Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 38

2015
‎Aurten, omenaldi berezia eginen zaio, erran nahi baita heldua zela euskara ikasi duen jende guziari. Diasporan, ekitaldiak eta kultur aste osoak obratzen ari dira, bereziki Argentinan aurten 25 urte betetzen dituelarik Argentinan Euskaraz programak baina baita beste hameka lekutan ere, Alemaniako Berlindik hasi eta Australiako Sydney-raino, tartean pasaturik AEBetako Boise, Uruguaiko Montevideo, Mexikoko Mexiko Hiria, Kataluniako Bartzelona edo Brasilgo Sao Paulotik. Baina euskal etxeekin batera, munduko hainbat unibertsitatetan ere ospatuko da ENE, hala nola Moskun (Errusia), Guadalajaran (Mexiko), Birmingham-en (Erresuma Batua), Szeged (Hungaria) edo Poznan en (Polonia).
‎Abendoaren 3an euskararen eguna bainan baita 4an, 5ean eta urteko gainerateko 362 egunetan ere: euskara bihotzean eta ahoan behar ditugu.
‎Euskal Herriko eta mundo osoko hainbat jendek hartuko du parte, aurten Joseba Sarrionandia idazlearen Narrazio guztiak irakurtuz. Liburua publikoki irakurriko dutenen artean bakotxak lerro batzuk euskal arlo publikoko jende eta pertsonaiak, baina baita Diasporan euskaldun diren edo euskara ikasten ari diren hainbat partaide ere. Besteak beste hunako herrialdeetako jendeek hartuko dute parte bideo bidez:
‎Boiseko BSU unibertsitatean irakasle den Izaskun aditua da euskararen eta hizkuntzen irakaskuntzan. Aste huntan ikastaro trinko labur bat Montevideon eman ondoren, Euskal Erria euskal etxekoekin, Brasilera itzuliko da, ikastaro gehiago ematera, interes handia atxeman baitu Sao Paulon, baina baita ere Rio Grande do Sul en, eskualde hortako euskal etxe gaztea eta Ana Luiza Panyagua Etchalus lehendakaria sustatzaile. Bere kabuz eta nehork pagatu gabe ari da egiten lan eder hau Izaskun Kortazar.
‎Euskal ostatuak ere egon ziren Marysvillen eta hortarik heldua da 2016an 40 urte beteko dituen elgarretaratze eta lehiaketa hau; izan ere, txorizo egite lehiaketa da, urte guziz otsail aldean ospatzen duten besta. Aurten 32 izan dira txorizoa prestatzen ibili diren taldeak, gehienak bikoteak, baina baita hirukoteak eta bestelakoak ere. Bay Areatik heldu Jack Sallaberryk eta Rene Guibert izan dira txapeldun.
‎Mintzagai hartu dira, besteak beste, euskara, emazteen berdintasuna euskal etxeetan, gazteria, euskal liburutegi numerikoa, euskal diasporaren historia zenbait lurraldetan, ‘Memoria Bizia’ eta euskaldun immigranteen lekukotasuna grabatu eta gordetzeko planak... Partzuer izan direnen artean, Estatu Batuetako NABOko presidentea, Valerie Etcharren Arrechea, eta Argentinako FEVAkoa, Hugo Andiazabal, baina baita beste hainbat herrialdetakoak ere, Kanada eta Quebec-etik Txile eta Argentinaraino, tartean Australia eta Japoniakoak edo Europakoak, erran nahi baita Frantzia, Espainia, Belgika, Italia, Ingalaterra, Alemania... Herri horietan guzietan badira euskal etxeak eta euskal lengoaia eta kultura aitzinarazi nahi dituzten jendeak.
‎60 presunarendako lekua prestatu eta abantxu ehunek eman zuten izena. Guziak onartu zituzten, afariaren xedea mementu goxo baten pasatzea baitzen, sagarnoa ere lagun, baina baita ere euskal etxearen lan egiteko dinamika berria azaltzea hiriko euskalduneri eta euskaldunen laguneri. Kontent ziren, anitz gazte inguratu baitzen abantxu guziak gazteak ziren, eta anitz berriak.
‎Azken batean turistendako saltzen ziren produktuak ziren betiko gauza tristeak eta estereotipoak. Orduan Kukuxumuxuk ekarri zuena zen turistek erosteko baina baita ere hemengook janzteko. Lehenbiziko urte horietan nik uste kausitu zutela.
2016
‎Hamarnaka izan dira han hemenka euskara goitituz eta euskal kultura ospatuz munduan antolatu diren hitzordu, besta eta elgarretaratzeak. Horietarik hainbat euskal etxeetan, euskara ikasle eta irakasleen eskutik partikularzki; baina baita unibertsitateetan ere, Etxepare Institutua lagun; eta euskara ikasle edo irakasle izan gabe, euskara barnean senditzen zuten jendeen eskutik. Arrunt leku gehiago genuke hemen guziak aipatu bederen egiteko, baina erran dezagun Diasporako euskal elgarretaratze handienetarik bilakatua dela Euskararen Eguna, urtero abendoaren 3an, San Frantses Xabier-en egunean egiten dena.
‎Munduan musika alorrean euskal musikari ezagutuenetarik da Kepa Junkera trikitilari bizkaitarra. Bere ibilbide luze eta aberatsean bisitatu ditu eta ibilia da harremanetan euskal etxeekin, Amerika osoan, Ipar eta Hego, partikulazki Kalifornian, baina baita beste zenbait herrialdetan ere, Argentina, Uruguai, Txile... Orai, heldu den azaroan Argentinan barna eginen duen itzuli berria ari da prestatzen eta proposamena egin die interesa duten euskal etxe guzier, bira berri huntan kontzertuekin batera, tokian tokiko musikariekin bildu, eskola, hitzaldi eta tailerrak eman eta interkonexio handiagoa duten ekintzak proposaturik.
‎Pasadizo haren inguruan idatzi zuen" Gernikatik New Yorkera, Berlindik pasaturik" liburua. Kari horretara, Berlingo Euskal Etxeak eta Etxepare Institutuak jardunaldiak antolatu dizjtuzte, bereziki Berlinen, baina baita New York eta Renon ere. Webgune berezi bat ere zabaldu dute, AgirreinBerlin.eus helbidean, euskaraz, alemanez eta espainolez.
‎Ikusi ditugu haur amerikanoak Euskal Herri osoko mapa baten gainean jolasten eta euskal gauzak ikasten; helduak, interesaturik euskarari buruz; gazteak kantxan xistera lehenengoz eskuetan ezarri eta ikasten pilotaz; eta jendea loriatzen sukaldaritza tailerretan eta euskal dantzetan dantzari euskal musika taldeen musikarekin. Gozatu dute ikusten, dastatzen, jolasten eta ikasten; eta euskaldunek gozatu dute erakusten zer eta nor diren, zoin izan den beren historia eta zer nahi duten, nora doazen, iraganari geroa ematearren ari baitira lanean, Euskal Herrian, baina baita Estatu Batuetan ere, nonahi, behar delarik.
‎Uztailaren 16tik eta helduden 23a arte ari da egiten Argentinako Mendozan 2016ko Neguko Barnetegia, HABEren" Euskara Munduan" programaren baitan, FEVA, FIVU eta Hego Ameriketako euskal etxeak lankide. Mendozako Denak Bat Euskal Etxea antolatzaile, elkarte hortako Alicia Aguirre lehendakari eta ber denboran euskara irakasleak HERRIAri erran dio heiendako gauza handia dela Andeen magalean honelako ekimen bat errezibitzea, euskarari eta euskal kulturari presentzia berezia ematen baitio euskal etxe barnean, baina baita ere Mendozako herriaren eta komunikabideen aitzinean. Barnetegia bururaturik, ondarreko urtetan bezala euskara irakasleen trebakuntza
2017
‎MEXIKO HIRIA. Euskal Herrian ere hala agitzen da eta ondarreko urtetan Danborrada zinez hazi eta handitu den besta da, Donostian, baina baita beste hainbat lekuetan ere. Anitz dira egun Donostiatik kanpo antolatzen diren danborradak, ez guziak urtarrilaren 20ko San Sebastian egunarekin, baina guziak Sarriegi musikari donostiarrak 19 mendean sortu aireak atabalez edo danborrez lagundurik.
2018
‎" Manadako" 5 gazteak aske utziak zirela jakin orduko, Nafarroan, Euskal Herrian, bainan baita ere Espainiar estatu guziko hirietan, haserrea, sumindura eta mobilizazioak eragin ditu erabakiak eta oroz gainetik justiziaren lana gaitzesteko. Iruñea, Donostia, Bilbo, Zaragoza, Valencia, Madril, Granada, Murcia eta beste asko hiritan egin dira mobilizazioak.
2021
‎Diasporatik so, San Ignazio egunak San Inazio, Iñaki Deuna... izenez ere ezagutua markatzen dio hastapena, aurten iragan ebiakoitz uztailaren 31, San Ignazio eta igandean agorrilaren 1a egin diren hamaika ekitaldi, meza, besta eta sare sozialetako agerpen tarteko. Diasporako hainbat lekutan ospatzen dute, Latinoamerika osoan bereziki, baina baita ere, konparazio, Boisen, San Inazio baita Boiseko euskaldunen zaindaria, eta urte guziz hiriko euskal bestak eta Jaialdi famatua San Inazio egunarekin bat egiten baitira, heien barnean Loiolako sainduaren irudia, dantzariek garraiatua, prozesioan elizara eramanik, han euskal meza eman, Biotzetik korala kantari, eta Oñati talde boisetarreko euskal dantzariek Korpuseko euskal dantzak aldarea... San Inazio euskal bestak Boise hiriko tradizio bilakatuak dira, Diasporako beste hainbat lekutan euskal tradizioak egun zinez errotuta diren bezalaxe.
‎Afera hori hurbiletik segitzen dugu. Horrek eragina du mugitzeko askatasunean, iritzi eta elkartzeko askatasunean, baina baita norberaren erlijioa praktikatzeko askatasunean ere: gure konstituzioan idatziak direnak, baita Europako Giza Eskubideen Hitzarmenean."
‎Gogora dezagun 2008an bisitatu zituela Chino, Bakersfield eta Estatu Batuetako mendebaldea eta murgildu eta parte hartu zuela euskal pikniketan, eta hartarik gelditu zitzaiola mundu hau hobekia bizi eta barneratzeko gogoa. Esperientzia interesgarri izanen da Iñaki berarentzat, baina baita ere doaike bertako euskal etxe eta klubentzat, gauza ederra baita honelako musikari eder bat inguruan ukaitea. Renokoa iragan asteburuan lehena izan da, agorrilean euskal piknik gehiago ukanen baititu eta San Frantziskon, konparazio, goaitatzen dute bere partaidetza Euskal Etxean, hilabete ondarreko urte guzizko besta handian.
‎ere zen Otaño bertsulariari buruz. Behar da oroitu Argentinan 1910ean hil zen Otaño euskal bertsogintzaren historiako bertsulari handienetarik izan zela, Rio de la Platan Mendiague hazpandarrarekin batera bertsularitza goian atxiki zuena, eta euskal kultura oro har biziki landu zuena, bertsu paper erreferentzialak utziz, baina baita ere liburuak izkiriatuz," Argentinako lehenengo euskara irakaslea" izanik edota ‘Artzai Mutila’ operaren libretoa idatzirik. Bisquert ek Otañoren bizitza nahi du pantailaratu eta, planak nahi bezala ateratzen bazaizkio, uda ondotik joanen da, hein handi batean auzolan bidez finantzatu nahi duen" Ombuaren itzala" errodatzeko.
‎Besta ortziralean, hiriko Ogi Deli euskal jatetxe eta pintxolekuan hasi zen. Mikel eta Anamarie (Sarratea) Lopategui nagusi dituen euskal kantina honek musika ekarri zuen bere kanpoaldera, eta han ukan zituen musikariak jotzen, Amerikanuak eko Jean Flesher eta Jean Pierre Etchechury, baina baita ere Mikel, panderoan, eta Anamari bera, akordeonean, jendea euskal aire eta jauzien dantzari. Beste musikari bat, Elko bereko Mercedes Mendive ere han ibili zen eta igande arteko hitzorduetan euskal erritmoek ez zuten huts egin.
‎Neurri horren ondorioz erremedioen eta txertoen prezioak apalaraztea pentsatzen baitu. Asmakuntza agiria kenduz, sendagaien egiteko laborategi gehiago gai izanen dira, bai hemen Europan edo herri aberatsetan, bainan baita ere herri pobreetan. Aspaldidanik horren galdegile ziren, Indiako eta Hego Afrikako herriak adibidez.
‎Azaldu nien eta Nikok erantzun zidan, ikusi zuela txakur bat korrika zerbaiten gibeletik, sagu edo saturdin bati segika. Beraz berriz joan nintzen nire oihal etxolaruntz, lasaitua baina baita ahalketua ere. Eta biziki ongi lo egin nuen, txakurra berriz entzun gabe...
2022
‎Kanpaina hasi dute Estatu Batuetan, 2014 hondarretik euskaldunen omonierra den aita Antton Egiguren frantziskotarrari auto berri baten erosteko. AEBko Artzai Ona euskal elkarte giristinoak abiatu du, Merced herri kaliforniarrean bizi den euskal apezak kilometro edo milia frango egin behar baititu urte guziz, ardura errepide bakartietan, udan bereziki, baina baita urte osoan ere, Mendebalde osoko euskaldunak eta euskal komunitateak bisitatzen, pikniketako mezak eman eta herri bakotxean zahar eta ezinduak heien hizkuntzan artatzeko. Euskal komunitateetako bataio eta ehorzketak egitearekin batera, aitortza eta komunioa haur, gazte, heldu eta zaharreri emanik.
‎SAN INAZIO, IÑAKI DEUNA, San Ignazio... Gipuzkoako eta Bizkaiko zaindaria den San Ignazio tradizio handiko besta da Diasporako hainbat lekutan, batez ere Latinoamerikan, baina baita ere, konparazio, Estatu Batuetan, Boisen, Idahoko hiriburuko euskal bestak ‘San Inazio’ deituak baitira eta sainduaren meza eta prozesioa ere baitaratzen baitituzte. Uztailaren 31 da San Ignazio eta heldu den asteburuan hala ospatuko dute Boisen ere, aurten Euskal Herritik bi komitatu berezi lagun:
‎Rio de la Platako familia eta heien mundua bertatik bertara ezagutzeko xedeak ekarri zuen hunat. Izan ere, prozesu batean da, urteak baitira arrokiagatarrak ongi eta hurbiletik ezagutzen zuela Diaspora, besteak beste ikerketa polita egin zuelarik 2012an' Joxe Mendiague' pastoralaren idazteko [Mendiague, Otaño, Diasporatik Euskal Herriari egin zaizkion ekarpenen lehen mailako adierazgarri], baina baita ere Kalifornia eta Ipar Ameriketako euskal komunitateak eta Quebec eta Parisekoak ere hainbatetan kurriturik, horietan guzietan ibili baita; han ikusi zituen Diasporako euskaldunak nigarretan arras hunkiturik Euskal Herritik ekarri kantu, dantza eta lekukotasuna heiekin partekatuta; baina hunakoa desberdina da,
‎‘Gernika’ izen berriarekin, bortak arrazabaldu ditu Rosarioko ‘Zazpirak Bat’ Euskal Etxeko jatetxeak. Ordutegi zabala ukanen du eta Euskal Etxeko kideen eta oro har publikoaren zerbitzuan egonen da, euskal sukaldaritza eskaintza tradizionala, baina baita ere bestelako jatekoak, ogitartekoak eta pintxoak ere eskainirik Entre Rios 261eko helbidera burbiltzen direner. Ongi etorri, Gernika!
‎2017an Euskal Elkargoaren sorrerako proposamenetan, Laborantzaren eta Elikaduraren Erakunde Publiko baten sortzeko xedea agertu zen. Holako egitura pentsatua den bezala, Erakunde Publiko horretan Estatuko, Eskualdeko, Departamenduko eta Euskal Elkargoko ordezkari instituzionalek, baina baita laborantza munduko eta kontsumitzaileen ordezkariek osatutako eztabaida eta proposamenen gunea izan litzateke.
‎Egunero erabiltzen diren tresna batzuen ekoizteko, lehengai horien ekoizpenak eta garraioak ondorioak ditu, planetarentzat, baina baita ere jendeentzat. Europar Batasuneko merkataritzako partaide nagusietako bat den Txinak, dituen lantegietan istripu anitz gertatzen dira, lan baldintza gogorrak dira.
2023
‎Tematiko horren inguruko lanketa, ikastetxeka, ezberdinki landu arren, 4 kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen. PLK kolegioan, drive dokumentuak erabiliz, taldekako joan jineko lan bat bezala landua izan da, 4 mailan fisikan, baina baita ere beste hainbat gaietan (biologia, ingelesa, historia, espainola, euskara...). Ikerketa lan horrekin, ikasleek aurkezpen dokumentu bat sortu dute, ondotik ahozko batean aurkeztua izateko xedearekin (Brebetari begira, entrenamendu gisa)
‎Dozenaka lekutan ospatuko dute euskal diasporan suaren ospakizun hau. Argentinan bereziki, baina baita ere Uruguai, Venezuela, Mexiko edota Espainiako euskal etxeetan. Baita ere, Estatu Batuetan, konparazio, Idahoko Homedalen.
‎Ortzegunean (Donostian San Tomas feira eta merkatu tradizional egun handia, haur, gazte eta helduak baserritarrez beztiturik, txistorra jan eta arno xortañoa edatea usaia; kongresua bururaturik munduko euskal etxeetakoek aukera ukanen dute hain segur hori ere ezagutzeko) ondorioen eguna, konklusioena, eta menturaz Donostiako Alderdi Zaharreraino heldu eta txistorra dastatzekoa. Lerro hauetarik zorterik eta argitasunik onena kongresukideeri, eta agur beroa, partikularzki Estatu Batuetarik jinik hemen diren NABOko presidente Jean (Maitia) Flesher, lehendakariorde Philippe Acheritogaray, idazkari Kattalin Camino eta diruzain Mayi (Berterretche) Petracek i, baina baita gainerateko partaideeri ere, ezin guziak aipa! Eta heieri, eta zuri ere, irakurle, zorionak eta agiantza onenak ixtantean hemen dugun urte berrian!
‎Momes du Monde 2008an sortu zen artearen bidez haur batzuk munduan zehar jasan behar ukan duten egoera bortitzaren aitzinean, adierazpen artistikoaren bidez askatzeko helburuarekin. Beren baitako mina erakustera usaia ez duten haurrentzat terapia da, baina baita ere beren burua eraikitzeko modua. Desberdintasunak alde batera uzten dira, tailer artistikoen bidez plazera deskubritzen dute eta haur horiek heldutasunean sartzeko lagunduak dira.
‎Bere ustez, Sauve txostenak eragin lurrikararen ondorioz," Eliza larrialdi egoeran dago". Praktika ebanjelikoagoetara itzultzeko garaia da, apalagoetara dudarik gabe, baina baita pertsonen errealitatetik, sufrimendutik eta itxaropenetarik hurbilago dauden praktiketara ere. Oroz gainetik bizitzeko artea den kristautasun baterantz jotzeko ordua da.
‎Tematiko horren inguruko lanketa ikastetxeak desberdinki landu arren, lau kolegioen arteko ardatz komun gisa hartzea erabaki zen. Piarres Larzabal kolegioan, drive dokumentuak erabiliz taldekako joan jineko lan bat bezala landua izan da, 4 mailan fisikan, bainan baita ere beste hainbat gaietan (biologia, ingelesa, historia, espainola, euskara...). Ikerketa lan horrekin, ikasleek aurkezpen dokumentua sortu dute, ondotik ahozko batean aurkeztua izateko xedearekin (brebetari begira entrenamendu gisa).
‎Bat egin dute Quebecetik eta Estatu Batuetako New York, Boise edo Ontarioko euskal etxeetarik, Mexiko Hiria, Habana, Caracas, Valencia, Londres, Buenos Aires, Montevideo, Txileko Santiago, Madril, Sydney, Townsville, Olavarria, Bahia Blanca, Macachin, Viña del Mar... eta beste hamaika euskal etxe barne. Gehienik besta giroko bazkari eta elgarretaratzeak, baina baita familia eta haurrendako egunpasak, zinema, hitzaldiak, zazpi probintzietako seme alaba eta adiskideen bilgarri.
‎Ezin hemen guziak aipa, baina azken egunetan helduak zaizkigu Diaspora osoko uholde bat abisu, iragarriz batera edo bestera heiek ere heien lekuetatik bat eginen dutela datarekin, ia guziak euskal etxeenak. Adierazgarrienak aipatzeko, Australiako Towsvilletik, baina baita ere Montevideotik, Peruko Trujillotik, Buenos Airesetik, Boise, Valparaiso, Bordele, Azul, Tandil, Concepcion del Uruguay, Rosario, Txileko Santiago, Viña del Mar, Pergamino, Olavarria, Necochea, Mexiko Hiria, Brusela, Londres, La Plata, Macachin etik... Aukera baliatzen dugu Diasporako guziak gogoan atxikitzeko eta zorionak emateko urtean zehar eta urteetan zehar egin duten eta egiten duten lanarendako, iragan aberatsari geroa eta segida ekarri nahi izatearen alde egiten duten ahaleginarendako.
‎Ur hori beste garbiketa batzuetarako berrerabilgarri izaiteko filtratua eta tratatua da. Funtzionala izan behar du, baina baita iraunkorra eta mantentze lanentzat aiseta.
‎Garapen Kontseiluarentzat, bazen garaia" lurralde proiektu" baten lantzeko fase berri baten abiatzea: urrunago proiektatzeko, gaur egungo politika publikoak baino haratago, baina baita ere euskal jendarte osoa berriz biltzeko proiektu baten inguruan. Akitania Berriko Eskualdeak eta Euskal Elkargoak izenpetu hitzarmenean idatzirik," Iparralde 2040" ekimenak, jendarte osoaren proiektu komuna definitu nahi du, ikuspegi partekatua, nun bakoitzak bere etorkizuna eta bere egitasmoak sar ditzakeen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia