Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 61

2000
‎Ondoren, Zeanurirako bideari lotu gintzaizkion berriro, mendiz, oinez, bizkar zorroa soinean eta noiznahi gogoaren aginduei men eginez biderik zuzenenetik irteteari uko egin gabe, lehen bezala. Baina ordura artean baino zuzenago joateko asmotan.
2001
‎Lainez, aurpegia gorri eta gorputza alde batera makurtua, pistola zintzilik zuela, maldizioka eta erronda lagunari laguntza eskatzen hasi zen. Baina ordurako gainerakoek ere erabakia genuen noren alde egin, eta, Sadabaren ondoan baikinen, Lainezen konpañero uniformatuak ikusi zuen hobe zutela handik alde egin, zerbitzu orduetan inolako ezbeharrik jasan gabe.
‎Ez dakit zer espero nuen ateaz beste aldean. Agian ez nuen egoki jokatu, baina ordurako nahikoa buru nahas nengoen. Atea ireki egin nuen.
‎Jainko oso urrutiko bat deitzen ari zen artaldea zirudien. Doike ni lintxatzea helburu zuen talde bat eratzen hasi zen, baina ordurako bileraren hasieran nire ondoan eseririko neofitoa saltaka iristen ari zen oholtzara, eta niri bultzada bat emanez, mikrofonoaz jabetu zen: Hitzaldi hau nirea da!
Baina ordurako gondola hartan ez zegoen Berlusgoñi beste kapitainik, eta kapitainak bestelako planak zeuzkan niretzat. Eutsi egingo diot egin dugun tratuari –esan zidan–; Mitxoletarengana eramango zaitut eta ordubete berarekin utziko; baina orain beste baldintza bat gehiago bete duzu.
Baina orduan... Zergatik zeuden hemen elkarrekin?
‎Lehengo iragarki berdina nire parean zegoen. Bertako neskak irribarre egiten zidan beste behin ere, baina orduan bere begietan nola edo halako jakin min eta konplizitatea antzeman nizkion.
‎Guztiz patetikoa. Seguruenera jendearen artean ahapekako xurrumurrua hedatuko zen, baina ordurako nire zentzumen sorgortuek isiltasun lodia baino ez zuten aditzen. Edo agian ez, zeren eta isiltasun larri hartan txalo ozen batzuk entzun bainituen; eta orduan lehengo eskale bizar urdin hura ikusi nuen berriro, txaloka erotu beharrean eta niri bizkarrean txapaka eginez, animatu nahian.
2002
‎Egun hartan begi bistan zegoen zeruertz urruna, hodei erraldoiek beltzerantz larri grisatuta. Denboralea zetorren, baina ordu bitarako aterrunea bazen gutxienik.
2003
‎Ez da konbinazio makala, pentsatu du. Zakurra eta katua bezalakoak dira horiek, eta berriro markatu du Luperen telefonoa, ez etortzeko eskatzeko asmoz, baina ordurako hegan egina zen txoria habiatik. Zorionara bidean kantari, bihotza dantzari.
2005
‎Iluna zen aspaldi etxera itzuli zirenean, zipatuak eta Graxi zangoetarik minez. Baina orduz geroztik, Damaseko pentokan herrokatu eta zaldizko bidaia urrunak goraipatzen zituzten hitzak bazerabilzkion gogoan dantzan: aitorrik gabeko atsegina.
Baina ordurako itsasadarrera aldendua zitzaidan gogoa.
‎Eta Garazi bilatu nuen begiradaz, baina ordurako gela barruan zegoen.
‎– Gau hartan bertan etorri ziren brigada politiko sozialekoak bere bila, baina ordurako joana zen. Etxea kenduko zigutela egin zidaten mehatxu.
2006
‎Egia izango zen bera ez zela puru haien mailako pipatzailea? Baina orduan, hala izatera, aferak beste jite bat hartzen zuen. Ez horratio hobea, ez horixe.
‎Gogoan daukat nire erantzuna ezetz izan zela; teorian konforme egonik ere, are hori egiteko gai litzatekeena miretsirik ere, nik nuela. Edo agian bai, baina orduan, ez erabaki hotz, humanitario, kalkulatu eta errukitsu baten ondorioz, onetik aterako ninduen grina hiltzaile, pasio negatibo baten menpe baizik. Denok irri egin genuen, nik barne, inork nolabaiteko Norman Bates bat eginda irudikatu ninduenean.
‎badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak ...tejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak jaten segitu behar diat, hor konpon, hi, Goio, hori ez duk euren problema, jabeena, alegia, Armani, Armani, noizko alternatiba famatu hori, urteak dituk esaten duala ez dela biharko, baina ordutik bihar asko pasatu dituk, edozer baino lehen, ez gaitezen urduri jar, antola gaitezen, gainerako sindikatukook eta gainerako lankideok, orokorrean, bat datoz, egoera larria da, bai, baina guk ere indarra daukagu, manifestazio bat egingo dugu, hasteko, ezin gaituzte part botata utzi, konpromisoak dauzkate gurekin, ederki asko aberastu dira gure kontura, azken hamabost urteetan, borroka egin...
2007
‎Poliziari deitu zionean utzi zion han ingurura agertzeari. Baina orduz geroztik bazter guztietan izaten zuen esperoan: tabernetan, bileretan, gimnasioan.
‎Bainugelan sartu eta dutxatu egin zen lasai. Auskalo zenbat denbora eman ote zuen, baina ordu laurdena baino gutxiago ez, irratia pizturik zegoen eta ¡ Ojalá!, Mamá yo quiero saber, Aprendimos a quererte, Pintor que pintas iglesias eta Yolanda aditu ahal izan zituen zaparradaren azpian. Orraztu eta kanpora irtendakoan, besaulkian jarraitzen zuen Aleidak; kontu berezi bat erran nahi zion aspaldiko partez, zeren...
‎– Ordu honetan buxadurak ohikoak dira. Horregatik, Caserosetik ere joan gaitezke, baina ordu txarra da.
2009
‎Eltzagorrak dena jakitea merezi zuen edo ez, zalantzak izan nituen. Baina ordurako hitzen agintea galdua zuen nire gogoak.
2010
‎Ohartua nintzen beldurraren eragin handiaz, baina ordura arte niri beti iruditu izan zitzaidan kontrakoa, alegia, beldurrak ezindu egiten duela. Xabierren atsotitzaren argitan aztertu eta ulertu ditut lehen ulertzen ez nituen jokabideak.
‎Oliveirari iruditu zitzaion zuela sekula zutitu, zuela handik ihes egin. Baina ordurako ez zen haserre sentitzen. Barkamena eskatu gabe, barkamena eskatu zion idazleak.
2013
‎Noizbait ere," Erretira diguk!" erran zion Urbanok adiskideari erlojuari begira baina ordurik ikusi gabe. Ez zen bertze inor gelditzen ostatu barrenean eta aitak erdi bulkaka bidali zituen.
2014
‎Borroka armatuaren aferak asko hunkitzen zuen Antton. Lagun gehiago nahi zuen Pailazo Hiltzaileen abaroan, baina ordurako Xabik galdua zuen kontu haiekiko interesa (gauza guztiekin aspertzen zen segituan, neskekin izan ezik). Xabi beldur zen Antton ez ote zen azalduko benetako pipa batekin, hain serio hartzen zuen kontua.
‎Escobarrek telebistan kantuan segitzen zuen, baina ordurako alferrik zen: ez zuen Txominen heriotza eta bere ondorioak burutik kentzea lortuko.
‎Baten batek txokolatea legez kanpo jaten zuela zabalduko zen, ordea, denak zaunka hasiko ziren horrekin, baina ordu txikietan ez zen inor zaintza egiten geratuko. Bazekien.
Baina ordurako barreak etenda zeuden. Denak hizketan ari ziren, arretarik jarri gabe.
‎Bazkaria zuten azterketa osterako, jatetxea hartuta, Bilbon bertan, baina ordu bi baino gehiago falta oraindik. Imanol Sarasuak esan zuen bere etxean utzi ahal zituztela gauzak, karpetak, liburuak, eskuetan erabili behar ez izateko arratsalde osoan, gau osoan, hartuko zituztela beste egunen batean, ez zituztela asko behar orain.
‎Ikusi nahi zuen pertsonarik agertzen zen, txakurra atzetik aurrera zebilen... Leihoetan ez zegoen argirik, baina ordu laurden baino gehiago egon zen begira badaezpada ere, makurtuta, ostenduta. Ez zuen ezer ere ikusi.
2015
‎Makurtu zen emakumea poltsa hartzeko, baina ordurako Romanek ziharduen poltsatik irtendakoak batzen. Telefonoa, ezpainak eta begiak margotzekoak, linterna txiki bat, tablet baten tamainako diru zorro bat, giltzak (asko).
‎Eta orduantxe Martinek galdetu dio ea zertaz ari den pentsatzen. Baina ordurako Juliak badu eskarmentua, bere gomuta eta aitormen intimoen Martinen erabilerarena: Julia errudun eta zikin sentiarazteko darabiltza.
‎Ez dela asko falta. Baina ordurako eskarmentua hartuta daude Miguelez eta bere lagunak afrikarren distantzia eta denbora neurtzeko moduarekin.
2016
‎– Baina orduan, zer zaunka klase egin dizu Alvarezek?
2017
‎Desioa libre uzten dudanean soilik gertatzen zait. Baina orduan, zer zen festa hura, nahi nuena nahi bezain luzaz begiratu ahal izatea! Begira daukat baina nik begirago daukat bera, eta ilea lotzeko erabiltzen duen plastikozko pintza gaitzesten dut, permanente kizkur beltzak eta urrezko eraztunez kargaturiko hatzek nire kasta sistema propioan azkeneko mailetara eramaten dute emakume on puska hura, eta bazkalostean balkoian jaten duen Frigopie aren ikuskizunak eduki niezaiokeen begirune apurra akabatu du.
‎– Orain okupatuta nago –esan nion–, baina ordu eta erdi barru irits naiteke horra.
‎– Ez nengoen ohartuta –eta neskatoari begiratu nion ongi erreparatzeko, baina ordurako joana zen.
2018
‎" Ea berriz elkartzeko aukera dugun", pentsatu du Sarak. Biratu da telefono zenbakia emateko, berdin dio ezetz esaten badio ere, zenbakia eman nahi dio; baina ordurako, ez da Paolaren arrastorik.
‎Goxo gaude. Baina orduaz galdetu du bat batean. 14:15erako amaitu nahiko luke.
‎Libre utzi baina berriz kartzelatuko zutela sumaturik Ipar Euskal Herritik Ameriketara ihes egin zuen, Euskaldunak argitaratu ezinik. 1950ean lortu zuen argitaratzea baina ordurako Euskal Herria aldatuta zegoen guztiz. Orixe bera 1956an itzuli zenean bere joera klasikoekin zerikusi gutxi zuten joera berritzaileak ziren nagusi, poemak ez zuen oihartzunik lortu, besteak beste baserri giroko Euskal Herri baten identitatea goratzen zuelako baserriz landako Euskal Herria ahantzita.
2019
‎Ordutik aurrerakoa, ordea, tramitetzat dauka. Jendaurreko aurkezpenak promoziorako baliagarriak direlako egiten ditu, baina ordurako urrunduta dago testutik, “alienaturik”. Problema handienak argazkilarien aurrean jartzean izaten ditu, oso ezdeus sentitzen baita:
‎Asmoak oker atera bazitzaizkigun ere, buzoi honek bere zereginari eutsi zion handik aurrera ere, baina ordura arteko garaiz kanpo hasi ziren gelditzen eta gure arteko oharretan, denbora joan ahala, gero eta indar handiagoa hartu zuen bizitzak berak. Aitorpen hauek, azken batean, ez zuten inongo segurtasun neurririk hausten; are gehiago, alferretan ez ote genituen ere laster hasi ginen susmatzen.
‎Andregaiaren ama Ordiziako feriara hurbildua zen egun hartan, eta Julian senarraren esku utzi zuen, bitartean, denda. Astero ez zen joaten, baina ordurako juxtu samar zebilen generoarekin, eta komenigarria iruditu zitzaion bisita. Ikusmiran ibili zen azokan barrena denbora puska batean, eta hiru oilo eta lau oilasko eder aukeratu zituen azkenean.
2020
‎Ez nuen batere gogorik izan Sandra Cianiren mail labur eta lehorrari erantzuteko, eta horretan geratu zen hilabeteetan izan genuen hartu emana, beste azalpenik gabe, bestelako xehetasunik gabe, argazkirik gabe. Baina ordu asko eskaini nizkion Gregorio Muruamendiarazen arrastoa bilatzeari dena bat batean betiko ahazteko, eta handik egun batzuetara zerbait gehiago jakin nahiak interneten arakatzera eraman ninduen. Ez nuen erakunde ofizialen web orrietan ezer aurkitu, eta egunkarietan ere espero baino albiste laburragoak argitaratu zituztela ikusi nuen.
‎Hurrengo egunetako berrietan aurreko egunetakoak errepikatzen omen ziren, baina ordutik aurrera ez omen zen berri gehiago agertu, ikerketek emaitzarik eman ez zuten seinale, Sandra Cianiren ustez.
‎Zorion betean sentitzen nintzen ni, baina Jokinek mutu segitzen zuen, eta ni, itsasoaren handitasunean eta edertasunean murgilduta, ez nintzen ohartu Jokinek atzera egin zuela, abiada hartu zuela eta jauzi egitera zihoala. Hanka bat amildegiaren ertzean eta bestea airean zuela ikusi nuen arte ez nintzen konturatu, baina ordurako beranduegi zen. Oihu egin nion, deiadar ozenak gero, eta gorputzak harkaitzen kontra atera zuen hotsa entzun nuenean garrasi lazgarri bat atera zitzaidan.
‎KARMELE (dardaraz): Baina orduan... gu... gu begano eta barazkizaleok!?
‎MUSIKARIA: Baina orduan, oinetakoak kendu eta...
2021
‎Badakite. Baina orduan, zertarako presaka ibili. Zertarako jauzi egin?
‎Bitartean, baina, bizirik mantendu behar duzu buruan agertu zaizun hurrengo ideia hori, testuari gatza eta piperra gehituko dizkiolakoan. Agian ordura arte bide onetik zihoan dena, baina ordura arte beste munduko ezer ez zen testua, gauza diziplinatu, onbera eta edonon aurkezgarria baino ez. Agian itzalpeko ideia miresgarri horrek dena astinduko du, eta horrela irakurlearen interesa berpiztuko.
‎Lehen mugimendua 07:30erako dago aurreikusita, baina ordu erdiz atzeratu da. Dauden kontakizun ez formalek diote Arrosa eta Amuategiko borrokalariek entusiasmo handirik gabe heldu diotela manatutakoari, eta komandanteek nahiko lan izan dutela diziplina ezarri eta bakoitza bere tokian jartzeko.
‎jarraibideetan arrabolaren kirtena margoz bete behar zela irakurri nuen eta inbutu baten bila joan nintzen. Baina ordurako bukatuta zeuden lanak, banekien.
2022
‎Heldutasunean… (pausa bat publikoari begira) Ados. Agian heldutasunean ere ez, baina ordurako argi izaten duzu behintzat zer ez duzun nahi eta hori asko da.
‎Bazakiat. Baina orduak luze joaten dituk hemen, esperoan.
‎EMAKUME 1 (nahastuta): Baina orduan, zer arraio esan nahi huen?
2023
‎AMANCAY: Obra baten sorkuntza intangiblea izan daiteke, baina ordura arte egindako ibilbidea ez. Hamabost antzezlan egin ditugu dagoeneko, areto bat sortu dugu, programazioa aurkeztu.
‎Joshemariren bakailaoa goxo zegoen, baina ordurako Carvalhori senak esaten zion iristen ari zela afari hura ordaintzeko tenorea, eta esaten zion, halaber, faktura ez zela merkea izango. Distrakzio maniobra bat egiten saiatu zen, baina bere indarretan gehiegi sinetsi gabe.
‎Begoña buru belarri ibili zen anaiaren kasua argitu nahian; baina denbora aurrera ahala, esperantza galdu eta etsiak jota geratu zen. Nire egoera pertsonala hobetu zenean, saiatu nintzen gure arteko harremana konpontzen, eta baita lortu ere; baina ordurako Begoña aski aurrera ibilia zen gaixotasunaren bidean.
‎bezperako afariaren sobrantea, hau da, alberjinia eta piper gorrien oinarri bat, zeinaren gainean lehengo egunetik zeukan berdel bat jarri baitzuen, sasoia aurreratua zetorrela aprobetxatuz, probentzal baten estalkiarekin, gero multzoa labean erretzeko. Penedes aldeko zuri aski apal batekin lagundu zuen bazkaria, bere egoera ekonomiko prekarioak gehiegizko gasturik egiterik gomendatzen ez zuenean erositakoa; gauzak apur bat aldatuak ziren Guadalupe Agirreren bisita eta haren txekea jaso zituenetik, baina ordura arte sekula garatu gabeko sen kontserbadore batek diru jaso berri hura parrastaka ez erabiltzea agindu zion.
‎Beraz, Facundo Garciaren salaketak eta Vazquez Montalbanen herederoen ordezkariarekin izandako elkarrizketek denboran bat etorri eta gauzak argitu zituzten. Baina ordurako txoriak alde egin zuen diru poltsa mokoan zuela.
‎Hala, departamentuan agertu zenean, izena esan eta Hochmoderne, Fortschrittliche Computerdienste enpresako Espainiarako ordezkari nagusia zela azaldu beharrean alegia, edozeinek bere burua aurkezteko esango lukeena, prepared bat zela esatetik hasi zen, obolaktobegetariano krudiboroa, epe ertainerako disrupzio potentzial gutxiko aferetan jarduten zuela, eta kortijo bat zeukala Extremaduran, non hondamendia iristen zen egunean ahal zen adina denbora eutsiko baitzion, Sam Altmanen modura. ...Azken mailako teknikaria, ordura arte hippy, yuppie eta hipster hitzen esanahia hala moduz baino identifikatzen ez zuena, ez zegoen preparatua prepared irakur bedi prepeired bat zer zen jakiteko; ez zekien, ezta ere, nor zen Sam Altman, ez zuen ulertu zer ote ziren “epe ertainerako disrupzio potentzial gutxiko aferak” eta Facundoren aurkezpena entzun eta gero, zoro bat zela erabaki zuen; baina orduan, zer nahi zuen edo zergatik zegoen han galdetu beharrean, logikoa zen moduan, burla egiteagatik edo, aurpegiratu zion ea nola eutsiko zion obolaktobegetariano krudiboroa izateari Extremadurako kortijoan. Facundok erantzun omen zion ez kezkatzeko horregatik, Extremadurako kortijoan ixten zenerako edukiko genukeelako zertaz kezkatu, den dena igual igual izango zitzaiolako, bai berari eta bai planetari ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia