Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 5.437

2000
‎Bestela, eibartarrok isekaz erabili ohi dugun esaldia gogoratu: Esana bat eta egina bi, esanaren kontentuz izan hadi.
‎11 artikuluak, berriz, komunikabideei dagozkien arauak eskaintzen ditu, hizkuntza gutxituek, gutxienez, irrati bat eta telebista bat izan ditzaten. Aldi berean, horren lagungarri, prentsa sortaraziz eta bultzaraziz.
‎Klik txiki bat heldu zitzaion belarrira, eta bere amarekin lotzen zuen sokatxoaren pisurik ez zuen gehiago nabaritu. Klik txiki bat eta bederatzi hilabetez, bere bizitza oso hartan, amarekin izan zuen lokarria eten zioten.
‎Segundo batzuk behar izan nituen erreakzionatzeko, ez bainuen ulertzen zer gertatzen zen (beharbada, eta ez da broma, edan nuen guztiagatik), eta zurrunbilo hartara hurbildu nintzenerako denboratxoa zeraman bertan Duncanek, borrokan zebiltzanak banatzeko ahaleginetan. Borroka bat zen, bai, Duncanen lagunetako baten eta nireetako baten artekoa. Ez dakit zer gertatu zen, ezta jakin nahi ere, baina gehienon mozkorraldia une horretan eten zen.
‎Prakak, berriz, panazko lodi batzuk, euria kupelkadaka egin zuen egun baten ostean baino aldatu ez zituenak, lehor zeuden bakero batzuk janzteko. Kamixeta ere, bat eta bakarra ibili zuen soinean: logotipoa ia joanda zuen neolitikoko Nafarroa Oinez batekoa.
‎berea balitz bezala ikustea. Edo, hobeto esanda, pertsona bat eta bakarra balira bezala ikustea.
‎Ez zen ikusgarriegia barrutik, baina Txemak gora begira egin zituen atetik aldarerainoko pausoak, zerbait aurkitu nahian edo. Kristo gurutziltzatu bat atze atzean, harrizko mahai bat eta pare bat maila aldarera igotzeko.
‎Canice izenekoa, bere kanposantu eta guzti. Eta zubi zahar bat, zeinak batzen dituen (hain hiri txikian zerbait banatuta dagoela onartzen badugu behintzat) alde berriago bat eta oraindik ikusgai dauden antzinako ostatu eta tabernen kalea.
‎Edo Los Angeleseko auzo desberdinetan lau mutil lagun dituela, batak bestearen existentzia ezagutzen ez duelarik noski, eta lauren kontura moldatzen duela bere unibertso sentimentala. Gaur batekin eta bihar bestearekin, horrela ibiltzen da Rocío, eta hau dena gutxi balitz, lau horietako birekin hitzartuta dauka ezkontza egun bana. Eta harritzeko motibo gehiago, Rocíok ez baitaki bere aita nor den.
‎Ondo ondoan zeuden biak: argazki bat eta bestea, biak ondo ondoan. Lagun minak balira bezala, edo komando bereko kideak, adinez ere antzeko:
‎Halere, esan dit, zerbait egin duzu. Eta tabernariak zuritoak ateratzen zizkigun tarte motz horretan lau zertzelada txiki eman dizkiot, mutil batekin eta neska batekin enrollatu naizela, baina batez ere mutilarekin. " Nire antza zuenarekin, ezta?", galdetu dit.
‎Elkarrizketak, gidariei zor zaizkien ordain txiki horiek, luze egiten zitzaizkion Txemari. Bai Casheletik Corkerako bidean (zeinetan egun oso bat eta hiru auto erabili zituen), bai Corketik Killarneyrakoan (bost auto egun osoan zehar). Luze egiten zitzaizkion, beti berdina hartu ohi zutelako hizketagai eta, nola ez, Txema nazkatzen hasia zelako lehenengo eguneko bigarren autoan.
‎Baina osaba Joanikoten bisitarekin hasi naiz eta hartarat mugatu nahi nuke espreski, zeren eta bisita hark bizitza osorako ukitu baininduen, markatu ninduen eta zigilatu ninduen. Bat batean eta tupustean izan zen. Lehenengoan pentsatu nuen zaintzailea izanen zela, bere zaintze lanetan, aitak manatu beza la...
‎—Ez nikek mutur batetik bertzerat nahi, baina erdibide bat eta guztiondako tokitxo eta pausaleku bat. Baina giro hertsi honetan beldur nauk erdirat egin dezanak ere muturrerat eginen ez ote duen...
‎ERRAN berri dizut ezen osaba Joanikotek etxeko historia haiek idealizatu zituela, baina ez ote zuen hark arrazoin apur bat ere, jaun André? Ez ote dugu aski, arrazoin horren frogatzeko, Nafarroako erregina Margaritaren Heptameron eta Axularren Gero elkarren ondoan ipintzea eta konparatzea, ikusteko zein denborak ziren batarenak eta zein bertzearenak. Bai, badakit oso liburu diferentak direla, konparaezinak eta juntaezinak alde batetik, jeneroetarik hasi eta prosaren azken gorabeheretaraino; baina, bertzetik, zalantzarik ba ote dago, batari zein bertzeari darion spirituaz denaz bezainbatean, ezen Gero k ez duen zabaltasuna eta irekitasuna duela Heptameron ek, gizarte libreago eta permisiboago baten aieru eta seinale...?
‎Odola zainetan izoztu zitzaidan, zeren, neure anaiaganako jelosiatik eta bertze gorabehera orotarik harat, gogara bizi bainintzen artean jauregian osaba Joanikotekin eta jaun Marcelekin, bataren eta bertzearen irakaspenetan murgildurik. Eta ene izotz hartarik amari beha paratu nintzen.
‎Ene mundu hartan nehork ez zidan nehoiz neskei edo emaztekiei buruzko komentariorik egin, baina, jakin banekien, edo neure gisa imajina nezakeen, zer izan zitekeen puta bat eta zer putetxe bat, zeren eta aitak, konparazione, noiznahi den erraiten baitzien etxeko sehiei —baita Mattini eta bioi ere hainbatetan— ezen ez zuela jauregia putetxe edo burdel bat bihurturik ikusi nahi, bertze nonbait aipatu dizudan bezala.
‎Bertze nonbait erran dizudan bezala, bazuen osabaren studioak terraza edo balkoi tipi bat, norat ateratzen baitzuen aparatua, baterat eta bertzerat destatu ahal izaiteko, batean objektibo baterat, bertzean bertzerat.
‎Eta nola, beraz, kontradikzioneak, hartaraz gero, itxurazkoagotzat jotzen ditudan egiazkoagotzat baino, zer gertatuko litzateke, baldin, zuk gutunean erraiten zenidan bezala, Giordano Brunoren ideiak aintzakotzat hartu eta are urrunago joanen bagina? Izan ere, mundu honetaz eta bertzeaz mintzatzen gara franko, baina zer, mundu hau eta bertzea bat eta bera balira. Materiaz eta spirituaz mintzo gara, baina zer, biak bat eta bera balira, espazioaren infinitutasunean?
‎Izan ere, mundu honetaz eta bertzeaz mintzatzen gara franko, baina zer, mundu hau eta bertzea bat eta bera balira? Materiaz eta spirituaz mintzo gara, baina zer, biak bat eta bera balira, espazioaren infinitutasunean. Denboraz eta eternitateaz mintzo gara, baina zer, biak bat eta bera balira?
‎Materiaz eta spirituaz mintzo gara, baina zer, biak bat eta bera balira, espazioaren infinitutasunean? Denboraz eta eternitateaz mintzo gara, baina zer, biak bat eta bera balira. Baina eternitatea denbora balitz eta denbora eternitate, mundua Jainkoa bezain betidanikoa izanen litzateke; eta materia eta spiritua bat balira, Jainkoa eta mundua bat lirateke, eta, halatan, sainduen komunionea kreazio osoaren eta bertan bizi garen izaki guztien komunione jainkozko bihurtuko genuke.
‎Zeren, Jainkoaren baitarik Jainkoaren baitarako bidean, Jainkoaren baitan baikeundeke jadaneko... Eta komunionea izanen litzateke ez ezinezko bat eta gezur bat, nola uste izan baitut anitzetan, baina egiaren egia...
‎Bigarrenik kontatuko dizut zure bertze gutunetarik batean eman zenidan berria, noiz eta jakinarazi baitzenidan —marrazki eta guzti— penduluaren aurkikuntza, jakintsu holandar baten trabailuei esker, zeinari jaun Christiaan Huygens baitzeritzan, eta zeina Leydengo Unibertsitatean ere egon baitzen aldi batez, bere studioen aitzinatzeko. Eta nola eraman ninduen zure berri hark, jaun An dré, osaba Joanikotenganat!, zeren, bertze nonbait erran dizudan bezala, osabak ere gogoan baitzituen Galileoren teoriak, eta hargatik zuen hormatik dilindan harri bat, cubitum bateko soka bati lotua zegoena... eta hargatik ere hartzen zuen soka mutur batetik eta ibiltzen zuen harria alde batetik bertzerat, erraiten zuela: " Diiin daaan, diiin daaan...
‎alegia, denborak bere bihotza duen bezala, neure bihotzak ere bere denbora duela, eta ez duela denbora batek bertzearekin zerikusirik, zeren denbora bat baitzen makinarena, monotonoa eta beti berdina, eta bertzea odolarena, zentzuei eta sentimenduei lotua, eta barrendik bizi gaituena. Eta lehenak bere sekeretua gal bazezakeen ere, bertzeak ez, nehoiz ere ez, zeren gizonaren bihotza beti izan ohi baita sekeretu bat, zeinak bere baitan bertze sekeretu bat gordetzen duen, bertze bat eta bertze bat. Eta odolaren denbora, halatan, bertzea baino luzeago edo laburrago izan daiteke, odolak bere baitan gordetzen dituen sekeretuen arabera.
‎Hartaraz gero, ez zen berriro ezkondu ez apez egin. Eta eskola emaiten ibili zen urte luzeetan, teologia eta erlijionea irakasten batik bat, Parisen aldi batez eta Baionako Apezpikutzako Kolejioan bertze aldi batez, harik eta gure aitak bere eskaintza egin eta jaun Marcelek onartu zuen arte, guri goizero eskola haien emaiten hasteko.
‎batean, zeren papererat tinta tanta bat erori baitzitzaidan; bertzean, zeren letra ez baitzitzaidan nahi bezain berezia eta diferenta atera; hirugarrenari, berriz, anitzez ere itxura hobeko iritzi izan nion, eta, hura ontzat emanik, zure etxeko ate azpitik sartu nuen... orduan ere kontrakarrean zeuden bi indar nabaritzen nituela neure baitan. Izan ere, beldur nintzen alde batetik zeren perilean jar bainintekeen, edozein begiluzeren aitzinean... eta, beldur nintzelako, hala nabaritu nuen bihotza, bularretik iltki izan balitzait bezala, baterat eta bertzerat so egiten nuela, disimuluz, papera atepetik sartu nuenean; bertzetik, plazer apur bat ere igarri nuen, zeren, etxea guztiz hertsirik zenuela sartu bainintzaizun, eta horrek ahaltsu egin ninduen, ipuinetako iratxoak, intxisuak eta gainerako spirituak bezainbat. Baina, oro har, urduri nengoen, eskua dar dar, eta, gutuna bigarren ahaleginean sartu ondoren, sekulako sosegua hartu nuen.
‎Sosegu hark, ordea, bertze ezinegon bat eta bertze urduritasun bat aurkitu zuen hurrengo kale kantoian, zeren, neure egitekoa eginez gero, ohoin bat bezala sentitu bainintzen, zure etxeko hurkotasuna hain modu zakarrean hausteagatik. Eta bi bozak berriro itzarri, eta nehoiz ere baino hitzontziago eta kalakariago aritu zitzaizkidan, eta, halatan, gau hartan lorik ezin egin nuela, neure gorputza martirizatzeari ekin nion, nehoiz ere baino beroago eta sutsuago.
‎Eta izen haiek lagun nituen... eta Salamancako etxeak eta suerte orotako edifizioak ere lagun nituen, batzuk stilo batean eta bertze batzuk bertze stilo batean eraikiak, zein baino zein ederragoak, bai barrendik eta bai kanpotik ere: katedral zaharra eta berria; san Martinen eta Corpus Christiren elizak, san Mar ko re na eta san Benitorena; solistarren, fonsecatarren eta maldonadotarren palazioak; ursulen eta klaratarren komentuak eta dominikoena; santa Teresaren etxea eta Maskorren Etxea; edo unibertsitatea bera...
‎osaba, erdi jostetan bezala, eta apeza, berriz, bere atzaparrak zorrozturik, sagua noiz larrutuko, osabak dogmaren eta ortodoxiaren marra iragan bezain fite... Diskusionea sortu zen jauntxo haietarik batek erran zuelako ezen hegaldaka zihoan karnaba bat akabatu zuela hiruzpalau egun lehenago tiro batez eta usoa baino fitezago erori zela. Eta osabak erran zuen:
‎EGUN hartan eta hurrengoetan inguruneko jauntxoak iritsi ziren, orain jauntxo bat eta orain bertze bat, familiari bere doluaren erakusterat. Baina, hartaz baino gehiago, zeren baitakizu nola izaiten diren kontu horiek, amaren eta aita Bartolomeren arteko konbertsazione hartaz mintzatu nahi nizuke.
‎Zeren, amets hartan, jauregiko gelan sentitu bainintzen bat batean eta supituan: Mattin eta biok geunden, bakoitza bere ohe gainean biluzik; bi oheen arteko hutsunean, berriz, jainkosa bat bezala zetzan Elbira —Mattinek eta biok maite izan genuen neska—, hura ere biluzik; zakila zut nuen, eta argi bat nuen eskuan... eta argi hartaz zakila ukitu, eta zakila suge bihurtu zitzaidan, ustekabean; behatu nion Mattini, eta hark ere bertze hainbertze egin zuen; eta sugeak elkarrenganat abiatu, borrokan hasi, eta eneak Mattinena irentsi zuen; eta aitzina egin zuen sugeak Elbiraganantz eta, neskak irri lizun bat egiten zuela, zangoak zabaldu, eta han nonbait galdu zen animalia herrestaria; eta plazer handi batek inarrosi zizkidan orduan barrengo zainak eta barrenagokoak, eta halatan itzarri nintzen, hain bustirik eta hain xipaturik, non baitzirudien ezen Iruñan uholdeak izan genituela eta uholdeak betean harrapatu zuela, bere bidean, ene ohea.
‎Izan ere, behin eta birritan erraiten zigun aita Leokadiok ezen atseginari, noiz eta ukitzen baikintuen eta gorputzean barrena sartzen, uko egin behar zitzaiola, eta arbuiatu eta errefusatu beharra zegoela, halatan, ezezko batez, zeinak atsegina bezain biribila behar baitzuen. Eta, nola tentaldi orotan borroka etenik gabekoa zen eta mementu bakoitzean ziren baiezko bat eta ezezko bat elkarren etsai, eta nola, bertzalde, mementuz mementu behar zuen ezezkoak bentzutu eta garaitu, zeren, Axularrek berak zioen bezala, bekatuaren egiteko aski da puntu bat, gogoaren egozte bat, borondatearen deliberatze bat eta konsentitze bat, eta zeren aski baitzen, ondorez, baiezko bakar baten garaitia ahalegin osoaren bekatuzkotasunaren erabakitzeko; eta nola, finean, milaka eta ...
‎Izan ere, behin eta birritan erraiten zigun aita Leokadiok ezen atseginari, noiz eta ukitzen baikintuen eta gorputzean barrena sartzen, uko egin behar zitzaiola, eta arbuiatu eta errefusatu beharra zegoela, halatan, ezezko batez, zeinak atsegina bezain biribila behar baitzuen. Eta, nola tentaldi orotan borroka etenik gabekoa zen eta mementu bakoitzean ziren baiezko bat eta ezezko bat elkarren etsai, eta nola, bertzalde, mementuz mementu behar zuen ezezkoak bentzutu eta garaitu, zeren, Axularrek berak zioen bezala, bekatuaren egiteko aski da puntu bat, gogoaren egozte bat, borondatearen deliberatze bat eta konsentitze bat, eta zeren aski baitzen, ondorez, baiezko bakar baten garaitia ahalegin osoaren bekatuzkotasunaren erabakitzeko; eta nola, finean, milaka eta milaka ezezkoren artean ez zen gaitz ez neke baiezkoren batek menera nintzan edo zalantzan utz nintzan —eta hura beti zen errazago, noiz eta itzartzen bainintzen supituki eta deblauki, amets lizun batetik—, hala kutsatzen nindu...
‎Txinan ibili diren misiolariek erraiten dute ezen txinatarrek erabiltzen dutela suplizio eta tortura mota bat, hitz guti batzuetan azalduko dizudana: lotzen dute biktima goiti beheiti jarleku batean; ipintzen dute iturri baten azpian, zeinari ura, itogin edo itaxur baten modurat, xortaka darion; erortzen zaio biktimari ura buru gainerat, beti toki bererat, orain xorta bat eta orain bertze bat, harik eta, xortaz xorta, buruan zulo bat eragiten dioten arte... Eta biktimaren izua eta espantua da hura, laztura eta mindura!
‎Zeren, noiz eta plazerrak eta atseginak bat batean eta ustekabean atrapatzen eta harrapatzen baikintuen, ba al dakizu zer erraiten ziguten egin behar genuela. Erraiten ziguten ezen arimak bideratu behar zuela gorputzak desbideratua, eta ez zegoela hartarakotz deus ere hoberik pentsua eta endelegamendua dolorezko misterioren batean pausatzea baino...
‎Eta batak gogor ekiten bazion, bertzeak gogorrago, eta horrela aritu ziren bizkarra zauriz bete arteraino. Eta, ezinaren ezinean, erori zen belaunen gainean, halako batean, bietarik bat, laxatu zuen eta utzi zuen zigorra alde baterat eta, nola parean egokitu baitzitzaizkidan, begiztatu nuen nik, orduan, bertze penitentaren behako distiratsu hura —irri ezinago zabal batek argitua, dolorearen erdian—, zeinak, ondotik, bertze azote batez zigortu baitzuen bere burua, bertzeari erran nahi balio bezala: " Hik hainbat, nik bat gehiago..."
‎Horregatik, hartaraz gero, noiz eta neure buruari galdetzen baitiot zer naizen, katoliko edo protestant, ihardespen bera emaiten diot: bietarik ere zerbait naizelarik, ez naiz ez bata eta ez bertzea. Eta gero, isilik geratzen naiz, isilak bere besoetan har nazan amoreakatik, eta halatan dadin neure izena isilaren izanean disolba eta barreia.
‎Eta, hitz haiek erraiten zenizkidala, nola oroitu nuen nik denbora hura, erabakitzen nuenean neure kasa, hamar hamaika urteko umea nintzela, katoliko eta protestant izaitea —orain katoliko, orain protestant, neure kontzientziak manatuaren arabera—, zeren eta osaba Joanikot eta jaun Marcel bainituen irakasle, eta biak miresten nituen eta ikasleen egitekoa zen irakasleen erranetarat egoitea... harik eta egun batean buruan bertze erran hura sartu zitzaidan arte: " Egia bat eta bakarra da", neure baitan mila zalantza eta bertze hainbat korapilo sortarazi zizkidana, ez nekielako jada zer aldetarat jo eta zeren alde! Nola ez nuen oroituko, bada, denbora hura, baldin zu ere puntu hartan bazintudan, nahiz eta ez puntu berean, zeren ni joaneko bidean bainengoen eta zu itzultzekoan, eta zeren, zure pentsua ez baitzen, ondorez, ume baten pentsu hauskorra, baina gizon jakintsu baten pentsu fermu bezain sendoa!
‎Zeren, bere garaiko astronomiari aterabide bat bilatu nahian, hala mintzatzen baitzen astronomo poloniarra, Ptolomeoren planeta sistemaz, haren zehazgabetasuna eta haren funsgabeko konplikazioneak gogoan: "(...) artista batek, bere koadrorako, eskuak, oinak, burua eta gainerako menbroak modelo diferentetarik hartu behar izanen balitu bezalakoa da, halako moldez, non zati bakoitza ezin hobeki marraztua egon daitekeen, baina gorputz osoarekiko eta haren osotasunarekiko loturarik gabe; eta nola zatiak ez datozen bat eta ez duten bat egiten, hala, munstro bat izanen da guztiaren emaitza, gizon bat baino gehiago". Ptolomeoren sistemaz ari zen Koperniko, eta zientziaz, azken finean, baina zenbatetan pentsatu izan dudan ezen hitz haiek ongi isla dezaketela gizonaren barrena, haren muina eta arima!
‎Ptolomeoren sistemaz ari zen Koperniko, eta zientziaz, azken finean, baina zenbatetan pentsatu izan dudan ezen hitz haiek ongi isla dezaketela gizonaren barrena, haren muina eta arima! ...rtze interpretazino honetan balegoke alderik, zeren nik ez bainuke gizona munstrotzat hartuko, bere bakarrean eta bere osoan anitz moldetakoa delako eta bere aniztasunean osoa eta bakarra; aitzitik, ez al duzu uste ezen, noiz eta aniztasun horretan zati batek bertzeak irensten baititu, bihurtzen dela gizona, edo bihur daitekeela, nehoiz baino munstroago, zeren jabetzen baitzaio orduan osorik ideia bat eta behako bakar bat eta zeren, behako horretan itsuturik, hartzen baititu ondoren armak bertzeen hiltzeko, nola gertatu izan baita Europako lurrak urte luzeetan hondatu eta esteialdu izan dituzten gerla erlijionezkoetan.... Eta ez ote duzu uste, halaber, ezen, zenbatenaz zabaltzenago dugun bihotza eta adimendua, hainbatenaz gehiago uler dezakegula ezen hainbat partez eginik gaudela... eta parte batean garela ardi, bertze parte batean otso, eta gizon bakoitza bere ardiak bizi duela, nola otsoak ere bizi duen?
‎Ptolomeoren sistemaz ari zen Koperniko, eta zientziaz, azken finean, baina zenbatetan pentsatu izan dudan ezen hitz haiek ongi isla dezaketela gizonaren barrena, haren muina eta arima! ...onetan balegoke alderik, zeren nik ez bainuke gizona munstrotzat hartuko, bere bakarrean eta bere osoan anitz moldetakoa delako eta bere aniztasunean osoa eta bakarra; aitzitik, ez al duzu uste ezen, noiz eta aniztasun horretan zati batek bertzeak irensten baititu, bihurtzen dela gizona, edo bihur daitekeela, nehoiz baino munstroago, zeren jabetzen baitzaio orduan osorik ideia bat eta behako bakar bat eta zeren, behako horretan itsuturik, hartzen baititu ondoren armak bertzeen hiltzeko, nola gertatu izan baita Europako lurrak urte luzeetan hondatu eta esteialdu izan dituzten gerla erlijionezkoetan.... Eta ez ote duzu uste, halaber, ezen, zenbatenaz zabaltzenago dugun bihotza eta adimendua, hainbatenaz gehiago uler dezakegula ezen hainbat partez eginik gaudela... eta parte batean garela ardi, bertze parte batean otso, eta gizon bakoitza bere ardiak bizi duela, nola otsoak ere bizi duen?
‎—Egia, bai... —segitu zuen osabak, arestian erranaren ildotik— Egia bat eta bakarra duk, ordea. Eta ez duk orainokoan predikatu izan digutena, Aristotelesen bidetik, hemen lurra, lohitsua eta zikina, eta han goian zerua, garbia eta aratza...
‎Eta ez duk orainokoan predikatu izan digutena, Aristotelesen bidetik, hemen lurra, lohitsua eta zikina, eta han goian zerua, garbia eta aratza... Izan ere, ez zagok zerua eta lurra bereizten dituen marrarik ez mugarik, eta, beraz, ez zagok lurrik ez zerurik, ez erakutsi izan diguten moldean bederen... zeren hik ere ikusi izan baitizkiok behin baino gehiagotan eguzkiari teleskopiotik, azalean dituen orbainak, baterat eta bertzerat higitzen direnak, eta zeren, halatan, eguzkia lohitsua den, baita Aristotelesen zerua ere, ondorez —hitz haiek osabari entzunak nizkion lehen ere, baina, geunden tokian geundelako edo geunden mementuan geundelako, nehoiz baino klaragoak eta aratzagoak egin zitzaizkidan eta nehoiz baino barrenago sartu, haren hitzak hitz doiak eta ezin justuagoak balira bezala, leku eta denbora ...
‎Eta, gauzak hala badira, garbi zagok enetzat ikasi beharreko lezionea: bi liburuetarik bat hautatu banu, biak hautatuko nitizkek, lehenengotik; baina obligatuko banindute, segidan, heriotzaren mehatxupean, bat eta bakarra hautatzerat, naturalezarena hautatuko nikek, zeren eta, urteen buruan, zientziaren erlijionetik hurbilago sentitzen bainaiz bertze edozein erlijionetatik baino.
‎—Jainkoak hala egin zuen mundua —erraiten zuten bai batak eta bai bertzeak ostinatuki— Egin zuen bata jaun, eta bertzea morroi; egin zuen bata andere eta bertzea neskame; eta elkarrekin bizitzeko egin zituen, baina ez nahasturik.
‎Turutak iragarri zuenean ezen Villagrandeko dukea tribunan azaltzeko puntuan zela, guztiak zutitu eta isildu ziren, eta kapela edo sonbrailua jarria zutenek burutik kendu zuten, dukeari zor zioten begirunea zela kausa. Dukeak, bere aldetik, jendearen abegi ona eskertzeko, eskua luzatu zuen baterat eta bertzerat eta, noiz eta ikusi baitzuen ezen bere tribunako lagun adiskideak nor bere lekuan zeudela, eseri zen eta gorako mugimendu bat egin zuen eskuaz, festa hasteko. Eta, jendearen txaloek eta oihuek airean bat egiten zutela, turutots bat aditu zen.
‎Eta, noiz eta burtzia sartzen baitzion zezenari, burdinazko puntari zetxekiòn makila hausten zen krak eginez, eta, krak harekin batean, jendearen bibak eta oihuak ziren hedatzen, esku zartadak eta txalo zaparradak aditzen. Eta burtzi baten eta hurrengoaren artean, peoiek paper gorriz apaindurikako hagatxoak sartzen zizkioten... eta burtzikada haietarik batean, zezena zerraldo erori, eta halakoa izan zuen heriotza eta azken fina. Eta zezen hilari so egin nion, eta zalantzan egon nintzen sagarroi jigant bat ez ote zen, hain ziren ugariak gainean zituen burtziak eta hagatxoak.
‎Baina botereak, berean irauteko, ez ote du behar, halaber, ageriko edo ezkutuko mehatxua, edo biak baterat? Eta, agerikoan, molde bateko eta bertzeko armak erakutsiko ditu: ezpatak, fusilak eta kanoiak, printzipalki.
‎Eta berriro behatu zuen horman goiti, koadrorantz, zeinak erakusten baitzuen txakur bat, mahai baten azpian jarria; baita buztinezko txarro bat eta beirazko ontzi bat ere, mahai gainean.
‎Zeren aldi hartan hasi bainintzen, hain zuzen ere, orkumeei eta izen xelebre horiek ipintzen... —eta, begiak koadroaren alde baterat eta bertzerat mugitzen zituela, sententziatu zuen—: Ez duk bertze munduko gauza, baina...
‎Eta solasean hasten gara, eta ni sagar batez ari naiz eta zuk bertze sagar bat ulertzen didazu, eta hala bihurtzen da hizkuntza bakoitza ere babel dorre bat eta hala erran liteke ezen Bibliako dorre hura ez zela bakarra izan eta zenbat hizkuntza, hainbat babel dorre direla munduan. Eta osaba eta Alessandro ere hala ibiliko ziren, segur, italianoaren babel dorrean... eta nik, zer erranik ez, zeren, haien konbertsazionetik ez bainituen hitz solte batzuk baizik ulertzen.
‎Eta" Uuuh!" egin zuten marinel guztiek baterat eta, segidan, jiratu zen osaba, seinalatu zuen hatzaz zakua, eta erran zuen ezin ozentkiago:
‎Eta Alessandroren etxean lau egun eginez gero, xuxen jo genuen, lehenik, Bolognako komarka eta terminoetarat, non hiru eguneko geldialdia egin baikenuen, geratzeko asmorik ez genuen arren... zeren, harat iritsi ginelarik, hasi zen osaba galdetzen leku batean eta bertzean Collège de France n berarekin ikasi zuen kide haren berri, zeinari Marco Conti baitzeritzan, eta galdetzearen galdetzeaz aurkitu ere genuen azkenean, eta hala eman genuen haren etxean egun pare bat... eta hala izan genuen, haren bidez, Annibale Carracciren ritratti ridicoli ak miresteko parada: erretratu haiek, exagerazioaren eta soberaniaren lengoaian mintzo zirenak eta liburuan aipatu eta erabili ere ditudanak, Villagrandeko dukesak eta Mantillanako kondesak jarri zituzten aurpegi lekuz kanpokoen adierazteko, noiz eta aitak prestaturikako festa handi hartan sugegorria erakutsi bainien.
‎Finean, nola aitona Nikolasek printzipalki frantsesez ikasi baitzuen, eta nola behin batean, bere izebetarik bat, Parisko handiki baten etxerat ezkondu behar zuela eta, Parisen egon baitzen eta Parisko handitasunarekin liluraturik itzuli baitzen, hala miresten zituen Paristik eta Frantziatik zetozen kasik gauza guztiak, eta hala nahi izan zuen eta hala erdietsi ere zuen, erregeordearen fabore berezi baten bidez, bere bi semeek —gure aitak eta osaba Joanikotek— Parisen ikas zezaten, Filipe II.ak bere denboran ezarri legearen gainetik, zeinak bere menekoei kanpoan ikastea eragozten baitzien. Eta, hala eta halatan, Parisko izebaren eta haren senarraren ahaleginei esker bete ahal izan zuen aitonak bere semeak ongi hazteko eta hezteko ametsa, igortzen zituelarik bai bata eta bai bertzea ere Parisko Collège de France rat, gure aita lehenik, eta osaba Joanikot ondotik, zeren eta haiek ere hiru urteren aldea baitzuten beren artean, Mattinek eta biok gure artean bezalaxe.
‎—Aitari hitz eman nioan, eta bete egin behar nian hari emanikako hitza, nitaz ahalke ez zedin amoreakatik, ezta nihaur neure buruaz ere. Horregatik, noiz eta pintatzeari utzi bainion, berdintsu segitu nian, urtean karta pare bat skribatzen, donejoanetan bata eta gabonetan bertzea, aitak pentsatzen segi zezan ezen ez nuela etsiko eta amak sinets ezen berak taroteko kartetan ikusi izarra noizbait loratuko zela Italiako zeruan...
‎Hauxe: " Zer axola zait niri Rafael bat eta mila Rafael galtzea, baldin seme galdua berreskuratzen badut?". Eta hirea ez duk ohorea, baina koldarkeria, zeren eta ez baitiok buru egin nahi heure hutsari eta heure bizitzan huts egin izanari.
‎Eta, bihotza bizkortzen zitzaidala, aitzina egin nuen: han berean zeuden, bai, mutil bat eta neska bat, lorategiko bi ezpel hesiren arteko pasabidean, iturritik hurbil...! Eta, ilberriko gau hertsia zen arren, hontzak baino garbiago ikusi nuen:
‎Jauregian, morroi eta neskameen artean, dozena pare bat zerbitzari izanen genituen orotarat... guztiak ere aitaren beldur, zeren baitzekiten zein izan zitekeen aitaganik jaso zezaketen zigorra, baldin jauregia urde urdangen aska bihurtzen bazuten. Eta, nola baitzekiten ezen aita kontu haietan gizon arduratsua eta jarraikia zela, bere manu eta ordenetan zorrotz baino zorrotzagoa, ildoa xuxen daraman goldelaria baino xuxenago ibiliko ziren guztiak, Kupidoren aldikako deiei entzungor eginik edo beren desiren konplimendua bertze leku baterako eta bertze okasino batzuetarako utzirik, ezkutuan eta isilpean beti ere.
‎—Et et et! Bat eta bat ez dira beti bi. Zeren katu batek eta sagu batek katu bakarra egiten baitute.
‎Bat eta bat ez dira beti bi. Zeren katu batek eta sagu batek katu bakarra egiten baitute. Eta saguaren musikari letra jartzen badiozu, katua agertuko zaizu...
‎Eta osabari ere kosta egiten zitzaion lo egitea: hark, ordea, alde baterat eta bertzerat jiratu ondoren, loak bereganatzea erdietsi zuen, halako batean. Eta zurrungaka hasi zen.
‎Eta banindoan, banindoan... eta mementu batean osaba Joanikoti lotzen ninduen zina oroitu nuen, ohorezko eta odolezko zina; ordea, osabaren bozaren gainetik bertze boz hura —guztiz enea— lehertu zen ene baitan, odolaren boza, ene esku eta ene begien boza, ene erraien boza eta gorputz osoaren boza, eta boz hark erran zidan ezen ene ohorea —zinezkoa eta minezkoa, eta ez txantxetakoa— jokoan zegoela eta zina hausteko eta hausteko, zeren eta ez bainengoen zinaren betetzerat behartua, zinezko ohorea ohorezko zinaren gainetik zegoenean; eta erraiten zidan, bertze hitz batzuekin, ezen gizon jokatu behar nuela eta ezin jar nezakeela neure gizontasuna kolokan eta kordokan, nihaur ere gizon nintzenez gero, eta hargatik sentikortu eta anaiarekin muturtu egin behar nuela, eta ez memelo eta lolo ezdeus bat bezala geratu, besoak uztarturik; eta erran zidan, azkenik, ezen osaba Joanikotek guztiz ulertuko zuela ene jokabidea, segur baietz, zeren hura ere gizon baitzen, eta amorosturik zegoen gainerat, ni bezala, eta ulertu behar zituen gizon baten obligantzak eta eginbeharrak, amorosiaz denaz bezainbatean. Eta joan nintzen aitaren langelarat, baina ez nuen ediren; eta baterat eta bertzerat joan nintzen, eta hura nehon ez... Harik eta jakin nuen arte ezen herrirat jaitsi zela, ez dakit zeren egiterat.
‎Hura amaren irri zabala, bozkarioaren eskuak moldatua, eguzkiaren izpi batek izotzaren bihotzari ebatsia...! Zeren eta amaren izotzak baitzuen amorioaren amoriozko berorat erori bat eta isuri bat, eta amak kopetan eman musua eta haren irria ziren haren zigilu eta seinale!
‎ezetz harrapatu...!", eta, oinaztura baino fitezago eta bizkorrago, adar batetik bertzerat egin nuen jauzi, handik lurrerat; abiatu nintzen oihanean barrena, Elbiraren gibeletik, harrapatu eta etzanarazi nuen... eta, ezpainetarik irri jainkozko hura baztertzen ez zuela, laxatu zuen gerruntzea, laxatu zituen atorrako zintak, eta dardarka eta hatsangaka zeudèn usakume bi haiek erakutsi zizkidan. Eta esku batekin bata eta bertzearekin bertzea ferekatu nituen, eta ikusi nuenean ezen sosegurat eta baretasunerat egin zutela, bi bularren arteko habian ipini nuen, amoltsuki, neure burua, nola osaba Joanikotek jarri baitzuen Maddalenenean, urroztarren bordan ikusi nituenean. Eta, hala geundela, ene ezpainak aitzinatu nizkion apur bat, eta hark ere aitzinatu zizkidan bertze apur bat, baina nik ez dakit zer gertatu zitzaidan orduan, zeren gibela egin bainuen...
‎—eta, bere soa bizkaitarrarenganat desbideratzen zuela, irritsu bezain insolent, gaineratu zuen—: Dena den, hire lagun horrek badik ezpata bat eta horrekin borroka haiteke, damu ez bahaiz... zeren eta jakin nahi bainuke zer koloretakoa den hire odola: gorria... edo zuria eta esnea bezalakoa...
‎Mirakuluaaa! Zeren eta jauzi batean eta dantza batean jaiki baitzitzaigun hil hurran zegoena, zeina baitzen, arestian erran dizuedan bezala, gure aita. " Horra hor zure aita sendaturik", mintzatu zitzaidan gizona; eta hala zen, zeren aitaren begiek orain dohatsu zeruratu berri batenak baitziruditen; haren hatsa haizearen hatsa zen, eta haren azala, berriz, guri guria zen, haur jaioberri batena iduri; eta mirakulu hura neure begien aitzinean nuela, ihardetsi nion gizonari:
‎Eta, ildo beretik, Salamancan xuxendu zenizkidan hitz haiek gogoan, noiz eta erran baitzenidan ezen, katoliko edo protestant, bietarik ere zerbait zinela, baina ez zinela ez bata eta ez bertzea sentitzen, berdinzki erran dezaket nihaurk ere ez dudala ulertzen nola erran dezaketen katolikoek ezen ez dagoela elizatik kanpoan salbazionerik... are gutiago Indietako oihanetan bizi izan nintzenetik indiar gorri haiekin, zeinak baitziren, karitateari zegozkion kontuetan, giristinoak baino giristinoagoak eta jenerosoagoak, guztia guztien artean partitzen zutenak.
‎...nen begiak haren kokotsarekin, edo honen biloa haren masailekin, harik eta ohartu nintzen arte, lehenik, ezen ezin nezakeela erretratu hura nehola ere osa, zeren Nenbo beltza baitzen eta bertze laurak zuriak, eta hautu hartan orin bat baino gehiagorako nahi bainuen nik Nenbo, eta zeren Laura haur bat baitzen eta Rosa de Osorio adinetara heldua, eta nekez lot zitezkeen haien gorputz zatiak, munstro bat eta nahaste borraste guztizko bat sortzeko ez bazen bederen, nola erraiten baitzuen Kopernikok; eta ohartu nintzen, hondarrean, ezen Zeuxisena ez zela ene desira eta ez ene gutiziamendua, zeren bakoitza zen bezala maite nahi bainuen, bere bertuteekin eta bere akatsekin, eta zeren ene besarkada bertute eta akats ororen gainetik baitzegoen eta haiek baino urrunago zihoan, amorioaren gaineko amorioa...
‎Eta, buruz ezetz erraiten niola, Axularri buruzko ipuin harrigarri hura kontatu zidan: nola Sarako erretoreak Etsai zeritzan deabruarekin ikasi zuen Salamancako haitzuloetan, norat joan baitzen Teologiaren eta magiaren ikasterat, bere anaia batekin eta bertze lagun batzuekin, eta nola, ikastekoak ikasi ondoren, ikasleetarik batek geratu behar izan zuen deabruaren zerbitzuan, beronekin egin tratuaren arabera; eta ikasleek hartarakotz zotz egin zuten, eta Axularren anaietarik batek geratu behar izan zuen; eta, orduan, anaiaz urrikaldurik, Axularrek erran zion deabruari ezen geratuko zela bera, haren orde; eta, anaiaren orde han berean geratze... " Hemen nago!"; baina, orduan, nola gartzela hartarik eta trabailu ezin nekeago hartarik ihes egin nahi baitzuen, bururatu zitzaion Axularri ezen bi hitz haiek irakatsi behar zizkiola galbaheari; eta irakatsi zizkion Axularrek galbaheari bi hitz haiek eta, hala, Etsai urrun samar ikusi zuèn egun batean, pentsatu zuen ezen hura zela bere ordua, eta entseiatu zen, ondorez, handik itzurtzerat eta ihes egiterat; eta bazihoan Axular kanporantz, eta galdetu zion deabruak:
‎Eta, ogi puska bat eta pitxer bat arno emaiten niela, erran zidan buru zirudienak, erraiten ari zenaz segur:
‎Eta don Venancioren diruari esker nintzen libre, eta Piarres Oihartzabal kapitainak zuèn diruari esker abiatu nintzen, halako batean, Cartegena de Indiastik zetozèn zazpi galeoi haietarik batean, Mundu Berritik Mundu Zaharrerat, nola hamasei bat urte lehenago egin bainuen Mundu Zaharretik Mundu Berrirat, Antonio eta Joxe lagun nituela, zeren akabatu baitzen ene Indietako aldia, oren gaitz bati eta bertze ehuni itzuri ondoren.
‎Eta sartu nintzen hariztian, ikusi nuen orbela, hartu nuen hosto bat eskuan, eta hosto eroriaren zainek osatzen zuten hieroglifikoan neure heriotza irakurri nuen... eta orduan, malenkoniak arras hartzen ninduela, denbora ene zainetan barrena igarri nuen, jauziz jauzi eta leizez leize... Baina, segidan, orbela usaindu nuen, bat batean eta bete betean... eta, usainaren haritik, haurtzaroko gertaki hura oroitu nuen, noiz eta orbelaren gainean anaiarekin jostetan ibili bainintzen, biak ohantze haren gainean besarkaturik arrodaka, urrunetik alboka baten notak eta soinuak zetozkigun bitartean, artzainen batek edo joak... eta, kasik oharkabean, orbelaren gainean etzan eta arrodaka hasi nintzen orduan ere... eta, arrodaka nindoala, a...
‎KAPERAKO etxebizitzak sukalde bat zuen, gela bat eta egongela bat, eta ama eta biok egongelan jarri ginen, aulki banatan.
‎Amak eskuak gurutzaturik zituen, magalean zuèn larruzko objektu zilindriko baten gainean eta, batzuetan bere esku haiei beha, bertzeetan niri, erran zidan:
‎Eta erran nion ezen edozein paradisuk, egiazko izaiteko, bi harroin behar zituela, bihotzarena bata eta adimenduarena bertzea, eta indiar gorrienak bihotzarena baizik ez zuela, zeren, adimenduaren argiaz denaz bezainbatean, urri eta eskas baitzebiltzan, ilunak harturik.
‎Bertzenaz, bazirudien ezen don Fidel, semea galdu baino bortz urte lehenago alargundu zenetik, bakarrik bizi izan zela bere etxe polit hartan, harik eta bere bizitzaren mementu batean emazteki indiarrez inguratua bizitzea erabaki zuen arte, berehala jakinen duzu zergatik. Enetzat, berriz, kanaberazko txabola berri bat eginarazi, eta hantxe egokitu ninduen, zaldi bat ere uzten zidala, zeren eta ordu arte bera izan baitzen nagusi eta administratzaile eta nihaur nahi baininduen administratzaile berri, landareen, hornizoinen eta bertze salerosien kontuen eramaiteko eta hango eta hemengo erosle zein saltzaileekin harremanetan jartzeko, baterat eta bertzerat ibiliz, nezesitateen arabera.
‎Eta ez duzu uste, halaber, ezen, baldin haragi hezurrezkoari mementuan akatsik sumatuko ez bazenio, amorioa itsua izan ohi delako, halarik ere, urte guti batzuen buruan iritzia eta aburua aldatuko litzaizukeela, Jainkoa delako aldatzen ez den bakarra eta adinak itsusten eta hondatzen duelako gorputza eta ekartzen zimurrak bisaira, halako tailuz, non segur egon baitzaitezke ezen mutil hura —denborak gizondua eta aitondua— mesprezatzerat eta gorrotatzerat ere iritsiko zinatekeela, koadroko bertze mutil hura gogoan? ’ Eta galdegin zidan: ‘Ez al zaizu iduritzen ezen ene hitzak arrazoinezkoak izan daitezkeela, maila batean eta gradu batean bai behintzat? ’"
‎Anitzetan, arratseko freskuran edo afalorduan terrazarat iltkitzen ginen, non baitzegoen alabastrozko mahai bat eta, han, kopa bat arno edateko ohitura izaiten genuen. Eta kopa hark luze irauten zuen gure ezpainetan, eta guk arno hartaz busti nahi izaiten genuen, xortaz xorta, gure solasa, argiz argi piz zedin gure arima batuen egoitza, non itxuraldatzen baitziren solas haietan atzemaiten genituèn bai harkaitzak, zelaiak eta latsak, eta bai basoak, basoko txoriak eta basoko animaliak ere...
‎batzuk onak eta bertzeak gaixtoak: munduaren punta batean eta bertzean berdin...!
‎Eta, nahi gabe, Urbiainen gertatuak etortzen zitzaizkidan bururat, zeren urbiaindarrak ere bertze tigre baten beldur baitziren —eta ‘bertze’ diot, ez bakarrik Indietako tigre hura bertze tigre bat zelako, bertze mota eta bertze molde batekoa zelako ere bai, handiagoa eta piztiagoa—, noiz eta hark Urbiaingo basoetarat ihes egin baitzuen, eta zeren baitzirudien ezen urbiaindarrak eta indiar gorriak, guztiak ere beldur berak lotzen zituela: munduaren punta batean eta bertzean orduan ere berdin!
‎Handik aitzina, Xiritxeren bila joaiten hasi nintzen arratsero, egun batean leku baterat eta bertzean bertzerat neramala, biak ere zaldi gainean beti, han eta hemen zeuden guardiak ene ateraldi haietarat ohi zitezen, harik eta ihesaldiko eguna iritsi zen arte.
‎Maiatz hartan, ordea, bi astetan gaixo antzean egon nintzen, etxetik atera gabe, mafrundi handi batekin eta kalentura pixka batekin, eta orduan gertatu zen gertatzekoa.
‎Ordea, erran ote zion Kristok zango batetik herren zenari: " Herren zaude zango batetik eta, orain, bietarik utziko zaitut, zeren horrela merituago izanen baitzara Jainkoaren aitzinean", edo, bertzerik gabe, sendatu egin ote zuen. Eta, janik gabe utzi ote zituen bere jarraitzaileak eta barauaren beharra predikatu, noiz eta, haiek gose zirelarik, ogiak eta arrainak berretu eta emendatu baitzituen?
‎Hark irakatsi zizkidan lehen letrak eta numeroak; hark irakatsi zidan nola egiten zen zirkunferentzia soka batekin, baita elipse bat ere soka bat eta bi iltzerekin; hark irakatsi zidan ezen marraskiloek spiral bat zutela armarri —eta nola geratzen nintzen spiral haiei beha, liluraturik bezala! —; hark irakatsi zizkidan hegaztien eta piztien mila istorio jakingarri, baita haien gordelekuen atzemaiten ere, han eta hemen uzten zituzten aztarnei jarraikiz, zeren laket baitzuen haien ohiturak studiatzea, ehiztari eskasa bazen ere, ber...
‎Baina bada bizitzan epe bat eta aro bat, zeinean haurra apurka gizontzen den, eta bertze aterbe batzuk bilatzen dituen, ohartu ere gabe batzuetan, baina baita ongi oharturik ere bertzeetan, nola izan baitzen ene kasua. Eta, hala, osabak jauregiko ziegetarat ustekabeko bisita hura egin zidanean, ene baitan zerbait hautsi, eta haustura hark marra hura eta zigilu hura eragin zizkidan denboraren bidean, aditzerat emaiten zidatenak ezen epe bat akabatu eta bertze bat hasterat zihoakidala.
‎Bigarren mugarria eta data, berriz, berant gabekoa izan zen, noiz eta gure sekeretuaren zina odolez sinatu baikenuen. Dakizun bezala, Ofizio Sainduaren manuz eta aginduz, eta jaun inkisidorearen trabailuen araberako maiztasunez —zeren eta, uda partean edo uda inguruan, eguraldiak onerat egiten zuenean, anitz baitziren baterat eta bertzerat egin behar izaiten zituen bisitak— ediktu bat zabaltzen zen —eta hala egiten da oraino—, zeinean eliztarrei jakinarazten baitzitzaien, bertze zeregin batzuen artean, urtean behin konfesatzeko eta komunionea egiteko obligazinoa... baita hereseen eta heterodoxoen salatzekoa ere, bekatu mortalaren mehatxupean. Badakizu, halaber, ezen salaketa haiek isilpean eta ezkutuan egiten zirela:
‎Eta, sartzen ginelarik elizan, hasi zuen apezak meza, erran zituen introito ak eta kyrie eleison ak, epistolak eta bertzelako berri onak, eta pulpiturat igo zen, sermoiari ekiteko. Eta predikatzen hasi zen, eta, haren sermoi gehienetan bezala, mila izen nahastu zituen, tiratu zuen hari batetik eta bertzetik... eta, halako batean, Herodes ere sartu zuen, baita nola san Josek amets bat izan zuen ere, eta nola amets hartan aingeru bat agertu zitzaion. Eta don Frantziskok, boza goratzen zuela, erran zuen:
‎Nola hunkitu ninduen amaren erran hark eta haren so hauskorrak! Zeren eta, jainkosa baten idurirat, helezina eta haustezina zirudienak bazuen, itxura batean, ahulezi puntu bat eta ahulgune bat —beldurra baino beldurgarriagoa zena!, haren hitzetan—, eta ahulgune hartarik hauts zitekeen haren mundu ustez sendoa, enea edo osaba Joanikotena bezalaxe eta nornahirena bezalaxe. Eta nola sentitu nuen harenganat hurbiltzeko gogoa eta ene besoekin babestekoa eta musu emaitekoa...!
‎—Erran dizuedan bezala, bada, tigre honek antilopeak eta ostrukak zituen ehizagai Afrikako ordokietan, non ibiltzen baitira, halaber, hango eta hemengo nekazariak beren gurdiekin baterat eta bertzerat. Eta, nola antilopeek eta ostrukek, halatan, nekazariak baitituzte bizilagun, eta nola usaturik baitaude, ondorez, nekazarien gurdi gaineko ibilaldietarat eta haien harat honatetarat, hala, haien ohituraz eta konfiantzaz profitatzen dira ehiztariak... eta, hala eta halatan, eskuratzen dute eta hartzen dute ehiztariek gurdi haietarik bat, igaiten dute tigrea gainerat, estaltzen dizkiote begiak, hurbiltzen dute gurdia ehizatik sei zazpi ehun urratserat, libratzen dizkiote tigreari begiak... abiatzen da hura ehizaren gibeletik, harrapatzen du... hurbiltzen dira ehiztariak, handik aitzina, tigrearenganat, zaldiz; laxarazten diote ehiza, begiak berriro estaltzen dizkiotela; emaiten diote sari gisa zerbait, haragi puska bat edo ontzi bat odol... eta zer gehiago nahi duzue, bada, nik kontatzea?
‎Eta ezpatari antzetsua eta ezin trebeagoa zen, bertzalde, egunoroz bere ezpata erabiltzerat entseiatzen zena, baita untzi gainean ere, gezurrezko edo idurizko konbatetan, batean marinel baten kontra, eta bertzean bertze baten kontra, edo Antonio Ibarbiaren kontra ere, erakustaldi haietan guztiei ere gailentzen zitzaiela. Eta hain zegoen Bizkaikoa bere ezpatari lotua, non, hitz egiten zuenean ere, baterat eta bertzerat mugitzen baitzituen eskuak, haietan ezpata ikustezin bana balu bezala.
‎Aitona Nikolasek —eta gure aitak ere ez gutiago— etxearen eta etxekoen erreputazionea eta izen ona zuen kezka eta ardura nagusi, muinetaraino eta erroetaraino sartua. Horregatik, zenbatetan eta zenbatetan ez ote ziguten erran bai batak eta bai bertzeak Mattini eta bioi:
‎Duela guti arte gure desterrua eta gure desgraziak izan dituk herritarren mintzagai; gaur, berriz, gure olaz eta gure fortunaz mintzatzen dituk. Baina hau ez duk aski, eta are gehiago hazi nahi badugu, baterat eta bertzerat hedatu behar diagu negozioa, baterat eta bertzerat joan, hango eta hemengo handikiekin eta merkatari ahaltsuekin solastu eta haiei geure asmoak erakutsi... Sare bat eraiki behar diagu, jakiteko istant bakoitzean non jo eta norat jo, zer egin eta zer ez egin.
‎Duela guti arte gure desterrua eta gure desgraziak izan dituk herritarren mintzagai; gaur, berriz, gure olaz eta gure fortunaz mintzatzen dituk. Baina hau ez duk aski, eta are gehiago hazi nahi badugu, baterat eta bertzerat hedatu behar diagu negozioa, baterat eta bertzerat joan, hango eta hemengo handikiekin eta merkatari ahaltsuekin solastu eta haiei geure asmoak erakutsi... Sare bat eraiki behar diagu, jakiteko istant bakoitzean non jo eta norat jo, zer egin eta zer ez egin.
‎...olamendu harekin, afaltzerat; jarri ginen guztiok mahaien inguruan... errezitatu zion ene anaia Mattinek laudoriozko oda bat Villagrandeko dukeari, ihardetsi zion honek hitzekin, sinatu zuten agiri batzuetan hitzarturik zuten tratua, gure aitaren administratzaileak eta Villagrandeko dukearen sekretarioak aitzinetik prestatu zutena; ekin genion afari ezin joriago hari, jan genuen plater bat, bertze bat eta bertze bat, gonbidatuen alabantzen artean, zeren eta zinez baitzeuden zaporetsuak zerbitzatzen ari zitzaizkigun janariak eta biandak... jan genuen arkumea, zeina baitzen afalburuen aitzineko platera, eta, osabari hitz eman bezala, haren kakategirantz abiatu nintzen.
‎—Onartzen diat, seme, goiti beheiti gentozela... eta lur jorik geundekeela, baldin hiregatik izan ez balitz. Baina guztian zagok muga bat eta hik hautsi duk eta iragan duk muga. Edo ez ote dakik ezen gure arbasoen memoria lohitu behar duala, baldin ehundabatgarren kanoia Amaiurri beha paratzen baduk?
‎Baina behin baino gehiagotan erran dizut, halaber, ezen bazuela aitonak barrenean itzal bat eta halako ezinegon bat, bertze mota batekoa, bere iraganari eta etxeko iraganari lotua zegoena, bakean uzten ez zuena eta barrendik jaten zuena, eta luzeago mintzatu nahi nizuke horretaz.
‎Baina eskandalu hark ez zuen erremediorik, zeren, hartaraz gero, zernahi galdetzen zitzaiolarik ere —hartuko al duzu zopa pixka bat, aitona?, aterako al gara pixka bat kanporat? —, alferrik izaiten baitzen, haren errepuesta beti bat eta beti bera izaiten zelako: " Katolikoek eta protestantek, guztiek ere ipurdian zuloa!", lelo hura zentzuaz eta adimenduaz guztiz jaundu balitzaio bezala.
‎—Urte berria da eta etorkizun berri jori baten aitzinean gaude, baina ez genuke ahantzi behar ezen ez dagoela etorkizun onik zimendu sendorik gabe, eta gaur zimendu horietaz mintzatu nahi nizueke: gure arbasoek galdu zituzten gerla haiei buruz, alegia —eta, mahaiaren alde baterat eta bertzerat so egiten zigula eta barrendik hats hartzen, gaineratu zuen—: Aitzina egin nahi duenak aitzina egin behar du eta ez gibela beha bizi, lezioneren bat ateratzeko ez bada...
‎Baina egun batean, hamabi bat urte nituela, sententzia edo aforismo hura errotu zitzaidan buruaren erdian: Egia, bat eta bakarra da, ez dakit oraino nola. Zeren behin baino gehiagotan aditua bainuen nik, orduko, sententzia hura, ez objekzionerik ez salbuespenik onartzen ez zuena, baina enegan deus berezirik eragin ez zuena.
‎Eta, maleruski diot, zeren handik aitzinako ene buruhausteek eta larrialdiek sententzia hura izan baitzuten sorburu eta abiapuntu. Izan ere, baldin egia bat eta bakarra bazen, nola aitortzen baitzuen mundu guztiak, baita osaba Joanikotek eta jaun Marcelek ere, edo protestant izan behar zuen edo katoliko. Edo, don Frantziskoren etsenplua aintzakotzat harturik, astoa behar zuen, edo katua behar zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
bat 5.437 (35,79)
Lehen forma
bat 2.720 (17,91)
batera 648 (4,27)
batean 562 (3,70)
baten 228 (1,50)
batekin 193 (1,27)
bata 171 (1,13)
batek 161 (1,06)
batetik 98 (0,65)
batez 90 (0,59)
bati 82 (0,54)
bateko 72 (0,47)
bataren 62 (0,41)
batak 50 (0,33)
Bat 39 (0,26)
baterat 23 (0,15)
batari 22 (0,14)
batekoa 22 (0,14)
batekoak 19 (0,13)
batentzat 16 (0,11)
Batera 15 (0,10)
batarekin 11 (0,07)
baterako 9 (0,06)
Batean 8 (0,05)
Bateko 7 (0,05)
BAT 6 (0,04)
baten bidez 6 (0,04)
Batek 5 (0,03)
Batetik 5 (0,03)
baten gainean 5 (0,03)
batena 5 (0,03)
batengana 5 (0,03)
batean gora 4 (0,03)
batekoek 4 (0,03)
Bati 3 (0,02)
baten aurrean 3 (0,02)
bati buruz 3 (0,02)
Batekin 2 (0,01)
Baten 2 (0,01)
batarena 2 (0,01)
batarenak 2 (0,01)
bataz 2 (0,01)
batekiko 2 (0,01)
baten atzetik 2 (0,01)
baten aurka 2 (0,01)
baten barruan 2 (0,01)
baten gainera 2 (0,01)
baten gainetik 2 (0,01)
baten kontra 2 (0,01)
baten lekuan 2 (0,01)
baten ondoan 2 (0,01)
batenak 2 (0,01)
batengan 2 (0,01)
batengatik 2 (0,01)
BATERA 1 (0,01)
Batekoak 1 (0,01)
Batentzat 1 (0,01)
batarenean 1 (0,01)
batean barna 1 (0,01)
batekin batera 1 (0,01)
batekoen 1 (0,01)
baten aurrera 1 (0,01)
baten azpian 1 (0,01)
baten azpitik 1 (0,01)
baten baitan 1 (0,01)
baten esku 1 (0,01)
baten gisara 1 (0,01)
baten ondoren 1 (0,01)
baten truke 1 (0,01)
batenean 1 (0,01)
batenganantz 1 (0,01)
batengandik 1 (0,01)
batentzako 1 (0,01)
baterantz 1 (0,01)
batetakoak 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia