2000
|
|
Baina argi utzi nahi dut, Languedoc baino lehenago, Neolitos garaian euskara erabiltzen zela, bertako leku izenek adierazten diguten bezala. Gai horretaz hitzaldi
|
bat
eman nuen Andorran: I Congrés D. Història de la família als Pirineus hartan, 1991ko maiatzaren 10ean,. El Pirineo, eje en los orígenes de nuestra lengua?
|
|
Kauendios, bota zuen, eta supituan konturatu zen oinen ehuneko ehuna lurrean jartzea zela onena, haize harekin ez zegoela funanbulu jokotan ibiltzerik. Atzeranzko pauso
|
bat
emateko ahalegina egin zuen baina azken haize kolpe hura gogorregia izan zen, eta ostia ostia... ikusi zuen gorputzak ez ziola behar bezala erantzun, eta ezinbestean erortzen hasia zela. Besoak mugitu zituen gorputzaren beheranzko indarrari kontra egiteko, baina beranduegi zen eta jadanik turista zaharren oihu eta laguntza eskaera antzuak ere ez zituen entzuten.
|
|
Egun pare
|
bat
eman dut batere idatzi barik. Mundutxo hau harrigarria da:
|
|
zure maitale polita ihesean dabilen terrorista bat dela, Chrysler zuriko bidaiariak ez zirela turista soilak, argiekin ez zutela egin Ralphek lainoen kontrakoak piztuta zeramatzalako. Segi horrela, esaten zuen Txemak berekiko, eta garaipentxo
|
bat
emango didazu.
|
|
Askoz ere gauza gehiago ziren. Eta egunerokotik ateratako beste esaldi
|
batek
eman zion atentzioa, alegia, zer ez den hiltzen edo amaitzen Connemara higuingarri hartan. Txemari zerrenda luzea bururatu zitzaion:
|
|
Umeei zerbait esan eta denak bildu ziren euren nagusiaren inguruan, argazkirako prest. Segundo gutxiren buruan papertxo bat azaltzen hasi zen kameraren azpitik, eta papertxoari haize apur
|
bat
eman eta gero, irudiak itxura konkretua hartu zuen. Argazkia tropa txikiari erakutsi ondoren, txintxeta batez josi zuen horman harrerako neskak.
|
|
Urkotxu!", entzun zion amari. " Ez, oraindik denboratxo
|
bat
emango du irudiak ondo definitu arte", ahots arrotzetako batek.
|
|
Mozkorren bat seguru asko. " Bakardadean edatea ez da dibertitzeko erarik onena, jauna!", eta eskuak animozko zartako izugarri
|
bat
eman zion Txemaren bizkarrari. Hain izugarria, ezen ia aulkitik ere bota baitzuen, eta mugimendu bortitz horren eraginez begien erdian jotzen zuen argia ere desbideratu zen, bistan utziz bere aurrean zegoen gizon handi eta irribarretsua.
|
|
Eider da inmentsitatea. Gogoratzeko arrazoiren
|
bat
ematen duen guztia; eta oroimenean hutsuneak gertatzearen arriskua, horixe da inmentsitatea. Zer sentitzen da mundu guztiak gogoratzen zaituenean, baina zuk inor ez duzunean gogoratzen?
|
|
Dohainik bidaiatzea maite dutenen, dugunon, merkatu
|
bat
ematen zuen Kilkennytik abiatuta Cashelera zihoan bide hark: gazte bat hemen, erosketak egiterakoan goiztiar ibilitako emakume edadetu bat harago, motxila handi bat bizkarrean zuen betaurrekodun despistatua urrunago.
|
|
Edonork esango luke, eta gehiago bere izena ezagututa eta aurpegi beltzarana ikusita, Rocío andaluziarra dela. Eta hara hor, bere jatorriaz pentsatzeko aukera labur
|
bat
eman didanean, eta Sevilla edo Córdobakoa izango zela ia sinetsita nengoenean (ahoskerarena pedantekeria hutsa izan zitekeen, ezta?), hara hor beste irribarre deabrutxo bat bere aurpegian; eta ez, esaten dit, ez da pentsatzen ari zarena: Kaliforniakoa naiz, kar, kar, kar...
|
|
Betikoa ez: askoz ere alaiago zegoen, eta" Eider" errepikatzen zidan, nire maitasun mordoari bultzada berri
|
bat
emanez, eta musu ematen zidan, eta besarkatu, eta nik gero eta gehiago maite dut.
|
|
Eta beno, aitortu dut: gurasoen etxera heltzeak lasaitasun punttu
|
bat
eman zidan. Badakit esan berri dudan horrek ez duela koherentzia handirik aurreko egunetan idatzitako gauzekin, baina egia da.
|
|
Besterik ez dakit, mapetan ere ez baitator urtegi hori, eta gutxiago bere azpian geratu zen herriaren izena. Despistaturik nenbilen, eta kotxea bide bazterrera eraman nuen mapari begirada
|
bat
emateko.
|
|
Gero, Txemaren erabakiz, denboratxo
|
bat
eman genuen, pare bat hilabete asko jota, gure harremanaren zimenduak bisitatuz eta errepasatuz. Berak zerotik hastea deitu zion horri.
|
|
–Hitza hartzen dizut. Baina utzidazu aholku
|
bat
ematen: akaso ez zara konturatzen, baina memoria bizkarrean daramazun karga bat baino ez da, eta bidean laga behar duzu ezinbestean.
|
|
Esku batean kabitzen ez diren eta beraz existitzen ez diren itsaso eta lurrak. Eta beste pauso
|
bat
emanda, bideak eta herriak eta fruitu arraroak eta kontinenteak eta lurmuturrak eta ezezagunak ziren txoko guztietako gau sargoriak (bere izar eta guzti) oparitzen zizkion Eiderri. " Esaidazu zein lurralde nahi duzun, eta zuretzat konkistatuko dut", promes egiten zion maitale utopikoak, artean poetikotzat jotzen zituen esaldiak erabiliz.
|
|
Ezin hobeki oroitzen ditut osabak egun haietarik
|
batean
eman zizkidan lezioneak.
|
|
Bigarrenik kontatuko dizut zure bertze gutunetarik
|
batean
eman zenidan berria, noiz eta jakinarazi baitzenidan —marrazki eta guzti— penduluaren aurkikuntza, jakintsu holandar baten trabailuei esker, zeinari jaun Christiaan Huygens baitzeritzan, eta zeina Leydengo Unibertsitatean ere egon baitzen aldi batez, bere studioen aitzinatzeko. Eta nola eraman ninduen zure berri hark, jaun An dré, osaba Joanikotenganat!, zeren, bertze nonbait erran dizudan bezala, osabak ere gogoan baitzituen Galileoren teoriak, eta hargatik zuen hormatik dilindan harri bat, cubitum bateko soka bati lotua zegoena... eta hargatik ere hartzen zuen soka mutur batetik eta ibiltzen zuen harria alde batetik bertzerat, erraiten zuela:
|
|
—Zure aita banintz, gogoratzeko moduko bertze bizkarreko
|
bat
emanen nizuke, bizkarra horrela kolpatzeagatik... —eta, azken igurtzitxoak emaiten zizkidala, zuri beha paratu, eta erran zuen—:
|
|
" Izena, izana", eta uste dut ezen alor honetan ere antzeko zerbait gertatzen dela. Izan ere, huts gara eta deus ere ez gara, baina noiz eta izen
|
bat
emaiten baitiogu geure deusezari, honek katoliko, hark protestant, eta noiz eta betetzen baitugu geure hutsa hotsez, obratzen da eta mamitzen da mirakulua, zeren iduritzen baitzaigu ezen, izenaren jabe egin orduko, zerbait eta norbait garela, halako suertez, non bihurtzen baitugu izena izana. Eta nola, alde batetik, ez gauden bakarrik, eta izenak leinu bereko eta talde bereko egiten gaituen —ahaide, senide eta taldekide—, eta nola, bertzetik, gure izanaren neurria izenaren neurriko bihurtzen dugun, hala hazten eta handitzen zaigu izana —ustezko izana, beti ere—, noiz eta izenaren hotsa berretzen eta emendatzen baita fedekideen bozetan eta hotsetan.
|
|
Osaba Joanikot, bertzenaz ere, Donibane Lohizunerat joaitekotan zen egun haietan, zeren bere liburua —lehen liburua, haren erranetan— akabatutzat jotzen baitzuen eta Piarres Oihartzabal kapitainari utzi nahi zion, ez irakur zezan, baina honek Bordeleko unibertsitatean lagun zuen irakasle
|
bati
eman ziezaion, zeren irakasle hau Montpellierko unibertsitatean ibilia baitzen urte batzuk lehenago eta zeren hango unibertsitateko bertze irakasle batzuen eraginaz balia baitzitekeen erregeren baimenduaren erdiesteko eta liburua han Monpellierren publikatzeko; eta, horrela, bidaia hartan osabak eta etxeko morroi batek lagundu zioten jaun Mar ce li, zeina don Frantziskorekin aitortu baitzen eta h...
|
|
Zeren eta halakoa baitzen gure ama, egoerarik gaitzenei ere aterabideren bat edireiten ziena. Lurrikara batek, segurki, osabaren hitzek baino atsekabe eta nahigabe tipiagoa eraginen zion amari, baina, barrendik hautsia behar zuenak kanpotik bertze iduri
|
bat
emaiten zuela eta burua galdu gabe osaba Joanikoti mesprezuz behatzen ziola, erran zion:
|
|
Ongi jotzen zuen, ongi kantatzen eta, apal jantzia zihoan arren, ongi hezia eta ongi ikasia zela igar zitekeen, bere manerengatik eta jendearen aitzinean egoiteko moduagatik. Dozena bat entzule zituen inguruan eta, kanta akabatzen zuenean, mugimendu neurtuz eta begirune osoz pasatzen zuen kapelua, bat bederak, gogara edo ahalatara, eskupekoren
|
bat
eman ziezaion. Eta, kanta bat aditu eta, nola baikeunden gogara —osabari eta bioi jaun Marcel oroitarazten zigulako ote, noiz eta hark lauta jotzen baitzuen han jauregian...? —, bertze hiruzpalau kanta aditzen geratu ginen.
|
|
—Aita, berorrek badaki ezen behin baino gehiagotan joan behar izan dudala, berorrek hala manaturik, hango eta hemengo itsas portuetarat —Pasaiarat, Donibane Lohizunerat eta Baionarat—, hainbat kargamenduren begiratzeko eta haien bideratzeko, untzi batean zein bertzean, orain Ingalaterrarat, orain Flandriarat, gure oletako produktuen kanporatzeko asmoz... Eta jakin beza ezen itsas portuen mugimenduak finantzen jin joanei buruzko bertze ikusmolde
|
bat
eman didala, hagitzez ere zabalagoa, zeren eta itsas portuak baitira, hain zuzen, munduan dauden tratuen eta negozioen bidegurutze... Eta berorrek ongi uler diezadan, zuhaitzaren parabolaz mintzatuko natzaio, ebanjelioaren eredurat:
|
|
Eta zer erranen dizuet...? Bada, batzuetan hain egiazkoa eta hain zinezkoa iduritzen zaidala txakurra, non tentaturik egoiten bainaiz hezur baten edo haragi puska
|
baten
emaiteko... Eta nik diotsuet:
|
|
Hala, bada, kontua da ezen Bolognatik jalgi behar izan genuenean, gau haietarik
|
bat
eman nuela, osabaren zurrungen artean, erreus eta ekurugaitz; eta, Bolognatik jalgi berriak ginelarik, berriz, tormenta izugarri bat izan genuen —euria goian behean—, eta gurdia lohitan sartua gelditu zitzaigun, eta bi zaldiak ere hantxe, ez arre eta ez so. Atertu zuenean, osaba eta biok gurditik jaitsi eta, gurdizainari laguntzeko asmotan, harri batzuk jarri genituen gurpilen aitzinean; gero, berriz, gurdian zituen bi taket eman zizkigun gurdizainak eta manatu zigun ezen taketak lurrean berma, eta bulka genitzala gurpilak gibeletik, berak zaldiak zigorrez jotzen zituen bitartean, eta entseia gintezela, halatan, gurdia lohitik ateratzerat.
|
|
erran nahi baita ezen gehiago bizi zela eliztarrei beha bere buruari baino, ebanjelioko parabolako artzain onaren molderat. Eta okasinoa zuenean golos samarra zen arren eta gularat apur
|
bat
emana, ez zen Kixoteren ezkutaria bezainbat.
|
|
Zeren Michelangelok bete baitzuen neurria, eta sobera ere bete gainerat, edertasunaren ontzia gainezka utzirik, eta nik ez nioan, halatan, artearen munduari zer emanik ez zer eratxikirik, xorta bat bera ere ez. Eta, muga haren aitzinean, paralizaturik bezala geratu ninduan, urrats
|
bat
eman ezinik... zeren, erranak dioen bezala, Non progredi est regredi... Eta, halako batean, hain tipi sentitu ninduan Domenicok manatzen zizkigun gauza haien artean, non ezin hartu izan bainituen pintzelak...
|
|
Moduak eta manerak aipatu dizkizut arestian, eta haiei buruzko xehetasun tipi bat baizik ez dizut emanen, hau guztia hobeki argituko dizuna, ikus dezazun zein diferentak ziren jaun Marcel eta aita Bartolome: Jaun Marcelek mahai
|
baten inguruan
emaiten zuen eskola, eta bera alde batean paratzen zen, ni bertzean; eta nahi izaiten zuen, bertzalde, nik hitz egitea eta ene zalantzen azaltzea eta guztian parte hartzea, kasik berdinetik berdinerat ariko bagina bezala; eta zuka mintzatzen ginen, eta ez zuen boza goratzeko ohiturarik. Aita Bartolomek, ordea, lehen egunetik beretik, ene mahaiaren aitzinean, bere mahai partikularra ipinarazi zuen, oholtza baten gainean —oholtza baten gainean, bai, jaun André! —, ene behakoa beheiti goitikoa izan zedin beti ere, eta jakin nezan nor zen nor, eta hargatik eginarazten zidan, amaren kontsentimenduarekin, berorika ere, gela hartan geunden bitartean; eta bera zen, bertzalde, eskola haietan kasik beti mintzatzen zena, ozentki, halako tailuz non neke eta gaitz baitzen jakitea enekin ari zenetz, edo bere buruari aditzen ari zitzaionetz.
|
|
—Mahatsaren esnea duk, ordea, arnoa... —erran zion Pedrok, irria betartean— Hauxe duk ene egunorozko gosaria, goizetik argitasun eta berotasun apur
|
bat
emaiten didana, zeren bertzela ez bainuke bizitzan aitzina egiteko indarrik ez kemenik izanen...
|
|
—Nik bertze berri
|
bat
eman behar dizuet, Joanesena bezain zorionekoa... —eta kopa berriro altxatu, eta bertze kurka batean hustu zuen.
|
|
Eta, ene hitzak aditu bezain fite, erresortak bulkaturik bezala, ukabila altxatu zidan, ez ordea Italiako hartan bezala goian geldi uzteko, baina muturreko
|
baten
emaiteko, muturreko beldurgarria... Eta muturrekoarekin batean iduritu zitzaidan ezen urteetan argitu izan ninduen eguzkia bat batean iraungi eta mila zatitan hautsi zitzaidala.
|
|
—Mattin izan da. Belarrondoko
|
bat
eman dit...
|
|
—Bertze belarrondokoren
|
bat
emaiten badizu, erradazu, Elbira, zeren, lotan dagoela, labana sartuko baitiot bihotzean! —erran nion, ez dakit konbentzitua nengoelako, edo neure ametsetako dama irainduaren aitzinean joko hura jokatu behar nuelako, haren onespena eta haren oniritzia jaso nahi izaitekotan.
|
|
Ordea, berant zebilen jabea, zeren dadoetan ari zèn eta ozen mintzatzen zèn zaldun errabiatua hartaz ohartu eta jauzi batean altxatu baitzen. Eta, indiar gorri haietarik bati ostiko
|
bat
emaiten ziola, herratsu eta errietatsu, erran zuen:
|
|
Eta orduan erran nien: " Bada, hemen ez dago mirakulurik, jaun Lorenzoren alde behatz
|
baten
emaiteko disposizionean ez bazaudete". Eta, ene hitz haiek entzunik, kanpoan zegoen jendea saltokirat sartzen hasi zen, eta gizon hilaren lagun haietarik batek keinu bat egin zuen, eta guztiek beren ezpatak gorde zituzten, ez dakit ene solasak konbentzitu zituelako, edo ahalke zirelako, ustez hain maite zuten lagunaren alde behatz baten emaiteko ere gai izan ez zirelako, eta kendu egin nielako, ondorez, hilaren alde borroka egiteko zuten kausa eta arrazoina.
|
|
" Bada, hemen ez dago mirakulurik, jaun Lorenzoren alde behatz baten emaiteko disposizionean ez bazaudete". Eta, ene hitz haiek entzunik, kanpoan zegoen jendea saltokirat sartzen hasi zen, eta gizon hilaren lagun haietarik batek keinu bat egin zuen, eta guztiek beren ezpatak gorde zituzten, ez dakit ene solasak konbentzitu zituelako, edo ahalke zirelako, ustez hain maite zuten lagunaren alde behatz
|
baten
emaiteko ere gai izan ez zirelako, eta kendu egin nielako, ondorez, hilaren alde borroka egiteko zuten kausa eta arrazoina. Eta gero erran nien:
|
|
Halarik ere, hura kontent joan zen, eskupeko eder
|
bat
eman nionean.
|
|
Eta nola sinetsi nuen istant hartan ezen egiten ari ginen guztia zuzena zela, zeren haien gorputzek bordako sutan akabatu baitzuten, eta haien arimek ere berdintsu eta orobatsu behar zuten, infernuko garren artean, bekatu mortalean hil zirelako! Eta, berria eman ondoren, osaba Joanikoten karta
|
bat
eman zenidan... baita zure koadro hura ere. Eta zenbat eskertzen dizudan orain orduan egin zenuena, nahiz eta haren ondorez neurrigabeki sutu eta koleratu nintzen!
|
|
Eta, presondegitik urrun geundenean, zakutik atera ninduten, eta handik borzpasei egunetarat, don Venancio Roblesen etxalekuetarik hurbil geundenean, berriro sartu. Eta bide guztian Nenbo izan nuen buruan, eta morroiei ere galdetzekotan egon nintzen nola ote zegoen ene zisne beltza, baina ez nintzen ausartu, ez dakit hartarat herabe nintzelako edo beldur nintzelako berri gaixtoren
|
bat
emanen ote zidaten... Eta, behin harat heldurik, morroien konbertsazioneetarik jakin nuen ezen haietarik bat don Venancioren bila joan zela... eta, hala, itzuli zen hura handik gutirat, hartu ninduten bi morroiek beren besoetan, ireki zuten ate bat, eraman ninduten eskailera batzuetan goiti, ireki zuten bertze ate bat, atera ninduten zakutik... eta don Venancioren aitzinean aurkitu nintzen, bekoz beko, haren gelan.
|
|
Eta, hargatik, Joxe Aberasturik ez zuen indiar gorrien paradisu hartan deus ere sinesten, eta egun osoan maradizinoka eta biraoka ibiltzen zitzaigun, hark Potosirat joan nahi zuenez gero, edo, bertzenaz, etxalderen baterat, non bere ezpata erabil baitzezakeen, baten zerbitzuan, bertze bortz zaldun haiek bezala... edo haiek baino hobeki, zeren segur baitzegoen ezen haiek baino ezpatari trebeago, bitoreago eta entreguago zela, nola erakutsi baitzuen ezpata joko hartan, Lorenzo Cortés zeritzan zaldunaren kontra, begien herts ireki batean hil zuenean. Ordea, Joxek bazekien ezen oihan hartarik ateratzeko indiarren beharra zuela, eta bazekien, halaber, ezen hauek ez zeudela hartarako prest, ez bederen leku segur baterat iritsi eta leku hartan denbora
|
bat
eman arte, indiar horien eta gizon zurien pertsegitze eta akometatze perilosetarik urrun.
|
|
Eta gazte haien artean bazen neskatxa bat, ederra baino ederragoa, baina beso bat ezindua zuena, zeren, behin batean, gizon zurienganik ihesi, arkabuz tiro
|
bat
eman baitzioten beso hartan, eta halaxe gelditu baitzitzaion menbro hura, parilisiak jorik balego bezala... Eta neska hari so egiten nion, eta Italiako bertze neska hura oroitarazten zidan, Laura zeritzana eta zangobakarra zena.
|
|
...ten emaiten baitzion, eta, jupiterrek zaintzen zuenean, berriz, beheiti, zeren ez baitzion jaten emaiten... baina Antoniok ihardesten zidan ezen indiarren historia hark hiru argi agertzen zituela, eta hirutasun hark Trinitate Saindua sinboliza zezakeela, edo arimaren potentziak, edo, hobeki, Kalbario mendiko hiru biktimak, zeren Kristo bi ohoinen artean guritzifikatua izan baitzen, eta ohoinetarik
|
batek
eman zion bere arimaren argi guztia —ilargia ere argiz betetzen zuena—, eta bertzeak bere maradizinoen iluntasuna baizik ez, zeinak iluntzen baitzuen arras ilargia bera ere.
|
|
Burua galdu arte erran dizut eta ongi erraiten ari natzaizu, zeren jakizu ezen egun batean ama sutan jarri zitzaidala eta erran zidala etxe hartan berak manatzen zuela eta berak deliberatuko zuela norekin ezkonduko nintzen ni eta norekin ezkonduko ziren bertze bi ahizpak, eta nik ihardetsi niola ezen, orduan, mendozatarren zaldizainarekin ihes eginen nuela. Eta, uste nuenean belarrondoko
|
bat
emanen zidala, zeren lehendanik ere bere onetik kanpoan baitzebilen ama historia harekin, zaldizain hura hutsaren hurrengoa zelakoan osoriotar batentzat, aitzitik, ihardetsi zidan: ‘Mendozatarren zaldizainarekin ihes eginen dunala...?
|
|
Bertze musu
|
bat
eman zidan Rosak.
|
|
Eta, nola Joxek ez baitzuen ulertzen Antonioren jokamolderik, liskartzen eta ahakartzen hasi zitzaion, haserretzen eta etsaitzen noiznahi den, orain arrazoin
|
bat
emaiten ziola eta orain bertze bat, baina gipuzkoarrak ez aditu egiten zion edo irri batekin ihardesten zion, gisa hartan jokatzerat deliberatu zenez gero.
|
|
Ongi bai ongi oroit dezaket, konparazione, udako egun bero
|
batean
eman zidan kontseilua, sakrifizioari eta mortifikazioneari buruzkoa, noiz eta, etxeko lizardiaren itzalpean geundela, erran baitzidan:
|
|
Horiek malabarismo filologikoak dituzu, bertzerik ez, burugabekeriak! Eta are burugabekeria handiagoa iduritzen zait halako kontuei jakintasun maila
|
bat
eman nahi izaitea... edo poesia zientziatzat hartzea, nola zuk kasik hartzen duzun.
|
|
Zeren eta osabaren nahietarik bat izan baitzen grabitate azelarazioaren ahalik eta zehatzen kalkulatzea eta hura numero zehatz
|
batez
emaitea, Galileok ezin izan zuena... eta osabak ere ezin izan zuena —aitzinatzen dizut—, nahiz eta hartarat gogor eta gotor entseiatu zen.
|
|
Eta kontseilu
|
bat
eman zidan, bere zuhurtziaren erakusgarri:
|
|
Bertzenaz —eta natxekion behingoz gaiari—, nola aitaren anbizioneak eta handinahiak ez baitzuen neurririk, eta nola baitzekien ezen handikiek eta jende printzipalak beren erakustaldiak egin behar izaiten zituztela, beren jendeen eta bertze jauntxoen aitzinean, beren handitasunaren frogatzeko, hala, atsegin izaiten zuen jauregian festaren
|
bat
emaitea noizik behin...
|
|
Baina zuhaurk ere ulertuko duzu ezen gauzak ez direla izaiten, anitzetan, diren bezalakoak edo kanpotik ikusten diren bezalakoak, are gutiago amorioaren eta maitasunaren alorrean, baina idurikatzen ditugun bezalakoak, eta halatan emaiten diela imajinazinoak kontu horiei egiazko neurria. Baina, nahi baduzu, etsenplu
|
baten bidez
emanen dizkizut argibideak. Oroitzen dut, lepoan musuka ari nintzaiola, hasperen eta oihuska batzuk egin zituela Mignonek.
|
|
erran diezadakezu ezen ene euskara hau Axularrenaren antzekoa dela, bai, baina ez dela guztiz haren berdina; eta erraiten ahal didazu ezen ene euskara hau ez dela Euskal Herriko nehongo bazterretan egiten... eta nik, haatik, baietz erranen dizut, egin egiten dela, zeren urbiaindarrak Urbiaingo euskaraz mintzo baitira, eta ni urbiaindarra nauzu, eta Urbiaingo euskara darabilt. Baina, ustekabekorik izan ez dezazun, Urbiaini buruz argibideren
|
bat
eman beharrean nagokizu, zeren, Cervantes bere Kixote Mantxakoan bezala, zeina hasten baita: Oroitu nahi ez dudan Mantxako toki batean..., has bainezakeen nik ere, berdinzki, liburu hau, erranik:
|
|
Eta halaxe egon nintzen egun osoan, eginkizun hura burutik kendu ezinik —iduri
|
batek
emaiten zidan bihotz, haatik: dukearen eta kondearen emazteek eta emakume haiek guztiek jarri behar zuten aurpegiak, sugea erakutsi bezain fite:
|
|
Izan ere, ez ote gara, bada, halakoak, jaun André, Adan eta Ebaren denboratik, zeren zuhaitzetik ez jateko debekua jaso zutenean piztu baitzitzaien haiei ere hartarako gogoa eta desira, halako suertez, non egin behar ez zutena egin baitzuten hondarrean? ...bertze hainbertze, zeren, nola baitzekiten ezin joan zitezkeela kakategi hartarat, uste zutelako ezen sugegorriek habiatzat hartu zutela, hala etorri zitzaien guztiei, handik berehala, harat joaiteko gogoa, baina nola ezin joan baitziren, haurdun geratzeko perilean jarri nahi ez bazuten bederen, hala barreiatu eta sakabanatu ziren jauregiaren gibelaldeko landetarat, hertze aharratuen kolerari bide
|
baten
emaiterat osaba Joanikotek haiei guztiei oihuka adierazten zien bitartean egin zezatela egin beharrekoa lasai, zeren segur baitzen ezen gauaren hotzak kikiltzen zituela kanpoko sugeak eta behartzen beren gordelekuetan egoiterat. Eta Villagrandeko dukea ere harat joan zen, nahiz eta bertzerik ere egin zezakeen:
|
|
ANITZETAN ibili izan naiz gertaki haiei espliakazione
|
bat
eman nahian.
|
|
Eta elizkoiak dira eta ez dira aker beltzaren jarraitzaileak... Eta Jainkoak dohain berezi
|
bat
eman zien eta, halatan, ahal berezi bat dute, adurra bide onetik jartzeko... Eta hala joan zaizkit orainokoan negozioak, haiei esker, ezin hobeki...", ihardetsi zion aitak.
|
|
Eta nor naiz ni aitaren jujatzeko eta kondenatzeko, bertzalde, bere mundu hartan eta handikien mundu hartan salbuespena ez zenean? Erran nahi baita ezen anitz zirela handikiak —eta egun ere dira— kanporat beha iduri
|
bat
emaiten zutenak eta barrendik bertze molde batekoak zirenak, haien araua, emaztekiekin jokatu beharreko jokabideaz denaz bezainbatean, arauen haustea balitz bezala. Edo ez al dugu, urrunagorat joan gabe, Frantzisko I.aren etsenplua?
|
|
Ordea, borroka haiek, arestian erran bezala, mila oihu eta bertze hainbat irriren artekoak izaiten ziren, eta horrek ederki erakusten dizu ezen gehiago zutela idurizkotik zinezkotik baino. Baina oroitzen dut, halaber, nola borroka haietarik bat zinezkoa eta minezkoa izan zen, eta nola Markosek ukabilkada
|
bat
eman eta uretarat jaurtiki ninduen, nondik jalgi bainintzen nigarrez, sudurra odoletan. Baina Mattinek, noiz eta ikusi baitzuen gertatu zitzaidana, harrapatu zuen Markos iletik, makurrarazi zuen, sarrarazi zion burua uretan behin eta birritan, eta ez zen jabaldu ez sosegatu harik eta Markos eztulka eta hatsangaka utzi zuen arte.
|
|
Eta hala joan ziren minutuak eta orduak, egunak eta asteak... eta joan zen urte bat eta bertze bat... harik eta egun batean amaren morroi bat etorri zitzaidan arte, erraiterat ezen amak jauregirat deitzen ninduela, berri
|
baten
emaiteko.
|
|
—Aita Bartolomek jakiterat eman dit ezen juzkatu dutela Joanikot, eta hartu dutela deliberamendua. Sententzia igande
|
batez
emanen da Urbiaingo plazan, hemendik bi hiru astetarat.
|
|
—Zaudete hemen. Ekarriko dizuet nik txakurra —erran nien, pentsatzen nuelarik ezen morroiren bati manuren
|
bat
eman behar niola, txakurrarekin ihes egin zezan amoreakatik, baina ez nuen hartarako hautabiderik izan, zeren taldeburuaren errepuesta berehalakoa izan baitzen:
|
|
Ezta mementu bat bera ere!, zeren neure etxea izan baitut atzerri, neure etxea otserri, eta zeren zaldia atarian baitut, eta orain berean eginen dut alde! Baina, joan baino lehenago, gutun
|
bat
eman nahi nizuke, osabak zuri skribatua, bere burua hiltzeko erabakia hartu baino lehen... Eta koadro hau ere eman nahi nizuke:
|
|
Handik atera ginenean, ordea, gizon bat atera zitzaigun biderat, eta, so ere egiten ez zidala, Mignon besarkatu eta zaflako amoltsu
|
bat
eman zion ipur-masailean. Eta, bat batean, ene anaiarekin gertatu zitzaidan bezala Elbira zela kausa, jeloskor sentitu eta besoa tinkatu nion, frantsesez erraiten niola, haserre, ezen utz zezala Mignon bakean; gizonak ez zuen nik hitzez adierazia ulertu —zeren eta holandarra baitzen, berehala jakinen nuen bezala—, baina bai keinuz adierazia, eta, hala, hark ni paparretik atxiki, eta ulertzen ez nizkion hitzak erran zizkidan.
|
|
Eta ikararen gaineko ikara sentitu nuen. Eta kapitainak bertze manu
|
bat
eman zuen: " Paul, Beñat, mesanakoa jaits!" Baina Paul eta Beñat otoitzean ari ziren, beren onetik atereak, begiak zeruraino zabalik.
|
|
Baina hura ere ez zen guztiz hala izan. Zeren itsasoa infinitua eta mugagabea baita eta alde batetik kentzen diguna bertzetik emaiten baitigu... eta eskuzabala da eta eskulaburra, eta gaur bizi puska bat kentzen digu eta bihar bertze puska
|
bat
emaiten... eta gehiago, anitzez ere gehiago izan zen eman zidana kendu zidana baino.
|
|
Aire girotuaren ferekak goizaldearekin eztitu gabeko kanpoko tenperatura itogarriaren ahanzgarri ziren, behiala hainbertze izerdi isuritako tokian. Barra tokiz aldatuak eta luze zabal handiagoek halako funtzionaltasun aire
|
bat
ematen zioten, irudimen apur batez hiriko auzo berrietako pubetakoa oroitarazten zuena. Gainerakoan, berdin zirauen denak:
|
|
Ez nintzen batere fido deituko ote zuen. Neure burua azalpen
|
bat
ematera behartu nuen.
|
|
Bertze inor ezagutu ez eta, nire kazetaritza ikasketak medio, neroni izan nintzen aukeratua, sintaxiak iraultza geldiezin berehalakoari luzamendurik ekar ez ziezaion. Komunztaduraren legeari men egitea eta botereari makurtzea gauza bat eta bera ez direla azaltzeko haren aurpegira ohi baino gehiago hurbildu nintzen
|
batean
eman genion lehen musua elkarri.
|
|
Gogoko huela uste nian. Hire sailean ari izan duk azken egunetan eta legezkoa duk aukera
|
bat
ematea. Togasek hitz politak izan ditik harendako.
|
|
Ez dakit noren begiradak adierazi zuen ezuste handiagoa, harenak edo nireak. Mugimendu bizi batez, ateari bulkada apal
|
bat
eman zion, tarte irekia murriztu nahian, nonbait.
|
|
Deus guti baketu ninduen haren irriñoa nirea bezain bortxatua zela ikusteak. Oraino han ibiliko ginateke, hitzari hitza ezin lotuz, Ttipik, harengana hurbildurik, mazeletan musu pare
|
bat
eman ez balio. Inoiz baino gehiago eskertu nion; Kristina eta biak ez ziren inoiz sobera ongi moldatu elkarrekin.
|
|
—Bertze kopia
|
bat
eman nioan atzo, elizkizunaren ondotik. Hirugarrenik ere badiat, Charlyrendako.
|
|
—Ardura berezi
|
bat
eman nian, ez hire gain ibiltzeko baimenik. Atzo ez hindudan arratsalde osoan ikusi, eta gaur ordu batean etorri haiz lanera...
|
|
—Aski arrarotua zen gure bereizketaz geroztik, eta banekien gaitz zitzaiola Ximurrarekikoa. Bertzalde, garbi ikusten nuen azalpenen
|
bat
eman behar niola. Ez da gehiago nini bat, gero eta gauza gehiagoz jabetzen da...
|
|
—Esker onekoa bainaiz, aukera
|
bat
ematera deliberatua nintzen, zu lagun egiteko prest egonez gero. Azken batez, une atseginak iragan ditugu elkarrekin hondar hilabeteetan, eta ez nuen dena pikutara bidali nahi azken momentuko zirtzilkeria batengatik.
|
|
Ikusi nuen momentuan ezagutu nian. Ez haiz oroituko, baina behin" Lux en" kartetan ari ginela, muturreko
|
bat
eman zidaan kabroi horrek.
|
|
—Kasu emak, bada. Berehala hiri ostia pare
|
bat
emateko maneran egonen dela ari duk atzotik erran eta erran.
|
|
—Pailazo
|
bat
ematen dut, ezta? —Anaren bisaiak isurtzen zuen kezka gezatu nahirik.
|
|
Ate aldera egin nuen. Lasterka ibiliz gero, ostaturen batean ogitartekoren
|
bat
emanen zidaten oraino.
|
|
Horietariko bat hautatu zuen lau langileetan zaharrenak. Gure argazkilari Patxik, panteoi handi batera igota, frankotiratzaile ero
|
bat
ematen zuen, kamerari su atera beharrean. Apezak errespontsuari ekin zion.
|
|
—Gorria zaukak udalkumeak! Orain, txakurrak karate kolpe
|
bat
emanen ziok eta eskuburdinak gibelera lotuko —Tomasek nire belarrira.
|
|
Bat baizik ez nuen bereizi. Disko zorroko giza irudiak hilobiaz haraindiko tximino
|
bat
ematen zuen, bisaia eta beso has goitituak hori gorrian eta ileak, ezpainak eta kamisetak argazkiaren hondo beltzarekin berdinduak. Zuritasunari egindako kontzesio bakarra diskoaren egilea eta izenburua ziren, letra ñimiñoetan, lerro lerro, elkarren segidan:
|
|
Entzundako guztien artetik
|
batek
eman zidan hizpidea.
|
|
Erran bezala, hiltzaileak eskua sartu ziolakoan gaudek. Agian haren edukiak argi izpiren
|
bat
ematen ahal ziok nahaspila honi.
|
|
Hirurak batera akaso. Kontatu didaanak eldarnio
|
bat
ematen dik bertze zernahi baino gehiago.
|
|
—Lehengoan aholku
|
bat
eman nian eta bertze bat emanen diat gaur, dohainik eta lagunez lagun eman ere. Har itzak opor batzuk.
|
|
—Lehengoan aholku bat eman nian eta bertze
|
bat
emanen diat gaur, dohainik eta lagunez lagun eman ere. Har itzak opor batzuk.
|
|
—Bertze aukera
|
bat
ematea erabaki diagu. Baduk gauza bat hire alde:
|
|
Eskalatzaileak irri zuri
|
batez
eman zion azkenburu esaldiaren nabarrari, inolako dudarik geldi ez zekidan. Haren bolalumak nire izena biribil batez inguratu zuen, eta berdin egin zuen Anarenarekin.
|
|
—Kontu horrexekin etortzen zait larunbatero, ez dakit zenbat denboraz geroztik. Aspertu dela mundu honetaz eta pilula
|
bat
emateko, behin betikoz lokarrarazten dutenetarik. Eta nik,, ez ematen, eta orduan hura zakartzen eta garrasika hasten, eta barride guztiek jakin behar Rosarioren zorioneko pilularen berri.
|
|
—Berez, bertze
|
bat
eman nizuke honen partez, baina hemendik kobratuko dizut. Horrela ez duzu bueltatu.
|
2001
|
|
Baina musuak bihotz taupadak gerriraino jaitsi eta endredatu zizkidala sentitu nuen une berean, Antoniok mingaina atera zuen nire ahotik, eta gerezi txortenak bi korapilo zituela erakutsi zidan. Anpolai buztana oparitu, altxatu, eskuan musu
|
bat
eman eta alde egin zuen. Gitarra doinua entzun nuen hurrengo bagoian, eta neuk aspaldi jaitsi behar nuela ohartu nintzen.
|
|
Bi zulo txikitatik odola mara mara ateratzen hasi zen eta Mariaren oin biluziak hain gustukoa zuen erreka gorriaren lehen zipriztinek zikindu zituzten. Musu
|
bat
eman zion Alesi eta, jarraian, putzuaren gainean flamenkoa dantzatzen jarraitu zuen.
|
|
–Musu
|
bat
emanez ikusi nahi nuke ea benetan luze irauten duen.
|
|
–Ia ahaztu egin zait –ijitoak kaxaren tapa ireki eta eskua sartu zuen– Dibinak
|
bat
emateko agindu zidan.
|
|
Biluzteko eta neure burua masturbatzeko eskatu zidan; berak, bitartean, begiratu egiten zuen. Bukatzen nuenean, niregana hurreratzen zen eta ipurdian musu
|
bat
ematen zidan. Eta kitto, alde egiten zuen.
|
|
Baina guztiekin beti igual iguala. Ni irrikitan egoten nintzen bere eskuak sentitzeko neure azalean, baina berak nahiago zuen begiratzea eta, amaieran, ipurdian musu
|
bat
ematea. Asko jota koska egitea.
|
|
Ontzia ere oparitzen dizut. Ura noizean behin garbitu eta jateko pixka
|
bat
eman. Ez dizu enbarazurik egingo.
|