Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 109

2000
Baina ama ez ezik, ni ere hunkiturik atera nintzen, partikularzki biharamuneko sermoian, ortziralekoan, kontatu zuenean ezen bazela etxe batean zortzi urteko mutil bat, bekatu mortalean hil eta infernurat joan zena. Eta nola kontatu zituen ume bekatariaren sufrimendu lazgarriak xehetasun oroz, zatiz zati eta puskaz puska, oinetako azazkaletarik hasi eta buruko azken ileraino...!
Baina amak ez zuen etsi eta, haren aitzinean belaunikaturik, eskatu eta erregutu zion, arren eta arren, aitorraren egiteko...
‎" Baina ama ez zen ene erabakiaz ez ene zuhurtasunaz fido, eta etxerat ninderamala, erran zidan: ‘Neska gaizki ikasia zara eta andere doña Lidiarenganat igorri zaitut denbora baterako, ea haren irakaspenetarik zentzatzen zaren’ Hatsarrean amaren deliberamenduaren kontra agertu nintzen —ohi bezala, alferrik, nahiz eta onartu behar dudan ezen, deliberamendu hartaz denaz bezainbatean, guztiz asmatu zuela gure amak—, zeren doña Lidia emazteki alargun bihozbera bat baitzen, buruz ongi jantzia eta bere buruaren jabea, eraman handikoa eta moja batzuekin lan egiten zuena ospitale batean, norat eramaiten baitzituen aurkientza haietariko jende printzipalak bere gaixoak eta eriak, gorputzezkoak nahiz arimazkoak.
‎" Zeren, Joanes apez izaitekotan, zinezko apez izaitea nahi nuke, Jainkoak zinez eta minez deitua..." — laguntzan etorri zitzaizkidalako eta aterabide bat eskaintzen, nondik ihes egin ahal izan bainuen. Eta haren besoetarat joaiteko gogoa piztu zitzaidan... eta, irriren batek haren urruntasuna hauts zezakeelako ustean, hari beha ere egon nintzen istant batez, baina amak ez zuen irririk egin, eta marmolaren hoztasunak gibelat eragin ninduen berriro, neure tokian geratzen nintzela.
Baina amak ez zuen etsi eta, Mattinen ihardestearen ondotik aitaganat jiraturik, galdegin zion honi:
2002
‎Mundua darabilenak emakumeak ete dira? Bainak amak ez daki danaren laurenik be. Ai, ama," txibi zurixe" ezagutuko bazendu...!"
‎Nahiz eta gero eransten zuen: " Baina amarena ez zait jada inporta, eta zurea bai, besterik ez zait inporta munduan". Ez, amarena ez omen zitzaion inporta, baina kontu hura zuen beti buruan.
‎Eta, bazkaria prestik zuten arren, amarenean gelditu ziren bazkaltzen, azkenik. Bazkaldu ondoren, berriz, Sara eta Karmele mahai tresnak jasotzen hasi ziren, baina amak ez zien utzi: " Eguraldi ona egiten din, eta zoazte belarretara, lo kuluxka bat egitera.
‎Sara urduri zegoen, bai... baina ama ez gutxiago, itxura batean, Sarak hitz haiek esan orduko halaxe ihardetsi baitzion hark: " Andaluza?", hitz bakar hura keinu gogor mesprezuzko batez lagundurik.
2003
‎Ama, Pilar Matoni Parra, Nafarroako Corella-n jaioa zen, lehen abizena italiarra zuela. Hala bada," Oskillaso" k aita euskalduna zuen baina ama ez, ez baitzekien euskara.
‎" Ama gozoagoa da, bai", pentsatu du mutikoak. " Baina amak ez daki mekanoa montatzen. Amak ez du inoiz mekanoa ukitu ere egin".
2005
‎Amari ezin aitortu horrelakorik, eta beti aldamenean daukan hartz txikiari kontatu dio dena neskatilak, ea bere ordez joango den sendagilearengana galdetuz. Baina amak ez du onartu trukea, eta han joan behar izan du Kamilek sendagilearengana.
‎Eta kontatu zidan Iñesek tximeleta guztiak ez zirela fokuetara joan. Esan zidan tximeleta batzuk jendearengana joan zirela, eta olinpiadak ikusten ari zen ume baten gainean igual ehun edo berrehun tximeleta jarri zirela, gorputzean eta buruan, eta umea pozik zegoela, baina ama ez. Ama beldurtuta zegoen eta oihuka hasi zen, eta berehala alde egin zuten tximeletek umearen gainetik, ze argia gustatzen zaie tximeletei, baina oihuak ez.
‎Askoz denbora gehiago behar zuten arropek lehortzeko, gainera. Baina amak ez zuen inolaz ere kanpoan alkandorarik zintzilikatu nahi.
2006
Baina amak ez dio begiratu. Bere atzean dagoen izeko Doloresi begira geratu da.
Baina ama ez dago hilobian. Eta itxaropen txiki bat du.
‎Izenez eraikitako zubia. Baina amak ez dio ezer esan, ez du ezagutu, eta berriz begiratu dio Doloresi.
‎Begiak zabal zabalik dituela, begira geratu zaio ama eta Nereari iruditu zaio amak ezagutu duela. Irribarre egin dio amak eta berak ama, ama esan dio bi aldiz, ia ezpainak ireki gabe, baina amak ez dio ezer erantzun. Irribarre baino ez dio egin.
2007
‎Gogoratzen naizela esan dut, baina ez da egia. Nik neuk berehala ahaztuko nuen, baina amak ez. Izugarrizko grazia egin zion, nonbait, eta urtero urtero gogorarazten zidan uda iristen zenean.
‎Ez da umeentzako pelikula, esan zidan amak, baina berdin berdin joan ginen, nahiz eta amak muturra okertu eta krispetetarako dirua ukatu. Pozik itzuli nintzen etxera, bi emakume horiek eragindako zauskada oraindik bihotzean, pelikularen bukaera terriblea kontatzeko gogoarekin, baina amak ez zidan ezer galdetu. Ezertxo ere ez, nik gauza asko kontatu nahi nizkion arren.
2008
‎JOANA. Nahi bai. Baina amak ez dit uzten! Entzun egin behar zenion ikasketak utzi nahi ditudala esan diodanean.
‎Prestazio hori kobratzeari dagokionez, paradoxak sortu dira. Haur bat Espainian jaiotzen bada, aita espainiarra da, herrialdean bizi da, baina amak ez du bere bi urteko egonaldia ziurtatzen, ez du eskubiderik" haur txekea" kobratzeko, onuradunak ama izan behar baitu. Hala ere, bi gizonek haur bat adoptatzen badute, baldintzak betetzen dituenak jaso ahal izango du prestazioa, bi amek bezala.
2009
‎Egun oso bat eman zuen amaren barruan hilik. Baina amari ez zitzaion igartzen.
‎Onerako zein txarrerako. Baina ama ez da ohartzen hori ez dela beti horrela. Esan nahi dut, ni mutila izan arren, ustez neskenak diren hainbat ezaugarri ditudala.
‎Amen kaxoiak irekita egoten ziren eta mukizapiak izaten zituzten barruan. Gizonez gain gure ama ere sartzen zen bizartegira gizonen ileak jasotzeko erratza pasatzera, baina amaren aurrean ez zen gizonen kontuez hitz egiten, amari esaten zioten zu etxerako eta amak irribarre egin eta lurra garbigarbi uzten zuen.
‎–Ama ibili da lasaiena, harrigarria bada ere. Baina ama ez dago ongi; batzuetan, gainera, ez da behar bezala konturatzen, gero eta konbentzituago nago. Lehengo igandean giltzak kafesnera bota zituen, badakizu, eta hori ez da batere normala?
‎imajinatzen zuen Domingo bere sabelean, bere jatorrizko etxean, non ez laztanak eta ez ferekak ez baitziren beharrezkoak, mundua laztan bat eta fereka bat zelako, ezer izatekotan?, gaitz guztietatik babestua, eta imajinatzen zuen, ondotik, beste etxe hartan, minaren etxean, halaxe deitzen zion Reginak Madrilgo ospitaleari, la casa del dolor?, nora izan baitzen jaurtia, eta ez zuen duda egiten zein zen Domingok hartu behar zuen bidea? minaren etxetik bere lehen etxera eta Reginaren besoen babesera; mutilari ez zitzaion bisitarik komeni, ados, baina amarena ez zen bisita, beste zerbait baizik: bisitaldia, izan ere, bisitaria gelan sartzen denetik atera arteko aldia da, bi mugak mugatutako aldia, ondorioz; esan nahi baita Reginarena ez zela bisita bat, ama inoiz ez baita semearen haragitik ateratzen, ez semea amaren haragitik ateratzen denean, ezta gerora ere, bizitza osoan, baldintzarik eta mugarik gabeko eskaintzan:
‎Beti irteten da negarrez lokutoriotik harekin hitz egin ondoren. Ruben ama gabe bizitzera ohitzen hasi dela uste dut, baina ama ez. Asko sufritzen du nire ahizpak.
‎Ur ertzean utzi zuten, hiru bat ordu. Amari bueltatzeko denbora eman nahi zioten, baina ama ez zen itzuli. Orduan, hartu egin zuten.
‎–Ama ibili da lasaiena, harrigarria bada ere. Baina ama ez dago ongi; batzuetan, gainera, ez da behar bezala konturatzen, gero eta konbentzituago nago. Lehengo igandean giltzak kafesnera bota zituen, badakizu, eta hori ez da batere normala...
‎Reginak ez baitzuen ahazten –nahita ere ezin! – Domingo bere baitaren baitan eduki zuela bederatzi hilabetetan, bere haragiaren aterpe beroan; Reginarenak, beraz, beste argudio batzuk ziren: ...zer izatekotan–, gaitz guztietatik babestua, eta imajinatzen zuen, ondotik, beste etxe hartan, minaren etxean –halaxe deitzen zion Reginak Madrilgo ospitaleari, la casa del dolor–, nora izan baitzen jaurtia, eta ez zuen duda egiten zein zen Domingok hartu behar zuen bidea... minaren etxetik bere lehen etxera eta Reginaren besoen babesera; mutilari ez zitzaion bisitarik komeni, ados, baina amarena ez zen bisita, beste zerbait baizik: bisitaldia, izan ere, bisitaria gelan sartzen denetik atera arteko aldia da, bi mugak mugatutako aldia, ondorioz; esan nahi baita Reginarena ez zela bisita bat, ama inoiz ez baita semearen haragitik ateratzen, ez semea amaren haragitik ateratzen denean, ezta gerora ere, bizitza osoan, baldintzarik eta mugarik gabeko eskaintzan:
‎Nekazari jatorria, besteak beste. Aitak bazuen, baina amak ez; eta seme alabek, are gutxiago. Aita Gizaburuagako Lariz Oleta etxean jaioa zen, okindegi errota batean hain justu, eta bertako nekazari giroan hazi eta bizi izan zen, harik eta hogei urte zituela gerra etorri zen arte.
2010
Baina ama ez zen kontu hartan berehala etsitzekoa, eta urte hartan bertan aurkitu zuen pizgarria, Nafarroako Piedramillera izeneko herrian bai baitzegoen, antza, beste gurutze bat, Limpiaskoa bezalakoa, Kristo iltzatu bat zuena, gurutzetik askatzeko gai; gure ama ez zen Piedramillerara joan, baina lagunekin egoten zen, edo telefonoz deitzen zien ezer berririk ba ote zekiten; esan nahi dizudana da itxur... esan zion izeba Ernestinari; izebak, ohi bezala, bere axolagabetasunarekin erantzun zion?
‎lortu ere, lortuko dugu helburua etsitzen ez badugu, zaudete ziur. Baina orain, etorkizuna jakiteko modua dugu, eta Romanari galdetuko diogu, ongi iruditzen bazaizue??; egon nintzen esatekotan beldur handiagoa ematen zenidala zuk, Damaso, Domingok baino, baina amak ez zuen zutaz ezer susmatzen, maistrak ere ez, inor ez zen zure portaeraz kexatu, hain ongi zaindu zenituen itxurak eta manerak zeure Pagoagako egonaldian?, eta gutxieneko zentzuak esan zidan hobe nuela gauzak bere hartan uztea, amari beste kezka bat sorrarazi gabe; eta isilik geratu nintzen, jakina?
‎aitaren herentzia zirela beraz ile gorria, begi urdinak, gorputz mardula. Baina amak ez zuen inoiz aitari buruz hitz egiten, eta Amaiak gehiago jakiteko gogoa irentsi egin behar izaten zuen behin eta berriz.
‎–Ondo da, esan zion Amaiak, eztabaidatzeko indarrik gabe, baina ama ez zen altxatu janariaren bila. Zerbait esateko indarra biltzen ari zen.
‎lortu ere, lortuko dugu helburua etsitzen ez badugu, zaudete ziur. Baina orain, etorkizuna jakiteko modua dugu, eta Romanari galdetuko diogu, ongi iruditzen bazaizue..."; egon nintzen esatekotan beldur handiagoa ematen zenidala zuk, Damaso, Domingok baino, baina amak ez zuen zutaz ezer susmatzen, maistrak ere ez —inor ez zen zure portaeraz kexatu, hain ongi zaindu zenituen itxurak eta manerak zeure Pagoagako egonaldian—, eta gutxieneko zentzuak esan zidan hobe nuela gauzak bere hartan uztea, amari beste kezka bat sorrarazi gabe; eta isilik geratu nintzen, jakina...
Baina ama ez zen kontu hartan berehala etsitzekoa, eta urte hartan bertan aurkitu zuen pizgarria, Nafarroako Piedramillera izeneko herrian bai baitzegoen, antza, beste gurutze bat, Limpiaskoa bezalakoa, Kristo iltzatu bat zuena, gurutzetik askatzeko gai; gure ama ez zen Piedramillerara joan, baina lagunekin egoten zen, edo telefonoz deitzen zien ezer berririk ba ote zekiten; esan nahi dizudana da itxur... " Sinesten hasia naiz ez duzula mirarietan sinesten, baina mirariak existitzen dira, Ernestina!
Baina ama ez zen harrotu. Belarrondoko bat eman zion.
2011
‎–Nola hunkitu ninduten amaren hitzek, segitu du Leonek, ahotsa dar dar?, halakoa baikenuen hura, baita hitz egiten zuenean ere, lurra haren mihitik mintzatzen zela zirudiela! Baina amak ez zian, artean, bukatu, eta, hatza goiti zeramala, ezin ozenago erran zian: –Herria deuseztatzeko eta ibaia hondatzeko asmoa duzue, baina ez ahantz, gaizki tratatuz gero, suge beldurgarri bihur litekeela ibaia, eta ibaiak berak eramanen zaituztela hondamendira!?.
‎19:57 Azkenean erantzun dio kumeak. Baina amak ez daki
‎Ez zekien euskaraz. Gurasoak Durangokoak ziren, baina amak ez zekien eta aitak ez zuen egiten. Gero, hamasei urterekin, gogoa sartu zitzaion eta bere kasa ikasi zuen.
‎Ez zekien euskaraz. Gurasoak Durangokoak ziren, baina amak ez zekien eta aitak ez zuen egiten. Gero, hamasei urterekin, gogoa sartu zitzaion eta bere kasa ikasi zuen.
‎1942ko apirilean, alabari eskatu zion eraman ziezaiola Paristik, beste hainbat objektu pertsonalen artean, josteko makina bat. " Baina amak ez zuen sekula ezer josi, zioen Denise Epsteinek. Izar horia besterik".
2012
‎Gurasoak Milafrangan bizi dira, baina, han ikastolarik ez dagoenez, Hiriburun eskolatzea deliberatu dute. Aita euskalduna da, baina ama ez, eta Eneko elebidun bihurtzeko tresna egokia ikastola dela ebatzi dute. Ikastolan arreta guztia erakartzen duen haurra, ordea, itzal baino ez da administrazioaren begietara.
‎Amarekin ere harreman ona zuen, azkeneko gertakizunek konfiantza urrituko zutela uste zuen, baina amak ez zuen horretaz hitz egin nahi: –dena konpontzen denean hitz egingo dugu?.
‎Egoitzek, une hartan baserrian zegoen gizaki bakarrak, ezetz egin zuen buruarekin agindua irakurtzen zuen bitartean, eta gero, papera esku artean oraindik, ez zekiela zer egin behar zuen edo zer egin zezakeen aitortu zien poliziei. Poliziek amari deitzeko esan zioten, baina amak ez zuen telefonoa hartu eta auzoko batzuek egin behar izan zuten lekuko lana eta poliziaren orriak sinatu.
‎Ezin zen gelditu. Baina ama ez zegoen txantxetarako.
‎JESSI zerbait esaten hasiko da, baina amak ez dio utziko.
‎–Amaren izena ahaztu zait. Baina atzo gogoratzen nintzen, benetan; izena ahaztu zait, baina ama ez!
‎Alabak dakien guztia azaldu dio, eta Josuren izena aipatu du etengabe. Amak ez du zirkinik ere egin Norak azalpenak eman dizkion bitartean, baina amak ez du inoiz horrelako arazorik ezagutu, tarteka lankideei entzun dizkie kontu horiek eta, beraz, besterik ezean, haiekin hitz egingo duela esan dio alabari.
2013
‎–Ama, hau da nire etxea, noski itzuliko naizela? esaten nion nik, baina amak ez zidan entzuten. Amak irribarre egiten zuen, baina tristuraz betetako irribarrea zen.
‎Baina gutxitan joaten naiz, udan normalean gurasoen herrira joaten garelako. Nire ametsa trenez bidaiatzea da, baina amari ez zaizkio trenak gustatzen. Beraz, itsasontziz jarraituko dugu Aljeriara joaten.
‎Bihotza apurtzen ari zitzaion. Baina amak ez zion uzten, zenbakia errepikatzen zion, kantu edo errezo bat balitz moduan, eta eskutik heltzen zion tinko.
‎NAIA. Bai, dena gainditu dugunok denbora pasa ia ia, baina amak ez dit uzten etxean geratzen...
‎Etxean, bestela, ez zen sobrako askorik izaten. Oilo mordoxka edukitzen genuen, baina amak ez zuen arrautzak biltzen lan handirik izaten”.Tiroak eta zaurituakTiro artean ibiltzea egokitu zitzaion Antoniori behin baino gehiagotan: “Gure etxean falangistak zeuden, eta Zarateko Bentan, berriz, gorriak.
‎alde batean aitaren bizartegia zegoen, eta han gizonak baino ez ziren sartzen, eta gizonen gauzei buruz hitz egiten zen[...] Orduan jakin nuen gizonen kontuak zirela barre algara altuegiak eta apustuak, ohorea eta tiradera bat giltzaz itxita, mesanotxean. Gizonez gain gure ama ere sartzen zen bizartegira gizonen ileak jasotzeko orratza pasatzera, baina amaren aurrean ez zen" gizonen kontuez" hitz egiten, amari esaten zioten" zu etxerako" eta amak irribarre egin eta lurra garbi garbi uzten zuen. Alde batean aitaren bizartegia zegoen eta, bestean, amaren janari denda txikia, aitak esaten zuen bezala," emakumeek ere beraien gauzez hitz egiteko" (57 or.).
‎galdetu nuen. Baina ama ez zegoen jada atean.
‎Eta beste biok ere maizago azaldu ginen etxean. Baina amak ez zuen berriro halako nahasketa unerik izan. Huts egiten zion memoriak, eta nekagarria suertatzen zen harekiko komunikazioa, gauzak behin eta berriro esan behar zitzaizkiolako, baina gure izenez deitzen zigun, eta Rosa Mariri ere bai.
2014
‎Orduan soldata bakarra ez zen nahikoa jendilaje guzti hura mantentzeko, eta ez oso aurrerakoia zelako. Baina amak ez zuen sekula santan lana utzi, izan zen saltzaile lehenengo, eta kutxazaina gero jubilatu zen arte. Idoia Etxebarria:
‎Deabrusa ez, koketeria soilik, aski oilanda izateko orduko herrietako testuinguruan. Ez da antzerkian errana baina ama ez denez aipatzen, pentsa genezake alarguna dela ahotza eta neska hori bakarrik hazi duela. Ahotza gizon ona da, haserrekorra, temuntzia, baina onesta, hitzemana atxiki nahi du berak, sobera hitzematea holako bat zaio.
‎Gu ez ginen pobreak izango, baina izeba Maria Luisa aberatsa zen, horretan ez genuen zalantzarik. Uste dut aitak ez zuela txango horien berri izaten, baina amak ez zidan sekulan esan joan etorri haiek isildu behar genituenik. Besterik gabe, aitari garrantzi handiko kontuak kontatzen zitzaizkion, ez gainerako huskeriak.
Baina ama ez zen fio, haurrek menpean erraz hartzen zutelako. Ikastola ondorengo tartean geratzeko bale, baina egun osorako ezta pentsatu ere.
2015
‎dio. Baina ama ez da estutu eta musu batekin bidali nau tiranosauroaren erraietara.
‎Anjelen heriotzarekin aro bat bukatu zela eta handik aurrera beste bat bizi beharra egokitzen zitzaiela errepikatzen zuen, baina ama ez zegoen aitaren hitzak entzuteko. Anjel sekula ez zuela maite izan aurpegiratzen zion, sekula ez zuela inoren aldeko aposturik egin eta beti galtzaile bat izango zela.
‎Azken irtenbide moduan, aita igeltsuzko panelekin estaltzekotan dabil eta dagoeneko hiru aurrekontu eskatu ditu. Baina amak ez dio inolaz ere uzten. Eguerdian argi azaldu dio:
‎—galdetu nuen. Baina ama ez zegoen jada atean."
2016
‎Hiru koilaratxo zeuden lurrean, ordea. Baina ama ez zen ezertaz oroitzen. Eta, bien bitartean, bera Bertarekin ganbaran harrapatuta, segada gozo hartan.
‎Poliziek egin zizkidaten galderen arabera, susmatzen zuten amak abentura bat zuela. Baina amak ez zeukan amoranterik.
‎–Bere esku zegoen guztia egiten ari zela zioen, zigarreta amorruz itzali zuen?. Baina ama ez zen itzuli.
Baina ama ez dago hemen eta Zer gertatzen da, aitatxo?
2017
‎Alaba helduagoa zen eta unibertsitatean ikasten zuen. Aitak gorpua erraustu nahi zuen, baina amak ez, amak lurperatu nahi zuen, erraustea ez zegoela ondo.
‎Behin farmazia batetik ateratzen ikusi zuen. Kar deika hasi zitzaion, baina amak ez zuen entzun. Orduan, irribarre bat marraztu zen amaren aurpegian eta Karrek gizon bat ikusi zuen amarengana gerturatzen.
‎Amak lepora egin omen zion jauzi irakasleari eta, banekien etorriko zinena, banekien?, errepikatzen omen zion zorionaren zorionez negar egiten zuela, eta aurpegia eta lepoa musukatzen zizkion eta gutunetan egindako promesak, esandako esaldi esanguratsuenak errezitatzen omen zituen ahopeka. . Irakaslea, ordea, niri begira jarri eta ni gabe ezin zela bizi errepikatzen hasi zen, saiatu zela, bere indar guztiekin ahalegindu zela, baina ezin zuela nire irudia bere gogotik erauzi eta horrelakoak esaten zituen, baina ama ez zen enteratzen. Elkar besarkaturik eta bakoitza bere mantrarekin jarraitu zuten biek.
‎Axolagabe etzan, gero berehala bertan eserita geratu, eta oinetakoak kenduta hor ariko zait bere txolinkeriekin kontu kontari: behatzetako azkazalak pintatzen dituela, hatzetakoak ez, amak ez diolako uzten; behatzetakoak ere ez lizkiokeela utziko baina amak ez dakiela ezer eta nik ez esateko, kontu handiz ibiltzen dela amak ezer ez jakiteko, gauean argia itzali eta gero kentzen dituela oinetakoak eta eguna zabaldu orduko haiek jaztea izaten duela lehenbiziko lana. Eta nola nirekin egoten deneko une bakan horiek diren bakarka ez baina sikira amaren begiradarik gabeko bakarrak, orduan aprobetxatu behar behatzetako azkazalak ikusteko, ikusteko eta margo gehiago emateko, patrikatik ontzitxoa atera eta hortxe aritzen baita, bere baitan bildurik bezala, oinetako azkazalak pintatzen, eta ni berriz aurrean, haren zango sagarrak begien bistan, eta oinak ere agerian noski.
‎Zerbaitek erraten zidan, anaiaren galtzea, heriotza bat baino gehiago zela, ene bizimodua errotik aldatuko zuena. Baina amaren aurrean ez nuen deus agertzera utzi nahi. Kuraiosarena egitera entseatu nintzen eta fermuki erran nion:
2018
‎Neskatxak bere onera etorri ostean egiten duen lehenengo gauza bere ama bilatzea da. Baina ama ez dago. Bonbek taldea sakabanatu dute.
‎Egun eguzkitsu eta hotz hartan bere urtebetetzea zen baina ama ez zen jaiki zoriontzera. Aita kartzelan zegoen zuela urte pare bat, ustez ETAri laguntza eskaintzeagatik, eta nahiz eta azken bi hilabete haietan etxetik hurbil egon, El Duesoko espetxean, ama indarrik gabe zegoen bisitan sarri joateko.
‎Mugitu gabe eman nituen minutuak, orduak, egunak, leku berean, ezer egin, pentsatu edo sentitu gabe, zain, ez dakidan arren zeri. Ama etorri zen bila, amak deitu zion psikologoari, amak egin zuen dena, baina amak ez dit inoiz galdetu zer gertatzen zaidan. Nik, ordea gauza asko ditut galdetzeko, badakidan arren, erantzunik ez dagoela.
‎Egun eguzkitsu eta hotz hartan bere urtebetetzea zen baina ama ez zen jaiki zoriontzera. Aita kartzelan zegoen zuela urte pare bat, ustez ETAri laguntza eskaintzeagatik, eta nahiz eta azken bi hilabete haietan etxetik hurbil egon, El Duesoko espetxean, ama indarrik gabe zegoen bisitan sarri joateko.
‎hasi dira bide hori markatzen. Baina amak ez, amak libre uzten du edo besoetan hartu eta traktorearen gidariaren aulkian jartzen. Oraintxe bezala.
‎Oraintxe bezala. Baina amak ez, amak libre uzten du edo besoetan hartu eta traktorearen gidariaren aulkian jartzen. Bai, garbi dago:
2019
‎Azken unean, amak buelta hartu eta etxera itzuli zen azkar. Aitak zerbait itsusia esan zion ahapeka, baina ama ez zen gelditu. Minutu bat geroago bertan zegoen berriro.
‎Bazekien, amak esanda, hura baitzen artean ere hitz egiten zion bakarra, sarrailak betikoa izaten jarraitzen zuela. Aitak aldatu egingo zuela esaten zuen Triki lapurtzera sartzen zen bakoitzean, baina amak ez zion sekula uzten. Emakumeak, barru barruan, semea egunen batean itzultzea espero zuen, sendi zoriontsu bat osa zezaten berriro, zorionekoak izan baitziren harik eta familiako bi semeak, Euskal Herriko arrantza herrietako beste hainbat gazte bezala, drogaren sareetan erori ziren arte.
‎Zurrumurruak ere azkar asko zabaldu zitunan herrian: Eloisak moja nahi zuela sartu klaratarren komentuan, baina amak ez ziola uzten; baserriko lanak bukatuta, amak ohean lotzen zuela gauez gaixoak laguntzera joan ez zedin; Ama Birjina bera ere agertzen omen zitzaiola, santutasunaren bideari euts ziezaion adore emateko?
‎Semeak kontatu du ama eta baserritik oinez jaisten zirela herrira, dantzara. Baina amak ez dio jarraitu hari horri. " Nahi ez duena ez du entzuten", esan du Amantegik irrifartsu.
‎Batzuetan, perfume pixka bat osten diot aitari, bestelako bizitza batekin amets egiteko beste asmorik gabe. Lurrin hori izan nahi nuke beti, baina amak ez dit uzten, gizonezkoen perfumea omen da. Ez ditut gogoko nesken perfumeak.
‎Ahuspez jarritako V baten forma zeukan zauriak... Paparrekoa Gregorio semeak saldu nahi izan zuen, baina amak ez zion utzi; esaten zuen Margarita Maguregik berak ez zuela mundura munstrorik ekarri.
Baina ama ez zen behar ninduen bakarra.
2020
‎Mikelen ama, Estefania, 1985eko uztailean hil zen. Ordurako, gauza jakina da, semeak bere ibilbide artistikoa garaturik zuen, baina ama ez omen zen sekula joan zuzeneko bat entzutera. Emazteak kontatzen duenez, hil baino lehentxeago kontzertu baten ondoren bisita egitera joan zitzaizkion.
‎Hezkuntzaren ikuspuntutik, haurrak etxean daude, baina amek ez dute orientaziorik jaso, ez dakite nola bideratu behar dituzten haurrak, ez delako egon hezkuntza bideratzeko mekanismorik. Emakumeen kontrako indarkeria ere handitu egin da; egoera batzuen berri izan dugu, baina beste kasu batzuei buruz ez dakigu ezer.
2021
‎Bai eta ez azaltzen zaizkigu orduan: Aita garaiz iritsi da, baina ama ez; Aita ez da garaiz iritsi, baina ama bai. Gerta daiteke bi perpausetan iruzkina baiezkotasunaren edo ezezkotasunaren aldetik berdina izatea, eta orduan ere erantsi ohi da:
‎Amak besoetan har nazan eskatzen. Baina amak ez du ni besoetan hartzeko inolako ohiturarik izan inoiz.
‎Gemma nirekin etorri da behin edo behin Euskal Herrira, baina amaren aurrean ez dut bikotekide gisa aurkeztu, agian ez garelako bikotekide. Lagunak ere ez.
‎Niri sukalderako azuleju sinpleena gustatzen zait gehien, zuri zuria, ertz añileko zenefetan estanpa euskaldun bukolikoak dituena: idi orga, baserria, dantzariak plazan... baina amak ez du inoiz erakusten.
‎Hegazkin batera igotzen naizen lehen aldia da, ama ere bai. Aita mugituta igo da hegazkinera, baina amak ez du zigortu, alderantziz baizik, Londresera joateak sortzen dion zirrarak bere eginkizuna konplitzetik apartatu du, nire begietara utzikeria, menpekotasuna eta arintasun eskandaluzkoa erakutsiz. Ententean arrakalak sortzen hasi dira.
Baina amak ez zituen inoiz gogoko, jakina.
2022
‎Ordurako amaren arrastorik ez eskaileretan. Etxeak lau solairu zituen, baina amak ez zuen astirik izan azken pisuetaraino iristeko: barizeek min ematen zioten, eta ezin zituen eskailerak arin igo.
‎Akats ortografikoak egiten nituen, eta oraindik ere egiten ditut! Ikasketak ordaindu nahi zizkidan herriko gizon aberats batek, baina amak ez zidan ikasten jarraitzen utzi, moja joanen nintzen beldur. Etxean gelditu nintzen.
‎Tentsioa nabaritu zuen Iratik atzetik joan zitzaionean. Beste espaloitik hamar bat metro atzerago zihoan, baina amak ez zuen ezertarako atzerantz begiratzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia