2000
|
|
Gizaki tolesgabe eta trauskilei ez zaie neketsu izaten seme alaba anitz izatea; aitzitik, hainbaten ezean, beldur dira horiek, ea nahikoak dituzten; bide beretik ere, eskandalurik gabe ikusi ohi da nola doan andrazkoa eskurik esku eta besorik beso, senar
|
batengandik
beste batengana; ume ahul eta gaixoen babesgabekeria ahalbideratzen da; ezkontzeko gaitasuna ukatzen zaie norbanako batzuei, horiek, euren adina dela eta, izadiaren egitekoentzat aproposenak ez direnean. Ezkontza lege politiko batzuek arautzen dute, ez lege zibil eta naturalek.
|
|
Carnapek, erantzun gisa, hizkuntza batzuk beste batzuk baino hobeak direla mantendu zuen, baina aurresuposaketa pragmatikoen arabera, jakina85 Hau da, hizkuntza
|
bat
beste bat baino komenigarriagoa edo probetxugarriagoa izan zitekeen. Jadanik ideia filosofikoak ez ziren aztertzen beren egiaztapen gaitasunaren arabera, beren ondorioen arabera baizik, beren onura pragmatikoaren arabera, azken buruan.
|
|
Humeren analisia, orduan, erabatekoa zen: lege batek, edo zergatikotasunaren beharrezko erlazioak finkatzen duen judizioak, gertakari
|
bat
beste batetik sortzen dela erakusten digu. Eta hau jakiteko ez daukagu zergatik analisi kontzeptualaren zain egon behar, matematikan legez.
|
|
Zer da, orduan, objektiboa hemen? Hain zuzen ere, higiduraren legeak, koordenatu sistema
|
batetik
beste batera pasatzerakoan gordetzen diren lege kobarianteak. Lege hauetan, sistema aldaketa bat eman eta gero, berdin mantentzen diren osagai espezifikoak gertakarien ezaugarri topologikoak dira, eta hauek espazio denboran ematen diren kointzidentzia eta hurbiltasuna dira preseski.
|
|
Baina ezer ez da egiantzekoagoa hurrengo gertaera baino, hau da, geroago, gizakiek, pentsatzean, eguzkia eta arazteko zeremoniak harremanetan jarri zituztela, baita horiek jatorrian soilik araztaile gisa pentsatu ziren lekuetan ere. Gizon bati ideia bat (su arazketa) datorkionean eta beste gizon
|
bati
beste bat (su eguzki), zer da egiantzekoagoa gizon bati bi pentsamenduak etortzea baino. Beti teoria bat edukitzea atsegin izango lukete askojakinek!!!
|
2002
|
|
Aurkezten dizuegun planaren arabera, zigor etxe batek egitura zirkularreko eraikina izan du edo, are hobeto,
|
batak
bestearen barruan bat egingo duten bi eraikin. Presoen gelaxkek sei solairu garai izango den zirkunferentziaren eraikina inguratuko dute; gelaxka horiek barrutik irekita leudekeen leoztxoak balira bezala irudika ditzakegu, beren barnealdean gertatzen den guztia kanpoan dagoenaren menera ipintzen baitute.
|
2003
|
|
Gure artean usadio baita, maitaleek maiteekiko nahita edozein esklabotza jasan dezaketen bezala koipekeria edota kritikagarri izan gabe, beste boronc datezko esklabotza mota bakarra gelditzen da ez kritikagarria; bertutearen ingurukoa alegia. Gure artean arau baita norbaitek jakintzaren batean edo bertutearen beste atalen
|
batean
beste baten bidez hobe bihurtuko delakoan berau zerbitzatu nahi badu, borondatezko esklabotza hori ez lotsagarri ez koipekeria ez izatea. Bi lege hauek bat egin behar dute, mutilekiko maitasunari buruzkoak eta filosofia eta besd te bertuteei buruzkoak, maiteak maitaleari atsegin egitea eder gertatuko bada.
|
|
Jendeen arteko gaiak dira, gure artean hitz horri ematen zaion esanahiaren arabera, nazio
|
batek
beste batekin dituen komunikazioei buruzkoak; kasurako, bake itunak, tregoak, armistizioak, negoziazioetan fede izatea, enbaxadoreen zintzotasuna, espeen betebeharrak, gerra adierazteko eta egiteko molde desberdinak, merkataritzako askatasuna eta antzekoak. (Legeen Tratatua, XIII, 6)
|
|
6 Jendeen arteko gaiak dira, gure artean hitz horri ematen zaion esanahiaren arabera, nazio
|
batek
beste batekin dituen komunikazioei buruzkoak; kasurako, bake itunak, tregoak, armistizioak, negoziazioetan fede izatea, enbaxadoreen zintzotasuna, espeen betebeharrak, gerra adierazteko eta egiteko molde desberdinak, merkataritzako askatasuna eta antzekoak.
|
|
iraultzailea, apurtzailea da. Ez dira logikaren arrazoiak —dedukziozko logikarenak— teoria
|
batek
beste bat ordezkaraziko dutenak, arrazoi praktikoak baizik (ibid.: 104hh).
|
2004
|
|
Lehenengo kasuan egitura eta itxura bereko bi fruta erkatzen ditut, bigarrenean egitura eta itxura ezberdineko bi fruta alderatzen ditugu, nahiko antzekoak badira ere. Nolanahi ere, bi kasuotan gauza
|
bat
beste batekin konparatzen ari naiz. Konparazio orok horixe eskatzen baitu, zerbaiten konparazio izatea, gure filosofoak zorrotz eta zuzen gogorarazten duenez:
|
2005
|
|
hala eginez gero, nahitaezkoa da gizartea eta giza erkidegoa desegitea. Gizakume
|
batek
beste baten aurka atentatua egitea legearen kontrakoa da, dio Florentinusek, izaerak gogo zenbait jarri duelako guregan, batez ere senidetasun mailan. Senekak ere, bide beretik:
|
|
Hainbatek eragina dute bai giza espeziearen jatorrizko disposizioaren gainean bai gizabanakoaren garapenaren gainean, hala nola, gizakia datorreneko arrazak, berau dagoeneko lurrak, honek arnasten duen aireak eta beronek behatzen duen zeruak. Leinu
|
bat
beste baten aurretik da berez saritua eta, honengatik, nazioen bilakaeren historia zahar zein berriak eskaintzen duen gauzarik bikainena eta ederrena, egiaz, ez da hainbeste esfortzuaren, saiatzearen edo formazioaren fruitua, baizik eta espirituaren zein gogoaren indar ezberdinen zorioneko tentsioaren, joeraren eta nahasketaren emaitza naturala. Elkarren ondoan existitzen diren —eta etenik gabe eta bizkor euren martxa jarraitzen duten— nazioak behatzen ditugunean, edozein unetan behatzen ditugula ere, zera antzematen dugu beti:
|
|
Arau honek ezagutzen dituen salbuespenak honako kasutan bakarrik ematen dira: nazio baten hizkuntz formazioak oztopoak aurkitzen dituenean, herri
|
batek
beste baten hizkuntz elementuak hartzen dituenean edo berau hizkuntza arrotz bat erabiltzera, guztiz edo neurri batean, behartua denean. Kasu hauek, beti ere, ezagunak zaizkigun hizkuntza guztietan agertzen dira —ze gure eta jatorrizko hizkuntzen zein herrien arteko hesia hain da handia, haienganako lotura etenda dagoela— eta Amerikako oihan sakonenetan ere nekez aurkitu ahal izango genuke guztiz nahastu gabe geratutako —beste baten hizkuntza ikasi aurretik isolatutako— leinu bat.
|
2006
|
|
Kantentzat, dagoena kontzeptuarekin bat dator, eta denboraren bitartekotzak
|
batetik
bestera bata zein bestea aldatzeke igarotzea ahalbidetzen du soilik. Eta horrexegatik ezin digu Kantek azaldu dagoenaren eta kontzeptuaren arteko adostasuna:
|
2007
|
|
• Apolodorok —Demokritoren ilusioaren teoriak bultzatuta— itzala erreproduzitzen du eta egiazki den bezala definitzen, gorputz
|
batek
beste baten gainean eragiten duen proiekzio ilun baten modura, alegia; koloreek beraiek, argiaren arabera, tonu ezberdinak dauzkatela atzeman zuen273.
|
2010
|
|
Ezin da egintzarik gauzatu, ez badago proportziorik egintza horren eta berori gauzatzeko arrazoiaren artean. Hala eta guztiz ere, kasu zehatz honetan, arrazoia da, pertsona
|
bat
beste baten gainetik jartzeko boterea. Beste arrazoi bat:
|
2011
|
|
begirada jakin bat osotasunaren ordena beretik eta izate sistematik aparte dagoela eta hura baino lehenagokoa dela sinestea, hots, kontzientziak, Logosak, ahalmena duela (azalpen edo sintaxi arruntagoek ezin duten heinean) bere erreinutik izatean sartu eta hartaz hitz egiteko. Nolatan ahazten dugu begirada (hautamen)
|
baten ordez
beste bat proposatzen digula, eta hobespen hori oso gizatiarra dela. Nolatan ez dugu gainetik kentzen gure irudipena, zeinak baitiosku izatearen zientzia izatea bera dela, ezen jakite hori hautatze posible baten ondorioz azaleratzen den errealitate edo ordena baita?
|
2014
|
|
Ez. Balio duena da gai baten harreman sarea, une jakin batean abestutako gai bat gero beste une
|
batean
beste batek abestuko duena. Wotanek eta Siegmundek, biek abesten dute heroiei heriotza iragartzeko Walkiria ko gai hori; balio duena, beraz, batarengandik bestearengana zirkulatzen duen gai hori da, Brunnhilderengandik pasata.
|
2021
|
|
Norbanakoa bere baitan osoa baita naturaz; alegia, hain daude argiro zehaztuak norbanako
|
bat
beste batengandik banatzen duten mugak, ezen pentsatu ohi baita norbanakoa bere hartan existitzen dela, besteekiko inolako harremanik izan gabe. Gizabanako baten gaitasunek eta ezaugarriek ez diote ezer zor ez beste gizabanakoei, ez ezein harreman soziali:
|