Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 198

2000
‎Aparte, kontatzeko modua, duen tonua ere oso bitxia da: ahots bat entzungo bazenu bezala da, hasieran beharbada ez diozu kasu handirik egiten edo oso adi ez bazaude ez zara konturatzen, baina halako batean poliki poliki sartu egiten zaizu barrura, eta bere erritmora eramaten zaitu.
‎Ahaztu zaizkio txoriari amaren gomendioak, hau da, sugeari txepetxak ez diola begiratu ere egin behar, bestela bereak egin duela, eta begi begika ere jolasten du harekin. Baina halako batean, sugea gose da...
‎Ahaztu zaizkio txoriari amaren gomendioak, hau da, sugeari txepetxak ez diola begiratu ere egin behar, bestela bereak egin duela, eta begi begika ere jolasten du harekin. Baina halako batean, sugea gose da...
‎minutu batean hogeita hiru bider esan zituen" ni"," nik", edo" nire" bezalakoak, hogeita hiru bider, kontatuak. Edozein modutan, ni entzuten egon nintzen, Rakeli buruzko galderaren bat egiteko aukera noiz etorriko, baina halako batean, itxuraz gura barik, bere zigarroaz niri atzamar bat erre, eta ahora eraman ez zidan ba! Lizun hasi zitzaidan, eskumuturretik heldu, eta atzamarra miaz  katuz, baina ni zer egin ez nekiela geratu nintzen.
2001
‎Nik maite ditut eta haiek ni maite naute, hala esaten didate behintzat, eta nik sinestu nahi dut, eta ordainean ipuinak kontatzen dizkiet. Hasieran besteek idatzitako ipuinak ziren, baina halako batean neure buruari galdetu nion: zergatik inoren ipuinak erosi, etxean fabrika osoa izanda?
‎Ez zaio batere gustatu, jakina, baina berarekin zer egin ez dakienez, etxean gordeta dauka, sekula egin behar ez dena. Baina halako batean mister Daffodilek duen denda bereziaren berri izango du eta bere arazoa konponduko da. Izan ere, Ninak jakin bazekien gizon atsegin hark zer edo zer birziklatzen zuela, bere dendako sarreran" Daffodil Birziklapenak" jartzen zuelako.
‎Eta horrela behin eta berriro... Baina halako batean Sokratesen ohiko galdera bati erantzunez lonek rapsodikaren eta estrategiaren artea bat eta bera direla ondorioztatzen du, aurreko ideiara itzuliz. Orduan, erantzungo dio Sokratesek, bi arteak berdinak badira, lon rapsoda den heinean estratega ona litzateke, Homeroren bitartez estrategiaren artea ikasteagatik.
2002
‎Hainbeste gustatuko zaio, berarekin lo egitera ere eramango duela. Baina halako batean ohartuko da hartzak ez duela berarekin sekula hitzik egiten, ez jolasten, eta guztiz haserretuko da Tento pelutxezko hartzarekin.
‎Gure igeltxoa luzaroan egon ohi da zelaian tripaz gora etzan eta zeruari, txoriei edo denadelakoei begira. Baina halako batean, belar altuen artean datorren bola handi eta zuri bat ikusten du. Ez dakienez zer den, ikaratu egiten da, eta ihes egin nahian, jauzi handi bat egiten du... bola horrexen gainera erortzeko.
Baina halakoren batean
‎Gogoan dut filmaren aurka erabiltzen zenuen argudioa: " Nola da posible horrelako istorioa Buenos Airesen jazotzea?", baina halako batean aitortu didazu zure amorruaren benetako arrazoia Gilda puta baten eran agertzea izan zela –ezpainak ia edalontziaren barruan zituela burutu zuen berbaldia– Zelakoak zareten sufragistak!
2003
‎Iristen dira biak Sararen etxera, eta Txomin oraindik pozik da, Sarak txakurtxo bat duelako. Baina halako batean aitak agur esan eta etxe horretatik badoala ikustean, Txominek ere berarekin joan nahi du, eta negarrari ematen dio. Baina Sara lagun ona du, eta malkoak lehortzeko gereziak eskaintzen dizkio.
‎Eskugabe hurrena. Baina halako batean ohartu naiz eskuak, eduki, baneuzkala, inurrituak baina, inurrituak eta ongi markatuak, hala nola markatzen eta mintzen zaizkidan supermerkatutik poltsak bete janari, eta edari, etortzen naizenean, hain dira pisutsuak eta hain dute plastikozko helduleku estu eta meharra.
2004
‎Maila onean zegoen kokatua, eta honek gai ekonomikoen inguruko abokatu lanak pasatzen zizkidan. Baina halako batean hasi zitzaidan gai politikoak ere pasatzen. Liburuak ere pasatzen zizkidan Elosegik, euskal errealitatera hurbiltzen lagundu zidatenak.
‎Lasaitasuna errege zen. Baina halako batean erreinu hori behera etorri zen, ertzainak ate joka etorri zirenean. Istripu bati buruz mintzo ziren.
Baina halako batean gizonaren erlojuaren hoztasuna sentitu duzu izter artean, eta nahikoa izan da hori buruan zenuen Carlos Vivesen musika isilarazteko, Marielaren dantza geldiarazteko, gizonaren eskuari heldu eta indarrez zugandik urruntzeko. Erlojuaren kontaktuarekin batera Non dago Mikel?
‎Hasieran ez zituen lotu" Carlos" eta" he" hori, ingelesez ari zenean maiz gertatzen zitzaion bezala, baina halako batean burua berera etorriz ulertu zuen: Bazter hil egin duk.
2005
‎" Gure asmoa lan berria ekainean kaleratzea zen, maiatzerako estudioa erreserbatua genuen eta entseatzen genbiltzan jo eta ke. Baina halako batean Gorrekoek diskoaren kaleratzea irailera arte atzeratzeko asmoa zutela jakinarazi ziguten. Gu jadanik martxan geunden eta udan jadanik kontzertuak eskaintzeko asmoa genuenez Oihukara jo genuen", esan digu taldeko gitarjole eta abeslariak.
‎Kontua da, esan zuen izeko Rosak, abade asko egoten zela Beatriz andrearen etxean, gotzainak ere bai, eta guztiei erakusten ziela armairua, arrosarioarekin, eta guztiek esaten ziotela ederra zela armairua, eta bitrina berdin, eta ederra zela arrosarioa, eta zerura begira zegoela armairu hura, eta Beatriz andrea bera ere bai. Baina halako batean don Juan parrokoari erakutsi zion armairua; gogoratzen zara don Juanekin, Martina. Zera baino gogorragoa don Juan... estatxa baino gogorragoa.
‎Orduan nire betiko obsesioa kontatzeko une ona izan zitekeela pentsatu nuen, horrek lasaitua ekarriko zidala. Baina halako batean ez dakit nork esan zuen:
2006
‎Frantziako lur gehienak eta Iparraldea ere naziek bere menpe zuten garaian kokatua dago. Alemanek lurrera botatako abiadore aliatuei laguntzen ahalegintzen da, gehienbat, Begoñaren erresistentzi taldea, baina halako batean bestelako betebeharra iritsiko zaie eskuetara, aurreko ekintza guztiak baino arriskutsuagoa, Biarritzera iritsiko dena eta beraiek lagundu beharrekoa naziek berariaz bilatzen duten gizon bat delako, kontzentrazio zelai batetik ihes egin ahal izan duen aleman ospetsua.
‎Eta jakina, beste jirafak bezalakoa ez zela izango konturatzen zenean, oso triste sentitzen zen, ederki asko zekielako beste jirafek barre egiten zutela bere kontura. Baina halako batean guztia aldatu zen.
‎Heste lodia kendu zidaten; infekzioak izan nituen. Baina halako batean etxera itzuli ninduten. Eta geroztik borroka latza izan zen:
‎sokarekin lotzeko, sokarekin lotzeko. Eta bizitzarekin lotzen zuen balitz bezala, gerrian lotzen hasi zen soka, baina halako batean danbatekoa besteak baino indartsuagoa izan zen, danba, eta kolpeak sokatik askatu zizkion eskuak, eta emakume batek besteari semea lapurtuko balio bezala, itsasoak German kendu zion Urkiolamendi itsasontziari. Ez zuen Germanek gehiagorik ezer entzun.
Baina halako batean mugitzen hasi da eta, Nerearen hurbiltasuna sentitu balu bezala, hasperen egin eta bat batean ireki ditu begiak. Gehiago gerturatu da Nerea eta paparrera eraman du eskua.
‎Isiltasun giro hartan beldurra ematen zuen ia hotsik txikiena egiteak, eta, anatomiaz aspertzen nintzenen, hitz gurutzatuak betetzen aritzen nintzen, karpetan eramaten nuen denbora pasen aldizkaritik. Hasieran uste nuen ez zuela nire beharrik, ahaztuta nindukala, baina halako batean ohartu nintzen neure ikaste hartan trabarik egin nahi ez zidalako egoten zela horrela; oinak txindurritzen ari zitzaizkidalako altxatu, bera egoten zen egongelara joan eta ezer behar ote zuen galdetu nion.
‎Hasieran ez zen inolako gorabeherarik izan ikerketa hartan, baina halako batean Beatricek latsari bati garbitzeko emandako zapi baten kontua agertu zen. Odolez zikindua omen zegoen zapi hura, eta, Beatricek hilekoarena zela esan bazuen ere, zapi odoldu hark errezeloa sortu zuen.
‎Gelako leihotik baso eta inguru malkartsuak bistatu nituen, baita bezperan magalean hartu gintuen ibaia ere, urrun, orain ezkerrera, orain eskuinera, jolasti. Baina halako batean, burua jaso eta eskumara begiratu nuenean, neska gazte bat ikusi nuen leihotik niri begira. Berehala sartu nuen burua barrura, arin.
‎Ez zen ezer berezirik gertatu. Hurrengo goizean, gosaltzen ari ginela ea zer moduz lo eginda zegoen galdetu nion Martini, formulismo hutsez, amesgaiztorik izan ote zuen eta hori guztia, eta hark ezetz, ez zuela amesgaiztorik izan, baina halako batean esnatu eta eguna zela konturatu zela, eta han bertan amatxo eta Richard gauza arraroak egiten ikusi zituela, baina gero gaua itzuli zela eta loak hartu zuela berriro ere. Deitu egin ziela, baina ez ziotela kasurik egin.
2007
‎Gainera, ez neukan motibaziorik ere. Baina halako batean, blog batean jolasean hasi eta Iturrino Handia aurkitu nuen. Eta berak kontatu zidan bere bizitza.
‎Musikariek ez zioten jotzeari utzi nire bi begi mozkorrekin eszenatokian ikusi nindutenean, profesionalak ziren, jo eta su pasodoble batekin. Baina halako batean pasodoblea bukatu eta gitarra jolea, liderra, gerturatu zitzaidan. Ezer behar duzu, andere?
‎orkestra isilik zegoen, eta musikariak ez zeuden beren lekuan. Atsedenaldiren bat izaten ahal zen, baina halako batean argiak itzali egin zituzten, eta Migelek inguruari erreparatu zion begiekin galdezka. Untxiaren aurpegia geratu zitzaien turista harrituei eta kubatar gehienek goratu egin zituzten behakoak.
2008
‎Zuloz josita jarraitzen dute bazterrek, Nioro du Rip alderako hobekuntza motel bat, baina halako batean, Kaolack era iritsi eta asfaltoa hobetu egin da, bideko marrak eta seinaleak agertu dira, eta orduak eta kilometroak aurrera, aspaldi ahaztutako itxura dauka. Edozein herrialdek lukeen gutxienekoa, ez dozena erdi erreiko autobidea, joan etorriko errepide duina baino ez.
‎Azkenean ere bide zuzena hartu du mutikoak, pentsatu dut neure kolkorako. Baina halako batean, konturatu naiz Athleticeko jokalari bat beltza zela. –Nor da hori ba??
‎[Aspermenaren genealogia motxa, lehen pertsonan emana.] Kalean zer egingo eta zer asmatuko bizi ziren umeak izan ginen, baina halako batean dirutxo bat jarri ziguten eskuetan eta balio zuten gauzei begira jarri ginen, eta halaxe segitzen dugu gaur ere: balio duten gauzak egiten.
2009
Baina halako batean, heldu zitzaion mundu honetatik joateko garaia. Hil baino pixka bat lehenago lasai bizitzeko esan zien etxekoei, bera ere lasai zihoala mundu honetatik eta.
Baina halako baten, diruak amaitu, eta txakur txiki bat bera be barik geratu zan. Jan edana irabazteko lanean hasiko ete jaku Inazi?
Baina halako baten, nire maisu Fernando barik be, izan eban gure Tomas Kirru gizajoak eskarmenturik nahiko; distrazino batetik etorritakoa, jakina.
Baina halako baten ez eutsan emon, ba, buruak egunez be lantzean behin urten behar ebala hegazkada batzuk egitera. Eta urten be egin eban.
‎Gustura jantziko genituzke guztiok neurri neurrira egindako trajeak, baina halako baten truke 1.500 euro ordaintzea ez da hain gustura egiteko modukoa, ezta?
‎Gustura jantziko genituzke guztiok neurri neurrira egindako trajeak, baina halako baten truke 1.500 euro ordaintzea ez da hain gustura egiteko modukoa, ezta?
‎Eskubi aldean, Atochako geltoki inguruko trenbideak ikusten dituzte hortxe, eta erraza ematen du, baina halako batean etxe berriak topatu dituzte aurrez aurre. Hortik aurrera, ez dago trenbideen hesi ondotik jarraitzerik.
‎Ezkontzera doa. Baina halako batean ohartuko da emaztegai maitearen hirugarren deitura ez dela euskalduna eta ezkontza bertan behera utziko du. Sabinok aldeztu egingo du erabaki hori, sentimenduen gainetik jarri behar baita bizkaitar odolaren garbitasuna.
Baina halako batean estoldak eta argiak bat egingo balute, Brunete mediatikoaren ezkutatze kriminalaren despit. Nola irudika liteke?
‎Sei minutu eta 13 segundoko aldea ateratzen zion Millarrek Delgadori eta bazirudien lidergoari eusteko moduan izango zela. Bi txirrindularien artekoborroka zen beraz, baina halako batean, Recioren taldekide batek Millarren lana oztopatzea erabakizuen, bere aurrean jarriz behin eta berriro eta jarraian abiadura motelduz. Kirol legearen kontrakojarrera nabarmena zen, baina irrati eta telebistako esatariek txartzat hartu beharrean txirrindulariespainiar horren jarrera, txalotu egin zuten, Delgadori mesede egiten ziolako eta helburua horixezelako, txirrindulari espainiar batek irabaztea Espainiako Vuelta.
‎Bayern Munichek izugarrizko taldea dauka. Baina halako batean zalantzak sortu zaizkio. Bundesligan galtzen hasi da.
Baina halako batean, futbolera joateko gogoa piztu zitzaidan ostera ere. Nahiz eta larunbat gauean kalean ibili ordu txikiak arte, igandean Bilbora joaten nintzen.
‎Nicholas etxera itzuli da, eta Winkyk haren zaldi Amerigo zaindu behar du. Baina halako batean, esandakoari jaramonik ez egin, eta hondartzara joango da Winky, zaldiz ibiltzera; orduan, zaldiak ihes egingo dio neskatoari. St.
‎Dagoeneko lau urte pasatu dira Donostiako Ttan Ttakun irrati libreak Txomin auzoko Loiola eta Martutene artean festekin indarrak batu zituenetik. Egia auzoan dute egoitza, baina halako batean Txomineko parkean festa bat antolatzeko ardura eman zieten. Ordutik, urtetik urtera bi eguneko egitaraua antolatu dute.
‎105 min. Buruan tiro bat jaso, eta onik aterako da gizon bat. Baina halako batean hilko den susmoarekin geldituko da. Handik aurrera, bizitza beste modu batean hartuko du eta une bakoitza azkena balitz bezala.
Baina halako batean, Ivensen obra ikusi eta pentsatu: Zinema egiten hasten banaiz, horrelako filmak egin nahi ditut.
‎Lur jota geratu zen soldadua, baina halako batean, ikusirik ez zitzaiola maitemina itzaltzen eta ikusirik erizainak ez zizkiola ate guztiak itxi, bizarra kentzea erabaki zuen.
‎" Multimillonaria gracias al reciclado", eta Zhang Yin emakume txinatarra, aurpegi pottola, zetorren han, txinatar aberatsen zerrenda-buru omen dena. Birziklatzeari esker nola zioen, hasi naiz ba irakurtzen eta, kontu guztiak sozietate dirudunen arteko datu eta banketxeekiko nahiz burtsekiko gorabeherak nola ziren, gogaitzen ere banindoan, baina halako batean, hor topatzen dut emakume honen enpresa lana zertan zetzan: Bederatzi Dragoi omen du izenburu enpresak eta hauxe da bere negozio handia eta guztia:
‎Judas! Urte luzez ez nintzen oroituko, baina halako batean hor egin zidan pizt akorduaren tolestura ximurren batetik, eta hantxe irudikatu nuen Judaska nire aita zena, bederatzi urte nituela zendu zitzaidana.
2010
‎Realarentzat kolpe gogorra izan zen hirugarren gola hartzea, baina txuri urdinek ez zuten etsi eta Rivasek 2 sartu zuen urrutitik eginiko jaurtiketa baten ondorioz. Momentu horretatik aurrera Reala saiatu zen berdinketaren gola lortzen, baina halako baten Reyesek kontraerasoa antolatu zuen, area barruan sartu zen eta Mikel Gonzalezek falta egin zion. Epaileak falta ikusi eta penaltia adierazi zuen.
Baina halako batean, zerbait gertatu zen. Egiguren altxatu, bilera gelako arbelera jo eta, errotuladorea eskuan, eskema bat marraztearekin batera azalpen batzuk eman zituen.
‎Ilea oso ondo orraztua zeukan gizonak, bibotea ere bai, eta oso dotore jantzita zegoen, jaka, gorbata eta guzti. Bost bat minutuz egon zen atsoa hormako erretratuari so, baina halako baten kulunkaulkitik altxatu eta gelako balkoira joan zen, han lehortzen utzitako arropa batzuk bildu behar zituela gogoratuta.
‎TXIMISTAk ere irribarre egiten du, baina halako batean NEDAri botagura sartzen zaio.
‎Hango gazte asanbladak deituta joan ginen. Plaza hutsa zegoen jotzen hasi ginenean, baina halako batean 25 laguneko kuadrila agertu zen; triki poteotik zetozen, pasa pasa eginda denak ere. Athleticak galdu berri zuela eta deprimitu samar zeuden (kar kar), baina gurekin ederki asko egin zuten dantza....
‎Hainbeste inpresionatu ninduen ezen izena gorde bainuen buruan, ziur nengoelako egunen batean idazle ezaguna izango zela. Urte asko pasatu ziren baina halako batean zinemagilea zela jakin nuen, eta ez nolanahikoa, bere film laburrekin sari asko lortutakoa baizik.
‎Polemika handia sortu zen eta Argian bertan J. M. Elexpuru eta P. Atutxa nire alde eta Jon Juaristiren kontra azaldu ziren. Aurreko hilabeteetan zehar alaiki eta pozik bota zituen euskal literaturaren kontrako gehiegikeria anitz, ume bat bere jostailuarekin dostatzen egongo balitz bezala, baina halako batean norbaitek lehen aldiz aurre egin eta gero, negarrez zirudien bere jostailu puskatuagatik. Ez zen atsegina izan, baina polemikaren ondoren utzi egin zion astakeria gehiago esateari, eta bakea eman zigun.
‎zuria, beltza ala grisa ote zen ez zegoen garbi. Baina halako batean, bai, San Pedroko kanpai hotsek adierazi ziguten aukeratu berria zutela beste Aita Santu bat. Nirekin zegoen ETBko kazetaria oñatiarra zen.
‎Eta hasiera eman zion bere hizketaldiari. Baina halako batean, arnasestuka eta eztulka hasi zen, eta alde egin zuen. Kazetariok han geratu ginen ez genekiela zer esan, ezta zenbait iraungo ote zuen ere egoera horrek.
‎Aukera zeneukan irakasle jarraitzeko, baina halako batean erabaki zenuen itzuli egin nahi zenuela. Zergatik?
‎Erotuta ibili nintzen Pauera ikastera bidali nindutenean, gure David honek ez ninduela maite ikusita. Baina halako batean nire maitasun hura errotik atera nuen. Batzuetan, Holliesen kantaren bat irratian jartzen dutenean eta horrelakoetan, gogora etortzen zait izandako sentimendu hura, baina ez dut inolako minik sentitzen.
‎nire sukalde liburuetan azaltzen ziren izenak. Baina halako batean" Candido", esan nuen, eta berak"; que Cdndido?", eta nik, erreflexu hutsez, eta erdi tontotuta nengoelako," pues Candido, el del cochinillo al horno", esan nuen, eta atzean neukan polizia batek," pero, Jesus, pno te das cuenta. Todo el tiempo nos esta dando nombres de gastronomos", eta Jesus hark maldizioka," pero sera posible este malnacido", eta hiruzpalau muturreko eman zizkidan segidan, eta besteak esan zion," espera, Jesus, mejor con esto", eta plastikozko poltsa sartu zidaten burutik behera, eta ematen zuen bihotza puskatu egingo zitzaidala.
‎Irtetean, aparkamentua ordaintzeko ilaran geundela, adineko andre bat kexuka hasi da, Chicagotik zetorrela eta" halako bidaia luzeek birrindu egiten zutela". Bere gisara ari zen marmarka, baina halako batean Josebari eta bioi erreparatu digu. " Zuek ere ez duzue bidaia laburra egin, zuen aurpegia ikusi besterik ez dago", jaulki du.
‎hemen egon nintzen. Baina halako batean aurpegia ilundu egiten zitzaiola ikusi nuen. Bi boxeolari irudikatzen zituen marrazki baten aurrean geundela gertatu zen.
‎jokaldi onekin eraikitzen zuena jokaldi txarrekin eraisten zuen. Lehen hamar hamaika mugimenduak legeen barruan egiten zituen, eta ondoren estrategia finaz jokatzen zuen ahalik eta posizio hoberena lortzeko; Oskarri ere zaildu egiten zizkion lanak, baina halako batean iparra galtzen zuen, arerioaren endrokea txikitzeko piezak oparitzen hasten zen: bat, bi, hiru... berdin zion.
2011
‎Kultura sustatzeko ekimenak egiten zituzten bertan. Baina halako batean, eraikinaren jabeak jabetza berreskuratu eta bertan etxebizitzak eraikitzea erabaki zuen.
‎eta tonuak komunikatzen zutena aski bagenu bezala. Ez zekinat nondik nora sortu zen, baina halako batean galdetu hidan, ziplo, Enamoratu zinan han urrutiko lur hareetan, orain berriro zapaltzera noan Ameriketako lur horietan egon nintzen aurreko aldian ea maitemindu nintzen, alegia. Erantzuteko egon nindunan baietz, orduantxe ari nintzela jabetzen hiru hilabete hartan hiri bidalitako eskutitz bakarrean aipatutako herrimin eta oroiminekin batera, aipatu ez nuen beste min bat ere hasia zitzaidala ziztaka, ia oharkabean.
‎–Hori duk lehen fasea, esan ohi dit?, baina gero okerrago duk. Ez zekiat nola, baina halako batean konturatzen dituk ez dutela hitaz zer kezkatu, ez haizela erasokorra, inofentsiboa haizela, kontuan hartu behar ez diren horietakoa, eta errespetua galtzen diate: ez haute aintzakotzat hartzen.
‎Berdin zen non zeuden edo zertaz ari ziren hizketan. Litekeena zen erabat serio hastea, ezin serioago, behinik behin bera?, baina halako batean, esaldi baten erdian, Annek begiratua bota eta dardara txiki bizkor bat pasatzen zitzaion aurpegitik. Ezpainak erdibitu, begiak dantzatu eta barrez hasten zen.
‎NAROAk kasurik egin gabe arrankatu eta aurrera egiten du. NEKANE lur jota geratzen da kotxeari begira, malkoei ezin eutsi, baina halako batean, metro gutxira, NAROA k autoa gelditu eta larrialdietako argiak pizten ditu NAROAk eta kotxetik jaisten da. Elkarri begiratzen diote, hunkituta.
‎Hasieran, KOLDO eta IMANOL ez dira BRUNOren presentzian konturatzen, baina halako batean buelta eman, eta erdi lo ikusten du KOLDOk.
‎Motxila pisutsua ikastolara sartu orduko mahai gainean laga eta orduak mari jakintsuei entzuten, asper asper eginda, infinituan galduta. Baina halako batean, nire gelakide batek gustatzen ez zaidan halako keinu harrigarri bat egin zidan. Gorrotoa.
‎Egon zitezkeen nahi beste denbora gela hartan; ez nien ezer ere galdetzen. Hainbat hilabetetan ez nien gai hura aipatu ere egin, baina halako batean, Georgesek eta biok eztabaida bat izan genuen gau batean, ohikoak baino ere eztabaida doilorragoa, inozoagoa, René oheratu ondoren, honela galdetu nion, aurpegia haren iletan ezkutatuz:
‎Ordaindu gabe pasatu nahi bazen eta harrapatzen bazuten hori egiten, jeneroa kendu eta isuna jartzen zuten. Gehienetan arazorik gabe pasatzen zen baina halako batean:
‎Heste lodia kendu zidaten, infekzioak izaten nituen. Baina halako batean etxera itzuli ninduten. Eta geroztik borroka latza izan zen:
Baina halako batean, gauzak aldatu ziren. Halako batean, ordea, arras aldatua zeukan bihotzaren pausua Bitorinok, eta ahalik eta azkarren etxeratzea zen haren nahi bakarra, etxean esku bete poz zain baitzeukan.
‎Bakardadea pikondo baten pean gaueko ilargiari zaunka egiten dion zakur zorriztoa da, eta Bitorino mila gau eta bat gehiagotan aditua zen zakur bakarti haren ausiki kolpekaria. Baina halako batean, gauzak aldatu ziren. Neska bat zegoen haren etxean, haren etxean, haren zain, halako batetik etorria halako betirako.
‎Nire lana areaz kanpoko jaurtiketak kontrolatzea zen. Baina halako batean, beste ozpin aurpegi baten aurkez aurke jarri nintzen, Halabeharrak nahita. Hura ikusi nuen azken aldian, parke batean loro solasturi baten bila nenbilen, Iruñean galtzen diren loro gehienak hara joaten baitira, eta bada loro solasturi horiek harrapatzeko ehiztari erakunde bat.
2012
‎Tentel horrek ez daki zer ari den galtzen, pentsatu duzu. Baina halako batean beldurrez urrundu duzu eskua. Armiarma iletsu bat ukitu duzula iruditu zaizu.
‎Baina zelako ezustekoa hartu duzun, aurrean neskarekin doana Mikel dela konturatzean. Gelditu egin zara, ez duzu ikusi nahi, baina halako batean eurak ere gelditu egin dira eta, bat batean ahaztutako zerbait gogoratu izan balute bezala, atzera egin dute buelta eta ia tupust egin duzue.
‎Seietan beste kopa bat zerbitzatu die guztiei Margak, eta txin txin egin dute Zeledonen omenez. Rikardori txupitoaren aurrean barreak ihes egiten dio, baina halako batean serio jarri da, alabak Andre Mari Zuriaren plazaren erdian irudikatu dituenean, mozkortuta, ilea bustita, txanpain merke botila bana eskuetan. Eta trago batez edan du txupitoa.
‎Horretarako ongarritu edo atxurtu nuen lurra ez zen oso handia, landare bakoitzeko hazia ez baitzen lakari erditik gorakoa, uzta oso bat galdu nuen-eta lehorte garaian ereiteagatik. Orduan, bazirudien uzta oso ona zetorrela, baina halako batean konturatu nintzen berriro dena galtzeko arriskuan nengoela, aurre egiten oso zailak ziren zenbait etsai zirela eta. Lehenengo eta behin, ahuntzak eta basoko beste animaliak, nik erbi deitzen nituenak, belar izpien eztitasuna dastatu ondoren, han egoten baitziren gau eta egun; eta landarea hazi orduko behe behetik jaten zuten eta ez zioten zuztarra egiteko denborarik ematen.
‎ITXASO. Bizitza errutina da, emoziorik gabea? Baina halako batean, zapla! eta dena aldatzen da.
‎XABINekaurrera egiten du, baina halako batean deitu egiten dio ABELek.
‎ALIZIA zerbait esatera doala ematen du, baina halako batean joka hasten da KANDIDOren telefonoa. Pantaila begiratzen du.
‎ALIZIAkzirkunstantzia aurpegiaz begiratzen dio, baina halako batean, KANDIDOren espresioa iluntzen da.
‎MIREIAk alde egiten du, baina halako batean buelta ematen du. GERMAN pentsakor minduta.
‎Batzuetan hilabete baino gehiago. Baina halako batean, jaki edarien otarrea prestatzen zenuten. A!
‎Gerra hasi zenean, galeria bat zulatu zuten hiriaren aldirietan, badaezpada ere, inoiz ez baita jakiten gerra batek zer nolako premiak ekarriko dituen. Luze jo zuen gerrak, baina halako batean bukatu zen hura ere, eta irabazleek galeriako sarrera itsutzeko agindu zuten harriz eta zementuz. Aldian behin, hotsak entzuten ziren galerian, baina agintariek esaten zuten haizearenak zirela; jendeak ere esaten zuen haizearenak izango zirela, baina ez, hala ere, agintariek bezain ozen.
‎Bekatu eta bertute horien rankinga edo sailkapena horrelaxe izan zen ezarria Gregorio Handia aita santuak hala erabaki baitzuen, Aquinoko Santo Tomasen eta Dante Alighieriren onespenarekin. Bitxia da jakitea izan zela lehenagotik zortzigarren bekatu nagusi bat, harrotasun hutsala edo burgoikeria deitu izan zena, baina halako batean Santo Tomasek berak erabaki zuen zerrenda horretatik ezabatu egin behar zela, eta horrela izan ziren zazpi betirako eta ez zortzi. XVII. mendean gauza bitxi bat gertatu zen:
‎Garai batean gauez idazten nuen beti. Baina halako batean ohartu nintzen, bereziki nobela luze edo liburu korapilatsu batean baldin banengoen murgilduta, oheratu eta ezinezkoa zitzaidala berehalaxe loak hartuta geratzea, ezin nuela buruan neraman zurrunbilotik aldendu. Horregatik, orain nahiago dut goizetan idatzi, goizean goiz hasita, eta arratsaldeak eta gau partea irakurtzeko utzi.
2013
‎Istorioan zehar pertsonaia gutxi batzuk gehiago azalduko dira, gehienak ongileak, kontaketaren une batean edo bestean gure protagonistei aurrera egiten lagunduko diotenak. Baina halako batean «gaiztoa» azalduko da, gaiztotasunak itsututako gaizto gaiztoa, buruan kalte egitea besterik ez duen gaiztoa. Lehen liburukian inkognitak mahai gainean jarriko zaizkigu.
‎Zenbait gauzaz oroitzea nahikoa izango zitzaiokeen bere usteak arrazoiaz kolokan jartzeko, baina ordura arte ez zitzaion bururatu Wickham bertan aurkitzearen ziurtasuna gauza horien argitan aztertzea. Ohi baino kontu handiagoz jantzi zen eta aldarte onenean prestatu gizonaren bihotzean menderatu barik geratzen ziren lurralde guztien jabe egiteko, iluntze horretan zehar irabaz zitezkeenak baino gehiago izango ez ziren esperoan; baina halako batean susmo ikaragarri batek jo zuen Elizabeth, alegia, ofizialei gonbita egiterakoan ez ote zuen Bingley jaunak Wickham nahita baztertuko, bere adiskide Darcyren gogarako; eta, kasua hori ez bazen ere, Wickham jauna dudarik gabe han ez zegoela Denny jaunak adierazi zuen argi eta garbi. Dennyk, Lydiaren irrikazko itaunei erantzunez, Wickham jauna bezperan hirira negoziotan joan behar izan zela esan zien, eta artean itzuli gabe zela; irribarre esanguratsu batez, honako hau erantsiaz:
‎Begira dauka AIMAR? ALAINek alde egin ondoren, oinez hasten da AIMAR berriz era, baina halako batean, gelditu egiten da, zerbait gogoratu baitu?
‎Txaloak berriz ere. Ekitadia amaitzear dela dirudi, baina halako batean, LUKASek hartzen du mikrofonoa; mozkor mozkor eginda dago?
‎Biok geure etxe handi eta aberatsean geundean; sutondoan gozo gozo. Baina halako batean, gorputza astintzen hasi zitzaidaan zoroki; eta lurrera jausi ninduan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia