Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2000
‎Neurathen ikusmolde entziklopedistak, hortaz, entziklopediaren ideia nahi zuen finkatu zientziaren esparruan, horrela ikus zedin zientzien arteko elkarlana eta orkestrazioa noraino ailega zitekeen, proiektu hura zientziarekiko ikusmolde hertsietatik bereizteko, hizkuntza zientifikoaren konplexutasunaren inguruan arreta gehiago jarriko zuten terminoak proposatzeko eta zientzia gehiegi idealizatzen zuten hitzak eta kontzeptuak —metodoa, sistema— arbuiatzeko. Labur beharrez, Neurathek enpirismoa zientziaren baitan nahi zuen, baina baita zientzia bera aztertzeko ere132.
‎ohitura hauek printzipio baten arabera ordenatzen dira; printzipio hau Frazerrek azaldutakoa baino orokorragoa da eta gure arimetan hain sartuta dago ezen aukera guztiak ezin baititugu imajinatu. —Aise imajina dezakegu, adibidez, tribu baten erregeak begi guztien bistatik kanpo izan behar duela, baina baita tribuko gizaki bakoitzak ikusi behar duela ere. Egiaz, azken hau ez da gutxi gorabehera kasualitatez gertatuko, baizik eta jendeari erakutsia izango zaio.
2001
‎Jainkoen ohorez antolaturiko jaiak izaten ziren, sakrifizio, eskaintza, prozesio eta txapelketa ezberdinekin. Luxu handiaz ospatzen ziren, eta beraiek ongi antolatzeak, edo jaien baitako frogaren bat irabazteak ospe izugarria ematen zuen (irabazleei berei, baina baita irabazleen aberriei ere). Honela, antolatzaileak gero eta froga gehiago eta ezberdinagoak egiten saiatu ziren, gainerako jokoak baino gutxiago ez izateko, interesa beraienean mantentzeko eta ahalik eta partaide gehien lortzeko.
‎Honela, antolatzaileak gero eta froga gehiago eta ezberdinagoak egiten saiatu ziren, gainerako jokoak baino gutxiago ez izateko, interesa beraienean mantentzeko eta ahalik eta partaide gehien lortzeko. Jai hauetan grekoek komunitate etniko eta linguistiko baten parte izatea indartzen zuten, baina baita hiri estatu zehatz baten partaide izatearen sentipena ere.
Baina baita Iliada ko pasarte askotan ere, esate baterako harresi azpiko borrokaldian, han ere zera dio: " Zeren igaro nahi zuten haiei hegazti bat etorri baitzitzaien gainetik, arranoak altu egiten zuen hegan eta jendearen gainera ezkerretik zihoan bere hatzaparretan gorri koloreko suge odoldu bat eramanez.
‎Denbora barneko sentsua da, beraren bidez gogamenaren barne egoera begiesten da. Eta denbora espazioa baino orokorragoa da, zeren egia baita subjektuak kanpokoa den guztia espazioaren bidez eta barnekoa denboraren bidez jasotzen duela, baina baita ere kanpokoa den orok azkenean barne sentsura etorri duela subjektuak jaso behar badu.
‎Ongi etorri nire gogora! Baina baita ere maitagogoak ongi ala gaizki erabil ditzake adimena, nahimena eta oroimena, ahalmen landuak izan ala ez. Eta ongi ala gaizki erabil ditzake ahalmen horien emaitzak.
‎Galderen galdera horri —gizakia zer da? — aurkitu diodan nire erantzuna ez da irakurketa askoren ondorioa, nire berrogeita hamar urteko hausnarketa lasaien emaitza baizik. Kantek4 esandakoaren alderantziz, nik uste ulertua izango naizela, baina baita ere zuzendua, osatua eta gainditua, zorionez; gizakiari buruzko erantzun bakoitza mila galderen sorburu baita. Hau eskaintza hutsa da.
‎Argitu ezina, heldu ezina, adierazi ezina gizakiagan, maitamena da, bere neurririk gabeko sakontasunean. Maitasuna diren hautamena eta ezagumena dira gizakiaren ariketarik arruntenak; baina baita ere, maitamena bezala eta berarekin batera, gizakiaren misteriorik askaezinenak, ezagutezinenak.
‎maitatzea. Hori da etikak daukan argiaren baina baita ere ezinaren funtsa; ezin dela, egite zehatz baten ondoren, egilearen epaile izan, ezin duela baietsi maitari ala ez maitari jokatu izan duen. Izan ere, etikak ez du, jakituria gisa, gizakiaren egiteak epaitzeko inolako metro neurridunik.
2003
‎Hiri bakoitzak bere jainko ala jainkosa babeslea zuen; Atenasen jainkosa babeslea, adibidez, Atenea zen, jakinduria eta gerraren jainkosa. Hiri bakoitzak bere jainko babeslea gurtzen zuen bereziki, baina baita aldi berean beste jainkoak ere; eta noizbehinka greko guztiak santutegi panhelenikoetan biltzen ziren elkarrekin beren jainko nagusiak gurtzeko. Esate baterako, Olinpiako joko olinpikoetan Zeus jainko guztien errege gurtzen zuten eta aldi berean kirol proba ospetsuak antolatzen zituzten.
‎‘Iturri irakurgaien’ antologiek garrantzirik gabeko zeregina dute zientzi hezkuntzan. Ikasleari ez zaio bere esparruaren historiako klasikoen irakurketa sustatzen —obra horietan bere testuan eztabaidatutako auziak jorratzeko beste modu batzuk aurki litzake, baina baita bere etorkizuneko lanbideak baztertu eta aspalditik ordeztu dituen kontzeptu eta ebazpen estandarrak ere—.3 Inoiz Whitehead-ek zientzien hain berezko ezaugarri horri heldu zion honakoa idatzi zuenean: " Bere fundatzaileak ahaztea zalantzan jartzen duen zientzia galduta dago".
‎Uste dut Kuhnek aldi zientifikoez eta zientzi gizakiez duen tipologia garrantzizkoa dela; baina baita ere xehetasuna behar duela. Teoria nagusi baten menpe dauden aldi ‘normalduen’ eta ondoren ezohiko iraultzak izaten dituztenen bere eskema (‘paradigma’ bat, Kuhnen terminologian) astronomiari nahikoa ongi egokitzen zaiola dirudi.
2004
‎Ideien sorrera azaltzeko modu hau bereganatuko zuen Descartesek eta bere egingo zuen gaztetan, baina laster baztertuko zuen munduaren eta ezagutzaren funtsapenerako bide guztiz desegokia iritziko ziolako. Bide hori izango da, beharbada, hartzeko errazena, baina baita inora eramango ez duena ere, bertatik abiatuz gero ezin delako benetan ezer existitzen denik frogatu eta delako ezeri buruzko ezagutza fidagarritzat jo sentimenetan oinarrituz.
‎Beti ere, nahigarriagoa izango litzateke naturan errotutako Jainkoa, edo hobe esanda, naturan errotutako arrazoimena, bere mugak eta akatsak eta guzti, bere inperfekzioa eta guzti. Izan ere, Jainkoak perfektua izan behar badu, orduan bai, beharrezkoa du substantziaren bikoiztasuna existitzen dela frogatzen ahalegintzea; baina ezagutza, arrazoizkotasuna, gure, gizakion, izaerara mugatua dagoela baderitzogu, orduan onartu dugu badagoela esparru bat gure ezagutza, gure arrazoimena, heltzen ez dena eta onartu dugu, ez bakarrik sentimenak mugatuak direla, baina baita arrazoimen matematikoa ere mugatua dela, bakoitza bere neurrian. Arrazoimena ezagutza garatzeko dugun tresnarik boteretsuena izango da, baina mugatua bera ere.
‎Beste batzuentzat, aldi berean, zientziatik eta teknologiatik etorriko omen zaizkigu hondamendi guztiak, baita munduaren amaiera ere. Zientzian eta teknologian datza gure itxaropen eta poz guztia, baina baita ikara eta izua ere. Zientziak eta teknologiak (jainko mediatikoari aplikatutakoak bereziki) sendo inguratzen eta babesten gaituzte, eurek zuzentzen dute gure zeregin osoa bide jakin batzuetatik gure bizitza osoan, eta harro, baina fundamentu askorik gabe, beharbada, guk arintasunez gutxiesten ditugu beste leku batzuetako eta, bereziki, beste garai batzuetako bizierak, pentsamoldeak eta mundu ikuskerak, geurea" aurreratuagoa" bailitzan; sineskeriatzat jotzen dugu gureetatik urruntzen den edozein uste eta ideia eta, gehiago oraindik, eskandalagarriak iruditzen zaizkigu gureekiko arrotzak direnen jarrerak eta jokaerak.
‎Horren arabera, hedaduraren ideiarik ez balego, ez legoke mundu fisikoarekin zerikusia duten beste ideia guztien artean ordena eta ulergarritasuna ezartzerik. Goia eta behea, ezkerra eta eskuma, espazioaren ideiaren barruan ulertuko dira, baina baita higidura ere (higidura gaiak espazioan lekuz aldatzen direnean emango da), kopurua (nola ulertu bi edo hiru elementu ezberdinen arteko ezberdintasuna ez badago hedadurarik euren artean), neurria, zabalera, irudi geometrikoak... Errealitate fisikoa ezinbestean mugatzen duten adigai hauek guztiak ulertzeko beti hedadura izango dugu tartean, edo aurretik hobe esanda, gauza horiez guztiez arrazoitzeko derrigorrezkoa izango da-eta lehenik hedaduraren ideia argi eta bereizia izatea.
‎Horien artetik ez da filosofia izango, gainera, tratu gozoena jasoko duena; eta Descartesek leporatuko dio ez duela eskaintzen inon egia bakarra ere guztion adostasuna lortuko duena, den dena izango da-eta eztabaidagai filosofiaren baitan. Baina baita matematikari ere egokituko zaio galbahe horretatik pasatzea, oso asko estimatzen zuen arren, jabetuko zelako ezin zela bere gainean inolako ezagutza praktikorik eraiki. Bestalde, Descartes jabetuko da diziplina hauen indarra eta balioa (matematikarena ez ezik filosofiarena ere) onartzeko erabiliko zen azken argudioa nagusien esanetara makurtu beharrean zetzala.
‎Hastapen honen indarra etzango da bere baitan batzen dituela pentsatzea eta izatea, alderdi logikoa eta ontologikoa, biak. Bakuna dena, argiro eta bereiziki agertzen zaiguna, izango da segurtasunez ezagutu daitekeen gauza bakarra, baina baita bene benetan existituko dena ere, ideia argi eta bereizia bezala bururatzen dugunaz bakarrik esan ahal izango dugu-eta, arrazoiz, bera existitzen dela. Modu nahasian bururatzen duguna, osterantzean, ez da arrazoizkoa izango Descartesentzat, eta ez dugu seguru izango ezta existitzen denik ere.
‎Esaterako, berdintasun nahia, nork bere ona nahi izatea baina baita hurkoaren ona ere, errukia, elkarrekiko errekonozimendua, errudun sentitzea... sentimendu hauek guztiak bilduko lituzkeen sentimendu moral orokor bat balego ere, nekez murriztu ahal izango lirateke eurak egia argi eta bereizien araura, definizio huts eta bakar batera, eta ez dago zalantzarik eurak moralaren oinarrian daudela. Askotan nahasi samarrak eta definigaitzak diren arren, ez dute mugatzen jokaera irrazional bat, mekaniko hutsa, haatik arrazoimenaren sorrera eta garapenean ezinbesteko papera jokatzen dute.
‎Gu, egia esan, ez gara ahaleginduko hemen argitzen bere pentsamenduaren funtsezko bi soslai hauetatik zein izango den behinena bere lanean. Ematen du oso benetan hitz egiten zuela Mersenneri esan zionean Meditazioetan bere fisikaren oinarriak bilduta zeudela, baina baita ere adierazten duenean arimak gorputzaz gaindiko bizitza duela. Edozein modutan, bi soslai horiek leku nabarmena izango dute Descartesen sisteman eta oso kontuan izango ditu nahitaezkoa egingo zaion errealitatearen diseinatze razional berri bati ekitean.
‎Errealizazioaren etika diogunean, errealizazio hitza Zubiriren oinarrizko eta funtsezko zentzuan hartzen dugu batetik, baina baita ere, bestetik, Cencillok ematen dion zentzu psiko integratzailean, bere obra antropologiko eta psikoanalitikoan sakonkiro azaldu duen bezala, bi zentzuok elkarren osagarriak eta argigarriak direlarik.
‎Giza praxiaren frustrakortasuna arestian aipatu dugun errotikako anbibalentziaren argitan esplika daiteke, baina baita jarraian azaldu behar dugun" zentralitate ezaren" adigaiaren eskutik ere.
2005
‎Hizkuntzak Ni eta Munduaren arteko bitartekari lana egiten du. 4, Hizkuntzaren baitan du gizakiak bere formaziorako aukera, bere mundu ikuskera zabaltzeko eta bere Ni-a lantzeko aukera, baina baita berak bere buruaren ulermena irekitzeko aukera ere. 5, Hizkuntza, organu konfiguratzaile bezala, beti da ‘energeia’ edo espirituaren tentsio iraunkorra.
‎Bere lehen ikasketak, garaiko ohiturari jarraituz, irakasle pribatuen eskutik egin zituen, besteak beste J. H. Campe filantropoarekin. Ondoren, Frankfurt an der Oder eta Gottingen hirietako unibertsitateetan() zuzenbidea ikasi zuen tradizio familiarrari eutsiz, baina baita eta batez ere filologia klasikoa eta filosofia kantiarra bere bokazioari helduz. Humboldten formazio prozesu honetan Gottingen da bereziki garrantzitsua:
2006
‎20 Eraztuna, urre baina baita zulo ere
‎Izan ere, Kojeveren ustez, adieraren eta morfemaren, izanaren eta izenaren arteko berezko loturarik ezak ahalbidetzen du errorea, baina baita askatasuna eta egia ere, eta guztia estu estu dago heriotzari loturik. Filosofiaren muinera heldu gara hemen.
‎20 Eraztuna, urre baina baita zulo ere 45
2007
‎Nabarmena da, beraz, Heraklitok gizakiaren definizio razionala ematen digula bere filosofiarekin. Baina baita ere polisaren antolaketa razionala, alegia, legearen ardatzaren inguruan eraikitzen den komunitatearena678.
‎Medikuntza tradizionalarekin hautsiz108 —ametsa, magia, jainko andereen kultua, otoitzak, baina baita ere dietak, purgak, soinketa eta farmakoak nahasten zituena— sortu ziren mediku kultuak, arazo teorikoez kezkatu eta, zehazki, filosofiaren proposamenekin engaiatu ziren109 Medikuntza eskolak antolatu ziren:
‎Helendarren kulturak giza bizitza zuzen, duin eta zoriontsua jarri zuen jomugatzat. Sokrates bat, baina baita ere Diogenes zinikoa, Aristipo Zirenekoa, Leuzipo —edo Demokrito— eta Epikuro, tradizio indartsu horren ondorio dira174 Hain gora jarri gabe ere, heziketa sistema arruntaren barruan espiritu berbera usaintzen da.
‎Hizkuntza baten —euskararen— berreskurapenak herri ekimenak behar ditu, jakina, baina baita ere lurralde bati loturiko hizkuntz politika sendo bat226 Bukatzeko, eta bestela, ohartarazi dezagun honakoa: euskaldunak —ia guztiak elebidun diren heinean— aldi berean eta nolabait badira, ere, espainol edo frantses hizkuntz komunitatearen kide, eta errealitate konplexu horrek, egiaz, inplikazio pedagogiko esanguratsuak ditu.
2009
‎Marxismo leninismoaren okerkeriak noraino iritsi diren jakinik, marxismo berri honen jarraitzaileek Marxengandiko berrirakurketa zorrotza eginez, Marxen ahalmen kritikoa eredutzat hartuz eta marxismoaren maisu izan direnen pentsamendu teoriko eta praktikoa aprobetxatuz, mundializazio kapitalistaren gorabeherak eta garai honetako kontraesan berriak aztertuko dituzte. Marxismoaren krisia berrikuntza baten abiapuntutzat hartzen dute, baina baita ordena liberalaren krisi berria ere. Neomarxista horiek aurrez aurre dituzte orain ordena liberalaren kontraesanak, horiek globalizatzaileen plangintzan sortuak.
‎Nietzscherengan aurkitzen ahal dugu lehen aipaturiko paradoxa handi hori gordinean. Metafisikaren suntsitzaile handiena, baina baita haren defendatzaile handienetarikoa ere. Hala ere, metafisika bat suntsitu digu, eta beste baten beharra azpimarratu.
‎Historiaren ikuspegi teleologiko hori idealista da, izpirituan du fedea. Razionaltasun absolutu bat da, baina baita enpirismo bat ere, historiaren aldaketa prozesuak barnebiltzen dituelako.
‎Ez du termino horietan pentsatzen. Nietzschek mendebaldeko pentsaeraren izpiritu erlijioso, moral, zientifiko eta politikoen diskurtsoak desmuntatu dizkizu, beraien sustrai ustelak baina baita beraien nolabaiteko beharra ere azaleratuz. Mendebaldeko pentsamendu osoa kritikatu eta lotsagorritu du; europar pentsamenduaren espresio eta sustrai guztien trapu zaharrak agerian jarri dizkigu.
‎Irudimenezko kausa k asmatu ditu: Jainkoa, arima, nia, izpiritua, nahimen askea (ez askea ere); baina baita irudimenezko efektua k ere: bekatua, erredentzioa, grazia, zigorra, bekatuen barkapena.
2010
‎Baina baldintza natural hori, aurrekoa bezala, ez da inolaz ere aurrebaldintza mugiezina. Hizkuntza ikerketaren eta arraza teoriaren arteko konfrontazio bizian argi eta garbi geratu da, bai, hizkuntza zirkuluek ez dutela inolaz ere bat egiten edonolako arrazen sailkapenekin, baina baita ere —horretaz gain— jatorriaren inguruko egiazko gertaerak ezin daitezkeela hizkuntza komunitateekiko erlazio kausal batean kontsideratu. Hori ederki asko ikusten dugu, batetik, antzeko jatorria dugun gizakiok hizkuntza komunitate ezberdinetan aurki gaitezkeela egiaztatzerakoan, eta, bestetik, jatorri komuna ere hizkuntza komunitatearen bidez zehazten dela atzematerakoan, ze ama hizkuntzaren esparruak funtsezko esanahia du bizitzaren eta ezkontzaren zirkulurako.
‎" Prozesu interpertsonalak", bestela esanda," interaktiboa den sistema baten barruan gertatzen dira", eta, horregatik," komunikazioaren zirkularitatearekiko erreferentzia ezinbestekoa da", hain zuzen," testuinguruak partaideen arteko harremana aldiro definitzen duelako" 104 Gure autoreak, zentzu horretan, berriz ere aipatzen du Hallyday, zeinek" ekintza linguistiko" ezberdinak euren dimentsio pragmatikoan kontsideratzen dituen, eta, ondorioz, horiek osatzen duten" jokaldi linguistikoaz" hitz egiten duen105 Helburu orokorra, beraz, ez da hainbeste esaldi ezberdinen egitura gramatikala aztertzea, baizik eta batez ere eraginkor komunikatzeko edota mezuak ulertarazteko gaitasuna egiaztatzea. Azpimarra dezagun, bukatzeko, interakzio didaktikoaren hizkuntzari buruzko Titoneren azterketa funtzional pragmatiko hori, egiaz, teoria linguistikoaren bilakaeraren ondorio dela, bai, baina baita hezkuntza bera ulertzeko modu komunikatibo berri baten ondorio ere.
2011
‎Zu ez zara zeu, zenbaki bat zara, tresna bat Estatu geroz eta teknikoagoak manipulatua. Baina baita ere esaten dizu: itzul zaitezke berriro sorterrira —jatorrira—, Naturara, zure elkarmundura, ingurumundura; berriro egin dezakezu sakratuaren esperientzia, berriz ere mintza dakizuke Jainko bat," etorri datorren Jainkoa" (definizioz inoiz helduko ez dena, dena etorria izan, hots, ezeren fundamentu absolutua, ezeren asegurua, Jainko zaharraren moduan), inoren eta ezeren esku ez dagoen Jainkoa, etorkizunaren irekitasunaren guztizkoa zure aurrean.
‎Eta transzendentzia, hizkuntza poetikoaren erreinuaren ordez, Jainko ugari bixi bixien lekuan Natura bera bezalakoa, Ideia betierean aldaezin batekin betetzen da, Absolutuarekin, Hutsarekin. Are, edonolako trastez bete betetzen da transzendentzia ganbara baten maneran, han metatuz Ongia, Zuzenbidea eta Legea (ordena politikoa), Ederra, Maitasuna bera, baina baita ere Adiskidetasuna, Ausardia, Debozioa bezalako edozertasun guztiak giza bizitzakoak, orain denak Absolutu hari estekatuak, lurgaina bere baliozko orotatik biluztua utzi arte. Era honetan Dasein ikaratuak bere mugatutasunari, bere hauskorrari, ihes egin gura izan dio, pentsatze eta jardute orori fundamentu absolutuaren segurtasuna eman ustez.
2012
‎Horrelako teoria bat ezin da ondorioztatu, zeren bere forma propioaren baieztapena da. Badago egiak deitu ditugunari buruzko ekoizpen forma aktibo eta identifikatzailea( baina baita horrelako ekoizpena oztopatzen eta ezabatzen duen horri buruzkoa ere). Forma horrek izena dauka:
‎" Kaltetutako bizitzatik hausnarketak". Bizitza dago kaltetuta, bai nazionalsozialismoagatik, bai estalinismoagatik, baina baita amerikar liberalismoagatik ere. Heideggerrek konfiantza osoa zeukan nazionalsozialismoan.
2014
‎Kontakizuna dago, biluzik, kontatzen duguna eta gogoratzen duguna da; eta gero harremanen paketeak daude, oso bestelako ordena batean sailka daitezkeenak, eta ez da inondik ere ordena kronologikoa, nahiz eta horrekin konbinatu. Adibidez, aitak, amak, etab.; baina baita antza duten gertakizunak: Wotanen lantzak hiltzen du Siegmund/ Siegfriedek hausten du Wotanen lantza; Wotanek lokartzen du Brunnhilde eta sugarrez inguratzen du/ Brunnhildek ematen dio Wotani betirako atsedena eta amaierako sutzarra.
2016
‎Biziaren interesak dira geneetan bezala mitoetan ernamuintzen, gailentzen direnak. Gure portaera sozial guztia, baina baita janari ezberdinekiko gorputzak nola erantzuten digun ere, zaletasunak hala higuinak, fobiak eta filiak, itxi itxi determinatuak ez, baina gure herentziazko masak markatuak eta aurrelanduak dira, hots, gure iragan laborari, ehiztari/ gerrari, biltzailean taxutuak. Gure historia kulturala, prehistoria biologikoak ezarriak dizkigun arau epigenetikoen arabera moldatzen dugu.
2022
‎Gure hitzak eta gure diskurtsoak probatu, behartu eta bortxatu, egiazko izateko dituzten aukeren baldintzak ikertu eta zentzu eta lekualdaketa berriak sortu; hori da filosofiak egiten duena eta egiteari utzi ez diona. Ohikoa da Mendebaldean, baina baita Ekialdeko filosofiak deitzen ditugunetan ere. Horietan beren bideak garatu dituzte munduaren esperientzia ez dadin geratu hizkuntzaren burdin hesien artean finkatuta, hizkuntzak, autonomo eginda, errealitatearen bilakaerarekin mugitzeko gaitasuna galtzen duelako.
‎mundu ordenatu, mugatu eta hierarkikoa den kosmosa suntsitzea, eta haren ordez unibertso infinitu eta zehaztugabea ezartzea. Zientzia berriak konkistatutako unibertsoak pentsagarria eta ezagungarria zen errealitatearen mugak zabaltzea ekarri zuen, baina baita izatearen balioa eta gizakiak munduan zuen lekua galtzea ere. Unibertsoa materia eta espazio infinituki zabala baino ez zenez gero, jada ez zuen aukerarik ematen kosmoseko eskualdeen artean balio erlazioak finkatzeko.
‎Ordena sozialaren bermatzaileek filosofia errotik ezabatzeko bulkada gaur arte mantendu da, forma ezberdinen pean. Hurbilekoena ondoz ondoko hezkuntza erreformetan aurki dezakegu, modu argian Espainian, baina baita beste herrialdeetan ere. Horietan, humanitateen bitxikeriatzat hartuta, baztertu egiten da filosofia ikastea eta, era horretan, espazioa ematen diote gaur egun ordena elikatzen duenari:
‎Europar izatea ezarri egin zaie europarrei beraiei ere; ezin liteke hori ahantz. Oinarrizkoa da europarraren eta haren jatorri greziar kristau kapitalista hirukoitzaren singulartasuna desegitea, askatzeko bai herri kolonizatuak baina baita Europako errealitate konkretuak ere. Zein dira, Europan, haren historia arranditsuagatik baztertuak, esplotatuak eta gaizki tratatuak?
‎Dena den, estilo filosofikoak ez dira aldatu egileen arabera bakarrik; garaien, moden, egoera politiko eta instituzionalen, eskola tradizioen eta idazketaren beraren argitaratzeko eta zabaltzeko bitartekoen arabera ere aldatu dira. Garai bakoitzean, gainera, tentsioan eta gatazka irekian bizi izan dira elkarrekin idazketak, bai beren proposizioen edukiengatik, baina baita enuntziatzeko moduagatik ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia