz, mintzamoldez eta izaeraz. Zure nortasuna, ekartzen zaituen sozietatearen araberakoa dela argi dago.
‎Irri gogoa bermatu zitzaidan. Lagunari ukabilkada bat eman nion eta hark begirada tzar batez geldirik egotera gonbidatu ninduen. Marmaran ninderraion.
‎bakoitzak eraikitzen zuen bere aterpe bizigarria, onargarri zitzaizkion gezurrak teila gisa erabiliz. Norbaitek aski zion etxeari ostiko bat ematea, halako segurtasun ezaren sail ezezagunean behera lerratzen hasteko. Gasna puska, zakar ontzira aurtiki nuen haserrez, behin betiko zilbor heste latza suerta zitekeen keinu bortitza marraztuz:
‎–Xerrami... Euskaldun horiek aditza hurrupatzen duten bitartean, guk ricard honi tinkaldi bat eman diezaiogun arraiki.
‎Gasna puska bat emaguzu.
‎Aste oso bat eman zuen Zubiko Bentara hurbildu gabe, bere leihotik zelataka.
‎Egun osoan jo eta ke aritu ziren gizonak, lehenbiziko zaldi gizajoarekin eta gero Barrentxeko idi parearekin, baina fudrea idorrera atera ezin. Hondarreko, kolpe txar bat eman eta zulo koxkor bat egin zioten. Aho zabalik gelditu ziren denak, deus erran gabe, ibai azalari begira, ardo beltzak bere kartzelatik nola egiten zuen ihes, ibaiko urak bere magalean zeramala.
‎Uraren ispiluan ilargia oso osorik ageri zen. " Ogi opil haundi bat ematen dik, zuri zuria, labera sartu aitzinetik", erran zion portugesari, eta plausta! salto egin zuen, besoak zabal zabal, irudi hura harrapatu nahiko balu bezala.
‎Jauntziak zituenak erauntzi eta eskutrapu batekin gorputz osoa igurtzi ondotik, maindire latz bat eman zion Milak Sadabari. Arropa bustiak kanpoan hedatu zituen, ilargiaren argitan.
‎Trenetik jautsi ondotik, muga aldera abiatu ziren. Estazioan militar itxurako kanpotar bati eman zioten begia, maleta handi batzuk eskuetan eta eskopeta gordetzeko moduko poltsa luze bat lepotik baitzituen. Hagitz xuabe egiten zuen solas," Querría xegar hasta Alkasoro, si ustedes tuvieran la amabilidad...".
‎Beroa eta min fisikoa noraino jasaten zuen erakutsi nahi izan zidan, nonbait; edo, agian, malama delako haren erakustaldia zitekeen, alegia, moralki zer higuingarri zen erakutsi nahiko zuen, bere burua nire aurrean apaltzeko, are doilortzeko; alegia, nire maila moraleko –hau edozein izanik ere– norbait eroso sentiarazteko gonbita zitekeen, bera beti ere putakumeagoa izango zelakoan; ezin jakin. Eutsi nion ostia pare bat emateko gogoari, partez hatzak oraindik erreta eta minduta neuzkalako, partez agure ustez jakintsu hark eman behar zidalako B eskatzen zuen kanon famatua. Azkenik, eta horretarako bidea eginda zegoela iritzirik, aldez aurretik artaz prestaturiko predikua botatzen hasi nintzaion (egoerak erakusten zituen ezpal berriei aurre egiteak agintzen zituen aldaketa txiki batzuekin), kanona eskuratzeko helburuarekin:
‎Ez hori bakarrik; fama da neskatxek cocuyoak lotzen zituztela adatsean gaueko jaietan, eta oinetan itsasten zituztela gauez bideak ikusi ahal izateko. Ni proba egin gabe nago, noski, baina esaten dute Pyrophorus bakar batek ematen duen argitan irakurtzea badagoela. Argia emate honek, eta hau zientzialarien iritzia da, sexu erakarmenarekin du zerikusia.
‎Jainko oso urrutiko bat deitzen ari zen artaldea zirudien. Doike ni lintxatzea helburu zuen talde bat eratzen hasi zen, baina ordurako bileraren hasieran nire ondoan eseririko neofitoa saltaka iristen ari zen oholtzara, eta niri bultzada bat emanez, mikrofonoaz jabetu zen: Hitzaldi hau nirea da!
‎Etsi nuen eta su piztekoak erosten hasi nintzen, su piztekoen mekanismoa ongi menderatzen nuelakoan; estankoetan bada makina bat modelo itxuroso eta diseinuzko, merke gainera, eta betiko moduan funtzionatzen dutenak, baina horiek ere badute akatsa: hamargarrenetik edo aurrera ez direla berriro pizten; orduan itzuli behar duzu estankora, eta harria edo gasa, edo biak, aldatzen dizkizute; ateratzen zara oso pozik, eta, berriz ere, beste hamar bat aldiz edo piztu ondoren, metxeroa izorratzen da; orduan estankora itzultzen zara eta beste metxero bat ematen dizute. Luza dezakezu ariketa estankoko metxero guztiak probatu arte, eta azkenean baieztatuko duzu egiatan ez dagoela akatsik, 300 edo 400 pezetako su pizteko dotore dotore horiek hamar piztualdirako pentsatuta daudela.
‎Jakina, esan gabe doa erakunde eta gauza hauek guztiak mantentzeko nahikoa hiztun, kristau, zergapeko ere eduki behar dituzula. Osagai horiek guztiak dituzunean, kokteleran sartu, astinaldi bat eman, eta koktel horretatik atera diren liburu batzuk gainerakoetatik bereizi: hor daukazu kanon literario bat.
‎Berlusgoñik ezetz eta ezetz, eta beste kankateko bat emango niolako mehatxua egin nuen.
‎Ulergarria iruditzen zait zerbait izan nahi izatea. Arrazoi pixka bat ematen ari natzaizue, zuena, neurri txiki batean bada ere, ulergarria iruditzen zaidala esaten ari naizenez; baina nik, beharrezkoa den une eta toki guztietan, ukatu egingo dut ulergarria iruditzen zaidanik zuen nahi izate ero eta tenorez kanpoko hori. Ez duzue zer eginik.
‎Lehen esan dizut azken lan bat egiteak ekarri nauela Tokisgradora, jarraitu zuen. Informazio bat eman didate, eta kontratatu naute hemen dagoen pertsona bati emateko. Badakizu zein den pertsona hori?
‎Lehen esan dizut azken lan bat egiteak ekarri nauela Tokisgradora, jarraitu zuen. Informazio bat eman didate, eta kontratatu naute hemen dagoen pertsona bati emateko. Badakizu zein den pertsona hori?
‎Beste informazio osagarri bat emango dizut –esan zuen, jaramonik egin gabe– Borgesek plan perfektua du Harrison ministroaren biziaren aurkako atentatua egiteko.
‎Arriskuaz ohartarazten zion ohar bat zirriborratu nuen eta korrika batean jausi nintzen hoteleko sarreraraino. Banindoan kalera eta harrerako mutilak geldiarazi ninduen, papertxo bat emateko. Paperak honako hau zeukan idatzita:
‎Gero hortzez estutu zuen ezpainaren behe aldea, eta gogoetazko beste" mmmmm" bat bota zuen, azkenik garaipenezko" jakina!" bat jaulki zuen arte. Eskuak libre izan balitu eskukada bat emango zukeen kopetan (edo agian kokotsa bermatuko zukeen esku ahurrean). Zu zara kanon baten bila dabilen erg... eeee... elementu hura, ezta?
‎Londresen jaioa naiz, esplikatu zuen Berlusgoñik, arbasoak errusiarrak zituen Parisko aristokrata judutar baten seme nagusia; txikitatik eduki dut letra inprimaturako joera oso errotua; familiatik datorkit. Aitak erakutsi zidan irakurtzen; bost urte nituenerako Ovidio irakurria nuen, latinezko jatorrizkoan; etxeko hizkuntzak errusiera eta ingelesa baziren ere, Firenzetik propio etorritako inude batek ematen zizkidan italierazko eskolak, eta ikastetxe frantses batean ikasten nuen; buruz oso betea ez zen osaba batek irakurtzen zizkidan Bibliaren pasarterik adierazgarrienak polonieraz; sei urte nituenean buruz nekizkien Dostoievskiren nobela gehienak, errusierazko bertsioan edo galegozko itzulpenean; zortzi urte nituenean nire familiak Berlinera joan behar izan zuen, aitaren lan arazoak zirela m... Hori Tuaregekin bizitzera joan baino lehen izan zen; islandieraz eta moldavoz defenditzen naiz, Reyjavikeko azentu markatuegia dudala leporatzen didaten arren.
‎Kotxean sartu ginen berriz ere. Bere begirada hotz horrek dena kontrolpean zuela adierazten zuen eta, egia esan, horrek beldur pittin bat ematen zidan.
‎Zerbitzariak, gizon sartu berriari begirik kendu gabe, beltzuria agertzen zuen; neskatila motosdunari nazka keinua marraztu zitzaion. Azkenean zigarro pare bat emanda pozik aldendu zen. Mahai gainean, blaitutako aldizkaria utzi zuen ordain gisa.
‎Lehenengo aldiz nire presentziak sosegu pittin bat eman ziola iruditu zitzaidan. Begiak itxi eta alkandorako poltsikoa miatuta zigarro zimurtu bat eskuratu eta ahoan paratu zuen.
‎– Steveren hilketa eta Louisen suizidioa hein batean argitzeak beste dimentsio bat ematen ziok kasuari, noski: lapurreta.
‎Laku izoztu bat ematen du,
2002
‎– Madame... –erreberentzia batez musu eman zion eskumako eskuaz oratutako Mentxurenari, eta ondoren kartoizko zilindro bat eman zion– Zure gustukoa izatea espero dut.
‎Lurreko baldosak eta alfonbra txikiak oinkada arin eta isilez zeharkatu zituen Mentxuk komuna ez besteko ateraino, eta Fonsecak aski itxita utzi ez ote zuen segurtasun faltaz, bultzada txiki bat eman zion. Fonseca komunetik itzuli zelarik, zigarro bana erre zuten isilean.
‎Elizaren azpiko kantoira heldu zirelarik Santa Maria kalean behera egin zuten udaletxe aldera. Etxarte ilun batera ematen zuen barandilaren aurrean gelditu zen Mentxu, eta bestearena moduko jarkera hartu zuen Santosek ere, besoak hesiaren burdinan ipinita eta itzalune hezera begira.
‎Musu bat emanda eta afaritarako pertzetan zer zegoen begiratzen zuen bitartean, ea Mentxu goian zegoen itaundu zion Joseluk amari. Ezezkoa jaso zuen arrapostua, eta gainera, ez zuela uste laster batean etortzekoa zenik, botika itxi ostean betebeharrekoren bat izan behar zuela kanpoan, afaritarako iritsiko ote zen duda egin baitzuen.
‎Eskaileran jesarrita minutu pare bat eman zuen isiltasunean laketurik eta, sukaldera jaitsi zenerako, Antoniarekin bateratsu egin zuen sarbidea. Zartagina labetik hartu zuen Antoniak, baina Mentxuren eskuek heldu zioten giderrari sutegia isiotu eta gero.
‎Ondorio haren harridura agertu zuen Antoniak, eta Mentxuk argibideren bat emateko beharra ikusi zuen.
‎Santosek silueta ilun bat besterik ez zuen bereizi Azken Portuko kaian. Ez zuen zubia utzi behar izan, aski izan zuen helizeei kontrako indar apur bat ematea ontziaren karela lehorretik metro eskasean hurbiltzeko. Apurka zehatzagotuz zihoakion zain zegoen morroia, zutunik eta mugitu barik, xira ziztrin batez jantzirik eta burua soil.
‎– Ez du ardura, Santos, oparitu egingo zuen. Jakingo zuen noski barruan zer zekarren eta agian onura publikoko hartzaileren bati emango zion.
‎Madame Lil izateko gogo gutxi zeukan, nonbait. Kazetariak musu bat eman zion masailean. Ezpainek azala ukitzean, artean hoztu gabe zegoela begitandu zitzaion.
‎Juan Carlos I erregeak Guggenheim museoa bisitatzeko asmoari eutsiko omen dio. Musu bat eman diozu ezpainetan. Fionak zain dagoenaren begiratu urduriaz erantzun du.
‎Madame Lil nagusiagoa zen, agian hamabost urte, artean gaztaroko zantzu nabarmenak gordetzen zituen baina. Haren gorpuzkerak neska nerabe batena ematen zuen, ipurdia eta bularrak bere tokian. Izter sendoak nabaritzen zitzaizkion gonaren azpian.
‎Soa kazetariarengandik aldendu gabe, Madame Lilek hurrupa bat eman zion kopari. Edari apartsua gorputz zurixkan behera labaindu zitzaion.
‎Ondorioztatu du hango egunkariek basapiztien antzera jokatzen dutela lurraldea zehaztu beharrean. Begiradatxo bat eman dio tolestu aurretik: " Fallece Luis Iturri".
‎Fionaren jarrera ere bada ulergarria. Osteratxo bat emateko eskatu dizu, baina egunkaririk gabe, mesedez, egunkaririk gabe. Ez dakizu.
2003
‎Beste bat ematen du Lupe Latasak. Ederraren ederrez itsustua.
‎Floch jaunaren bitartez lortu dut. Eta alde egiteko bizkar eman baino lehen, barnean dakartena airezko bolatxoz babesten duen horietako enbelopa bat eman zion eskuetara Damiani, ez horregatik, gehituz. Gero, besterik esan gabe, joan egin zen.
‎Hau zurea da. Kontsultaren barruan sartzen da kopia bat emateko zerbitzu hau. Irteterakoan, ordaindu sarreran dagoen erizainari.
‎Papera halako agiri bat zen. 1936ko abenduaren 11n sinatua, Guda Gexo Zaintza’ren Artezkaritza Nagusijaren Departamento de Capellanes batek emana zen. Hark zioenez, Saseta Batailoiko On Manuel Iriondo Aranburu kaperauari baimena eman zitzaion zertarako eta Gernikako Andra Mari Parrokiako kalizetako bat aipatu konpainiakoen arima zerbitzuan erabil zezan.
‎Ezin genuen ulertu. Bizkaia boutik Alejo Bilbao komandanteak azalpenen bat emateko eskatzen zuen.
‎luzatu nion, eta galdutako eki saindu haietako bat eman banio baino benerazio handiagoz hartu zuen altzoan.
2004
‎Hasieran gogorra egin zitzaion; ez zuela maite erabaki zuen lehendabizi, gero maite zuela ebatzirik, alegia, bikoteari eskatzen zaizkion ahalegin eta morrontzak ematen zizkiola ikusirik, ezkutatzeko zer edo zer zuela otu zitzaion, konpondu gabeko zerbait utzi zuela atzean, konpartitu ezinezko zerbait larria, izugarria, beharbada. Bolada batez eman zion matraka horrekin, baina Carlosek barrea baino ez zion erantzuten. " Ikaragarria" erabakiko zuen Marckek" bikoteen artean dauden komunikazio gabezi eremuak, eta nola ikasten den eremu horien mugetatik hanka puntetan pasatuz elkar bizitzen", Carlosek ezkutatzeko zerbait utzi zuelakoa fantasiatarako joz.
‎Bizkarra jaso zuen Bazterrek negarrez. Amak altxatu eta musu bat eman zion.
‎Jendeketa guztiaren artean 20 leihatila bilatu zuen. Hartu zuen nexka beltzak erreklamazio orri bat eman zion betetzeko; hantxe paratu zituen izena, jaioterria, helbidea: Kale nagusia, Nafarroa, idatzi zuen euskaraz, Spain.
‎Orri bat eman zieten erreklamazioa egiteko.
‎Ferminek azalpen luzeago bat emateko gelditzera egin zuen. Bazterrek gelditzeko asmo zirkinik ere egin ez zuela ikusirik, aurrera egin zuen eskuekin imintzioka.
‎halako itsasontzi dotore egokitu batean eman ere,
‎Zigarroari zupada luze pare bat eman eta
‎eta bigarren bat eman geniola,
‎erritmo bizi eta sendo bat eman ziola hasierari;
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bat 1.033 (6,80)
batean 39 (0,26)
bati 36 (0,24)
batek 33 (0,22)
batera 8 (0,05)
batekin 5 (0,03)
baten 4 (0,03)
batez 4 (0,03)
batena 3 (0,02)
Bat 2 (0,01)
batekoa 2 (0,01)
batekoak 2 (0,01)
baten barruan 1 (0,01)
baten bidez 1 (0,01)
baten gainetik 1 (0,01)
batenak 1 (0,01)
batengatik 1 (0,01)
baterako 1 (0,01)
batetik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bat eman behar 37 (0,24)
bat eman nahi 24 (0,16)
bat eman ari 11 (0,07)
bat eman ahal 10 (0,07)
bat eman ezan 10 (0,07)
bat eman joan 8 (0,05)
bat eman asmo 4 (0,03)
bat eman erabaki 4 (0,03)
bat eman ere 4 (0,03)
bat eman gogo 4 (0,03)
bat eman atera 3 (0,02)
bat eman diol 3 (0,02)
bat eman egin 3 (0,02)
bat eman esan 3 (0,02)
bat eman eskatu 3 (0,02)
bat eman etorri 3 (0,02)
bat eman ez 3 (0,02)
bat eman ote 3 (0,02)
bat eman pentsatu 3 (0,02)
bat eman soziedade 3 (0,02)
bat eman ala 2 (0,01)
bat eman asmatu 2 (0,01)
bat eman balio 2 (0,01)
bat eman modu 2 (0,01)
bat eman saiatu 2 (0,01)
bat eman zi 2 (0,01)
bat eman ahalegindu 1 (0,01)
bat eman altxatu 1 (0,01)
bat eman antzerki 1 (0,01)
bat eman apur 1 (0,01)
bat eman aski 1 (0,01)
bat eman aukera 1 (0,01)
bat eman aurre 1 (0,01)
bat eman ausartu 1 (0,01)
bat eman auto 1 (0,01)
bat eman baino 1 (0,01)
bat eman bakarrik 1 (0,01)
bat eman baldintza 1 (0,01)
bat eman baliatu 1 (0,01)
bat eman beharreko 1 (0,01)
bat eman bekain 1 (0,01)
bat eman bera 1 (0,01)
bat eman berak 1 (0,01)
bat eman beste 1 (0,01)
bat eman besterik 1 (0,01)
bat eman bezala 1 (0,01)
bat eman bezalaxe 1 (0,01)
bat eman bidali 1 (0,01)
bat eman bidezko 1 (0,01)
bat eman bikoiztu 1 (0,01)
bat eman bizi 1 (0,01)
bat eman bizkar 1 (0,01)
bat eman bota 1 (0,01)
bat eman bukatu 1 (0,01)
bat eman bulkada 1 (0,01)
bat eman deitu 1 (0,01)
bat eman deliberatu 1 (0,01)
bat eman ei 1 (0,01)
bat eman erantzun 1 (0,01)
bat eman estola 1 (0,01)
bat eman etxe 1 (0,01)
bat eman ezean 1 (0,01)
bat eman ezezko 1 (0,01)
bat eman ezker 1 (0,01)
bat eman Frantzia 1 (0,01)
bat eman gai 1 (0,01)
bat eman Gaiarre 1 (0,01)
bat eman garrasika 1 (0,01)
bat eman gelditu 1 (0,01)
bat eman gonbidatu 1 (0,01)
bat eman gonbit 1 (0,01)
bat eman gorpu 1 (0,01)
bat eman gu 1 (0,01)
bat eman gustuko 1 (0,01)
bat eman gutizia 1 (0,01)
bat eman hasi 1 (0,01)
bat eman hura 1 (0,01)
bat eman ikusi 1 (0,01)
bat eman ilegitimo 1 (0,01)
bat eman itsaso 1 (0,01)
bat eman itzuli 1 (0,01)
bat eman jarraitu 1 (0,01)
bat eman jo 1 (0,01)
bat eman kaserna 1 (0,01)
bat eman kieto 1 (0,01)
bat eman Peter 1 (0,01)
bat eman Xan 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia