Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 48

2004
‎Alexengatik izango ez balitz, Maria eta Olatzekin bueltatxo bat ematera aterako litzatekeela pentsatu du Leirek, baina ezin du Alex etxean bakarrik utzi. Aste barruan gauetan baino ez dute ikusten elkar eta asteburua heldu eta ez du berak bada ihes egingo lagunengana.
‎Gauak lehengo ilun berbera zeukan, baina lehen baino apur bat isiltasun gutxiago. Hogeita hamar bota parek pausoa batera ematean ateratzen duten hotsa entzuten zen orain. Baina, errekarena bezalaxe, hain zen isiltasunaren antzekoa hots hura non ez zuen enbarazurik egiten.
2008
‎KANDIDO. Gau ederra dago eta bueltatxo bat ematera atera naiz. Eta zuk, zer egiten duzu ordu hauetan esna?
‎Etxera joanen naiz eta familiarekin bazkalduko dut. Bazkaldu ondoren, gogoa badut, buelta bat ematera aterako naiz.
‎Hirian buelta bat ematera atera nintzen goizean, azken aldia izango zela jakinaren gainean. Bertan pasatutako hiru hilabeteetan hainbeste aldiz ibilitako kaleetan barrena gora eta behera eman nituen hiru ordu, nora ezean, denbora agortuz zihoakidalako presioarekin, ordulariaren tik tak bizkorra desafiatu nahian.
‎Eta gu, bi lehengusuak, anaia eta laurok pailazoei begira uzten gintuzten. Baina nola ulertarazi nire amari, ez nituela pailazoak atsegin, ez zidatela graziarik egiten behin eta berriz egiten zituzten txorakeria haiek guztiek, banekiela mozorrotutako gizon batzuk baino ez zirela, zaplazteko bat ematean ateratako hotsa bozgorailutik zetorren hots faltsua zela eta nahiago nuela aitarekin futbola ikusi.
‎Ikasle adinekoa danbateko bat emanez atera da klasetik.
‎Letra hilari merezi ez zuen ohore bat emanez jaio zen" literatura". Ahoz esanari behar ez zuen intsentsu bat emanez atera zuten gero" ahozkotasun" ezin erredundanteago hori. Ahozkotasuna:
2009
‎GERMAN. Bueno, buelta bat ematera aterako zen.
‎MIMI. (Kopetilun) Bai, ezin nuen burua lanean jarri eta Unaik buelta bat ematera ateratzeko esan dit?
2011
‎Ilunabarrean etorri zena Tomas izan zen. Afaldu eta buelta bat ematera atera ginen, baina kalean alemanak besterik ez zen ikusten.
‎Afaldu ondoren buelta bat ematera atera ginen, baina berehala itzuli ginen, alemanak segadak egiten ari baitziren, batez ere kafetegietan, eta inongo azalpenik gabe Alemaniara bidaltzen zintuzten atxilotuta. Laster beste abisu bat izan genuen eta bostetan hotelera joan ginen.
‎Hurrengo egunean bazkalondoan buelta bat ematera atera ginen, berriren bat espero baikenuen, eta uste genuen bezala bostak aldean zazpi iritsi zirela esan ziguten (1941eko azaroaren azken egunetan). Gau ilunarekin atera ginen Tomas eta biok bina hartuta eta neska atzetik hirurekin.
2012
‎Afaldu ostean, Uxuek Irati ohera lagundu zuen eta Pablo, beti bezala, euria ari zuenean ere ateratzen zen aterkia eskuetan?, Atticus hartu eta ingurutik buelta bat ematera atera zen. Egoitz giltzapean sartu zutenetik buelta hauek luzatu egin ziren, eta Uxuek, konturatu zen arren, ez zuen ezer esan.
‎Gustura dago arratsaldeko eskola nola atera den ikusita; ikasle guztiek burutu dute txukun antzean saiakera. Laborategia garbi gelditu den ikuskatzea baino ez zaio geratzen paseo luze bat ematera ateratzeko.
‎Paseotxo bat ematera atera dut, besotik helduta. Beste besoan bere betiko poltsa darama, bere zirtziltxoekin.
2013
‎Gero, normalean Martinek telebista aurrean eserita jarraitzen zuen egongelan, eta Oierrek liburuak irakurtzen zituen sukaldean edo bere logelan. Bostak aldera paseo bat ematera ateratzen ziren. Mendira joaten ziren, errepidetik, zidorrak saihestuz.
‎Gutxitxo Martinentzat, baina ez zuen ezer esaten, horrek eta lanaren urduritasunak kilo batzuk kentzen lagunduko ziotelakoan. Bostak aldera, egunero bezala, buelta bat ematera atera ziren, mendi aldera. Ataritik urrutiratzen ari zirela, aldapa hasten zen bidegurutzean bertan, gizonezko bat zegoen zurezko aulkian eserita.
‎Gogoan dut Ramuntcho nire lehengusuarekin paseatzen ari nintzela. Biarritzen geunden, bere etxean, eta paseo bat ematera atera ginen. La Négresse auzotik aurrera, noraezean gindoazen.
‎Rasputin ordurako jantzita zegoen. Ateari danbateko handi bat emanez atera zen logelatik.
‎Hori horrela, salatu egin dute EAJren jarduna" elkar harremanetarako bideari muzin egin zein ordenantzen lanketarako elkarrekin adostuta dauzkagun kronograma errespetatu gabe, komunikabideetara datu sentsazionalista bat ematera atera" delako.
‎—Ez dago deus irrigarriagorik norberak bere burua jendaurrean barregarri uztea baino hasi zen halere ustekabean Tesai behin oholtza gainean, ekitaldiko hasieran inor gutxik uler ziezaiokeen ironia mikatza erabiliz. Aspaldi aspaldiko behin batean, oraindik otsoek Kokoherriko kaleak eta bazterrak ongi ezagutzen zituzten garaian, hartuta besoetan Inorrezko, ene titiko haur ttipia, txango bat ematera atera nintzen etxetik. Goazen apapa Inorrezko, seme kuttun hori, esanda, irten ginen kalera biok.
2014
‎Ez zegoen ez kafetegi ez autobusik. Buelta bat ematera atera nintekeen kalera. Hori pentsatzeak lasaitu ninduen, baina ez nuen egin.
2015
‎Boikot saiakerak eta Moskura joan behar zutelako berriak hoteleko giroa erabat nahastu zuten. Arnasa pixka bat hartzeko paseotxo bat ematera atera eta bat batean horrelako egoerarekin topo egiteak ez zien hotzean pentsatzen laguntzen. Haatik, sasitik sarira zebiltzalako sentipena zuten denek.
2016
‎Hoteleko arduradunek ez zekiten zer egin: idazlea eta emaztea itzuli bat ematera atera zirela erantzuten zuten. Euri jasak jarraitu egiten zuen, inguruko errepide asko moztuta zeuden, baina hala ere oso ordu gutxi barru lortu zuten kazetari batzuek bertara iristea, eta berehala jakin zuten idazle saritua han zegoela, gela barruan gotorturik.
2017
‎Neskak ez nintzela batere oldarkorra esango zien, baina mutilak ez ziren fidatuko, otzan itxurakoak izaten baitira arriskutsuenak burua galtzen dutenean. . Hobe itxaroten badugu zer burubide ateratzen duen, zer atarramentu, beharbada itzuli bat ematera aterako da, horrelakoetan ibiltzeak mina arindu egiten du?, esan zezakeen mutiletako batek, eta berari gertatutako pasadizo bat ekar zezakeen gogora. Seguru nengoen nik zer egin nezakeen, zer egingo nuen, aztertzen ari zirela sarrailan giltzaren hotsa entzun zutenean.
‎Geldirik eman genuen tarte luzea elkarren zelatan. Bere gordelekutik atera eta desenkusaren bat aurkitzen saia zitekeen,, inguruko kale batetik nentorren eta ezin izan dut elkarrekin bizi izan ginen etxea ikusi gabe igaro?, esan zezakeen edo, itzuli bat ematera atera naiz eta oharkabean aurkitu naiz hemen?, edozer gauza ulergarriagoa egingo baitzitzaidan, koldar baten antzera gordeta egotea baino. Neu joan nintzen haren bila eta telefono kabina zahar baten barruan aurkitu nuen, norbaiti deitzen ari zen itxurak egiten.
2018
‎Ibilaldia egin ondoren hirugarren denbora izan dute. " Dutxa bat hartu, garagardo bat, eta bueltatxo bat ematera atera gara".
‎Larunbata. Ingeniaritza zubipean bizi den Joseba buelta bat ematera atera da bere gauzak bertan utzita. Aurreko egun osoa eman zuen garbiketakoak noiz etorriko zain, etxetik mugitu gabe, baina agertu ez zirenez, gaurkoan ez du zain egoterik nahi.
‎Ondoko gelan Ganixekin hizketan ari den bitartean, aitak bere kezka azaltzen dio amari," Azken aldian arraro samar dago neska hau, ez duzu uste?". Amak erantzuteko beta izan baino lehen Lorea bueltan da," Bueltatxo bat ematera aterako gara, ez naiz berandu itzuliko". Aita eta amari masailean musu eman, gainekoa hartu, oinetakoak jantzi eta kalera atera da.
2019
‎–Ba azkar ibili, esan zion Raquelek gogoz kontra?, nik buelta bat ematera atera behar dut eta, ea pixka bat lasaitzen naizen.
2020
‎Bestalde, bi boluntarioek diote herritarrek jakin badakitela zer den COVID gaixotasuna, baina zenbait gauza ez dituztela ulertzen: " Adinekoak ari dira higienea zaintzen eta distantzia mantentzen, baina automatizatutako joerak ere badituzte, paseo bat ematera ateratzea, adibidez", azaldu du Santestebanek. Xantik ere hala dio, adineko herritarrek badakitela koronabirusa zer den:
‎«Erreserba guztiak bertan behera utzi dituzte», azaldu du. Bikotearekin buelta bat ematera atera da, baina jendearekin kontaktua saihesten ari da. Oro har, jendea arduraz jokatzen ari dela uste du:
2021
‎Gogoratzen naiz goiz hartan hirugiharrik gabe gelditu ginela. Baina, horra, niri zerbaitek esaten zidan begiratu bat ematera atera behar genuela.
‎–Maistra naiz –azaldu zuen Miss Morganek arnasa estututa– Paseo bat ematera atera naiz, eta etxea ikusi dut. Auto de fe hau serioa zela pentsatu dut une batez.
‎Bert Munroe bere tranpari beste begirada bat ematera atera zen gosaldu aurretik, eta zuloa aurkitu zuen ostera. " Deabru txiki horiek!
‎Sukaldariak eta etxemutilak beren postuetara jo zuten lasterka, baina Helenek besotik heldu zion Hildari eta lorategitik paseo bat ematera atera ziren biak.
‎Baina agian ez, itxoin, agian bada esperantzarik. Atseden hartzeko atera naiz kalera (ez, barkatu, dagoeneko esan dezaket ideiak ordenan jartzera atera naizela kalera, neure pausoen erritmoak idazketaren erritmoa diktatu dezan, paseo produktibo bat ematera atera naizela, beraz) eta auzoko ostalarien manifestazio batekin egin dut topo. Itxialdiagatik egiten dute protesta.
‎Ez dago preseski ez maitasunik ez harmoniarik —dio Ovidio poetak ironiaz— jainkoen aitaren etxandian. Zeusek iskanbila izan du etxean bere emazte Herarekin, ate danbateko bat emanda atera da jauregitik. Behin Olinpo menditik kanpo, neska batekin abentura bat izatea erabaki du eztabaidaren ondoko eta zorigaiztoko ezkonbizitzaren zapore garratza kentzeko.
‎Masailean zauritu zuten. Korrika egin nahi izan nuen hara, tiroak entzun nituenean, baina beste neska batek esan zidan, ‘baina nora zoaz? ’ ‘Tiroak entzun ditut eta gure mutiko hori paseo bat ematera atera da, besterik ez! ’ Eta esan zidan: ‘Goazen etxera, etxera’ Lepotik heldu eta etxera ekarri ninduen.
‎Gaur, igandea denez, Ceutan buelta bat ematera aterako naiz arratsaldean, nahiz eta ez duen merezi: herri arrunt txikia da eta ez dago ateratzerik inundikan ere.
‎Afaldu aurretik buelta bat ematera atera nintzen. Ez da hainbesterako.
2022
‎Gauean Mendoren etxera joan zen afaltzera eta hurrengo egunean zalditan itzuli bat ematera atera ziren lagunak eta beren hurbilak. Arlanzon bailaratik mendebaldera jo zuten.
‎VIII. Paseo bat ematera atera naiz 23
‎Paseo bat ematera atera naiz
2023
‎Ni konplexutasun handiko eskola batean ari naiz lanean, lehen ere halako profila duen batean aritu naiz hamar urtez, eta pandemiaren aurretik jada egoera latzak bizi genituen eskolan: ...horretan, justu kontrako norabidean zihoazelako eta hankaz gora jarri zutelako gure lana (ez ezer partekatu, ez egin talde lanik, distantziak mantendu, ez zaitez fio ondokoaz eta kontuz berarekin, maskara, beldurra, errua…), eta gogoratu behar dugu haur batzuk 42 egun egon zirela etxetik atera gabe; etxean ongi zeudenak tira, baina etxean egoera zaila zutenak… Gero esan ume horiei paseo bat ematera ateratzeko. Nik etxera deitzen nien, eta ez zuten atera nahi.
‎Bertan ikerketa egonaldi bat egiteko aukera eduki dut, Saltoko hirian. Neure burua kokatzeko paseo bat ematera atera nintzen lehen egunean eta kartel honekin topo egin nuen: Saltoko Euskaldun Taldea.
‎Ez zeukaten askatasunik. Ez zioten nirekin buelta bat ematera ateratzen uzten. Indiako kathakalia Europan esportatzen ibiltzea zen, sakratua den hori negozio bilakatzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia