Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 59

2002
Baina halakoren batean
2004
Baina halako batean gizonaren erlojuaren hoztasuna sentitu duzu izter artean, eta nahikoa izan da hori buruan zenuen Carlos Vivesen musika isilarazteko, Marielaren dantza geldiarazteko, gizonaren eskuari heldu eta indarrez zugandik urruntzeko. Erlojuaren kontaktuarekin batera Non dago Mikel?
2005
‎Kontua da, esan zuen izeko Rosak, abade asko egoten zela Beatriz andrearen etxean, gotzainak ere bai, eta guztiei erakusten ziela armairua, arrosarioarekin, eta guztiek esaten ziotela ederra zela armairua, eta bitrina berdin, eta ederra zela arrosarioa, eta zerura begira zegoela armairu hura, eta Beatriz andrea bera ere bai. Baina halako batean don Juan parrokoari erakutsi zion armairua; gogoratzen zara don Juanekin, Martina. Zera baino gogorragoa don Juan... estatxa baino gogorragoa.
2006
‎Heste lodia kendu zidaten; infekzioak izan nituen. Baina halako batean etxera itzuli ninduten. Eta geroztik borroka latza izan zen:
‎sokarekin lotzeko, sokarekin lotzeko. Eta bizitzarekin lotzen zuen balitz bezala, gerrian lotzen hasi zen soka, baina halako batean danbatekoa besteak baino indartsuagoa izan zen, danba, eta kolpeak sokatik askatu zizkion eskuak, eta emakume batek besteari semea lapurtuko balio bezala, itsasoak German kendu zion Urkiolamendi itsasontziari. Ez zuen Germanek gehiagorik ezer entzun.
Baina halako batean mugitzen hasi da eta, Nerearen hurbiltasuna sentitu balu bezala, hasperen egin eta bat batean ireki ditu begiak. Gehiago gerturatu da Nerea eta paparrera eraman du eskua.
‎Isiltasun giro hartan beldurra ematen zuen ia hotsik txikiena egiteak, eta, anatomiaz aspertzen nintzenen, hitz gurutzatuak betetzen aritzen nintzen, karpetan eramaten nuen denbora pasen aldizkaritik. Hasieran uste nuen ez zuela nire beharrik, ahaztuta nindukala, baina halako batean ohartu nintzen neure ikaste hartan trabarik egin nahi ez zidalako egoten zela horrela; oinak txindurritzen ari zitzaizkidalako altxatu, bera egoten zen egongelara joan eta ezer behar ote zuen galdetu nion.
‎Hasieran ez zen inolako gorabeherarik izan ikerketa hartan, baina halako batean Beatricek latsari bati garbitzeko emandako zapi baten kontua agertu zen. Odolez zikindua omen zegoen zapi hura, eta, Beatricek hilekoarena zela esan bazuen ere, zapi odoldu hark errezeloa sortu zuen.
‎Gelako leihotik baso eta inguru malkartsuak bistatu nituen, baita bezperan magalean hartu gintuen ibaia ere, urrun, orain ezkerrera, orain eskuinera, jolasti. Baina halako batean, burua jaso eta eskumara begiratu nuenean, neska gazte bat ikusi nuen leihotik niri begira. Berehala sartu nuen burua barrura, arin.
2007
‎Musikariek ez zioten jotzeari utzi nire bi begi mozkorrekin eszenatokian ikusi nindutenean, profesionalak ziren, jo eta su pasodoble batekin. Baina halako batean pasodoblea bukatu eta gitarra jolea, liderra, gerturatu zitzaidan. Ezer behar duzu, andere?
2008
‎Zuloz josita jarraitzen dute bazterrek, Nioro du Rip alderako hobekuntza motel bat, baina halako batean, Kaolack era iritsi eta asfaltoa hobetu egin da, bideko marrak eta seinaleak agertu dira, eta orduak eta kilometroak aurrera, aspaldi ahaztutako itxura dauka. Edozein herrialdek lukeen gutxienekoa, ez dozena erdi erreiko autobidea, joan etorriko errepide duina baino ez.
‎Azkenean ere bide zuzena hartu du mutikoak, pentsatu dut neure kolkorako. Baina halako batean, konturatu naiz Athleticeko jokalari bat beltza zela. –Nor da hori ba??
2009
‎Eskubi aldean, Atochako geltoki inguruko trenbideak ikusten dituzte hortxe, eta erraza ematen du, baina halako batean etxe berriak topatu dituzte aurrez aurre. Hortik aurrera, ez dago trenbideen hesi ondotik jarraitzerik.
‎Ezkontzera doa. Baina halako batean ohartuko da emaztegai maitearen hirugarren deitura ez dela euskalduna eta ezkontza bertan behera utziko du. Sabinok aldeztu egingo du erabaki hori, sentimenduen gainetik jarri behar baita bizkaitar odolaren garbitasuna.
Baina halako batean estoldak eta argiak bat egingo balute, Brunete mediatikoaren ezkutatze kriminalaren despit. Nola irudika liteke?
2010
Baina halako batean, zerbait gertatu zen. Egiguren altxatu, bilera gelako arbelera jo eta, errotuladorea eskuan, eskema bat marraztearekin batera azalpen batzuk eman zituen.
‎Ilea oso ondo orraztua zeukan gizonak, bibotea ere bai, eta oso dotore jantzita zegoen, jaka, gorbata eta guzti. Bost bat minutuz egon zen atsoa hormako erretratuari so, baina halako baten kulunkaulkitik altxatu eta gelako balkoira joan zen, han lehortzen utzitako arropa batzuk bildu behar zituela gogoratuta.
2011
‎eta tonuak komunikatzen zutena aski bagenu bezala. Ez zekinat nondik nora sortu zen, baina halako batean galdetu hidan, ziplo, Enamoratu zinan han urrutiko lur hareetan, orain berriro zapaltzera noan Ameriketako lur horietan egon nintzen aurreko aldian ea maitemindu nintzen, alegia. Erantzuteko egon nindunan baietz, orduantxe ari nintzela jabetzen hiru hilabete hartan hiri bidalitako eskutitz bakarrean aipatutako herrimin eta oroiminekin batera, aipatu ez nuen beste min bat ere hasia zitzaidala ziztaka, ia oharkabean.
‎–Hori duk lehen fasea, esan ohi dit?, baina gero okerrago duk. Ez zekiat nola, baina halako batean konturatzen dituk ez dutela hitaz zer kezkatu, ez haizela erasokorra, inofentsiboa haizela, kontuan hartu behar ez diren horietakoa, eta errespetua galtzen diate: ez haute aintzakotzat hartzen.
‎Berdin zen non zeuden edo zertaz ari ziren hizketan. Litekeena zen erabat serio hastea, ezin serioago, behinik behin bera?, baina halako batean, esaldi baten erdian, Annek begiratua bota eta dardara txiki bizkor bat pasatzen zitzaion aurpegitik. Ezpainak erdibitu, begiak dantzatu eta barrez hasten zen.
2012
‎Tentel horrek ez daki zer ari den galtzen, pentsatu duzu. Baina halako batean beldurrez urrundu duzu eskua. Armiarma iletsu bat ukitu duzula iruditu zaizu.
‎Baina zelako ezustekoa hartu duzun, aurrean neskarekin doana Mikel dela konturatzean. Gelditu egin zara, ez duzu ikusi nahi, baina halako batean eurak ere gelditu egin dira eta, bat batean ahaztutako zerbait gogoratu izan balute bezala, atzera egin dute buelta eta ia tupust egin duzue.
‎Seietan beste kopa bat zerbitzatu die guztiei Margak, eta txin txin egin dute Zeledonen omenez. Rikardori txupitoaren aurrean barreak ihes egiten dio, baina halako batean serio jarri da, alabak Andre Mari Zuriaren plazaren erdian irudikatu dituenean, mozkortuta, ilea bustita, txanpain merke botila bana eskuetan. Eta trago batez edan du txupitoa.
‎Horretarako ongarritu edo atxurtu nuen lurra ez zen oso handia, landare bakoitzeko hazia ez baitzen lakari erditik gorakoa, uzta oso bat galdu nuen-eta lehorte garaian ereiteagatik. Orduan, bazirudien uzta oso ona zetorrela, baina halako batean konturatu nintzen berriro dena galtzeko arriskuan nengoela, aurre egiten oso zailak ziren zenbait etsai zirela eta. Lehenengo eta behin, ahuntzak eta basoko beste animaliak, nik erbi deitzen nituenak, belar izpien eztitasuna dastatu ondoren, han egoten baitziren gau eta egun; eta landarea hazi orduko behe behetik jaten zuten eta ez zioten zuztarra egiteko denborarik ematen.
2013
‎Zenbait gauzaz oroitzea nahikoa izango zitzaiokeen bere usteak arrazoiaz kolokan jartzeko, baina ordura arte ez zitzaion bururatu Wickham bertan aurkitzearen ziurtasuna gauza horien argitan aztertzea. Ohi baino kontu handiagoz jantzi zen eta aldarte onenean prestatu gizonaren bihotzean menderatu barik geratzen ziren lurralde guztien jabe egiteko, iluntze horretan zehar irabaz zitezkeenak baino gehiago izango ez ziren esperoan; baina halako batean susmo ikaragarri batek jo zuen Elizabeth, alegia, ofizialei gonbita egiterakoan ez ote zuen Bingley jaunak Wickham nahita baztertuko, bere adiskide Darcyren gogarako; eta, kasua hori ez bazen ere, Wickham jauna dudarik gabe han ez zegoela Denny jaunak adierazi zuen argi eta garbi. Dennyk, Lydiaren irrikazko itaunei erantzunez, Wickham jauna bezperan hirira negoziotan joan behar izan zela esan zien, eta artean itzuli gabe zela; irribarre esanguratsu batez, honako hau erantsiaz:
2014
‎espainoltzat hartzen bazaituzte, norberak jakingo du bere egonarriaren neurria: badira lehenbizikoan jauzi egiten dutenak, eta badira pairamenez jasaten dutenak, baina halako batean gogaitu egiten zara eta zehaztapen bat egin, ez, ez zarela espainiarra, euskalduna baizik. –Baskoa?, edo dena delako hizkuntzan esaten den moduan.
2015
Baina halako batean, musikan kontzentratuta, ahaztu egiten nintzen zertan nenbilen, landareak ureztatzen alegia, eta ur txorrotada bat lurrera erortzen zen. Hura bai anabasa!
‎Horrela jarraitu genuen hiru sopranook, ez kantuan baizik eta txantxetan, baina halako batean Aiorak esan zigun, serio jarrita, pena handiena Bilboko manifa galtzeak ematen ziola, handik egun gutxira egingo zena.
‎Botoia sakatu eta bostak jarriko ziren ondoz ondo kliskatzearen zain. Baina halako batean, itsumustuan, haize bolada batek mugituko zuen tripode gaineko kamera. Erdian zegoen laguna izango zen erreakzionatzen lehena.
‎oroimina. Besteetan, eta batez ere ordutan beraren argazkiak ikusten egon ostean, beraren aurpegia memorizatzea lortzen dut; baina halako batean konturatzen naiz jada ez dudala gogoratzen nolakoa zen beraren ukondoaren barruko tolesa, zelakoa beraren belaunetako errotonda, eskumuturretako azalean muxu ematean sentitutakoa, nire aho barruan beraren mingainaren presentzia, eta orduan konturatzen naiz ez naizela oroitzen nolakoak ziren beraren oinetako behatzak. Eta une horretan ez dago argazkirik oroimin hori sendatuko didanik.
‎Zurrumurruak lehendik ere iritsi zitzaizkion Jesus Egigureni, beste askori bezala, baina halako batean informazio fidagarria jaso zuela uste izan zuen: ETA su etena iragartzekotan zen.
Baina halako batean, bultzada bat sentitu nuen sorbaldan.
‎Elkarrizketak erlaxatua zirudien, emakumeen arteko arin horietakoa, modaren gainekoa edo, eta nekerik gabe aditu zitekeen harrera gelatik bertatik. Baina halako batean emaztearen lagunak gustu txarraren birusa aipatu zuen, eta Else negar zotinka hasi zitzaion, beste motiborik gabe. Eta segituan laguna Else kontsolatzen saiatu zen,, ahaztu etxearena, maitea, ahaztu etxearena?
‎Ikuskizuna ez zen turista sideralak erakartzeko modukoa, zertan ukatu. Baina halako batean, auskalo zergatik, gure bi gazte motordunak azaldu ziren euren pantailan. Eta, noski, errepideko zentauroen lehenengo plano haiekin berehala asaldatu zen oilategia.
‎–Hau nahaste borrastea!?, dio bietako batek. Eta konturatu orduko barre algaraka hasi dira, baina halako batean Ninaren begirada serio bihurtzen da, indartsuago. Lagunaren bularretan josia dago.
Baina halako batean ospea lortu edo oihartzuna aurkitu edo hautsa harrotu zuen... Dinamitari Bakartiak!
‎Barka izenburuaren pedantekeria, baina agian ez da desegokiena Dublindarrak osatzen duten hamabost ipuinen muina adierazteko. Izan ere, eginean ez baizik ezinean daude dublindarrok, alkoholak eta erlijioak eragotzirik, eta, asko kostarik baina halako batean azkenik zerbait egitera deliberatzen direlarik, ez zaizkie ateratzen, ezintzak, baino, Metxaren berba berau, ekintza ezindu, goibel, beldurgarri, negargarri edo katastrofikoak alegia.
2016
‎Berriz egin genuen topa. Te ordua ahal beste luzatu genuen, etorkizunari buruz modu baikorrean hizketan, baina halako batean ezerosotasunak hartu ninduen, gure hitzek txakur ametsak besterik irudikatzen ez zuten sentipenaz. Handik hiru ordu laurdenera tea eta solasaldia guztiz agortu zitzaizkigun, eta alde egitea erabaki genuen.
‎Txintik ere esango ez duen gizon bat. Baina halako batean, inspektore gaztea agertzen da atetik. Dinbili danbala.
‎Ordura arte Mariola txintxo txintxo egon da, jokalariek esandako txorakeria guztiak adi adi entzuten. Baina halako batean mutilak xaxatzen hastea erabaki du, eta tupustean, barre zakarra egin du bere presentzia iragartzeko:
2017
‎Eta Danielari hori gertatu zitzaion Euskal Herrira etorri zenean. Hasieran harremanak egitea zaila izango zitzaiola esan zioten Claudiari eta Daniela lotsatuta ibiliko zela, triste eta gogogabetuta, baina halako batean, lotsagabekeria azaldu eta errebelatu egingo zela.
‎–Ez dakit, Claudia. Hasieran, ilusio handiz hitz egiten zidan koaderno hartan irakurri zuenaz, baina halako batean aipatzeari utzi zion. Are gehiago, hotz samar sumatu dut hitz egin dugun azken aldietan.
‎Han zirela lanean jarraitu zuten. Aieteko sustatzaileekin harreman estuan?. Nazioartekoek esaten zuten segitu behar zela saiatzen, baina halako batean ikusi zuten ezinezkoa zela. Norvegiak prestasuna azaldu zuen hurrena beste saio bat hartzeko.
‎Gutxitan izaten genuen poltsikoan duroa, baina halako batean aurkitu genuen gaseosa edateko beste bide bat. Gure auzoko Bizentek denda baitzeukan etxepean, eta bazkaltzera joaten zenean, denda itxita ere, kanpoan uzten zituen hainbat gauza, jenero guztia barruan sartzeko tokirik ez eta.
‎Neu ere larritzen hasita nengoen aita hala ikusita. Bizkor bizkor ibili ginen, baina halako batean:
Baina halako batean, krisia iritsi zen. Eta krisiak ni harrapatu ninduen itxuraldaketa prozesuan bete betean.
‎Ofizinako isiltasuna eta lasaitasuna profitatu ditu bazkalostean zintzilik utzitako hainbat kontu errepasatzeko, nahiz eta dezente kostatu zaion arreta jartzea. Hiru karpeta ibili ditu eskuetan, saiatu da txostenak irakurri eta apunteak idazten, baina halako batean gaurkoz nahiko trote izan duela erabaki du. Bulegotik atera aurretik telefonoz hots egin dio Xixori.
2018
‎Lindaren aita, Baba eta Lete bi neskei begira zeuden, haiek ere mina eutsi ezinik, begiak blai. Baina halako batean, Lindaren amak Beire besoetatik apartatu zuen, latz, mutiri eta gaztea sorbaldetatik oratuz astintzen hasi zen, nahigabetuta oihu egiten zuen bitartean:
2019
‎Gure ahizpak ere, kapelaren hegala tolesturik, gora begiratu zuen garabi zalantzatiaren norabidean, ezusteko ikuskizuna begiesteko asmoz. Baina halako batean tximista batek alderik alde zeharkatu zuen zerua eta Ameliren gorputza hosto baten moduan dardaratu zen, ia segituan lehertu zen trumoi ikaragarriarekin. Orduan, betiere Larramendiren lekukotasunaren arabera,. Jainko maitea!?
‎Matissek paper ebakiekin egindako irudiak zituen filmak ardatz. Dokumentala ez da oso ona, baina halako batean emakume bat aipatu zuten: Lydia Delectorskaya.
2020
‎Luzaro egon zen horrela, geldi geldirik, baina halako batean bere buruaz kontziente bihurtu zen ostera, eta bere inguruneaz ere bai. Mesanotxera begiratu zuen.
‎Honetaz eta hartaz mintzatzen eta barrezka jarraitu genuen, baina halako batean zorabio puntu bat sumatzen hasi nintzen, eta etxera joatea hobe nuela esan nion. Gustura nengoen.
‎Mendian abere batzuk topatu eta zerbait emateko eskatu zion animaliekin zebilen gizonari, gerrillaren premia handia zela jakinarazita. Gizon hura kexaka hasi zen, arkume purtzil batzuk baizik ez zituela-eta, baina halako batean begiak ñarrotu eta Txarrori irmo begira gelditu zen isil isilik, barrenak arakatu nahian bezala. Berehala kolera bizian jarri gizona, eta, erotua bezala, labana eskuan oldartu zitzaion Txarrori, Bi demonio haietako bat haiz!
2021
‎Ez zeuden urduri baizik eta lasai, isiltasunean, bakoitza bere baitara bildurik. Baina halako batean Ander altxatu eta, andrearen aulki gurpilduna hartuta, terrazatik ateratzen hasi zen, mahai eta sillekin estropezu egiten zuela.
2022
‎Itzal itxuragabe bat zen, ia nabarmentzen ez zena gaueko zeruaren kontra. Baina halako batean itzalak zigarreta bat eraman zuen ezpainetara, eta, zur eta lur, ikusi nuen Mario zela.
‎Goizean goiz atera behar izaten zuen etxetik," ilun zegoela. Ez zegoen argi askorik, baina halakoren bat edo beste bai". Esku argirik edo gisakorik eramaten ote zuten galdetu diot, eta barrez erantzun dit ezetz.
‎Laster agertu zen Bludykhin bera ere, arrosa kolorekoa eta pozez gainezka. Kokin haren inguruan bueltaka hasi zen, luzaroan hitza zuzentzera ausartu gabe, baina halako batean arre edo so egiteko erabakia hartu zuen.
2023
Baina halako batean aurpegia mingostu zaio, konturatu denean nor datorren bere ikaslearekin batera.
‎Badituzu amets batzuk, eta ilusio horrek indarra ematen du. Baina halako batean zerbait gertatzen da eta zerbait horrek informazioz betetzen du zure burua. Eta bai, oso polita da esatea" jakintzak ez du lekurik okupatzen", baina bai horixe okupatzen duela, eta nola!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia