Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 425

2000
‎haiek batbateko jardunaren tartean Lorcaren poesiak kantatzen zituzten mahaian zutituta, eta haiek jardineroak ziren. Konturatuko dira bat batekoa eta poesia beste maila batekoak direla, baina eskailera berekoak direla ikusten dute. Txirritaren edo Xenpelarren buruan Lizardiren poemak kantatzea ez zen pasatzen.
‎Baina osaba Joanikoten bisitarekin hasi naiz eta hartarat mugatu nahi nuke espreski, zeren eta bisita hark bizitza osorako ukitu baininduen, markatu ninduen eta zigilatu ninduen. Bat batean eta tupustean izan zen. Lehenengoan pentsatu nuen zaintzailea izanen zela, bere zaintze lanetan, aitak manatu beza la...
‎Zeren, amets hartan, jauregiko gelan sentitu bainintzen bat batean eta supituan: Mattin eta biok geunden, bakoitza bere ohe gainean biluzik; bi oheen arteko hutsunean, berriz, jainkosa bat bezala zetzan Elbira —Mattinek eta biok maite izan genuen neska—, hura ere biluzik; zakila zut nuen, eta argi bat nuen eskuan... eta argi hartaz zakila ukitu, eta zakila suge bihurtu zitzaidan, ustekabean; behatu nion Mattini, eta hark ere bertze hainbertze egin zuen; eta sugeak elkarrenganat abiatu, borrokan hasi, eta eneak Mattinena irentsi zuen; eta aitzina egin zuen sugeak Elbiraganantz eta, neskak irri lizun bat egiten zuela, zangoak zabaldu, eta han nonbait galdu zen animalia herrestaria; eta plazer handi batek inarrosi zizkidan orduan barrengo zainak eta barrenagokoak, eta halatan itzarri nintzen, hain bustirik eta hain xipaturik, non baitzirudien ezen Iruñan uholdeak izan genituela eta uholdeak betean harrapatu zuela, bere bidean, ene ohea.
‎Zeren, noiz eta plazerrak eta atseginak bat batean eta ustekabean atrapatzen eta harrapatzen baikintuen, ba al dakizu zer erraiten ziguten egin behar genuela. Erraiten ziguten ezen arimak bideratu behar zuela gorputzak desbideratua, eta ez zegoela hartarakotz deus ere hoberik pentsua eta endelegamendua dolorezko misterioren batean pausatzea baino...
‎ezetz harrapatu...!", eta, oinaztura baino fitezago eta bizkorrago, adar batetik bertzerat egin nuen jauzi, handik lurrerat; abiatu nintzen oihanean barrena, Elbiraren gibeletik, harrapatu eta etzanarazi nuen... eta, ezpainetarik irri jainkozko hura baztertzen ez zuela, laxatu zuen gerruntzea, laxatu zituen atorrako zintak, eta dardarka eta hatsangaka zeudèn usakume bi haiek erakutsi zizkidan. Eta esku batekin bata eta bertzearekin bertzea ferekatu nituen, eta ikusi nuenean ezen sosegurat eta baretasunerat egin zutela, bi bularren arteko habian ipini nuen, amoltsuki, neure burua, nola osaba Joanikotek jarri baitzuen Maddalenenean, urroztarren bordan ikusi nituenean. Eta, hala geundela, ene ezpainak aitzinatu nizkion apur bat, eta hark ere aitzinatu zizkidan bertze apur bat, baina nik ez dakit zer gertatu zitzaidan orduan, zeren gibela egin bainuen...
‎Eta sartu nintzen hariztian, ikusi nuen orbela, hartu nuen hosto bat eskuan, eta hosto eroriaren zainek osatzen zuten hieroglifikoan neure heriotza irakurri nuen... eta orduan, malenkoniak arras hartzen ninduela, denbora ene zainetan barrena igarri nuen, jauziz jauzi eta leizez leize... Baina, segidan, orbela usaindu nuen, bat batean eta bete betean... eta, usainaren haritik, haurtzaroko gertaki hura oroitu nuen, noiz eta orbelaren gainean anaiarekin jostetan ibili bainintzen, biak ohantze haren gainean besarkaturik arrodaka, urrunetik alboka baten notak eta soinuak zetozkigun bitartean, artzainen batek edo joak... eta, kasik oharkabean, orbelaren gainean etzan eta arrodaka hasi nintzen orduan ere... eta, arrodaka nind...
‎Izan ere, goizean goiz, Ofizio Sainduko guardiak heldu zitzaizkidan etxerat, bat batean eta supituan. Hatsarrean dudan egon nintzen ene bila ez ote zetozen, zeren behetik zetorren morroiak erran baitzidan ezen enekin egon nahi zutela, eta zeren, bertzalde, amaren baitarik, puntu hartaz denaz bezainbatean, zernahi den iguriki baitzitekeen, haren mehatxua aditu ondoren...
‎Zeren, egiten dugularik bertzeen bakardadeekin bat, iduritzen baitzaigu ezen gurea urtu egiten dela haienean eta haiena gurean. Baina bakardadearen kontrako bat bateko eta behin behineko medizina zen hura, zeren, erran berri dizudan bezala, gero eta gehiagotan sentitzen hasi bainintzen ezen halako tristura bat sartzen zitzaidala gogoan eta ariman barrena, noiz eta portuetako emaztekiekin neure egitekoa egiten bainuen, arestian hurbil nuèn gorputza beso artetik urrunduko balitzait bezala eta guztiz arrotz eginen balitzait bezala, erremediorik gabe.... Eta gorputz haiek besarkatzen nituen, eta haiek ni besarkatzen ninduten eta uzten ninduten gozagaizturik eta atsegintasun moko bat ere gabe.
‎(Paris); 1950ean, Egiz, euskal apaizen publikazioa, 1954tik aurrera Egi billa (Paris)... Zerrenda ia Francoren heriotza bera arte luza daiteke, gerra ondorengo atzerria hirurogeiko hamarkadan sortutako mugimendu berrien olatuekin nahastuz, batik bat ETAren sortzearekin. Orokorrean, aldizkari hauek, planteamendu kulturalak gehienetan bigarren plano batean utzita, eduki eta helburu politiko oso zehatzak zituzten.
‎– Barkatu, Estepan. Seko ahaztua nuen zerbait etorri zait burura bat batean eta...
2001
‎Antolakuntzan, hainbat elementu kreatibo moldatu ditugu lan prozesuak arintzeko, honela lanen aurkezpenek garrantzia har zezaten. Superkongresua zer izan den pentsatu eta, ingelesezko" funky" izena datorkit burura, hau da, bizia, eroa, ezohikoa, informala, bat batekoa eta zuzena.
‎Oso diseinu zaindua dutelarik, gehientsuenek sekulako eginkizunak bete ditzakete (hala nola bat batean eta prestakizun berezirik gabe disc jockey aritzea, automatikoki soinu baten amaiera eta hurrengoaren hasiera nahasten dituztelako).
‎Beste adar batetik ere hel diezaiokegu geure zuhaitz problematikoari. Zergatik izan da hain berantiarra eleberri errealistaren loratzea euskal esparru literarioan. Lasagabasterrek euskararen pisu soziolinguistikoa aipatzen zuen, eta ildo beretikbaina urrunago joanez, esan dezakegu gure hizkuntzaren pisu sinbolikoarenemendatzeak argitu dezakeela bat bateko eta ezusteko errealismoaren normalizatzea. Gaurko euskal idazleek ez diote beldurrik errealitateari.
‎Duda mudan egon zen armairu aurrean, zer hartuko. Marcos une hartan hel zitekeela otu zitzaion bat batean eta, zegoen moduan, erdi biluzik –barruko arropatan–, etxe osoa zeharkatu zuen, leihoraino. Eta gortina zabaldu zuen, kalea ikusteko behar zuena baino apur bat gehiago:
‎Ez da ispilua izaten errudun holakoetan, gaztelaniaz esan ohi dutena zertxobait aldatuaz, geure aurpegi zimurra baizik. Ez genuke ahaztu behar era lotsagarrian jokatu dugula maiz euskaldunok aldi joanean, kultura gaietan batik bat eta geure hizkuntzarekiko batez ere. Ahaztu beharrean, horretan pentsatu behar genuke aitzitik gau eta egun, aspaldiko eta orain  tsuko hutseginez funtseraino jabetu arte; horrela, gainera, argiago ikusiko ditugu beharbada orain bertan daramagun bidearen alde makurrak.
‎Maiz irakur daitezke auzi hori bat batean eta behin betiko, de façon cavalière, erabaki uste dutenen iritziak. Mazedoniar handiak behialako korapiloa askatu zuen bezalaxe, hark zeraman ezpata ez daramatelarik, erabaki uste dute, gainera.
‎Geltokian aurkitu nintzenean, emaztearen soan berriz landatu nituen pentsamenduak: ez nintzen ezer, euskalduna are gutxiago, nortasun ezpalak ezabatzen ziren bat batean eta huts handi horretan aldi berean dena nintzen, iragana eta geroa, azala eta mamia, haragia eta hezurrak, gasna eta azken egoitzako har malatsak. Zergatik behar nuen derrigorrez, besteetarik bortxaz eta indarrez bereizten ninduen identitate finko partikularista bat, hizkuntza ezpainetan neukan ber?
‎Joanesen hortz faltsuak non deabru ahantzi dituzue? –orroaz taularatu zen, bat batean eta lau gizonei oihuka, protokoloaz axolatzen zena.
2002
‎Badaiteke desobedientzia zibilaren hasiera bat izatea. Desobedientzia zibila ez da bat batean eta trumilka hasten, jarraibide batzuetatik hasten da garatzen. Beti daude ekimena zabaltzen doazen aitzindariak.
‎Bere keinu alai eta bat batekoak eta hitz jarioa elkarrizketako une bakar batean bihurtu dira serio eta pentsakor, txirrindulari gizonezkoen alde eta doping aurkako probak behin eta berriz egin beharrak dakarren presioaren aurka agertu denean: gauza bakarra eskatzen dut, kirolari guztiak berdin neurtzea; ez dugu susmagarri bakarrak zertan izanik.
‎Hori dela eta, horrelako substantziak erabat kentzeko, beharrezkoa da egokitze aldi bat izatea, biztanleria talde baten ekonomiari eragin gabe. Hala ere, ezabatzea ez da ezinezkoa, baina zaila da bat batean eta egun batetik bestera aldatzea. Bitxia da ekoitzitako haragiaren prezioa eta kantitatea kontuan hartuta, haragiaren kalitatea ez ezik, kontsumitutako elikagaien segurtasuna ere baldintzatu ahal izatea.
‎Mirarik bolante kolpea eman zuen bat batean eta, goma hotsean, mendi bide kaskar batetik sartu zen. Julenek oreka galdu zuen.
‎Baina ene erabakia, medikuntza ikastekoa, ez zen ordukoa izan, hiruzpalau urte geroagokoa baizik, ama ezin larriago jarri zenean, bat batean eta ustekabean. Batxilerreko bosgarren edo seigarren urtea egiten ari nintzen Donostiako korazonistetan, han Mundaizen, egun batez eguerdia baino lehenxeago atezainaren abisua hartu nuenean:
‎Horiek, ikusten denez, ez dira Euskaltzaindiaren arauak, euskararen beraren arauak baizik. Eskuko itzulgailua esatea arruntegi eta baldar egiten zaio baten bati eta horregatik itzultzaile mugikorrak jarriko du hitzaldietan esaten dena ulertzeko ematen dizuten tresnatxo horren azpian.
‎Zer gertatzen da ordea? Batzuek, ttattarra janzteaz gain (EHUn egiten ez dutena egiten dute UEUn, zeinak erakusten baitu nola diren buru argi eta gogo irekikoak komeni zaienean), berdin berdin segitzen dutela, langarrean galduak agian, UEUren betiko filosofiarekin, aldamenean duten EHU barka, UPV deituko diote beren euskara batuan, Universidad Politécnica de Valencia alegia bat batean eta ustekabe menditik eroritako gizartearen beste geografia apaingarri bat izango balitz bezala. Zinez, UEU bizi ahal da unibertsitate publikoko irakasleek unibertsitate publikotik kobratzen dutelako hilabetero, unibertsitate publikoak bere azpiegitura eskaintzen dielako praktikan (mahaiak, ordenagailuak, telefonoak, idazkaritzako laguntzak, ikerketa laguntzak, liburutegiak, eta abar, abar luzea oraingoan) hilabetero, unibertsitate publikoak bizitza segurtatzen dielako hilabetero, horregatik, hitz batean, bizi ahal da UEU.
2003
‎Irten bat batean eta arin arin doa Txomin beregana.
‎Funtsean, aldaketa multzo bat bat batean eta nolanahi kalkulatuta eginez gero, egoera berri eta ezezagunak ekarriko dizkigu, eta batzuetan baikor barneratuko ditugu, bizitza aldatu eta bere egintzen ondorioak bere gain hartzen dituenaren onarpenarekin eta heldutasunarekin.
2004
‎Gainera, gasak ez du karbono monoxidorik bere osaeran; beraz, energia garbitzat hartzen da, eta haren errekuntzak ez du hondakinik ez usain txarrik sortzen. Butano gasari esker, sugarra nahierara erregula daiteke, bat batean eta eskuz, pizten den unetik beretik eta sukaldea berotu arte itxaron beharrik gabe. Potentzia handia duenez, beste energia mota batzuk baino bizkorragoa da, unean uneko beroa ematen du, eta, beraz, une horretan bero maximora irits daiteke, elikagaien koloreak, testurak, bitaminak eta mantenugaiak galtzea saihestuz.
‎Orduan, zer, bizitza erdian hiltzat eman nuen gizonari gezurra erran? Bat batean eta ezustean bizirik aurkitzen nuen aitari iruzur egin. Zer bilakatuko ninduen horrek?
‎Pasa den astean pelikula bat ikusten zegoela barre algara batek irten zion barru barrutik, eta ordutik gainean zuen zama arindu zaiola sentitu du. Baina gaur, sukaldeko tiradera irekitzerakoan, sardexka eta koilara artean galdutako post it hori bat aurkitu duenean, haginak estutu egin zaizkio bat batean eta masailezurra gogortu. Erosketako zerrenda bat da, Olatzek hitz borobilez idatzia.
‎Halaber, Akitaniako frantziskota rrek argitaratzen zuten Missions Franciscaines d’Aquitaine izeneko bihilabetekariaren irakurle zen. Frantziskota rrek munduan zehar zituzten misioen ingurukobe rriez informatzen zuen aldizkaria zen bere hastapenetan, baina 1959an Freres du Monde izena hartuz, gizarteeta nazioarteko gaiak jorratu zituen batik bat eta deskolonizazioaren eta herri ttipien inguruko artikuluak eta gogoetak biltzen zituen agerkari ospetsua izatera iritsi zen. Bazegoen, beraz, frantziskotarren artean Hirugarren Munduarekiko ardura eta kezka.
‎Gizakiak, animaliek ez bezala, errealitatea bereganatu, ulertu, balioetsi eta eraiki egin behar du. Baina horretarako naturak ez dio bat bateko eta behin betiko erantzunbiderik eskaintzen. Oinarrizko ahalmen batzuk eskaintzen dizkio naturak era inkoatibo batean baina gizakiaren (eta gizartearen) ardura da errealitatearen esangura (bere buruarena eta inguratzen duten gauzena eta beste pertsonena) atzematea eta horren arabera jokatzea.
‎Izanez ere, eta neguko arratsalde hartan erdi ateratako eguzki zurbilari esker, hortzaundien katalexuko kristala ikusten nuen; katalexuaren kristalak noizbehinka egiten zuen keinua, zehatzago esateko. Hortzaundietako batek batera eta bestera zerabilen tresna eguzkiari buruz jartzen zenean, txinparta moduko zerbait sortzen zen errotaren teilatuan.
2005
‎Gurpil zoroari behin eta berriro bueltak emate horrekin, beste testuinguru batzutan plazaratzen diren hitz ederrei pustu politikoa, malgutasuna, elkarrizketa, eta abar sinesgarritasuna ostu egin zaie eta klase politikoaren inguruan gizarte mailan dauden topiko guztiak ederki elikatu dira. Pertsonalki iritzi diot" politikarien" kontra gizarte mailan dagoen bolo bolo hori kultura demokratikoaren gabeziaren fruitu dela batik bat eta konpromiso pertsonalari zaion alergiari aitzakiak eskaintzeko tresnatik ere ba duela, baina askotan politikaren mundutik txapuza ederrak egiten ditugu, aitzakia horiek majo elikatzen dituztenak.
‎Irujo eta Olaizolaren arteko finalean esate baterako, kolore gorria eta urdina nagusi pilotaleku berdean, dozena erdi kamaratik gora zuzenerako bakarrik, irudiak Europa guztira zabaldurik bat batean eta egun batzuk geroago Ipar Amerikara, hormak iragarkiz beteak, baliabide tekniko ugari kirola ikuskizun eta entzunkizun izan dadin… Etxean milaka lagun nafarren arteko jokoari begira. Etorkizuna.
‎Hezueri krisi akutua bat batean eta ustekabean agertzen da, hankako behatz lodian, eskuarki.
‎Susperraldiak bat batean eta pixkanaka gertatzen dira.
‎Lurraren azalean gertatzen diren prozesu geologikoen zergatia ezagutu eta ulertzea. Prozesu horien artean zenbait gertutik eta interes handiarekin jarraitzen ditugu gehienok, batez ere bat batekoak eta suntsitzaileak direlako. Horien artean, lurrikarak eta erupzio bolkanikoak izan daitezke adibide argienak.
‎Lurralde arkearrek proterozoikoek baino lurrazalaren ezegonkortasun eta mugikortasun handiagoa erakusten dute. Bi lurraldeen arteko ezberdintasun tektonikoak ez dira bat batekoak eta ez ziren toki guztietan une berean gertatu, batetik bestera ehunka milioi urteko trantsizioa egon daiteke.
‎Jaioberrien gurasoak gehien kezkatzen dituen konplikazioetako bat da. Duela hamarkada bat baino gehixeago, medikuek gomendatzen dute urtebete baino gutxiagoko haurrak ahoz gora joatea, umea bat batean eta azalpenik gabe hil ez dadin. “Ez dakigu zergatik gertatzen den, baina arriskua erdira murrizten da”, azaldu du Maite Labayru espezialistak, Espainiako Pediatria Elkarteko Bat bateko Heriotzaren Lan Taldeko idazkariak eta Espainian teoria hori defendatzen lehenengoetako batek.
‎Ez nekien zenbat denborakoa izan zen loaldia; leihoarekin kaskateko bat hartuta esnatu nintzen, bat batean eta minez, Little Nemo ohetik erortzen zenean bezala. Lurrera eroritako betaurrekoak ipini eta ezpainetatik zeridan lerde epela sikatu nuen.
‎Lino aske geratu eta gutxira, sexu enkontru bat bateko eta lasaigarrien bila hiriburura joan ohi zen anbienteko taberna haietako bateko gela ilunean, Lino bereizi uste izan zuen komisarioak, begitazio hori izan zuen. Ezin beste inor izan:
2006
‎Arrainaren propietate osasuntsuak asko dira: kalitate handiko proteinak, kolesterola eta triglizeridoak eraisten dituzten gantz asegabeak, B1, B2, B3, B12, A eta bitaminak arrain gantzatsuetan, batik bat eta mineral asko: fosforoa, potasioa, sodioa, kaltzioa, magnesioa, burdina eta iodoa.
‎Mugimenduen kontrol finean zailtasunak dituzte, portaeraren autorregulaziogabeziagatik. Mugimenduak bat batean eta azkar egiten dituzte, gehiegizko gogoetarik gabe. Hala ere, mugimenduen dorpetasuna ez da iraunkorki agertzen.
‎Eta beleari so egin diozu. BeleakCamaronen aurpegia bereganatu du bat batean eta never more HildakoEkibokatuarena. Never more, never more.
‎" Goikoek frankotiratzaileak dirudite", aipatu du miaketaren aurka elkartutako batek. Inguruan zebilen ertzain Garzonzale batek, berriz," borrarekin sartu litzateke baten bat eta guztiak ostiaka atera", esan dio lankide bati.
‎Aerodromoan deskubriarazi zidatenak sukartuta eta dardara batean. Etxe aurreko hesitxora iritsi nin  tzelarik, ate nagusia zabaldu zen bat batean eta gurasoak etxeko atarira irten ziren nire bila. Amak begiak xukatu zituen, ganduz balitu bezala.
‎Baita euskaran ere. Bestela, moda hutsa ez baldin bada, zer dela eta agertzen eta ugaltzen dira bat batean eta hainbestetan zenbait hitz eta aditz? " Ekin", esaterako.
‎Frankismoan karguren bat lortu nahi zuen edonork Salamancako" kristautasun zaharraren" ziurtagiritik pasatu behar izaten zuen hura frogatu ahal izateko. Pentsa liteke, era berean, Artxiboa funtzionario zerbitzuaren ehuneko aipagarri bat garbitzeko erabili zela, batik bat eta ankerkeria biziz irakasleen artean, faxistek talde hori benetako izurrite errepublikanotzat jotzen baitzuten.
‎Zumardira joaten nintzen, futbolera. Tartean," kotxea!", orroa baten batek eta gu bazterrera. Baina, sarritan entzuten nuen garrasia beste bat zen:
‎Ez luke ezer arrarorik horrelako heriotza batek, xume eta arrunta litzateke, eguneroko kontua, ohikoa. Neuri horrelakoetan iruditzen zaidan bezalaxe, nire bizitzaren gidoian horixe zela logikoena irudituko litzaieke denei nire bat bateko eta ezusteko heriotza ergelaren berri jakitean.
2007
‎datozen moduan eta unean gauzatu beharrekoak, eta horietako bat da" desordutan". Desordutan etorri ohi direlako ideiarik onenak, bat batean eta abisatu gabe.
‎Klimaren ondoriozko eraginen aurrean pertsiana desitxuratzea galarazten dute materialek aluminioa, pvc eta egurra, batik bat eta hauen tratamenduak.
‎Leguminosetan sojan, batik bat eta laboreetan ugari dauden fitoestrogeno mota bat dira isoflabonak.
‎Ohikotasunez elkarlanean aritzea, behin eta berriro erakunde terrorista edorriz jarduten duten erakunde edo taldee indarkeriazko erakunde batekin bat etokin, edo terrorismoa nahiz terroristak babestu edo laguntzen dituztenekin.
‎Sua, noski. Baina nor akordatzen da suaz, bat batean eta sorpresaz hamabi zigarro zimelen jabe bihurtzen denean?
‎Izan ere, errenta apalenek zergatasa txikiagoa jasaten dute eta errenta garaienek zerga tasa handiagoa. Honela, Ekonomia Itunak eskatzen duen zerga presioa antzekoa izan daiteke bi lurraldeetan, batik bat eta ikusiko denez, Sozietateen gaineko Zerga arinagoa izan dadin euskal lurralde hauetan.
‎Ib., 162 (LVIII kap.).(«? nahiz eta hori batik bat eta berbaitan determina zezakeena erabat kanpora utzi dugun»). Ezagutza analogikoak ez du Jainkoa berbaitan determinatzen, baizik eta haren munduarekiko edo gurekiko erreferentzian bakarrik «eta ez daukagu gehiagoren beharrik», erabakitzen du Kant-ek.
‎Baionara itzultzeko bide guztian, autopistan, Carmen neukan buruan, haren soa, haren lepo gibela, haren ezpainak, haren bularrak, haren sabel borobila, haren soinalde leuna, haren pubis ilezua, haren sexua, haren klitoria, haren alua, haren izterrak, haren azpiak, haren, haren... haren... haren... ad libitum. Gorputz lesbiana baten aurkezpen zerrenda puntalakakurloa molda nezakeen jada Bilboko tunelaren azpitik autobusa ilundu zenean, urrakoak min egin zidan, erdibitua nintzen bat batean eta negarrez urtu nintzen. Auzoko jargiako andere adindua ene egoeraz kezkatu zen:
2008
‎Iturri horren arabera, horietako asko errakitismoaz edo bronkopneumoniaz hil ziren. Umeen hil jario hori 1944an amaitu zen, ume gehienak, bat batean eta inolako jakinarazpenik gabe, Espainiako Estatuak kudeaturiko hospizioetara aldatu zituztenean. Orduz geroztik, beste tragedia bat hasi zen, behin haurra amarengandik bereiztean, amak oso zaila baitzuen seme edo alabatxoa berreskuratzea.
‎Hedabide guztiek dauzkate bi arazoak baina batzuek arazo larriagoa dute batean eta beste batzuek bestean. Muturreko bi adibideak jartzearren, esan genezake Berriak eskariaren arazoak dituela batik bat eta ETB1ek, ordea, nagusiki eskaintzaren arazoak.
‎Muturreko bi adibideak jartzearren, esan genezake Berriak eskariaren arazoak dituela batik bat eta ETB1ek, ordea, nagusiki eskaintzaren arazoak.
‎Aixerdi erreka txikian edo Ballastegi erreka hazitxoagoan, ezin atsedenik hartu gure irudimenak eta jolasek: gan aldeko arbolatik jausi barri dan hostoa itsasontzi bihurtzen da bat batean eta harrizko zubiaren azpian, uraren azalean hara eta hona dabilzan zapateroak, uxatu beharreko etsaiak. Urak kantu ozena egiten dauaneko harri tartea laminearen etxea da orain.
Bat batean eta sentsazio asfixiagarriaz, itolarriaz esnatzen bagara, eta lo faltarekin zerikusia duten arazoak detektatzen baditugu, nahikoa da espezialistarengana jo beharra daukagula pentsatzeko.
‎ez zen izar berri bat, kometa bat baizik. Horren bat bateko eta izugarrizko argitasuna izan zen nahasketaren erruduna.
‎Ernegatu arte itxaronarazi dio mandatariari eta, ondoren, ia ia kontura etorri gabe, bizkarra emanda, bat batean eta ozen aurpegiratu dio:
‎Okerreko ikuspuntuan kokatuta zegoen, beraz, Alvaro, orduantxe ohartu baitzen kalkuluak gaizki egin zituela, hain izan zen bat batekoa eta hain nabarmena haren aurpegiak egin zuèn aldaketa, aire zabaletik itomenerainokoa edo garaipenetik porroterainokoa bezala: ezabatu zitzaion begietako alaitasuna, ezabatu zitzaion ezpainetatik irria?
‎–Laudeetan izan zen. Ni sor Genovevaren ondoan nengoen, ohi bezala, bat batean eta ezustean kaperako bi santu etorri zitzaizkidanean burura: santa Zezilia eta san Bruno.
‎...tudiatu zuen Madrilen, baita bertan bospasei urtetan lan egin ere legelari gisa, harik eta ezkontzear zèn anaia zaharrak, urtebete lehenago gurasoen lurrak eta ondasunak jarauntsi zituenak, aita hiru urte lehenago hil zen eta ama orduantxe?, tifusa harrapatu eta tifusak beste mundura eraman zuen arte, etxean bigarrena zena lehen bihurtzen zela era automatikoan, baita abokatu distiratsua zena ere, bat batean eta ezustean; hain abokatu distiratsua izan zen, izan ere, markes jauna bere garaian, non markesa anderearen familiaren kontu bategatik, familiak jabetza titulu batzuk zituen auzi, hura kontratatu, hark auzia irabazi, markesa anderearen gurasoek legegizon distiratsua festa batera gonbidatu, honek haien alaba, hogei bat urteko neskatxa artean?
‎lehenengoa gizon irritsua zen, lasaia bere ibileran, axolagabe begiratzen zuena batera eta bestera, zertaz kezkatu behar zuen, bada, baldin eta bere esku bazituen iparra eta hegoa eta lurraren norabide guztiak!?, arrangura handirik gabe, etxean, bere etxean? ...ikusezin batek bertatik bertara egiaztatu ahal izango zuen zein zen begirada haien helburua eta helmuga, orain neska nerabe pinpirin bat eta orain aldaka bihurrikatzen zuèn emakume gazte sentsuala?, etxean inoiz aurkitutako zorionak jada zoriontsu egingo ez balu bezala; markes jaunak, beraz, nola erreakzionatuko zuten Madrilgo emakumeek, guztiak ere tropikoko giro bero hezeak harrapatuko balitu, bat batean eta ezustean?; arropa kentzeari ekingo ote zioten, ausaz, orain berokia, orain jertsea eta orain auskalo zer???, buruan behar zuen kontsularen neska mulatoa, desirak eragindako gosea gose aseezina ohi da, baita min iturri ere, ezinbestean?, gaztetasun betierekoaren moldeetan moldatutako irudi idealizatu batean, zeinak ez iparrik ez hegorik zuèn beste lur baten bila baitzeraman, apika, min... minera, zer besterik zen, bada, markes jaunaren kopetako zimurren marka, barru barruko min baten marka baizik!?:
‎Baina, nola joko hura, jolasetik ere asko zuena? nahaste borraste eta iskanbila ugariren sorburu izan baitzitekeen, egun berean soinekoz hogeita zortzi aldiz alda zitezkeelako, hala deliberatu ziren bi ahizpak mugak jartzera, batean batek eta bestean besteak aukeratzen zutela zer soineko jantzi behar zuten eta zer koloretako, gaur zuk, bihar nik?
‎Haren ile zikinetatik armiarma hankaluze bat jaitsi zen korrika eta Barbosaren eskutik gora igo zen. Polizia ohia esnatu egin zen bat batean eta armiarma bota egin zuen leihotik. Bizkarra apur bat tentetu eta besoak luzatu zituen jakaren mahuketatik behera.
‎Heriotzari beharbada? , erantzun nion neure buruari eta hitz egiteko modu hori zaharkitua, pixka bat nardagarria zela iruditu zitzaidan bat batean eta, Garibaldik erabiltzekotan ere, aurrean zituen gazteak zirikatzeko erabiliko zuela eta ez, ni egiten ari nintzen bezala, izutzeko?. Gure borroka nagusia biologiaren kontrakoa da, gure etsaia denbora da eta gure gaurko izurritea, adina.
‎(adierazkortasun funtzio hori du onomatopeiak), adiskidetasuna (hika hitz egitea), arrunkeriak esatea (kriston, idiarena jo, atxurra harrapatu...), silabak jatea (einbiau...), makulu asko (ze, tira, ba,...) eta hainbat gehiago. Azken batean, lasaitasun eta adiskidetasun giroak biltzen gaituenean erabiltzen den hizkera azkar, bat bateko eta arduragabe hori da hizkera kolokiala.
‎Egoera informaletan jariokortasunez, bat batean eta egoki mintzatzea, gainerakoenganako errespetua erakutsiz eta elkarrizketaren arau sozio komunikatiboak errespetatuz, pertsonen arteko komunikazio ona garatzeko eta horretaz gozatzeko.
‎Palioa denean nagusi, idazkera bat batekoa eta azkarra ateratzen da.
‎Goienetxeren hurrengo agerpenean, 1896ko maiatzaren 29an64, oraingoan ere bat batean eta lehenagoko beste inolako berririk gabe, ondokoa irakurri dugu:
‎Kafea hartu ohi duten emakume askori ahalegin handia egin behar izaten zaie haurdunaldian kafea erabat kentzeko. Emakumea kafea hartzera ohituta badago, kafeina bat batean eta erabat baztertzeak zenbait sintoma eragin diezazkioke: nekea, suminkortasuna, kontzentrazio falta, buruko mina, etab. Hori dela eta, neurrizko kafea hartzea gomendatzen dute adituek, kafea hartzeko ohitura handia dutenek kafea ez hartzea baino gehiago.
‎Elikadura eta muskulu mugimenduak Mayo Klinikak, AEBetako erakunde medikoak, honela definitzen du muskulu karranpa bat: “muskulu baten edo gehiagoren bat bateko eta nahigabeko uzkurdura, askotan mingarria eta, batzuetan, ezgaitzailea”. Nahiarekin neurririk hartu ezin ditugun uzkurdura horiek eta mina eragiten dutenak hainbat arrazoik eragiten dituzte:
‎«Poza sentimendu berezko eta naturala da», Xabier Mendiguren Elizegi idazleak dioen legez. Bat batekoa eta erabatekoa. Baina ez luze irautekoa.
‎–Laudeetan izan zen. Ni sor Genovevaren ondoan nengoen, ohi bezala, bat batean eta ezustean kaperako bi santu etorri zitzaizkidanean burura: santa Zezilia eta san Bruno.
‎...en Madrilen, baita bertan bospasei urtetan lan egin ere legelari gisa, harik eta ezkontzear zèn anaia zaharrak, urtebete lehenago gurasoen lurrak eta ondasunak jarauntsi zituenak –aita hiru urte lehenago hil zen eta ama orduantxe–, tifusa harrapatu eta tifusak beste mundura eraman zuen arte, etxean bigarrena zena lehen bihurtzen zela era automatikoan, baita abokatu distiratsua zena ere, bat batean eta ezustean; hain abokatu distiratsua izan zen, izan ere, markes jauna bere garaian, non markesa anderearen familiaren kontu bategatik –familiak jabetza titulu batzuk zituen auzi– hura kontratatu, hark auzia irabazi, markesa anderearen gurasoek legegizon distiratsua festa batera gonbidatu, honek haien alaba –hogei bat urteko neskatxa artean– dantzara atera eta bals har... " Festan ikusi orduko ohartu nintzen zuen aita maite nuela.
‎Lekuko batek ere ez zuen horixe baizik egiaztatuko: ...batek bertatik bertara egiaztatu ahal izango zuen zein zen begirada haien helburua eta helmuga, orain neska nerabe pinpirin bat eta orain aldaka bihurrikatzen zuèn emakume gazte sentsuala–, etxean inoiz aurkitutako zorionak jada zoriontsu egingo ez balu bezala; markes jaunak, beraz –nola erreakzionatuko zuten Madrilgo emakumeek, guztiak ere tropikoko giro bero hezeak harrapatuko balitu, bat batean eta ezustean?; arropa kentzeari ekingo ote zioten, ausaz, orain berokia, orain jertsea eta orain auskalo zer...? –, buruan behar zuen kontsularen neska mulatoa –desirak eragindako gosea gose aseezina ohi da, baita min iturri ere, ezinbestean–, gaztetasun betierekoaren moldeetan moldatutako irudi idealizatu batean, zeinak ez iparrik ez hegorik zuèn beste lur baten bila baitz... markes jauna, izan ere, orduantxe ohartu zen, menturaz, zela, bai –lur sail luze zabalak zituen Andaluzian–, lur guztiak zituena... lur bat izan ezik; markes jauna, izan ere, meategi baten jabea ere bazen, kobre zilar urrezko harribitxi guztiak zituena... harribitxi bat izan ezik; horregatik ez zen jada markes jauna zoriontsu, agidanez, hain zen gose bere esku ez zuèn lur bakarraren, eta hain zen egarri, egarri guztiak aseko zizkiòn ur ezinezkoaren...
‎Okerreko ikuspuntuan kokatuta zegoen, beraz, Alvaro, orduantxe ohartu baitzen kalkuluak gaizki egin zituela, hain izan zen bat batekoa eta hain nabarmena haren aurpegiak egin zuèn aldaketa, aire zabaletik itomenerainokoa edo garaipenetik porroterainokoa bezala: ezabatu zitzaion begietako alaitasuna, ezabatu zitzaion ezpainetatik irria...
‎Horrela jantzi zituzten, soinekoz soineko, ostadarraren zazpi koloreak, gehi beste zazpi tartekoak, gehi beste zazpi konbinatuak, gehi beste zazpi apetazkoak, azkenean hogeita zortzi pieza bakoitzak eta berdin berdinak, neurri eta pisu bertsuak baitzituzten bi ahizpek. Baina, nola joko hura –jolasetik ere asko zuena– nahaste borraste eta iskanbila ugariren sorburu izan baitzitekeen, egun berean soinekoz hogeita zortzi aldiz alda zitezkeelako, hala deliberatu ziren bi ahizpak mugak jartzera, batean batek eta bestean besteak aukeratzen zutela zer soineko jantzi behar zuten eta zer koloretako, gaur zuk, bihar nik...
‎Bihotzekoak emanda irudikatzen zuen haren azkena, edo auto batek harrapatuta. Heriotza labur bat; bat batekoa eta minik gabea, baina heriotza. Harrak gizentzen dituena.
‎Kantagora, oilar gotor eta ederra, erdi lo zagola izai adar baten gainean, atzarri zen bat batean eta harat etorri lepoa luzaturik, hegalak gibelerat, lumak xut xuta.
2009
‎Sanzek sartu zuen gobernuan, Sanzek proposatu hiriburuko alkatetzarako, eta orain, alderdiburu nagusia eta lehendakarigaia izateko. Sanzi halako ezinegon bat sartu zaio bat batean eta kargu guztiak utzi nahi ditu: UPNko buruzagitza, Gobernukoa eta Nafarroako Kutxako presidentzia, eta den dena konfiantzazko pertsonarengan utzi nahi du.
‎Zurruna, ostera, egur ezberdinekin egiten zen. Sarritan eskura zegoenarekin, egun batean bat eta hurrengoan beste bat erabil zitezkeen eta. Garrantzitsua, ostera, punta zorrotza eta indartsua edukitzea zen.
‎Untze hareek ez ebezan ba alkar josi euren buztanetatik? Buztanetatik josita geratu gure erbiak, bata batera eta bestea bestera, indarka, tiraka! Holako erromeriarik, horraitino!
‎Learen aitona hil egingo da bat batean eta Lea Gironara joango da familia bisitatzera. Familiako kideak ez ditu ikusi atzerrira bizitzera joan zenetik.
‎Bularreko haurraren bat bateko heriotzaren sindromea (SMSL) urtebete baino gutxiago duen umetxo osasuntsu baten bat bateko eta ezusteko heriotza da.
‎Txandaka txandaka, aste batean bat eta hurrengoan bestea, asteburuetan haurrak ikustera etortzen ziren. Alabaina, denak ikustera etortzen ote ziren galde liteke.
‎Eskailerak bina bina igo nituen, jauzika ia. Gose puntua sartu zitzaidan bat batean eta, hozkailuan gordetako albahaka oraindik usteldu ez bazen, tagliatelle al pesto potente batzuk prestatuko nituela erabaki nuen. Hirurak ziren; bazen bazkaltzeko garaia.
‎neroni sinesten ari al nintzen? Semaforoa berde jarri zen bat batean eta mantso igaro nuen zebra bidea.
‎Anaia zaharraren mugimendua hain bat batekoa eta hain azkarra izan zen, non, erne zegoen arren, Domingo ez baitzen Teofilo Mariaren aurka erreakzionatzeko gai izan, minak itsututa eta geldiarazita; ordainean, oihu luze ezin mingarriago bat egin zuen, basakatu zaurituaren miau desesperatua iduri: minak, baina, ez zion eskuan zuèn makila askarazi, Domingok eutsi egiten baitzion, inkontzienteki bazen ere; gero, Teofilo Mariaren eskuen presioa jaisten nabaritu zuenean, bere buruaren jabe jada berriro, amorru izugarri bat nabaritu zuen, haziz eta haziz joan zitzaiona, harik eta, gorputzean kabitu ez zitzaionean, lehertu egin zen arte; eta hala, Teofilo Maria bere makila jasotzeko makurtu ez beste astindu zuen Domingok bizkarrean, amorrurik handienarekin astindu ere, segidan etxerako bidea hartzen zuela, ziztu bizian; korrika zihoan bitartean, tentsioaren gehiegiak hartua sentitu zen, beldurra ere orduantxe errotu zitzaion, beharbada, bere balentriatxoak ondorio izugarriak izan baitzitzakeen, eta ez bere egitekoa egin aurretik espero zituenak?, baina ez tentsioak ezeztatua, Teofilo Mariaren kexuak eta oihuak entzuten baitzituen, atseginez betetzen zutenak; hala, bada, anaiak eragiten ziòn beldurraren eta anaiaren minak eragiten ziòn plazeraren artean mugitzen ziren Domingoren gorputz arimak, etxera sartu zenean, arnasestuka; berehala iritsi zen Teofilo Maria atzetik, baita Damaso eta Gabino ere, ondotik.
‎, hona eta hara, hegaldi dotore ezin airosagoan? bat batean eta oharkabean goitik behera amildu zenean, pelikanoa baino azkarrago.
‎Airedromoan gertatutakoari buruz bakoitzak zituen bere usteak eta aburuak, amak eta Domingok, isilpeko lehiaren protagonistek, zer esanik ez? baina nola usteak auzoko ohi baitu ezustea, ustezko uste guztiei itzal egin diezaiekeena, halaxe hedatu ziren amaren baitan Adak bat batean eta ezustean jaurti zituèn hitzak, itzalik beltzenaren mende baleude bezala:
‎–Arrazoi duzu, Txaro, ongi da, ongi da??; baina Txarok ez zuen etsitzen, eta bere erretolikarekin jarraitzen zuen, antza, zigarretari kea ateratzen zion bitartean, xurgadaz xurgada, tupustean aurpegia jiratu zuen arte, Adaren begitik guztiz ezkutatzeraino; Adak ez zuen, beraz, Txaroren aurpegirik ikusten, baina bai aldameneko mahaian zeudèn bi atsoenak, biak ere hirurogei bat urtekoak; atsoek zeramikazko katilu bana zuten mahai gainean, txokolatea hartzeko egokiak?, eta ez ziruditen eroso Txaroren jarrerarekin, egin ere, egin baitzion haietako batek mespretxuzko keinu bat, beste atsoak eskua kopetara zeraman bitartean, aitaren egitera balihoa bezala; zertaz ari ziren, baina?; atsoekin hamabost hogei sengundotan jardun ondoren, Txarok gizonari berriro so egin eta, hatza luzaturik, agindu bat eman zion: ...re txiki konplizeak egiten zituzten, baita begirada iheskorrak zuzentzen ere, Txarorentzat iraingarri zitezkeenak; gero, gizonak zigarreta piztu, xurgada bat eman, eta berehala eman zion zigarreta Txarori; zergatik, baldin eta Txarok berea bazuen eta erretzeko erdia falta bazitzaion?; galdera hark, baina, bazuen erantzunik, bi zigarretak bereganatu ondoren kea ateratzeari ekin baitzion korukideak, batean bati eta bestean besteari; jokaldi hartan irabazi zuen, antza, bi mahaien artean piztutako lehia, bi atsoen barre txikiak amorru handi bihurtu baitziren segidan: hain zen handia haien amorrua eta hain begi bistakoa, non zutik jarri eta alde egitea erabaki baitzuten, ez Txarori zerbait esan baino lehen, jakina, bi atsoetan menderatzailea zirudienak hartarako ardura hartuta; inguruabarrak kontuan hartuta, kioskoaren eta mahaien artean zegoèn distantzia, alde batetik, eta mahaikideek zerabiltèn tonua, bestetik?, Adak nekez entzun zezakeen eztabaida hartatik ezer, baina emakumeak oihuka hasi eta orduantxe hasi zen zerbait entzuten, beharbada, lotura gabeko oihuak, halere, hots batzuek besteak jan eta hitzak herren utzi balituzte bezala, esanahi zehatzik gabe?, harik eta Adak ezkutalekutik irtetea erabaki zuen arte, eztabaidaren suan, Txaro ezin zen mugimendu hartaz jabetu?, baita iskanbilagunerako bidean bizpahiru urrats egin ere, nondik emakumearen esaldi bat entzun baitzuen, argi eta garbi entzun ere:
‎–Kaka Jainkoari eta kaka Maria Santisimari! , eta, aita semeak pistolaz destatzen zituela, batean bata eta bestean bestea, jarraitu zuen?: Ikusiko dugu hurrengoan halako barreak egiten dituzuen, bihar ere antzeko menua izango baituzue!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia