Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 99

2000
‎Eta, ai, nola igartzen nuen, bertzalde, ezen Elbiraganako amorioak anaiaganako herra eta aiherra areagotzen zidala, baita anaiaganako herrak Elbiraganako amorioa ere...! Zeren halakoak baitira, zinez, sentimenduak, elkarren aurkakoak, bai, baina elkarren beharra dutenak, batak bertzea baitu bazka eta alhapide.
‎Gutitan mintzatzen ginen nire bizilekuaz edo bizilagunaz, baina elkarrekin egindako bi egunak hain hurbil izanik, ez zitzaidan kaskoratzen bitarte horretan erabili gabeko bertze solasik.
2002
‎Eta taldekoek sinets zenezaten ni, ni nintzela –azaldu zion. Banatu egin ziren, baina elkar ikertzen segitzen zuten, museo bateko artelanak balira bezala– Ikusten diat hi ere primeran habilela.
‎Nire etxera etor zaitezke, edo berdin segi dezakegu, bakoitza bere etxean. Elkarrekin, baina elkarrengandik bereiz. Hori ere ez baita soluzio txarra, egunerokotasun aspergarriari aurre egiteko.
2003
‎Gauaren baitan murgildu gintuan eta autoa 160an zihoala eskuarekin laztan bat egin zidaan izterrean, adeitasuna edo adiskidetasuna adieraziz edo pozik zegoela agertuz, besterik gabe, halaxe egin ohi zian nire autoan zihoan emakumeak ere. Tunel luze bat igaro genian ondoren, auto barrua argitu egin zuan bat batean, baina elkarri begiratu beharrean begirada errepideko lerroetatik aldendu gabe jarraitu genian, bera kanta baten doinua tarareatuz eta ni bolantearen gainean erritmoa markatuz, ez aspertzeko, bidaia luzea baitzen. Herrixka baten argi konstelazioa utzi genian alde batera, uharte bat ilunaren baitan, herrixkaren izenaz gogoratu ninduan baina ez nian esan, emakumea beste zerbaitetan pentsatzen ari zela baitzirudien.
‎Garai batean, beren artean hobeto konpontzen zirela zirudienean, elkarrekin ateratzen omen ziren ilunabarrean, eta hondartzaren gaineko pasealekuan barrena ikusten omen zituzten bata bestearen pausoan baina elkarrekin hitzik egin gabe, eta itsasoko arragoa urdinean urtzeko zorian zegoen eguzki gorriari begira geratzen omen ziren, ikuskizun hori jarraitzeko bide ertzean propio jarriak ziruditen aulkietan eserita. Kostaren zati horretan ez dago farorik, ez porturik, ez dute ontziek itsasoa laino dagoenean behien orroa bezain tristea den sirenarik jotzen, txalupa geldiak ikusten dira egonean kulunkan eta horiei begira edo olatuen kontaduria egiten jarraitzen omen zuten eserita eguzkia sartu eta gero ere, herriko beste bikote heldu askok egin ohi zuten bezala, itsas brisarak eguratsa freskatzen zuen arte.
2004
‎–Badakit inozoa ez zarena, eta ni ere ez naiz guztiz perfektua, Joana. Baina elkarren akats ttikiak onartzen ez baditugu, ezin izango ditugu ikusi eta gozatu elkarren bertuteak.
‎–Elkarren berri bai, baina elkarrekin esan duzu eta. Ez dakit...
‎Zer esatea nahi duzue, ordea? Bada, hori guztia egin beharreko lan txalogarria dela, baina elkar gainka dabiltzan hizkuntzen eta hiztun herrien arteko erabilera arauak iceberga norabide jakin batean daramaten indar sozial ikusgaitzen logikapekoak direla.
‎Izar eta Sugar batera ikustea gustatuko litzaiokeela noizbait. Katuak indibidualistak direla, bai, baina elkar ezagutu dezaketela esan du. Eta ideia ona iruditu zaio Luisari.
2005
‎Tokion emandako lehenengo gaua holakoa bada, ez du premia handirik egonaldia murrizten saiatzeko. Ez daki berak Tokioko hizkuntzaz berba egiten duen, hala Tokiok bereaz, baina elkar ulertzea osoa dela zalantzarik ez. Neguko gauak luzeak izatea inoiz baino gehiago eskertu du, bera hustearekin batera Madoka betetzen duen bitartean.
‎Ez dakizu nola faltan botatzen ditudan euripean kantatzen zenizkidan melodiak, eta ez dakizu zenbat sentitzen dudan elkarrengandik banandu ginen bezala banandu izana... Ez dakit noiz edo nola, baina elkar ikusi behar dugu. Teknologia berriek elkarrenganatu gaituzte.
2006
‎Esaten dute, elkarrekin denbora asko daramaten bikoteen kasuan, eguneroko keinuek betetzen dutela hitzen tokia; zeresana bukatu zaiela baina elkarren ondoan segitzen dutela, errutinazko mugimenduak errepikatuz, hitzen beharrik gabe. Oriol eta bion kasuan esan liteke halako egoera batera iritsi ginela, baina ez urte askotako bizikidetzaren ondotik baizik eta lehenengo momentutik.
2007
‎Gero ikusten dugu eskuen artean dena nahaspilatzen zaiela (Alborg-i berari, adibidez): Hegel eta Kierkegaard, erromantizismoaren kritikoak izan zirenak, baina elkarren kritikoak ere bai, biak erromantiko bihurtu behar izaten dituzte; erromantikoak ateratzen zaizkie Goethe eta Baudelaire, edo Nietzsche batere ez erromantikoa, etc. Erromantizismoa Ilustrazioari kontrajartzen zaio batzuetan: Rousseau ez ote da ilustratua?
‎Amaraunena gero etorri zen. Hasieran, elkarri bizkarra eman baino lehen edo goizean esnatu eta berehala egiten zuten maitasuna, bekarrez betetako begi txiki txikiekin; baina elkarri bekarrak ikusten hasi ziren egunean, amodioa egiteari utzi zioten.
2008
‎Egia esan behar badizut, urteetan egon naiz biokin kezkatuta, ez baita posible emetasunaren dohainekin hornitutako zuek bezalako hogei urteko emakumeek haur izaten jarraitzea. Azken bolada honetan, hala ere, ez dakit zer mirari gertatu den, baina elkarrengandik urrun ikusi izan zaituztet, beti bat izan zinetenak bat batean bereizten hasi bazinete bezala. Eta egia esango dizut:
‎Egia esan behar badizut, urteetan egon naiz biokin kezkatuta, ez baita posible emetasunaren dohainekin hornitutako zuek bezalako hogei urteko emakumeek haur izaten jarraitzea. Azken bolada honetan, hala ere, ez dakit zer mirari gertatu den, baina elkarrengandik urrun ikusi izan zaituztet, beti bat izan zinetenak bat batean bereizten hasi bazinete bezala. Eta egia esango dizut:
2009
‎–Ez. Baina elkar ikusi bagenu ere berdin zatekeen, puntukatu zuen Angiek.
‎Edo, kasu honetan egokiagoa den irudia erabiltzearren, txanpon baten bi aldeak bezala. Elkarren ondoan, baina elkar ikusi gabe. Ez gara ohartzen aurpegi bera dela txanpon faltsu horren bi aldeetakoa.
‎irakurtzeko gai izan zirèn bi emakumek auskalo zer idatz ziezaioketen elkarri, ez zuen jakin ere egin nahi! Nahiz eta jakin nahi ez izateak halako jakin min berezia piztu behar zion, eta nahiz eta, kontrapuntu gisa, Maria Bibianak gogoan behar zuen izeba Ernestinak inoiz eman ziòn irakaspena?. Jendea estutzen baduzu, jendeak estutuko zaitu??, erdibidea bilatzera bultzatu zuena, bide estutik ihesi, eskrupuluak ez zituen jada garai bateko etsai?, bi emakumeei elkarri idazten utziz baina elkar ikusten ez; hala, bada, Maria Bibiana lasai zegoen, ahizparen eta Txaroren arteko bitartekaritzak maila bateko arazoak (moralak) zekarzkion arren, ez ote zuen Jainkoak, beste ikuspuntu batetik, jardun hartarako aukeratu. Zeren, baldin eta gauzak bere bidetik ateratzen baziren, bera hantxe egongo baitzen, balizko okerrak zuzentzeko eta berbideratzeko prest?, baina ez zegoen lasai; atea zaintzen egon behar izateak, gainera, baita Adaren barre txikiek ere, tentsio puntu bat erantsi behar zioten bere nerbio sistemari; afalordua ere gainean zuten?; esan nahi baita Maria Bibianak askoz arrazoi gehiago zituela lasai ez egoteko lasai egoteko baino:
‎" urdanga lohi eta lizuna"! – irakurtzeko gai izan zirèn bi emakumek auskalo zer idatz ziezaioketen elkarri, ez zuen jakin ere egin nahi! ...a jakin nahi ez izateak halako jakin min berezia piztu behar zion, eta nahiz eta, kontrapuntu gisa, Maria Bibianak gogoan behar zuen izeba Ernestinak inoiz eman ziòn irakaspena –" Jendea estutzen baduzu, jendeak estutuko zaitu" –, erdibidea bilatzera bultzatu zuena, bide estutik ihesi –eskrupuluak ez zituen jada garai bateko etsai–, bi emakumeei elkarri idazten utziz baina elkar ikusten ez; hala, bada, Maria Bibiana lasai zegoen –ahizparen eta Txaroren arteko bitartekaritzak maila bateko arazoak (moralak) zekarzkion arren, ez ote zuen Jainkoak, beste ikuspuntu batetik, jardun hartarako aukeratu. Zeren, baldin eta gauzak bere bidetik ateratzen baziren, bera hantxe egongo baitzen, balizko okerrak zuzentzeko eta berbideratzeko prest–, baina ez zegoen lasai; atea zaintzen egon behar izateak, gainera, baita Adaren barre txikiek ere, tentsio puntu bat erantsi behar zioten bere nerbio sistemari; afalordua ere gainean zuten...; esan nahi baita Maria Bibianak askoz arrazoi gehiago zituela lasai ez egoteko lasai egoteko baino:
2010
‎esan nion, pentsaturik ezen erabaki hura bi neskek aldez aurretik hitzartutako akordioari zegokiola; Helena eta biok, beraz, bakarrik geunden, eta horixe nahi genuen? baina elkarrekin ematen genuèn denbora bete beharra zegoen nola edo hala, eta hantxe hasi ziren gure lehen zailtasunak; lehendabizi, lizar enbor baten kontra eseri, eta kontu kontari aritu ginen; ni gustura nengoen, egia esan, Helena aldamenean sentituz gero nahikoa eta sobera bainuen; baina Helenak berehala erakutsi zidan bere ezinegona: –Hor tximeleta bat.
‎Orain elkarri entzun gabe ari dira Otegi, Urkullu eta Egiguren, nor bere azalpenak ematen kazetariari, elkarri entzunez baina elkar ulertu ezinez jardun zuten zoritxarreko bilera hari buruz. Bata bilera gela batean dago, alderdia legez kanporatu ziotenetik egoitza propiorik ez baitu, bestea PSE EEren Donostiako egoitzako bulego batean ari da eta bestea Bilbon, Sabin Etxean, EBBko lehendakariaren bulegoan.
‎Eta hala ere, fribolokeria barkatzen bazait, inoiz baino zoriontsuago izan nintzen ni faxismo hazkorraren aro horretan; hogeita hamar urteen marra igaro eta gero, lehenengo aldiz bizi nuen bikote harreman egonkor eta patxadatsu bat; bera urruti bizi zen, hiriburuan, ez zen nire girokoa, ez kulturaz ez jatorriz, baina elkar maite genuen, emeki eta pasioz, eta ordura arte ezagutu ez nuen ongizate bafada batek blaitzen zuen nire izate osoa.
‎...engo igandeko hitzordura!; espero ez bezala, baina, Helena bakarrik aurkitu nuen;" Estibaliz ermitara joan da, arrosario bat errezatzera, gure alde" esan zidan, neure ezustea azaldu nionean;" Jatorra, neska...!" esan nion, pentsaturik ezen erabaki hura bi neskek aldez aurretik hitzartutako akordioari zegokiola; Helena eta biok, beraz, bakarrik geunden, eta horixe nahi genuen... baina elkarrekin ematen genuèn denbora bete beharra zegoen nola edo hala, eta hantxe hasi ziren gure lehen zailtasunak; lehendabizi, lizar enbor baten kontra eseri, eta kontu kontari aritu ginen; ni gustura nengoen, egia esan, Helena aldamenean sentituz gero nahikoa eta sobera bainuen; baina Helenak berehala erakutsi zidan bere ezinegona: " Hor tximeleta bat.
2011
‎Lantokian elkarren bila ibiltzen ginela konturatzen hasi nindunan. Nahi ezta bezala, oso agerian utzi gabe, baina elkarren bila. Edozein aitzakia zunan on bata bestearengana joan eta berriketan jarduteko.
‎–Bai, baina elkar joka hasi baino lehen, badira modu egokiagoak horrelako egoerei buru egiteko: bertzeari tontoagoa dela erran diezaioke, edooo?
‎Etxerako bainuontzi bat erosiko zutela egin zion senarrak promesa, andereak errekaraino bakarrik etortzeko beharrizana izan ez zezan. Eta beste solasik gabe, elkarren alboan baina elkar ukitu gabe itzuli ziren etxerantz.
‎Denok geltokian zain. Inora begira ez, baina elkarri begira gaude, egunero bezala elkarrekin, bidaiari ekin aurreko konplizitate gozoak eskainitako keinuekin.
2012
‎Guk zama bera garraiatzen dugu, eta ez gabiltza iheska! Gogorra da guztiontzat, baina elkarrekin aurre egin diezaiokegu. Nazkatuta nago duela bi urte gertatu zenaz, oraindik pairatzen jarraitzen dugunaz; ez diot inori aitortuko baina min hartaz atseden hartu nahiko nuke, ez dut Klaudia bera ikusi nahi ere.
Baina elkarrengandik aldentzera beharturik kausitu ziren, gizon batek beren atzean zeraman aulki meta handi bat zela medio. Hain gainezka kargatua zihoan non bere eskalapoien punta bakarrik ikusten baitzitzaion, zuzen zabalduriko bere bi besoen muturrekin batera.
‎Eta, izan ere, nekez lortuko nuke beste inon horrelako ikuspegirik aurkitzea: behean, Koixaurski harana geneukan eta, hura zeharkatuz, Aragva eta beste erreka bat, bi hari zilarkara bailiran; laino urdinxka alboko zintzurrera lerratzen zen, goizaldeko errainu epelen ihesi; ezkerrean eta eskuinean, mendi gainak, zein baino zein garaiagoa, elkargurutzaturik, elurretan eta zuhaixkaz estalita; urrunean, mendi gehiago, baina elkarren antzeko bi haitz ere ez zegoen. Eta elur horrek guztiak hain alaitsu, hain argitsu distiratzen zuen bere leinuru zuri gorrian, ezen bertan betiko bizitzen geratzeko gogoa pizten baitzuen; eguzkia doi doi agertu zen begi trebatuek soilik ekaitz hodei batetik bereiz zezaketen mendi urdin ilun baten atzetik; baina eguzkiaren gainean zerrenda gorri beltza ageri zen, eta nire lagunak berebiziko arreta jarri zion.
2013
‎Polita eta zintzoa, leiala. Gure erara izango zen, baina elkar maite genuela uste dut. Nire aurreneko neska izan zen, nire aurreneko maitasuna, aurreneko harremana, aurreneko musua.
2014
‎Oraindik etxeratu aurretik tarte bat behar dudala eta ea zergatik ez garen joaten Artium inguratzen duen plazako Oteizaren eskulturara hatsa berreskura dezadan, bertan etzan eta bizkarra apur bat hoztu arren zeru puska tangible bat eta hari dagozkion izarrak erdiets ditzakegulako, otutzen zaidala hori bera zela Oteizaren asmoa Orioko hondartzako zuloetan ezkutatzen zenean umetan61 Zer miragarria zaren begirada batekin besarkatu nau eta gorputzak pega pega eginda amaitu ditugu Mirador mirandor arte gelditzen zitzaizkigun metroak, azkenengo aldiz albotik pasa nintzenean ez zuen grafiti bat egin diote, ez dakit zer pentsatuko lukeen Oteizak horretaz; edonola ere, ziurrenik eskultura biluziegi eta gertuegi dago alde zaharretik eta ikasleen artean arrakasta handia duen62 diskotekatik eta domeketan goizean goizetik zabalik egon ohi den kafetegi handi batetik. Bata bestearen kontra baina elkarri so egin gabe ipini gara herdoildua dagoela dirudien altzairu mota horren gainean eta autobus bidaian neure buruan ordenatutako narrazio handizkatuak bota dizkiot Z ri, etenik gabeko bakarrizketan. Pazientziaz entzun ditu, sakrifizioz, eta leun ferekatu dit ilea harik eta haur bat nintzenean bezala kasketaldia ahitu eta eztarria agortu zaidan arte.
‎– Baina elkarrekin bizi zarete. Ohe hau konpartitzen duzue.
‎Mahaia etxe aurreko mahats parra zaharraren azpian jarrita zegoen, luze eta zuri orri handien gerizpean. Mahaira eserita, aurrez aurre baina elkarri jaramon handirik egin gabe, Aratz eta Jurgi. Pare bat metrora nengoenean, Aratzek burua jaso eta ikusi egin ninduen.
‎Irribarrea bueltatu zidan Rafak, eta altxatzeko keinua egin, begiekin. Isilik egin genuen gorainokoa, elkarren ondoan baina elkar ukitu gabe; begirada aurrean finko neraman nik, Rafaren begiekin topatzeko beldurrez edo ezinbesteko topaldi hori segundo batzuk atzeratzearren.
‎Lehenengo aldia bailitzan egin dute amodioa, baina elkarrekin maitasuna egiten bizitza osoa daramaten maitaleen pare.
‎Hala dio Renanek berak: . Or l, essence d, une nation est que tous les individus aient beaucoup de choses en commun, et aussi que tous aient oublié bien des choses? 1572 Ordea, ez dut ohartarazi beharrik, berriz ere, esan, elkarrekin batera ahaztu diren gauza asko (arraza, hizkuntza, etab.) esaten zaizkigula; baina elkarrekin batera gorde ere (historiatik) egiten omen diren beste gauza asko horietarik, bat bakarra ez zaigula konkretatzen. Prefosta:
‎bezala interpretatzen duen gertakaria. Probintziek, ez daukate zergatik elkarrekin jarraitu, baina elkarrekin jarraitzen dute. Zergatik?
‎Ez zen hori. Baina elkarrekin bizitzen hasi eta berehala erosiko zenutela etxea esan zenien lagunei, berehala erosiko zenutela agindu zizulako Rikardok, eta zuk, beste askotan bezala, sinetsi egin zeniolako. Ezkon bizitzako lehenbiziko promesa izan zen, hiru urte eta erdian konplitu ez zena.
2015
‎Ikuskizun ederra da haizeak nahieran kulunkarazi eta forma ezinezkoak sortzen dituzten soineko eta ileen olgeta. Baina elkarri begiratu gabe doaz aurrera.
‎Ordura arte arreba eta biok elkarrekin egon ginen beti. Munduari aurre egin genion, bakarrik baina elkarrekin. Orain hura alda zitekeen, eta izuak akabatzen nengoen.
‎Ez dizkizute plazak eta kaleak militarren memoriarekin izendatuko. Erlijio diferenteak bospasei badaude Utopian, baina elkarrekin toleranteak dira, sinesmen kontuengatik ez dago iskanbilarik. Hala ere, gerraren kontrarioak izan arren, utopiarrak ez dira pazifistak (puntu honetan Moro eta Erasmo ere ez dira berdin berdinak:
Baina elkar ezin ulertu larriagoak ere gertatzen dira animalien artean.
‎Egia esan behar badut, ez nuen halakorik hain azkar espero. Gordeta neukan gertaera hartarako itxaropena eta desioa, amuarrainak eltxoa amesten duen beste, baina elkarrekin irtendako lehen gauean bertan gerta zedin, ez nengoen prestatua. Harrigarria egin zitzaidan Ritarekin oheratzea.
‎Igual aurkitzuko duzu Kiefer-en marrazki bat Holandako paisaia baten ondoan edo Beuysen apunte batzuen alboan. Banaka ederrak dira lan guztiak baina elkarren ondoan traba egiten diote batak besteari. Ez dago zentzurik baldin eta ez bada, zela edo hala, denak zintzilik eta edonola jarri beharrarena.
‎nik, eurek nitaz zuten iritzia, neskatilak egin zidan aitorpenaren bitartez; eta eurek, aurrerantzean izan nuen jarrera lotsatiagatik zer edo zer banekiela sumatzen zutelako edo. Iluntzeetan bai, elkartzen ginen noizik behinean, agureen solasen inguruan; baina elkarrekin jolasten ez gineneko tarteak gero eta luzeagoak ziren.
‎Berak erositako letra txikiko edizioan seiehunetik gora orri bazituen liburua oso osorik hartan laburtuta zegoela iruditu zitzaion gero: . Elkarren bila ibili gabe ibiltzen ginen, baina elkarrekin topo egiteko genbiltzala jakinik?. Eleberri osoa ez ezik, gizakion bizitza bera ere laburtzen zuela iruditzen zitzaion orain.
2016
‎Berak badaki nik ez diodala erdia besterik esan, eta nik badakit berak ez didala nik esandakoaren erdia sinetsi, baina elkar ulertu dugu. Ia.
‎Oso adeitsu egon ziren nire Alaitzekin, baina seko eta lehor sumatzen nituen euren artean, kariño faltan dauden bi katakumeren antzera; xuxentasunez beteta bata bestearekin, baina elkar maite duen bikotearen txinpartarik gabe.
‎Hark nahiago zuen Rysan jauna, denda on baten jabea zelako seguru asko, baina azken orduan Schlegl aukeratu zuen, hamar urte gazteagoa izaki. Haserretu egin ziren eta, emakumea lehen haurraz erditzean hil bazen ere, egunero egunero leihoari bizkar emanik elkarren ondoan esertzen jarraitzen dute temagatik, burugogorkeriagatik, batak besteari bizimodua ozpintzea beste helbururik gabe, eta, bakoitzak bere aldetik hiru edo lau garagardo edan ondoren etxerako bidea hartzen dutenean ere, mundu guztiari egiten diote agur, baina elkarri keinu bakar bat egin gabe.
‎Zutik jarri eta makurtu nintzen musu emateko, baina elkarri eman genion musua besarkada luze, isil, samur samurra bilakatu zen.
‎Senarra: Baina elkarri helduta ondotxo moldatzen gara!
‎Batzuekin ados egongo gara, eta besteekin, ez hainbeste. Baina elkar ulertzeko ahaleginak egin behar dira».
‎Osagarri dira biak, Bilbaoren esanetan: «Lehian ari dira, baina elkarrekin aritzeko beharra ere ikusten dute. Harreman egokiak dira.
2017
‎Ez al nintzen jakitun, galdetzen zidan bere aldetik Marak, liburuzainari egin nion kalteaz eta baietz erantzuten nion, baina bizitzan egoera horiek kudeatzen ikasi beharra egoten dela, duintasunik galdu gabe nolanahi ere. . Nik ez nuen egundo ikusi, baina elkarrekin joan ohi ginen edaritegietan agertzen hasi omen zen desorduetan, gehienetan bakarrik, eta garagardoa ginebrarekin eskatzen omen zuen. Horrela ikusteak bihotza urratuko zidakeen eta leku horiek saihestuz ibili nintzen aldi batez, baina, adiskideek kontatzen zidatenez, desolazio aurpegiarekin egoten omen zen barraren kontra edalontziari tinko helduta, bakarrizketa luzeak antzeztuz batzuetan edo isilik, bere irudimenean ikusten zuen punturen bati begira.
‎Ezin zuten elkarrekin egon. Baina Elkar saltokian, topo! Eta geroxeago, Pyrenees ostatutik ateratzean, Etxeberrik Stephane Etxegarairekin ere topo!
‎Joder, nola ez zuen lehenago ikusi? Ez zuen eskarmentu handirik halako kontuetan, baina elkar ikusteko hainbesteko interesak susmoa eragin behar zion.
2018
‎Pribatu/ publiko antinomia, hain zuzen, natural/ zibil eta emakumeak/ gizonak dikotomien beste adierazpide bat da. Eremu pribatu emakumezkoena (naturala) eta eremu publiko gizonezkoena (zibila) elkarren kontrakoak dira, baina elkarrengandik hartzen dute esanahia, eta bizimodu publikoko askatasun zibilaren esanahia nabarmendu egiten da aurrez aurre jartzen bada eremu pribatuaren bereizgarri den mendekotasun naturalarekin (Lockek modu nahasgarrian tratatu zuen gai hori, termino patriarkaletan esan baitzuen aitazko boterearen eta botere politikoaren artean zegoela kontrastea). Emakumeek eremu pribatuan duten mendekotasunak azaleratzen du zer esan nahi duen norbanako bat izateak, hots, esparru zibilean librea den kontratugile bat izateak.
‎Gurea ez zen lige hutsa izan. Ez dut esango betirako bikotea izan ginenik, baina elkarrekin jarraitzeko asmo sendoa geneukan biok. Hurrengo ikasturtean Nantesera ikastera etortzekotan nintzen, biok elkarren ondoan egoteko.
‎Eta hor hasten zen agertzen itxitako atea, Naomik ahalegin handia egiten zuelako aita amen arteko liskarrik iradoki zezakeen oro saihestearren. Bien artean alde handiak zeudela kontu jakina zen, baina elkar orekatzen omen zuten. Sinetsita ala gurasoen irudi garbiari eustearren zioen ez zegoen argi.
2019
‎Haren bi aurpegietara zuzendu zuen linternaren argia: iruditu zitzaion Spink eta Forcible andereñoen bertsio gazteen antza zuela, baina elkarrekin nahasita eta zanpatuta, gauza izugarri bat sortzeraino urtu eta bateratutako bi argizari pusketaren antzera.
‎errutinak abentura baten tankera du; fidelitateak, erotasun sublime batena; asperdura, berriz, jakinduria bilakatzen da, eta familiako gorrotoak dira maitasun modurik sakonena. Egiaz, bi gizabanakok elkar gorrotatzea baina elkarrekin egon behar izatea ez da giza harremanetan zinezkoena, hunkigarriena, baizik tamalgarriena. Kontrara, ideala zera litzateke, bi gizaki guztiz burujaberen maitasunaren onespen librea izatea bata besteari katigatzeko modu bakarra.
‎Nolanahi ere den, mintzagai izan dudan eta emakumeak berehalaxe batzen dituen konplizitateak askoz indar handiagoa du halakoetan, beste zernahi kasutan baino. Gizadiaren erdiarekin dituzten harremanak komertzialak direnez, eta gizarte osoak paria gisa tratatzen dituenez, prostitutek elkartasun estu estua izaten dute batak bestearekin; batzuetan, lehian ibiltzen dira, eta bekaizkeria diote elkarri, elkar iraintzen dute, elkar jo, baina elkarren behar ezinago sakona dute, kontraunibertso, bat eratu eta giza duintasuna berreskuratzeko; kidea da konfiantzazko laguna eta lekukorik onena; hark miresten dizkio soinekoa eta orrazkera, eta gizona seduzitzeko bitartekoak dira biak, bai, baina berez helburuak balira bezala agertzen dira gainerako emakumeen begirada inbidiazko edo miresmenezkoetan.
‎asmoak indargabetzea. Nortasunek elkar aurkitu nahi dutenean baina elkar ukatu gabe, hala nola gertatu ohi baita zibilizazio modernoan, porrotera kondenatua dago ahalegin hori. Halakoetan, sexualitate, pertsonal, zuri, hotz, urduri, poetiko?
‎Halako samurtasun beroetatik aise pasatzen da gaztetako amodio errudunetara; batzuetan, bi neska lagunetako batek mendean hartzen du bestea, eta sadismoz erabiltzen bere boterea, baina elkarrenganako amodioak izaten dira askotan, umiliaziorik eta liskarrik gabeak; eman eta harturiko plazera oso da xaloa, bikote baten erdia izan gabe nork bere burua bakarka maite zuenean bezain. Baina geza da lañotasun hori; neska nerabeak, bizitzari heltzeko eta Bestearengana iristeko deseatzen dagoenean, aitaren begiradaren magia berpiztu nahi izaten du bere fabore, eta dibinitate baten maitasuna eta laztanak exijitzen ditu.
‎–Beti elkarrekin bi, baina elkar ezin ikusi. Votrubarengana itzuliz, bizargina jada han ez balego bezala?. Nor dira bi horiek?
‎–Zorrotz beza adimena, esan zion Votruba uhalgileari, ondotik alde egin baino lehen?. Beti elkarrekin bi, baina elkar ezin ikusi. Nor dira?
‎Protagonistak, baina, ez dira futbolari eta entrenatzaileak, baizik eta futbolzaleak: Realaren aldeko bikote bat eta Athleticen aldeko beste bat, hiri eta plaza berean bizi direnak baina elkarri bizkar emanda eta muzin eginda, zein baino zein itsuago eta sutsuago.
‎Arratsaldeko txanda nuen eta Uxuek afaria prest dauka. Pasta platera baino ez da, baina elkarrekin afalduko dugu, Uxuek eguerditik ezer jan gabe itxaroteko adorea izan baitu eta horrek irribarre egitera behartzen nau. Lantegian dutxa hartuta nator eta logelara zuzendu naiz telefonoa utzi eta etxeko arroparen eta oinetakoen bila.
‎Argi daukate erokeria dela inguru hartan surik txikiena ere egitea, eta begira dauzkaten begiek Hodeiren makuluan magia sumatzea ere ez da ideiarik zuhurrena. Hotza dator gaua basoaren bihotzean, eta hezea, baina elkarren gorputzak baino ez dituzte izango berotzeko. Lehentasuna, Leixuri eroso etzatea, inork sabela lar ez estutzeko moduan.
‎Lasai antzean esango dio baietz, jokoa? arauak onartzen dituela, baina elkarrenganako konfiantza hartzeko bion ahalegina ezinbestekoa denez, kanpoan gertatzen ari denaren berri jakiteko eskubidea duela. Horrenbeste onartu dio bada!
baina elkarri esan dizkiogun gauzak
2020
‎Mutil harekin emandako momentuak gogoan, berriketa barregarriak izaten genituen Amatxik eta biok. Gutunik idazteko talenturik ez, baina elkarrekin asmatutako postal politak bidali genizkion. Esaldi sinplez osaturiko agurrak izaten ziren, erraz ulertzeko moduko bizpahiru huskeria, nik izkiriatuak eta Amatxik kaligrafia hizki dardaratiaz izenpetuak.
‎Edo izan zitekeen, sinpleki, uste baino askoz ere ukituago nengoelako, Martinen gutxiespenek muin muinean zauritu nindutelako edota egin berri nuenaren benetako kontzientziarik ez nuelako izan, ordura arte. Baina elkar usaintzeraino iritsi ginenean, ia hitzik egin gabe halako besarkada samurra eman zidanean, fermuki egindako zinak utikan joan ziren denak, eta, mila puskatan hautsita, negarrari eman nion. Ez nintzen ezertarako gauza izan, aurpegia bere bularraren kontra ezkutatu eta erauntsian zetozkidan malkoei ateratzen uzteko besterik.
‎Mintzatzen segitzen du bozgorailuko emakumeak, eta trenaren abiatzeko orduak hurbiltzen; eta Marie telefonoarekin elkarrizketa bat abiatu nahian. Baina elkar hizketarik ez. Hartzailearen faltan...
‎Nahi duena egiten din. Neska lagunak sumatu ere egiten diola, baina elkarrekin segitzen dutela halere, nahiz teorian harreman irekirik ez izan. Eta sufritzen duela ikaragarri, baina...
‎Hitz aspertuak, hamaiketakoak, laneko kontuak. Baina elkarri begiratzea saihesten genuen biok, beldurrez edo. Halako sentsazio berezi gazi gozo bat hedatzen zitzaidan barrenean, hartaz oroitzen nintzenean.
‎txikituta baina elkarrekin egoteagatik pozik
‎Begoña eta Xabi egongelako sofa marroian eseri ziren, elkarren ondoan baina elkarrengandik ahalik eta urrunen. Antxonek betaurrekoak atera zituen bere anorak gorriaren poltsikotik eta aldean zeraman surf jantzien markako poltsatxo beltz batetik libreta eta boligrafo bat.
2021
‎Beharbada pasadizorik adierazgarrienetako bat (eta umoretsua, gainera) Etiopiako Negus arena da. Etiopiak Egiptoko Alexandriarekin lotura ez zuen galdu Alexandro Handiaren garaietatik, Alexandrian baitzegoen, nolabait, agintea, baina elkarren arteko kontuak ez ziren beti bide zuzenenetik joan, beti zeuden tirabirak" hiriburuaren" eta urruneko Etiopiaren artean, batik bat Egipto musulmanen eskuetan erori zenetik. XI. mendearen amaieran eztabaidak eta konponezinak handiagoak egin ziren Etiopia eta Egiptoko agintari fatimi musulmanen artean.
‎Otorduak elkarrekin egitea adostu genuen harrezkero. Bakoitzak berea kozinatuko zuen, baina elkarrekin eseriko ginen. 14:00etan bazkaria eta 21:00etan afaria.
‎Kafesnea bukatzen ari nintzen. Soja esne baso bat zerbitzatu bere buruari, eta mahaiaren beste muturrean eseri zen, aurrez aurre baina elkarrengandik urruti. Nire hurrupak soilik entzuten ziren.
‎Neskari ileak begiak estaltzen dizkio, baina oso serio ari da diskoa urratu eta urratu, urradura bakoitza egitea buruhauste kreatiboa balitz bezala. Badu txalapartarekin antzekotasun bat, bi musikariak beren aldetik doazelako baina elkarri entzunaz ari direlako era berean. Agian patroi berean ez sartzea da agindua, nahiz eta, haiei ere, belarriek bestea egiten ari den hori imitatzea eskatzen dieten, harmonia txiki bat lortzeko sikiera.
‎Halako urguilu ergel bat sentitu nuen anaiarekin une hura konpartitzeagatik. " Preso izan ginen, baina elkarrekin!", esango genuen egunen batean, eta elkarrekin halako trantze bat pasa izanak asebeteko gintuen. Ordura arte amesgaiztoa izan zen horrek balentria epikoaren itxura hartu zuen.
‎–Erakunde burujabea gara, baina elkarrekin gabiltza. Zer egiteko asmoa duzu han?
2022
‎Dean Sydneyra iritsi eta berehala hasi zen gizonekin sexua edukitzen, armairutik ateratzen eta taberna eta diskoteketan jo eta su ibiltzen. Beste batzuentzat, mugimendua hiriaren baitan gertatu zen, baina elkarren artean oso desberdinak ziren inguruneen artean: eskola burgesa vs etxe erradikala (Mark Richards), enpresa munduko lantokia vs gayen sare soziala (Gordon Anderson), ibilbide profesionala vs hazkunde mugimendua (Gerry Lamont).
‎Behar da umearekin egon, elkarrekin egon. Ohean edo nahi duzun tokian, baina elkarregaz. Ume jaioberri batek hori behar du.
‎Egunak banatu genituen hiruron artean. Hutsuneak egon dira denbora guztian, beldurrak, kezkak, gatazkak, baina elkar hartu dugu.
‎Batzuetan pentsatzen du Nikok espiatu egiten duela, geolokalizatuta duela etengabe, eta are, aurreikusi egin ditzakeela bere pausoak. Baina elkar ondo, ondoegi ezagutzen dutelako izango da agian.
2023
‎Beti. Baina elkarri kalterik ez egiteko, hobe dugu gure artekoa bertan utzi.
‎Soinu motela ateratzen hasi zen. Emeki emeki, beste musikariak lotu ziren, bakoitzak parte bat osatuz baina elkarren artean doinu gero eta konplexuagoa sortuz. Xamanak, orduan, txirula bat hartu zuen eta Haizeri ezagun zitzaion aire bat jotzen hasi zen.
‎Iraultzak eta Zigorrek ez zuten oso ondo ulertu zertaz ari zen bestengusua, baina elkarri begiratu zioten, miretsita. Benetan zen gai irrati transmisore bat muntatzeko?
‎senarrak lagun minak ziren. Hitz egina genuen Iñakik eta biok, elkarrekin afaltzera joateko planik ez egiteko, kosta ahala kosta saihesteko, mendira joateko elkarrekin edo pilota partidak egiteko edo taberna zuloan sartuta egoteko, baina elkarrekin afaltzeko planik ez. Esajeratu egiten nuela esaten zidan Iñakik, ezin nuela hain mokofina izan, txorakeria bat zela barrearena, aitzakiarik ez jartzeko.
‎Beharbada horixe da misterioaren giltza". Eta joan egin ginen, baina elkarrekin behinik behin.
‎Kitto. Behin ere ez zen izan hiztun apartekoa, baina elkar ulertu behintzat ulertzen genuen. Ordutik aurrera, amak eta biok elkarrekin partekatzen genituen alegiazko bizitzak, aitak oraintxe entzungor oraintxe muzin egiten zienak, zer aldarte klase zuen:
‎garenean edonora baina elkarrekin.
‎Bata ohetik jaiki eta une horretan lanetik etxera bueltazen da bestea. Ohea partekatzen dute, baina elkarrekin sekula oheratu gabe. Sekula ez dute kointziditzen, etengabe sumatzen dute bestearen falta bakardadearen ohe bero horretan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
baina 84 (0,55)
Baina 15 (0,10)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
baina elkar ikusi 6 (0,04)
baina elkar ulertu 5 (0,03)
baina elkar begiratu 4 (0,03)
baina elkar eman 3 (0,02)
baina elkar ezin 3 (0,02)
baina elkar maite 3 (0,02)
baina elkar afaldu 2 (0,01)
baina elkar behar 2 (0,01)
baina elkar bizi 2 (0,01)
baina elkar egon 2 (0,01)
baina elkar esan 2 (0,01)
baina elkar hartu 2 (0,01)
baina elkar jarraitu 2 (0,01)
baina elkar segitu 2 (0,01)
baina elkar ukitu 2 (0,01)
baina elkar urrun 2 (0,01)
baina elkar ahal 1 (0,01)
baina elkar akats 1 (0,01)
baina elkar aldendu 1 (0,01)
baina elkar amodio 1 (0,01)
baina elkar antzeko 1 (0,01)
baina elkar aritu 1 (0,01)
baina elkar asmatu 1 (0,01)
baina elkar aurre 1 (0,01)
baina elkar batera 1 (0,01)
baina elkar begira 1 (0,01)
baina elkar behinik 1 (0,01)
baina elkar bekar 1 (0,01)
baina elkar bereiz 1 (0,01)
baina elkar bila 1 (0,01)
baina elkar bizkar 1 (0,01)
baina elkar doinu 1 (0,01)
baina elkar egin 1 (0,01)
baina elkar entzun 1 (0,01)
baina elkar eseri 1 (0,01)
baina elkar ezagutu 1 (0,01)
baina elkar gainka 1 (0,01)
baina elkar gorputz 1 (0,01)
baina elkar heldu 1 (0,01)
baina elkar hitz 1 (0,01)
baina elkar hizketa 1 (0,01)
baina elkar ibili 1 (0,01)
baina elkar ikertu 1 (0,01)
baina elkar irten 1 (0,01)
baina elkar jaramon 1 (0,01)
baina elkar joan 1 (0,01)
baina elkar joka 1 (0,01)
baina elkar jolastu 1 (0,01)
baina elkar kalte 1 (0,01)
baina elkar keinu 1 (0,01)
baina elkar konfiantza 1 (0,01)
baina elkar kontu 1 (0,01)
baina elkar kritiko 1 (0,01)
baina elkar maitasun 1 (0,01)
baina elkar nahasi 1 (0,01)
baina elkar ondo 1 (0,01)
baina elkar orekatu 1 (0,01)
baina elkar oso 1 (0,01)
baina Elkar saltoki 1 (0,01)
baina elkar sekula 1 (0,01)
baina elkar so 1 (0,01)
baina elkar tolerante 1 (0,01)
baina elkar topo 1 (0,01)
baina elkar traba 1 (0,01)
baina elkar ukatu 1 (0,01)
baina elkar urruti 1 (0,01)
baina elkar usaindu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia