Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 291

2000
‎Eta, haren jarraikian, errepuesta hark eta arrazoin haiek guztiek guztiz jabaldu ez balute bezala, mugimendu bizkor batean pipa ahoratu, kea irentsi, eta eta ke zurrunbilo haietarik bat egotzi zion Mattini.
‎Izan ere, haren erretzeko modu hura ez zen soil ke hartze eta ke jaurtikitze bat, mintzatzeko modu bat ere bazen. Zeren, noiz eta haserre baitzegoen, hodei tipi zurrunbilotsu bat egozten baitzuen ahotik, bere nahigabearen adierazteko; edo, aitzinean zuenari aurpegirat xuxen egozten zion, baldin hark haserrarazi bazuen, ke artean estali nahi balu bezala eta bere baitarik desagerrarazi; aldiz, noiz eta bertzeen arreta piztu nahi baitzuen, kokotsa jaso, ezpainak bildu, eta kezko eraztunak biribiltzen zituen, gero eta zabalago egiten zirenak beren gorako bidean....
‎Baina aitonak, orduan, pipa ahoratu, kea biriketaratu eta ke zurrunbilo bat egotzi zion aitari. Eta, segidan, mahaitik altxatu eta bere gelarat egin zuen, makuluen gainean.
‎Ordainean, bere ke zurrunbilo haietarik bat egotzi zidan. Gero, eginaz damutu balitz bezala, erran zidan:
‎" Mignon eskuzabala" erran dizut, eta hala iduritu zitzaidan neuri orduan, zinez... Alexandro Handia baino eskuzabalagoa bai behintzat, zeren, enperadoreak ez bezala, zeinak soldadu bat egotzi baitzuen bere armadatik, etsaiarekin konbatean batzerakoan bere armen garbitzen eta prestatzen hasi zelako, neure gau hartako printzesak eta enperatrizak, aldiz, neure karguan mantendu eta konfirmatu nahi baininduen, ene hutsa eta soldaduarena parean jartzeko modukoak baziren ere. Eta, hargatik, iritzirik ezen deus ere egin aitzin lanaren ordaina eman behar niola, galtzak jantzi, poltsa ezkutuan ireki, eta bortz erreal luzatu nizkion.
‎Teklak suelto zanpatu zituen, auto barneko argi piztuen laguntzaz. Izena markatuta, trastearen memoriak zenbaki bat egotzi zuen pantaila argiztatu estura.
‎Ez nuen uste behialako ikaskidea harrapatzeko nire aukerak seiehunetan bat baino gehiago zirenik, baina saiatu behar. Delako ahots piperminduak nire izena galdatu —exijitu— zuelarik ere, ohikeria nazkante bati egotzi nion, bertze deusi baino areago. Hurrengo hitzak zein izanen, dudarik batere ez nik; joandako astean bortzetan aditurik nuen esaldi ezagun, errepikakor, nekagarria:
‎Kristinaren begitarteak garbi adierazten zidan itxura pena emangarria behar nuela. Lehengo astean, Edurneren maletak lurra besarkarazi zidanean," istripu domestiko" bati egotzi nion neure sudur hanpatua, jakin minez hurbildu zitzaidan orori erantzun beharrekoetan. Nire emazteari gisa bereko lukainka irentsaraztea ameskeria zen:
‎Gogor egin zion bere buruari baina, eta, azkenerako, denak bota zituen. Ondoez arin bati egotzi zion botaldia, digestio txarren bati. Ordu pare baten buruan, urin pankreatikoek gose atzeraezina iragartzen zioten, ordea, eta camember gazta puska usaintsu bat mahairatu zuen, errioxako ardo beltzaren laguntzaz jateko asmoz.
2001
‎Mikroorganismo jatorra Legionellak sortutako gaixotasuna da legionelosia, eta pneumonia bakterianoaren forma bat da, legionarioaren gaixotasuna ere esaten zaiona. Gaixotasunaren izenaren jatorria Ipar Amerikako Legioaren konbentzio bati egozten zaio, Pensilvanian, 1976an. Bertan, 221 pertsonak pneumonia mota bat kontratatu zuten, ordura arte ezezaguna zena.
‎Sortu baiho lehenago haurra neska ala mutil izango ote den jakiteko azterketa, neskak hiltzeko erabiltzen da. Bonbaiko erietxe batean egotzitako 8.000 haurretarik bat bakarra zen mutiko. Eta arduradunek jaiotzen diren mutikoei hobeki ematen diete jaten.
‎Esakune hauetako bakoitzean zerbaiti buruz zerbait esaten da: " S P da" forma daukate oro har, hots, predikatu bat egozten zaio subjektu bati. Esakune hauek printzipioz bi modukoak izan daitezke, analitikoak ala sintetikoak.
2002
‎Hala gertatzen da fenilzetonuriarekin, entzima baten eskasiari erantzuten baitio eta animalia proteinetan dieta zorrotza egitera behartzen baitu. Gaixotasun autoimmune asko, ordea, ezin dira kausa jakin bati egotzi. Eta kasu batzuetan horietako batzuk konbinatzen dira.
‎Gaztea izatea bezalako pasarte biologiko saihestezin bat egotzi zidan ertzainaren hatz akusatzaileak. Gaztea nintzen, ergo susmagarria.
2003
‎Horixe zen Dollyren kasua. Beraz, haren heriotza nahiko prozesu logiko bati egozten ahal zaio, batez ere Roslin Institutuan bertan animalia bat hil zutenean arrazoi beragatik 18 hilabete lehenago. Baina klonazioan esperientzia duten hainbat zentrotako ikertzaileek diote heriotza horren atzean zenbait faktore hartu behar direla kontuan norabide berean beste urrats batzuk egin aurretik.
‎Horri gehitu behar zaio 2001eko uztaileko istripuaren arrazoiari buruzko hipotesi berriak eragindako nahasmena. Joan den hilaren amaieran prentsan zabaldutako peritu txosten batek lurreratze trenetik askatu zen pieza bati egozten dio istripua, eta horrek bertsio ofiziala kontrajartzen du; bertsio horren arabera, gailuak beste hegazkin batetik eroritako xafla metaliko bat zapaldu zuen.
‎“Sukar ertaina edo handia gripearen edo pneumoniaren ezaugarria da, baina ez hotzeriaren edo hotzeriaren ezaugarria”, nabarmendu du José Gallardo doktoreak, Separreko arnas infekzioetan aditua eta Guadalajarako Unibertsitate Ospitaleari atxikia. “Bai, egia da paziente asko —onartzen du— nahasi egin daitezkeela, eta arnas eritasun bati egotz diezaiokeela beste baten adierazgarri dena”. Birusa edo bakterioa Katarro arrunta eta faringeko narritadura dira gripearekin nahasteko errazenak, eta sukarra eta eztula dira sintoma ohikoenak.
‎–Logika! –eta purua ahoratu, eta hodei trinko bat egotzi zuen don Kosmek.
‎–Anarkia!!! –eta purua ahora eraman, eta beste ke ahokada bat egotzi zuen, zurrut luzea egin ondoren, jakina.
‎Elektrizitatearen lehen ikertzaile multzo bat XVII. mendeko jardunbideari jarraitu zitzaion, eta, ondorioz, erakarpena eta marruskadurazko generazioa hartu zituen funtsezko fenomeno elektrikotzat. Aldarapena bigarren mailako efektu gisa hartzera jotzen zuten (XVII. mendean zehar errebote mekaniko motaren bati egotzi zitzaion aldarapena), eta aldi berean eroapen elektrikoari —Grayren efektu aurkitu berriari— buruzko hala eztabaida nola ikerketa sistematikoa ahal bezainbeste atzeratzera. Aurrekoarekin hertsiki lotutako beste talde batek aldarapena jotzen zuen funtsezko efektutzat, eta beste talde batek, berriz, erakarpena eta aldarapena biak ala biak zituen elektrizitatearen oinarrizko agerpen gisa.
2004
‎Hori horrela izatea, gabezia hori eragin duen kausaren sakontasuna arakatzeak argi dezake. Demagun, adibidez, frankismoa bezalako diktadura sistema bati egotzi zaiola abertzale gehienen burubideetan herri honen zorigaiztoa. Eta, ondorioz, eregimen politiko hori desagertu denetik, euskaldunok normalizazio bidean abiatzeko moduan gaude.
‎Pedro Mielgo REEko presidenteak esan zuen estaldura marjina %15ekoa dela gutxi gorabehera, eta, beraz, ez lukeela hornidura arazorik egon behar eskaera 40.000 mw ekoa izan arren. Bestalde, Endesako lehendakari Manuel Pizarrok adierazi zuen aurtengo udan ez zela elektrizitate hornidura gehiago etengo bero boladagatik, eta Sevillan izandako itzaltzeak berriki instalatutako transformadore batean erregistratutako “gorabehera” bati egotzi zizkion. Nolanahi ere, gogorarazi zuen beroak “zaildu” egiten duela energia sareetatik garraiatzea.
‎Ofizial zurbila ikustea espero zuen tokian, Del Vallek Luger baten kanoi beltza aurkitu zuen. Colta jasotzen hasi zen, baina une hartan Weberren Lugerrak ke mordo grisaxka bat egotzi zuen. Del Vallek ez zuen danbatekorik entzun ahal izan.
‎Irakasle zaharra besaulkian abaildu zen berriz ere. Pipako errautsak goraino beteriko hautsontzi batera bota, berriz ere poltsatxoa atera, tabakoa galkatu, piztu eta, gure artean ke hodei urdinxka bat egotzita, hitz egiten hasi zen– Ederki, has nadin: erran bezala, jende gehienaren iritziz SSak nazi alderdiko soldaduak edo, okerrago, garagardotegiko liskarzale andana besterik ez badira ere, bi hizki, bi erruna horien atzean ezkutatzen dena askoz ere ilunagoa da...
2005
‎Alperrekoa jakon berokiz, galtzerdiz zein mantaz berotu beharra, barruko epeltasuna, bihotzeko berokuntza zentraletik urten eta zain hodietatik gorputzeko ertzeetaraino barreiatzen dan epeltasuna falta jakon eta. Berotze sistema hauskorrean oraindino aurkitzeko eban matxuraren bati egotzi leikioen errua.
‎1910 urtean Andrija Mohorovicic sismologo kroaziarrak uhin sismikoen bidaia denbora ezberdinak erabiliz, lurrazalaren azpiko etenune sismikoa definitu zuen. Etenguneak uhin sismikoen abiadura aldaketa bortitza eragiten du, konposizio aldaketa nabarmen bati egotzi zaiona. Lurrazalaren eta dentsitate handiagoko mantuaren arteko mugari Mohoro vicic en etenunea edo arruntago Moho etenunea deritzo, aurkitzailearen omenez.
‎Uhinen abiadura murrizketa erakusten duen tarte horri abiadura baxuko eremua deritzogu. Uhinen abiadura murrizketa mantuko fusio portzentaje bati egotzi zaio. Horrek arroketako esfortzuen aurreko portaera guztiz aldarazten du, moldakortasun portzentajea nabarmenki handituz.
‎Emakume hori duela 18.000 urte bizi izan zen, Nature aldizkari britainiarrak aste honetan argitaratu duenez. Aurkikuntza berrien arabera, gizakiaren espezie berri bat dago, metro bat baino gutxiagoko altuerako tamaina txikikoa eta ezaugarri komunak dituena, gaixotasun bati egozten zailak direnak. Orain iragartzen diren aurkikuntza horiek Liang Bua haitzuloan egin dira, Flores uhartean bertan.
‎Urtzi Muruetak ere Ertzaintza eta fiskalaren bertsioa ukatu egin zuen, bideokonferentziaz, epaiketan egindako deklarazioan, errepresioaren aurkako erakundeak adierazi duenez. " Hasieratik, Orkatz atxilotu eta deklarazio hori torturaz sinarazi ziotenetik, garbi zegoen Ertzaintzak ekintza hori Orkatzi leporatuko ziola, baten bati egotzi behar zitzaiolako, aurretik beste atxilotu batzuei leporatu nahi izan zieten bezala", dio Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Gauzak horrela," epaiketa fartsa" horren bidez, Gallastegi" errudun bat behar zutelako" zigortu dutela salatu du.
‎Hori esan ahal balie usainei eta grinari, ni airetik egotzi ahal banindu, leihotik ustekabean sartu den txori galdu bat egozten den bezala.
2006
‎Seinale da tarteka nor edo nor etortzen dela. Iconaren pinu aldatze basati batek egotzi omen zituen azken bizilagunak orain dela berrogei bat urte. Begiak itxi eta lozorro berde horretan pixka batean geratzeko gogoa ematen du.
‎Garraiolaria ez da erantzule izango, baldin eta kaltea naturari edo ekipajearen akatsen bati egotz badakioke.
‎Aurreko artikuluan bezala jardungo da, egintza zigorgarria diputatu edo senatari bati egozten zaionean; diputatu etatan ezarritakoari kalterik egin gabe. senatariek defentsa eskubidea egikaritu ahal izango dute aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera, betiere Espainiako Konstituzioaren 71.2 eta 71.3 artikulue
‎Pertsona zehatz bati egozten zaizkion delituak, baldin eta beraren aurka auzia hasi bada delitu horietatik edozeinen ondorioz, eta, auzitegiaren iritziz delituon artean analogia eta lotura izateaz gain, ordu arte epaitu ez badira.
‎K.a. 202 eta 170 bitartean kokatzen dira, gutxi gorabehera, Ebro haraneko konkista ekintzak, hauek zentzu estuan harturik. Beren bilakaeran, ekintzak Kalagorri eta Alfaro inguruko Zeltiberiarrei eragin zieten, baita substratu ibero pirinear zaharrago bati egotzi beharreko beste zenbait herriri ere, Iaccetani delakoei zehazki. Iturburuek, ordea, ez dute hitzik esaten Baskoiei buruz.
‎«zerbait bere azalaren barrutik besoetan eta hanketan igotzen ari balitz». Larruazalak sendagileak etengabeko hazka bati egozten dion tumefakzio edo hantura erakusten du; besterik ez. Pazienteak beldurtuta azaltzen du azalaren poroetan arrautza zuri txikien eta zuri gorri edo beltz koloreko harizpi bitxien antzeko zerbait ikusi duela, parasitoen antzekoa.
‎–Malenferren autoa ikusten dut –xuxurlatu zuen, ahotik lurrun hodei bat egotziz. Apur bat gehiago hurbildu zen– Hutsik dago.
‎Inork ez zuen ikusi, ez nuen ezagutzen haren berririk eman zezakeen inor, eta nik gehiegikeriatzat jotzen nituen kontuok: naziak oso trebeak ziren horrelako izugarrikerien zurrumurruak zabaltzen jendearen izua eragiteko, eta beldurra hedatzeko taktika bati egozten nion nik mitoaren sorrera. Edonola ere den:
‎Nahikoa nabarmena da testu hori ezin dela ongi egokitu jainkozko eta giza abere heroikoen kulturarekin: pasarte homeriko hori berandu gehiturikoa da; beste sentiberatasun berriago batetik egozten die jainko andere olinpikoei berauek garatu ez zuten zuzenbidezko zentzua63 Biltzarrean indarra debekatzen duen pasartea Zeusek berak ezarri zuen ordena juridiko politikoaren garapen berantiarra da: Aro Lausora edo Aro Arkaikora garamatza.
‎Judizio etiko edo estetikorik egiten dugun aldiro horrelako propietate objektiboei buruz ari gara. Judizio estetiko baten bitartez obra bati propietate bat egozten diogu, eta gustuak (gustu finak) propietate horretaranzko bidea ematen digu. Baina gauza bat da bidea eta beste bat propietatea, eta propietateak bere horretan dirau nahiz eta bidea desagertu.
2007
‎Auzitegia eskuduna da hitzarmena eta horren protokoloak interpretatu eta aplikatzeari dagokionez. Ministroen Batzordeak iritziak eman ditzake hitzarmenaren eta horren protokoloen interpretazioari lotutako gai juridikoen inguruan (47 art.), estatuen arteko gaien inguruan. Itungile Goren guztiek Auzitegiaren esku utzi dezakete hitzarmenean eta horren protokoloetan ezarritakoaren inguruan egindako ez betetze oro, euren iritziz beste Itungile Goren bati egotzi ahal bazaio? (33 art.), edo demanda indibidualen inguruan (34 art.).
‎bati. Godard ek arbuiatzenduen eta zuhurtasun printzipioaren irakurketa kaskar bati egozten dion interpretazio honen arabera, printzipioak eskatzen du azterketaren pean aurkitzen diren produktu edota praktiken kalte eragiteezaren frogaren exigentzia, eta gainera agente ekonomiko eta berritzaileen ardura aldagaitzaren peanipintzen du frogaren pisu hau. Kalte eragite ezaren frogaren exigentzia hori asetzea, ordea, ezinezkoada; izan ere, printzipioak erabateko froga zientifikoaren ezintasuna azpimarratzen duzientziak aurreegin beharreko testuinguru ziurgabe eta konplexuez jabetuta.
‎Horrek ez du izaki horren jarrera proposizionaletan irrazionaltasun posiblea ukatzen, baina pentsamendu edo usteen sarea («web of beliefs») razionala bada bakarrik topa daiteke han irrazionalaren urradura: «La posibilidad de irracionalidad depende de un alto grado de racionalidad»1472 Beraz, inori inolako pentsamendurik egoztea, ez da pentsamendu bakar bat egoztea, baizik eta pentsamendu sare zabal bat eta pentsamenduaren arauak.
2008
‎Idazle bati egozten zaion kategoria ez dago zuzenean bere lanaren kalitateari loturik, itsasten zaion etiketari baizik. Norbaiti" kalitatezkoaren" etiketa itsatsi bazaio, lasai idatz ditzake erdipurdikeriak, inor gutxi enteratuko da eta.
‎Hortara, ikuspegi ekonomikotik errentarik ez dagoenean ere, zerga horren ondorioetarako bada errentarik: ondasun higiezinaren titularra izateagatik, errenta bat egozten zaio zergadunari, errenta hori inoiz kobratu ez arren.
‎Sarreren sailkapen organikoak dakarren berezitasun bakarra hauxe da: Estatuaren kasuan, sarrera guzti guztiak aurrekontuko atal bakar bati egozten zaizkio, hain zuzen ere, 98 zenbakikoari. Beraz, gainerako ataletara, bakoitzaren autonomiadun erakundeen sarrerak bakarrik biltzen dira.
‎Juan Jose Petrikorena eta Peio Galvez EHAK-ko Komunikazio arduradunei, Eneitz Ugarte Hezkuntza arduradunari eta Aritz Blazquez, Javier Ramos, Juan Manuel Rodriguez, Joseba Zinkunegi eta Joseba Gotzon Amaro militanteei kolaborazio delitu bat egotzi die epaileak.
‎Bilo: Bilogaitz> (Orontze), itxura guztiaren arabera, ile anitzeko edo kalpar handiko bati egotzitako izengoitia.
‎Lafitteri jarraitu zion Villasantek, bere aldetik Baionan ateratzen zela gehituz (1979: 198), eta Villasanteri S. Onaindiak (1974: 346). Bere denboran Eskualdunak beste beka tu bat egotzi zion Réveili: Candau kudeatzailearen euskara gaizto eta farrega rria(. Il s, en f??, E 128,;. Candauren eskuararen chantilun bat?, E 183, XI).
‎Etxebizitza Ministerioak aurreikusten du etxebizitzak epe ertainean inflazioaren erritmo berean garestitzea. Finantza erakundeek onartzen dute 2007an bizi izandako baldintzek “lehen sarbideko eskariaren segmentu esanguratsu bat egotzi dutela merkatutik”. Euriborrak eta prezio altuek gazte askok etxe bat erostea eragotzi dute.
‎Horrez gain, intsulinarekiko erresistentziaren, hezur masa galtzearen, ahalmen kardiobaskularra murriztearen eta jarrera okerragotzearen arriskua areagotzen du, besteak beste. Sarkopenia ezin zaio kausa bakar bati egotzi, baina badakigu behar adina ez irenstea funtsezko faktorea izan daitekeela muskuluak hondatzen laguntzeko. Adineko pertsonak behar adina proteina behar ez badu, katabolismoa (proteinak eta muskulu masa suntsitzea) areagotu egin daiteke, eta desnutrizio arriskua bizkortu.
‎Erasoaren abisua jaso eta berehala, goizaldeko hirurak aldera, bikotearen etxebizitzara joan ziren udaltzainak, eta gizona atxilotuta eraman zuten, genero indarkeria delitu bat egotzita. 33 urteko emakumeak udaltzainei adierazi zienez, ez zen senarrak halakorik egiten zuen lehen aldia.
‎XX. mendera igarota, Euskal Pizkundea" Euskal Pizkunde Elektriko" izendatu dut, eta Lizardi eta Lauaxeta poeta futurista sutsu bihurtu ditut, manifestu eta guzti: ...ordez(" Automobil orrolari bat, metrailaren gainean korritzen duela dirudiena, Samotraziako Garaipena baino ederragoa da"), Bilboko Jesusen Bihotz Santuaren estatuatzarra aipatzen omen da bertan, eta automobilaren ordez makina erreminta eta Portugaleteko Zubi Esekia, bide batez, Lauaxetaren homosexualtasuna areagotu dut, eta, behin horretara jarrita, Luis Cernudarekiko maitasunaldi labur bat egotzi diot?. Dena dela, onena ikasleei fotokopietan banatu diedan" Euskal Literaturaren kanona" orrirako erreserbatu dut.
2009
‎Bi gizonezko kondenatu dituzte haurren pornografia delitu bat egotzita
‎Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafiko Unitateko agenteek autobus gidari bat auzibidean jarri zuten atzo gauean, bide segurtasunaren kontrako delitu bat egotzita. Gertakarien egileak positibo eman zuen alkoholemia probetan, eta bidaiari garraiolarientzat baimenduta dagoen alkohol tasa ia seikoiztu zuen, Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.
‎Gobernu frentista bat osatzeko aukerari buruz, bere herriko inor alde batera uzten edo baztertzen duen neurri bakar bat ere ez dela izango nabarmendu du Lopezek eta frentista hitza propaganda maniobra bati egotzi dio.
‎Auziko iturriek jakitera eman dutenez, ustezko bi erasotzaile Huelvako probintziatik gertu den adingabeen zentro batean sartuko dituzte ondorengo orduetan, sexu eraso delitu bat egotzita, eta beste bat zaintzapeko askatasunean utzi dute.
‎Euren ustez, espedientea Udalaren akats larria da eta helburu politikoak lortzeko bide mediatikoa erabiltzen ari den oposizioaren onurarako baino ez da.Bilboko Udalak Kaskagorri eta Txori Barroteren aurka ireki duen espedientearen arabera, aipatutako konpartsek ezin izango dute txosnarik jarri datorren Aste Nagusian. Horretarako Ertzaintzak egin duen txostena hartu dute oinarritzat.Txosten horren arabera, iragan Aste Nagusian aipatutako talde biek modu adierazgarrian erakutsi zituzten presoen argazkiak eta beraz, Jaietako Ordenantzak dioenaren aurka egin zuten.Gezurra da, gezur borobila gainera, egin ez dugun akats bat egotzi nahi digute, adierazi du Garikoitz Goikoetxea Bilboko Konpartsak taldeko ordezkariak.Udal ordenantza 2004koa dela gogorarazi ondoren, galdera bat luzatu du Goikoetxeak; Zergatik ez dute aplikatu orain arte. Zer da aldatu dena egoera honetara iristeko?.
‎Hori dela eta, epaimahaiak aho batez egotzi dio Yllanesi Nagore Laffageren homizidioa.
‎–Ez esan hori gero! , esan zion Maria Bibianak izututa, Domingok ahotik bekatu mortal bat egotzi balu bezala?. Osabak etxekoekin hautsi eta alde egin zuen, eta horrek ez du izenik!
‎Duela gutxi egindako aurkikuntza batek bakterio bakar bati egozten dio munduko gazta gozoenetako batzuen zaporea.
‎Hodei Ijurko gazte iruindarraren aurkako epaiketa hasi zen atzo Auzitegi Nazionalean. Martxoaren 9an bi foruzainen aurka egindako eraso bat egotzi dio fiskalak, eta 38 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du gaztearentzat. Auzi saioan hainbat aldiz ukatu zuen Segi erakundeko kide izatea, eta onartu zuen kide diren pertsona batzuk ezagutzen dituela, haien jarduera publikoa delako eta haiei buruz komunikabideetan irakurri duelako.
‎Haren izenean irakurri zuten eskutitz batean aurrera bolie jartzen zuelako, terrorismoa goratzea leporatuta auzipetu nahi du De Juana Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta, Burguess epailearen arabera, badago nahiko lege arrazoi Auzitegi Nazionalaren euroagindu eskaera onartu eta presoa Espainiaren esku uzteko. Egozten zaizkion adierazpenak Erresuma Batuan egin balitu, 2006ko Lege Antiterroristan jasota dagoen arau hauste bat egotzi ahal izango zitzaion, argudiatu du epaileak.
‎Honela irakurri zuen: Egozten zaizkion adierazpenak Erresuma Batuan egin izan balitu, 2006ko Lege Antiterroristan jasota dagoen arau hauste bat egotz ahal izango zitzaion. Horregatik, Espainiak egozten dion ustezko delitua, estradizioa aplikatzeko modukoa da.
‎Belfasteko epailearen arabera, badago nahiko lege arrazoi Auzitegi Nazionalaren euroagindu eskaera onartu eta presoa Espainiaren esku uzteko. Epaileak argudiatu zuen De Juanari egozten zaizkion adierazpenak Erresuma Batuan egin izan balitu, 2006ko Lege Antiterroristan jasota dagoen arau hauste bat egotzi ahal izango zela.
‎Batetik, Gizarte Segurantzara desbideratu nahi izan du zaurituen ospitaleko gastua. Bestetik, istripuaren erantzukin osoa tren gidari bati egotzi dio, eta giza akatsa baizik ez zela izan ziurtatu du.
‎Akusazio generiko horretatik abiatuta, gazte bakoitzari, ardura zehatz? bat egotzi dio epaileak. Martinezi bere blogean zenbaki saridunaren berri ematea,, eta, beraz, Segiren diru bilketarako funtsezkoa izatea?
‎Alberto Surio zuzendari orokorrak egungo audientzia joerak indartzen badira, edo bestelakotzen ez badira, EITBren etorkizuna zalantzan jartzera irits daitekeela aitortu du. Kostu hori, noski, bere zuzendaritzak hartu dituen erabaki estrategikoen kontra ideologikoki eta irrazionalki borrokatzen ari den mamu bati egotzi dio Suriok. Baina datu objektiboen azterketak ez du hain irakurketa erraza ahalbidetzen.
‎–Ez esan hori gero! –esan zion Maria Bibianak izututa, Domingok ahotik bekatu mortal bat egotzi balu bezala– Osabak etxekoekin hautsi eta alde egin zuen, eta horrek ez du izenik! Aitak argi eta garbi esan zigun orain dela urte batzuk.
2010
‎Miguel C.D. gazteari hilketa delitu bat egotzi dio gurasoen abokatuak, eta horregatik 20 urteko espetxe zigorra eskatzen du. Era berean, bortxaketa delitu bi leporatzen dizkio.
‎Akusazio idazkian, Miguel gazteari hilketa delitu bat egotzi dio gurasoen abokatuak, eta horregatik 20 urteko espetxe zigorra eskatzen du. Era berean, bortxaketa delitu bi leporatzen dizkio, bat berak egindakoa eta bestea adingabeak egindakoa, eta bakoitzarengatik 15 urteko kartzela zigorra eskatzen dute.
‎Bestalde, ETAko ustezko kideen akusazio partikularrak tortura delitu bat egotzi die 15 guardia zibilei. Horregatik, 6 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatzen ditu, eta baita kalte ordainak ere.
‎Beste ibilgailuko gidariak bolante kolpea jo zuen eta ibilgailutik jaitsi zen, errekarantz korrika ihes egiten jarraitzeko. Halere, ibaian ertzainek hura harrapatu eta atxilotu zuten, indarra erabiliz egindako lapurretaren delitu bat egotzita.
‎Bestalde, Auzitegi Nazionalarekin elkarlanean burutu dute polizia operazioaren nondik norakoak eman ditu Aresek. Alberto Marin atxilotu dute kale borrokako ekintza bat egotzita. 2009ko otsailean Deustuko banketxe batean lehergailu bat jarri zuen taldearen usteko kideetako bat zen Marin.
‎Aldaketa horiek hain nabarmenak izangatik ere, ebakuntza horietako asko egin zuenik ez zuen sekula onartu, esaterako, sudurrekoa. Azalaren kolorea argitzearen errua gaixotasun bati egotzi zion, gainera.
‎Agenteak ustezko erasotzailea zegoen lokalera bertaratu ziren eta gizona atxilotu zuten, ustezko sexu eraso delitu bat egotzita. Ertzain etxera eraman zuten eta epailearen esku geratuko da hurrengo orduetan.
‎Asier Agirre (ANV) Aramaioko (Araba) alkateari datozen zazpi urteetan kargu publiko batean lan egitea debekatu diote, prebarikazio administratibo delitu bat egotzita. 2007an Abiadura Handiko Trenari (AHT) buruz erreferendum bat egiteagatik auzipetu zuten.
‎Bermeko ertzain etxeko agenteek gizon bat atxilotu dute Busturian, genero indarkeriaren delitu bat egotzita, ustez bikotekide ohia jotzeagatik. Gainera, gizonak pistola batez mehatxu egin ziola salatu zuen emakumeak.
‎Ertzainek jaurtigairik gabeko errebolber bat aurkitu zuten autoaren maletategian, gizonak emakumea uztez mehatxatzeko erabili zuena; horrez gain, 20 zentimetroko sukaldeko aizto bat ere atzeman zuten agenteek. Denbora gutxira, gertakarien ustezko egilea (48 urteko gizon bat) atxilotu egin zuten, genero indarkeriaren delitu bat egotzita.
‎Aurreneko bientzat 534 urteko espetxe zigorra eskatzen du Blanca Rodriguez fiskalak, hilketa terrorista delitu bat, 26 hilketa saiakera, bi eraso terrorista eta ibilgailu lapurreta bat egotzita; bien bitartean Iñigo Gutierrezentzat zortzi urteko kartzela zigorra eskatu du, erakunde terrorista laguntzeagatik.
‎WikiLeakseko sortzaileak Westminsterreko Epaitegiko epaileen aurrean deklaratu eta Suediako estradizio aginduaren aurka egin du. 2010eko abuztuan egindako sexu eraso delitu bi eta bortxaketa bat egotzi diote Assangeri.
‎Galdera horri erantzuteko eskumen edo eskuduntza prozesalaren kontzeptua mahaigaineratu behar da. Harekin bat, kasu zehatz baten ezagutza epai organo jakin bati egozten zaio, eta hura osatzen duten epaileek eta magistratuek hura ebazteko jurisdikzio ahala egikarituko dute11 Eskumen prozesal honen eremuan eskumen orokorra eta egozpen irizpideak desberdindu behar dira12 Lehenengoak auzitegi eta epaitegien eta horiek egikaritzen dituen funtzio jurisdikzionalaren espezializazioa adierazten du, ordenamendu juridikoan desberdindu daitezkeen zatiekin bat.... Horrela, 4 ordena jurisdikzional sortzen dira:
‎Esaterako, KAE 65/ 1995, maiatzaren 8koan aztertzen den uzia izan daiteke: sententzia horrek ebazten duen kasuan, adierazpen hutseko uzi bat jartzen da, zerbitzu prestazio bat lantzat jo daitekeen edo ez galdetuz, ugazaba jakin bati egozteko hala dagokionean. Uzi hauen aintzatespenaren garrantzia epai bidezko babes eraginkorrerako azpimarratzen du Casas Baamonde, M. E. k,? ¿ Normalización de las acciones declarativas y recuperación del principio dispositivo en el proceso laboral??, Revista Española de Derecho del Trabajo, 1992/ 53 zk. Ildo beretik, oso interesgarria da bi hauen irakurketa:
‎Lan prozesuan, zibilean bezala, epai bidezko babes eraginkorrerako eskubideak prozesu bati hasiera emateko eskubidea eta hura ebazten duen ebazpen baterako eskubidea (hau berehala aztertuko da) berekin badakartza ere, zigor prozesuan edozein pertsonak ezin dio akusazio batekin prozesuari hasiera eman. Zigor prozesuari bakarrik emango zaio hasiera norbanako bati egotzitako egitateak delitu izan daitezkeenean, eta hori instrukzioko epaileak zehaztuko du. Horregatik, zigor eremuan akzio eskubidea eta ius puniendi edo zigorrerako eskubidea desberdindu behar dira.
‎Horrela, Purcalla Bonilla, M. A.,. La modalidad procesal en materia de movilidad geográfica y modificación sustancial de condiciones de trabajo: ...as condiciones de trabajo?, Revista Española de Derecho del Trabajo, 2003/ 117 zk. eta Rubio de Medina, M. D., El proceso sobre modificación sustancial de condiciones de trabajo, Bosch, Bartzelona, 2000, 21 or. Akats bera atzematen da edoskitze baimenen eta familia arrazoiengatik lanaldia murrizteko baimenen gaineko gatazkez arduratzeko prozesu aldaeran (LPLren 138 bis art.). Legelariaren ahazte bati egozten diote, Alonso Olea, M., Miñambres Puig, C., Alonso García, R. M. k, Derecho Procesal del trabajo, op.cit., 229 or.
‎Elementu objektiboari dagokionez, petitum ak ez du inolako interesik, zigor prozesuan bakarrik kondenazko babesa eska daitekeelako eta akusatzaileak egiten duen kondena eskaerak ez duelako epailea lotzen, hark betiere legeak kasuan kasurako aurreikusten duen zigorra jarri behar baitu. Alderantziz, causa petendi a, «pertsona zehatz bati egotzitako egitate zigorgarri moduan ulertua» (De la Oliva Santos, A., Aragoneses Martínez, S., Muerza Esparza, J., Tomé García, J. A., Derecho procesal penal, op.cit., 196 or.), edo «penalki tipifikatutako jokaera» (Ramos Méndez, F., El proceso penal, sexta lectura constitucional, Bosch, Bartzelona, 2000, 34 or.) da esklusiboki zigor prozesuaren objektua.
‎11 Aktore sozialek partekatutako esanahi harremanen multzoa, mundu horri eta partekatutako sistemaren konfigurazioari zentzu jakin bat egozten dieten neurrian. Zentzu harreman horiek kapital sinbolikoaren funtsa dira eta haien dimentsioaren eraikuntzan diskurtsoak, irudiak, eta beste elementu kulturalek parte hartzen dute.
‎Erantzun profesionala Pazientearen elikadura portaera eta harekin duen enpatia ezagutzea da planteatzen zaion pisu galeraren tratamenduan eragin positiboena duen erantzun profesionala. Gehiegizko pisua kausa bakar bati edo elikatze portaera jakin bati egotz dakiokeen kasuak urriak dira. Gehienetan, paziente bakoitzak bat egiten du pisu espezifiko desberdina duten batzuen konbinazioarekin, eta, baldintza pertsonal zehatzen arabera, aholku dietetikoa modulatu eta zehazten dute.
‎Gehienetan, paziente bakoitzak bat egiten du pisu espezifiko desberdina duten batzuen konbinazioarekin, eta, baldintza pertsonal zehatzen arabera, aholku dietetikoa modulatu eta zehazten dute. Gehiegizko pisua kausa bakar bati edo elikatze portaera jakin bati egotz dakiokeen kasuak urriak dira Horrela, gehiegizko pisuaren kausak aztertzeko unean, ezin da eredu jakin bat ezarri pertsona bakoitzarentzat, baina portaera edo jateko estilo bakoitzaren pisu erlatiboa jakin daiteke. Gainpisu maila bera duten bi pazienteren artean, kausak oso desberdinak izan daitezke, eta, ondorioz, tratamendua ere desberdina izango da.
‎Horrela zegoela, aldi baterako denbora pasa aurkitu zuen hondarretan erdi ezkutaturik zegoen arrautza baten irekitzeari begira. Hura hartu eta ahora eramateko puntuan egon zen, eta horixe egingo zuen une hartan, arrautza hondartzara beste izaki bat egozten saiatzen ari zela erreparatu izan ez balu, muturtxoarekin eta esku dardaratiekin hegoei baldar eragiten zien izakia.
‎Haietatik batzuk mahometzaleak bide dira, beste batzuk, ordea, gaiztoak eta deabruaren partidakoak. Halaber, arrak eta emak daude. idoki, eta ubide ondoko baratzetarantz ufara bero bat egotzi zuen bazterrak errerik utzi zituena. Zanbuluka abiatu zen gero oasiko herrirantz, burua esker eskuin inarrosiz eta bere abioan lurra ikaran jarriz.
2011
‎FC Mugazain Poliziako auto batean zihoazen umeak. Balutxistango talde armatu bati egotzi diote erantzukizuna.
‎Hamabostean behin, baina, epaitegitik igaro du. Iazko martxoan ere emakumeen aurkako indarkeria kasu bat egotzi zioten. Aurreko bikotekidea izan zen biktima harako hartan.Ustezko erasotzaileak bahituta eduki du emakumea.
‎«Arazo bat ezin zaio talde bati leporatu. Lapurretak talde bati egoztea oso txarra eta arriskutsua da, demokratikoki eta bizikidetzaren ikuspegitik. Lapurtzen duena gizabanakoa da.
‎Errolanen kanta. Egile ugarik Iruñeko apezpiku frantses bati egozten diote kontakizuna: Pedro de Anduqueri(), huraxe izaki lehenbiziko interesatua Orreaga sustatzen, Errolan errukiorraren gaia zela eta. Ganelonek saldua, eta Donejakue bideko erromesaldiarekin lotua?.
‎Hizkuntza aniztasuna bizi dute gazteek eta hizkuntza ezberdinen funtzio banaketa ezartzen dute. Hau da, hizkuntza bakoitzari beren bizitzako arlo finko bat egozten diote. Funtzio ezartze horretan ikusten da ere hizkuntza bakoitzari ematen dioten garrantzia.
‎Elikagai horiek, gainera, osasungarriak dira berez, zeren babes dieta bati egozten zaizkion hainbat mantenugai baitauzkate: zuntza, bitaminak eta herdoilaren aurkako konposatu fitokimikoak.Horixe da lehen urratsa gure elikabidean landare jatorriko elikagai gehiago sartzeko.
‎2 Dohaintza hartzaileak dohaintza emaileari delitu bat egoztea, hori frogatuz nahiz frogatu gabe, baldin eta delitu horren aurkako prozedura epaileak ofizioz hasten badu edo Fiskaltza delitu horren akusatzailea bada, salbu eta delitua dohaintza hartzailearen beraren, horren ezkontidearen edo beraren agintepeko seme alaben aurka egiten denean.
‎Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) ekainaren 30ean hautatuko du Dominique Strauss Kahn zuzendariaren ordezkoa. Hark dimititu behar izan zuen maiatzaren 19an, zazpi sexu eraso kargu eta bortxaketa saiakera bat egotzita auzipetu eta gero.
‎Lur sailaren jabea atxilotu egin zuten, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Atxilotuak agenteei laguntzeko asmoa izan zuen eta hango landare eta substantzia guztiak bereak zirela aitortu zien.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bati 145 (0,95)
bat 127 (0,84)
batek 4 (0,03)
batera 4 (0,03)
batetik 4 (0,03)
batean 3 (0,02)
batez 3 (0,02)
baten bizkar 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia