2000
|
|
Jitoan nenbilen, galduta, eta Egunkaria ko kontratua sinatu nuenean izar gidari bat atxiki nuela uste izan nuen, kontratu hartan bat egiten baitzuten hileroko soldatak eta militantziak, eguneroko lan arautuak eta euskararen eta aberriaren aldeko borrokak. Egunkaria ko erredakzio nagusia ez zegoen artean ere, urte batzuk geroago egongo zen bezala, Andoaingo Gudarien etorbidean, Lasarte Orian baizik,
|
baina
hara lan egitera joaten ginenok gudaritik zertxobait behintzat bagenuela sinetsirik nengoen hasierako garai hartan. Koldo Izagirre idazlea erredakzio nagusira etorri zen aurreneko zenbakia plazaratu zen egunean, guri zorionak ematera.
|
2002
|
|
– Pikutara... zure kontu guztiak, Mentxu! Aita preso eroan zutenetik astebete pasatu da, eta zu hortxe zagoz, tenteletan –belar ilun batzuen arrastoak besterik ez ziren mahai gainean gelditzen
|
baina
harantz seinalatzen zuen Joseluk; Mentxuk erlaxatzeko ariketa moldean eusten zion atzamar arteko tabakorriaz zigarroa osatzeari– Eta. Ez didazu ezer esan behar?
|
2003
|
|
Herrikorik ez zuten ontzietan hil,
|
baina
haren ostean Alejandro Mallona gerra beste modu batera ikusten hasi zelakoan nago. Gerra aurreko urteetan Cabo Quilates ontzia Ybarra konpainiakoa izan zen eta, hara, adurrak nahi izan zuen Ybarra familiako batzuk hantxe preso egon izana.
|
2005
|
|
Hamabost kilometro zeuzkaten egiteko armadaren kanpamendura heltzeko.
|
Baina
hara non bortu gain zehargi batetik, nehork ezin zehazki iragar nork eta nondik, tiro batek erdiz erdi urratu zuen Beinaten lagun mina bilakatzen ari zen Georges apez gaztea. Euskaldunak, kidea aldamenean erortzen ikustean, urkatzen zen kabala orro latza bota zuen.
|
|
Lan hartan zeramatzan hogeita bost urteetan ez zuen komisarioak halakorik egundo ezagutu. Bruno ziminoaren hatz markak harrarazi behar izan zituen orduan,
|
baina
hara zer ustekabea: animaliaren aztarnekin ere ez zetozen bat armaren katuan aurkitutakoak.
|
2007
|
|
Bazakiat influentziarik gabe gelditu zaretela banku horretan. Martinez Etxeberria ez duk handienetako bat,
|
baina
hari presioa eginez agian lortuko duk zer edo zer. Eta horrekin aski ez bada, hire alderdiko zenbait konturen berri ere jaso diat.
|
2011
|
|
Adrenalina eta anestesia, akaso biak aldi berean. Jendeak indarra behar duenean zuen hilobi ezezagunean sartuko du burua, zuen urmaelean, zuen piszina horretan hartuko du gorroto eta kemen bustialdia," a bai, gure mutilek egin duten hau ez dago ondo,
|
baina
hara zer egin zuten Sotorekin eta Zeberiorekin... Ahaztu duzu, ala?
|
2013
|
|
" Sugegorri hori hor izaki!", gure aitaren amorrazioa.
|
Baina
hari eskerrak omen nago ni mundu honetan. Lehenagokoak aski ez, handik aitzinera makina bat txikito hartu zituen etxearen kontura.
|
2014
|
|
Adiskide batzuen zain direla erranik uxatu dute; badira hilabete batzuk lantegiaren jabea Madeleinez ohartua dela, eta zernahi gisako faboreak eskaintzen dizkiola. Beti errefusatzen ditu Madeleine gazteak, baina dagoeneko ez dakiela zer egin erraten ari zaio adiskideei, lana galdu nahi ez badu onartu ote dion txeraren bat, lanik gabea baratzen bada zer eginen duten etxean guraso zaharrekin,
|
baina
hara non datorren Julia delako hori, ile luzea moto batean bilduz gibelean, zapi beltza buruan ezarri ahal izateko, bele baten irudi bizia baita zapi horrekin, zinez, halakoa baitu mokoa luzea eta okerra. Bele bisaia horri aieru txarra harturik, Graxianak galdegin dio Marianneri fidatzekoa izanen ote den Julia delako hori.
|
2016
|
|
Nothomben aginduz, Josebak muga zeharkatu behar izan zuen, agente alemaniarrarengandik libratzearren. Madrilera zihoan ihesean,
|
baina
hara gidatzen ari zen kontaktua konbentzitu egin zuen sorterrian lipar batez geratzeko. Aita agurtu nahi zuen eta ezagutzen ez zituen iloba berriak ikusi:
|
2020
|
|
Erromako geltokitik gertuko kafetegi batean ginen elkartzekoak,
|
baina
hara iritsi nintzenean ez nuen argazkitik ezagutzen nuen haren antzekorik ikusi. Oraingoan nik ere neure bat bidalia nion, kafetegira iristen ginenean elkar ezagutzeko.
|
2021
|
|
Ubeda delako bat harrapatu nahi zuten, maletekin aritzen zena. Gauez joan ziren hura harrapatzera
|
baina
hara non nahastu ziren eta periodikoak saltzen zituena hartu eta eraman zuten. Hil egin zuten.
|
2023
|
|
Hain poetikoa ez zen espazio hartan, Xabi Strubellen gitarraren laguntzaz, Arestiren zenbait poemari ahotsa jarri genion Miren Gaztañagak eta biok. Animaliez hitz egin genuen,
|
baina
hara ez zen animaliarik gerturatu.
|