Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 48

2003
‎Bere burua bururik gabe ikusi zuenean, ezin pozikago jarri zen, lepoa ere neurri neurrikoa iruditu baitzitzaion: " Azkenik, ez buruhandia, ezta lepamotza ere!", oihu egin zuen haren bihotzak eta, munduko gizon zoriontsuena zela igartzen zuen bitartean, azken hatsa eman, eta bertan behera erori zen.
2004
‎Idatzizko harreman horrezaz gain, lauzpabost urtean behin itzultzen zen anai Benito etxera bisitan, eta orduan ere ez zen amonaz ahazten, auzoko lasalletarren eskolako atezaindegira espresuki joaten baitzitzaion. Joan zenetik hamabost hamasei urtera, baina, urtebete osoan egon zen gutunik bidali gabe, amonak hiruzpalau idatzi zizkion arren, harik eta anaietako batek jakinarazi zion arte anai Benitok larri antzean behar zuela, perlesiak jota, Mexikotik iritsi zitzaièn azken berriaren arabera; handik lau hilabetera, berriz, anai Benitok azken hatsa eman zuen; eta, handik urte erdira, finean, anai gazteago baten bisita izan zuen amonak: anai Jaxinto zen, Mexikora ere bost urterako joan zena, anai Benito zegoèn lekutik ez oso urruti.
2006
‎–Ez du gehiago kontra egiten. Azken hatsa ematen ari da –erantsi zuen.
2008
‎–Hori baita ohitura, gehitu zuen, desenkusatuz bezala. Eta handik pixka batera, azken hatsa eman zuen.
2009
‎Gero, begiak are gehiago zabaldu eta azken hatsa eman zuen; Domingo, lagunaren burua bere besomotzaz hartua zuena, hitzik gabe geratu zen hasieran; hiruzpalau segundo geroago, berriz, barru barruko negarrari ekin zion; handik bospasei segundora, azkenik, beste kanoikada baten inpaktua entzun zuen, hiru bat kale haratagotik etorri eta Domingo altxarazi zuena, baita ezker eskua gorarazi ere; gero, aldamenean zituèn taldekideei ezin ozenkia...
‎Frantziako Karlos IX.ak azken hatsa eman zuen gauean, Paristik etorritako 500 behartsu eta eskale, beltzez jantzirik, metatu ziren Vincennesko gazteluaren atean. Erregeren hilotza horiexek lagundu zuten hiriburuko karriketan barna Saint Denisera.
‎Gero, begiak are gehiago zabaldu eta azken hatsa eman zuen; Domingo, lagunaren burua bere besomotzaz hartua zuena, hitzik gabe geratu zen hasieran; hiruzpalau segundo geroago, berriz, barru barruko negarrari ekin zion; handik bospasei segundora, azkenik, beste kanoikada baten inpaktua entzun zuen, hiru bat kale haratagotik etorri eta Domingo altxarazi zuena, baita ezker eskua gorarazi ere; gero, aldamenean zituèn taldekideei ezin ozenkia...
2011
‎Hanka bat hilobian duten hizkuntzen artetik beste kasu bat aipatze aldera, aipa dezagun Bretainiakoa. Azkenetan dagoen hizkuntzak, azken hatsa eman aurretik, bizi zantzuak erakutsi nahi dituela dirudi. Itxura denez, galeraren kontzientzia aztarnak ernai daude oraindik herri horretan, nortasunaren zati bat galdu izanaren oihartzun gisa.
2012
‎Baina, nola edo hala, bihotza suspertu zitzaidan, eta pixka bat adoretu nintzen, gogoan hartuz Jainkoaren indarra eta Jainkoa bera leku guztietan zegoela eta ni babestuko ninduela. Beraz, berriro egin nuen aurrera, eta, burua baino pixka bat gorago neraman zuziaren argiari esker, aker zahar ikaragarri eta izugarri bat ikusi nuen lurrean etzanda, guk esaten dugun bezala, hilburukoa egiten, hilzorian; zahartuta, azken hatsa ematen.
2013
‎–Ez duzue euskaldun jendearen mintzaira konprenitzen ahal duen bertze inor?, idatzi zion. Orduko, Zunzunegi gipuzkoarra azken hatsa ematen ari zen Parisko Hôtel Dieu n. Jeannot bidali zioten, eskaerari erantzunez.
‎Iruñea??? azken hatsa ematen ari zelarik ere.
2014
‎Jaxintok, nekez, besoa luzatu eta hilkutxatik kanpo ageri den hilotzaren eskua oratzea lortu du. Ondoren, betazalak itxi, eta burua alde batera erori zaio, azken hatsa eman aurretik.
‎Bisitan inor ez zetorkiola eta umezurtza zela aitortu zidan. Haren osasunak nirearen oso bestelako traza hartu zuen; botikak eta tratamenduak niri onura eta mesedea zekarkidaten bitartean, bera gero eta okerrago zegoen, azken hatsa eman zuen arte. Gaueko ordu txikietan gertatu zen heriotza.
2015
‎Fregona mutur batetik bestera darama, indarge, eta, pasillo estuaren izkina bakoitza jotzen duenero, badirudi azken hatsa ematera doala. Draz, draz.
‎Baina ez pentsa, Greba Handiak ez zuen ezustean harrapatu. Egunak ziren amarekin sesioan entzuten nuela nire gelatik, ilunabarrak azken hatsa eman orduko etxeratzen zenean. Tailerreko langileen jarrera handiusteaz gaizki esaka hasten zen, lantegia hankaz gora jarri zuen zoro haizeaz, gehiago gobernatu ezin zituen buzo urdin zikindun beharginez.
‎Estatubatuar inteligente horietako batek esana omen da, Duncan ez dakit zer. Tuberkulosiak jota edo sukar horiaren eldarnioan zeuden gaixoak baskula baten gainean paratutako ohean etzanarazten zituen, azken hatsa eman aurretik eta ondoren pisatzeko. Eta denek galtzen omen zituzten hogeita bat gramo.
‎Nire alaben aitak azken hatsa eman zuenean, bihotza endredatu zaio eta ez daki gehiago pilpiratzen izan ziren bata zuriarekin jantzitako medikuaren hitzak, itzultzea erabaki nuen, ordurako bere kabuz moldatzen ziren alabak utzita.
‎Lurperatzen ditugun asko eta askoren senide eta lagunei maiz entzuten diet hil berriaren memoria ahulaz hitz egiten; urteek eman diguten guztia ahaztera kondenatuta bagaude, bizitza zein alferrikakoa den aldarrikatzen; azken hatsa eman zuenean inguruko bisaia guztiak arrotz zitzaizkiola amorruz murmuratzen. Eta ikaratu egiten naiz, neurekoikeria hutsez, zalantza egiten baitut, Opheliari ala niri, nori endredatu ote zaion burua.
‎Berak ere hanka egin nahiko luke, nahinora, baina bihotzak krak egiten dio aita eta ama bertan bakarrik hiltzen utziko dituela pentsatuta. Ondo etorriko litzaieke denei tarteka herrira erortzen den misil galduren baten azpian azken hatsa ematea. Gerra madarikatua.
‎Baina, ohi bezala, oso bestelakoa zen han zinez gertatua. Difteriak jota hil zen gizon zuria, eta basati haien ahaleginak gorabehera, azken hatsa eman zuen haien lastozko oherik gozoenean etzanda, sendabelarrek apalduta minak. Hil ondoren burua moztu eta lur eman zioten, bi gau eta erdi iraun zuen zorabiozko erritu luze baten ondoren.
‎Harira. Seguru munduaren akabera iragarriz kalean gora eta behera ibiltzen den zoro horietako bat dela hildakoa, bere hitz luze eta korapilatsuak kontrako eztarritik joan ondoren itota azken hatsa eman duena. Edo gero eta gehiago diren etxegabe zarpail horietako bat, goiztirian bere kartoizko ohatzean zurrun aurkitu dutena, ahuleriak jota, bizitzea zer den ahaztuta.
‎Sastraketara hurbildu zenean, zerbaitek dir dir egiten zuela iruditu zitzaion Ciparisori, eta aurpegia zurbildu zitzaion berehala. Belarra gorriz tindatu zuen odol putzu baten gainean zetzan ordura arte lagun banaezin izan zuen orein sakratua, azken hatsa emanda, urrezko adar zabalak dirdiraka. Malkotan lehertu zen Cipariso, lagun minaren magalean.
‎Ez dauka nora joan, eta kalea ez da oraindik leku segurua. Egia esatera, ez da sekula izan, ez behintzat edozein espaloi bazterretan odolustuta azken hatsa emateko herentzia genetikoa daukan bera lako gizajo batentzat.
‎Edo nola epeldu zizkidan eskuak odol-jario likatsu amaigabe hark. Zertarako gogoan hartu inoiz iritsi ez zen anbulantzia baten zain eman genuen minutua, edo ordua, edo eternitate tai gabea, eta nola amak, azkenean, begiak itxi zituen, azken hatsa eman gabe oraindik (arnasa etena nabaritzen bainion), pentsa genezan hil egin zela, ohartu gintezen joatea beste aukerarik ez geneukala, ez bagenion berak bezala espaloiko harlauza hotzen gainean ezinezko mundu hari betiko adio esan nahi. Zertarako, ez bada begiak kristaldu dakizkidan eta azala arrakalatu?
‎– Azken hatsa emanen dut, Maisu, zu hara eramatearren.
‎Bizirauteko borroka latzean ari da animalia baina, ihes egin beharrean, bere kumearen arrastoaren atzetik jarraitu du, erasoei eusten saiatuz. Gero eta makalago mugitzen da, ordea, eta gutxi du azken hatsa emateko. Sufrimendua gutxitzeko asmoz, kolpe zitala eman dio Martinek bihotzaren inguruan.
‎Kristin emazteak bere burua urkatu du, etxearen egitura nagusiko egurrezko euskarriari soka lotuta. Presaka joan da harengana, soka askatzen ahalegintzera, baina emakumeak azken hatsa emana du dagoeneko.
Azken hatsa eman nuen.
2016
‎Joan gara 286ra, egin dio kopetan gurutzearen seinalea. Bi minuturen buruan, begiak okertu, mihia atera, zakila zutitu, eta azken hatsa eman du koitaduak. –Pozoi zikin hori!?, esan diot irriz kapilauari, eta hark izararekin aztarna guztien hondamendia ezabatu du.
‎Eta pentsatu zuen inork ez zuela kanpairik jo izango zabor poltsan zeraman hezur pila harengatik. Inork ez zuela negar egin orain hezur anabasa zen gazte hark azken hatsa eman zuenean. Munstroa zen benetan?
‎Osaba Migel 2009ko urriaren 3an hil zen, halakorik ikusi gabe. Nekez imajina zezakeen berak, azken hatsa eman eta sei urtera, bere lagun Migel Asironen seme Josebak Iruñeko alkatearen aginte makila eskuratuko zuenik. Osaba Migelen istorioak argi uzten du:
2017
‎Erkintzen erkintzen hasi, eta, handik bi hilabetera, zulora. Azken hatsa ematen ari zenean, noizbait ikusi nindian. Dortoka baten antzera sudurretik puzka, luzatu zian esku iharra eta ni harrapatzera egin zian.
‎–Hago geldi, gogaikarri hori, har zan epea, esan zion andere Malamateniak lagunari, besotik helduz?. Alajainkoa, neroni ere hire ideiakoa naun, baina gauden azken hatsa eman dezan arte!
‎Ene gogo hori hain bizia eta bat batekoa izan zen non beldurrak hartu baininduen ez ote zen seinale bat niri adierazteko egun horietan bertan Zorba azken hatsa ematen ari zela lurraren bazterren batean; ezen nire arima eta Zorbarena elkarri hain josiak sentitzen nituen non ezinezkoa iruditzen baitzitzaidan biotarik bata hiltzea eta besteak ez sentitzea farrasta bat, eta oihu bat ez botatzea.
2018
‎Anaiaren memoria gogoan atxiki beharrak ez zuen mugarik. Martinen eta bion gordelekua ezagutzearekin aski ez eta azken hatsa eman zuten toki zehatzeraino eramanarazi ninduen, besotik tiraka eta aginduka, horretarako barrenik ez nuela esan nion arren. Hitza emana nion neure buruari, bizi nintzen artean sekula ez nuela kurba madarikatu hura zapalduko.
2019
‎–Ez nuen inoiz topo egin behar zurekin, Lukrezia, esan zuen Waldstein gazteak?. Baina orain, hala gertatu zaidanez, azken hatsa eman arte maitatu zaitut.
‎Ai, bestela izango zen senarrak. Aupa Erreala!? oihukatu balu, eta oihuarekin batera azken hatsa eman, Jainko txuri urdinaren besoetan! Baina ez:
2020
‎Astiro aztertu eta haztatu ditut eraikin abandonatuaren horma sendo kraskatuak, urteen joan etorriak belztutako zurezko ateak, leiho zulatu zartatuak, fatxadako harri arteko likenak, teilatupeko armarrian isiltasuna iruten duten armiarmak. Azken hatsa ematekotan den inguruko paisaiarekiko lotura nabarmendu nahiko balu bezala, zuhaitz baten inguruan aurrez aurre dauden bi txori ditu harrian zizelkatuta ikur heraldikoak.
‎Celesek ez ez zuen esperantza galdu, azken hatsa eman arte, eta ez zion borrokatzeari utzi. Sei hilabeteko azken zain egote luze hartan," Eneko –esan zion semeari hil baino aste pare eskas lehenago–, goazen baserrira, bi aitzur hartu, Frantziako toki hartara joan eta guk geuk egingo dugu zuloa".
‎–Haren ondoan egongo zela hitz eman zion. Azken hatsa eman behar bazuen, haren ondoan egongo zela. Baina txanda bikoitza zeukan gaur.
‎Haren aurpegiaren zurbilak ez dio berri onik iragarri. Masailean egin dion zimiko batez ziurtatu du Garde azken hatsa emanda dagoela. Ohatze ondoko mahaiaren gainean pitxer bat ikusi du, eta kikara bat, bi biak hutsik.
2021
‎Josebari eta bioi Nikolek azken hatsa eman arte haren ondo ondoan egon zen Karmen Aizpuru Mentxuk esan zigunarekin bat, emakumeak abortu bi izan zituen. Lehena noiz izan zen esan da hemen:
‎Lehenago aipatu bezala, Nikolek abortu bi izan zituela esan zigun hark azken hatsa eman arte ondoan izan zuen emakumeak, Mentxu Aizpuruk. Eta hiru izan baldin baziren?
‎Atsegina lortzea bidezko helburua iruditzen zait, kirolariak hori onartzen badu eta kirolaren erlijioaren apostolutza egiten hasten ez bada; baina kirolaren helburua ulergaitza egiten zait helburu hedonista hori isildu eta nekearen apologia egiten denean. Esan nahi baita, esaten eta sinesten denean kirolaren oinarrian zailtzea dagoela, gorputza gogortzea, gogoa trinkotzea, borondatea sendotzea, indarrak amaitu arteraino gure azken hatsa ematea gure berezko ahulezia gainditzeko eta gure ni kaskarra ahalik eta muga urruneneraino eramateko.
2022
‎Modu batera, ez zuen imajinatzen aita bezalako izaki txepel batek dozena erditik gorako ahukua bil zezakeenik. Klase ertaineko azpialde gris horretan lekutua, azken hatsa ematerako balantzea koadratuta edukitzea beste nahirik ez, xaloak: ez zorrik ez hartzekodunik.
‎Ez zara kexatuko. Nik azken hatsa emateko leku bat hautatu banu, oso argi izango nuke. Orain, norbaitek leku honen postal bat ikusten duen bakoitzean, hemen gertatu zitzaizuna gogoratuko du.
‎Lurrean irudikatu zaitut azken hatsa ematen, zure etxeko egurrezko zoru laukidun horretan botata. Arrebak aurkituko zintuen beharbada, bizilagunak edo amak.
2023
‎Pentsaketa horiek buruan dabilzkiola, bihurgune batetik landa, parez pare kamioneta bat datorkio. Azken hatsa emanen duelako ikararekin, bolantea brau itzuli du, kamioneta huts egin beharrez. Erroitzean behera amildu da bere auto gorri deskapotablea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia