Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2002
‎Eta orduan hasi ginen gure prozesio zibilekin, zuk ere egun ongi ezagutzen dituzun horiekin. Santu baten ordez beste bat jarri genuen. Ez da bakarrik prozesioekin gertatu hau.
2003
‎Ez iltze batek beste bat, ez
2005
‎Idoiarekin elkartu nintzenetik, Adelaren irudia ia aienatu egin zitzaidan burutik, film bateko pasarte bat beste batek ordezten duenean bezalaxe; ez nintzen joaten apaizaren sotora, Idoiak betetzen baitzuen nire denbora libre guztia, lanak eta ikasketek uzten zidaten pixka hura. Aurrerago, amak esan zidan Adela ere ez zela askorik agertzen apaizaren sotoan, non eta eskolako konturen bat tartean ez zen.
2008
‎–Hau tipoa! , esan dio ikaskide batek beste bati.
2009
‎norbere esperientzia koxkorraren oldozpenetik, horretaz irakurri gabe, ikuspegi bat destilatzea. Eta handik urte batzuetara ohartzea munduko beste punta batean beste batek antzeko zerbait esan duela bere esperientziatik, eta ikustea badagoela hor konexio bat. Aitzitik, ateratzen dudan ondorioa gaiaz irakurtzetik atera badut, konexio hori, jakina, gauza bertsuak irakurtzetik dator.
‎Langai ona da zatia, tesela, puska. Glosa bat beste baten ondoan jarri eta efektuari erreparatu. Efektua ez bada gustagarria, edo iruditu ezkero testuak laburregi iradokitzen duela, testuari beste kokapen bat bilatu.
2010
‎Elkarrekin egote hura ez bukatzeko balioko balu bezala, hizketarako gai baten atzetik beste bat atera nuen eta koadroarena bien arteko erregalia izatea ondo pentsatzeko esan nion, ez nuela nire ideiarekin behartuta sentitzea nahi, beharbada Sukruren beste koadroa edo beste edozeinena izan zitekeela. Eta berak ahal zuenean etxerako ere arte lan batzuk erosten joango litzaiokeela erantzun zidan, honetarako neure laguntza estimatuko zuela, prest baldin banengoen, behintzat.
2011
‎Tabernaria edalontziak garbitzen ari da zarata handia atereaz. Langile bat beste bati ari zaio, guztiz animaturik:
‎Ez nuen pentsatzeko indarrik, ez nintzen arrazoiketa bat beste batekin josteko gauza. Baina pentsatu ahal izan banu ere, ez nuen pentsatu nahi.
‎Pim pam pum. Tiro bat beste baten atzetik, eztanden soka luze bat osatuz. Herriko festetako suziriak bezalako hots kolpeak, baina haiek baino lehorragoak, ziztagarriagoak, garbiagoak.
‎Bi kilokoak hauek ere. Behin, berak bi ogi erosi, Hendaian zeukan osabak beste bat eman eta Donibane Lohizunen zeukan beste jendaki batek beste bat eman zion. Lau ogirekin zetorrela karabineroek antzeman ziotela eta denak kendu zizkiotela oraindik penarekin kontatzen du.
‎jauntxoen lur ontasunak noraino iristen ziren. Jauntxo batek eremu zati bat zuen eta beste batek beste bat. Non hasi bat eta non bestea, han zegoen muga.
‎Ez zen igandea, larunbat eguerdia baizik, baina berdin berdin ager zitekeen Martin Larralde kale kantoiren batetik. Aretoa gaztez bete samar zegoen, eta Lucien Etxezaharretak kazetaritzaz eta erritmoez ziharduen, tarrapataka mintzo diren Hego Euskal Herriko kazetariez eta laborari gizarteari dagokion erritmo pausatuagoan diharduten Iparraldeko kronikariez, eta Janbattitt Dirassarren eguraldi kronika bat eta Hegoaldeko esatari baten beste bat entzunarazi zizkigun esanikoa ilustratzeko; baiki, ez zitzaion arrazoirik falta Lucieni: ito beharrean ari zen gaztea, ez zuen arnasa behar den moduan hartzen...
‎prozesu ekologiko batean elementu guztiek daukate ikaragarrizko indarra eta garrantzia. Tamainak edo inteligentziak ez du elementu bat beste bat baino ezinbestekoago egiten. Inurria elefantea bezain garrantzitsua da.
2012
‎Erakusketa guztiak lagunez mukuru daude, baita sartzera doazen azkena ere. " Hau artea da ala adar-jotze hutsa?", esan dio gizonezko batek beste bati. Hori entzunda," hau barregarria da" esan du, denek argi aditzeko moduan, aretoaren beste muturrean dagoen emakume batek.
‎Rosamariren begiak haren atzetik joan dira; ipurditik oinetaraino eraman du begirada, ezari ezarian, hanketan barrena. Emakume batek beste bati horrela begiratzen diolarik, zertan erreparatzen du. Gonan?
‎ariketa bat beste bat baino ez paper luze luze honen formari apal atxiki natzaio
2018
‎Garai hartako zerbait kontatzen hasita, Grazibelez mintzatu nuen. Baina zer esan, nola adierazi sentimendu bat beste baten aurretik eta mende?
‎Begirada jaso zuen Erregek, eta haren begiak aitoren seme batengandik beste batengana ibili ziren, gehientsuenak errepasatu, eta zugan pausatu ziren arte. Erregeren eskuin aldean zeunden, eta zuri begira hitz egin zuen, baina Aba Yakuek ere zuretzako agindua ondo entzun zezala saiatuz:
2019
‎Ea aurrera. Herri bat beste baten mendean jarri, mendekotasun politiko egoeran ezarri: inguruko guztiak azpiratu dituen konkistatzaile bat.
‎Hitzekin osatutako menu ia amaigabeak, hurrenkera alfabetikoan emanak. Hitz bat beste baten ondoan jartzen denean, izenak dinamismoa hartzen du aditzaren ondoan, kolorea adjektiboarekin, adberbioak denboran edo leku batean edo modu jakin batean kokatzen ditu izena eta akzioa...
‎Areago esango nuke: Aurreko urteetan erreparatu eta ikusi duzuna, zein gaitza eta zaila den hurrengo batean beste bati adieraztea eta hartaz jabetu dadin lortzea.
‎Eguraldi jenero batetik beste batera aldabidean dabileneko laino negozio bat adierazi nahi dizut, kokagune aproposean egokituz gero, lainoen negozio bitxi honekin dezente ikasiko zenukeelako.
2020
‎Gizon haiek bi ahari amorratuek bezala talka egin dute, eta elkarri helduta borroka egiten dute, itsu; edonork esango luke tenientea negarrez ari dela, bestea jipoitzen duen bitartean, edo, gutxienez, intzirika ari dela, kolpeak saihestu eta ostikoak eman edo jasotzen dituen bitartean. Borrokan ez dakien ume batek beste baten kontra joka ari denean bezala zotin egiten du. Handiagoek egurtzean ume txiki batek egiten duen bezala.
2021
‎‣ Ostia! Horixe esan zidan lehengo batean beste batek, etxean bixitan izan nuen beste batek... ■Beste bat, orduan; beste...
‎Ikusi nahi zuela neska lagun gisa? Edo lagun batek beste bat ikusi nahi duen bezala. Zer arraio esan nahi zion, baina?
2022
‎Eta euren pototez. Eta trago batek beste bat dakar atzetik eta bigarrenak hirugarrena eta gero dagoeneko kontua galdu du Leirek, baina orain hor dago, sarrera zortzi euro kubata barne ordaindu duen pub bateko pistan dantzan Alaska eta Dinaramaren Ni tú ni nadie nadie puede cambiarmeeee kantari biharamunik ez balego bezala, eta potota feromona isurketa betean sentitzen du, Iguazuko edo Victoriako ur jauzien pare, eta ingurura begi...
‎Egia da gehiegi hitz egiten dudala, gehiegi hitz egiten dut baina inoiz ez psikoanalistaren aurrean, bere presentziak pentsamendua garatzea behaztopatzen dit, gainera ez zaio interesatzen, espezializatuegi dago, nik esaten dudanaren  atzean aditzen duen horretan zentraturik dago, nik jakin gabe ere dakidan horretan, eta ezer esatea ez du merezi, aurretiaz dakizunean zer esatea ez den komeni, psikoanalistaren arreta beste nonbait dagoenean, era guztietara ere, ezer ez dagoen toki batean, ez bero ez hotz egiten duen tokian, eta batzuetan lepazamarreraino egiten dut, dibanean etzanik, ezin dut eraman psikoanalista bere eguneroko kezketan babestea, egin behar dituen erosketetan eta hurrena idatzi behar duen liburuan, eta hura bere erosotasunetik atera  tzeko handiagoa denean nire desioa nire isiltasuna baino, gauez egiten ditudan ametsak kontatzen dizkiot, haiek nire ordez hitz egin dezaten, aditu hau psikoanalista jauna eta zeuk esan, askoz interesgarriagoa naiz gauez, loak ia eder egiten nau, tamaina handiko ametsak egiten ditut, ekaitzak eta enbatak amets, hil arriskuak eta kode sekretuak amets, erorketa askean amiltzen diren igogailuak, lur azpian milagarren solairuan lehertu arte, igogailuak umedade eta kakalardo mundura buruz amiltzen ezerk eusten ez diela, eta mundu horretatik ezin irten dira igogailuak amildu eran zuloa ezarian ezarian itxi egin delako, berrogei mila solairuko eraikinak iheska doan jendearen buru gainera abailtzen ari direla egiten dut amets, eta bitartean inurri itsu mordo bat eskapo doala, pasatzen diren autoei arretarik eman gabe, itsasondo abisalekin eta aldiro mozten diren telefono deiekin egin dut amets, kaixo ama, ez dut ezer aditzen, ez negar egin ama, non zaude, zure zenbakia galdu dut, ahaztu egin dut, baina esadazu, gaizki aditzen dizut, eta zergatik ezin ote dut hatzik mugitu, zergatik ezin ote dut hitzik egin, eta hau luzatu egiten da mila modutan ere, ez dute erantzuten, telefonoa hutsari joka ari da, zirkuitu elektrikoen espazio mugagabeari joka, ez dute erantzuten badakitelako neu naizela, zenbaki faltsua delako, linea okupaturik dagoelako eta dirurik ez dudalako, galdurik nago munduaren azkenean, goitik behera putzu arrokazko batera amiltzeko zorian dagoen eraikin bateko gainaldean, kaixo ama, non zabiltza, nola urrundu ahal izan naiz zugandik puntu honetaraino, nola egon ninteke zure bizitik mila kilometrora, hemendik ezin duzu nire ahotsa aditu, nola utzi ahal izan zaitut bakarrik ohe horretan, hiltzen ari zaren horretantxe, baina hobeko dut orain hitz beste egin, ez dut amets horiez gehiago hitz egin nahi, uste dut beti egin izan ditudala ametsok, ama negarrez ikusi nuenetik aitak hots egiten ez ziolako, aita laneko bidaian joana zelako bere gastu kontuak harturik, ahaztu egin nau esango zidakeen amak nire presentziaz ohartu izan balitz, ez du nigan ez zugan pentsatzen, beste emakume batekin dago, esan zezakeen amak, baina hobeko dut horretan ere ez sakondu zeren inoiz ez naiz helduko esan ez zidanaren hondora, eta joan den astean edo joan den hilabetean, ez nago seguru, hamar urte nituela egin nuen amets, nire aitaren alaba nintzela eta atsegin eman nahi niola, nik eskolan egindako marrazkiei begira zegoen, neska txiki baten marrazkiak ziren, zeru zuria eta laino urdinak, eguzki horia arraia gorriekin eta zelai berdea, eta zer da infantilago halako marrazki bat baino, non tximiniak oker ageri baitira etxeetako teilatuetan, baina aita ez zen hori pentsatzen ari, begira, esan zidan, gaizkia zeruan dago, ernamuinean dago, jaio zain dago goritu ahal izateko, paperari su emateko, eta marrazkiko zeruari begiratu nionean serpentina urdinek estalia ikusi nuen, zeru tormentatua zen, eta izarrak zurrunbiloek zeramatzaten, esne bidearen itsasbeherarekin batera, eta brastakoan zerua higitzen hasi zen, serpentina urdinez irakiten, baina gero eta gutxiago ziren urdin eta gero eta gehiago ziren beltz, sugearen odolaren beltza da, erantzun zidan aitak nik galdera egin izan banio bezala, jakingo ez banu bezala, zeru desatsegin bat milioka suge beltzezkoa, ez aita, oker zaude, zeru guztiz zuri urdina da, Mariaren soinekoa bezain, bai, egia da ...rutik ordaindu behar dut eta baten batek eman du nire kontrako lekukotza, zeren psikoanalistak horretarakoxe daude hor, barkatzeko eta barkamena eskatzeko, barkatu alaba, barkatu ama, baina nik ez dakit inor barkatzen, nik ez dakit hortzak estutzen baizik, zakilak ahora sartzen dizkidatelako behin eta berriz, aitaren zakila putekin tratuan dagoelako, ez puta bakar batekin, uste dut nik, zeren puta batek beste bat dakar automatikoki, eta honek ere beste bat ordezkatzen du bere gorputzaren naturaren bidez, eta halaxe libratzen dira bezeroen buztanetatik, nire aitaren buztanetik, edozein emakumerekin gogortzen baitzaio aitari zakila, bere emaztearekin izan ezik.
‎...ni, ezin izan ni, besteren bat izan behar du, forma lauso eta aldakor bat hormen kolorea hartzen duena, eta, gainera, ez dakit ederra naizen edo zenbateraino naizen eder, ez dakit oraindik gaztea naizen edo dagoeneko zaharregia, seguruenik emakume bat ikusten duten moduan ikusten naute, hitzaren esanahirik beteenean, bular oparoa, biribiltasun itxura, behera begiratzeko dohaia duena; baina emakume bat besteren batekin konparatzen duzunean bakarrik da emakume, gainerakoen artean ere emakume denean, eta, beraz, nirekin larrutan egiten dutenean emakume armada oso batekin ari dira larrutan, eta ni galdu egiten naiz emakume erakustoki horretan, hantxe aurkitzen dut nik emakume galduaren tokia.
‎...roaren zain nagoen bitartean neure burua laztandu, jatetxean afaldu eta beste zenbait putarekin mozkortu, egiaz nire lagun ez badira ere, areago ditut lankide, adiskidantza ilun batek lotzen gaitu, ahizpatasun bat bezeroen buztanaz trufatzean oinarriturik dagoena, begia keinatzean barre egiteari ezin utzi diogula itxurak eginez, konplizitatea bagenu bezala, konplizitatea horixe balitz bezala, puta bat beste batekin batera disimuluan barrez bezero baten muturren aurrean.
‎Mantal beltzeko neskatoak nartzisoak biltzen jardun zuen eta, eskutada on bat bildu ondoren, bere sudurtxoa sartu zuen lore sorta hori eta hezean, baina haren begi beltzak, xaloak eta pikaroak aldi berean, ez ziren aldentzen helduen bikotetik. Lucileri ikusmiraz begiratzen zion eta, hein batean, bere jokabidea arbuiatuz, emakume batek beste bati begiratzen dion bezala. " Beldurrak dagoela ematen du, pentsatu zuen?.
‎Eskua kaskora eraman zuen, zurruntasunik gabe, irribarrez, baina keinu zalantzati eta bukatugabe moduko bat eginez: ez zen inola ere agur militar bat; ezta zibil batek beste bat agurtzeko egiten duena ere. Une batez leiho itxietara ikusminez begiratu, motorra martxan jarri eta desagertu egin zen.
‎Izan ere, darwinismo genetiko horrek Jainkoak bezain gutxi argitzen du. Azkenean, haien arteko liskarra, dogma bat beste baten kontra jartzea da.
‎Gure instituzioetan unitarismo dimentsio bat sartzen dute, eskumenen banaketa gobernu zentralaren alde desorekatzeko etengabeko arriskua duena. Federalismoaren oinarrizko printzipio hori urratzen dute, hau da, gobernu maila bat beste baten mende ez egotea.42
2023
‎–Emakume batek beste bat maita dezake. Badakit Sor Angustiasi munstro bat irudituko litzaiokeela...
‎Science aldizkari zientifikoan argitaratutako ikerketa batek49 argi eta garbi utzi zuen nola handitu ziren ikerketan parte hartu zutenek jasotako fake newsen eraginaren arabera beren iritzia eta botoa moldatzeko edo aldatzeko aukerak. Horregatik erabiltzen dira teknika horiek masaren iritzia kontrolatu nahi denean, maila nazionalean zein nazioartekoan, hau da, estatu batek beste batengan eragin nahi duenean. Dena den, ez dugu horretan sakonduko, beste liburu baterako emango luke, eta, gainera, nerabeengan dugu ardatza jarria.
‎Inoiz ez baitago dena ondo, beti dago zerbait; hala da bizitza. Bizitzan alde positiboak eta alde negatiboak, biak, egongo dira beti, ez bada gauza bategatik beste bategatik izango da, eta horiek onartzen eta kudeatzen erakutsi behar diegu. Eta hori beldurretik eta kontroletik abiatuta egitea ez da biderik egokiena, izan ere, ez dira pertsona independente eta helduak garatuko, dependenteak eta emozionalki infantilizatuak baizik.
‎Inork ez ditu abian jartzen algoritmoak. Algoritmo batek beste bat sor  tzen du, eta horrela infinituraino. Berez gertatzen da lapurreta.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia