Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 47

2004
‎1 Gaztelania edo hala denean autonomia erkidegoko berezko hizkuntza ofiziala ez dakien pertsonari itaunketa egin behar bazaio, edo pertsona horrek adierazpenen bat egin behar badu, edo ebazpenen bat berari jakinarazi behar bazaio, orduan auzitegiak, probidentzia bidez, hizkuntza hori dakiten gizabanakoetatik edozein izenda dezake interpretatzaile gisa, horri itzulpen zehatza egingo duelako zin egitea edo hitzematea eskatuz.
‎Auzitegiaren egoitza zein epaibarrutitan egon eta bertan jasotzaileak egoitza badu, eta komunikazioaren helburua ez bada bertaratzea, alderdiek jarduna gauzatzea edo jardunean parte hartzea, orduan epatze zedula jasotzaileari igorri ahal izango zaio, 1 paragrafoan aipatutako moduetatik edozeinez; horrela, jasotzailea auzitegiko egoitza horretan agertuko da, jakinarazpena, agindeia edo idazkien bat berari helarazteko.
‎Alderdi batek bere idazkietan zein eskaera aurkeztu eta eskaera horiekin erantsia edo osagarria den eskaeraren bat gehitu nahi badu, gehitze hori onartuko da, baldin eta aurkako alderdia horrekin ados badago. Aurkako alderdia horren aurka jartzen bada, auzitegiak erabakiko du gehitze horren onargarritasunaren inguruan.
‎Aditua alderdien adostasunez izendatua izan bada, eta auzilarietatik batek berari dagokiona zainpean uzten ez badu, beste auzilariari aukera emango zaio, dela faltan den kopurua jartzeko, halakoetan berak adieraziz zein diren irizpenaren gaiak, dela gordailuan jarritako kopurua berreskuratzeko, halakoetan aurreko lerrokadan xedatutakoa aplikatuz.
‎3 Aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatuko da, halaber, ikustaldian esku hartu zuten magistratuetatik edozeinek parte hartu ezin badu eztabaidan eta botazioan, 194 artikuluaren 2 paragrafoan ezarri kasuetatik bat berari gertatzeagatik.
‎Ziurtagiriak agiri publikoak dira. Ziurtagiria ez badator bat berak aipatzen duen idazkunarekin, idazkuna hartuko da kontuan, kasuan kasuan bidezkoa den erantzukizunari kalterik egin gabe.
2005
‎Erregistratzaileren batek bere eginkizunak utzi baditu behin behineko liburuetan egindako idazkunak liburu taloitegietara lekualdatu baino lehen, lekualdaketa hori egingo duenari ordaindu behar dizkio lekualdatze gastuak. Hala denean, hildako erregistratzailearen jaraunsleek ordainketa bera egin behar diote idazkunok lekualdatzen dituenari.
2006
‎erakunde ekonomiko batek bere nortasunari eusten dionean, oinarrizko jarduera ekonomikoa edo jarduera ekonomiko osagarria gauzatzeko antolatzen diren baliabideen multzo gisa hartuta, lan ondoreetarako ulertuko da enpresaren ondorengotza dagoela. Kasu horretan, epaileak erabaki ahal izango du eskuratzailea ez subrogatzea Langileen Estatutuko 33 artikuluaren arabera Alokairuen Berme Funtsak hartutako besterentzea baino lehen ordaintzeko zeuden alokairu eta kalte ordainen zenbatekoan.
‎1 Zordunak egindako kontratuetan, konkurtsoa adieraztean alderdietako batek bere betebeharrak oso osorik bete dituenean eta besteak berari dagozkion elkarrekikoak betetzeke baditu erabat edo zati batez, zordunaren kreditua edo zorra, konkurtsoaren masa aktiboan edo pasiboan sartuko da, kasuan kasuan.
‎Preso inkomunikatuak hala eskatuz gero, eskubidea izango du mediku forentse batek bera aztertzeko; forentse hori egitateen gaineko ardura duen epaileak izendatuko du.
‎(510.4e) Preso inkomunikatuak hala eskatuz gero, eskubidea izango du mediku forentse batek bera aztertzeko; forentse hori egitateen gaineko ardura duen epaileak izendatuko du.
2007
‎Konstituzioaren arabera giza bizitza babesteko betebeharra dago eta horrek Estatuari eragotzi egiten dio buruaz beste egiteko lankidetza onartzea. Modu horretan, zehapena ezarriko zaio inor bere buruaz beste egitera induzitzen duenari eta pertsona batek bere buruaz beste egiteko beharrezko egintzekin laguntzen duenari (ZKren 143 art.). Konstituzio jurisprudentziak (honezkero aipatutako 120/ 1990 KAE eta 137/ 1990 KAE) argi utzi du pertsona baten bizitza erakunde publikoen mende dagoenean zuzenean (gogoan izan dezagun presoen kasua), Estatuak horien bizitza zaindu behar duela eta ezin duela onartu, modu pasiboan bada ere, herritar horiek euren bu... Izatez, Auzitegiek gizabanako horiek nahitaez elikatzea justifikatu dute, betekizun jakin batzuk betetzen badira eta pertsona horien askatasuna eta duintasuna errespetatzen dituzten muga batzuk ezarriz (esaterako, elikatze parenterala soilik baimendu da, eta hiltzeko arrisku larria dagoenean bakar bakarrik).
‎Zalantzarik gabe, adierazpen askatasuna edo informazio eskubidea mugatu egin daitezke segurtasun nazionala edo ordena publikoa babesteko, etab. Horrek justifikatu egiten du, esaterako, antolamendu juridikoak kasu jakin batzuetan ezarritako sekretu eginbeharra: ...n 63 eta 64 art.; SAren 72 eta 75 art.), edo zigor prozeduraren sekretua sumarioaren sekretua erabakitzen denean (EKren 120.1 art., BJLOren 232 art., PKLren 301 eta 302 art. eta urtarrilaren 21eko 13/ 1985 KAE) edo ahozko epaiketako eztabaidak atea itxita egiten direnean (PKLren 680 art.). Lanbide sekretuak informazio askatasunaren gainetik lehentasuna izan dezake kasu batzuetan, adibidez, langile batek bere lanpostua dela-eta ezagutu dituen informazioak direnean eta enpresaren ohiko jarduera erregularrari dagozkionean. Kasu horietan izan ezik, adierazpen askatasuna bermatuta egon behar da bai lan esparruan (azaroaren 25eko 186/ 1996 KAE eta urtarrilaren 28ko 20/ 2002 KAE), bai beste esparru batzuetan, esaterako, elkarteen eta alderdi politikoen barruan (martxoaren 6ko 56/ 1995 KAE), lanbide elkargoetan (urriaren 4ko 286/ 1993 KAE), irakaskuntzan (ekainaren 2ko 101/ 2003 KAE eta irailaren 20ko 151/ 2004 KAE), etab. Nolanahi den ere, diskrezio eta sekretu berezia behar duten kasu batzuetan mugak izan ditzake, esaterako poliziaren barruan, edo muga zurrunagoak, esaterako, Indar Armatuen kasuan (abenduaren 13ko 371/ 1993 KAE).
‎Ikerketen emaitzaren txosten bat Europako Parlamentuari urtero aurkeztu behar dio, Parlamentuko urteko bileren aldia amaitzean. Era berean, Parlamentura txosten berezia bidali dezake erakunde batek bere jarraibideak aplikatzen ez dituenean erreklamazio bat konpontzeko orduan. Europako Parlamentuko Eskarien Batzordeak egingo ditu txostenak Herri Defendatzailearen jarduerei buruz. txosten horiek Ganberaren osoko bilkuran eztabaidatu eta onesten dira.
‎Amaitzeko, salbuespen egoera indarrean dagoen bitartean ordena publikoa asaldatzearen eraginez alarma egoera justifikatzen duen inguruabarren bat sortzen bada, Gobernuak salbuespen egoerarako eta alarma egoerarako Lege honetan ezarritako neurriak har ditzake modu pilatuan (28 art.). Bestalde, Administrazio Publikoaren zerbitzura lan egiten duen funtzionario edo langile batek bere jarrerarekin ordena publikoa asaldatzen dutenen jardunari mesede egiten badio, gobernu agintaritzak bere karguaren egikaritza eten dezake, eta hierarkian goitik duenari jakinarazi behar dio, diziplina espediente egokia egin dezan, eta epaile eskudunari esan behar dio, neurri egokiak har ditzan (29 art.).
‎Orain, definitu berri dugun eskubidearen hiru dimentsio klasikoak aztertu behar ditugu: Legearen aurrean (Legea bat bera da herritar guztientzat, herritarrek ez dute pribilegiorik, guztiek egoera bera dute Legearen aurrean), Legean (araua ematen duen organoak egoera berean daudenak berdin tratatzen dituen arauketa ezarri behar du), eta Legearen aplikazioan (Administrazioak, epaileek eta auzitegiek, araua aplikatzerakoan, ezin diete tratu desberdina eman egoera berean daudenei).
‎Berdintasunaren lehen dimentsioa Legearen aurreko berdintasuna da, hau da, berdintasun formala deitzen dena: Legea bat bera da herritar guztientzat (ezin da estamentu pribilegiodunik egon gizarte demokratiko batean) eta, beraz, Legeak guztiak berdin hartu behar ditu. Printzipioz, horrek esan nahi du Legeak unibertsala izan behar duela (horren baliozkotasunak herritar guztiak ukitzen ditu), orokorra eta abstraktua (guztientzat egin behar da, ez herritarren talde batentzat) eta iraunkorra (edo horren bokazioa izatea, hau da, etorkizunera proiektatu behar du, ez da egoera zehatzetarako eman behar, horietatik kanpo agortuta gera dadin).
‎«oinarrizko legegintza» izenekoa estatuaren eta autonomia erkidegoen artean arlo batzuei dagokienez (EKren 149.1 art.ra bildutakoak) izandako eskumen banaketa dela bide sortu zen: arlo horietan, estatuak oinarriak, oinarrizko arauak edo oinarrizko legegintza gordetzen ditu (kontzeptua bat bera da, terminologia aldatu arren), hau da, estatuak arauketa uniformea ezarri du herrialde osorako, eta «izendatzaile komunetako txikien» moduko bat bermatu du autonomia erkidego guztientzat; gero, arlo horien gaineko eskumenak bere gain hartu dituen autonomia erkidegoak «oinarri» horiek «garatu» ditzake eta egokien deritzon arauketa ezarri, betiere, «oinarri» horiei lotuta....
‎Alcalá Zamora Errepublikako lehendakaria, Konstituzioaren 83 «in fine» artikuluan ezarritako onurabidea erabiliz, lege horrekin ados ez zegoenez, Kongresuari horren inguruan beste eztabaida bat egiteko eskatu nahi izan zion mezu arrazoituaren bidez. Baina Konstituzioaren 84 artikuluan ezarri zen lehendakariaren egintzak eta aginduak deusezak eta behartzeko indarrik gabeak izango zirela, ministro batek berresten ez bazituen. Bada Alcalá Zamorak ezin izan zion legeari betoa jarri Lerroux gobernuan ez zuelako ministro bat bera aurkitu beto hori berresteko. Azkenean, lehendakariak legea aldarrikatu behar izan zuen, baina aldi berean, Gorteetara ohar luze bat bidali zuen (ministroen berrespenik gabe) lege horren inguruan zituen erreserba moral eta politikoak azalduz.
2008
‎Bazkide komanditario batek bere izena eransten badio sozietatearen izenari edo horretarako adostasuna ematen badu, kudeatzaileen erantzukizuna izango du konpainiatik kanpoko pertsonei begira, eta bazkide komanditario gisa dagozkion eskubideak besterik ez ditu izango.
‎b) Batzarako deialdia egiten denean, administratzaileen txostena jartzea akziodunen esku, 144 artikuluaren 1 paragrafoko c) letrak xedatutakoaren arabera; txosten horretan zehatz mehatz azaldu behar dira proposamena eta akzioen jaulkipen tasa, akzio horiek norentzat izango diren zehaztuz. Horrez gain, kontu auditore batek bere erantzukizunpean eginiko txostena utzi behar da akziodunen esku, eta auditore hori ez da izango sozietatearena, Merkataritzako Erregistroak horrexetarako izendatutakoa baizik; txosten hori izango da sozietate akzioen zentzuzko balioari, ezabatu nahi diren lehenespen eskubideen balio teorikoari eta administratzaileen txostenean jasotako datuen zentzuzkotasunari buruzkoa.
‎135.2 artikuluaren edukia aurrekontuen esparruaz landa aplikatuz gero, gutxienez zeharkako arbuiatze hori oztopa daiteke; egin eginean ere, manu horri helduta, Estatuak aldi batean bere betebeharrei ezin diela aurre egin adieraz dezake, baina, gerogarrenean kaudimendun bihurtuz gero, berriro hartu lituzke bere gain mailegu hartzailearen betebeharrak.
2009
‎Ontzirapen agiriaren lau ale atera behar dira eta kapitainak nahiz zamatzaileak sinatu behar dituzte agiriok. Zamatzaileak ale bat hartuko du eta beste bat bidaliko dio kontsignatarioari; kapitainak bi ale hartuko ditu, bata berarentzat, eta bestea, ontzi ustiatzailearentzat.
‎Enpresaburuak ahaldun edo mandatari orokorrak zein bereziak izendatu ahal ditu, hala trafiko osoa edo zati bat bere izenean gauzatzeko, nola trafiko horretan laguntzeko.
‎Bazkide komanditario batek bere izena eransten badio sozietatearen izenari edo horretarako adostasuna ematen badu, kudeatzaileen erantzukizuna izango du konpainiatik kanpoko pertsonei begira, eta bazkide komanditario gisa dagozkion eskubideak besterik ez ditu izango.
2011
‎5) Ezkontide batek bere lanarekin bestearen merkataritza, industria edo lanbide jardueretan eman duen laguntza.
‎Guraso batek bere kautan egiten duenean aitorpena, ezin du beste gurasoaren identitatea agerrarazi, identitate hori legearen bidez zehaztuta dagoenean izan ezik.
‎Bazkideak ezin du sozietatearen desegitea erreklamatu, baldin eta kontratu xedapenaren ondorioz edo negozioaren izaeraren ondorioz sozietate hori epe zehatzerako eratu bada, eta berori desegiteko arrazoi zuzenik ez badago, besteak beste, bazkide horren kideetatik batek bere betebeharrak urratzea, sozietate negozioetarako gaikuntzarik gabe geratzea edo auzitegien ustez horien antzeko arrazoiren bat izatea.
‎Bigarrenak pertsona bat beraren aurrekoekin lotzen du.
‎Elkarrekiko betebeharretan, betebeharpeko bat ez da berandutza egoeran jartzen, besteak ez badu behar bezala betetzen berari dagokiona, edo, betetzeko beren beregi eskatua izan, hala egiteko adostasuna erakusten ez badu. Betebeharpeko batek bere betebeharra betetzen duenetik, berandutza hasten da bestearentzat.
‎Betebeharrak suntsiarazteko ahalmena esan gabe doa elkarrekikoetan, betebeharpeko batek berari dagokiona betetzen ez duen kasurako.
‎Hala ere, jabekide batek bere kabuz eman badu adostasuna, berak eta beraren oinordekoek ezin dute eragotzi emandako eskubidearen egikaritza, oinordekook banakako tituluaren bidezkoak izan zein izan ez.
‎a) Aurretiaz aipatutako legeetatik bat bera ere ezin bada aplikatu.
‎Aurreko batek bere ondorengoaren ondasun batzuk jarauntsi baditu, eta ondorengoak dohainik eskuratu izan baditu ondasunok beste aurreko nahiz neba edo arreba baten eskutik, aurreko horrek erreserbatu behar ditu lege aginduz eskuratu dituenak, ondasunok zein lerrotatik etorri eta lerro horretan hirugarren gradurainoko ahaide direnen mesederako.
‎Hirugarren batek bere burua aurkeztu eta agiri sinesgarrian egiaztatzen badu absentearen ondasunak eskuratu dituela erosketa bidez nahiz bestelako tituluen bidez, ordezkaritza amaitu egingo da ondasun horiei begira, eta ondasunok euren titular legitimoen esku geratuko dira.
‎6 Ezkontide bati berari edo haren ondasun pribatiboei eragindako kalteen ordaina.
‎Salerosketa kontratuaren bidez, kontratugile batek bere gain hartzen du gauza zehatza emateko betebeharra, eta besteak, gauza horren truk prezio zehatza ordaintzeko betebeharra, diruz edo dirua ordezkatzen duen zeinuaren bidez.
‎Zortasunak ez dira agerikoak, horiek badirela erakusten duten zantzuetatik bat bera ere ez dagoenean.
‎Trukaketa kontratua da, eta, horren bidez, kontratugileetako batek bere gain hartzen du gauza bat emateko betebeharra, beste bat jasotzeko.
‎Gauzen errentamenduan, alderdietako batek bere gain hartzen du besteari gauzaren gozatzea edo erabilera emateko betebeharra, epe zehatzerako eta prezio jakinaren truk.
‎Obra edo zerbitzuen errentamenduan, alderdietako batek bere gain hartzen du beste alderdiarentzat obra gauzatu edo zerbitzua egiteko betebeharra, prezio jakinaren truk.
2012
‎5 Urtebetetik lau arteko espetxealdi zigorra eta sei hilabetetik 24 arteko isuna ezarriko zaizkio, Gorteko funtzionario batek bere eginkizunak bete ez ditzan edo bidegabe bete ditzan behartzeko edo induzitzeko, funtzionario horri trabak jartzen dizkionari, bai eta hori usteltzen edo beraren kontra larderia erabiltzen duenari ere.
‎Norbaitzuek indarra, indarkeria, larderia edo mehatxu larria erabiltzen badute Diputatuen Kongresuko, Senatuko edo autonomia erkidegoko legebiltzarraren kide bati horien bileretara joatea eragozteko, edota modu berean horietako kide bati beraren iritziak agertzeko edo botoa emateko askatasuna murrizten badiote, orduan, halakoei hiru urtetik bost arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaie.
‎Agintari edo funtzionario publikoak pertsona bati beraren ondasunen jabetza kentzen badio, legeek baimentzen dituzten kasuetatik kanpo eta lege betekizunak bete gabe, orduan, horri enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, urtebetetik lau artekoa, bai eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna ere.
‎7) Gorpu, zauritu, gaixo, itsasoan galdutako, gerrako gatibu edo barneratutako pertsona zibil bati bere gauzak kentzen dizkionari.
‎1 Ahal denetan, ondasun bera itzuli da, epaile edo auzitegiak zehazten dituen narriadura eta urripenak ordainduz. Itzulketa egingo da, nahiz eta ondasuna, legez eta onustez eskuratuta, hirugarren batek bere esku eduki. Hala ere, hirugarren horrek pertsona egokiaren aurka berreskaera eskubidea izango du eta, hala denean, delitu edo falten ondorioz erantzukizun zibila duenarengandik kalte ordaina jasotzeko eskubidea ere bai.
‎2 Bi urtetik bost arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio pertsona batek bere buruaz beste egiteko beharrezko egintzekin laguntzen duenari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia