Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2000
‎Eta, haren jarraikian, errepuesta hark eta arrazoin haiek guztiek guztiz jabaldu ez balute bezala, mugimendu bizkor batean pipa ahoratu, kea irentsi, eta eta ke zurrunbilo haietarik bat egotzi zion Mattini.
‎Izan ere, haren erretzeko modu hura ez zen soil ke hartze eta ke jaurtikitze bat, mintzatzeko modu bat ere bazen. Zeren, noiz eta haserre baitzegoen, hodei tipi zurrunbilotsu bat egozten baitzuen ahotik, bere nahigabearen adierazteko; edo, aitzinean zuenari aurpegirat xuxen egozten zion, baldin hark haserrarazi bazuen, ke artean estali nahi balu bezala eta bere baitarik desagerrarazi; aldiz, noiz eta bertzeen arreta piztu nahi baitzuen, kokotsa jaso, ezpainak bildu, eta kezko eraztunak biribiltzen zituen, gero eta zabalago egiten zirenak beren gorako bidean....
‎Baina aitonak, orduan, pipa ahoratu, kea biriketaratu eta ke zurrunbilo bat egotzi zion aitari. Eta, segidan, mahaitik altxatu eta bere gelarat egin zuen, makuluen gainean.
‎Ordainean, bere ke zurrunbilo haietarik bat egotzi zidan. Gero, eginaz damutu balitz bezala, erran zidan:
‎" Mignon eskuzabala" erran dizut, eta hala iduritu zitzaidan neuri orduan, zinez... Alexandro Handia baino eskuzabalagoa bai behintzat, zeren, enperadoreak ez bezala, zeinak soldadu bat egotzi baitzuen bere armadatik, etsaiarekin konbatean batzerakoan bere armen garbitzen eta prestatzen hasi zelako, neure gau hartako printzesak eta enperatrizak, aldiz, neure karguan mantendu eta konfirmatu nahi baininduen, ene hutsa eta soldaduarena parean jartzeko modukoak baziren ere. Eta, hargatik, iritzirik ezen deus ere egin aitzin lanaren ordaina eman behar niola, galtzak jantzi, poltsa ezkutuan ireki, eta bortz erreal luzatu nizkion.
‎Teklak suelto zanpatu zituen, auto barneko argi piztuen laguntzaz. Izena markatuta, trastearen memoriak zenbaki bat egotzi zuen pantaila argiztatu estura.
‎Ez nuen uste behialako ikaskidea harrapatzeko nire aukerak seiehunetan bat baino gehiago zirenik, baina saiatu behar. Delako ahots piperminduak nire izena galdatu —exijitu— zuelarik ere, ohikeria nazkante bati egotzi nion, bertze deusi baino areago. Hurrengo hitzak zein izanen, dudarik batere ez nik; joandako astean bortzetan aditurik nuen esaldi ezagun, errepikakor, nekagarria:
‎Kristinaren begitarteak garbi adierazten zidan itxura pena emangarria behar nuela. Lehengo astean, Edurneren maletak lurra besarkarazi zidanean," istripu domestiko" bati egotzi nion neure sudur hanpatua, jakin minez hurbildu zitzaidan orori erantzun beharrekoetan. Nire emazteari gisa bereko lukainka irentsaraztea ameskeria zen:
2001
‎Sortu baiho lehenago haurra neska ala mutil izango ote den jakiteko azterketa, neskak hiltzeko erabiltzen da. Bonbaiko erietxe batean egotzitako 8.000 haurretarik bat bakarra zen mutiko. Eta arduradunek jaiotzen diren mutikoei hobeki ematen diete jaten.
2003
‎–Logika! –eta purua ahoratu, eta hodei trinko bat egotzi zuen don Kosmek.
‎–Anarkia!!! –eta purua ahora eraman, eta beste ke ahokada bat egotzi zuen, zurrut luzea egin ondoren, jakina.
2004
‎Hori horrela izatea, gabezia hori eragin duen kausaren sakontasuna arakatzeak argi dezake. Demagun, adibidez, frankismoa bezalako diktadura sistema bati egotzi zaiola abertzale gehienen burubideetan herri honen zorigaiztoa. Eta, ondorioz, eregimen politiko hori desagertu denetik, euskaldunok normalizazio bidean abiatzeko moduan gaude.
‎Ofizial zurbila ikustea espero zuen tokian, Del Vallek Luger baten kanoi beltza aurkitu zuen. Colta jasotzen hasi zen, baina une hartan Weberren Lugerrak ke mordo grisaxka bat egotzi zuen. Del Vallek ez zuen danbatekorik entzun ahal izan.
‎Irakasle zaharra besaulkian abaildu zen berriz ere. Pipako errautsak goraino beteriko hautsontzi batera bota, berriz ere poltsatxoa atera, tabakoa galkatu, piztu eta, gure artean ke hodei urdinxka bat egotzita, hitz egiten hasi zen– Ederki, has nadin: erran bezala, jende gehienaren iritziz SSak nazi alderdiko soldaduak edo, okerrago, garagardotegiko liskarzale andana besterik ez badira ere, bi hizki, bi erruna horien atzean ezkutatzen dena askoz ere ilunagoa da...
2006
‎–Malenferren autoa ikusten dut –xuxurlatu zuen, ahotik lurrun hodei bat egotziz. Apur bat gehiago hurbildu zen– Hutsik dago.
2009
‎–Ez esan hori gero! , esan zion Maria Bibianak izututa, Domingok ahotik bekatu mortal bat egotzi balu bezala?. Osabak etxekoekin hautsi eta alde egin zuen, eta horrek ez du izenik!
‎–Ez esan hori gero! –esan zion Maria Bibianak izututa, Domingok ahotik bekatu mortal bat egotzi balu bezala– Osabak etxekoekin hautsi eta alde egin zuen, eta horrek ez du izenik! Aitak argi eta garbi esan zigun orain dela urte batzuk.
2012
‎adiera, Indian,. Mahatma? bati egozten zaio. Oshok erantzun zion:
‎Erranen dute hilerriko langileak okertu eta gorpua beste nonbait lurperatuko zutela. Gehienez ere, maniako bati egotziko diote kontua, eta, hainbeste urte igarota, ez dira gehiegi arduratuko. Guk bakarrik dakigu Dasilva dagoela horren atzean.
‎horren istorioa, zertan dabilen orain, eta zertan zebilen hilketaren unean. Aldera ditzagun arretaz egunkarira bidali diren gutun guztiak, errua gaizkile talde bati egozteko xedea zutenak. Hori egin ondoren, aldera ditzagun gutun horiek, estiloari nahiz eskuizkribuari berari dagokienez, lehenago goizeko egunkarira bidali zirenekin, Mennais en erruduntasuna hain gogor azpimarratzen zuten haiekin.
‎Zeren eta, egia esateko, printze haren herrialdean egon nintzen bitartean, ezin izan bainuen ispilura begiratzerik jasan, begiak hain gauza handietara ohituak nituenez neure buruaren oso irudi kaskarra ematen baitzidan konparaketak. Kapitainak esan zidanez, afaldu bitartean gauza guztiei harriturik bezala begiratzen niela ohartu omen zen, sarritan barreari nekez eusten niola ematen zuelarik, eta ez zekiela garbi nola hartu hura, baina nire buruko asalduraren bati egotzi ziola errua. Egia egia zela erantzun nion, eta neu ere harriturik nengoela nola ez nuen barrerik egin hiru penikeko zilarrezko txanpon baten tamainako plater haiek, edo ozta ozta mokadu batekoa zen txerri izterra, edo intxaur azala bezain handia ez zen kikara bat ikusi nituenean; eta era berean jarraitu nuen gainerako mahai tresnak eta jakiak aipatzen.
‎–Zu ere aldatu egin zara, erantzun dio, begiratu azkar bat egotziz. Gruxnitski ez da gai izan begirakune horretan gorderik zegoen ironiaz jabetzeko.
‎Bera leiho alboan eserita zegoen. Gruxnitskik besotik tiraka egin dit eta emakumeengan horren eragin ahula izan ohi duten begirada samur eta lauso horietako bat egotzi dio. Nik, harenganantz zuzendu ditut inpertinenteak, eta konturatu naiz irribarre batekin erantzun diola Gruxnitskiren begiratuari, eta nire inpertinenteen mutiritasunak, aldiz, haserretu egin duela, bene benetan gainera.
2013
‎Liburu edo nobela batekiko paralelo, adibidez. Norbere barruko polifonia heterodoxoa azaleratu, norbere gerizpe edo isla izango litzatekeen pertsonaia bati egotzita, adibidez. Eta orriren batean justu hau azalduko lukeena.
‎Yazîd, Yazîd, Yazîd?! Erraietarik ateratako garrasi lazgarriak ziren, maitasun egarri aseezin batek moldatuak eta desertuzko bakardade batetik egotziak, baina bazutenak, baldintzarik gabeko maitasunak moldatuak ziren heinean, nora jo, misterio izengabearen eta Paradisuaren promesa amets, horregatik baitzuten garrasi lazgarri haiek, halaber, samurtasun eta eztitasun ukitu bat, ezin ediren zitekeena garrasion baitaren baitan baizik, hala nola harririk argigabeenaren baitan edireiten den altxorrik preziatuena:
‎Guztia hegazkin israeldar batek Balad al Xamsko airegunea ezin bizkorrago zeharkatu eta Kuzun izeneko herrian bonba telezuzendu bat egotzi zuenean agitu zen, hiru ekintzaile akabatzen zituela: Mâred, haien artean.
‎–Eta horietakoren bati egozten diozu bere jokaera?
‎Yazîd, Yazîd, Yazîd...! Erraietarik ateratako garrasi lazgarriak ziren, maitasun egarri aseezin batek moldatuak eta desertuzko bakardade batetik egotziak, baina bazutenak, baldintzarik gabeko maitasunak moldatuak ziren heinean, nora jo, misterio izengabearen eta Paradisuaren promesa amets... horregatik baitzuten garrasi lazgarri haiek, halaber, samurtasun eta eztitasun ukitu bat, ezin ediren zitekeena garrasion baitaren baitan baizik, hala nola harririk argigabeenaren baitan edireiten den altxorrik preziatuena: munduaren ederra laburbiltzen duen amatista distiratsua...
‎Guztia hegazkin israeldar batek Balad al Xamsko airegunea ezin bizkorrago zeharkatu eta Kuzun izeneko herrian bonba telezuzendu bat egotzi zuenean agitu zen, hiru ekintzaile akabatzen zituela: Mâred, haien artean.
2014
‎Putz eginez kandela amatatu, eta kabinatik irten nintzen. Erromesak jantokian afaltzen ari ziren, eta nik zuzendariaren aurreko eserlekua hartu nuen; berak begiak jaso, eta begirada aztertzaile bat egotzi zidan, nik poliki saihestu nuena. Atzerantz makurtu zen, patxadatsu, irribarre berezi hark bere zikoizkeriaren barrunbe adierazi gabeak zigilatzen zituela.
2015
‎Beste batzuek, ordea, maitasun desengainu bati egozten zioten errotako gizonaren misterioa. Horretan ere bazegoen adibiderik herrian:
‎Goiz batez, amesgaiztoen eraginez oso gaizki lo egin ondoren, Grigor izeneko labezomorro arrunt eta zorionekoak, bere gorputza gizaseme itsusi batean antzaldatua aurkitu zuen. Hasieran, itxuraldaketaren larriaz ez baitzen jabetu, ez zen askorik arduratu, eta amesgaizto edo ondoez arin bati egotzi zion aldaketa bitxi haren errua. Ohetik jaikitzeko garaian, baina, egoeraren estutasunaz konturatu zen:
‎Ehiztari kapela eramaten zuen; botak jantzita joaten zen belardian barrena korrika, ume bat bihurrikeriatik aldentzeko. Hala, haren edertasuna soilik aintzat hartuz gero, gogoan hartu behar zen zer dardarti hura, zer bizi hura, adreiluak ari ziren eramaten arrapala txiki batean gora, begiratzen zien bitartean?, eta irudi hartan tartekatu; edo soilik emakume gisa aintzat hartuz gero, idiosinkrasiazko bitxikeria bati egotzi behar zitzaion, ez zen mirespen zalea?, edo suposatu behar zen desira latente bat zeukala bere erreginatasunaz biluzteko, aspertua balego bezala bere edertasunarekin eta gizonezkoek edertasunaz zioten guztiarekin, eta beste gainontzekoak bezalakoxea izan nahi balu bezala, hutsala. Auskalo.
‎Hortik aurrera neuk hartu nuen hitza, halako barne mina eragiten baitzidan nik egindako balentria Ritak besteren bati egozteak. Ezin nion ezer esan, are gutiago beragatik egin nuela egindako guztia aitortu, baina hortik nire meritua beste norbaiti ematera, bazegoen demaseko tartea.
2016
‎burualdean zotzezko egutegi txiki bat zegoen jarrita, bertan igaroak zituen egun eta gau zorigaiztokoen koskekin alderik alde markatua; eskuan zotz txiki horietako bat zeukan, eta iltze herdoildu batekin beste egun miseriazko bat grabatzen ari zen, gainerakoei gehitzeko asmoarekin. Nola ilundu egiten bainion zeukan argi eskaxa, begirada esperantzagabeko bat egotzi zuen ate alderantz, gero begiak jaitsi zituen, buruari eragin zion, eta aurrera jarraitu zuen bere lan nahigabez betearekin. Oinetan zeramatzan kateak entzun nituen, bere zotz txikia pila gainean jartzearren gorputza jiratu zuenarekin batera.
‎Ez litzaidake inola ere gustatuko nire arerioak nire gogoari begiratu bat egotziko balio norbaiti bere babesa eskatzera noakionean; eta arrazoi horrexegatik saiatzen naiz gehienetan neure burua babesten; baina Monsieur Le Duc de C***** rengana jotzea bortxazko egitate bat izan zen; aukerako egitate bat izan balitz, sinetsita nago, gainerako jende guztiak bezala egingo nukeen.
‎Shakespeareren bilduma mahai gainean zegoen jarrita, eta kondea hantxe zegoen liburuak eskuztatzen. Mahaira hurreratu nintzen, eta lehenik begiratu bat egotzi nielarik liburuei, kondeari aditzera eman nahirik ondo asko ezagutzen nituela liburu haiek, esan nion ez nuela nire aurkezpena egingo zuen inor ekarri, banekienez gero lagun batekin aurkituko nintzela haren etxean, zeinak nire ordez egingo baitzuen, edo hala espero nuen bederen.
‎Madame de L*** k halako tonu konfiantzazko batekin esan zuen hori, non La Fleurrek ez baitzuen indarrik izan andrearen itxaropenak zapuzteko, eta ikara batean jarri zen nire ohoreagatik; eta ausaz bere ohoreaz ere nolabaiteko ardura izango zuen, en egards vis à vis d, une femme desiratzen egongo zen ugazaba bati lotuta egoteko gai den gizaseme baten gisara; hala bada, Madame de L*** k La Fleurri galdetu zionean ea gutuna ekarri zuen, O qu, oui ihardetsi zion; hartan, bere sonbrerua lurrean jarriz, eta ezkerreko eskuarekin eskuinaldeko sakelaren hegalari heltzen ziolarik, gutunaren bila hasi zen eskuinarekin, gero alderantziz, Diable!; gero, sakela guztiak arakatu zituen banan banan, alde guztietan, faltrikera txikia ere ahaztu gabe. Peste!, orduan La Fleurrek lurrera hustu zituen guztiak, lepoko zikin bat atera zuen, zapi bat, orrazi bat, zigor traila bat, lo egiteko txano bat; gero, begirada azkar bat egotzi zion sonbreruari: Quelle etourderie!
‎Damak sutondoan berotzen bost minutu eskas zeramala, atzerantz jiratu zen, eta begiratu bat egotzi zien oheei; eta zenbat eta maizago zuzentzen zituen begiak norabide hartarantz, hainbat eta txundituago itzultzen ziren. Errukia sentitu nuen damagatik, eta neure buruagatik ere; zeren minutu batzuk geroago dama egon ahal zen bezain nahasia eta asaldatua nengoen ni ere, hala haren begiradengatik nola kasuagatik beragatik.
‎Hori esatearekin batera, eskua askatu zuen, ene ustez testuari argibide nahikoa emateko aukera aukerakoa zen begirada bat egotziz.
‎oroitzapen eder bat egozten orezta bakoitzari
‎Adeitasun gehiegizko bati egotzi dio Alsinak don Martinen jokabidea, jakin gabe apaiza, zinez, Guardia Zibilak egin dezakeenaren beldur dela. Tira, gehiegizko dramatismoa erantsi diogu agian aurrekoari.
‎Gabilondok berak, dagoen Estatu Batuetako unibertsitateak eta, adibidez? The Boeing Companyk edo Pepsicok finantzatutako ikerkuntza proiektu baten laguntzarekin, Shakespeareren obra guztiak euskaraz berridaztea, ukitu ahalik eta lacaniar eta antikolonialenez hornituz, eta Shakespeare baino lehenago bizi zen emakume bati egoztea, noski. Josepa de Gabilondo, esaterako, Bilboko burdina merkatari baten emaztea izan zitekeena, etorkizuneko British Libraryko funtsetan egingo den aurkikuntza sinesgarriago bihurtzeko helburuarekin?.
‎nobeletara. Metacritic webguneko kritiken agregatzailean bezala, puntuazio bat egotziko diot kritika bakoitzari, 0tik 100era, negatiboa, erdipurdikoa edo positiboa izan den kontuan hartuta; badakit hau dela ariketa honen pausorik zalantzagarriena: ahalik eta objektibitate handienarekin egiten saiatu naiz, nahiz eta batzuetan, aitor dut, oso zaila eta badaezpadakoa izan den, adibidez Felipe Juaristiren, kritikei?
‎Edozein modutan ere, halakoen ugaritasun, eta, batik bat, estatubatuarraz? ez dut uste gehiegi harritu gaitezkeenik, edo arrazaren izpiritua bezalako kausa nebuloso bati egotzi dakiokeenik, besterik gabe?: normala iruditzen zait halakorik gertatzea literaturaren komertzializazioa gailurrera eraman duen kapitalismo garaikidearen muinean.
‎Alemania Ezin zaio nazio bakar bati egotzi Serbia
2017
‎mobilizazioetan Abdullah Ocalaren erretratua erakustea eta oro har hura PKKtik gertu ibiltzea. PYD eta Baxar al Assad presidentearen arteko ustezko itun bati egozten zion Merikek orduko egonkortasuna. Hala ere, ordezkari horrek argi hitz egin zuen Siriako matxinoen talde nagusiaz:
‎Behealdean ageri zen jostailuzko paisaiari begirasun bat egotzi eta ateondotik aldendu zen.
2018
‎Kristevak xede teleologiko bat egozten die ama irrikei haiek hizkuntzan edo kulturan eratu aurretik, eta horrek hainbat galdera sortzen ditu haren asmo politikoaren inguruan. Argi dago gaitasun subertsibo eta asaldatzailea ikuste diela aitaren legearen hegemonia ezbaian jartzen duten adierazpen semiotiko horiei, baina ez dago hain garbi subertsio hori zertan datzan.
‎Beraz, zertan oinarritzen da Kristeva gorputz femeninoari amatasun teleologia bat egozteko gorputz hori kulturara azaldu aurretik. Galdera hau honela jartzean dagoeneko auzitan jartzen ari gara amaren gorputzaren kontzeptua eratzeko Kristevak darabilen premisa, hots, Sinbolikoaren eta semiotikoaren arteko bereizketa.
‎Apaiz murtziar bat, Kolonbian misiolari ibilia. Bere aberrira bueltan, delitu larriren bat egotzi zioten, antza, kondena luzearekin etorri baitzen. Familiarik ez bisitarik ez zitzaion ageri, eta komentu batera aldatua izateko eskubide konkordatarioaz ere inork ez zion jaramonik egiten.
‎Inork ez dio begiratzen baina, eta zumarrean ez du kamerarik sumatu, antzematen gero eta zailagoak badira ere, ez baitago jakiterik ziber intsektuetatik zein diren polinizatzaileak eta zein zaindariak. Naturaren besarkadak on egin badio ere, berehala enborretik aldendu eta bide asfaltatura itzuli da, gertatutakoa ahultasun lipar bati egotzirik. Belartzatik irten arte, ordea, ez ditu zapatak berriz jantzi.
‎Azaldu zionez, toki hura, talotegia, bestalde, ez zen ezinbestekoa, erraza zen itxi eta aztarnarik utzi gabe desagertzea, eta beharbada laster egingo zuten, haren eginkizuna betetzat jo orduko. Han aurki zitezkeenetatik, gehienez ere, banako delituren bat egotz ziezaieketen.
‎New Orleanseko poliziak ez du zalantzarik izan, eta lehenengo momentutik droga gaindosi bati egotzi dio haren heriotza. Baina badago puntu ilunik gertatutako guztian.
2019
‎Ez dakit zergatik aipatzen ditudan zauri eta frustrazioak; badirudi, aitortu ez arren, halako trauma bati egozten diodala etxetik joan izana, batetik bestera alderrai ibiltzea; eta horren arrazoia izan liteke baita ere bizi gogoa, mundua ezagutu nahia, zergatik ez. Beharbada beldurra da sakonean sentitzen dudana, ezezagunaren ikara, nahiz eta aldi berean erakarri ere egiten nauen.
‎Baina batez ere jelosia morbido bat sortzen zaio senarra dela eta: jeloskor jartzen zaio lagunengatik, arrebengatik, lanbidearengatik; eta, zuzen edo oker, emakumezko aurkariren bati egozten dio bere gaitz guztien errua. Berrogeita hamar eta berrogeita hamabost urte bitarte izaten dira jelosia patologikozko kasu gehienak.
‎amodioa eta amodiozko joera bere berezkoak dira erabat, baina ezkontza erabaki bat da; hala ere, ezkontzak edo erabakiak piztu behar du amodiozko joera: ezkondu nahi izateak; horrek esan nahi du denik eta gauzarik berezkoenak erabakirik libreena izan behar duela aldi berean, eta berezkotasuna dela-eta ezin azalduzkoa den eta, ondorioz, jainko bati egozten zaion horrek gogoeta baten emaitza izan behar duela aldi berean, eta gogoeta hori akigarria da, handik sortutako erabakia bezain akigarria?. Gainera, gauzetako batek ez dio besteari segitu behar; erabakiak ez du atzetik etorri behar, oin puntetan, baizik eta guztiak aldi berean gertatua behar du izan; bi gauzek batera egon behar dute dena ebazten denean.
‎Ohituta dago zetazko mataza baten baretasunez luzatzen den adatsera; besapean eta sabelaren behealdean sorturiko begetazio horrek, ordea, piztia edo alga bilakatzen du. Jakinaren gainean egon zein ez, susmatzen du bere baitatik erauzia geratuko dela aldaketa horien xedearen ondorioz; horra hor neskatoa beste bizi ziklo batera egotzia, bere existentziaren beraren unearen gainetik: berak sumatzen du mendekotasun horrek gizonarentzat, haurrarentzat, hilobiarentzat izatera kondenatzen duela.
‎Bigarren eguneko arratsaldean Maria Sarak iragarri zuen, Bihar lanera joango naiz, handik ordubete lehenago atera eta zure etxetik pasatuko naiz. Une horretatik aurrera Raimundo Silvarengan berretsi zen gizonen haur nortasunari buruz baieztatzen den guztia, larri zegoen, energiazko gainkarga bat egotzi bailuen, denbora mundu honetan dagoen gauzarik geldoena delako susmoak pazientzia galarazi zion, apetatsu jarri zen, edo antipatiko, horixe izan zen behintzat Maria andreak bere kautan erabili zuen hitza, ikusi zuenean normalean erraz konformatzen zen gizon baten eskaera premiazko eta erabat absurdoek bere garbiketa eta antolaketa zerbitzuen egunerokotasun santua iraultzen zutela.... Neskamearen lehen susmoa, hau da, kostaldean mairurik bazegoelakoa, arrosa bakarra ikusi zuenean sortu zitzaiona, ia ziurtasun erabateko bihurtu zen arrosa bakarretik bi arrosetara pasatu zenean, objektu ezagunik gabeko ziurtasuna izanik ere, eta orain, tokiz kanpoko kalapita hura ikusirik, inolako zalantzarik gabeko ziurtasun bilakatu zen, are eta gehiago Raimundo Silvak, garbiketaren maniatikoak diren etxekoandreen ohitura nazkagarria errepikatuz, ate bateko molduran bildu zuen hautsaz zikinduriko hatz erakuslea sudur aurrean paratu zionean.
‎Inoiz edo behin taldekideekin gaueko ostatu zuloetara abiatzen baginen, ni aparte beti. Gainontzekoek, oro har, nire izaera errespetatzen zidatenan, nire jokaeraren jatorria nola edo halako probintziakeria bati egotziz ziur aski. Nolanahi ere den, taldean laguntza eta begirunea ez zitzaizkidanan behin ere falta, eta hori eskertzekoa zunan, neure barne egoera kontutan hartuta batik bat.
2020
‎Oraindik ez dakit zergatik, ez dakit nik neuk minarekin jeloskorregi jokatzen nuelako zen, ala, kontrara, hain bistakoa suertatzen zenez, jendeak ez zuen hurbiltzen asmatzen. Lagunak baneuzkan, argia nintzen, alaia ere bai, baina zerbait nuen faltan, eta gabetasun hark beste dimentsio bat egozten zion nire alaitasunari, nire argitasunari, nire harremanei.
‎Esan niezaiokeen kabroi haren lehen asmoa lau haizeetara krimen perfektua egin zuela adieraztea izan zela. Eta horrekin pozik ez, inork ez baitzuen bere izena jakingo, eta krimen haren egiletza errugabe bati egoztea erabaki zuela, gaixo hark erailea nor zen jakiteko bederen. Guztia ego kontu handi bat baino ez zela, kabroi hark zirkuluaren laukitzea lortu nahi zuela.
2021
‎Monjearen harridurarako, muyua mailuz jotzen zuen bakoitzean idatz ikur bat egozten zuen zurezko arrainak, eta denborarekin sutra osoak osatu zituen. Ordutik, muyuak erabili izan dira sutrak errepikatzen direnean, haien doinu errepikakorrari musika doinuz laguntzeko.
‎Terrorista horiek guztiak nolabait berdinak eta, aldi berean, desberdinak dira. Horregatik uste dut ezin zaiola kausa bakar bati egotzi jendea terrorista bihurtzeko arrazoia.
‎Gero bakoitzari ekintza bat egotziko zioten, edo bi edo hamar. Eta lana Madrilek amaituko zuen.
‎Edo galduak leudeke. Edo beste egileren bati egotziko lizkiokete, auskalo. Köchelek egindakoa ere seguruenik ez zen perfektua izango.
‎Hitzak haraindiko zulo batek egozten ditu,
‎Hitzak haraindiko zulo batek egozten ditu,
‎Uraren erdian, eguzkiaren erlantz goibelean, gizon batek, txaluparen ertzean erabat bakarrik, eskusoinua jotzen ziharduen. Hélèneren oinak gelditu egin ziren; bere inguruan lehertu ziren espazioa eta denbora, misteriozko dimentsio batean egotzia izan zen neska, garai baten eta harremanik ez zuen mundu baten bihotzera bidali zuten; ezohiko zeru baten pean galduta, bere presentzia baztertu zuen historia baten lekuko zen. " Ni han ez banengo bezala, hain zuzen ere; hantxe ‘Ez nago’ esateko baino ez banengo bezala".
2022
‎Harekin batera iraungi zitzaion kontzientzia. Ez dago atzekoz aurrera jaio izanaren erantzukizuna beste bati egoztea bezalakorik, norbere buruarekin bakeak egin, moralaren muga hertsiak nahierara lekualdatu, eta bertutetsu izan beharraren morrontzatik askatzeko. Giza balio prehistorikoenen zaindarientzat matrizidio anker zena justizia poetikoa Andonirentzat.
‎Horrelakoxea baita kasualitatea, eraginkorra eta iheskorra. Nahiago du jatorrizko Big Bang unibertsalaren eztanda zigarrokin espazial bati egotzi, Jainko apetatsu baten deabruzko kalkuluei baino. Emantzipatuago sentiarazten du pentsamendu hari horrek, subirano.
‎Tradizioak Joanes Bataiatzailearen ikustaldi bati egozten dion oinatzak egin dio harrera goiko zabaldegi txikian.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia