Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 136

2000
‎Segundo batzuk behar izan nituen erreakzionatzeko, ez bainuen ulertzen zer gertatzen zen (beharbada, eta ez da broma, edan nuen guztiagatik), eta zurrunbilo hartara hurbildu nintzenerako denboratxoa zeraman bertan Duncanek, borrokan zebiltzanak banatzeko ahaleginetan. Borroka bat zen, bai, Duncanen lagunetako baten eta nireetako baten artekoa. Ez dakit zer gertatu zen, ezta jakin nahi ere, baina gehienon mozkorraldia une horretan eten zen.
‎" Kanadako aldera joan gaitezke; gauez ura kolore desberdinez argitzen dute eta mirakulosoa izaten da". Eta egia esatera, gaueko ikuskizuna primerakoa izan da, baina bazuen aire artifizial bat eta nik ikusmira baino gehiago gaugiroa gozatu dut, gaugiroa eta lagunartea (aspaldiko partez ere, azkenik hasi naiz lagunartearekin gozatzen).
2001
‎" Beno, bai, liburu horrekin frogatu didazu zure hizkuntza gaitasuna, eta orain kontakizuna zer?". Zeren literatura kontakizun bat da, ez da arrisku salto hirukoitza egiteko; zuk kontatzen didazu istorio bat eta nik irakurri egiten dut. Saiatzen naiz eten hori amildegi ez bihurtzen.
‎Txirrina totelka hasi zen klasera sartzeko ordua abisatzeko eta bi ilara egin ziren, Goio batean eta ni bestean suertatu ginen eta keinu egin nion. Ez dakit Goiok ilara haiek oroituko dituen.
‎Lokatzetan plisti plasta hurbildu nintzen atariraino. Tipo bat atera zen ataripe batetik eta nire ondotik igaro. Apenas ikusi nion bisaia, gabardinaren hegalarekin estaltzen baitzuen ia osorik; baina bere ibilera pausatuegia zen oharkabe pasatzeko.
2002
‎Ez. zuk kopatxu bat eta nik bestea. Ez niri, gero, milingakeriarik ekarri orain!
2003
‎Biok etxe berean bizi ginenez, bera solairu batean eta ni bestean, askotan egoten ginen elkarrekin. Ongi gogoratzen naiz nola behin batean umetan esan nion:
2004
‎Ni beti joan naiz gida batekin, txofer batekin eta nire andrearekin. Babestuta, badaezpada ere.
‎Saio hori bazegoen ni irratira iritsi nintzenean 1971n, modu informalean egiten zen. Hasieran Juan Jose Lopez Rekartek eta biok egin genuen, aldizka, bera egun batean eta ni bestean. Gerora nik hartu nuen saioaren martxa osoa.
‎Biok goroldio erdi jelatuaren gainean etzanda geunden, bera abioiaren alde batean eta ni bestean, kontu kontari burdin puska haien gainetik. Gaian zuzenki sartu gabe, denbora eman nahi genion arrozaren deskubrimenduari buruzko azterketari.
2005
‎beraz ari gara ja moral bat egiten. Nik ordea pentsatzen bazaitut zu zarela pertsona bat bai baina nire lehiakidea, konpetentzia daukazu, nik daukat denda bat eta zuk beste bat eta niri kalte egiten didazu, beste moral bat egingo dugu.
‎Arratsaldeko zazpiak hamar gutxiago dira eta zerbitzari berria zaborra ateratzen irten da. Monika saltsa batzuk lotzen ari da kantoi batean eta ni dauzkagun jakiak aztertzen ari naiz, hozkailuko atea zabalik.
‎poema bat eta ni eginen naiz zure.
‎Hizkuntzaren bidez gauzatutako Beste baten eta Nire arteko elkarketarekin bakarrik sortzen dira gizakia osorik eragiten duten sentimendu sakon eta noble guztiak, hau da, bi pertsonen arteko bat egitea —adiskidetasunean, maitasunean eta elkartze espiritualean— lotura garaien eta barnekoiena bihurtzen duten sentimenduak.103
2006
‎Kontatu nizun ikasle garaikoa ere, Sevillako neska batek eta nik nola hitz egiten genuen egunero pareko erresidentzian bizi ziren mutilekin, leihotik leihora, buila batean.
2007
‎Horrela, ene anai bat esku batean eta ni bestean, ongi inguraturik, gure ama presentatu zen igande aratsalde batez, gazteluko portale erraldoiaren aintzinean, ezkila joz herabeki bainan azkar eta harri xintxolaz emukatutako bidexka segituz," villa" eder haren ate aurrean plantatu beha. Bat batean, ikusi ginuen, Xantiana, etxetik ateratzen tarrapatan, xuriz bezti, buru gainean lorez apaindutako xapela bat soinean, irriz karkailaka bizpahiru mutiko gaztek jarraitzen zutela, heiek ere farrez, dauztika pittika batzuen antza.
2008
‎Sarituak izan ginan eta Bilboko zine baten jaso genduzan sariok (Teatro Campos Eliseos edo): Zabaleko Maritxuk josteko makina txiki bat eta nik Tiro al pichón jarten eban kaxa bat, bere muñeko, pistola eta guzti. Olgetan be ibilten ginan, pistolari tapoia ipini eta pum!
‎Redruth zaharra kabinaren eta aurreko gazteluaren arteko galerian jarri genuen, hiru edo lau moskete kargaturekin eta koltxoi batekin, bere burua babesteko. Hunterrek txopako zama zuloraino eraman zuen txalupa, eta Joyce eta biok hura kargatzeari ekin genion bolbora lata, moskete, galleta zaku eta txerriki upeltxoekin, koñak upel batekin eta nire mediku kutxa ezin baliotsuagoarekin.
‎Berriro aulkiak borobilean jarri eta geure burua aurkeztera. Beste behin bizitza grisez blaitu digun mamutzarrari aurre egiteko bilduta, zortzi lagun, laguntzaile bat eta ni. Gorroto ditut lehenengo egunak.
‎Jende berri asko etorri da, eta onenak saldu ditu klubak. Beste bat eta ni kenduta, oso jokalari gazteak etorri dira, asko Bigarren mailatik, eta ez dakigu oraindik zer eman dezakegun.
‎Iruñera motoan joan eta Iruñetik motoan itzuli, denbora dezente aurreratzen genuen, eta Tomasen amari egiten nizkion bisitak gero eta laburragoak zirenez, probetxu hori ere erantsi behar zaio asteleheneroko irabaziari: ...abaira begira egoten ginen biok planak egiten eta zer egin behar ote genuen asmatzen, horixe izaten genuen solas nagusia, zer egin, baina nik Inaziori esaten niona, nireak ez du erremediorik, laztana, hobe dugu bakoitzak bere bidetik, baina bera setatu egiten zen eta esaten zidan, etzazula horrelakorik pentsatu, egon behar du irtenbideren bat, hori esaten zidan beti, aurkituko genuela irtenbideren bat eta nik galdetzen nion, bai, baina zein?, eta Inazio isilik gelditzen zen, sabaira begira berriro, eta nik pentsatzen nuen sabaiari begiratzea eta ezintasuna gauza bera direla, eta ohetik jaikitzen nintzen negarrari eutsi ezinik, eta oso triste egiten genuen itzulerako bidaia, abiada bizi bizian, eta barrua huts hutsa sentitzen nuela jaisten nintzen mototik, eta etxera iritsitakoan, ohe gainean e...
2009
‎han, baina, hainbatek eta hainbatek ez zuten beren zigarrotxoa erretzen, baziren bestelakoak, halere, tabakoa jabego pribatu onargarri bakarretakotzat zutenak?, baizik eta batak besteari pasatzen zion, honek beste norbaiti pasa ziezaion, erretzeko modu hura ere ideiak konpartitzeko beste modu bat balitz bezala; kideen artean, beste kide bat zen Domingo, jakina, besteek eskatzen ziotèn papera betetzen zuena, ezinbestean bete ere, bere iritziak kartsu bezain zorrotz ematen zituen, esate baterako, baita umore puntu batekin ere?, baina, aldi berean, Domingok galdera bat behar zuen buruan? lehendik ere egina behar zuena ziurki?. Zer egin behar dut, gerra iristen bada, nire familia alde batean eta ni bestean???, gerra aurreko giroa ere halakoa baitzen, zerumugan lubaki bat ipintzen zuena, gerraren geltokia helmuga; Domingok aise saihets zezakeen, alde batetik, galdera hura, noiznahi izan baitzezakeen gogoan bere familiarekin hautsi eta beste familia hura aukeratu zueneko mementoa, noiz eta, ezkondu baino egun gutxi batzuk lehenago, Miryami eta beste hiruzpalau laguni esan baitzien:... –Ni ez naiz odolarena, baizik eta gogoarena, eta nire gogoa zuekin dago:
‎Dena dela, bitxia da. Mikelek izan ditu lagun pila bat eta nik uste dut aholku asko eman diotela, baina batzuei kasurik ere ez die egin. Batzuk estimatzen zituen eta beste batzuk ez.
‎LUKAS. Bultzada txiki bat eta nirekin egongo da berriz.
‎Gure artekoa oso garbi dago: Zu bide batetik eta ni bestetik. Baina gauza bat eskatuko dizut, konpon itzazu Aitorrekin dituzun arazoak.
‎Lerro hauek idazten nabil Zientzia eta Aholku Batzordearen ordezkaritza batek eta nik aipatutako lan taldearen ondorioak azaltzeko helburuarekin, Arabako Biltzar Nagusien aurrean agertu eta hilabete eta erdi baino gehiago igaro denean. Gainera, idazki hau idazten dut gaiaren inguruko agiri, datu eta txostenak Gasteizko Fiskaltzaren esku jarri eta zenbait aste igaro direnean.
‎Sei urtez han egon ondoren, herrira bueltatzean, hiruk geneukan gidabaimena herrian. Medikuak, herriko beste gizon batek eta nik. Hiru baimen, eta bi auto.
‎Bilera hartan parte hartzen zutenak, izan ere, sutsu ari ziren, kez gainezka zegoèn gela arnastezin batean sartuta, gehienak erretzaileak izaki: ...kideen artean, beste kide bat zen Domingo, jakina, besteek eskatzen ziotèn papera betetzen zuena, ezinbestean bete ere –bere iritziak kartsu bezain zorrotz ematen zituen, esate baterako, baita umore puntu batekin ere–, baina, aldi berean, Domingok galdera bat behar zuen buruan... lehendik ere egina behar zuena ziurki –" Zer egin behar dut, gerra iristen bada, nire familia alde batean eta ni bestean?" –, gerra aurreko giroa ere halakoa baitzen, zerumugan lubaki bat ipintzen zuena, gerraren geltokia helmuga; Domingok aise saihets zezakeen, alde batetik, galdera hura, noiznahi izan baitzezakeen gogoan bere familiarekin hautsi eta beste familia hura aukeratu zueneko mementoa, noiz eta, ezkondu baino egun gutxi batzuk lehenago, Miryami eta beste hiruzpalau laguni esan ba... " Ni ez naiz odolarena, baizik eta gogoarena, eta nire gogoa zuekin dago:
‎Gure harremana garbia zen, elur grinaren fruitu; orduak ematen genituen besarkaturik, biluzik, ni loto jarreran, padmasana, zuk hankez gerria inguratzen zenidala, nire lingam tentea zure yoni elurrezko loto lore zabalduaren barruan, biok batera arnastuz, energiaren ibilbideari jarraituz, geldirik, oso geldirik, gu bion chakra argituak zabalduz, emeki eta pausatuki, biok batera, dardara helikoidal baten barruan. ...rantz abiatu erdiko sushumna hodian barrena, bizkarrezurraren bidetik; orobat sentitzen nuen zure errainaldeko kanda piztua, bonba baten pare lehertzear, edozein unetan energiari gorantz bultzatzeko zorian, nirearekin batera; hala saiatu izan bagina, egoera iraunkor bihurtuko genuen hura, bion borondateak bat eginik, baita elkarrengandik urrun egonda ere; gogoratzen nola egin genuen proba, zu gela batean eta ni albokoan, eta nola sentitu zenuen nire lingam tentea eta nik zure yoni hedatu lurruntsua, elixir gozoa zeriola, eta nola uztarturik sentitu ginen, nahiz eta horma batek bereizi?
2010
‎Nire taldea Fazzá deitzen da eta munduko onenetarikoa da. Zaldiko asko gara, gehienak Indiakoak dira, batzuk arabiarrak, Frantziako neska bat eta ni. Egunero bost hizkuntza erabiltzen ditut:
‎geldiarazi gintuen arte; gure ondotik pasatu zenean, eskutik helduta geunden une hartan Helena eta biok?, zorrotz begiratu zigun, sakristauak bere handinahia zuen, eta une hartan, beharbada, apaizaren parekoa zela iruditu zitzaion?, ikusi ez ezik, ikusiari buruzko epaia ere ematen ariko balitz bezala, kondenazko epaia, alegia?: barre egiten duzue, bai, baina ez al dakizue infernua dela bekatu mortal baten ordaina?; ez zigun onik egin, gizonak bere epaia eman ahala eskuak askatu eta erori egin baitzitzaizkigun, esku bakoitzak bere bakardaderako bidea hartzen zuela; berriro eseri ginen lizardian, bera enbor baten aurka eta ni beste baten aurka, biok aurrez aurre, bi esku banatuen irudia burutik ezin kendu nuela; ustez batzen gintuèn denboraren baitan bi denbora ote zeuden, bada, bata Helenarena eta bestea nirea, bakoitzak bere autonomia zuena, noiznahi har baitzezakeen bakoitzak bere bidea?; biok bat ginen, bai, baina bi ginen une hartan batez ere, gizonaren epaiak gure harremanak kolpetik zapuztu balitu bezal...
‎Gaur katuaren paperean etorri naiz; edo basakatuarenean, hobeto??, ziurtatu zidan; eta, esku batekin soinekoari eusten ziola eta bestearekin basakatu baten atzaparkada irudikatzen, halaxe mintzatu zitzaidan ondotik: . Eta orain, zigortuta, paretaren kontra?; Helenak, batzuetan, gauzak adierazteko modu berezia zuen, eta une hartan ez zen gutxiago izan, hitz haiekin arropak kendu eta soineko gorria janztera zihoala adierazten ari baitzitzaidan; aldatzen ari zen bitartean, sagu bat agertu zitzaidan, horma batek eta nik neuk mugatzen genuèn metro erdiko tartean: ikusi ahala jaurti nion oina ostiko bat emateko asmoz, baina huts egin nuen neure ahaleginean, nahiz eta ez guztiz?
‎KANDIDO. Ba hori argi definitua dago zaintza partekatuan: zuek biok alde batetik eta ni bestetik.
‎Ea harrapatzen dugun..." esan zidan bat batean, tximeletaren atzetik abiatzen zela, barre algaren artean, eta ni haren atzetik, harik eta gizon baten ezusteko presentziak —ez dakit zergatik, baina, oroitzen dudan bakoitzean, beti hartzen diot sakristau itxura... jakin dakidan arren hori esatea eta ezer ez esatea elkarren parekoak direla— geldiarazi gintuen arte; gure ondotik pasatu zenean —eskutik helduta geunden une hartan Helena eta biok—, zorrotz begiratu zigun —sakristauak bere handinahia zuen, eta une hartan, beharbada, apaizaren parekoa zela iruditu zitzaion—, ikusi ez ezik, ikusiari buruzko epaia ere ematen ariko balitz bezala —kondenazko epaia, alegia—: barre egiten duzue, bai, baina ez al dakizue infernua dela bekatu mortal baten ordaina?; ez zigun onik egin, gizonak bere epaia eman ahala eskuak askatu eta erori egin baitzitzaizkigun, esku bakoitzak bere bakardaderako bidea hartzen zuela; berriro eseri ginen lizardian, bera enbor baten aurka eta ni beste baten aurka, biok aurrez aurre, bi esku banatuen irudia burutik ezin kendu nuela; ustez batzen gintuèn denboraren baitan bi denbora ote zeuden, bada, bata Helenarena eta bestea nirea, bakoitzak bere autonomia zuena, noiznahi har baitzezakeen bakoitzak bere bidea?; biok bat ginen, bai, baina bi ginen une hartan batez ere, gizonaren epaiak gure harremanak kolpetik zapuztu balitu bezal...
‎Gaur katuaren paperean etorri naiz; edo basakatuarenean, hobeto...", ziurtatu zidan; eta, esku batekin soinekoari eusten ziola eta bestearekin basakatu baten atzaparkada irudikatzen, halaxe mintzatu zitzaidan ondotik: " Eta orain, zigortuta, paretaren kontra"; Helenak, batzuetan, gauzak adierazteko modu berezia zuen, eta une hartan ez zen gutxiago izan, hitz haiekin arropak kendu eta soineko gorria janztera zihoala adierazten ari baitzitzaidan; aldatzen ari zen bitartean, sagu bat agertu zitzaidan, horma batek eta nik neuk mugatzen genuèn metro erdiko tartean: ikusi ahala jaurti nion oina ostiko bat emateko asmoz, baina huts egin nuen neure ahaleginean, nahiz eta ez guztiz... sagua ziztuan joan zen behintzat!;" Gustatzen zaizu nire eztei jantzia...?" galdetu zidan Helenak; eta nik, jiratu eta hura ikusi orduko esan nuen:
‎Egia esan behar baldin badut, nik urte pare horretan gozatu egin nuen literatura ematen. Neurri apal batean eta nire modura, hizkuntzaren edertasuna nola sor zitekeen erakusten saiatu nintzen.
‎Haizeak belarra eta loreak mugitzen zituen, emeki, minik egin nahi ezik bezala. " Zigarrotxo hau erre bitartean geldituko gaituk", esan dit Josebak, eta bertan eseri gara, bera harkaitz batean eta ni beste batean. Josebak, orain, tabako beltza erretzen du, ez garai bateko belar usaintsu hura.
‎Paulo txikiak ez du plazoletan gelditu nahi, baizik eta errepidea zeharkatu bestaldean den kolunpio gunera joateko. Han badago ere beste taberna bat eta nigatik lasai asko zeharka dezakegu errepidea.
2011
‎48an, soldaduskatik permisuarekin etorri lagun bat eta ni Hendaiara batelakin joan ginen ogia erostera. Bi kilokoa klaro.
‎Baserrira nahiko ongi iritsi ginen, baina ibaian gero eta karabinero gehiago zebiltzan eta bi toki ezberdinetatik pasa ginen, Tomas batetik eta ni beste batetik. Horrela norbait ere galtzekotan ez genituen zazpiak galduko.
‎Gehien bat, gerra garaiko kontuez. Gerrako istorioak kontatzen dizkit, bera gazte zen garai batekoak eta niri kosta egiten zait esaten duen guztia ulertzea. Arrazoiak?
‎Irribarreak dira, e! —esan zidan lehengo batean eta nik baiezkoa erantzun nion, jakina.
2012
‎Eta, azken batean, haien berezko usaina askoz jasangarriagoa zela ohartu nintzen lurrinak erabiltzen zituztenean baino, hauekin berehalaxe zorabiatzen bainintzen. Ezin dut ahaztu Liliputen adiskide min batek, egun bero batean eta nik ariketa asko egin ondoren, neure inguruko usain biziaz kexatzeko ausartzia izan zuela, nahiz eta horretan neure sexuko gehienak bezain akasgabea naizela uste izan nik; baina liliputiarren usaimena nirekiko, nirea beste hauekiko bezain fina izango zela pentsatzen dut. Arazo honetaz, nahitaez justizia egin beharrean nago neure andere Erreginari eta Glumdalclitch inudeari, hauen gorputzak Ingalaterrako edozein andererenak bezain usain gozokoak baitziren.
‎–Esadazu zein den bata eta nik bestea esango dizut.
‎Jardunean zebilen destakamentu batean egin nuen haren ezaupidea. Bala zauria dauka hanka batean eta ni baino astebete lehenago etorria da bainuetxera.
‎Nik badakit eta beti jakin izan det nik izan dudala sare haundi bat eta nik funanbulistarena egin dezaket sare hori dudanaren konszientea naizelako, eta oso konsziente gainea. (...) Arriskatzeko sarea [da].
‎Normalean Izaro etxera mutilarekin heltzean, bi baso bete limonada eskatzen baitizkit. Etorri ziren eta beti bezala bi edalontzi bete limonada eskatu zizkidan, Andonik edalontzi bat eta nik bestea hartu genituen. Eta beraiei eman genizkien.
‎Zuretzat bat eta niretzat beste bat.
2013
‎Hango guardak lo zagozila oharturik, herriko aguardientetik pinta bat galtzarrean ekarri du hunat. Bankar bat, Arrangoiztar bat eta ni gombidatu. Edan eta pipa, pipa eta edan, botoila guzia hantche hustu dugu, hats batean kasik.
‎Gure atariak burdinazko hesi baltza eukan, ate orri bi, maratilagaz ireki eta ixtekoak. Bera alde batean eta ni bestean egon ginen, antzinako korteju kontuetan neska mutilak egon ohi ziran lez.
‎KEVIN. Imajinatzen diat? Nire anaia ere berdin ibili zuan garai batean eta nik jasotzen nitian haren zakarraldi guztiak. Norbaitekin kontra arindu behar izaten ditek amorrua.
‎aditzekin, nire ustez konplexuena dena; deklinabideak… Bost lagun gaude: bi madrildar, zarauztar bat ulertu arren euskaraz hitz egitera sekula ausartu ez dena, kanariar bat eta ni neu. Hasieran gogor xamarra zen baina aukera badago aprobetxatu behar da.
‎Txillardegi eta biok beti izan gara lagun zaharrak. Txillardegik egiten zuen paper bat eta nik egiten nuen beste bat
‎Txillardegi eta biok beti izan gara lagun zaharrak. Txillardegik egiten zuen paper bat eta nik egiten nuen beste bat. Hori argi zegoen.
‎Ez nion kontestarik eman. " Sartzak hau jertse azpian, eta gerrikoarekin kontu; hik bat eta nik bertzea, bale?". Orduan ere ez nuen aukerarik.
‎Lortu niretzako taxi bat eta nire zenbakia emango dizut.
2014
‎Adoratu egiten nau, berak baino ragtime hobea jotzen duen gizon bakarra naizelako. New Yorkeko portuko kaian eseri ohi ginen, bera fagot batekin eta ni oboearekin, eta ehun urteko harmonia afrikarrak nahasten genituen minorreko klabean, arratoiak zutoinetan gora egin eta, kirrinka eta karraska, inguruan esertzen zitzaizkigun arte, zakurrek fonografo baten aurrean eginen luketen bezala.
‎Gauez, kamainan lo egiten nuen, edo saiatzen nintzen, behintzat. Beltz gihartsu bat, kostaldeko triburen batekoa eta nire aitzindari dohakabeak hezitakoa, lemazain zegoen. Letoizko belarritako pare batez apainduta, gerritik orkatiletaraino estaltzen zuen oihal urdin bat zeraman, eta bere buruaz oniritzi handia zeukan.
‎Barrura pasa, atea itxi, ofizina zeharkatu, eta hondoko leiho alboan eseri gara aurrez aurre, bera mahaiaren alde batean eta ni bestean. Ez dago beste inor inguruan.
‎ez diot Fermin erran, guardak ez ezagutzeko. Hik bat eta nik bertzea!. Hi berritz, erdikoa, kargak hire gain.
‎Sekretu horiez mintzatzen ziren ni baino urtebete zaharragoak zirenak, ahizpa barne. Hurbiltzen nintzen ari zen taldetxo batera eta ni ikusi bezain laster isildu egiten ziren, disimulurik gabe. " Hay moros en la costa", esaten zuen batek edo" Hay ropa tendida" besteak.
2015
‎Collage teknikaz idatzitako poema da Lauxeta paredoian. Neska batek eta ni poetikoak drugstore batean duten enkontrua irudikatzen du, enkargatua lokala ixteko puntuan dela. Ez du Lauaxetarekin lotura zuzen agerikorik salbu eta azkeneko bi lerroetan:
‎Aterkiari erortzen utzi nion horrelako zerbait gertatu zitzaidan azkeneko aldian, eta errepidea gurutzatu nuen, kotxerik bazetorren ere begiratu gabe, aurrera, eta beste espaloira iritsi aurretik klaxon hotsa kotxe baten frenoen zarata gizon baten aldarriak kontuz! oihu egin zuen andre bat eta ni aurrerantz, aterkia atzean utzita, euripean, eskela eskegita zegoen paretaraino heldu eta ez zela X ikusi arte.
‎Halaxe eman zion aditzen senarrari ospitalea utzi eta etxera heldu zirenean: , zuk ume bat eta nik bestea?. Eta egun hartaz geroztiko zorion herioa, senar emazteen arteko lehia odoltsu bilakatu zen, amari zegokionean bederen, zeinetan semeak izango ziren lehiagai.
‎Egidazu poema bat eta ni eginen naiz zure.
‎Zorigaitzezko goiz hartan barazkiak saltzen geundelarik, gure aita tabernara joan zitzaidan, betiko lez, eta eguerdi aldera zeharo mozkorturik itzuli. Orduan adurrak nahi izan zuen, ez dakit ziur nire onerako ala kalterako, aitak ni solasean harrapatzea harresiaz bestaldeko judutar gazte batzuekin; bat batean eta ni konturatzeke, barazkiak oro hankaz gora bota eta kutxiloa atereaz gainera jauzi zitzaidan aiztokada batez. Berehalaxe aldendu nintzaion ahal izan nuen moduan, oihuka dena den, saihetsetik ziztada dezente samarra bota zidala sentitzen bainuen.
‎Pozten naiz bidaltzeko bidea jakiteaz behar denerako, eta berorren jauntasunak nire irteerez hitz egiteko abagunea izan duelako. Egia da, bizitzan gogaikarri zaidan gauzetako bat eta niretzat nekerik handiena dena dela, eta horrez gainera hau gauza txartzat hartzea. Askotan pentsatu izan dut askoz ere hobeki nengokeela neure soseguan egonez, jeneralaren agindurik ez banu; beste batzuetan, etxe hauetan Jaunaren zerbitzurako egiten dena ikusten dudanean, gutxi egiten zait guztia.
‎Gu energia berriztagarrien munduan sartu ginen, buruan haize errota bat egitea pentsatu eta ideia horrekin aurrera segitu genuen.2 Proiektu ezberdina egitea erabaki zenuen. Mundu guztiak beti proiektu antzekoak egiten ditu, industria nabeak. Lagun batek eta nik pentsatu genuen zerbait ezberdina egitea, gure buruari proposatu genion eta horrekin aurrera jarraitzea erabaki genuen. Zerbait ezberdina egitea nahi genuen eta biok lanean ari ginenez errazagoa eginen zitzaigun alde horretatik.
‎Gerra argazkilaritzan gura beste lan izan nuen, usoa beti zegoen begipunturen batean eta ni patxada handiko frankotiratzailea nintzen. Basakeria bakoitzerako objektibo egokia aukeratzen nuelako miresten ninduten ofiziokideek.
‎Deabruarekin egindako tratu bat eta niri eskaini ez zidana.
‎" Ezin dugu onartu indarkeria polizialaren apologia egitea, eta are gutiago eraikin publiko batean" du gaineratu Begoña Castillok bere anaia Mikelen hilketa ekarriz gogora. " Bizkarretik tiro eginda hil zuen Espainiako polizia batek eta nire anaia hil eta hamabost egunetara saria eman zioten polizia horri" du salatu. German Rodriguez tiroz hil zuen polizak 1978ko sanferminetan.
2016
‎Bere garaian ez nuen oso argi ikusten, nik uste ez neukala deserosotasun horren kontzientziarik. Baina egoera batzuetan ohartu nintzen bazeudela halako dinamika batzuk, adibidez, hedabideetan atera ginen Senegalgo militantzia kide bat eta ni. Bera gizonezkoa zen, eta ni emakumea, baina kasu horretan neu hartu ninduten aditutzat eta bera, ordea, lekukotzat.
‎Bat batean ene gorputza hegaldaka sentitu nuen eta izugarrizko zoramenez harturik, burua itzulipurdika ezarri zitzaidan, inoiz eduki ez nuen zoramen mota batean murgildurik. Ene gogoa bihurtu zen lurraren iduriko pisurik gabeko puxika borobil puztu hura, alde guzietara itzulika hasi zitzaidan, jirabiraka, biribilka, zortzi baten antzeko biraka, baloi nahasi baten gisara eta ni erdian, planeten artean itzulika bezala, arroltze formako Oteizaren, ovoide, gisako eskultura batean sarturik nengoen, gogoa erabat galdurik.
‎gure auzora etorri zenean ni erakundeko buruzagi bat nintzela erabaki zuen eta kalean topo egiten genuen bakoitzean begira begira geratzen zitzaidan, erakundeko goitizenez deitzen ninduen eta sekulakoak esaten hasten zitzaidan. Hasiera batean, onez onean saiatu nintzen adierazten berak aipatzen zuen buruzagi hori aspaldi hil zela auto istripu batean eta nik ez nuela harekin zerikusirik, ez nuela ezagutu ere egin, egunkarietan hari buruz agertzen ziren berriengatik ez bada. Baina berak ez zidan entzuten eta ondotik igarotzen zirenei kontatzen zien nik bidali nuela bere semea polizia baten autoaren azpian lehergailua jartzera.
‎...ne pièce de théâtre a, eta orduan asteartea baizik ez zela jour de relâche erran zautan antzerkiak ez zuela arrakastarik hemen Baionan tropak ekarrarazten zituztela, eta ez zela jendea etortzen, jendea ez zela teatrozalea batere eta noizko duzue primaderako eta asteartea har genezake eta zer teatro zen eta euskal teatroa, baina ez duzue inor izanen, eta orduko arrats bat mila libera zen arrats batentzat eta ni dirudun banintz bezala kopetarekin, bai konforme, zer nahi duzu egitea, nahi genuen absolutoki sinbolo bat bezala erakutsi euskal teatroari eman bere noblezia, erakutsi Baionako bezalako herri batean, kaskoin herri batean, euskal antzerkiak jendea biltzen ahal, bildu ziren abantzu zortzi ehun jende, su hitzaileek ez gintuzten jende gehiago sartzen utzi, bazen berrehun bat jende kanpoan ezi...
‎Erran nion nahi nuela alokatu sala eta zertako pour une pièce de théatre ah, eta orduan asteartea baizik ez zela jour de relâche erran zautan, antzerkiak ez zuela arrakastarik hemen Baionan, tropak ekarrarazten zituztela, eta ez zela jendea etortzen, jendea ez zela teatrozalea batere eta noizko duzue? Primaderako, eta asteartea har genezakeela eta zer teatro zen eta euskal teatroa, baina ez duzue inor izanen eta orduko arrats bat mila libera zen arrats batentzat eta ni dirudun banintz bezala kopetarekin, bai konforme. Zer nahi duzu egitea, nahi genuen absolutuki sinbolo bat bezala erakutsi, euskal teatroari eman bere noblezia, erakutsi Baiona bezalako herri batean, kaskoi herri batean, euskal antzerkiak jendea biltzen ahal zuela, bildu ziren abantzu zortzi ehun jende, su hiltzaileek ez gintuzten jende gehiago sartzen utzi, bazen berrehun bat jende kanpoan ezin sartuz, arrakasta ikaragarria.364
2017
‎«Ze arraio egiten dik hemen?». Hogeita lau preso ageri zarete Carabanchelen garai hartan.Hilak gehienak. Julen Madariaga, Iñaki Larramendi, besteren bat eta ni neu bizirik gaudenok! Carabanchel eta gero epaiketa izan genuen urte bi eta zerbait, bota zidaten zigorra, baina kalean nintzen.
‎Heldu zen neska bat eta nire ondoan gelditu zen. Hura ere gizonaren eta emakumearen arteko batze kezkagarri eta eternoari begira geratu zen, turditua.
‎Botikan izan zen. Bera dermatitiserako krema bat eta ni Frenadola erostera gindoazela. Gure aurretik zegoen adineko emakume hark errezetekin izan zuen korapiloak eta botikakoak izan zuen pazientziak ireki zuten aukeraren leihoa.
‎2016ko azaroaren 9a zen, 20:00ak. Lagun batzuk bildu ginen, bi gizon homosexual, emakume musulman bat eta ni neu?, eta erabaki genuen afaltzera joan eta hauteskundeen emaitzak ikustea denok batera, taberna edo jatetxeren batean. Irrikaz geunden behingoz buka zitezen hauteskunde kanpaina luzea, eztabaidak, hedabideek Trumpi buruz botatako parrastadak.
‎Klasikoan oso malestruka nintzen, baina onartu ninduten. Lau ginen, Jugoslaviako bat, Kataluniako bertze bat, suitzar bat eta ni. Eta hiru hilabetez sakela bete nuen dantza klasikoari esker.
‎badago hor emana den sintesi bat non eta ni funtsezko egitura naizen, eta sintesi horrek aldi berean dauka kohesio ek statikoa10 eta bere baitakoaren tankera. Nire lotura mintzo den eta espiatzen dudan jende horrekin kolpe batean eta nigandik kanpo ematen da, neronek ezarritako loturaren oinarri ezagutezin bat bezala. Bereziki, nire begiradak edo jende horrekiko lotura distantziarik gabeak bere transzendentzia galtzen du, nire begirada begirada begiratua denez gero.
2018
‎Baietz esan nion, noski, eta horren ondorioz ideia berri bat eduki genuen: kontzertuak bi bateria jotzailerekin ematea, berak kontzertu erdi bat eta nik beste erdia joz. Sekulako freskotasuna eman zion taldeari kontzeptu berri horrek.
‎Lehen aldian hainbat euskaldun joan ginen, orain, ordea, gutxi gelditzen gara. Azpeitiar bat, pasaitar bat eta ni", azaldu du Aristik. Errege egunean itzuli zen Zumaiara, eta hilaren 25ean joango da berriro Afrikara.
‎–Nire aurrean ez?. Beste lagun bat eta ni geratu ginen plastiko aurrean, bakarrik. Jaizkibel heldu zen bitartean, jada plastikoak igota zeudela, atzean zeudenak argazkiak ateratzen hasi zitzaizkigun, denetarik esaten, jotzen, bultzaka?
‎Ez dago dudarik kasu lazgarri baten aurrean gaudela eta gure gizarteak erabat arbuiatzen dituela halakoak. Gure ordenamendu juridikoan, ordea, errugabetasun presuntzioa da urratzerik ez dugun oinarrietako bat eta nire lankideek hona ekarri dituzten argudioak oso ahulak dira inor espetxean izateko, ez baitute froga bakar bat ere ekarri, uste eta aieru hutsak baizik. Aurreiritziak, funtsean.
‎Urtetik urtera mantentzen den egitura bat badu ospakizunak, eta horren ardura du etxarriar batek. Zein da zehazki zure egitekoa Nafarroa Oinezen. Bada talde iraunkor bat eta niri talde hori kudeatzea dagokit. Eta, gero, paraleloki ikastolan sortzen den talde edo egitura hori ere koordinatzea.
‎Horixe da horrenbeste denboraz elkar ikusi gabe egon ondoren Parisen topo egin dugunean dudan piura. Baina Añesek alde batean eta nik bestean sentitu dugun zirrarak euria eta beste dena atzeko planoan jartzen ditu.
‎Ergela sentitu nintzen haur batekin eta nire azalpenekin.
‎Bera trafikoa antolatzen obra batean eta ni emakume eder batekin jatetxe baterantz tenpura jatera.
2019
‎Arrebaren lagunak Stefan Zweigen Maria Antonieta erosi eta arrebari La Conjura de los necios oparitu dio. Carlosek Pearl S. Bucken ipuin liburu bat eta nik, frikiena, Albino Lucianik iraganeko edo fikziozko 40 pertsonaiari idatzitako gutun bana. Albino Luciani urte gutxi batzuk geroago Joan Paulo I.a bihurtuko zen.
‎Niretzako, LGTBI+ kolektiboa heteroarautik eta arau heteroerromantikotik at dagoen eta zisgenero (jaiotzean esleitutako sexua eta genero nortasuna bat datozkion pertsona) ez diren orok osatzen dute; izan ere, jazarpen ezberdina jasaten dugu denok arrazoi beragatik. Gainera, zu ozeano batean eta ni baso batean itotzen egoteak ez du esan nahi gutako bat gehiago itotzen ari denik. LGTBI+ kolektiboak zeure identitatearekin hobeto sentitzeko leku seguru bat izan behar du; heteropatriarkatuak nahikoa zapaltzen gaitu desberdin pentsatzen dugun guztiok, ez du zentzurik jazarritako kolektibo bat zu jazartzen ibiltzeak.
‎Aira, agian ez da unerik onena baina gauza bat gertatu da mutiko batekin eta nire maskararekin.
2020
‎Birus berria, pandemia mundiala, zer pasako denaren inguruko galderak... Buruhauste handia ematen du diru iturri falta izango ote duzun pentsatzeak, batik bat eta nire kasuan bezala, turismotik bizi bazara. Lagun asko itzuli dira beren herrialdeetara, eta horrek zer pentsatua ematen du.
‎Unibertsitateko ikasle talde batek eta nik sortu genuen. Maila akademikoan tradiziorik ez zuten hizkuntzak aztertu nahi zituztenek aukera izatea zen asmoa.
‎Harriaren gainean idatzita, bost sei letra ageri dira, eta tartean zan, bat eta nik irakur daitezke. Argazkia atera nion euskaraz irakur nezakeelako, segur aski beste hizkuntza batean idatzia egon arren.
‎Zazpi lagun bizi gara etxe honetan, migranteak denak: bi bikote, emakume bat, gizon bat eta ni neu. Koronabirusaren kontu honekin, txandaka egiten dugu kozinan, eta ia ezertarako ez gara irteten geure gelatik.
‎Ikastarorako film laburra egin behar izan genuen elkarrekin, eta nik uste orduan konturatu zela gurekin lan egin zuela. Ondoren, ekoizle bat, beste argazki zuzendari bat eta ni deitu gintuen.
‎eskalada, mendia, eskia, korrika, bizikleta… akaso horregatik zaude horren sasoitsu? Eskaladako prentsa espezializatuan asko nabarmendu da 9a+ bide bat 51 urterekin kateatu duzula... Komunikabideei estatistikak egitea gustatzen zaie, eta esaten dute munduan hiru eskalatzaile gaudela adin horrekin maila horretan gabiltzanak, ingeles bat, italiar bat eta ni... Beno, zerrendak egitea gustatzen zaie.
‎Nirea ez da sexurik gabeko bikote harremana, kontrakoa baizik. Eta bolada batez nire eskuek beste gorputz bat eta nire gorputzak beste esku batzuk ezagut zitzakeela otu zitzaidan tipa hura ikustean. Bero nengoen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia