Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 527

2000
Baina niri ez zait inoiz buruan kabitu ihesalditxoek kolorea hartzeko izan behar dutenik, eta gusturago nabil euriaren mehatxua gordetzen duten hodeien azpietatik. Itxura bakartiagoa ematen diote bati; iheslariagoa, nahi bada.
Baina nik ez dut abortatu nahi. Esango didazu, Bitakora, badirudiela gauzak nahastearen zalea naizela.
‎Kasualitatez udaleku berean lan egitea egokitu zitzaigun koadrilako bi. Noski, ez genuen serio hartzen txantxa inozo hura, baina nik ez dakit hainbeste errepikatzearekin Jabik erdi sinetsi ote zuen. Edo bestela agian pentsatu zuen" koño, ba zergatik ez?", edo beharbada suposatu zuen ez zela hain txantxetakoa eta kanpotik (besteen begiradatik) argiago ikusten zela gure artean existitzen omen zen kimika berezia.
‎Zaldi gaineko eserzizio haietarik batean, ipintzen zioten lurrean Mattini oilo bat, zeina kaxoi tipi batean sarturik egoiten baitzen, zulo estu batetik burua soilik erakusten zuela, eta Mattinek zaldia lasterka jarri, gorputza alde baterat makurtu, eta ezpataz trenkatu behar izaiten zion lepoa oiloari, baina nik ez dakit zer gertatu zen egun hartan, zeinean zalditik beherat egin baitzuen.
Baina ni ez nengoen hain segur, ulu hark bertzerik erran nahi izan balit bezala. Eta aita ez zen itzultzen, eta belarriak adi nituen, neure presagio gaixto hura gezurzta zezakeen berriaren aiduru, alferrik.
‎Zeren Pedrok berak erran baitzidan harako hura: " Gure aita letratua duk eta ni ere letratu nahi naik, baina nik ez diat bizitza usteltzerat utzi nahi. Eta hik ere ez huke nehoiz utzi behar..." Eta ni aho zabalik geratzen ninduan, zeren ez bainuen, arestian erran bezala, Pedrok aditzen zuèn jainkozko barren dei hura aditzen.
‎Ohartu ote zen, bada, osaba Joanikot, zalantzaz josia nengoela eta ez nekiela norat jo, nahiz eta iduri egin nezakeen ezen osabaren kide ezin leialago nintzela? Baina nik ez nuen gerlarik nahi, bertzalde... nahiz eta, osabaren hitzen bidetik, gero eta klarkiago ikusten nuen ezen ezin ekidin izanen nuela gerla hura ene hautua egin nezanean eta alde baterat edo bertzerat jo... zeren eta, Italiarantz abiatu aitzineko denboraldi laburrean, behin baino gehiagotan ikusi izan bainituen aita Bartolome etorri berria eta osaba Joanikot kontrakarrean, buruz buru, etsai o...
‎Eta aita jesuitak galdetzen zidan ea zer gertatzen zitzaidan, baina nik ez nion argibiderik emaiten, zeren neuretzat baineukan sekeretu hura...
‎Eta, ondoren, osaba eta biok nor bere ohean sartu ginen eta Arkimedes zoruan etzan zen. Baina ni ez ninduen loak hartzen. Eta gero eta okerrago iduritzen zitzaidan nola osabak, gitarra jolea gonbidatuz gero, antzarak ferratzerat igorri zuen.
Baina ni ez nengoen, ez, mementu haietan apez izaiteko gogoz, bortxaz ez bazen bederen!
‎Eta esku batekin bata eta bertzearekin bertzea ferekatu nituen, eta ikusi nuenean ezen sosegurat eta baretasunerat egin zutela, bi bularren arteko habian ipini nuen, amoltsuki, neure burua, nola osaba Joanikotek jarri baitzuen Maddalenenean, urroztarren bordan ikusi nituenean. Eta, hala geundela, ene ezpainak aitzinatu nizkion apur bat, eta hark ere aitzinatu zizkidan bertze apur bat, baina nik ez dakit zer gertatu zitzaidan orduan, zeren gibela egin bainuen... Eta, jauzi batean zutitzen nintzela eta lasterrari emaiten niola, erran nion:
‎—Hori damu duk, baina ni ez...
‎Eta nolako gogoa etorri zitzaidan orduan, amaganat joaiteko eta hari erraiteko: " Zaude lasai, ama, aitak huts egin dizu, hipokrita hutsa denez gero, baina nik ez, eta besarka nazazu!" Eta oroitu nuen amaren bertze behako hura, noiz eta oreinaren amoriozko historia hura kontatu bainion, erraiten zidala: " Halakoa da guti batzuetan amorioa".
‎—Ene jauregiaren kontra...? Esker mila, baina nik ez dut neuretzat aitortzen jauregirik, austriarren arrano inperialak atzaparretan duenik! Edo, ez al dakizu ezen osabak arranoari egin diola tiro, baina huts egin duela?
‎Beren orazinoei esker salbatu zela untzia, eta orazino haietan gogoan izan zituztela Jainkoa, Ama Birjina eta saindu guztiak... baita aita saindua ere! Baina ni ez ninditean engainatu eta, samurtzen eta muturtzen nintzaiela, ihardetsi niean: " Untzi baten barruan kapitaina duk, ordea, kapitain eta aita saindu, eta niri zor zenidaten obedientzia, eta nola ez didazuen obeditu, badakizue...!" Bai, biei pikatu behar niean oina; edo, biak urkatu, hobeki, prometatu bezala...
‎Hainbertze jenderi jatekoa eman beharrak zekarzkion nekeen zerrenda etorri zen gero, baina ni ez nintzen arrosario hori aditzeko. Unai ikusiko ez nuela jakiteak porru eginda nengoen.
‎—.. Bai, dena ukatzekotan hago —gezurra. Ez nuen solasa luzatzeko estakururik erantsi nahi— Baina nirekin ez haiteke ezkutukerietan ibil. Nola zuen izena ipurtaundi beltzaran horrek, nik egunkaritik martxa egin baino urtebete lehenago etorri baitzitzaigun...?
‎Afalondo batean, Ximurrarekin joka lotzeko puntuan egon zen Charly, hain luze, hain estu eta hain nabarmen dantzatu baitzen Josefinarekin. Kristinarekin ere egina zuen inoiz, baina ni ez nintzen horrela sutu. Zibilizatua naiz.
‎Hori ere falta denean, narda eta nekea nagusitzen zaizkigu. Hain segur ere, gauza bera da gainerako lanbideetan, baina nik ez dut horien berri.
‎Lehenbizi, Ximurrarekin mintzatzen da, eta gero erraten dit" Taldearen" bilera duela. Orduan, Maite etortzen da eta nirekin gelditzen da gauaz, baina niri ez zait inporta, Maiterekin kukuketan aritzen ahal naizelako eta amak ez duelako inoiz horretarako gogorik izaten.
2001
‎Nire iritziaren zain bezala isildu da apur batean, baina nik ez dut ezer esan eta berak jarraitu du:
2002
‎Eta hik zortea daukak –zapatila bateko lokarria askatuta zeukala ohartu zen. Lotu egin zuen– Baina nik ez...
‎Eskuko hatzak ere txikiak ditut, jakina, eta are txikiagoak izan daitezke, inurri bihurtu arterainokoak, eta beraz, nahi duzunean inurri errenkada bat jar dezaket zure azalean, sabelean nahiz bizkarrean, kili kili eta kili kili, irri eta atsegin, zuk ez baitakizu zer den ona. Zuk medikua aldatuko duzu, baina nik ez ditut neure gaixoak aldatzen, guztiz atsegin baititut noiznahi erregalatzen dizkidaten madalenak, hain dira onak. Egia da, hala ere, batek edo bestek erregalatu izan didala inoiz kalabazinen bat, baina sukaldari ona naiz, eta kalabazinak dira, hain zuzen, ene espezialitatea.
‎–Bazkaria egina duzu, baina nik ez dut gogorik.
‎Bai, don Nestorrek ene ama salbatu zuen, baina nik ez bost urteko haur hura. Eta ezin nuen haren irudia burutik baztertu, ezta haren amarena ere.
‎Casius Clay handiak Floyd Paterson Las Vegasen k.o. utzi zuen bezala. Baina nik ez nuen Las Vegasera joan beharrik izan. Herriko plazatik irten gabe ere ederki joan zitzaidan konplexu hura, egun hartan bederen.
‎Eta ez dakit sorgin onak besterik esan zuen edo isildu zen, baina ni ez naiz gehiago gogoratzen. Bakarrik zure amak irri egiten zuela, eta irri harekin gauza asko esaten zituela.
2003
‎Beharbada bila zetorkion atzetik, bidean birao isilak jaurti edo mendeku izugarriak aginduz. Baina nik ez omen nuen erruki zirkinik ere egin eta emakumeak, duintasun puntua berreskuratuz, niri bizkar emanik, alde egin omen zuen. Berandu, beranduegi, gutuna irakurri ondoren, ohartu omen nintzen gertatu behar zuenaz edo gertatuko zenaz eta alferrik egin omen nuen korrika emakumearen bila, nik neuk martxan jarria nuen heriotzaren gurpil eroa geratu nahirik.
‎Hainbeste neke heriotzarekin, gero emazteak tiroa jota hiltzeko. Baina nik ez nuen nahi, ez nuen hil nahi –errepikatu zuen eta berriro ere, malkoek gainez egin baliote bezala, negarrez hasi zen eta, burua makurtuz, bi eskuekin aurpegia estali zuen, ura ahurka edaten duenaren tankeran, eta berriro burua altxatu zuenean aurpegia erabat desitxuratua zuen, malkoen ordez behazuna edo pozoiren bat xurgatu balu bezala.
‎Dakitena da guztiak literatura zaleak direla, Pessoaren miresle itsuak eta askok bidaia luzeak egiten dituztela beren buruaz beste leku horretan egiteko. Baina nik ez nuen horrelako asmorik, Pessoaren miresle itsua banaiz ere. Nire aulkian eseri baino lehen, Romain eta bere maitale berria zein aldetan egon zitezkeen kalkulatu eta egundokoak esan nizkion, mila kilometroren tarteak ematen duen lasaitasunarekin etorri ahala jardun nintzaion, lotsatzekoak ere izan daitezkeen hitzak erabiliz.
‎Hildako bat diat esku artean eta, dirudienez, hik baduk zerikusiren bat auziarekin. Azkar etortzeko modurik egiten ez baduk, hik atera dituk kontuak –segitu zuen, baina nik ez nion sinetsi. Ez nuen nire inguruan senarra tiroz hil zezakeen emakumerik ezagutzen, tiroz hiltzea merezi zuten senarrak ezagutzen banituen ere.
‎–Baina, ai, ni dudan nenbilean garai hartan neure bokazioarekin, ez bainekien Jainkoak apaiz nahi ote ninduen; edo abokatu, edo injineru, edo albaitero, edo, aita bezala, mediku. Honek askotan galdetzen zidan zer estudiatu nahi nuen, baina nik ez nioan garbi erantzuten, ez bainekien garbi zer nahi nuen. Hori bai, aitak erabakia zian orduko Parisen estudiatuko nuela, berak ere hantxe estudiatu baitzuen:
‎Galdeketa zeraman poliziak agindu zion baten bati, gazteetako bati, eusteko niri hanketatik, aurrena, eta gainean esertzeko, gero. Baina nik ez nuen ikusterik izan nork egin zuen eta, gainera, huraxe izan zen irribarre bat eskaini zidan sozial bakarra, gizatasun apur bat erakutsi zidan bakarra.
‎Abertzaleei laguntzeko prest azaldu izan den traumatologo baten izena eman dit, joateko harengana. Baina ni ez naiz traumatologo abertzale bat ikustera joan, ni neu tratatu ninduen traumatologoa ikustera joan naiz ni, nola ez nau gogoratuko ba...
‎Bortitz. Goazen, esan zidan, baina ni ez nintzen mugitu. Eskutik heldu zidan.
Baina nik ez dut zuk adina esplikazio behar, Garazi. Oso garbi dago dena.
‎Hala ere, orain oso pozik nago. Gaizki pasa nuen, baina nik ez diot sorgin ipurterre horri ipurdirik garbitu behar. Eta nahi dudan guztia egiteko aske naiz.
‎Esan nizun kontuz ibiltzeko Ainhoa sorgin horrekin. Besteekin baretu da baina nirekin ez, orduan. Badakizu.
‎Oilandatu egin dela? Barkatu, baina nik ez dut horrelako metamorfosietan sinisten.
‎Kotxean gerrikorik gabe ibiltzeagatik. Amak gerrikoa jarria zuen, baina nik ez. Hark ez zuen inolako minik hartu, eta nik berriz eskuineko hanka nahiko matxuratua daukat.
2004
‎Egun baten, bromatan, gure lagunek ez ulertzeko, hebraieraz edo arabieraz mintzatu genukeela otu zitzaion Nathani. Baina nik ez nekien hebraieraz eta berak ere ez arabieraz. Orduan, bakoitzak zekien hizkuntza irakasten aritu ginen elkarri.
‎–Barka ezak, baina ni ez nauk inoren bila joan. Joana etorri duk nigana.
‎Mesedez, ezin nauzu horrela utzi, Joana. Beñatekin itzuli nahi baduzu, oso ongi, baina niri ez aipatu beste larru jotze kontu horiek.
‎–Bakea egin? Baina ni ez nengoen haserre eta. Gainera, Beñatek deitu didanean, ez al didazue bada esan biok berriro elkarrekin hastera zindoaztela?
‎Isilik egon hadi txorrada horiekin, komentario matxista horiekin. Nik ez zekiat Beñaten arrazoiak zein diren, baina niri ez zidak lorik kentzen mutil horrek. Hirea beste kontu bat duk.
‎Nik nirearekin jarraitzen dut. Bai, badakit zure itxura ez dudala oso gustuko, baina ni ez nintzen zure janzkeraz maitemindu, zure barruko argiaz baizik, zure irribarrearen distiraz. Ni baserrikoa naiz, eta ongi dakit lurrak ematen diola loreari kolorea eta usaina.
‎–Nola esan behar diat ez dudala gehiago entzun nahi hire sermoirik? Oso gauza politak esaten dituk, baina niri ez zaizkidak gustatzen. Ez nagok horretarako.
‎–Barkatu, Joana, baina nik ez dakit beste era batera hitz egiten, eta nahi nuke zu ere pixka bat bada ere finduko bazina. Ez dut nahi zu ere oraingo indartsuen eta zaratatsuen antzekoa izaterik.
‎Oseake, hor daukak nire iritzia. Beraz, disfruta ezak, motel, egin behar duana egin ezak, baina ni ez engainatu, behintzat. Hori ez, faborez.
‎Beraz, beste frogatxo bat, Aitor. Hire neska laguna ni omen nauk, baina niri ez didak horrelako konturik kontatu. Eskerrak asko maite nauan.
‎–Ez da hainbesterako ere izango, neska. Bai, Irati ez da oso aldrebesa, baina nik ez diot itxura fisikoari hainbesteko garrantzirik ematen. Besterik gabe, agurtu egin behar nuen, eta hori izan zen guztia.
‎Oraindik ere badira horrelako batzuk, baina nahasketa handia dago?. 577 Euskara on hura ezarian ezarian ahitu eta ihartu egin da euskaldunaren mintzoan, interferentzien erasoak erauzi egin dio orduko euskaltasunari zerion sena: . Batzuentzat esaten den guztia da on, baina ni ez naiz iritzi horretakoa, beste hizkuntzen mende baikaude eta frenoa beharrezkoa baita?. 578
‎Garai bateko euskaldun fededunen dogmakeriak ez zuen onartzen beren sokako fedea ez zutenen askatasun hauturik. Oraingo hau, orduko haren pareko dela sinestarazi nahi digu Lertxundik bere talai asketik, baina ni ez nago horren seguru. Besterik uste dut, eta ondoko zentzu honetan oinarrituko nintzateke beste hori argudiatzeko.
‎Txanoa goratuta zeramanez, ez zitzaion aurpegia ikusten. Baina nik ez nion arretarik eman mamu haren aurpegiari, esku artean zeukan gauzakiari baizik. Txanodunak lantza luze bati eusten zion gora begira.
‎–Etxea biok hartu genian, baina nik ez diat joateko asmorik. Hik joan nahi baduk, badakik, hor daukak atea...
‎Haien artean, baina, anai Benitoren aholku hura zuen gogoko, amonari otoitz egiteko modu hain natural eta hain partikular hura aurkitzen lagundu ziona. Baina ni ez nintzen amona bezalakoa. Eta, nola mila juramentu eta birao entzuten bainituen tabernan –aitari ere noiznahi entzuten nion mekauenlaostia edo mekauendioren bat–, eta nola gauza jakina baita haurrek lehenago ikasten dituztela ikasi behar ez dituztenak ikasi beharrekoak baino, ni ere noiznahi ateratzen nintzen biraoren batekin.
‎Oroitzapen bat dut. Oheratzera nindoan, eta amonak errezatzeko modu hura irakatsi nahi zidan, berak hain berezkoa zuena baina nik ez hainbeste, ohikotik eta buruz ikasitako formuletatik kanpo. Oheratzera nindoan, bai, baina, zibilizatuki egin beharrean, piztiaren modura egin nuen jauzi... hain zorte txarrarekin, non oheburuko egurraren izkina jo bainuen.
‎Bai, baliteke azpian edo nire nortasunaren txoko ezkuturen batean homosexualitatearen hazia orduko ereinda egotea, baina nik ez dut bereziki horrela gogoratzen, buruan baloi bat nuelako, beharbada, neure bizitzaren gainerako alorrak –agerikoak nahiz sekretuak– estaltzen zizkidana.
‎Egun batean, amak babarrun txuriak atera zizkidan bazkaltzeko, baina nik ez nuen nahi, eta ezetz esan nion.
2005
‎Eta garbia, hori bai? Baina nik ez zakinat zer gertatazen den, bai baitirudi gizonak emakumea beti inauterietan nahiko lukeela, pinturazko maskara batean sartua, eta emakume guztiak amen?
‎–Barkatu, baina nik ez ditut almorranak, hori esan nahi badidazu. Eta ez naiz matxista, beste batzuk bezala?
‎ez al dakizu, bada, berak Francoren politika egiten zuen bitartean espetxeratu nindutela ni bi urtez, langileen eskubideen alde aritzeagatik? Halakoa baita zuen edukazioa, baina ni ez nauzue engainatzen, bai baitakit maskara horren azpian zer gordetzen duzuen: edukazio onenarekin hiltzen dituzue Afrikako haurrak gosez, edukazio onenarekin bidaltzen tankeak Irakera, eta edukazio onenarekin hondatzen mundua!
‎–Nahi baduzu neure argazki bat emango dizut etxera iristen garenean, baina nireetan ez naiz agertzen neska hori agertu ohi den bezala. Ez dakit adarra jotzeko asmoz edo, baina zure lagunak Akira Fubukiren argazkia eman dizu.
‎Horrek bizitza hondatuko liguke, baina ez zegoen berarekin arrazoitzerik. Azkenik Azuarengana jo nuen, honek lokalarekin edo presionatuko zuelakoan, baina nik ez nekien hil egingo zuenik.
‎Nik ez nuen ia ezagutzen. Anderrek esan zidan geure ezkontzan egona zela, baina nik ez dut oroitzen. Sekula ez zitzaizkion gauzak ondoegi joan:
‎Begira gelditu zitzaidan, baina nik ez nekien zer esan eta, hamar bat segundoz horrela egon ondoren, begirada jaitsi zuen.
‎Amak esplikatu zidan minagatik dela hori, min handiekin dabilelako aita. Min handiak dauzka aitak, baina nik ez dakit non.
‎Osaba Abelek esaten du abokatuak ere oso inteligenteak direla. Baina nik ez dut abokatu izan nahi. Mediku ere ez.
‎Osaba Abelek esaten du mundu guztiak izan nahi duela inteligentea, hori ez dela nobedadea. Baina nik ez dut hori uste. Mundu guztiak ez du inteligentea izan nahi.
Baina nik ez dut gurutzearen beharrik izan bertara artez joateko. Zehatz asmatu dut hezurrak non dautzan.
2006
‎" Probatu" esan zenidan gero, lehen ardoarekin bezala, baina nik ez nuen gogorik. Probatu, berriro, baina nik ez nuen nahi.
‎" Probatu" esan zenidan gero, lehen ardoarekin bezala, baina nik ez nuen gogorik. Probatu, berriro, baina nik ez nuen nahi. Hantxe nengoen, nora begiratu ez nekiela.
‎Eztabaidak luzeago jo izanen zuen, baina ni ez nengoen deus aditzeko. Burua arnoak ilunduta ere, ez zitzaidan ahantzi nire ohantzea gazteluratu berrietariko batena zela gau hartan.
‎Izan omen zen dantzan lotu zenik, ministroek behingoz ja ere erran gabe. Baina nik ez nuen deus ikusi haietarik. Nire bihotz urratuak kontsolamendua behar zuen eta ematen ahal zidan bakarrarengana joana nintzen.
2007
‎–Barkatu, Iker, baina ni ez nabil astean batekin eta lorez lore. Nik orain arte zu maite izan zaitut, eta orain, ba, hauxe gertatu zait.
‎A zer nolako sustoa eman didazun atzetik etorrita, aldageletako atearen atzean nengoela, bizkarrean tak tak ukitu nauzunean. Zuretzat, nonbait, gauza horiek oso normalak dira ikasle eta irakasle artean, baina niretzat ez dira hala. Zu niretzat ez zarelako soilik irakasle, nire bihotzeko gizona baizik.
‎Larrarten bizi zarela badakit, baina, norekin ez. Olaiak esan zidan bikotea bazenuela, baina nik ez dut sinisten, bestela honezkero noizbait ikusiko zintuztedan.
‎Baina ez hain betea, egia esanda. Gure autoa zen egoera onenean zegoena, jakina, horregatik aukeratu genuen; baina horretaz aparte, inguruetan pilatzen ziren harrikadaren auto urdina, gure aitona amonen garaikoa zirudien tramankulu bat, beste auto luze bat, auto amerikar bat zela argitu zidan Irenek, Chevrolet bat, Thelma eta Louisek erabilitako auto marka bera, hain zuzen, baina nik ez nion sinetsi?, bi Volkswagen furgoneta, eta hiru motor suntsitu eta herdoildu samar. Eta etxola.
‎Detaileak nahi ditu Marisak (eta? zer da jogurtxo horrek nahi duena?), baina nik ez dizkiot emango. Ez entzunarena egin eta nire bulegora jo dut.
‎Lasaigarria edo. Baina ni ez naiz lasaitzen. Gaztetan irakatsi zidaten ariketa mentala saiatu dut:
2008
‎– Baina ni ez nabil horretan. Tratuaren parte zen.
‎–Bi aldiz esan didazu beltzen eta mulatoen kontu hori, baina nik ez dakit sinonimoak ote diren askatasuna eta naturaltasuna, esan zion markes jaunak, kontsularen joan etorriekin apur bat urduri, jakinaren gainean zegoen arren kontsul jauna halakoxea zela, bi punturen arteko ibilbidea hamaika punturen arteko bihurtzen zuena?. Eztabaida horrek, haatik, luze joko liguke, eta zure abentura hori nola bukatu zen jakiteko irrikarekin nago.
‎–Badakizu jendea nolakoa den, edonor juzgatzeko eskubidearekin sentitzen dela, baina nik ez zaitut juzgatzen, eta, kopeta zimurtzen zuela, bekatua salatzeko prest baina ez bekataria, erantsi zuen?: Badakizu lehengoan zer esan zidan atso sorgin itxurako batek?
‎Gero rona edaten edo parrandan joaten zaiek gehientxoena, eta berriro ere itsasora jo behar, soinean daramaten alkandorarekin. Baina nik ez diat holako joerarik. Nik gorde egiten diat dena, mordoxka bat hemen, beste mordoxka bat han eta inon ez gehiegi, susmo txarrik ez sortzeko.
‎Begira: hiltzailea harrapa lezakete, atxilo nazakete, baina nik ez dut sekula esango norentzat ari naizen lan egiten, noski. Alderdi horretatik lasai egon zaitezke.
‎hau topatu dut nire sakelan sartuta? baina nik ez dut inondik hartu.
‎–Miriamen mutil laguna? Baina niri ez zidan esan azkenaldian inorekin zebilenik! Nik uste nuen?
‎Lasai, ez dut uste ezer askorik hondatu denik. Polizia ere handik lasterrera agertuko zen, baina ni ez naiz gelditu hura ikusteko.
‎– Baina nik ez nuen egundo inon militatu, ez nion inori kemenik eta adorerik eman, erantzun nion.
‎Begiak itxi eta arnasa sakonago hartzen ote zuen ere iruditu zitzaidan. Beharbada norbaiten eskuak irudikatzen zituen bere gorputzean, beharbada bezperan gaizki ulertu baten ondorioz ezagutu zuen gizonarengan ari zen pentsatzen, baina nik ez nuen sekula jakingo. Nik ere begiak itxi nituen eta beste zerbaitetan pentsatzen saiatu nintzen, ur ertzetik urruntzen nintzen bitartean.
‎–Badakizu jendea nolakoa den, edonor juzgatzeko eskubidearekin sentitzen dela, baina nik ez zaitut juzgatzen –eta, kopeta zimurtzen zuela, bekatua salatzeko prest baina ez bekataria, erantsi zuen–: Badakizu lehengoan zer esan zidan atso sorgin itxurako batek?
‎–Bi aldiz esan didazu beltzen eta mulatoen kontu hori, baina nik ez dakit sinonimoak ote diren askatasuna eta naturaltasuna –esan zion markes jaunak, kontsularen joan etorriekin apur bat urduri, jakinaren gainean zegoen arren kontsul jauna halakoxea zela, bi punturen arteko ibilbidea hamaika punturen arteko bihurtzen zuena– Eztabaida horrek, haatik, luze joko liguke, eta zure abentura hori nola bukatu zen jakiteko irrikarekin nago....
2009
‎–Baliteke. Baina nik ez dut inoren ezezkorik jaso nahi.
‎Irakaslea hitz egiten ari zen, baina nik ez nien apenas erreparatu bere hitzei. Nahikoa lan neukan nire lagunen eta arrebaren arteko korapiloa askatzen.
‎–bigarrengoz esateko zutik jarri zen. Niri begiratu zidan, baina nik ez nuen ezer adierazten eta orduan sukaldetik ibiltzen hasi zen, ezin zen geldirik egon.
‎Oso gogorra eta esijentea izan da askotan fraideekin. Baina nik ez dut beldurrik. Egin dizkiot himnoak eta lasai nago.
‎Bada (go) Bilboko Athletic bat: neu ez naiz futbolzalea, baina interesen bat badut, bada zerbait niretzat, existitzen da (Limoges edo Cordoban ere ekiporen bat izanen da, baina niretzat ez da deus). Pilota gehiago interesatzen zait, gehiago da.
‎Batzuetan Josebarekin etorri izan naiz hona, eta halakoetan ere hesitik kanpo geratu naiz. Ez izan tontoa, sartu nirekin, esaten dit Josebak, baina ni ez naiz sartzen, ez, zer gerta ere.
Baina nik ez dut horretan erori nahi. Nik borroka egiten diot heldu nano baten aurrean nagoen ideiari.
‎–Sartuko gara, bai. Baina ni ez naiz gose.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia