2023
|
|
Administrazio zuzenbideaz landara, 6 artikuluak Zuzenbide erkidea ekarri du hizpidera. Badirudi legeak aipatzen duen Zuzenbide erkide hori Zuzenbide zibila dela, baina jurisprudentziak argiro
|
azaldu
du ondokoa: Tributu zuzenbidearen arauekin zein Administrazio zuzenbidearen arau orokorrekin lege hutsunea bete ezin daitekeenean bakarrik aplikatu ahal da Kode Zibila.
|
|
Ekonomia ahalbidea bere agerpenen bidez antzeman dezakegu: ahalbide hori pilatzen denean (kapitala edo ondarea), sarrera fluxu gisa agertzen denean (errenta) edo, azkenez, irteera fluxu gisa
|
azaltzen
denean (gastua, kontsumoa edo inbertsioa). Horrela, tributuak bat datoz ekonomia ahalbidearen printzipioarekin, tributuengatik ordaindu beharrekoa betebeharpekoaren ondare, errenta edo gastuen arabera ezartzen bada.
|
|
Zerga bat baino gehiago dagoenez, galdera hau
|
azal
daiteke: berdintasun printzipioa zerga bakoitzean zaindu behar ote da, ala nahikoa da tributu sistemak printzipio hori orokorrean errespetatzea?
|
|
Legeak zergapetik kanpokoak aipatzen ditu, zerga egitatearen norainokoa argitzeko, TFAOen (eta TLOren) 20.2 artikuluak dionez; horrenbestez, aipamen horrek ez du inolako agindu juridikorik, hots, legeak aipatzen duen kasua gauzatzeak ez dakar ezelako ondoriorik. Manu horiek, bada, irakasteko edo
|
azaltzeko
helburua bakarrik dute, arauaren interpretazio autentikoa dakartela. Horregatik, zergapetik kanpokoen arauak ez du benetako izaera juridikorik.
|
|
Errolda aitorpen osatugabeak, zehaztugabeak edo datu faltsuak dituztenak aurkezten badira, 500 euroko isun finkoa jarriko da Bizkaian, eta 250 eurokoa Araban eta Gipuzkoan. Informazioa emateko betebeharra betetzeko banakako errekerimenduen edo oro har eskatzen diren aitorpenen kasuan, diru kopuruei buruzko daturik ez dutenean edo osatugabe, zehaztugabe edo datu faltsuekin aurkeztu badira, Bizkaian 400 euroko isun finkoa (Araban eta Gipuzkoan, 200 euroko isuna) jarriko da pertsona nahiz erakunderen bati buruz aipatu ez den, zuzen
|
azaldu
ez den edo faltsua den datu edo datu multzo bakoitzeko. Diru kopuruei buruzko datuak badira, berriz, isuna da aitortu gabe utzi diren edo behar bezala aitortu ez diren eragiketen zenbatekoaren %2raino, gehienez, eta, gutxienez, 1.000 euro Bizkaian, eta 500 euro Araban eta Gipuzkoan.
|
|
Lehendabizi, 150 euroko zehapen orokorra ezarri da Araban eta Gipuzkoan (eta 300 eurokoa Bizkaian), baina zehapen hori ez da ia inoiz aplikatuko ikusiko dugun bezala, zehatu daitezkeen jokabide gehienak modu berezian zehaztu eta zigortu direlako: a) Kontabilitatean edo tributu arauek eskatutako liburu eta erregistroetan eragiketak zehaztasunik gabe aipatzen badira edo aipatu ere ez badira egiten, %1eko zehapena ezarriko da, aipatu ez diren, zehatz
|
azaldu
ez diren, faltsuak diren edo dagokien esanahia barik beste bat duten kontuetan jaso diren kargu, abonu edo idazpenen gainean %1, hain zuzen. Zehapena gutxienez 150 eurokoa da eta gehienez 6.000 eurokoa Araban eta Gipuzkoan, eta 300 eta 12.000 euroen artekoa Bizkaian. b) Kontabilitatea eta tributu arauek ezarritako liburu eta erregistroak eraman edo zaindu beharra betetzen ez bada, Bizkaian diruzko isun proportziozkoa jarriko da, hain zuzen, zergaldian izandako negozio kopuruaren %1eko isuna, eta 1.200 euroko isuna, gutxienez (Araban 600 euro gutxienez, baldintza berdinetan), eta Gipuzkoan, %10eko isuna, gutxienez 15.000 eurokoa izanik.
|
|
2 Banku abala, elkarrekiko berme sozietatearen abala edo kauzio aseguruaren ziurtagiria. Berrikitan
|
azaldu
dugunez, tributu zorra geroratu edo zatikatzea erabakitzen denetan, Ogasunak eska dezake beretzat banku abala, hipoteka, lekualdaketarik gabeko bahia edo nahikoa den beste bermeen bat eratzeko.
|
|
Ildo horretatik, eta hobeto ulertzeko, lehenespena nola dabilen
|
azaldu
behar dugu tributu zorra beste eskubide errealekin edo beste kreditu eskubideekin batera gertatzen denean.
|
|
Aurreko datuez gain, identifikaziorako datuak ere eman behar dira prozedura hasteko komunikazioan
|
azaldu
dugun bezala, bai eta alegazioak aurkezteko modua eta hori egiteko epea.
|
|
Zigor Zuzenbidean, PEREZ ROYOk
|
azaldu
duenez, zigorra ezarriko zaie delitua gauzatzean parte hartu duten subjektu guztiei. Zehatzeko Administrazio zuzenbidean, eta tributuzko zuzenbide zehatzailean, ostera, zehapena bakarra da, urratzaileak bat baino gehiago badira ere.
|
|
Egitateak eta zuzenbideko oinarriak
|
azalduta
, administrazio egintzak arrazoitu behar dira, administrazio antolamendu orokorrean gertatu bezala, benetako babes judizialaren printzipioa eta defentsarik ezaren debekuaren printzipioa zaintzeko. Tributuen Arau Orokorrek, ostera, ebazpenak arrazoitzeko beharra egintza jakin batzuetan soilik ezarri dute:
|
|
Behin behineko likidazioa irmo bihurtzen bada, Administrazioak likidazio hori alda dezake baldin eta berori emateko orduan aintzat hartu ez ziren inguruabar berriak agertzen badira. Horrenbestez, uler daiteke behin behineko likidazioa izan arren, behin betiko izaera duela likidazioan jasotako autuen gainean eta ezin izango da aldatu aipatutako arrazoiak
|
azaldu
ezik. Likidazioa ezin daiteke aldatu ere behin preskripzio epea agortu denean (edo Bizkaian iraungitze epea agortuz gero), Tributu administrazioak zorra zehazteko duen ahala egikaritzeari begira.
|
|
Honelakoetan, itzulketa erabaki behar da sei hilabeteko epean autolikidazioa aurkezteko epea amaitu zenetik zenbatzen hasita edo autolikidazioa aurkeztu zenetik zenbatzen hasita epez kanpo egin bada. Administrazioak behin behineko likidazioa eman behar du, eta hortik aurrera zergadunaren aldeko berandutze interesak sortuko dira, aurreko lerrokadetan
|
azaldu
bezala. Gipuzkoa aldendu da gainerako bi Lurralde Historikoetako arauketatik, prozedura hau erabil daitekeelako autolikidazioaren bidez45 hasi bada edota eskaeraren bidez hasi bada; baita baieztatu duelako ere, izapide gehiagorik gabe, eskatutako itzulketa modu" automatizatuan" egingo dela, autolikidazioa eta eskaera behar bezala bete badira.
|
|
Irizpide zuzenarekin doktrinak azpimarratu duenez, tipo honen bidez tributu iruzurraren delitua prestatzeko egintzak zigortuko lirateke. Hori dela-eta, delitu bien arteko pilaketa dagoenean, kontabilitate delitua ez da zigortzen, eta iruzurraren delitua soilik zigortuko da, gero
|
azalduko
dugun moduan.
|
|
Tributu betebeharpekoek kontsultak egin ahal dizkiote Tributu administrazioari zerga egitatea gauzatu aurretik. Kontsultaren idazkian ondokoak
|
azaldu
behar dira gutxienez: kontsulta egin duenaren identifikazioa; kasuaren nondik norakoak eta inguruabar garrantzitsuak; kontsulta bera, zehatz eta argi.
|
|
Tributuaren kontzeptu beragatik eta zergaldi batean antzeman badaitezke dolozko jokabidea duten tributu betebeharraren elementuak eta dolozko jokabide hori ez dutenak, bi likidazio bereiz egingo dira. Horretarako, dolozkoa ez den jokabidea dela-eta aktaren ondoriozko likidazio proposamen bat egingo da, eta delituari lotutako dolozko jokabidea dela-eta beste likidazio proposamen bat egingo da, goian
|
azaldutakoaren arabera
. Alegazioak aurkezteko epean, betebeharpekoak konpentsatu edo kendu beharreko partidak proportzionalki aplikatzeko sistema aukeratu ezean, proposamen bakoitzaren kuota honela zehaztuko da:
|
|
Atal honetan beharrezkoak ez diren zailtasunak albo batera uzteko, foru arauketa bakarrik aintzat hartuko dugu; lurralde erkideko indarreko arauketa alboratuta ere, hiru Lurralde Historikoen artean diferentzia batzuk eta nabarmenak daude errekarguen oinarria zehaztu, tasak ezarri edota interesik gabeko epealdiak finkatzeko, baita aurreko epigrafean
|
azaldu
bezala Bizkaiari dagozkion berezitasunak ere.
|
|
Ildo horretatik, eztabaida guztiz ebatzi arte, egintzaren zuzeneko eragingarritasuna aldi batean atzeratzeko neurriak hartu behar dira, batik bat, prozesuaren objektua galtzeko arriskuagatik babes horretarako eskubidea kolokan jar badaiteke. Ezin dugu ahaztu, arau orokorrari jarraiki, errekurtsoa jartzeagatik egintzaren betearazpena ez dela eteten, horrela berariaz adierazi ezean, gero
|
azalduko
dugunez.
|
|
Prozedurari dagokionez, aurreko puntutan (3.2.3)
|
azaldutako
arau erkideak aplikatuko dira, Bizkaiko TFAOren 123 eta 124 artikuluetan eta Gipuzkoako 125 eta 126 artikuluetan jaso bezala. Jarduketak, gehienez, sei hilabeteko epean zehar gauza daitezke, prozedura hasteko komunikazioa jakinarazi denetik zenbatzen hasita.
|
|
Halakoetan, betebeharpekoak hiru modutan erreakzionatu dezake: balioespenaren aurka ez eginez (balio berria bere aldekoa bada), horren aurka eginez, edota peritu tasazio kontrajarria berriro sustatuz (balio berria kaltegarria bada berarentzat), gorago
|
azaldu
dugun moduan eta balio berria lehenengoz aplikatu nahi denean edota balio horren berri ematen diotenean.
|
|
Betebeharpekoei egiaztapen mugatuaren prozedurako jarduketak hasi direla jakinarazi behar zaie. Horretarako komunikazioa bidaliko zaie eta bertan jarduketak nolakoak izango diren eta nora helduko diren
|
azaldu
behar zaie eta haien tramitazioan dituzten eskubideak eta betebeharrak argitu behar zaizkie. Gipuzkoako TFAOren 131 artikuluak dionez, gainera, prozedura ere zuzenean has daiteke likidazio proposamenarekin baldin eta Tributu administrazioak une horretan proposamena egiteko behar beste datu izango balitu.
|
|
Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 135 artikuluak eta Bizkaiko TFAOren 134 artikuluak jaso duenez, tributu ikuskapena honako administrazio eginkizunak gauzatzean datza52: ...rtzeko jarduketak burutzea; d) tributu betebeharrak zehazteko beharrezkoak diren balioak egiaztatzea; e) onura fiskalak edo pizgarriak lortzeko, itzulketak lortzeko eta tributu araubide bereziak aplikatzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzea; f) Ikuskapen jarduketak direla-eta betebeharpekoei euren eskubide eta betebeharren inguruko informazioa ematea, eta betebeharrak nola bete behar dituzten
|
azaltzea
; g) bere eskumeneko prozeduren ondorioz tributu likidazioak egitea; h) Administrazioaren beste organo batzuei aholkuak zein txostenak ematea; i) tributuen arloko behin betiko zein behin behineko esku hartzeak egitea; j) beste xedapen batzuetan ezartzen direnak edo agintaritza eskudunak agintzen dituenak. Eta Araban, gainera, esan dugun moduan, egiaztapen mugatuko jarduketak burutzea gehitu
|
|
betebeharpekoaren egoitza fiskalean edo horren ordezkariaren egoitzan edo bulegoan; kargatutako jarduera ekonomikoak gauzatu, tributupeko ondasunak egon edo zerga egitateak nahiz tributuentzat garrantzizkoak diren egitezko kasuak gertatzen diren lekuan, establezimenduan, lokalean edo finkan; zerga egitatearen froga egon daitekeen lekuan; bide digitaleen bitartez, betebeharpekoak aurretiaz adostasuna emanez gero; eta Tributu administrazioaren bulegoetan. Jarduketak Konstituzioak babestutako egoitzan gauzatu balira, epailearen baimena ala interesdunaren adostasuna litzateke, tributuak aplikatzeko prozeduren arau erkideak jorratzean
|
azaldu
bezala. Elkarren laguntzaren esparruan, lankidetzan beste Estatu batzuetara joan daiteke informaziorako errekerimenduak hobeto egiteko edo beste herrialdeetako Administrazioekin baterako kontroleko jarduketak burutzeko.
|
|
53 Salbuespen gisa, ikuskaritzak, egin beharreko jarduketetarako beharrezkoa bada, betebeharpekoa bera bertaratzeko eskatu ahal izango du; eskaera arrazoiak
|
azaldu
behar ditu.
|
|
Jarduketak garatuko dira jardulearen ustez beharrezkoak diren egunetan; eta jarduketok eginbideetan jasoko dira. Hala ere, prozedurak gehieneko epea dauka, hurrengo lerrokadan
|
azalduko
dugun moduan. Egun bakoitzean ustez egokiak
|
|
...u Aldundiaren beste organoei informazio eskatzeko sei hilabeteko epea ezarri da; Estatuko Administrazio Orokorrari, autonomia erkidegoei, beste diputazioei eta toki korporazioei eskatzeko, hamabi hilabetekoa; eta beste Estatu batzuei eskatzeko, hamazortzi hilabetekoa (35 artikulua). arrazoi bategatik, prozedurak aurrera egin behar du edozein kasutan, hots, prozedura ez da iraungiko; baina jarraian
|
azalduko
diren ondorioak sortuko ditu: a) Preskripzioa ez da etentzat joko.
|
|
Egiaztapeneta ikerketa prozeduraren ondorioak ikuskapen akten bidez dokumentatuko dira, gero
|
azalduko
dugun moduan.
|
|
Edozein kasutan, prozedura honetan Ikuskaritzak ez du zuzenean ematen betebeharpekoaren tributu egoera erregularizatzeko administrazio egintza; ostera, txosten bat ematen du Administrazioaren organo eskudunak likidazioa eman ala aurkeztutako aitorpena nahiz autolikidazioa zuzena dela adieraz dezan. Ikuskapen txostena betebeharpekoari jakinaraziko zaio; jakinarazpenean jarduketa guztiak zehatz mehatz
|
azaldu
behar dira. Gainera jakinaraziko zaio txosten hori organo eskudunari bidaliko zaiola, tributu egoera erregularizatzeko administrazio egintzak burutu ditzan; betebeharpekoak hamabost eguneko epea dauka egoki deritzon alegazioak egin ditzan aipatutako organoaren aurrean.
|
|
Ikuskapen txostenaren aurka ezin izango da jarri ez errekurtsorik ez erreklamaziorik, baina txostenaren ondoriozko egintzen eta likidazioen aurka jartzen direnetan txostenean proposatutako erregularizazioaren egokitasuna planteatu ahal izango da. Halaber, erregularizazioa loteslea da Administrazioarentzat; Administrazioak ezin izango ditu egiztatutako elementu berdinak berriz erregularizatu, geroko egiaztapen mugatuko prozedura batean edo ikuskapen prozedura batean txostenean
|
azaldutakoak
ez beste jarduketa batzuen ondorioz egitate eta inguruabar berriak agertu ezik.
|
|
TFAOen 242 artikuluak berrikuspenaren norainokoa zehaztean dionez, Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboak edo Organismo Juridiko Administratiboak espedientetik datozen egitezko zein zuzenbideko arazo guztiak ezagutzeko eskumena badu ere, interesdunak halakoak
|
azaldu
dituen ala ez, reformatio in peius printzipioari jarraiki, erreklamazioak ezin dezake, inolaz ere, errekurtsogilearen hasierako egoera txartu.
|
|
Erreklamazio ekonomikoak izapidetzeko eta ebazteko metatu daitezke hurrengo kasuetan: interesdun berak jarri baditu eta tributu berekoak badira; tributu berari buruzkoak baina interesdun batzuk jarritakoak badira, beti ere espediente beretik badatoz edota arazo berdinak
|
azaltzen
badituzte; zehapen baten aurkakoa eta zehapenaren sorburu den likidazioaren aurkako erreklamazioa. Eta Bizkaian eta Gipuzkoan, metaketa egin daiteke prozesu ekonomiaren zioz edota ebazpen bakarra izan behar dutelako (Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 236 artikulua eta Bizkaiko Erregelamenduaren 34 artikulua).
|
|
Halaber, arazo intzidentalak aurkez daitezke, hots, auziaren muinekoak ez izan arren auziarekin edo prozeduraren baliozkotasunarekin zerikusia duten arazoak, baldin eta erreklamazioa izapidetu ahal izateko ezinbestekoa bada haiek aurretik ebaztea eta auziaren muinari buruzko ebazpena hartu arte itxaroterik ez badago. Arazo intzidentala amaitzeko ebazpenaren aurka ezin izango da errekurtsorik jarri (Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 241 artikulua eta Bizkaiko Erregelamenduaren 48 artikulua), baina, prozedura amaitzen duen ebazpenaren aurka egitean, interesdunak berriz arazo intzidental hori
|
azaldu
dezake.
|
|
...ko aitorpenaren ondorioz nahiz autolikidazioa aldatu edo zuzentzearen ondorioz; aitorpena edo autolikidazioa epe barruan aurkeztu ez denean edota aurretik aurkeztutakoen akatsak zuzentzen direnean epez kanpoko aurkeztutako aitorpen edo autolikidazio osagarri edo ordezkoen bidez baldin eta horietan ordaintzeko kopurua atera bada eta betearazpen aldia hasi bada (azken bi horiek berezitasunekin, gero
|
azalduko
dugun moduan); elkarren laguntzari buruzko arauketarekin bat, beste Estatu batzuen edo nazioarteko edo nazioz gaindiko erakundeen titulartasuneko zorrak kobratzeko eskari bat jasotzen denean; eta betebeharpekoak itzulketa bidegabe lortu duenean.
|
|
Ikuskapen txostenaren aurka ezin izango da jarri ez errekurtsorik ez erreklamaziorik, baina txostenaren ondoriozko egintzen eta likidazioen aurka jartzen direnetan txostenean proposatutako erregularizazioaren egokitasuna planteatu ahal izango da. Halaber, erregularizazioa loteslea da Administrazioarentzat; Administrazioak ezin izango ditu egiztatutako elementu berdinak berriz erregularizatu, geroko egiaztapen mugatuko prozedura batean edo ikuskapen prozedura batean txostenean
|
azaldutako
jarduketa batzuen ondorioz egitate eta inguruabar berriak aurkitu ezik.
|
|
Arabako Ikuskapenari buruzko Erregelamenduaren 44 artikuluak dionez, berandutze interesak zenbatuko dira jarduleak akta sinatzen duen egunera arte, hortaz, ez dago alderik proposameneko interesen eta geroko likidazioaren interesen artean. Gipuzkoan, adostasun akten kasuan, berandutze interesak zenbatuko dira arauak ezarritako epea igarotzeagatik likidazioa emanda eta jakinarazitzat hartuko den egunera arte gero
|
azalduko
dugunez, hilabete batera arte akta sinatu denetik, akta berariaz jakinarazi ezik. Kontrara, epe hori baino lehen ebazpena jakinarazi bada proposamenekoa berresteko, berandutze interesak zenbatuko dira ebazpenaren egunera arte.
|
|
...aiko TFAOren 228 artikuluak ezarri dutenez, egintza eman duen organoak egintza horren oker material, aritmetiko zein egitezkoak zuzendu ditzake, bai tributuak aplikatzeko egintzen kasuan, bai zehapenak jartzeko egintzen kasuan, baita auzitegi ekonomiko administratiboen ebazpenen kasuan, baldin eta preskripzio epea (edo Bizkaian iraungitze epea) igaro ez bada, eta espedienteko agirietan okerren bat
|
azaltzen
denean.
|
|
Inola ere ez da onartuko aurkaratutako egintzak etetea, ez bada gai berririk
|
azaltzen
betearazi beharreko ebazpen ekonomiko administratiboari dagokionez.
|
|
Gai hau
|
azaltzeko
, hurrengo arauak erabiliko ditugu: Espainiako Konstituzioaren artikuluak, Estatuko Aurrekontuen Lege Orokorra eta foru lurraldeen aurrekontuetako arauketa orokorra.
|
|
Gutxi gorabehera, aurrekontua zer den guztiok dakigun arren, ez da erraza doktrinan horren inguruko kontzeptu bateratu eta adosturik aurkitzea. SAINZ DE BUJANDAren esanetan, ostera, Estatuko aurrekontua" Gobernuak epe zehatz batean gehienez egin ditzakeen gastuak baimentzeko legea da aurrekontua, xehetasunez
|
azaltzen
diren zereginetan egin beharreko gastuak baimentzekoa, alegia; halaber, gastuok estaltzeko adina sarrera aurreikusi behar dira aurrekontuetan". Izan ere, aurrekontuak Legea edo Foru araua dira, bertan urte bakoitzean botere legegileak botere betearazleari gastu publikoak egiteko baimena ematen diona, Legeak berak ezarritako helburuekin eta mugekin.
|
|
" Gobernuari dagokio Estatuaren Aurrekontu Orokorrak prestatzea, eta Gorte Nagusiei, berriz, horiek aztertu, zuzendu eta onestea". 66.2 artikuluak, Gorte Nagusien eginkizunak
|
azaltzean
, hauxe dio: " Gorte Nagusiek Estatuko legegintza ahala egikaritzen dute, aurrekontuak onesten dituzte...".
|
|
Bigarren aginduari dagokionez, zenbait autorek horren inguruko kritika
|
azaldu
dute: egintza juridiko baliogabeak tributupean jarriz gero batik bat, egintzon akatsek erabateko deuseztasuna dakartenean, subjektuaren ekonomia ahalbidea ukitzen da, tributua ordaindu behar delako ondorerik gabeko negozioa gauzatzeagatik.
|
|
Analogiaren zeregina Kode Zibilaren 4 artikuluak
|
azaltzen
du. Horren ariora, arauei analogia aplikatzen zaie ondoko kasuan:
|
|
Mila bederatziehun eta hirurogeita hamargarren hamarkadatik aurrera, ostera, beste planteamendu bat agertu da doktrinaren barruan, Zuzenbide publikoaren kontzeptuetara hurreratuz (batik bat, prozeduraren kontzeptura). Autore horiek tributu arauen edukia
|
azaldu
nahi izan dute Zuzenbide publikoaren kontzeptu edo kategorien bitartez. Lehenago zegoen ikusmolde subjektibista gainditzeko asmoarekin, tributu arauak bete behar dituzten interes publikoak nabarmendu nahi dituzte autoreek.
|
|
Tributu eginkizunak
|
azaltzen
du legeek agindutakoaren ondorioz Administrazioak duen jarrera, eskubide eginbehar jarrera berezia. Legeak ezarritako egitezko kasuen arabera, eginkizun hori egikaritzean, egoera juridiko ezberdinak sor daitezke; horietariko batzuek eduki aktiboa izango dute (tributu zorra eskatzeko eskubidea, edo bera likidatzeko eskubidea, ikuskatzeko eskubidea, argibideak eskatzeko eskubidea); beste batzuek, ordea, eduki pasiboa izan dezakete (gehiegizko atxikipenak itzultzeko eginbeharra, egindako kontsultak erantzuteko eginbeharra eta abar).
|
|
Arauak zehaztutako egitatea gauzatzean sortzen da tributu betebeharra, hau da, foru arauak egitatea gauzatzearekin lotzen du betebeharraren sorrera, norbanakoaren borondatea (indargabetze ezintasuna) edo Administrazioaren borondatea (xedaezintasuna) zein den kontuan hartu gabe. Ezaugarri hori
|
azal
daiteke interes publikoa tartean dagoelako, alegia, interes horren mendean jardun behar duelako Administrazioak.
|
|
Kostu horrek bere barne hartzen ditu zuzeneko eta zeharkako gastuak, finantza gastuak, gastu orokorrak eta ibilgetuaren amortizazioa. Tasa bat ezarri baino lehen txostena aztertu behar da, jardun edo zerbitzuaren merkatu balioa zehaztu eta kostu hori hornitzeko bideak
|
azalduz
.
|
|
Jarduketak bide telematikoen bitartez burutzen badira ere, Tributu administrazioak edozein unetan ordezkaritza egiaztatzen dituen agiriak erakustea eska dezake, aurreko lerrokadetan
|
azaldu
bezala, eta bide telematikoz agiriak aurkezteari buruz erregelamenduzko arauek xedatutakoaren arabera.
|
|
Ekonomia Itunak ohiko egoiliarra izatea definitzen du: ohiko egoiliarra da lurralde batean zergaldiko egun gehien egoten dena, edota aldizkakoak ez diren tributuetan sortzapen egunaren bezperan amaitzen den urtebeteko egun gehien (183 egun) egoten dena. aldi batez kanpoan izandako denbora hartuko da kontuan, salbuespenak salbuespen14 Ekonomia Ituna jorratzean
|
azaldu
bezala, egoiliarra izatea zehazteko hiru erregela ondoz ondo aplikatu behar dira hurrenkera honetan: 183 egun egotea, interes
|
|
Horietan garrantzitsuena kuota da, beti egon behar delako halakoa. Behin baino gehiagotan
|
azaldu
badugu ere, kuota betebehar nagusitik zein konturako ordainketak egitetik sor daiteke.
|
|
Ordaindu gabeko tributu zorrak ondasunen eta eskubideen jasotzaileei eskualdatuko zaizkie fundazioen kasuan, jasotakoaren balioraino; nortasunik gabeko erakundeen kasuan, ostera, erakundeon partaide edo titularkideei eskualdatuko zaizkie modu mankomunatuan. Zehapenei dagokienez, gorago
|
azaldutako
mugak aplikatuko dira. Bada desberdintasunik ere fundazioen eta ondasun erkidegoen artean:
|
|
Arazoa dator figura berri horren ezaugarri nagusiekin, lege erretserba eta hertsagarritasuna, ezin daitezkeelako bereiztu ondare prestazio ez tributarioak eta tributuak (tasak, gehienbat). Konstituzio Auzitegiak, gainera, ez du
|
azaldu
zergatik ezinbesteko zerbitzu publiko bera (ura edo mendekoen gizarte zerbitzuak) tributuen bidez edota izaera publikoko ondare prestazio ez tributarioen bidez finantzatu daitekeenik zerbitzua kudeatzeko moduaren arabera.
|
|
Nafarroako eta Lurralde Historikoen foruak iraganarekin lotzen ziren eta liberalen begietan gainditu beharreko tresnak ziren; kontserbadoreentzat, ostera, zaindu beharrekoak ziren. Modu horretara, borroka eta gatazkak sortu ziren jarraian
|
azalduko
dugun moduan Ekonomia Itunaren jatorria ulertu ahal izateko.
|
|
Amaitzeko, maiatzaren 23ko 12/ 2002 Legea dago. Bertan, Ekonomia Itunaren egungo testua onetsi da, jarraian
|
azalduko
dugun testua.
|
|
Historian gertatu bezala, Lurralde historikoetako erakunde eskudunek lurralde bakoitzeko tributu araubideari eutsi eta hori ezarri eta erregulatu dute. Hori bai, eskumen hori erabiltzean Itunaren Legearen 2 artikuluak jasotako printzipio orokorrak hurrengo epigrafean
|
azalduko
ditugunaketa lege erreserbaren printzipioa, edo nahiagoa bada, Foru Arauaren erreserbaren printzipioa bete behar dira.
|
|
|
Azaldu
izan dugunez, Estatuak ez du partaidetzarik Foru Aldundiek lortutako zerga bilketan. Kontrara, Eusko Jaurlaritzaren bitartez, Aldundiek ordaintzen dituzte Estatuak Euskadin egiten dituen gastuak, oraindik transferitu ez diren eskumenei buruzko gastuak (Itunaren 49 artikulua).
|
|
a) Egoiliarra izateaz aldatzen den urtean edo hurrengoan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zerga oinarria aldaketaren aurreko urtean izandako zerga oinarria baino %50 handiagoa izatea, gutxienez. ...egiten denean, indibidualizatzeari buruzko arauak erabiliz zehaztuko da. b) Egoera hori sortzen den urtean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondorioz benetan ordaindu den tributua aldaketa izan aurreko lurraldean aplikatu beharreko arauarekin gertatuko zatekeen tributuaren benetako ordainketa baino txikiagoa izatea. c) Ohiko egoiliarra berriz ere hasierako lurraldean izatea, a) letran
|
azaldutako
egoera sortzen den urtearen hurrengoan, edo horren hurrengoan.
|
|
Administrazio interesdunetatik edozeinek eragin ahal izango du zergadunaren egoitza aldaketa. Administrazio horrek bere proposamena besteari helaraziko dio, jakin beharreko aurrekariak erantsita, eta lau hilabeteko epea emango dio egoitza aldaketari buruz duen iritzia
|
azaltzeko
eta ondoreak zein egunetatik sortuko diren adierazteko. Besteak proposamenari baietza ematen badio, Administrazio eskudunak zergadunari jakinaraziko dio.
|
|
Zein da tributua
|
azaltzeko
balioko lukeen kontzeptua edo kategoria juridikoa. Jakinekoa denez, Ondarearen gaineko zuzenbide pribatua, gehienbat, eskubide erreal, kontratu, betebehar eta negozio juridikoaren kontzeptuen inguruan osatu da.
|
|
zati orokorra eta zati berezia. Lehenengoan, tributua zer den jakiteko oinarrizko kontzeptuak ikusten dira; beste hitz batzuez esanik, tributuak Zuzenbidearen barruan duen garrantzia
|
azaltzen
da. Horrez gain, tributuaren arauzko iturriak aztertzen dira bereziki Konstituzioak xedatutako printzipioak, eta tributuak ezarri eta biltzen dituzten erakunde publikoen berri ere ematen da.
|
|
ehuneko 44, Administrazio Zentralarentzat; ehuneko 13, autonomia erkidegoentzat, eta ehuneko 3, toki erakundeentzat. Baldin eta, Europako erregelamenduak ekarritako betebeharren ondorioz, ehuneko 60 ez beste zor muga bat egongo balitz, Administrazio Zentralaren, autonomia erkidegoen eta toki erakundeen arteko banaketak aurretik
|
azaldutako
proportzio berak izango ditu. Autonomiaerkidego bakoitzaren zor publikoaren muga ez da haren eskualdeko barne produktu gordinaren ehuneko 13koa baino handiagoa izango".
|
|
Zenbait autorek joera ezkorra agertu izan dute Administrazioak artikulu horren abusuzko erabilpena egin dezakeelako, zergadunek zergak aurrezteko izan ditzaketen aukerak zapuzteko. Gero
|
azalduko
dugun moduan, zenbait kasutan tributu legeak berak eskaintzen ditu aukera bat baino gehiago helburu berbera lortzeko, eta, horietarik bat aukeratzean, ez da simulazioa gauzatzen. Halakoetan, ez litzateke zentzuzkoa izango Administrazioak simulazioa egon dela adieraztea.
|
|
Nolanahi den ere, errekarguak ez dira erabili, eta neurri handian aukera hori hutsik geratu da. Hori
|
azal
daiteke honako arrazoiekin: ez duelako zentzurik lagatako tributuen gaineko errekarguak ezartzea autonomia erkidegoak horien karga tasa arautzeko ahalmena badu; gizartean ez delako ondo ikusten halako errekarguak jartzea; eta errekargu hitzak ere gutxiespen adiera daukalako.
|
|
Edozein erakundetako funts propioetan izaniko partaidetzatik datozen etekinen gainean, norbere kapitala inori lagatzean lorturiko etekinen gainean... eta, azken finean, ondasun higigarrien kapitalaren etekinen gainean atxikipenak eta konturako sarrerak eskatuko dira jarraian
|
azalduko
dugun moduan:
|
|
Iraila edo otsaila hasi dira eta eskuliburuaren jabea da ikaslea. Lasaitu egiten da eskolan egiaztatzen duenean irakasleak eskuliburuaren edukia
|
azaltzen
duela, puntuz puntu edo beharbada, gaingiroki.
|
|
Jarraian kaleratze motarik arruntenen inguruko zenbait alde
|
azalduko
dira. Halako kaleratzeen artean daude:
|
|
Kaleratzea egiten bada
|
azaldu
berri den prozedura bete gabe, enpresaburuak kaleratze berria egin ahal izango du, aurreko kaleratzean bete gabeko betekizunak beteta. Kaleratze berri hori 20 eguneko epean egin ahal izango da bakarrik, lehenengo kaleratzea egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; kaleratze berri hori zein datatan egin eta kaleratzeak data horretatik aurrera bakarrik sortuko ditu ondoreak.
|
|
Era berean, ekarri dira kaleratze kolektiboaren arrazoiak
|
azaltzen
dituen oroitidazkia, bai eta kontabilitateeta fiskalitate agiriak eta txosten teknikoak ere, 1483/ 2012 Errege Dekretuak ezarritako baldintzetan (ikusi 4 eta 5 artikuluak).
|
|
(b) Kaleratzea egiten denean, haurdun dauden emakumeen kasuan, haurdunaldiaren hasieratik aurretiaz
|
azaldutako
arrazoien ondoriozko kontratu etenaldia hasi arte; LELTBren 37.3.b) artikuluko pertsonen istripu nahiz gaixotasun larriarengatik, ospitaleratzearengatik edo ospitaleratzerik behar ez duen ebakuntza kirurgikoarengatik, etxeko atsedena behar bada, jaiotzarengatik, adopzioarengatik, adopzio ondoreetarako zaintzarengatik edo familian hartzeagatik (ikusi LELTBren 37.4 artikulua), seme alabak garaia ba...
|
|
LELTBren 65 artikuluarekin bat etorriz, enpresa batzordearen gaitasuna eta lanbide isilpekoa estu lotzen zaizkie beraren informazioeta kontsulta eskumenei. Hori berori ondorioztatzen da jarraian
|
azalduko
diren ezaugarrietatik.
|
|
Estatutu izaerako hitzarmen kolektiboak negoziatzeko hasierako legitimazioa da hori. Hasierako legitimazio hori jarraian
|
azalduko
da, baina geroago ikusiko den moduan (infra 3.3 eta 3.4), kontuan hartu behar da estatutu izaerako hitzarmenek LELTBren 88.2 eta 89.3 artikuluek galdatutako legitimazioak ere behar dituztela, hots, legitimazio osoa eta erabakitzeko legitimazioa, hurrenez hurren.
|
|
Hitzarmen kolektibo bidez, eta ekoizpen jardueraren sektoreko edo enpresako lanbide osaera aintzat hartuta, osaera horrekin bat datorren hautesleku berri bat ezar daiteke. Halakoetan, jarraian
|
azalduko
diren hauteskunde arauak hautesleku kopuru horretara egokituko dira. Enpresa batzordeko postuak modu proportzionalean banatuko dira enpresa bakoitzean, aipatu hauteslekuak osatzen dituzten langileen kopurua kontuan hartuta.
|
|
Ad intra, sindikatu jarduerarako eskubidera biltzen dira sindikatuaren estatutuak eta araudiak idatzi, barne administrazioa eta jarduerak antolatu eta ekintzen egitaraua
|
azaltzeko
eskubideak.
|
|
Eskabidea onartu ezean, langilearen familiaeta lan bizitza uztartzeko beharrizanak gainditzea ahalbidetzen duen proposamen alternatiboa egingo du edo eskubide hori egikaritzeari ezezkoa emango dio. Proposamen alternatiboa egin denean edo eskabideari ezetza eman zaionean, hori erabakitzeko arrazoi objektiboak
|
azalduko
dira zioak emanez.
|
|
(a) Bidegabeko gisa kalifikatutako diziplinazko kaleratzean, kalte ordainak, oso osoan eskudirutan ordainduko direnak, izango dira egutegiko 20 egunetako alokairuak bider lan egindako urteak, 12 hilabeteko mugarekin. Era bereran, enplegatzaileak ez dituenean betetzen kaleratzea gauzatzeko betekizunak, ez betetze horrek sortuko ditu
|
azaldu
berri diren ondoreak.
|
|
Kontsultaldia akordioarekin amaitzen denean, uste izango da badirela LELTBren 41 artikuluak lan baldintzak funtsean aldarazteko aipatu justifikazio arrazoiak, eta akordioa jurisdikzio sozialena aurkaratu ahal izango da, hori lortzeko iruzurra, doloa, derrigortzea edo eskubideaz abusatzea izan bada bakarrik. Nolanahi ere, ukitutako langileek erabaki hori auzitegietan aurkaratu ahal izango dute, jarraian
|
azalduko
den moduan, banakako modalitateari heltzean.
|
|
Berme horren abiapuntua da langilearen edozein hartzekodunek, kreditua asetzeko, langilearen alokairuak enbargatzea edo atxikitzea eska dezakeela. Edonola ere, arestian
|
azaldutakoaren
ildotik, LGA enbargaezina da. Baina hurrengo ñabardura egin behar da:
|
|
Zehatzago, benetako beka dagoela adierazteko orduan, egiteko garrantzitsua izan behar dute jurisprudentziak ezarritako presuntzioek. Bestela esanda, onura nagusiaren irizpidea —bekadunaren prestakuntzari lehentasuna emanez, beka ematen duen erakundearen ekoizgarritasunaren aurretik— egitatezko presuntzioa izango da, eta hori horrela dela defendatzeko, jarraian
|
azalduko
diren zantzuak aintzat hartzea gomendatzen da; izan ere, zantzu horiek egitatezko presuntzioari estu lotzen zaizkio eta aztertutako beka desberdinen ezaugarriak ulertzeko baliagarri ere badira, ezaugarri horiei datxezkien neurrian:
|
|
G Bere mende ez izatea inorentzako langileak eta hirugarrenekin ez kontratatzea edo azpikontratatzea jardueraren zati bat edo jarduera osoa, dela bezeroarekin kontratatutako jarduerari begira, bezero horrekin duenean ekonomia mendekotasuna, dela beste bezero batzuekin kontratatu litzakeen jarduerei begira. Nolanahi ere, inorentzako langileak izateko debeku hori ez da aplikatuko jarraian
|
azalduko
diren egoeretan; izan ere, halakoetan inorentzako langile bat kontratatzea ahalbidetzen da: (a) haurdunaldi bitarteko arriskua eta 9 hilabetetik beherako adingabearen edoskialdi naturalak iraun bitarteko arriskua dagoenean; (b) amatasunaren, aitatasunaren, adopzioaren edo adopzio aurrekoa nahiz iraunkorra izan daitekeen familia harreraren ondoriozko atsedenaldietan; (c) kargura dituzten 7 urtetik beherako adingabeak zaintzeagatik; (d) odol bidezko nahiz ezkontza bidezko bigarren gradurainoko senitartekoren bat kargura izateagatik, behar bezala egiaztatutako mendekotasun egoeran; (e) odol bidezko nahiz ezkontza bidezko bigarren gradurainoko senitartekoren bat kargura izateagatik, senitarteko horrek %33ko desgaitasuna edo handiagoa duenean, behar bezala egiaztatuta.
|
|
(c) Kontsultaldian akordiorik lortu ezean, alderdietariko edonork utzi ahal izango du eztabaida hitzarmeneko batzordearen esku. Bada, batzorde horrek, gehienez ere, 7 eguneko epea izango du, eztabaida
|
azaldu
zitzaionetik zenbatzen hasita, uste duena adierazteko.
|
|
Edozein kasutan, gatazka kolektiboa dagoenean, hitzarmenaren interpretazioa edo aplikazioa dela eta, hitzarmenaren batzorde parekideak esku hartu du, gatazka hori epaiketaz kanpoko prozeduren esparruan edo organo judizial eskudunean modu formalean
|
azaldu aurretik
.
|
|
16 Labur labur
|
azaldu
sindikatu askatasunaren edukia.
|
|
33
|
Azaldu
, adibideen bidez, hitzarmen kolektibo batean zein klausula bilduko diren eduki arauemailera eta zein betebehar izaerako edukira.
|
|
Laburbilduz, lan zuzenbidearen bilakaera Espainian zazpi garai nagusitan sailka daiteke, horietara biltzen direla hurbileneko aurrekariak, lan zuzenbidea eratu arte (lehenengo lan arauak, lan zuzenbidea sortzeko oinarriak eta lan zuzenbidea eratzea); lan zuzenbidea sendotzea (II. Errepublika eta Francoren garaia); eta lan zuzenbidea garatzea (trantsizio demokratikoa eta lan zuzenbidean gauzatutako aldaketak 1978ko Konstituzioaz geroztik). Jarraian, labur
|
azalduko
dira garai horietako ezaugarririk garrantzitsuenak, araurik garrantzitsuenen berri emanez.
|
|
Hain justu ere, plus hori
|
azaltzeko
inorentasunaren gaineko hainbat teoria baliatu ohi dira; den denak baliagarriak izanda ere, komenigarri da euretariko bakoitza kasu zehatzaren arabera kontuan hartu eta balioestea.
|
|
11 Aztertu 2009ko azaroaren 23ko (170/ 2009 errek. zk.) AGE, 4 Salakoa. Azterketa horren arabera,
|
azaldu
lan kontratu baten bidez gauzatutako prestazioaren eta profesional liberalek gauzatutako prestazioaren arteko desberdintasunak. Orobat, zehaztu aztertutako kasuan lan kontratua dagoen ala ez, eta adierazi zein diren auzitegiak baliatzen dituen arrazoiak ondorio batera ala bestera heltzeko.
|
|
★ Bigarrenik, Konstituzioaren lan arloko edukia jarraian
|
azaltzen
den moduan antola daiteke:
|
|
Langile horiek konpromisoa hartzen zuten euren zerbitzuak establezimendu horietan emateko merkatari enpresaburuarentzat, itundutako ordainsarien truke. Ezbairik gabe, negozio hori lan errentamenduaren bidez gauzatu zen, baina kapitalismoak aurrera egin ahala sortutako bizitzaeta lan baldintzek eragin zuten lehenengo lan arauak eta lan kontratua sortzea, hurrengo atalean
|
azaltzen
den testuinguruan.
|
|
Zehatzago, gizarte klase berria sortu zen fabriketan alokairuaren truke zerbitzuak ematen zituzten langileak konturatu zirenean filosofia liberala eta horren postulatuak hilgarriak zirela eurentzat. Ondorio horretara heldu ziren jarraian
|
azaltzen
diren jazoerak zirela eta.
|
|
Gelatik kanpo gauzatu beharreko zereginetara biltzen dira, esaterako, banakako ikasketa, jarduera praktikoak eta tutoretzak. Are gehiago, gelan bertan partaidetza aktiborako eta jarduera praktikoak egin eta
|
azaltzeko
denbora aurreikusi behar da.
|
|
Duda mudarik gabe, Justinianoren Digeston jasotako zuzenbide erromatarra da horren adibide (VI. mendea). Hartara, arestian
|
azaldutakoaren
ildotik, esklaboen zerbitzuak arautzeaz gain (VII. Liburuan, 7 tituluan), bere baitara bildu zituen locatio eta conductio akzioak (19 Liburuan, 2 tituluan) eta libertoen zerbitzuak ere (38 Liburuan, 1 tituluan).
|
|
Lan zuzenbidearen ezagutza iturri garrantzitsua da; izan ere, auzitegiek ezin dute jurisprudentzia hautsi. Horixe ondoriozta daiteke JSALren 193.c), 207.e) eta 219.1 artikuluetatik, arestian
|
azaldu
denaren ildotik.
|
|
(c) Aukerazko izapideak.
|
Azaldu
berri den bigarren fasearen eta administrazio ebazpenaren artean, aukerazko hiru izapide izan daitezke. Halakoak gauzatuko dira kasuaren inguruabarren arabera eta Lan Agintaritzak horren inguruan duen irizpidearen arabera:
|
|
Mekanismo horietako lehenengoa oinarritzen da estatuen txostenen gaineko kontrol prozeduran. Horren arabera, urtero, urriaren 31rako, estatu alderdi bakoitzak txosten bat aurkeztu behar du, gai multzo jakin bati buruzkoa,
|
azalduz
Gutuna praktikan nola aplikatzen den. Bada, orotara lau gai multzo daudenez, estatu bakoitzak lau urterik behin aurkeztuko du gai multzo bakoitzari buruzko txostena.
|
|
4/ 1981, 32/ 1981 eta 214/ 1989 Epaiak58 Doktrinan zehar gero hain errepikatuak izan diren epai horien bitartez toki autonomia, zehaztu gabeko kontzeptu juridikoa den aldetik, erakunde berme bat moduan antolatu da, bere izaera eskumenen banaketako sisteman oinarriturik. ...ora eta leku bakoitzean gizarte kontzientziak horren inguruan duen irudiarentzat jaso daitezkeen terminoetan; beraz, berme hori ezezaguntzat jo ahal izango da soilik erakundea mugatua denean, erakunde horrek existitzeko dituen aukerak ia erabat galarazten dizkiolako59 Hiru epai horiek jarraian aztertuko ditugu eta horiek zehaztu eta modernizatu duten bestelako Konstituzio Auzitegiaren doktrina ere
|
azalduko
da.
|
|
Interes naguasiaren teoria ezartzen du Konstituzio Auzitegiak bere otsailaren 2ko 4/ 1981 Epaiarekin PAREJO ALFONSOk adierazten zuenez, hurrengo arrazoiagatik: " ez dira existitzen, bere izaeragatik, soilik, toki interes bat edo interes batzuk" 70 Horrekin guztiarekin interesaren eta eskumenaren arteko lotura
|
azaltzen
da. Izatez autonomiaren berezko interesak eta eskumenak bereizten direla iruditu arren, ezin dezakegu ukatu autonomiak eragin zuzena duela eskumenen esparruan eta toki erakundeek berezkoa duten interesa izan dezaketen gaietan parte hartzeko ahalmena izango dutela71 Interpretazio hori eskuan hartuta, TAOLak 2 artikuluan zera adierazten du:
|
|
Epaiak nukleo deitzen dio eduki horri. Epai hori
|
azaltzerakoan
Agoues MENDlZABALek honakoa gogorarazten du: " Berme hori, udal autonomiaren kasu zehatzean, EKren 137, 140 eta 141 artikuluetan jasota zegoen.
|
|
Ez dut lege azterketa bat bakarrik egin. Toki autonomia, kontrola, finantza jarduera eta kontzeptu teoriko guztiak
|
azaldu
ahal izateko, legea aztertzeaz gain, lege horren interpretazioan doktrinak esandakoa erabili da. Autore ezberdinek emandako iritzi ezberdinak jasotzen saiatu naiz irakurleak ahalik eta iritzi gehien lor ditzan.
|
|
Azterketa dogmatikoarekin batera,
|
azaldutakoa
berresteko asmoarekin, gai ezberdinen inguruko jurisprudentzia aztertu da. Autonomiaren eta kontrolaren inguruko kontzeptuen esparruan, Konstituzio Auzitegiaren otsailaren 2ko 4/ 1981 Epaitik hasita Toki Administrazioen Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko abenduaren 27ko 27/ 2013 Legearen ondorioz etorritako epaietara jorratu ditut (KAren 41/ 2016 epaitik hasita).
|
|
Lan honen amaieran, azkenik, egindako azterketaren ondorio nagusiak
|
azaltzen
dira. Ondorio horiek lanean zehar agertzen diren hausnarketen laburpena izateaz gain, etorkizunean gaia aztertzeko geldituko den oinarria izan daiteke.
|
|
Bilakaera historiko honi dagokionez ere amaiera puntua 1978ko EK aldarrikatzean jarriko da. Gaur egun indarrean dagoen erregimena, 1978ko Konstituzioarena alegia, tratamendu bakoiztua izango du gaur egungo toki autonomiaren kontzeptua
|
azaltzeko
. Beraz, bilakaera historikoaren errepaso hau XIX. mendeko Baionako Estatutuarekin hasiko dugu eta XX. mendeko diktadura frankistarekin bukatuko dugu.
|