Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 54

2015
‎2 Oi ene arima! Gogora ezazu zein atsegin eta maitasun handia duen Aitak bere Semea ezagutzean, eta Semeak bere Aita ezagutzean, eta nolako garraz biltzen den Espiritu Santua haiekin, eta nola haietatik bat ere ezin den aldendu maitasun eta ezagutza honetatik, gauza bat bera direlako. Pertsona goren hauek elkar ezagutzen dute, elkar maitatzen dute eta atsegin hartzen dute elkarrekin.
‎Ez zaitez samindu, izan ere, haiek goretsi egingo naute Ni, edota zutaz gaizki esango dute; eta batera izan nahiz bestera izan, zeu irteten zara irabazten. Gero jakin nuen pertsona hau biziki adoretu eta kontsolatu zela hitz hauekin; eta zuetakoren batek bere burua samin honetan ikusiko balu, hemen jartzen dizkizuet. Dirudienez, gure Jaunak nahi du guztiek jakin dezatela arima hura dagoeneko berea duela, inork ez diola ukiturik egin behar; gorputzean, ohorean, ondasunetan bada, tira, guztitik aterako baita Haren Maiestatearentzat gorespena; baina ariman, hori ez!
‎9 Askotan pentsatu izan dut, eguzkia zeruan dagoela, haren izpiek hain indar handia badute bera handik aldatu gabe bat batean honaino iristeko, horrela, arima eta espiritua, eguzkia eta beronen izpiak bezala gauza bera direnez gero, ez ote daitekeen haren goreneko parteren bat bere gain altxa, arima bere lekuan geratuz, egiazko Zuzentasun Eguzkitik datorkion beroaren indarrez. Azken batean, ez dakit zer esaten ari naizen.
‎5 Beharbada, hauxe da san Paulok dioena: Jainkoarekin elkartzen dena Harekin espiritu bat bera egiten da; ezkontza goren honi dagokiola dio, Haren Maiestatea bat egitearen bidez arimara etorri delakoa baitu. Eta beste hau ere badio:
‎11 Hau zentzugabekeria irudituko zaizue, ene alabak, baina egiaz horrela gertatzen da; arima oso osoan bat dela gauza jakina izan arren, esan dudana ez da irudipena, oso ohikoa baizik. Horregatik esaten nuen nik, barruko gauza batzuetan ikusten denez, nolabaiteko bereizketa dagoela, eta oso ezaguna, arimaren eta espirituaren artean, biak gauza bat bera badira ere. Bereizketa hain fina sumatzen da, non batak eta besteak desberdin jokatzen dutela baitirudi, Jaunak eman nahi dien zaporeak bezala.
‎Oi, hau bai dela bat egite desiragarria! Dohatsua hori lortu duen arima, gozotasunez biziko delako bizitza honetan eta bestean ere bai; izan ere, ez dute nahigabetuko munduko gertakarietako ezerk, Jainkoa galtzeko arriskuren batean bere burua edota Jainkoa iraindua ikusten ez badu behintzat; ez gaixotasunak, ez pobretasunak, ez heriotzek, Jainkoaren Elizan beharrezkotzat jotzen denaren heriotzak izan ezik; arima honek argi ikusten baitu, Jaunak hobeki dakiela zer egiten duen berak zer nahi duen baino.
‎7 Baina, gehienetan, bestelako oinaze handiei eta era askotako gaixotasunei dagokienez, nik ezagutzen dut pertsona bat, Jauna aipaturiko mesede hau egiten hasi zitzaionetik, eta berrogei urte dira harrezkero, ezin duena esan egiaz egun bat bera ere egon denik minik gabe eta beste era bateko sufrimendurik gabe, gorputzeko osasunik ezaz, hau da, beste sufrimendu handirik gabe. Egia da oso kaskarra izan zela, eta merezi zuen infernuaren ondoan gutxitzat jotzen du guztia.
‎10 Berriro diot, benetan, ez nekiela nik nola bizi, batek bere burua pobre eta arimaz nekatua ikusten baitu: gogoa beti Jainkoaz betea izateko agintzen diote eta beharrezko da Harengan izatea arrisku askotatik askatzeko; beste ertz batetik, ikusten du ez dela komeni munduko kontuetan huts egiterik, beren ohorea kontu hauetan jarria dutenei tentaldirik ez ematearren.
‎5 Heriotzaren beldurra ere gutxi geratu zitzaidan, horren beldur handia izan bainuen beti. Orain gauza oso erraza deritzot Jainkoa zerbitzatzen duenarentzat, arimak une batean bere burua kartzela honetatik aske eta atsedenean jarria ikusten duelako. Jainkoak espiritua eraman eta hain gauza gorenak erakustea gainezkaldi hauetan, uste dut, arima gorputzetik irteten denekoaren antz antzekoa dela, bat batean ondasun honetan guztian sartua ikusten baitu bere burua; utz ditzagun ateratzen den uneko oinazeak, ez baitira aintzat hartzekoak; eta Jainkoa benetan maitatzen dutenek eta bizitza honetako gauzak bertan behera uzten dituztenek, heriotza leunagoa izan behar dute.
‎Teresak eta hark Gizakundeko monasterioan elkar ezagutu zuten, Guiomar andrearen ahizpa bat, Aldonza de Guzmán, han baitzegoen moja. Maitasun handia zion Teresari, honek Lorentzori idatzitako gutun batean bere ahizpa baino maiteago zuela bera esateraino. Aurrerantzean bere kontakizunean Andre honetaz hitz eginez jarraituko du Teresak.
‎Ez da behar ez segiziorik ezta begiralerik Errege zarela ezagutzeko. Izan ere, hemen errege bat bera bakarrik nekez ezagutuko da berez. Bere burua erregetzat ezagutua izatea nahi izan arren, ez diote sinetsiko, ez baitu gainerakoek dutena baino gehiagorik; beharrezkoa da sinesteko zergatia ikustea, eta horregatik azaleko aparatuak izan beharra, bestela ez bailukete aintzat hartuko.
‎Iruditu zitzaidan urrezko lepoko eder ederra jarri zidala idunean eta gurutze bat berari lotua, oso baliotsua. Urre honek eta harribitxi hauek ez dute hemengoekin zerikusirik, ez dira konparatzekoak; izan ere, haien edertasuna hemen pentsa dezakegunaren ondoan, guztiz bestelakoa da, eta adimenak ezin du ulertu zerez egina zen arropa ezta Jaunak adierazi nahi duen zuritasuna irudikatu ere; horrela, hemengo guztia, nolabait esateko, kedarrez egindako marrazki bat besterik ez da.
‎12 Ez bedi harritu ezta ez beza uste izan ezinezko gauzak direnik. Jaunarentzat guztia baita posible?, saia bedi, ordea, fedea bizkortzen eta apala izaten, Jaunak zientzia honetan, beharbada, jakintsuago egiten duelako atsotxo bat bera baino, eskola handikoa izan arren; eta apaltasun honekin on handiagoa egingo die arimei eta bere buruari, kontenplaziozko pertsona izan gabe halakotzat bere burua agertuta baino. Izan ere, berriro diot, esperientziarik ez badu, apaltasun handia ez badu ez duela ulertzen ulertzeko eta hala ere ez dela horregatik ezinezkoa ulertzeko, gutxi irabaziko du eta gutxiago emango dio irabazteko berarekin harremana duenari.
‎garai hartako fantasiazko eleberriak ziren, Cervantesek Kixoteren lehen orrialdeetan barregarri jartzen dituenak. Teresak berak ere idatzi omen zuen halako eleberri bat bere neba Rodrigorekin batera. Hala diote F. Riberak (Vida de la M. Teresa) eta Graciánek.
‎Jainkoarena denean, oso ongi probaturik dut aurreko bi edo hiru urtean esan zitzaizkidan gauza askotan, eta guztiak bete dira, eta orain arte bat bera ere ez da ustel irten, eta gauza bera Jainkoaren espiritua dela argi ikusten den beste gauza batzuetan ere, geroago esango denez.
‎1 Jainkoaren laguntzaz jakin nahi nuke azaltzen zer alde dagoen bat egitetikliluramenduedo goraldiedo espirituarenhegaldideitzen dioten edo gainezkaldira, hauek guztiak gauza bera baitira. Izen desberdin hauek gauza bat bera direla diot, eta estasiaere deitzen zaio. Bat egitea baino askoz goragokoa da.
‎Horretarako noraezekoa da maisua, eskarmentuduna bada; halakoa ez bada, huts handiak egin ditzake eta arima bat ezagutu gabe eraman eta hari bere burua ezagutzen utzi gabe; izan ere, maisuaren esanera egotea merezimendu handia dela jakinik, ez da ausartzen agintzen dionetik irteten. Nik aurkitu ditut hesituak eta nahigabetuak zeuden arimak irakasten zienak eskarmenturik ez zuelako, errukia ematen zidatenak, eta haietako bat bere buruaz zer egin ez zekiena; izan ere, espiritua ezagutzen ez dutenez gero, arima eta gorputzari sufriarazten diote eta eragotzi egiten dute aurrerapena. Halako batek harremana izan zuen nirekin; maisuak loturik izan zuen zortzi urtean, bere buruaren ezagutzatik irteten uzten ez ziola eta Jaunak gelditasunezkootoitzean zeukan, eta horrela neke handitan zebilen.
‎...ekula ahantz; beharbada, gehiagotan esango dut, garrantzi handikoa baita); izan ere, ez dago otoitz egoera hain gorenik, hasierara itzuli beharra izango ez denik, eta bekatu eta norbere buruaren ezagutza honetan dago, otoitzaren bide honetan, janari guztiak jan behar diren ogia, janari horiek direnik eta finenak izanda ere, eta ogi hau gabe ez legoke mantentzerik; baina neurriz jan behar da; arima batek bere burua errenditua ikus dezanean, bere aldetik ez duela gauza onik argi uler dezanean eta hain Errege handiaren aurrean bere burua lotsatua ikus dezanean eta zein gutxi ordaintzen dion eta zenbat zor dion, zertan alferrik eman denbora hemen?, Jaunak aurrean jartzen dituen beste gauzetara joatea besterik ez dugu eta ez dago hauek zertan utzirik, Haren Maiestateak guk baino hobekibaitaki zer jat...
‎Baina honaino heltzea berari asko kostata da, Jaunak laster batean gelditasunezko otoitzera eraman nahi dituen pertsonen kasuan izan ezik, eta nik ezagutzen ditut halako batzuk. Hemendik doazenentzat ona da liburu bat beren baitan berehala biltzeko. Niri on egiten zidan zelaia edo ura, loreak ikusteak ere.
‎Gaitz guztia bekatu bideak errotik ez kentzean eta laguntza kaskarra ematen zidaten aitor entzuleengan zegoen; zer arriskutan nengoen eta harreman haiek mozteko eginbeharra nuela esan balidate, ezbairik gabe uste dut erremedioa izango zuela; bada, egun bat bera ere ez nukeen jasango bekatu astunean, nik neuk jakinez gero.
‎4 Hau banitatez maitatzean neurrigabea nintzen. Hura gordetzeko behar ziren bitartekoei dagokienez, ordea, ez nuen bat bera ere erabiltzen. Guztiz ez galtzeko bakarrik jartzen nuen arreta handia.
‎10 Sarritan erabili dut gogoan txunditurik Jainkoaren ontasun handia, eta nire arimak atsegin hartu du haren handitasun eta errukia ikustean. Bedeinkatua izan bedi guztiagatik, argi ikusi baitut gurari on bat bera ere ez duela ordaindu gabe uzten, ezta bizitza honetan ere. Nire egintzak kaskarrak eta akastunak izan arren, nire Jaun hau haiek hobetuz eta osatuz eta balioa emanez zihoan, eta gaitzak eta bekatuak ezkutatu egiten zituen gero.
‎3 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, arrosarioa ere gogo txarrez errezatzen zuela ikusirik, beldur ikarak hartu zuen, gero eta okerrago izango zelakoan, eta argi ikusten zuela iruditu zitzaion, etxe honetara etorriz gero, ziurtatua zuela salbamena. Eta horrela, erabaki sendoa hartu zuen; eta goiz batean bere ahizpa eta bera beren amarekin hona etorriz, monasterio barruan sartzea gertatu zitzaien; ez zitzaien burutik pasatzen, ordea, hark egin zuena egingo zuenik. Bere burua barruan ikusi zuenean, inork ezin zuen etxetik bota.
‎2 Ávilako jaun batek, on Rafael zeritzanak, ez dakit nola, ez bainaiz gogoratzen?, oinutsen monasterio bat egin nahi zela entzun zuen; nik aurrez ez nuen sekula ere izan harremanik berarekin; eta biztanle gutxiko lekutxo batean berak zeukan etxe bat emango zidala esan zidan; uste dut hogei biztanle ere ez zirela izango, orain ez bainaiz gogoratzen?; maizter batentzat zeukan han eta honek hango errentaren ogia hartzen zuen. Nik, nolakoa izango zen irudikatzen nuen baina, gure Jauna goretsi nuen eta bihotzez eskerrak eman nizkion.
‎Ba ote du egoterik Aitak Semea eta Espiritu Santua gabe? Ez, esentzia bat bera delako, eta bat dagoen lekuan hirurak daude, ezin zatituzkoak direlako. Nola ikusten dugu, bada, hiru Pertsonak bereizirik daudela, eta nola hartu zuen giza haragia Semeak eta ez Aitak ezta Espiritu Santuak ere?
‎5 Espiritu Santuaren Pazkoko bigarren egunean, nire erabaki honen ondoren, ni Sevillara nentorrela, ermita batean entzun genuen meza Écijan, eta bertan gelditu ginen biao bitartean; nire lagunak ermitan zirela eta ni bakarrik han zegoen sakristia batean, gogoratzen hasi nintzen Espiritu Santuak Pazko honen bezpera batean egin zidan mesede handia, eta berariazko zerbitzuren bat berari egiteko desira biziak etorri zitzaizkidan; eta ez nuen aurkitzen egin gabe zegoenik ezer. Eta burura etorri zitzaidan, obedientzia botoa egina nuela baina ez egin litekeen perfekzioaz, eta iruditu zitzaidan atsegin izango litzaiokeela aita frai Jeronimorekin hitz eginda nuen promesa egitea:
‎8 Honetan zegoela, hots handi handi bat izan zen gainaldean gelan, dena behera zetorrelako itxura emateraino. Zarata handi hura bazter batetik bera zegoen lekuraino jaisten zela zirudien, eta pixka batean iraun zuten orro handi batzuk entzun zituen, haren aitari, esan dudanez, oraindik jaiki gabe zegoenari, beldur ikarak emateraino; hura dardarka hasi zen eta, zoroa bezala, arropa bat eta bere ezpata hartu eta han sartu zen, eta itxuraldaturik hura zer zen galdetu zion.
‎17 Bat batean bere burua sendaturik ikusi zuenez gero, aitor entzuleari eta medikuari proposatu zien beste herri batera eraman zezatela, lekuaren aldaketak eragin zuela sendaketa esan dezaten. Haiek ez zuten nahi izan; bestera:
‎liluramendua apurka apurka doa kanpoko gauza hauei hilez, zentzumenak galduz eta Jainkoagan biziz. Gainezkaldia Haren Maiestateak arimaren barne muinean ematen duen albiste bakarretik dator; abiadura handi batez beragandik goragora eramaten duela iruditzen zaio, eta, bere iritziz, gorputzetik joan doakio; eta horrela, eramaten duen lekura eramaten duela, Jaunaren besoetan bere burua uzteko adore handia behar da hasieran. Izan ere, Haren Maiestateak eraman nahi duen lekuan bakez uzten duen arte (eraman, goiko gauzak ulertzera eraman esan nahi dut), noski, Harengatik hiltzeko benetan prest egotea beharrezkoa da hasieran; izan ere, arima gaixoak ez daki zer izango den hura, hasieran diot.
‎Baina, ni beti egon naiz sinetsirik ez zaiela faltako, izan ere, limosnakoak diren beste monasterioetan Jaunak haiei eman diezaietela egiten badu, hemen beste horrenbeste egiteko iratzarriko ditu edota baliabideak emango manten daitezen. Hala ere, era honetakorik bat bera ere egin ez zenez gero, batzuetan erregu egiten nion, Berak nahi izan zuela fundazioa egitea eta, lagun zezala erremediatzen eta izan zezatela behar dutena, eta ez nuen handik alde egiteko gogorik, mojaren bat sartzen zen ikusi arte.
‎Honek poz pixka bat eman zion. Hala ere, gelak utzi zizkiguten arte ez zen neke gutxi izan; izan ere, han zegoen gela on bat hemengo andre alargun batek hartu zuen alokairuan, eta ez bakarrik ez zigun utzi nahi izan (urte erdian hara joango ez bazen ere), are gehiago, ez zuen ongi hartu etxearen gorenean, teilatupean, gela batzuk guri eman izana, haietako batek bere gelara ematen zuelako; eta kanpotik giltza izatea nahiko ez, eta barrutik iltzez josi zuen. Horrez gainera, kofradiako kideek ospitalearen jabe egingo ginelakoan zeuden; zentzu gabeko ustea zinez; kontua beste bat zen:
‎nik nuen nahigaberik handiena. Etxea lortzen saiatzeko agindua utzi zigun, geure etxea eduki genezan; oso zaila zen hori, ordura arte ez baitzen aurkitu bat bera ere erosteko moduan. Gurekin berariaz arduratzen ziren adiskideak, batez ere aita probintzialaren bi adiskideak, geratu ziren, eta erabaki zuten ez ziotela ezer esango artzapezpikuari harik eta etxea eduki arte.
‎badirudi bere etxean falta izan arren, guri ez zekigula ezer falta zerabilela buruan. Gure monasterioak fundatu dituztenetako batzuek, hark baino askoz ere ogasun handiagoa eman izan dute; baina ez da izan bat bera ere, nekeetan haren hamarretik bat ere kosta izan zaionik. Eta, seme alabarik izan ez balu, ahal zuen guztia emango zukeen.
‎6 Hamahiru urte edo izango dira, gutxi gorabehera, Salamancako Gotzaina hara joan zela; hau Inkisidorea zen, uste dut Toledon, eta lehenago hemen izan zen; [moja] hau saiatu zen hari hitz egiten ziurrago egotearren eta guztiaren kontua eman zion. Honek esan zion, hori guztiori ez zela bere ofizioari zegokiona, ikusten eta aditzen zuen guztiak beti fede katolikoan sendotzen zuelako, bera beti zegoela eta dagoela irmo horretan eta Jainkoaren aintzaren eta arimen onaren desira oso biziez, arima bategatik bere burua hiltzen utziko bailuke askotan. Hain ezinegonez ikusi zuenez gero, Avila maisuari guztiaren kontu emate luze bat idazteko esan zion, bizi zela eta otoitz gaietan oso aditua zen gizona zela, eta hark idatz ziezaionaz, sosega zedila.
‎bata moja sartu zen gero; beste batek ez zuen ezkondu nahi izan, baizik eta amarekin batera guztientzat eredugarria den bizimodua zeraman; oso gaztea zen semea mundua zer zen ulertzen hasi zen eta Jainkoa hasi zitzaion erlijioso sartzeko dei egiten; inork ez zuen nahiko indar izan asmo hori eragozteko; beraren amak hori poz pozik harturik, gure Jaunarekin asko lagunduko zion, baina ez zuen erakusten, ahaideengatik. Azken batean, Jaunak arima bat beretzat nahi duenean, kreaturek indar gutxi dute eragozteko; horrela gertatu zen hemen: ekin eta ekin hiru urtean gerarazi bazuten ere, Jesusen Lagundian sartu zen.
‎4 Hobeki azaldu nahi dut: gure Jaunak, bere ontasunagatik, arima bati bere burua agertu nahi badio hobeki ezagut eta maita dezan, edo bere sekreturen bat hari agertzea, edota esku erakutsi eta mesede bereziak egitea nahi badu, eta hark, esan dudanez, honekin (bere buruaz lotsaturik egon zukeen eta hain kaskarra izanik, zein gutxi merezi duen kontuan hartu) santutzat hartzen badu bere burua eta mesede hau berak egindako zerbitzuren bategatik datorkiola uste badu, argi dago hemendik etor dakiokeen on handia txar bihurtzen duela, armiarmak bezala.
‎Ez didate astirik uzten berari idazteko. Isabel Juárez da Malagóndik etorri zena, eta ez oso gogo onez, diotenez; noizbait berarekin izan zuenez gero, prioreak bidali zuen, eta halako egunen batean bera etorriko dela uste dut. Nahiko buruhauste dut; Jainkoak erremedia beza.
‎2 Idatzi nion berorri sei direla fundaturik dauden komentuak, eta gure Ordenako fraide oinutsen beste bi ere bai, hau Jaunaren grazia handitzat izan baitut; izan ere, perfekzio oso handitan doaz, eta mojen guztiak Ávilako San Joserena bezalakoak, gauza bat bera direla baitirudi. Eta honek adorea ematen dit, zein benetan goresten den gure Jauna haietan, eta zein arima garbiz ikustean.
‎2 Neskame edo emakume horri dagokionez, buruan sartua dut gezur beltz horiek esanarazten dizkiona ez dela hainbeste malenkonia deabrua baizik, berorren aitatasuna engainatu ahal badu, emakumea bera engainatua baitu; eta horrela, kontu handiz ibili behar da horretan eta ez joan inola ere haren etxera, santa Marinari (hala dela uste dut) gertatua ez gertatzeko, ume bat berarena zela egozten baitzioten eta asko sufritu zuen. Orain ez zaio komeni berorren aitatasunari sufritzea kasu honetan.
‎5 Gauzak gertatu direnez gertaturik, nuntzioa harekin guztiz zapuzturik da gauza batzuengatik; berari entzungo baliote, erru gutxi edo batere ez duela ohartuko lirateke. Eta nirekin ere horrelaxe dago, nahiz eta nik hari ezertan kontra egin ez, hona bidali zuen brebeari borondate osoaz men egin, eta ahal izan nuen apaltasunik handienaz gutun bat berari idatzi baizik.
‎Beharbada, etsaitasuna aldatzean, kalte handiagoren beldur izango ziren. Egia da, Jainkoak bere graziaz hornitzen gaituela, gauza bat Beragatik soilik egitea erabakitzen dugunean. Berorren aitatasunak ez du zertan penarik izan kasu honetan; baina egoki izango da arrazoiren bat ematea, aita horiek zuritzeko.
‎Eskapularioak onbidera eragiten dutenak dira, debozioa pizten dutenak. On Frantziskok eskatu dio bat bere arrebari. Pena ematen dit.
‎Mugimendu sentsual horiei dagokienez, dena probatzearren, esan nion argi dudala ez dutela garrantzirik, eta hoberena haiei jaramonik ez egitea dela. Behin esan zidan jakintsu handi batek beragana etorri zela gizon bat oso nahigabeturik, Jauna hartzen zuen bakoitzean baldarkeria handiak jotzen zuela-eta (hori baino ere gehiago), eta Jauna ez hartzeko esan ziotela urtean behin izan ezik, aginduzkoa baita urtean behin. Eta jakintsu hau, espirituala izan ez arren, konturatu zen haren ahultasunaz, eta esan zion ez jaramonik egiteko gauza horiei eta zortzi egunik behin Jauna hartzeko; horrela, beldurra galdu eta kendu egin zitzaiola.
‎2 Poz honekin ongi pasatu dut prelatu berriaren hautatzea. Gure Jaunak nahi beza, egun gutxian izan dezala kargua; ez dut esan nahi, bizia galduz, azken batean bera da haien artean talenturik handiena duena eta guretzat oso begiratua izango da, batez ere buru argikoa denez gero, konturatuko da zertara jo behar duen. Nolabait esateko, egin izan den lana guri bezain gaizki etorri zaie aita hauei.
‎Honetan aita Salazar etorri zen hona eta hark esaten ziona egiteko erabakia hartu zuen; hala ere, aldaketa gogoz kontra egiten zitzaion eta erraz kexatzen zen Joseren aurka lehenago jakinarazi ez ziolako. Aita Salazarrek esan zion gertatzen zen guztia, eta hemen izan zen beste batean berak gomendatu ziola Sislakoarena. Aita Salazar, berorren aitatasunak dakienez, dena tratatzeko aukerakoa da, dagoeneko jakinean dagoelako.
‎Gure Jaunak merezimenduak egiteko aukera asko ematen dizkigu eta konturatzen naiz berorren agurgarritasunak izan dituela hor eta badituela, harri eta zur bainago berorren sumintasuna dela eta zer sufritzen duen; hala ere, orain zuhurtasuna behar da, eta halaxe ematen du Jainkoak, gotzainaren arazoan egin zuenez. Bedeinkatua izan bedi guztiagatik, azken batean bere obrari laguntza emango baitio.
‎Eta haren esanahia ez balitz hori, neure gogoetarako hartuko dut; Elizak eta Santuek diotenetik irten ezik (horretarako zuek ikusi baino lehen jakintsuek aztertuko dute ongi), Jaunak baimena ematen digula uste dut, Pasio santuari buruz gogoeta egitean ematen digun bezala, ebanjelariek diotenaz gainera, beste gauza asko pentsa ditzagun Jaunak han igaro behar izan zituen neke eta oinazeez. Eta ez jakin minaz joanik, hasieran esan nuenez, Haren Maiestateak aditzera ematen diguna hartuz baizik, ziurtzat dut ez duela gaizki ikusten beraren hitz eta egintzetan poz eta atsegin har dezagun, errege batek berak maite duen eta gogoko gertatu zaion artzaintxo bat beraren brokatuari begira harri eta zur eta hura zer den eta nola egin zen pentsatzen ikusiko balu, poztu eta jostatuko litzatekeen bezala. Ez, ez dugu geratu behar emakumeok Jaunaren aberastasunez gozatzetik hain alde batera.
‎10 Oi ene Jaun eta Jainkoa, hau ere bada har batek bere Kreatzaileari esateko hitza! Bedeinkatua izan zaitezela, Jauna, hainbeste erara eskolatzen baikaituzu!
‎1 Mintzalekurako egin ezazu marko bat bere ateekin, oihalak josteko ohol beltzen antzera, beste toki batzuetan daudenez. Hagatxo mehe mehe batzuk izan behar ditu marko honek edota horren antzeko zerbait; estu estu ezarriak, esku bat sartzeko ere tarterik ez dutenak.
‎4 Baina kontenplazioa, ene alabak, beste gauza bat da; hauxe da daukagun okerra: norbait egunero une batean bere bekatuez gogoeta egitera iristen bada (eta izenez baino gehiago izatez kristaua bada, beharturik dago horretara), hura kontenplazioari erabat emana dela diote berehala, eta kontenplazioari erabat emana denak izan behar dituen bertute handien jabe nahi lukete, eta berak ere halaxe nahi du bere burua, baina oker dago. Hasiera hauetan ez zuen asmatu jokoan ongi sartzen:
‎13 Berriro diot, pertsona asko ezagutzen ditudala Jaunak naturaz gaindiko gauzetara jasotzeko mesedea egin dienak, esandako otoitz edo kontenplazio hau emanez, eta beste huts eta inperfekzioekin ikusten baditut ere, honekin ez dut ikusi haietako bat bera ere eta ez dut uste izango denik ere, mesedeak Jainkoarenak baldin badira, esan dudanez. Mesede handiagoak har ditzanak, begira beza berarengan nola doazen haziz ondorio hauek; eta bat ere ikusiko ez balu, benetan beldur izan dadila eta ez dezala uste izan gozotasun horiek Jainkoarenak direnik, esan dudanez?
‎Zerbait ulertu ahal izatean, berriz, ikusten du ezin daitekeela ondasun hau merezi, hura irabaztearren lurrean igaro daitezkeen neke guztiak batera igarota ere. Lurreko eta zeruko Jaunaren dohaina da, azken batean Bera den bezala ematen duena.
‎2 Kanpokoari dagokionez, argi ikusten da zein urrundurik gauden hemen gauza guztietatik. Oi ene ahizpak, uler ezazue, Jainkoarren, Jaunak hona ekartzean egin digun mesede handia, eta bakoitzak bere baitan ongi gogoan har dezala, hamabien artetik soilik bat bera izatea nahi izan duela Haren Maiestateak. Eta zenbatek, ni baino hobeak direnek, hartuko luketen gogo onez toki hau, eta Jaunak niri eman zidan, hain merezimendu urriak izan arren.
‎13 Eta hain desira bizi hau izaten deabruak lagundu balio? Gerta daitekeena da; Kasianok biziera oso latzeko eremutar bati buruz kontatzen duenez, putzu batera bere burua botatzera eragin zion, hala Jainkoa lehenago ikusiko zuela-eta; nik, horratik, uste dut ez zuela Jainkoa zerbitzatuko apaltasunez eta ongi; izan ere, Jauna zintzoa da eta Haren Maiestateak ez luke baimenduko hain gauza nabarmenean itsutu dadin. Baina argi dago, desira hori Jainkoagandikoa balitz, ez ziokeela kalterik ekarriko:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia