Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2004
‎Edonorentzat, leku batetik besterako distantziak, laburrenak izanda ere, biderkatu egiten dira denboran. Kontrol bat pasatzerakoan, kilometroetako auto ilara luzeak aurki daitezke, check point?
‎Senik gabeko hizkuntza, hau da, euskal pentsamendurik gabe oratutako mintzaira elkorra, hizkuntza nagusiarekiko higadura latzaren erakusgarri: horrelakoetan, gauza bat baita hizkuntzen arteko elkarreragin osagarria, batetik besterako jariotasun oparoan; eta besterik da, tamalez, hizkuntzaren berezko gaitasun sorburuak ezabaturik, bigarren hizkuntza gisa darabilgunaren itxuraldatze bortitza.
‎Liburua osatzen duten testuak zein bere ortografiarekin kaleratzen ditugu edizio berri honetan, jatorrizko argitaraldietan bakoitza atera zen bezalaxe (errakuntzak izan ezik). Kontuan harturik batasunaren premiaz diharduela egileak askotan, batasun behar horren erakusgarri bihurtzen dira artikuluotan sumatzen diren hizkuntzazko zalantzak; era berean, batetik besterako garapenak argi asko erakusten digu bide horretan egindako aurrerapena, baita egileak izandako aitzindari sena ere.
‎Oroitu nituen une magiko haiek, zeinetan bururatzen baitzitzaidan bizitza arrakastaz jositako zeharkaldia baino ezin zitekeela izan, gailur batetik besterako bidaia.
2006
‎bide laburra luze, izotzez estalitako kizkurtua etsigarri... Indarrak ahituta, bihotza hozturik eta arima erkinduta amaitu zuten itsasertz batetik besterako zeharkatze bidaia.
2007
‎Bat batean dena aldatu egin dela? Kontuz egun batetik besterako aldaketa horiekin!
‎Izpiritu arrazoidun ezkutu horren agerkundea da unibertsoa; edo, nahiago bada, unibertsoa, bere buruaren autokreatzaile den bezainbatean, izpiritu arrazoiduna kontsideratuko dugu, eta kreatua edo produktua den bezainbatean, arrazoimen edo izpirituaren manifestazio kanpotiarra. Dena batetik besterako prozesuan dago, izpirituaren uko zeharokotik (materia) izpirituaren baiespen osora (kontzientzia bat bere buruari transparentea). Harri puska bat, esan genezake, izpirituaren uko bezainbatean manifestatzen dela izpiritu gisa; izpiritua positibokiago ageri zaigu lore batean (honek sentitu, hazi, bizia emateko ahala du), gehiago abere batean (instintoak, etab.), eta gehiena gizakian.
2008
‎Patioko leiho batetik besterako elkarrizketa zor dizut. Nik asko dakit elkarrizketa antzuez, pentsatuko duzu; zerbait bageneki bezala zerbait esatera ausartzen garen ebakuatuak gara gu.
2009
‎–eta, hatz erakuslea luzatzen zuela, gehitu zuen?: Seguruenik jakingo duzu izar batzuei arazo izugarria gertatzen ari zaiela zinema batetik besterako jauzia, hain dute desegokia eta eskasa ahotsa, itxuraz. Lehengoan irakurri nuen, ez dakit non, John Gilbertek arazoak dituela, zinema mutuan interpretatu izan duen galai paperari ez baitagokio duen txirula ahotsa, itxuraz.
‎aspaldi frogatu zuen hura izeba Ernestinak, haren azala ferekatzen zuenean, edo are gehiago, bere bular magalen lurra eskaintzen zionean, haurrak lasaitzera egiten zuelako susmoak bereganatzen baitzuen orduan? haren intziriak, ggrrrññññ eta ggrrrññññ?, monotonoak bezain beldurgarriak, zeharo bakantzen ziren behinik behin, intziri batetik besterako tarteak eta lasaiguneak zabalduz; egun batean, gainera, haurrak irri egin zion, eta ez behin, bi bider baizik: izebaren poza, desertua lau hilabetez zeharkatu ondoren oasi batekin topo egiten duen ibiltariarena bezainbatekoa!
‎Gabon eguna zen, bai, eta nola, aurreko egunetan bezala, eguraldi ona egiten baitzuen. Kantauriko kostaldea Mediterraneoko Côte d. Azur bihurtzeko bidean zegoela ziurtatzen zuen egunkari batek?, hala, laurak, atikotik ez oso urruti zegoèn parke batera joan ziren, non, paseotxo bat egin ondoren, banku batean eseri baitziren, hogei bat metrora zegoèn iturri baten aurrean; talaia hartatik, mota guztietako jendea ikus zezaketen: hara eta hona zetozèn gizon taldeak, taberna batetik besterako bidean, itxura guztien arabera; gizon emakumeak besotik helduta, baita bikote gazteagoak ere, ezkongaiak ziurki?, emakume adintsuago bat zaintzaile zutenak, morala beti zen zaindu beharreko kontua!?; parkeko hartxintxarrezko zabalune batean atso zahar bat zegoen, txakur bat soka bati helduta zeramana; harantzago, berriz, beste banku batean, gizon bizardun bat zegoen, janzki eta beroki e... batzuek arrapaladan ekiten zioten aurrera, saltoka ere bai, besteak, gutxienak?
‎Domingok, egia esan, anarkistekin gero eta harreman estuagoak zituen; Albertok argi eta garbi esan zion: nire etxea hire etxea duk, salako sofa hori hiretzat, eta Domingo, itsasaldi bakoitzaren ondotik, zakua bizkar gainean hartuta joaten zitzaion (Albertoren etxea hiri inguruan zegoen, portu batetik besterako erdibidean, hiriburuko erdigunetik eta Regina enetik aski urruti), lagunaren eskaintza onarturik; Albertok, baina, Domingoren egonaldi guztiak aprobetxatzen zituen laguna kausarako irabazteko, batean bilera batera gonbidatzen zuela eta bestean manifestazio batera, Alberto bere ideietarako bizi baitzen, goitik beherako diziplina batean sartuta, gizon emakumeen askatasuna eta berdintasuna... lehengoan nagusiarekin hitz egiten egon ninduan?
‎Baietz egin du honek buruarekin, aurpegiaren alde batetik besterako irribarrea erakutsiz.
‎–eta, hatz erakuslea luzatzen zuela, gehitu zuen–: Seguruenik jakingo duzu izar batzuei arazo izugarria gertatzen ari zaiela zinema batetik besterako jauzia, hain dute desegokia eta eskasa ahotsa, itxuraz. Lehengoan irakurri nuen, ez dakit non, John Gilbertek arazoak dituela, zinema mutuan interpretatu izan duen galai paperari ez baitagokio duen txirula ahotsa, itxuraz.
‎...n, bai, haurra, baina ez guztiz bakartzeraino... aspaldi frogatu zuen hura izeba Ernestinak, haren azala ferekatzen zuenean, edo are gehiago, bere bular magalen lurra eskaintzen zionean, haurrak lasaitzera egiten zuelako susmoak bereganatzen baitzuen orduan... haren intziriak –ggrrrññññ eta ggrrrññññ–, monotonoak bezain beldurgarriak, zeharo bakantzen ziren behinik behin, intziri batetik besterako tarteak eta lasaiguneak zabalduz; egun batean, gainera, haurrak irri egin zion, eta ez behin, bi bider baizik: izebaren poza, desertua lau hilabetez zeharkatu ondoren oasi batekin topo egiten duen ibiltariarena bezainbatekoa!
‎Gabon eguna zen, bai, eta nola, aurreko egunetan bezala, eguraldi ona egiten baitzuen –Kantauriko kostaldea Mediterraneoko Côte d’Azur bihurtzeko bidean zegoela ziurtatzen zuen egunkari batek–, hala, laurak, atikotik ez oso urruti zegoèn parke batera joan ziren, non, paseotxo bat egin ondoren, banku batean eseri baitziren, hogei bat metrora zegoèn iturri baten aurrean; talaia hartatik, mota guztietako jendea ikus zezaketen: hara eta hona zetozèn gizon taldeak, taberna batetik besterako bidean, itxura guztien arabera; gizon emakumeak besotik helduta, baita bikote gazteagoak ere –ezkongaiak ziurki–, emakume adintsuago bat zaintzaile zutenak –morala beti zen zaindu beharreko kontua! –; parkeko hartxintxarrezko zabalune batean atso zahar bat zegoen, txakur bat soka bati helduta zeramana; harantzago, berriz, beste banku batean, gizon bizardun bat zegoen... batzuek arrapaladan ekiten zioten aurrera, saltoka ere bai, besteak –gutxienak– motelago zihoazen bitartean, andetan jaiotza zeramatelako; iturritik hiruzpalau metrora zegoèn bankuan, halere –iturria plater zabal zirkular bat zen, erdian zulotxo bat zuena, zeinari ur turrusta bertikal bat baitzerion–, bost sei urteko mutil bi zeuden –bikiak behar zuten, hain ziren berdinak–, zurezko bi automobil berdinekin jolasean ari zirenak, hogei bat urteko neska bat haurtzain; bakean ari ziren, antza –run run eta run run–, harik eta mutiletako batek besteari automobila kendu eta negarrez utzi zuen arte.
‎Domingok, egia esan, anarkistekin gero eta harreman estuagoak zituen; Albertok argi eta garbi esan zion: nire etxea hire etxea duk, salako sofa hori hiretzat, eta Domingo, itsasaldi bakoitzaren ondotik, zakua bizkar gainean hartuta joaten zitzaion (Albertoren etxea hiri inguruan zegoen, portu batetik besterako erdibidean, hiriburuko erdigunetik eta Regina enetik aski urruti), lagunaren eskaintza onarturik; Albertok, baina, Domingoren egonaldi guztiak aprobetxatzen zituen laguna kausarako irabazteko, batean bilera batera gonbidatzen zuela eta bestean manifestazio batera, Alberto bere ideietarako bizi baitzen, goitik beherako diziplina batean sartuta, gizon emakumeen askatasuna eta berdintasuna... lehengoan nagusiarekin hitz egiten egon ninduan... errepublikano jatorra duk eta haren konfiantzazko gizona nauk, badakik... eta inprentan bazagok hiretzako moduko lana... apirilean, izan ere, errepublika aldarrikatu zitean, bai, eta memento ezin hobea duk inprentari bultzada bat emateko... baina horretarako diru iturriak behar ditiagu, eta hik ez al huen komertzioa ikasi?; elkarrizketaren beroan Domingok baietz esaten zion, baina, benetako orduan, beti atzeratzen zuen erabakia:
2010
‎Eta ez zen gaur egungo markotik abiatuta beste marko batera joatea. Ez, hori salto bat zen, egun batetik besterako saltoa?.
2011
‎Pasilloan alde batetik besterako korrikaldiak, komunetik behera joan beharra, ur zikin isuriak, usain kiratsak eta hondakin likidoak etxe bazterretan, baina erruterik ez.
‎hizkuntzen% 50 inguru ez dira ohi bezala transmititzen, belaunaldiz belaunaldi. Are larriagoa da, ordea, informatzaileek emandako beste datu bat, belaunaldi batetik besterako hizkuntz erabilerari buruzko datua, alegia: aztertutako hizkuntzen% 30 bakarrik erabiltzen dituzte komunitateetako belaunaldi gazteek beren arteko harremanetan (gainerako kasuetan, gazteen arteko harremanak beste hizkuntza batean izaten dira; nagusi den hizkuntzan, gehienetan)?
2012
‎Askorentzat lehen arazoa sexu grina asetzea izanik, bilaketa horrek ez die pauso bat haratago joaten uzten. Etengabe txirikordaturik geratu dira urriak diren esperientzia batetik besterako bidean. Nik ez dut aski horrekin.
‎–Bilera luzatu da? , erantzun diozu, aurpegira begiratu gabe, haizetako garbigailuen alde batetik besterako mugimenduak hipnotizatuta bezala.
‎Konturatu nintzen, nolako izuaz esan beharrik ere ez dago? altzairu distiratsuzko batez osatua zela penduluaren behealdea, eta oin bat inguru luze zela mutur batetik besterako distantzia; muturrak goraka zeuden makurtuak, eta argi zegoen bizarra mozteko labana bezain zorrotza zela azpiko ertza. Orobat bizarra mozteko labana bezala, penduluak trinkoa eta astuna zirudien, eta ertzetik gora mehetu egiten zen, goiko egitura sendo eta zabaleraino.
‎zeramatzatelako ideiaren euskarri hori, halako harrotasunez aipatu dena, guztiz gauza zentzugabea eta hutsala dela gertatuaren froga gisa. Beste aldetik, nekez sinets daiteke gauza horiek astebetez baino luzeago geratu ahal zirenik delako arboladi horretan, igande batetik besterako bitartea baino luzeago behintzat. Parisko inguruak zerbait ezagutzen dituztenek ederki asko dakite zeinen zaila den leku bakartiak aurkitzea, ez bada aldirietatik oso urruti.
2013
‎Hendaia, Marseilla, Geneva, Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Niza dira kontakizun hauetako agertokiak, eta hiri horietako tren geltokiek badute ipuinotan toki esanguratsua. Izan ere, hiri batetik edo ipuin batetik besterako bidaia egitea proposatzen zaigun liburu honetan, geltokiak beti dira istorio baten abiapuntu edo helmuga.
‎Renéek ez zion enbidoari eutsi, baina. Entzungor egin eta bere eremura bideratu zuen solasa, inork baino hobeto konprenitu zintuen pertsonarengana, beharbada paralelismoz, edo beharbada arnasten ari ginen airea trinkotu zigun puntuak belaunaldi batetik besterako jauzia galarazten ziolako:
2014
‎Trauma zaharraz gainera, bizitza sentimentala ere hankaz gora zeukan Idoiak, bere Edortarekikoak hoztuta, ez zekien oso ondo noren erruz: diseinatzaileak beste norbaitekin zerbait zeukala sumatzen zuen Idoiak, baina berak ere nahiko jaramon eskasa egin zion azken boladan (barruko zauria berriro irekitzeak harekin egoteko gogoa gutxitu zion, eta, zer gertatzen zitzaion argitu ordez, nahiago izan zuen dei batetik besterako denbora luzatzen utzi, hitzordu batetik besterako tartea handitu.
‎Trauma zaharraz gainera, bizitza sentimentala ere hankaz gora zeukan Idoiak, bere Edortarekikoak hoztuta, ez zekien oso ondo noren erruz: diseinatzaileak beste norbaitekin zerbait zeukala sumatzen zuen Idoiak, baina berak ere nahiko jaramon eskasa egin zion azken boladan (barruko zauria berriro irekitzeak harekin egoteko gogoa gutxitu zion, eta, zer gertatzen zitzaion argitu ordez, nahiago izan zuen dei batetik besterako denbora luzatzen utzi, hitzordu batetik besterako tartea handitu.
2015
‎Astiro zihoazen bere pausoak ere, hotelerako bidea urratuz. Presarik gabeko lasaitasun ezaz, batetik besterako bakardade tarte hura luzatzeko asmo bakarrez. Ordubete baino gehiago geratzen zen oraindik afaltzeko.
‎Ez alde ez kontrako hitzik, ahopeka. Begiradak bakarrik mugitzen ziren, atezuan, De la Sotaren alde batetik besterako joan etorriei jarraituz.
‎Albisteen trukerako merkatua zen tragedia greziarra. Teatrora joatea ez zen soilik emanaldi batera joatea, baizik eta egun osoa senitartekoekin pasatu, eta akto batetik besterako atsedenetan oturuntza ederra egiteko parada. Tragediarik gabe, teatrorik gabe, ez zegoen ez iritzi ez eta irrintzi trukaketarik.
‎estatuak aldarrikatzen duen nazio ofiziala (eta ofizialki bakarra) gezurrezkotzat jo; eta estatu horretan nazio gehiago ere badaudela adierazi, eta ofizialak beste eskubide dutela iragarri, gainera. Hala ere, itxuraz sinplea den planteamendu hau ez da hain erraz betetzen, ez baitago nazio batetik besterako aldaketa mekanikorik. Aitzitik, jendearen oniritzia behar denez, nazio leialtasunaren aldaketa beharraz konbentzitu behar izaten da herritarra; helburu betegaitza, behin nazio bateko kide sentituz gero zaila baita leialtasun hori alboratu eta kidetasun berria eskuratzea.
‎Alde batetik, asko aldatzen dira hizkera batetik bestera eta, bestetik, berriz, ahozkotasunari lotuta egon dira eta leku txikia izan dute literatura idatzian. Ez da, beraz, idatzirako eredurik garatu, eta eredu ezak areagotu egin du, jakina, leku batetik besterako aldakortasuna. Aldez aurretik ere sumatzen zen, hartzen zen erabakia hartzen zela, nekez lortuko zela denen adostasuna.
‎Hasierako Yurreta tik oraingo Iurreta-ra iristeko, azkenik, Ihorreta tik igaro beharra izan dugu, eta badira tankera horretako adibide gehiago. Batetik besterako aldakuntza horiek jendea aspertu eta gogaitu besterik ez dute egiten, eta Euskaltzaindiak eta, okerrago dena, euskarak berak jendearen begirunea eta arreta galtzen dute. Ondo legoke, beraz, erabakiak hartu aurretik arrazoiak zorrotz eta sakon bilatu eta zuzen eta zehatz azalduko balira.
‎Atxagak bezala (beste optika batetik, hori bai), Mimentzak ere hizkuntza batetik besterako itzulpenak eragiten dituen arazoak planteatu dizkigu:
‎–Ikaskuntza horietako edozeinetan, konpartimentu batetik besterako pausua (motibaziotik ezagutzarakoa; ezagutzatik erabilerarakoa; edota erabileratik ezagutzarakoa; ezagutzatik motibaziorakoa) eman ahal izateko, aurreko konpartimentuak halako maila batera iritsi behar du. Ikaskuntzaren aurrerapena bideratzeko beharrezko maila horri, nahikotasun maila deitzen diogu.?
‎4 Adierazpen matematikoak hitzez zein aljebraikoki eman daitezke. Egin batetik besterako eraldaketa:
2016
‎Pretileko harrizko ertzean bularra bermatuz, luze egon nintzaion begira jaten zuen bitartean. Behean, lerro lerro jarrita eta atzean horma zutela zeuden bezeroak ikusten nituen, bera ikusten nuen, jaka zuriko zerbitzarien mahai batetik besterako joan etorri azkarra ikusten nuen, eta irudipena nuen, han iluntzean, fosoko ur kristalezkoaren gainean zintzilik nengoelarik, antzokian nengoela ia, antzezpen interesgarri eta zentzugabe baten ezkutuko ikusle. Malnate fruta jaten hasia zen.
‎«Emakumeak hemen bakarrik eser zitezkeen». Urrats batzuetako distantzia baino ez da orain turistentzat espazio batetik besterako bidea, baina amildegi sakonak ezkutatzen zituzten metro gutxi horiek garaiko ikusleentzat. Nolako lekua gizartean, halakoa antzokian.
‎4 Adierazpen matematikoak hitzez zein aljebraikoki eman daitezke. Egin batetik besterako eraldaketa:
2017
‎Euskal Herrira iritsi zirenetik, ez baitzuten lan txukunik aurkitu: ordutegi amaigabeak, soldata baxuak eta egun batetik besterako kaleratzeak. Hori baino ez zuten ezagutu biek.
‎Aldaketetan ohi denez, lurra galtzeak eta herrixketako komunitateak suntsitzeak emakumeei ekarri zieten sufrimendurik handiena. Neurri batean, zailagoa zelako haientzat alderrai edo batetik besterako etorkin bihurtzea, bizimodu nomadak gizonen indarkeria jasateko arriskuan jartzen zituelako, areago misoginia indartzen ari zen garai hartan. Emakumeek ez zuten batetik bestera ibiltzeko halako erraztasunik ere, haurdunaldiak eta haurren zaintza tarteko, eta ez zuten horrelakorik aintzat hartu akademikoek, joputzatik ihes egitea (migrazioaren eta beste nomadismo modu batzuen bidez) hartzen baitute borroka modu paradigmatikotzat.
‎Dilseyk ez zuen ezer esan. Poliki poliki buelta eman eta beherantz abiatu zen, gorputza makurtuz maila batetik besterakoan, ume txikiek egiten duten bezala, eskua horman jarrita. «Segi ezazu, eta utzi Benjy bakean», esan zuen.
‎Kasu horretan iltzea da, ideien asoziazioa dela-eta, pasadizo batetik, garai batetik, beste batera garamatzana; beste kasu batean hotza edo sua edo hesi bat izango da. Letra arruntetik etzanera pasatuz bereizten dira testuan garai batetik besterako jauzi horiek, nahiz Faulknerrek, hasiera batean, garai bakoitza kolore desberdin batez inprimatzeko asmoa izan zuen, irakurlearen lana errazteko. Letra aldaketak beste funtzio bat ere izan dezake, hain zuzen elkarrizketa baten barruan ematen den beste elkarrizketa bat markatzea.
‎Horixe da alderdirik menditsuena, Aizkorri tartean dela, eta horrexek zaildu du alderdi horietako bizilagunen joan etorria eta hartu emana. Iparraldera eginez gero, euskalki batetik besterako muga ez da hain zorrotza: Antzuola eta Zumarraga Urretxu artekoa, Bergara eta Azkoitia artekoa, edo Elgoibar eta Azkoitia artekoa.
2018
‎Kanten arabera, ordea, enpirikoki, kontratua ixteko adierazpenek ez zuten izan behar aldi berekoak: lehenik bata egin behar zen, eta gero bestea, batetik besterako denbora labur laburra izanik ere:
‎Landarik landa egin dut herrirainokoa, larreen ertzetatik albait hurbilen ibiliz, aski modu egokian. Behin bakarrik gertatu zait, herritik oso hurbil nengoela, landa batetik besterako bidea garbi ez bereiztea; halako moldez non alde batetik bestera erabili behar izan baitut nire bizikleta argia bidea oztopatzen zidan heskaian barrena. Azkenean, zulo txiki bat aurkitu dudalarik, handixe igaro naiz, estu estu igaro ere, ez jakaren sorbalda gaina eta galtza barrenak urratu gabe.
‎Kolonizazioa ez zen egun batetik besterako prozesua izan. Alienigenen aurreneko uhinek itsaso aldetik egin zuten eraso, izaki urtarrak ziren?, eta haien borroka unitateak oso txikiak ziren:
‎Hernani kalean behera egin du, pauso bat eta beste bat, ama putaren euria, mela mela eginda bukatuko joat taberna bat topetan ez badot. Azkar egin du espaloi batetik besterakoa, Termibusetik pentsiora ekarri duen kirol poltsaren pisutik arinduta.
‎Juan Aizpitarte bera da, pertsona bera, gizon zuri heldu bera, itxuraz aldatuta, hautagai guztien lekua hartzen duena, natural. Batetik besterako saltoa hain handia ez den seinale. Ez behintzat itxuraz, ez behintzat itxuran.
2019
‎Emakumearen historia askoz ere gehiago dago haren destino fisiologikoaren mende gizonarena baino, oraindik ere eme funtzioetan giltzapeturik dagoenez gero; destino horren soslaia gorabeheratsuagoa, etenagoa da gizonarena baino. Emakumeen bizitzaren aro bakoitza geldoa eta monotonoa da, baina batetik besterako igaroaldiak arriskutsuki bortitzak dira; gizasemearengan baino askoz ere krisi erabakigarriagoak agerrarazten dituzte: pubertaroa, sexu iniziazioa, menopausia.
‎Neskatoa krisi baten ondorioz igarotzen da haurtzarotik nerabezarora; are krisi larriago batek amiltzen du helduen bizimoduan. Kondizio batetik besterako, igaroaldi, orori dagozkion larriminek bat egiten dute sexu iniziazio zakar samar batek emakumeari ekarri ohi dizkion nahasmenduekin.
‎horren erakusgarri dira Hugori idatzi zizkion hamazazpi mila gutunak, urtean hirurehun laurehun. Denbora nolabait pasatu besterik ezin zuen egin nagusiaren bisita batetik besterako tartean. Haremeko emakumearen kondizioan, egunak asperraren basamortua izatea da izugarrikeriarik okerrena:
2020
‎Munduari buelta eman eta etxera itzuli balira bezala mintzo ziren, mila abenturaren buruan atsedena behar duten heroiak bailiran. Baina ez ziren garaituak sentitzen, ezta gutxiagorik ere, izatekotan ere hegalak apurtutako txoriak ziren kontinente batetik besterako bidaiaren buruan. Esperientziak pilatu zituztela errepikatzen zuten, era guztietako esperientziak, onak eta txarrak, eta etxeko bakeaz gozatu nahi zuten orain aldi batez.
‎Kasianok hiltegira doan txerriak bezain pozik egin zuen auto batetik besterako bidea, Kikeren irribarre burlatiaren pean. Auto beltzera igo eta, ilargitan, alboko jesarlekuan zegoen Guardia Zibilaren ofiziala ikusteko abagunea izan zuen.
‎Zealdoka nabil Txingudiko paduran, ibaiaren luze zabalean hedatzen eta higitzen den memoriaren kartografia baterako lehen urratsak eginez. Mapa kartografikoak eta geografikoak lurra zatikatzen du mugarrien bidez, eta jabetza eta identitate finkoen egia ustez unibertsala erakusten, nor eta norenak garen, iparra eta hegoa non diren, leku batetik besterako autobide lasterrena zein den. Eta mapa digitala bada, non zer erosi edo ikusi behar dugun ere bai.
‎Trikotatzeko orratzen mugimendua une batez gelditu, artile pilota eskuetan hartu eta hari puska bat askatu zuen tiraka. Lehen esaldia amaitu nuenerako, orratz batetik besterako puntuak kontatzen ari zen berriro. Askoz okerragoa ere izan zitekeenez, jarrera hartan hala moduzko onespena ikusi nahi izan nuen, itsuskeriaren ordez.
‎Nik harri zapalean etzanda jarraitzen dut, eta balirudike egunero ikusten ditudala bai Karonte eta bai ahizpa, egunero ikusten dudala txalupa beste aldetik gerturatzen, lanbrotan noraezean, sekula noraezean ez badatoz ere, norabidea arteza zaielako, nahiz eta abiadura gaitzagoa suertatzen zaien, lotsatiegi agian, alde batetik besterako tarte hori behar baino luzeagoa balitz bezala. Behar baino distantzia gehiago balego bezala, benetan eta funtsean, ahizparen eta nire artean.
2021
‎Kaleak frankizien menpeko merkatalguneak dira, arropa denda, supermerkatu edo jatetxe izan. Batetik besterako aldea, gehien jota, merkantziari tokiko etiketa kulturala gehitzeko baino ez da: erosleentzako sinbolismoaren erabilera folkloriko komertzial hutsa.
‎Oinez ibiltzea, paseatzea, helduontzako plazera da, noizean behin geure buruari egiten diogun oparia, baina haurrentzat beharrezkoa da. Gure mugimenduak gero eta gehiago lekualdaketak dira, puntu batetik besterako igarobideak, helburu bat xede dutenak eta funtzio bati guztiz lotuta daudenak. Ardura hauek buruan, axolagabeki gabiltza eta ahalik eta denbora gutxienean gure helmugara iristen saiatzen gara.
‎Belaunaldien arteko desberdintasunetatik harago, mundu batetik besterako saltoa eman zela esan daiteke: landa eremutik lantegietara, aurrezteko grinatik kontsumoaren mentalitatera, familiaren garrantzitik norbanakoa lehenestera, artisauen jakituriatik etengabe berriztu beharreko gailu teknologikoetara.
‎Hankartean ez, sabelaldean hartu zuten lur bere atzamarrek orduan, eta bularrean gora igo ziren, bidea musu txikiak emateko profitatzen zuen bitartean, orain zilbor ondoan, orain lepoan, orain zupada txiki baina likits bat belarri gingilean. Etenik gabe egiten zuten bere eskuek gorputzaren atal batetik besterako igaroaldia: bizepsetik besaurrerako laztana, bat batean eta pausa barik iragaten zen zango sagar eta izterretara.
‎Komunean bota ditu hurrengoak. Eta, gonbito batetik besterako tartean, pentsatu du auzokoari eskatu diola sukaldean sartu eta berez ondo dagoen baina izendatu ere egin nahi ez duen jateko pozoitsu hori poltsa batean sartuta bere etxera eramateko edo kaleko eskale bati emateko edo organikoaren kontainerrera botatzeko, baina ateratzeko bere etxetik lehenbailehen, eta garbitzeko mesedez sukaldekoak, eta uzteko leihoak zabalik parez pare, haurdun dago... Eta momentu horretan, komuneko baldosa hotzen gainean belauniko eta burua komun zuloan sartuta ia, ziur jakin du Sarak sekula ez zaiola usain hori bere oroimenetik ezabatuko.
‎Eta beharrezkoa zaio gaur, estimulazio obarikoaren bederatzigarren egunean, lasaitasuna gordetzen lagunduko dion zerbait. Horretan dabil Sara gaur goizean, lasaitasuna mantendu nahian, iraganaren eta etorkizunaren arteko zubia eraikitze lanetan, tekleatzen duen letra batetik besterako saltoak lasaigarriak zaizkiola, euria entzuten duenean bezala, tanta irregularren harmonian, batetik bestera ttap, handik horra ttop.
‎Idazmakinaz idatzitako oharrak idazten jarraitu du Sarak, tekleatzen duen hitz bakoitza hiru aldiz errepikatuz bere barruan, tekla batetik besterako saltoak adituz, bere zentzumenak leku momentu bizipen horretan biltzen ahaleginduz, baina, nahi gabe, espero ere egin gabe, inongo abisu seinale ohartarazpenik jaso gabe, negarrez hasi da Sara, intzirika eta zotinka eta arnasestuka, hotz ilun batek atzemanda, eta ezin izan da gelditu etxera iritsi eta berotan sartu den arte.
‎Oxitozina gorputzeko zain, gihar, faszia, hezur, artikulazio, organo guztietatik ari da zamalkatzen, bere uberan kontrakzioen mina utziz, konskistatu gabeko lekuetara joan eta han ere mina zabalduz. Ez dago min olatu batetik besterako tarterik galerna horretan; bereizi ere ez dira egiten olatuak, bata bestearengandik. Dena da mina, dena itoa.
‎Txukunago janzten hasi zen, txukunegi, eta euskarazko liburuak irensten hasi zen. Egun batetik besterako kontua izan zen. Joxe Austin Arrieta, Edorta Jimenez, Bernardo Atxaga eta halakoak aipatzen hasi zen, ordura arte Tom Sharpe eta Ken Kesey bezalakoak irakurtzen zituen hark.
2022
‎Non daude hori zilegi dela erakusten duten frogak? Zuk gauzen ordena naturalari egiten diozu erreferentzia, fenomenoak arautzen dituzten legeei, baina ba al dago ordenarik edo legerik esango duenik nik, gizon bizidun eta buru baten jabe naizen honek, lurrean zulo bat topatzean, zain geratu behar dudala zuloa bere kabuz itxi arte edo lokatzak hura bete arte, nahiz eta gainetik salto egiteko edota alde batetik besterako zubia eraikitzeko aukera izan. Berriro diot:
2023
‎Buruan errepikatzen du, ikusitakoa baieztatuz," sukaldeko argia ikusi dut"," pareta ikusi dut"," kotxea ikusi dut", elkarrizketari eusteko ahalegin betean. Haria galtzen du agian, hitz batetik besterako etena luzatzen zaio beharbada. Baina goizean lankide batekin haserretu dela ari zaio kontatzen.
‎Bitarte horretan, beste hainbat gertaera: batetik besterako joan etorriak, solasaldiak, jan edanak(" Hi, ekar ezak oilaskoa" esaten dio Ezkerrak Juan Kruzi kalera ateratzen den guztietan), muga pasoko gorabeherak, El Loborekiko errezelo behin eta berriz aipatuak, zitak, paseoak... narratiboki errepikakor samarra egiten den moduan. Atxiloketaren ostean, berriz, DGSko egonaldi luzea, galdeketak eta torturak, epailearen aurreko deklarazioak, eta gero Carabanchelgo presoaldia, aurrena isolamendu ziegan eta gero moduluan, eta aldi berean Txiki, Otaegi eta FRAPeko hiru kideen fusilamendua, Francoren gaixotzea eta heriotza, amnistiaren ametsa, eta azkenik, ez guztientzat baina bai behintzat Unzurrunzagarentzat, kaleratzea 1975 urte hartako gabonetan.
‎Biok bakarrik jarraitu dugu aurrera, ni bere atzetik. Igaro gara beste obra batzuen aurretik, koadroak eta instalazioak, baina ez da gelditu, ez dit haiei buruzko komentariorik egin, benetako obra batetik besterako zubi baino ez balira bezala.
‎Nire bularrak berpiztu egin dira laztana sentitzean. Nire eskuak bular batetik besterako bidea egin du, titi azpitik joan, titi gainetik etorri, batetik bestera, leiho bat lurrunez garbitu nahian bezala. Beste aldean zer dagoen ikusi nahiko banu bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia