Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 101

2000
‎Aparte, kontatzeko modua, duen tonua ere oso bitxia da: ahots bat entzungo bazenu bezala da, hasieran beharbada ez diozu kasu handirik egiten edo oso adi ez bazaude ez zara konturatzen, baina halako batean poliki poliki sartu egiten zaizu barrura, eta bere erritmora eramaten zaitu.
‎minutu batean hogeita hiru bider esan zituen" ni"," nik", edo" nire" bezalakoak, hogeita hiru bider, kontatuak. Edozein modutan, ni entzuten egon nintzen, Rakeli buruzko galderaren bat egiteko aukera noiz etorriko, baina halako batean, itxuraz gura barik, bere zigarroaz niri atzamar bat erre, eta ahora eraman ez zidan ba! Lizun hasi zitzaidan, eskumuturretik heldu, eta atzamarra miaz  katuz, baina ni zer egin ez nekiela geratu nintzen.
2001
‎Nik maite ditut eta haiek ni maite naute, hala esaten didate behintzat, eta nik sinestu nahi dut, eta ordainean ipuinak kontatzen dizkiet. Hasieran besteek idatzitako ipuinak ziren, baina halako batean neure buruari galdetu nion: zergatik inoren ipuinak erosi, etxean fabrika osoa izanda?
2002
‎Gogoan dut filmaren aurka erabiltzen zenuen argudioa: " Nola da posible horrelako istorioa Buenos Airesen jazotzea?", baina halako batean aitortu didazu zure amorruaren benetako arrazoia Gilda puta baten eran agertzea izan zela –ezpainak ia edalontziaren barruan zituela burutu zuen berbaldia– Zelakoak zareten sufragistak!
2004
‎Hasieran ez zituen lotu" Carlos" eta" he" hori, ingelesez ari zenean maiz gertatzen zitzaion bezala, baina halako batean burua berera etorriz ulertu zuen: Bazter hil egin duk.
2006
‎Frantziako lur gehienak eta Iparraldea ere naziek bere menpe zuten garaian kokatua dago. Alemanek lurrera botatako abiadore aliatuei laguntzen ahalegintzen da, gehienbat, Begoñaren erresistentzi taldea, baina halako batean bestelako betebeharra iritsiko zaie eskuetara, aurreko ekintza guztiak baino arriskutsuagoa, Biarritzera iritsiko dena eta beraiek lagundu beharrekoa naziek berariaz bilatzen duten gizon bat delako, kontzentrazio zelai batetik ihes egin ahal izan duen aleman ospetsua.
‎sokarekin lotzeko, sokarekin lotzeko. Eta bizitzarekin lotzen zuen balitz bezala, gerrian lotzen hasi zen soka, baina halako batean danbatekoa besteak baino indartsuagoa izan zen, danba, eta kolpeak sokatik askatu zizkion eskuak, eta emakume batek besteari semea lapurtuko balio bezala, itsasoak German kendu zion Urkiolamendi itsasontziari. Ez zuen Germanek gehiagorik ezer entzun.
‎Isiltasun giro hartan beldurra ematen zuen ia hotsik txikiena egiteak, eta, anatomiaz aspertzen nintzenen, hitz gurutzatuak betetzen aritzen nintzen, karpetan eramaten nuen denbora pasen aldizkaritik. Hasieran uste nuen ez zuela nire beharrik, ahaztuta nindukala, baina halako batean ohartu nintzen neure ikaste hartan trabarik egin nahi ez zidalako egoten zela horrela; oinak txindurritzen ari zitzaizkidalako altxatu, bera egoten zen egongelara joan eta ezer behar ote zuen galdetu nion.
‎Hasieran ez zen inolako gorabeherarik izan ikerketa hartan, baina halako batean Beatricek latsari bati garbitzeko emandako zapi baten kontua agertu zen. Odolez zikindua omen zegoen zapi hura, eta, Beatricek hilekoarena zela esan bazuen ere, zapi odoldu hark errezeloa sortu zuen.
‎Ez zen ezer berezirik gertatu. Hurrengo goizean, gosaltzen ari ginela ea zer moduz lo eginda zegoen galdetu nion Martini, formulismo hutsez, amesgaiztorik izan ote zuen eta hori guztia, eta hark ezetz, ez zuela amesgaiztorik izan, baina halako batean esnatu eta eguna zela konturatu zela, eta han bertan amatxo eta Richard gauza arraroak egiten ikusi zituela, baina gero gaua itzuli zela eta loak hartu zuela berriro ere. Deitu egin ziela, baina ez ziotela kasurik egin.
2007
‎orkestra isilik zegoen, eta musikariak ez zeuden beren lekuan. Atsedenaldiren bat izaten ahal zen, baina halako batean argiak itzali egin zituzten, eta Migelek inguruari erreparatu zion begiekin galdezka. Untxiaren aurpegia geratu zitzaien turista harrituei eta kubatar gehienek goratu egin zituzten behakoak.
2008
‎Zuloz josita jarraitzen dute bazterrek, Nioro du Rip alderako hobekuntza motel bat, baina halako batean, Kaolack era iritsi eta asfaltoa hobetu egin da, bideko marrak eta seinaleak agertu dira, eta orduak eta kilometroak aurrera, aspaldi ahaztutako itxura dauka. Edozein herrialdek lukeen gutxienekoa, ez dozena erdi erreiko autobidea, joan etorriko errepide duina baino ez.
‎[Aspermenaren genealogia motxa, lehen pertsonan emana.] Kalean zer egingo eta zer asmatuko bizi ziren umeak izan ginen, baina halako batean dirutxo bat jarri ziguten eskuetan eta balio zuten gauzei begira jarri ginen, eta halaxe segitzen dugu gaur ere: balio duten gauzak egiten.
2009
‎Gustura jantziko genituzke guztiok neurri neurrira egindako trajeak, baina halako baten truke 1.500 euro ordaintzea ez da hain gustura egiteko modukoa, ezta?
‎Gustura jantziko genituzke guztiok neurri neurrira egindako trajeak, baina halako baten truke 1.500 euro ordaintzea ez da hain gustura egiteko modukoa, ezta?
‎Eskubi aldean, Atochako geltoki inguruko trenbideak ikusten dituzte hortxe, eta erraza ematen du, baina halako batean etxe berriak topatu dituzte aurrez aurre. Hortik aurrera, ez dago trenbideen hesi ondotik jarraitzerik.
‎Sei minutu eta 13 segundoko aldea ateratzen zion Millarrek Delgadori eta bazirudien lidergoari eusteko moduan izango zela. Bi txirrindularien artekoborroka zen beraz, baina halako batean, Recioren taldekide batek Millarren lana oztopatzea erabakizuen, bere aurrean jarriz behin eta berriro eta jarraian abiadura motelduz. Kirol legearen kontrakojarrera nabarmena zen, baina irrati eta telebistako esatariek txartzat hartu beharrean txirrindulariespainiar horren jarrera, txalotu egin zuten, Delgadori mesede egiten ziolako eta helburua horixezelako, txirrindulari espainiar batek irabaztea Espainiako Vuelta.
‎Dagoeneko lau urte pasatu dira Donostiako Ttan Ttakun irrati libreak Txomin auzoko Loiola eta Martutene artean festekin indarrak batu zituenetik. Egia auzoan dute egoitza, baina halako batean Txomineko parkean festa bat antolatzeko ardura eman zieten. Ordutik, urtetik urtera bi eguneko egitaraua antolatu dute.
‎Lur jota geratu zen soldadua, baina halako batean, ikusirik ez zitzaiola maitemina itzaltzen eta ikusirik erizainak ez zizkiola ate guztiak itxi, bizarra kentzea erabaki zuen.
‎" Multimillonaria gracias al reciclado", eta Zhang Yin emakume txinatarra, aurpegi pottola, zetorren han, txinatar aberatsen zerrenda-buru omen dena. Birziklatzeari esker nola zioen, hasi naiz ba irakurtzen eta, kontu guztiak sozietate dirudunen arteko datu eta banketxeekiko nahiz burtsekiko gorabeherak nola ziren, gogaitzen ere banindoan, baina halako batean, hor topatzen dut emakume honen enpresa lana zertan zetzan: Bederatzi Dragoi omen du izenburu enpresak eta hauxe da bere negozio handia eta guztia:
‎Judas! Urte luzez ez nintzen oroituko, baina halako batean hor egin zidan pizt akorduaren tolestura ximurren batetik, eta hantxe irudikatu nuen Judaska nire aita zena, bederatzi urte nituela zendu zitzaidana.
2010
‎Realarentzat kolpe gogorra izan zen hirugarren gola hartzea, baina txuri urdinek ez zuten etsi eta Rivasek 2 sartu zuen urrutitik eginiko jaurtiketa baten ondorioz. Momentu horretatik aurrera Reala saiatu zen berdinketaren gola lortzen, baina halako baten Reyesek kontraerasoa antolatu zuen, area barruan sartu zen eta Mikel Gonzalezek falta egin zion. Epaileak falta ikusi eta penaltia adierazi zuen.
‎Ilea oso ondo orraztua zeukan gizonak, bibotea ere bai, eta oso dotore jantzita zegoen, jaka, gorbata eta guzti. Bost bat minutuz egon zen atsoa hormako erretratuari so, baina halako baten kulunkaulkitik altxatu eta gelako balkoira joan zen, han lehortzen utzitako arropa batzuk bildu behar zituela gogoratuta.
‎TXIMISTAk ere irribarre egiten du, baina halako batean NEDAri botagura sartzen zaio.
‎Hango gazte asanbladak deituta joan ginen. Plaza hutsa zegoen jotzen hasi ginenean, baina halako batean 25 laguneko kuadrila agertu zen; triki poteotik zetozen, pasa pasa eginda denak ere. Athleticak galdu berri zuela eta deprimitu samar zeuden (kar kar), baina gurekin ederki asko egin zuten dantza....
‎Hainbeste inpresionatu ninduen ezen izena gorde bainuen buruan, ziur nengoelako egunen batean idazle ezaguna izango zela. Urte asko pasatu ziren baina halako batean zinemagilea zela jakin nuen, eta ez nolanahikoa, bere film laburrekin sari asko lortutakoa baizik.
‎Polemika handia sortu zen eta Argian bertan J. M. Elexpuru eta P. Atutxa nire alde eta Jon Juaristiren kontra azaldu ziren. Aurreko hilabeteetan zehar alaiki eta pozik bota zituen euskal literaturaren kontrako gehiegikeria anitz, ume bat bere jostailuarekin dostatzen egongo balitz bezala, baina halako batean norbaitek lehen aldiz aurre egin eta gero, negarrez zirudien bere jostailu puskatuagatik. Ez zen atsegina izan, baina polemikaren ondoren utzi egin zion astakeria gehiago esateari, eta bakea eman zigun.
‎Aukera zeneukan irakasle jarraitzeko, baina halako batean erabaki zenuen itzuli egin nahi zenuela. Zergatik?
‎Irtetean, aparkamentua ordaintzeko ilaran geundela, adineko andre bat kexuka hasi da, Chicagotik zetorrela eta" halako bidaia luzeek birrindu egiten zutela". Bere gisara ari zen marmarka, baina halako batean Josebari eta bioi erreparatu digu. " Zuek ere ez duzue bidaia laburra egin, zuen aurpegia ikusi besterik ez dago", jaulki du.
‎jokaldi onekin eraikitzen zuena jokaldi txarrekin eraisten zuen. Lehen hamar hamaika mugimenduak legeen barruan egiten zituen, eta ondoren estrategia finaz jokatzen zuen ahalik eta posizio hoberena lortzeko; Oskarri ere zaildu egiten zizkion lanak, baina halako batean iparra galtzen zuen, arerioaren endrokea txikitzeko piezak oparitzen hasten zen: bat, bi, hiru... berdin zion.
2011
‎eta tonuak komunikatzen zutena aski bagenu bezala. Ez zekinat nondik nora sortu zen, baina halako batean galdetu hidan, ziplo, Enamoratu zinan han urrutiko lur hareetan, orain berriro zapaltzera noan Ameriketako lur horietan egon nintzen aurreko aldian ea maitemindu nintzen, alegia. Erantzuteko egon nindunan baietz, orduantxe ari nintzela jabetzen hiru hilabete hartan hiri bidalitako eskutitz bakarrean aipatutako herrimin eta oroiminekin batera, aipatu ez nuen beste min bat ere hasia zitzaidala ziztaka, ia oharkabean.
‎–Hori duk lehen fasea, esan ohi dit?, baina gero okerrago duk. Ez zekiat nola, baina halako batean konturatzen dituk ez dutela hitaz zer kezkatu, ez haizela erasokorra, inofentsiboa haizela, kontuan hartu behar ez diren horietakoa, eta errespetua galtzen diate: ez haute aintzakotzat hartzen.
‎Berdin zen non zeuden edo zertaz ari ziren hizketan. Litekeena zen erabat serio hastea, ezin serioago, behinik behin bera?, baina halako batean, esaldi baten erdian, Annek begiratua bota eta dardara txiki bizkor bat pasatzen zitzaion aurpegitik. Ezpainak erdibitu, begiak dantzatu eta barrez hasten zen.
‎NAROAk kasurik egin gabe arrankatu eta aurrera egiten du. NEKANE lur jota geratzen da kotxeari begira, malkoei ezin eutsi, baina halako batean, metro gutxira, NAROA k autoa gelditu eta larrialdietako argiak pizten ditu NAROAk eta kotxetik jaisten da. Elkarri begiratzen diote, hunkituta.
‎Hasieran, KOLDO eta IMANOL ez dira BRUNOren presentzian konturatzen, baina halako batean buelta eman, eta erdi lo ikusten du KOLDOk.
‎Egon zitezkeen nahi beste denbora gela hartan; ez nien ezer ere galdetzen. Hainbat hilabetetan ez nien gai hura aipatu ere egin, baina halako batean, Georgesek eta biok eztabaida bat izan genuen gau batean, ohikoak baino ere eztabaida doilorragoa, inozoagoa, René oheratu ondoren, honela galdetu nion, aurpegia haren iletan ezkutatuz:
‎Ordaindu gabe pasatu nahi bazen eta harrapatzen bazuten hori egiten, jeneroa kendu eta isuna jartzen zuten. Gehienetan arazorik gabe pasatzen zen baina halako batean:
2012
‎Baina zelako ezustekoa hartu duzun, aurrean neskarekin doana Mikel dela konturatzean. Gelditu egin zara, ez duzu ikusi nahi, baina halako batean eurak ere gelditu egin dira eta, bat batean ahaztutako zerbait gogoratu izan balute bezala, atzera egin dute buelta eta ia tupust egin duzue.
‎Seietan beste kopa bat zerbitzatu die guztiei Margak, eta txin txin egin dute Zeledonen omenez. Rikardori txupitoaren aurrean barreak ihes egiten dio, baina halako batean serio jarri da, alabak Andre Mari Zuriaren plazaren erdian irudikatu dituenean, mozkortuta, ilea bustita, txanpain merke botila bana eskuetan. Eta trago batez edan du txupitoa.
‎Horretarako ongarritu edo atxurtu nuen lurra ez zen oso handia, landare bakoitzeko hazia ez baitzen lakari erditik gorakoa, uzta oso bat galdu nuen-eta lehorte garaian ereiteagatik. Orduan, bazirudien uzta oso ona zetorrela, baina halako batean konturatu nintzen berriro dena galtzeko arriskuan nengoela, aurre egiten oso zailak ziren zenbait etsai zirela eta. Lehenengo eta behin, ahuntzak eta basoko beste animaliak, nik erbi deitzen nituenak, belar izpien eztitasuna dastatu ondoren, han egoten baitziren gau eta egun; eta landarea hazi orduko behe behetik jaten zuten eta ez zioten zuztarra egiteko denborarik ematen.
‎XABINekaurrera egiten du, baina halako batean deitu egiten dio ABELek.
‎ALIZIA zerbait esatera doala ematen du, baina halako batean joka hasten da KANDIDOren telefonoa. Pantaila begiratzen du.
‎ALIZIAkzirkunstantzia aurpegiaz begiratzen dio, baina halako batean, KANDIDOren espresioa iluntzen da.
‎MIREIAk alde egiten du, baina halako batean buelta ematen du. GERMAN pentsakor minduta.
‎Gerra hasi zenean, galeria bat zulatu zuten hiriaren aldirietan, badaezpada ere, inoiz ez baita jakiten gerra batek zer nolako premiak ekarriko dituen. Luze jo zuen gerrak, baina halako batean bukatu zen hura ere, eta irabazleek galeriako sarrera itsutzeko agindu zuten harriz eta zementuz. Aldian behin, hotsak entzuten ziren galerian, baina agintariek esaten zuten haizearenak zirela; jendeak ere esaten zuen haizearenak izango zirela, baina ez, hala ere, agintariek bezain ozen.
‎Bekatu eta bertute horien rankinga edo sailkapena horrelaxe izan zen ezarria Gregorio Handia aita santuak hala erabaki baitzuen, Aquinoko Santo Tomasen eta Dante Alighieriren onespenarekin. Bitxia da jakitea izan zela lehenagotik zortzigarren bekatu nagusi bat, harrotasun hutsala edo burgoikeria deitu izan zena, baina halako batean Santo Tomasek berak erabaki zuen zerrenda horretatik ezabatu egin behar zela, eta horrela izan ziren zazpi betirako eta ez zortzi. XVII. mendean gauza bitxi bat gertatu zen:
2013
‎Zenbait gauzaz oroitzea nahikoa izango zitzaiokeen bere usteak arrazoiaz kolokan jartzeko, baina ordura arte ez zitzaion bururatu Wickham bertan aurkitzearen ziurtasuna gauza horien argitan aztertzea. Ohi baino kontu handiagoz jantzi zen eta aldarte onenean prestatu gizonaren bihotzean menderatu barik geratzen ziren lurralde guztien jabe egiteko, iluntze horretan zehar irabaz zitezkeenak baino gehiago izango ez ziren esperoan; baina halako batean susmo ikaragarri batek jo zuen Elizabeth, alegia, ofizialei gonbita egiterakoan ez ote zuen Bingley jaunak Wickham nahita baztertuko, bere adiskide Darcyren gogarako; eta, kasua hori ez bazen ere, Wickham jauna dudarik gabe han ez zegoela Denny jaunak adierazi zuen argi eta garbi. Dennyk, Lydiaren irrikazko itaunei erantzunez, Wickham jauna bezperan hirira negoziotan joan behar izan zela esan zien, eta artean itzuli gabe zela; irribarre esanguratsu batez, honako hau erantsiaz:
‎Begira dauka AIMAR? ALAINek alde egin ondoren, oinez hasten da AIMAR berriz era, baina halako batean, gelditu egiten da, zerbait gogoratu baitu?
‎Txaloak berriz ere. Ekitadia amaitzear dela dirudi, baina halako batean, LUKASek hartzen du mikrofonoa; mozkor mozkor eginda dago?
‎Hego ekialderantz jarraitu zuten, baina halako batean haizea aldatu eta ezinezkoa izan zen norabideari eustea. Haizeak iparrerantz bultzatzen zituenez, 60° ra iristeko ahalegina egitea erabaki zuten, Bucareliko eguraldi epel eta arrain freskoarekin eskifaiak zertxobait hobera eginda.
2014
‎Darabilbo existitu baino lehenago bazeuden aukerak, eta hortxe jarraituko dute Darabilbo desagertzekotan ere" ez dakigu hau noiz arte egongo den"; ekimenak balio izan die, hori bai, aukera horietako askotaz jabetzeko. " Bilbon gero eta euskara gehiago dago, kontua saiatzea da", dio Argotek," bazoaz ez dakit nora eta dena erdaraz da, baina halako batean batek euskaraz egin eta hara non euskaldunak agertzen dira han hemenka, hori gertatu izan zaigu".
‎espainoltzat hartzen bazaituzte, norberak jakingo du bere egonarriaren neurria: badira lehenbizikoan jauzi egiten dutenak, eta badira pairamenez jasaten dutenak, baina halako batean gogaitu egiten zara eta zehaztapen bat egin, ez, ez zarela espainiarra, euskalduna baizik. –Baskoa?, edo dena delako hizkuntzan esaten den moduan.
‎Bi narrazioak hasten dira agentziadun protagonistekin, edo rol femeninotradizionaletik aske direnekin, baina halako batean, rol maskulino tradizionalajokatzen duen pertsona batekin topatu eta «benetan dagokien lekuan» kokatzen ditu.Horrek erakusten digu zein hauskorra den sexu/ genero femeninoaren egoera, baitaegitura sozial osoa bere aurka duela ere.
‎Izan ere, sinestunek ere egiten dituzte batzuetan ahalegin natural batzuk ez hiltzeko... Gerratik libre zegoen beraz, joera logikoa, naturala, baina halako batean erabaki zuen itzuli behar zuela, gerrara, Bilbora. Lagunak hiltzera joaten ari ziren, frontera, Burdin Hesira, lagunak buruaz beste egitera joaten ari zirela ere esan daiteke.
2015
‎Horrela jarraitu genuen hiru sopranook, ez kantuan baizik eta txantxetan, baina halako batean Aiorak esan zigun, serio jarrita, pena handiena Bilboko manifa galtzeak ematen ziola, handik egun gutxira egingo zena.
‎oroimina. Besteetan, eta batez ere ordutan beraren argazkiak ikusten egon ostean, beraren aurpegia memorizatzea lortzen dut; baina halako batean konturatzen naiz jada ez dudala gogoratzen nolakoa zen beraren ukondoaren barruko tolesa, zelakoa beraren belaunetako errotonda, eskumuturretako azalean muxu ematean sentitutakoa, nire aho barruan beraren mingainaren presentzia, eta orduan konturatzen naiz ez naizela oroitzen nolakoak ziren beraren oinetako behatzak. Eta une horretan ez dago argazkirik oroimin hori sendatuko didanik.
‎Zurrumurruak lehendik ere iritsi zitzaizkion Jesus Egigureni, beste askori bezala, baina halako batean informazio fidagarria jaso zuela uste izan zuen: ETA su etena iragartzekotan zen.
‎–Hau nahaste borrastea!?, dio bietako batek. Eta konturatu orduko barre algaraka hasi dira, baina halako batean Ninaren begirada serio bihurtzen da, indartsuago. Lagunaren bularretan josia dago.
‎Barka izenburuaren pedantekeria, baina agian ez da desegokiena Dublindarrak osatzen duten hamabost ipuinen muina adierazteko. Izan ere, eginean ez baizik ezinean daude dublindarrok, alkoholak eta erlijioak eragotzirik, eta, asko kostarik baina halako batean azkenik zerbait egitera deliberatzen direlarik, ez zaizkie ateratzen, ezintzak, baino, Metxaren berba berau, ekintza ezindu, goibel, beldurgarri, negargarri edo katastrofikoak alegia.
‎lekukoari etxera Arüez kanpoko ezezagun zenbait sartu zaio euskaraz mintzatze hutsera, eta egoera hori kudeatu behar du. Hurranen pasartean lekukoa eni mintzo zaidala ageri da, baina halako batean anaiak ere parte hartzen du elkarrizketan eta honek eman aldaera bera ematen dit lekukoak ondotik eni, hain zuzen ere hasieran enekin aritzean eman ez bezalakoa: milisegundu batean gau, gai aldaketa egin du:
2016
‎Berriz egin genuen topa. Te ordua ahal beste luzatu genuen, etorkizunari buruz modu baikorrean hizketan, baina halako batean ezerosotasunak hartu ninduen, gure hitzek txakur ametsak besterik irudikatzen ez zuten sentipenaz. Handik hiru ordu laurdenera tea eta solasaldia guztiz agortu zitzaizkigun, eta alde egitea erabaki genuen.
‎Yakintza, Argia, El Dia, Egan, Aranzazu... eta Zeruko Argia n astero astero zutabe bat idazten zuen geroantzean bere seme alabek bilduma liburu batean argitaratzeko saioa egin zuten arren jatorrizko testuak argitaletxeren batean galdu omen ziren. EAJko militantea, Gipuzkoako Buru Batzarreko idazkari izan zen bitartean; 36ko gerratea hasi zenean Bilbora egin zuen eskapi atzerriratzeko asmoz, baina halako batean, hobeki pentsatuz, erreketeen filetan sartu zen, aunitzek oraino barkatu ez diotena, tartean Pako Aristi idazleak. Aristik Atgia aldizkariaren 1594 zenbakian" Jose de Arteche, traidor" izenburuko kolaborazio gogorra atera zuen non Artetxeren lana mespretxuz baloratzeaz gainera hauxe zioen hartaz:
2017
‎Ez zen haragizkoa, kea bezain gardena baizik! Ez dakit zenbat denbora eman nuen hari begira, baina halako batean jaiki eta gelatik atera zen. Ireki gabe, atea zeharkatu zuen!
‎Irakasleari galdetu nion hitz horrek zer esan nahi zuen, eta, nik uste nuenaren kontra, zerbait zoragarria zen. Kosta zitzaidan hankekin lurra ukitzea tarte batez, baina halako batean postalaren egileak forma hartu zuen, izen abizenak... eta kontuak enkantua galdu zuen. Etxetik kilometro askotara nengoen, lagunik gabe, eta komunitatean integratzeko modu bat izango zen baietz esatea, baina ez zitzaidan atera, ez nuen nahi.
‎Eta Danielari hori gertatu zitzaion Euskal Herrira etorri zenean. Hasieran harremanak egitea zaila izango zitzaiola esan zioten Claudiari eta Daniela lotsatuta ibiliko zela, triste eta gogogabetuta, baina halako batean, lotsagabekeria azaldu eta errebelatu egingo zela.
‎–Ez dakit, Claudia. Hasieran, ilusio handiz hitz egiten zidan koaderno hartan irakurri zuenaz, baina halako batean aipatzeari utzi zion. Are gehiago, hotz samar sumatu dut hitz egin dugun azken aldietan.
‎Han zirela lanean jarraitu zuten. Aieteko sustatzaileekin harreman estuan?. Nazioartekoek esaten zuten segitu behar zela saiatzen, baina halako batean ikusi zuten ezinezkoa zela. Norvegiak prestasuna azaldu zuen hurrena beste saio bat hartzeko.
‎Gutxitan izaten genuen poltsikoan duroa, baina halako batean aurkitu genuen gaseosa edateko beste bide bat. Gure auzoko Bizentek denda baitzeukan etxepean, eta bazkaltzera joaten zenean, denda itxita ere, kanpoan uzten zituen hainbat gauza, jenero guztia barruan sartzeko tokirik ez eta.
‎Neu ere larritzen hasita nengoen aita hala ikusita. Bizkor bizkor ibili ginen, baina halako batean:
‎Ofizinako isiltasuna eta lasaitasuna profitatu ditu bazkalostean zintzilik utzitako hainbat kontu errepasatzeko, nahiz eta dezente kostatu zaion arreta jartzea. Hiru karpeta ibili ditu eskuetan, saiatu da txostenak irakurri eta apunteak idazten, baina halako batean gaurkoz nahiko trote izan duela erabaki du. Bulegotik atera aurretik telefonoz hots egin dio Xixori.
‎“Manuel gaixotu egin zen, gaixotasun larri bat dauka, eta gelditzea erabaki nuen; baina halako batean, hil ala biziko ebakuntza egin behar ziotela, nire buruari galdetu nion zer egiten ari nintzen han... eta Manuel uztea erabaki nuen. Hasieran ez zuen onartu nahi, baina orain gaixotasuna egonkortu denean...
2019
‎Egoera hori izanik, askok korridoreetan hitz egiten genuen; sindikalizatu nahi genuen, baina inor ez zen halakorik egitera ausartzen, kexatuz gero lana galtzeko beldurrez. Jende askori kosta egin zitzaion erabakia hartu eta grebara joatea, baina halako batean eman genuen pauso handia. 47 egun eman genituen greban, hobekuntza asko lortu genituen, baina borrokan jarraitzen dugu, enpresak gauza asko ukatzen dizkigulako oraindik.
‎Nik asfaltoan segitzen nuen korrika, baina halako batean, Xoxoteko kilometro bertikala egitea proposatu zidan Etorrek, prestakuntza gisa. Probatu, eta gustatu egin zitzaidan.
‎Uraren ezaugarri nagusienetariko bat, lasai dagoenean, sendagarria, lasaigarria dela esan genezake, baina halako batean haserretzen bada, gupidagabea ere izaten badaki uholdeen bidez, euri jasen bidez edo txikizioaren bidez. Lamiak, emeak baita ere, hor daude arrakala busti horiek zaintzeko, gordetzeko, baliatzeko. Lamia, zaintzen duen erreka edo ur multzoak bezala, badaki gupidagabe izaten hurbiltzen zaion edozein gizaki kuxkuxeroarekin.
‎Matissek paper ebakiekin egindako irudiak zituen filmak ardatz. Dokumentala ez da oso ona, baina halako batean emakume bat aipatu zuten: Lydia Delectorskaya.
‎Orain boxeo ring batean gabiltza biok, elkarri ukabilkadak jaurtitzen. Badirudi Ane izango dela irabazle, baina halako batean sekulako ukabilkada bat sartu diot, azken kolpea, eta Ane kordea galduta datza lurrean. Aurpegia atzamarkatzen, iletatik tiraka, ttuka, urdailean, hanketan, besoetan ostikadaka.
‎Bidea luzea gertatu zen: artean elurretan zeuden Izabako mendiak zeharkatu genituen, Santa Grazi herrian sartu irten bat egin genuen, baina halako batean Muskildiko pilotalekura hurreratu ginenean, ikusleen artean laster antzeman nuen Manex bertan zela, hiruzpalau mutilekin batera. Ustez, behingoz interpretazio zuzena egin nuen!
‎Kontuan izan behar duzue han agintari nazi garrantzitsuenak epaitzen zituztela, kriminal huts nazkagarriak, tira, harrapatu zituztenak soilik, batzuk ordurako hilda zeudelako eta beste batzuek lortu zutelako ihes egin eta ezkutatzea. Eta horrela egunero, baina halako batean... ezusteko itzela! Bat batean, irratian, osaba Manolok ezin garbiago aditu zuen Zerain izena aipatzen zutela eta, jarraian, Zerain izenarekin lotuta, aipamen horren zergatia:
‎“Puto kasurik ez egin! ”. Ez da erraza, baina halako batean esan nuen: bukatu da.
‎Ordura arte patxadak agintzen zuen giroan, baina halako batean esan zuen Jaumek, oraindik ere ikararen eraginpean balego bezala zartada ozen bat entzun zen kalean nahiko gertu iskilu baten desarra, beharbada. Ostatuko marmarrak bozatu egin zuen eztanda, eta tabernaria bere lanari jarraitu zitzaion ezer gertatu izan ez balitz bezala.
2020
‎Ez dakit zehazki zeinek aginduta, baina halako batean hasi zen festa. Edo gerra, nondik begiratzen den.
‎[Bertsozale] Elkartean hasi ginen ikusten, gainera, ez zela posible euskarazko telebista bat eduki eta bertsolaritzari buruzko programarik ez izatea. Esaten ziguten bertsolaritza ez zela telebistarako egokia, baina halako batean, eta isil gintezen, esan ziguten programa egiteko.
‎Lehen, gizartea familiaka zegoen antolatuta. Familia bakoitza ekonomia unitate bat zen, baina halako batean hasi ziren merkataritza elkarteak sortzen, hasi ziren herri aldizkariak loratzen, gaztetxeak zabaltzen... Kontua da, orain, logika hori apaltzen apaltzen ari zaigula eta zaputz halako bat badugula, ez dakigulako zeintzuk diren edo ez zaizkigulako atsegin sortzen ari garen logika berriak.
‎" Playlist bat daukagu eginda Spotifyn eta ahalegintzen gara kantuak modu sinkronizatuan ipintzen. Zaila da, baina halako batean lortuko dugulakoan gaude", dio Arizmendiarrietak.
‎Luzaro egon zen horrela, geldi geldirik, baina halako batean bere buruaz kontziente bihurtu zen ostera, eta bere inguruneaz ere bai. Mesanotxera begiratu zuen.
‎Honetaz eta hartaz mintzatzen eta barrezka jarraitu genuen, baina halako batean zorabio puntu bat sumatzen hasi nintzen, eta etxera joatea hobe nuela esan nion. Gustura nengoen.
‎Mendian abere batzuk topatu eta zerbait emateko eskatu zion animaliekin zebilen gizonari, gerrillaren premia handia zela jakinarazita. Gizon hura kexaka hasi zen, arkume purtzil batzuk baizik ez zituela-eta, baina halako batean begiak ñarrotu eta Txarrori irmo begira gelditu zen isil isilik, barrenak arakatu nahian bezala. Berehala kolera bizian jarri gizona, eta, erotua bezala, labana eskuan oldartu zitzaion Txarrori, Bi demonio haietako bat haiz!
‎Jakin mina, esango nuke, lo izan nuela urte askoan, baina halako batean esnatu egin zen. 1990 urtean, Alijostes eta Alicostes mordoxka bat bildu gintuzten bazkari baten inguruan, abizenaren jatorriaz berri batzuk azaltzeko.
‎Urte mordoxka batean bizitzak horrelaxe jarraitu zuen, baina halako batean berriro etorri zen zorigaitza. Bai, aitari gaitza berpiztu zitzaion, eta berriro hasi zen medikuz mediku, tratamenduz tratamendu.
‎Atxiloketaren ondoren aita libre egon zen aldi batez, baina halako batean epaiketarako deia jaso zuen eta Madrilera joan behar izan zuen.
‎Barra ondoan bertan geratu nintzen zain, garagardo bati zurrutadak eginez, noizean behin atera begiratuz. Garagardoa hustu eta berantetsita nengoen, baina halako batean kafetegian sartzen ikusi nuen, atea zeharkatzean eguzkitako betaurrekoak buru gainera jasotzen zituela. Segituan ezagutu nuen, eta keinu egin nion barratik.
2021
‎Berdin geratu da Aizarnarekin (Zestoa, Gipuzkoa): gorantz joan da, oraindik gorantz doala ematen du, baina halako batean jaitsi du, dudarik gabe, bere errealitate naturaletik kanpo bezala dagoelako». Halere, ziurtatu duenez, gaur gaurkoz, ez dago ikastetxerik ixteko zorian:
‎Zarautzen zelaian jokatu ziren hurrengo minutuak, metroko marraren gainean. Beltzek eutsi zioten eta arriskua salbatu ere bai, behin eta bi aldiz, baina halako batean M Agustin Gallianok hutsunea topatu eta ihes egin zuen, bakarrik, entsegu marraraino. Transformazioan kale eta 5 Lehen zatiari erdia geratzen zitzaion eta lehia oso parekatua zelaian.
‎Eskolan estudiatzen nuen, latinaren orduan historia, historiaren orduan grekoa, beti holatsu eta, hortaz, ez nuen ezer ikasten. Denbora luzez uste izan nuen merezi zuela, nire poemak eder ederrak baitziren, baina halako batean zalantza sortu zitzaidan agian ez zirela hain ederrak izango; eta aspertzen hasi nintzen haiek idaztean, eta gaiak nekez bilatzen, eta senak esaten zidan ordurako agortuak nituela izan zitezkeen gai guztiak, eta erabiliak nituela hitz eta errima oro: speranza lontananza (esperantza urruntasun), pensiero mistero (pentsamendu misterio), vento argento (haize zilar), fraganza speranza (lurrin esperantza).
‎Nik dakidala, liburu bakarra du euskaraz, Loti ederrak (1960), Ibon Uribarrik itzulia (2006). Nik neuk gustura irakurri nituen Egutxi agurearen gogoetak" amets amaitugabeen oroiminaz" eta" alferrik galdutako egunen damuaz", baina halako batean, liburuaren 87 orrialdean, topo egin nuen cattleya lore proustiarrekin eta niri ere begitandu zitzaidan" igarotako bizitzaren pozei atxikitzea kontsolagarri iheskorra zela".
‎Nire poltsa bultzatu zuen, bion mahaien arteko muga mugaraino, berera pasatuta zegoelako; mantso hasi zuen mugimendua, “zure desordena amildegi bat da. Garrantzitsua da mahaia txukun izatea”, barkamena eskatzen hasi nintzaion, “barka... ”, baina halako batean, mezua azpimarratzeko keinua bizkortu, eta nire galleta paketeari jo zion, eta biraka biraka lurrera erori zen, lehendik han zegoen fularraren gainera. Negarrez hasiko zela uste nuen.
2022
‎Goizean goiz atera behar izaten zuen etxetik," ilun zegoela. Ez zegoen argi askorik, baina halakoren bat edo beste bai". Esku argirik edo gisakorik eramaten ote zuten galdetu diot, eta barrez erantzun dit ezetz.
‎Laster agertu zen Bludykhin bera ere, arrosa kolorekoa eta pozez gainezka. Kokin haren inguruan bueltaka hasi zen, luzaroan hitza zuzentzera ausartu gabe, baina halako batean arre edo so egiteko erabakia hartu zuen.
2023
‎Zentzurik gabeko dantzarien eboluzioetan oihu desesperatu pare bat tartekatu dira, barne tentsioen askatze ezinezkoa irudikatu nahian bezala. Lehen piezan baino areago sentitu dugu dantzaren maila mistikoa argiaren, musika inguratzailearen, erabateko gelditasunaren eta mugimendu koordinatuen geldotasunaren bidez eraikitzen zela, baina halako batean bat bateko etena etorri da: makila luze batekin irudikatu da gitarra elektriko baten giderra, musika ere bide horretatik joan da, eta xederik gabeko ideien dispertsioan murgildu gara.
‎«Ezkerretik oso arriskutsua zen; beraz, eskuinetik saiatzea erabaki genuen. Igoera han bukatzea ere pasa zitzaigun burutik, baina halako batean, iltze on bat jartzeko artesia aurkitu, eta plaka bertikala seguru pasatzeko aukera ikusi genuen. Sabaien azpian bilgunea egin, eta sabaietako eskalada babesteko izotzezko torlojuak jarri genituen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia