2015
|
|
Boiseko BSU unibertsitatean irakasle den Izaskun aditua da euskararen eta hizkuntzen irakaskuntzan. Aste huntan ikastaro trinko labur bat Montevideon eman ondoren, Euskal Erria euskal etxekoekin, Brasilera itzuliko da, ikastaro gehiago ematera, interes handia atxeman baitu Sao Paulon,
|
baina
baita ere Rio Grande do Sul en, eskualde hortako euskal etxe gaztea eta Ana Luiza Panyagua Etchalus lehendakaria sustatzaile. Bere kabuz eta nehork pagatu gabe ari da egiten lan eder hau Izaskun Kortazar.
|
|
60 presunarendako lekua prestatu eta abantxu ehunek eman zuten izena. Guziak onartu zituzten, afariaren xedea mementu goxo baten pasatzea baitzen, sagarnoa ere lagun,
|
baina
baita ere euskal etxearen lan egiteko dinamika berria azaltzea hiriko euskalduneri eta euskaldunen laguneri. Kontent ziren, anitz gazte inguratu baitzen abantxu guziak gazteak ziren, eta anitz berriak.
|
|
Azken batean turistendako saltzen ziren produktuak ziren betiko gauza tristeak eta estereotipoak. Orduan Kukuxumuxuk ekarri zuena zen turistek erosteko
|
baina
baita ere hemengook janzteko. Lehenbiziko urte horietan nik uste kausitu zutela.
|
2016
|
|
Uztailaren 16tik eta helduden 23a arte ari da egiten Argentinako Mendozan 2016ko Neguko Barnetegia, HABEren" Euskara Munduan" programaren baitan, FEVA, FIVU eta Hego Ameriketako euskal etxeak lankide. Mendozako Denak Bat Euskal Etxea antolatzaile, elkarte hortako Alicia Aguirre lehendakari eta ber denboran euskara irakasleak HERRIAri erran dio heiendako gauza handia dela Andeen magalean honelako ekimen bat errezibitzea, euskarari eta euskal kulturari presentzia berezia ematen baitio euskal etxe barnean,
|
baina
baita ere Mendozako herriaren eta komunikabideen aitzinean. Barnetegia bururaturik, ondarreko urtetan bezala euskara irakasleen trebakuntza
|
2018
|
|
" Manadako" 5 gazteak aske utziak zirela jakin orduko, Nafarroan, Euskal Herrian,
|
bainan
baita ere Espainiar estatu guziko hirietan, haserrea, sumindura eta mobilizazioak eragin ditu erabakiak eta oroz gainetik justiziaren lana gaitzesteko. Iruñea, Donostia, Bilbo, Zaragoza, Valencia, Madril, Granada, Murcia eta beste asko hiritan egin dira mobilizazioak.
|
2021
|
|
Diasporatik so, San Ignazio egunak San Inazio, Iñaki Deuna... izenez ere ezagutua markatzen dio hastapena, aurten iragan ebiakoitz uztailaren 31, San Ignazio eta igandean agorrilaren 1a egin diren hamaika ekitaldi, meza, besta eta sare sozialetako agerpen tarteko. Diasporako hainbat lekutan ospatzen dute, Latinoamerika osoan bereziki,
|
baina
baita ere, konparazio, Boisen, San Inazio baita Boiseko euskaldunen zaindaria, eta urte guziz hiriko euskal bestak eta Jaialdi famatua San Inazio egunarekin bat egiten baitira, heien barnean Loiolako sainduaren irudia, dantzariek garraiatua, prozesioan elizara eramanik, han euskal meza eman, Biotzetik korala kantari, eta Oñati talde boisetarreko euskal dantzariek Korpuseko euskal dantzak aldarea... San Inazio euskal bestak Boise hiriko tradizio bilakatuak dira, Diasporako beste hainbat lekutan euskal tradizioak egun zinez errotuta diren bezalaxe.
|
|
Gogora dezagun 2008an bisitatu zituela Chino, Bakersfield eta Estatu Batuetako mendebaldea eta murgildu eta parte hartu zuela euskal pikniketan, eta hartarik gelditu zitzaiola mundu hau hobekia bizi eta barneratzeko gogoa. Esperientzia interesgarri izanen da Iñaki berarentzat,
|
baina
baita ere doaike bertako euskal etxe eta klubentzat, gauza ederra baita honelako musikari eder bat inguruan ukaitea. Renokoa iragan asteburuan lehena izan da, agorrilean euskal piknik gehiago ukanen baititu eta San Frantziskon, konparazio, goaitatzen dute bere partaidetza Euskal Etxean, hilabete ondarreko urte guzizko besta handian.
|
|
ere zen Otaño bertsulariari buruz. Behar da oroitu Argentinan 1910ean hil zen Otaño euskal bertsogintzaren historiako bertsulari handienetarik izan zela, Rio de la Platan Mendiague hazpandarrarekin batera bertsularitza goian atxiki zuena, eta euskal kultura oro har biziki landu zuena, bertsu paper erreferentzialak utziz,
|
baina
baita ere liburuak izkiriatuz," Argentinako lehenengo euskara irakaslea" izanik edota ‘Artzai Mutila’ operaren libretoa idatzirik. Bisquert ek Otañoren bizitza nahi du pantailaratu eta, planak nahi bezala ateratzen bazaizkio, uda ondotik joanen da, hein handi batean auzolan bidez finantzatu nahi duen" Ombuaren itzala" errodatzeko.
|
|
Besta ortziralean, hiriko Ogi Deli euskal jatetxe eta pintxolekuan hasi zen. Mikel eta Anamarie (Sarratea) Lopategui nagusi dituen euskal kantina honek musika ekarri zuen bere kanpoaldera, eta han ukan zituen musikariak jotzen, Amerikanuak eko Jean Flesher eta Jean Pierre Etchechury,
|
baina
baita ere Mikel, panderoan, eta Anamari bera, akordeonean, jendea euskal aire eta jauzien dantzari. Beste musikari bat, Elko bereko Mercedes Mendive ere han ibili zen eta igande arteko hitzorduetan euskal erritmoek ez zuten huts egin.
|
|
Neurri horren ondorioz erremedioen eta txertoen prezioak apalaraztea pentsatzen baitu. Asmakuntza agiria kenduz, sendagaien egiteko laborategi gehiago gai izanen dira, bai hemen Europan edo herri aberatsetan,
|
bainan
baita ere herri pobreetan. Aspaldidanik horren galdegile ziren, Indiako eta Hego Afrikako herriak adibidez.
|
2022
|
|
SAN INAZIO, IÑAKI DEUNA, San Ignazio... Gipuzkoako eta Bizkaiko zaindaria den San Ignazio tradizio handiko besta da Diasporako hainbat lekutan, batez ere Latinoamerikan,
|
baina
baita ere, konparazio, Estatu Batuetan, Boisen, Idahoko hiriburuko euskal bestak ‘San Inazio’ deituak baitira eta sainduaren meza eta prozesioa ere baitaratzen baitituzte. Uztailaren 31 da San Ignazio eta heldu den asteburuan hala ospatuko dute Boisen ere, aurten Euskal Herritik bi komitatu berezi lagun:
|
|
Rio de la Platako familia eta heien mundua bertatik bertara ezagutzeko xedeak ekarri zuen hunat. Izan ere, prozesu batean da, urteak baitira arrokiagatarrak ongi eta hurbiletik ezagutzen zuela Diaspora, besteak beste ikerketa polita egin zuelarik 2012an' Joxe Mendiague' pastoralaren idazteko [Mendiague, Otaño, Diasporatik Euskal Herriari egin zaizkion ekarpenen lehen mailako adierazgarri],
|
baina
baita ere Kalifornia eta Ipar Ameriketako euskal komunitateak eta Quebec eta Parisekoak ere hainbatetan kurriturik, horietan guzietan ibili baita; han ikusi zituen Diasporako euskaldunak nigarretan arras hunkiturik Euskal Herritik ekarri kantu, dantza eta lekukotasuna heiekin partekatuta; baina hunakoa desberdina da,
|
|
‘Gernika’ izen berriarekin, bortak arrazabaldu ditu Rosarioko ‘Zazpirak Bat’ Euskal Etxeko jatetxeak. Ordutegi zabala ukanen du eta Euskal Etxeko kideen eta oro har publikoaren zerbitzuan egonen da, euskal sukaldaritza eskaintza tradizionala,
|
baina
baita ere bestelako jatekoak, ogitartekoak eta pintxoak ere eskainirik Entre Rios 261eko helbidera burbiltzen direner. Ongi etorri, Gernika!
|
|
Egunero erabiltzen diren tresna batzuen ekoizteko, lehengai horien ekoizpenak eta garraioak ondorioak ditu, planetarentzat,
|
baina
baita ere jendeentzat. Europar Batasuneko merkataritzako partaide nagusietako bat den Txinak, dituen lantegietan istripu anitz gertatzen dira, lan baldintza gogorrak dira.
|
2023
|
|
Tematiko horren inguruko lanketa, ikastetxeka, ezberdinki landu arren, 4 kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen. PLK kolegioan, drive dokumentuak erabiliz, taldekako joan jineko lan bat bezala landua izan da, 4 mailan fisikan,
|
baina
baita ere beste hainbat gaietan (biologia, ingelesa, historia, espainola, euskara...). Ikerketa lan horrekin, ikasleek aurkezpen dokumentu bat sortu dute, ondotik ahozko batean aurkeztua izateko xedearekin (Brebetari begira, entrenamendu gisa)
|
|
Dozenaka lekutan ospatuko dute euskal diasporan suaren ospakizun hau. Argentinan bereziki,
|
baina
baita ere Uruguai, Venezuela, Mexiko edota Espainiako euskal etxeetan. Baita ere, Estatu Batuetan, konparazio, Idahoko Homedalen.
|
|
Momes du Monde 2008an sortu zen artearen bidez haur batzuk munduan zehar jasan behar ukan duten egoera bortitzaren aitzinean, adierazpen artistikoaren bidez askatzeko helburuarekin. Beren baitako mina erakustera usaia ez duten haurrentzat terapia da,
|
baina
baita ere beren burua eraikitzeko modua. Desberdintasunak alde batera uzten dira, tailer artistikoen bidez plazera deskubritzen dute eta haur horiek heldutasunean sartzeko lagunduak dira.
|
|
Tematiko horren inguruko lanketa ikastetxeak desberdinki landu arren, lau kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen. Piarres Larzabal kolegioan, drive dokumentuak erabiliz taldekako joan jineko lan bat bezala landua izan da, 4 mailan fisikan,
|
bainan
baita ere beste hainbat gaietan (biologia, ingelesa, historia, espainola, euskara...). Ikerketa lan horrekin, ikasleek aurkezpen dokumentua sortu dute, ondotik ahozko batean aurkeztua izateko xedearekin (brebetari begira entrenamendu gisa).
|
|
Ezin hemen guziak aipa, baina azken egunetan helduak zaizkigu Diaspora osoko uholde bat abisu, iragarriz batera edo bestera heiek ere heien lekuetatik bat eginen dutela datarekin, ia guziak euskal etxeenak. Adierazgarrienak aipatzeko, Australiako Towsvilletik,
|
baina
baita ere Montevideotik, Peruko Trujillotik, Buenos Airesetik, Boise, Valparaiso, Bordele, Azul, Tandil, Concepcion del Uruguay, Rosario, Txileko Santiago, Viña del Mar, Pergamino, Olavarria, Necochea, Mexiko Hiria, Brusela, Londres, La Plata, Macachin etik... Aukera baliatzen dugu Diasporako guziak gogoan atxikitzeko eta zorionak emateko urtean zehar eta urteetan zehar egin duten eta egiten duten lanarendako, iragan aberatsari geroa eta segida ekarri nahi izatearen alde egiten duten ahaleginarendako.
|
|
Garapen Kontseiluarentzat, bazen garaia" lurralde proiektu" baten lantzeko fase berri baten abiatzea: urrunago proiektatzeko, gaur egungo politika publikoak baino haratago,
|
baina
baita ere euskal jendarte osoa berriz biltzeko proiektu baten inguruan. Akitania Berriko Eskualdeak eta Euskal Elkargoak izenpetu hitzarmenean idatzirik," Iparralde 2040" ekimenak, jendarte osoaren proiektu komuna definitu nahi du, ikuspegi partekatua, nun bakoitzak bere etorkizuna eta bere egitasmoak sar ditzakeen.
|