Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 103

2000
‎Liburua idatzi nuenean ihesi nenbilen erlijioa  ren itzal luzetik. Gaur ez dakit itzalik gabea izatera heldu naizen, baina badakit ez nukeela nire haurtzaroa kontatuko orain ia hogeita hamar urte kontatu nuen moduan. Nola egingo nukeen orain?
Badakit ez duela asmo txarrez egiten, baina Dan oso jakinluze eta indiskretoa da. Berdin berdin galdegingo dizu egoera familiarraz, edo irabazten duzunaz edo daukazun auto markaz.
‎bi amorosek elkarri luzatzen dizkioten begirakuneak, elkarrengana hurbiltzeko duten joera eta modua niri gero eta adierazgarriagoak egiten zaizkit. Badakit ez duzula halakorik entzun gura, baina niri hala iruditzen zait eta halaxe diotsut. Amaitzeko, eta Rakelentzako mezuren bat idaztea erabaki baduzu, hona hemen Las Vegas en egongo garen hotelaren izena:
2001
‎Horrelako eginkizunetarako ez dugu gure artean ez gogorik ez girorik izan. Erruduna nor den jakiteak ez du axola handirik, baina hori ondo jakinaren gainean dugula abiatu behar dugu bide horietatik.
Badakit ez dutela, Jainkoari eskerrak, kristau demokrata guztiek horrela jokatu Txilen: onenek eta argienek ez, beharbada; bai, ordea, gehienek eta eraginkorrenek.
‎Madariagak dioenez: " Bere nobelak puska gaizki josiak dira, neurri eta itxura jakinik ez dutenak. Nola hasi eta non buka, nork daki?
‎Lan hori, orain, euskarari berari zor dio. Bidea hain ederki dakienak ez du noski gidari beharrik. Hauxe esatera ausartuko nintzaioke halaz ere:
2002
‎Amak ez zidan begirik kentzen. Banekien ez zuela normaltzat jotzen ni musika akademiara joatea, baina ez zen ezer esatera ausartzen. Aitak periodikoko zuzendariaren kontra jarraitzen zuen.
‎Edonola ere, istorio zahar arrunt bat, baldin esperientzia hark erre eta pipertu izan ez balu. Etxean entzundakoagatik dakit ez zuela porrota irensten jakin eta harreman gatazkatsuak zituela jendearekin; beti zuela auziren bat, udaletxekoekin ez bazen, irakasleren batekin edo guraso elkartearekin. Ahotsa bezain zakarra zuen behintzat jenioa.
2003
Badakizu ez dudala senargairik.
‎–Errak hi, ez haiz gibelatuko arauz? Bazekik ez duala eskubiderik! Aitzina beti aitzina duk.
‎Ikusi ahal izan nuen anabasa hartan, eskuz esku, sukaldeko aihotz distiratsu bat, hezurrak eta zatikatzeko erabiltzen den horietakoa, auskalo nondik agertu zena. Baina, tira, jipoi hartatik neure burua kanpoan uzten badut ere ezen Jainkoak daki ez nuela bertan eskurik hartu, ez litzateke nire aldetik ez justua ez ausarta eskuak hain lotsagabeki garbitzea hura Fuenteovejuna bat zen, azken finean, eta, beraz, kontakizuna lehen per  tsona pluralean idazten jarraituko dut, orain arte egin dugun bezala. Ongi.
‎Izan ere, zer gertatzen da tentaldi izateaz ondo gorde  tzen ez den neskatilarekin? Hau da, bere lotsa eta birjintasuna ondo zaintzen jakin ez duenarekin. Behartuak edo bortxatuak izan ziren makina bat neskek halakoak jasan zituzten aitorlekuetan:
‎Euririk egiten ez duenean, edo izurrite garaian, esaterako, Erreguteak ez du inoiz hutsik egiten: emaitzak ez badira berehalakoak ez da Jainkoaren gogorkeriagatik izango, guk ondo erregutzen jakin ez dugulako baizik, harrotasunez jokatu dugulako, edo fede epelegiarekin.
2005
‎–Errudun sentitzen naiz, Joantxo, errudun. Badakit ez dudala zerikusirik gertatu den horretan, beti argi utzi izan dudala halako ekintzen kontrako jarrera, baina Julio maitale izan nuen, eta etsai ere bai aldi berean, eta ez dakit, baina nolerebait haren heriotzaren errudun sentitzen naiz. Ez dakit ondo azaltzen.
2006
‎Behin baino gehiagotan damutu izan zait koadro hura, itsasora bota ordez, neuri oparitzeko eskatu ez izana. Nolanahi ere, badakit ez nuela inolako eskubiderik halakorik zuri eskatzeko.
‎Nirea zen errua: nik zabaldu nion bidea Elsbethen erresuminari, eta ni izan nintzen haren jarduna eteten jakin ez zuen koldarra, eta egia da, aitor dut, ez nintzen gai izan Elsbethi belarrondoko bat emateko, ez nintzen gauza.
‎Ez dizut endredorik eragin nahi, benetan diotsut. Nolanahi ere, jakizu ez dudala sekula ahaztuko inolako baldintzarik gabe erakutsi didazun eskuzabaltasuna.
2007
‎–Bai. Jakingo ez dut ba. Haren jaioterria da.
‎– Jakingo ez duk, ba! Tira, esadak!
‎Baina zu bere lagun mina. Lagun minei gauza batzuk kontatzen zaizkie amek sekula jakiten ez dituztenak.
‎Nik deusik ez bainekien. Geroztik jakin dut, baina dakidana ez dut oro izkiriatuko, eta beharbada ez dut nehoiz hitz bat izkiriatuko, larru zuriko jendeek ez baitute dena jakin behar. Denak buruan ditut, amatxi xaharrak eta bertze herriko zaharrek erakutsi zizkidaten ipuinak, hitz batez, herri honen oroimena.
2008
‎Mifuren begi arrailduak handitu egin dira gure besarkada eta musuak ikustean. Badaki ez dugula aspaldian elkar ikusi eta hitz egiteko gauza asko izango dugula. Ordenarik gabe egingo dugu hitz gai batetik bestera jauzi eginez, itzulinguruka ibiltzeko astirik gabe.
‎Berdin jokatuko ote luke ezer jakingo balu? S.I. k badaki ez duela leku nahikorik bi umerentzat bere tripan. Baina momentu horretan, H baino ez du maite, burbuila batean sartuta egongo balira bezala, beraiek dauden gelatik kanpo mundua existituko ez balitz bezala.
‎[Sukal idazleak.] Sukaldean idazten hasten ez naizen bitartean, badakit ez dudala idatziko sukaldean idazten duten gure Auspoako zaharrek bezala. Ondo osatutako sukaldean bada gozotik, gezatik, gazitik, minetik, erretik, egositik, gordinetik eta denetik; bada gustua, usaina, lurruna, beroa, epela, hotza eta hotzila.
‎–Erredios! Nahiago nuen deus jakin ez banu!
‎Yantze ibaiaren ertzean dagoen Fengdu hirian jaio zen Enara Fuhan, 2005eko urtarrilaren 21ean. " Fengdu hirian jaio zen" idatzi dut nahiz eta badakidan ez dugula inoiz jakingo egia ala gezurra ote den. Behin baino gehiagotan entzun izan dut Txinako emakume askok bidaia luzeak egiten dituztela haurra abandonatu aurretik, haurra euren jaioterritik urrun aurki dezaten, baina hau ere ezin esan dezaket egia ala gezurra ote den.
‎Gure porrot nabarmenak, ordea, pragmatikoago egin gaitu. Egun, ez dut mundua aldatu nahi, beno, hau ere ez da guztiz egia, mundu ezberdin bat nahi nuke, baina orain badakit ez dudala inoiz ikusiko?, eta konformatu egiten naiz pertsona bakar bat aldatzearekin. Eta badakit, Enararen bizitza aldatu egin dugula.
‎Poteko purearekin eta frutekin, ordea, ez zitzaion gauza bera gertatzen. Ez zen geldirik geratzen eta ahokoa kanpora botatzen zuen, ahoan zuen horrekin zer egin jakingo ez balu bezala. Beijingeko hotelean, esaterako, meriendaren ordua sufrikario itzela izaten zen.
2009
‎Noan lekuan ez dut gure diruaren beharrik izango. Badakizu ez dudala salbabiderik.
‎Klinikan jandako ogi pusketak apaldu ez, baina handitu egin zion gosea. Arasa zabaldu zuen, baita mahaiko tiraderak ere, nahiz eta ondo jakin ez zuela aurkituko ez okelarik ez ogirik, ez dirurik. Behin eta berriro pasatu zen horman eskegitako ispilu txikiaren aurretik, eta lotsa sentitzen zuen ikustean bere irudiak botatzen zizkion zehar begirada haiek, zurbiltasun hura, bere ezpainetako tolestura gozogabe eta desesperatuak, bere esku dardaratiak.
‎Ez zaude minduta, Clara? Badakizu ez dudala munduan zutaz beste inor maite; emakume hura ez zen, ordea, besteak bezalakoa. Zu, Clara, eta gure haurra kenduta, emakume haren eta orain arte ikusitako guztiaren arteko aldea, zeruaren eta lurraren artean dagoen berbera da.
‎Brunok atseginez onartu zuen lana. Handik aurrera, bere trebetasunak preziatzen jakin ez zuten antzerki nahiz zine munduko sasijakintsu haiek egurtzeko aukera izango zuen; eta, hori gutxi balitz, ordainduta. Gainera, nazkatuta zegoen bere orduko lan egoera prekarioaz:
‎Iluntasunak inguratuta zegoen, eta bera, soketatik zintzilik, akrobata baten pare. Bazekien ez zuela luzaro iraungo, lehenago edo geroago, erori egingo zen iluntasun hartan. Orduantxe ikusi zuen goraka igotzen zen soka mehe bat, bere gorputzari eusten zioten soka korapiloetara lotua.
‎Nik gaur egun ez dut inolako gorrototik zureganako; azkenengo urteetan eduki dut astirik hura garbitzeko. Berriro sentitzen naiz zeure ama, ama izaten jakin ez duen ama bada ere. Eta zuri..., geratzen zaizu zuri gorrotorik nireganako?
‎Aspaldi aipatu gabeko nire kategoriarena ekarri du platerera Mari Carmenek; barre apurren bat egin dugu saregin baserritarra izateagatik daukadan kategoria dela eta ez dela. Bai, bizitzako gauzarik garrantzitsuenak eratara josten jakin ez duen saregin baserritarra izan naiz ni, kategoriak kategoria. Paperok idaztean, beti geroko uzten nuen sarea konpontzen hasi naiz eta pentsatzen nuen baino zulo gehiago aurkitu dizkiot; ez dakit bat bera ere josi diodan eratara.
‎Aurpegi bi haiek ondo hornituta bazeuden, gaur arratsaldekoa, berriz, hezurra eta azala besterik ez da izan, begiak hondoraino sartuta izan ditu, garauz beterik egon da eta ilea pega pega eginda eduki du. Hain ezberdinak izanik ere, antzeko zeozer aurkitu diet nik hiru aurpegiei, zer den azaltzen jakin ez dudan arren arratsaldean. Arratsaldean ez baina orain bai.
‎Aitak gura izan zuelako etorri bazinen ere mundura, gustura onartu zintudan. Umetan, poza besterik ez zenidan eman, nik behar den bezala eskertzen jakin ez banuen ere. Gero etorri ziren, lehenago nire ondotik alde egiteak sorrarazi zidan samina, eta, ostean, zure joan etorrien berri izaten nuen heinean, larritasuna, amorrua, pena, gorrotoa... bata bestearen atzetik edo guztiak batera nahasita.
‎" oso gaizki goaz, ezagutza dezente igo arren, erabilera ez baita urrutitik ere neurri bertsuan handitzen";" euskara hain gutxi erabiltzeak horixe adierazten du: jendeak nahiago duela gaztelaniaz bizi";" zertarako gastatu hainbeste diru euskara bultzatzeko, gero dakitenek ez badute erabiltzen?";" euskara gehiago erabiltzeko egin behar dena da administrazioetatik neurri agintzaileak hartu eta euskara erabiltzera behartu; ez al gaude, bada, Euskal Herrian?";" euskara gehiago erabiltzen ez bada herri erakundeek ezer gutxi egiten dutelako da, eta Espainiako politikaren mende daudelako eta gaztelaniaren mendeko hizkuntza politika egiten dutelako, ne... Horiek eta antzekoak entzuten dira, ura norberaren errotara eramateko erabiltzen baitu zenbaitek erabileraren auzia sarri askotan.
2010
‎Baretu zen Saizarbitoria azkenean eta luze gabe iritsi zen Izagirre. Orduan ostera ere ekin zion Saizarbitoriak bere erretolika luzeari, kanpainaren autoreak zeintzuk ziren jakingo ez balu bezala. " Hau lana!", errepikatzen zuen serio," lana baldin bada, ez dik inortxok ere irakurriko!".
‎Isilduko zira azkenean! Mintzatu behar denean, dakizuna ez duzu erraiten, eta norbaitek erraiten duenean, haren mintzatzen ez uzteko ez zira atertzen! Orain bakemazu jakin dezagun zerbait undarrian!
‎Azkeneko hitza ahoskatu orduko konturatu nintzen ze paper pobrea bete nuen Teresaren aurrean eta neure burua gorrotatu nuen azkarragoa izaten jakin ez nuelako. Badakit nire izaeraren alderdi ahuletako bat izan daitekeela horrelako egoera batean bertigoa sentitu eta disimulatzen ez jakitea baina horrelako erantzun batekin bikotearengan sortu nuen dezepzioa bere aurpegian islatu aurretik erori zitzaidan zintzurretik behera urdaileraino.
‎Nork azal ziezaiokeen Iliadako heroiari iritsia zela banaketaren une seinalatua? Nork leunduko zuen maiteen zituenen galera onartzen jakin ez zuen garaile baten mingostasuna, haren erraietako minak ez baitziren inoiz sendatu ezta Briseida maitea galdu ondoren ez Patroklo adiskide mina galdu ondoren ere?
‎Hauteskundeetako galtzaileek eratu zuten Jaurlaritza; eta, gainera, kritika garratza egiten zioten irabazleari, Lehendakaria izendatzeko ekitaldira aurkezteagatik. Begien bistakoa da PPk eta PSE EE PSOEk badakitela ez zutela sekula Legebiltzarrean gehiengo osoa lortuko, guztiok ordezkatuak egon bagina; eta badakite, halaber, ez zutela inoiz gobernua lortuko, alderdi guztiek Legebiltzarrean ordezkaritza izan balute.
2011
‎– Badakizu ez dudala inoiz abagunerik izan, poliziaren ikerketa batean zuzenean parte hartzeko; nire imajinazioan bai, eleberria idatzi nuenean edo blogean ibiltzen naizenean... baina errealitatean, ez. Zurekin joan nahi nuke.
‎–Bai, jakingo ez dut ba.
‎– Jakingo ez dut ba, maitea. Neuk abesten nuen txikia nintzenean.
‎Pixontzi bat zeneukan gau mahaiaren ondoan. Banekien ez zenuela ikasiko bertan pixa egiten, baina pixontziak hantxe segitzen zuen. Badaezpada.
‎Nitaz hitz egin nahi dizut. Hobeto esateko, nitaz inoiz jakin ez dituzun kontuez. Uste dut esplikazio asko zor dizkizudala, eta horregatik.
‎goldea askatzen jakin ez zutenen lurra
‎nori zegokion inoiz jakin ez zuen hatza,
‎otzantasuna, hesitzen jakin ez zuten atakan,
‎Inoiz, zer zen jakin ez zuten gauzak pasatu zituztela esan didate. Etxalarko Santiagok, adibidez:
‎Kontrabando eta Comète sarearen garaian gertatu zena hobeto ulertzeko interesgarria litzateke Joxe Antonio Aizpuru Arzalluzen gainean hitz egitea, Txanberlain ospetsuaren gainean, alegia, egia osoa sekula jakingo ez badugu ere.
‎Eta poesia benetakoa denean eta jartzen dugunean hitzetan, jendeari ematen diogu, ematen diegu besteei, egin nahi izaten dugu gure izatetik beraien izateaganako zubi bat bezala, eta poesiarekin ematen diogu hurkoari, behar baldin bada, berak bazuen baina adierazten jakin ez zuen ezagutza bat. Eta nik uste dut poesia hori dela.
2012
‎Ez zeukatela azukrerik etxean konturatu zen Galo eta, dena hankaz gora jarri zuten gerra kontuak zirela medio, bazekien ez zuela erraza izango, ezinezkoa izango zitzaiola ez esateagatik, herrian apurren bat eskuratzea.
‎Jadanik kanpoan," gose naiz" esan du Iranzuk. Eskerrak alabak urratu duen gainerako lauretatik inork une luze batean betetzen jakin ez duen isilunea.
‎Eskaileretan gora egin zuen amak eta bakar bakarrik geratu zen Margarita. Burutik pasatu zitzaion hura izan zitekeela beharbada alde egiteko tenorerik aproposena, egoera gehiago gaiztotu baino lehen; hala ere, unean bertan ikusi zuen ezin zezakeela halakorik egin, nahiz eta horretarako arrazoi garbirik azaltzen jakingo ez zukeen. Bira osoa eman zion sukaldeari begiradarekin, eta urrutikoa zitzaiola sentitu zuen, inorena.
‎Rosariok berak ere hori sinetsi nahi du; aipatutakoa arrazoi larria izanik ere, ez dagoela bestelako deus bere semearengan eragiten; mingostasunez aitortzen baitu ez duela asmatu Jose Martini lukeen babesa, edo lukeen dena delako hori, oraindik zehazten jakingo ez lukeena, eskaintzen.
‎Ez nuen sekula entzun Brigitte Declos Marc Ohnetekin" ibiltzen" zelako zurrumurrurik, hemen esaten den bezala. Baina lurralde honetan, mota horretako esamesak kaleko azken etxeetaraino bakarrik iristen dira; landetxe apartatu hauetan, bata bestetik soro eta basoz bereiziriko etxe isolatu hauetan, gauza asko gertatzen dira inork ere jakiten ez dituenak. Niri dagokidanez, halere, duela ordubete urmaelaren ertzean jaka gorri bat besterik ikusi ez banu ere, lepoa jokatuko nukeen bi gazte haien artean bazela amodio konturen bat, erakusten zuten jarrera lizun eta lotsagabeagatik eta beren mugimendu eta irribarreetan igartzen zitzaien berotasun sor eta ezkutuagatik.
‎Maite nuen. Neure buruari esaten nion, Jeanek ezer jakiten ez zuen bitartean, ezer gertatuko ez balitz bezala zela. Inoiz, neure amesgaiztoetan, egiaz jabetzen zela imajinatzen nuen, baina geroago, askoz geroago, biok zahartuta gero.
‎Ia dena daki aulkian dagoen gizonari buruz, eta ez dakiena ere aise asma dezake: baita akusatuen aulkian dagoen gizonak bere buru propioaz dakizkienak eta sekula jakingo ez dituenak ere.
2018
‎Hori beste kontu bat zen, baliagarri sentitzen zuen bere burua. Orain, bederen, ez zeuden hutsik bizkarrean zeramatzan kutxak, barruan zeramana zer zen eta zertarako zeraman beti jakiten ez bazuen ere.
‎–Berari galdetu diozu... . Kriskitinka neukan irudimena, banekien-eta ez genuela ate hots gehiago entzungo. Dibertitzen ari nintzen.
2019
‎–Europako zaborra dira, zuek baino are okerragoak. Ijitoak dira, eta inoiz jakingo ez ditudan arrazoiengatik, Führer ak erabaki du hemen bizi behar dutela, zuekin batera. Zer esan behar duzu horretaz, Tätowierer?
‎Karrikan gurutzatu izan balira, elkarri arrotzak zirela pariatuko zuen edonork. Egoera horretan, beraiek baizik irakurtzen jakingo ez zuten aspaldiko konplizitatearen argia josiko zitzaien begietan. Urte parrasta bat bazen, jadanik, betekizun klandestino hauek partekatzen zituztela.
‎Horretaz guztiaz mintzo da Kristof Analfabetoa izeneko testu autobiografiko laburrean: " Badakit ez dudala frantsesa idatziko jaiotzez frantsesak diren idazleek bezala, baina ahal dudan moduan idatziko dut, ahal dudan ondoen. Ez dut frantsesa aukeratu.
2020
Badakit ez dudala inoiz frantsesez idatziko jaiotzez frantsesak diren idazleek bezala, baina ahal dudan moduan idatziko dut, ahal bezain ondo.
‎Berak bazekien ez zuela lapurretarik egin, eta andreak sinesten ez zion arren, itzuli zion dirua. Ez zitzaion iruditu, hala ere, horrek emakumea batere bigundu zuenik, lehen Rosariori zuzentzen zizkion hitz zakar eta ufadak berari eskaintzen hasi baitzitzaizkion.
‎Eta denek dakite ez lukeela hala izan behar, hemen garbi baitaukate guztiek nola banatzen diren beldurraren arropak eta garaipenaren trajeak. Gizon bat mendira eramaten dutenean, fusilatzeko, larritasuna dantzan dabilkio begien barruan.
Badakigu ez duela hitz egiten, baina garrasika hau esango balu bezala da: atera nazazue hemendik, historia inportante bat daukat kontatzeko.
‎Edo laguntxokeriak. Emilio Varelak zaintzen jakin ez zuen guztia, jakin ez zuena edo interesatu ez zitzaiona.
‎Edo laguntxokeriak. Emilio Varelak zaintzen jakin ez zuen guztia, jakin ez zuena edo interesatu ez zitzaiona.
‎Azken hamar urteetako itsas bidaia guztiak on  tzi berean egiten zituzten, Nuestra Sennora de Yçiar zeritzon hartan; Itziarko Ama, alegia. Urtero birritan, udaberrian eta udazkenean, itsasoz bidaiatzen zuen Manuelak, izatez lehorreko alabak, bere bizitzako lehen hogei urtean itsasorik zegoenik ere jakin ez zuenak.
2021
‎beste sexuko pertsona batek inoiz maitatuko ote gaituen ez jakitea. Beste sexuko pertsonak gure ondoan ibiltzen dira, doi doi ukitzen gaituzte kalean pasatzean, beharbada gogoetak eta asmoak izango dituzte gutaz, sekula jakingo ez ditugunak; beren eskuetan dute gure patua, gure zoriona. Beharbada haien artean izango da guretzako moduko pertsona, maita gintzakeena eta guk ere maita genezakeena, guretzako pertsona egokia; baina non ote?, nola ezagutu, nola jokatu hiriko jende andanaren erdian ezagutu gaitzan?
‎– Jakingo ez dut, bada. Ea ezer ateratzen den eta lankide egiten garen.
‎Nire lankideak hk a atera zuen, arauzko 9 milimetroko pipa erdiautomatikoa, eta burura destatu zion. Ezagutzen nuen Esti, banekien ez zuela tiro egiteko asmorik, baina optikariak eskuak jaso zituen, sen onez. Hiru hilez behingo tiro praktiketan ez zegoen Esti hautsiko zuenik, zentratuta zegoenean.
‎–aurreratu zitzaidan Martina, bakegile beti?. Badakizue ez duela kasuen gainean hitz egiterik.
‎Harrigarria da esan den guztia, bai eta nola esan den ere. Eta badakit ez dudala modurik, eta are gutxiago orain, zu konbentzitzeko kontatzen dituzten kontu horiek denak ez direla egia.
‎Arlote hark bizilekutzat hartua zuen tokia. Jakingo ez zuen, ba, non zegoen!
‎Gizonak ebakiondoa ukitu zuen, han zeukala inoiz jakin ez balu bezala.
‎Gure konpartimenduan hiru gazte, emakume heldu bat eta bostok gindoazen. Nik leiho ondoko eserlekua hautatua nuen (nahiz eta gero jakin eserlekua ez zela nirea, frantsesez jakingo ez nuelakoan, gazteek ez zidaten fitsik ere esan), eta leher egina egon arren, nire ariman esan ezin ahalako bozkarioa sentitzen nuen, eta bozkario hark ez zidan begiak ixten uzten. Aldian begirada konpartimendu barrenera mugatzen nuen, eta aldian kanpoko iluntasunera luzatu, baina orduan ere, gauak treneko kristalak ispilu bihurtzen zituelarik, barneko gazteak ikusten nituen.
2022
‎Baina horrela izan da gero ere. Sarari dena azaltzen diote polikiago, ergela balitz bezala, jakingo ez balu bezala zer diren guraso bilerak, baimenak, arloak, irteerak, testuliburuak, etxeko lanak eta ebaluazioak. Berdintasunaren eta integrazioaren eta elkarbizitzaren izenean egindako guztiak, desberdina dela esaten dio Sarari.
‎Alaitasun are samurrago batek gainezka egin zion bihotzetik eta turrusta beroan barreiatu zitzaion zainetan barrena. Izarren su eztien antzera piztu zitzaizkion elkarren arteko bizitzako momentuak, inork ez zekizkienak eta inoiz jakingo ez zituenak, eta memoria argitu zioten. Momentu horiek gogorarazi nahi zizkion Grettari:
‎Joan zirenean, herriko bizilagun bakar bat ere ez zitzaien joan despeditzera, zeren, etxe barruetan, denak marmarrean ari ziren: " A zer nolakoak, badoazen hauek, non izango dituzte hemen baino maiteago?, horiek dakitenak ez du-eta ezer balio beste inon". Eta arimarik ez zitzaien joan agur esatera etxea utzi zutenean, inor ez, inor ez, inor ez musuzapi zuri batekin.
‎Gizonak begiratu egiten dit eta haren begietan samurtasuna eta esplikatzen jakingo ez nukeen keinu bitxi bat nahasten dira. Begiratu egiten diot, jakinda igual gehiegi eskatzen diodala.
‎...koroatu horiek titietatik zirrikitura, eta perfektua litzateke gauza hortxe geldituko balitz, aldiro ez balu niri zakila sartzeko zorakeria egingo, hortxe bere hirurogeita hamar urteak nire gorputza zapaldu beharrean, zabaldu hankak pixka bat gehiago laztana, judu ez zaren txiki ezdeus horrek, eta nik begiak ixtekoa egiten dut nire ahoa bilatzen duen aitaita hatsaren mehatxupean, ez jauna ongixko dakizu ez dudala musurik ematen eta ez dizudala inoiz musurik emango, bai gaur bai, musu emango duzu, musu emango didazu egunero etortzen natzaizulako, bezero ona naizelako, baina bele jauna, hargatixe ez dizut musu eman nahi, hain zuzen egunero zatozkidalako, eta gaur musu ematen badizut, promes egin didazu bihar ez zarela etorriko, ez zatzaizkidala inoiz berriz etorriko, eta ongi legoke orduantxe bert...
‎...suna halabeharra balitz bezala, beraz nik nahi ala nahi ez gizon bat aterako zait bidera eta bere zaldiaren gainean hartu eta eraman egingo nau, besoetan hartuko nau eta hankak airean ditudala, lauhazkan abiatuko gara biok batek daki zein batasun eternalerantz, eta, dudarik gabe, bera bezalako gizon bat izango da, osasuntsu eta orekatua, eta zer dela-eta luke horrela izan psikoanalista jauna, ongi dakizu ez nukeela gizon hori nahiko zeren nik eduki ezin dudan gizon horixe baizik ez baitut nahi, zu adibidez, inoiz edukiko ez zaitudalako nahi zaitut, besterik gabe, zinez logikoa da, desioak ez du ezagutzen bere berea den errealitatea baizik, ikusten duzu hiltzea merezi dut bidea atzera ibiltzen ez dakien arratoi burugogorkeria honengatik, behar baino aurrerago joateagatik leher gaizto egingo duen p...
‎Eta justuki nori eskatu nioke barkamena, horixe da gauza bat inoiz jakin ez dudana, amari beharbada, baina seguru ere ez nago, nola eskatuko nioke barkamena, behin sabela ireki nion eta harrezkero ez zaio itxi, gizonen arreta galarazi nion, nola eskatuko nioke bada barkamena, berak galduriko guztia jaso dut nik, gorputz fresko eta markarik gabeko bat, gorputz horri xeheki begiratzen dion gizon bat gorputz hori neurtzen ari dena eta ohe batean planearazten duena abioia...
‎...zatasuna, gizonak beren aldera erakartzeko joera, logelako atea erdi irekitzeko izaera, inor ez sartzeko, eta sartzez gero begiratzera baizik ez sar  tzeko, errezelak irekiarazi auzoek eranzten ikusi ahal izateko, haiexek izateko hori egiteko baimena duten bakarrak, baina amatxo zergatik ezin dut aita goitik behera larrubizi ikusi eta zergatik berak zu bai, horra zenbait galdera inoiz erantzuten jakin ez ditudanak, tira, beharbada erantzun zidaten esanez ez nuela horretarako eskubiderik haiek nire gurasoak zirelako, nire aitta eta nire amatxo, aitek eta amatxoek baietz, nahi badute ikusi dezaketela elkar larrubizi, baina haurrek ez, oso txikiak direlako, eta begiak oso handiak dituztelako, tira, halakoren bat esan izango zidaten, baina ez zen nahikoa edo ez nuen esplikazioa onartzeko gogorik, ...
‎...at esan dezakeela hitzen atzean ezkutatzen denari buruz, atzaparkada horiek uzten dituzten markek ez dutela amaren bularra eskatzen duen haurraren amorruaren enbidiarik batere, gainera batek daki gizon horrek ez ote duen burua esku artean duela lo egiten, ni bainugela batean larrubizi nagoela amestuz, batek daki ez ote den isilean masturbatzen nire istorioei bizitasun pixka bat emanez, horra inoiz jakingo ez dudana, horra aditzeko eskubiderik ez dudana, eta jakingo banu, zer gertatuko litzateke, zer agituko litzateke eskua praka barruetan harrapatuko banu, buztana hartuko banio eta ahoan sartuko banu, zenbat denbora izango genuke bizitzeko ahoa goitik behera eta ezkerretik eskuinera ibiliko banio, zenbat denbora plazerez korritu arte, munduaren azkeneko oinaztarrira arte, ez dakit, baina beharbada...
‎...a ispiluek noranahi pertsegitzen zaituzte, dendetara eta kafetegietara, zeure presentzia biderkatzen dute, eta hainbeste ispiluren artean utzi egiten diot neu izateari, jendea ni ikusi gabe dabilkit inguruan, nire sexua ez da behar bezain garbi islatzen, behar bezainbat makillatu ez den emakume bat naiz, ez, neure burua apaindu behar dut, geruza bat erantsi behar diot artifiziorik gabe ezer izaten jakingo ez nukeen horri, eta denek argi bezain garbi ikusten dute emakume bat naizela, baina nik behin eta berriz frogatu behar diet ez daitezen nahastu, apaindu gabe utzi dudana ez dadin inoiz ikusi, gorputz gordin hori, gorputza egiazko emakume baten gorputz egiten duen elementuez gabetua, gorputz bat, segitzen dituen edertasunezko erritual  marken bidez gizonak berotzen ahalegintzen dena, bere burua...
‎Ongi pentsatuz gero, ama gehiegi izan nituen, deboto eredugarri gehiegi, gaitzizen batera errendituak, beharbada haiek ere ez zuten sinesten, ez behintzat zeharo, izenen gose egarri den Jainko batengan, beharbada besterik gabe zebiltzan han, aitzakia bila, beren familietatik urrun ibili ahal izateko, mundura ekarri zituen egitatetik libratu ahal izateko, Jainkoak jakingo ez balu bezala nondik sortuak ziren, aita eta ama batengandik, bai bada, Jainkoak jakingo ez balu bezala haien Jeanne eta haien Anne haien atzean gurasoek hautatutako izen desegoki bat ezkutatzen saiatzen zirela, halako amengandik gehiegi izan nuen, eta gutxiegi neureagandik, amak ez baininduen inoiz deitu, amak nahikoa zuen lo egitearekin, eta bere lo egin behar hartan aitaren esku utzi zuen ni ...
‎...edugarri gehiegi, gaitzizen batera errendituak, beharbada haiek ere ez zuten sinesten, ez behintzat zeharo, izenen gose egarri den Jainko batengan, beharbada besterik gabe zebiltzan han, aitzakia bila, beren familietatik urrun ibili ahal izateko, mundura ekarri zituen egitatetik libratu ahal izateko, Jainkoak jakingo ez balu bezala nondik sortuak ziren, aita eta ama batengandik, bai bada, Jainkoak jakingo ez balu bezala haien Jeanne eta haien Anne haien atzean gurasoek hautatutako izen desegoki bat ezkutatzen saiatzen zirela, halako amengandik gehiegi izan nuen, eta gutxiegi neureagandik, amak ez baininduen inoiz deitu, amak nahikoa zuen lo egitearekin, eta bere lo egin behar hartan aitaren esku utzi zuen ni haztea.
‎Zure umeari otorduak noiz egitea komeni zaion esango dizuna, bost minutu beranduago bazkalduz gero haizeak sortzen zaizkiola baieztatuko dizun amona sorgina. Bainuontziko tenperatura ukalondoarekin hartzen dakien amona petrikiloa termometroa aspaldi asmatu zela jakingo ez balu bezalaxe gerturatuko zaio jasankorrari, ukalondoa non daukan erakusten dion bitartean, jakingo ez balu bezala. Amatu berri denak sudur punta uretan sartuta ederki asko antzematen duela beroegi edo hotzegi dagoen esateko grina isilpean gordetzen du, ez baita egokia ama bat desatsegina izatea.
‎Hil da halako, joan da urlia. Eta jakin ez ditugunak.
‎Esanez bezala, azpitik: " badakit ez dudala ezer egin neure bizian, baina bizia ez da zerbait egiteav. Azpitik, gogapetik; bizia ez da zerbait egitea jakinaren gainera, eta ahotsera?
‎Aurreneko ertzekoek baboak ematen dute(" zintzo normalegiak") eta berek badakite hori, eta beste er  tzekoak babotzat edo arruntegitzat hartuak izateko beldurrez bizi dira (baboak izan daitezke haietako asko, baina modu asintomatiko edo subklinikoan). Eta" ni ez naiz baboa, aizu, eta badakit sinisten dudala eta badakit ez dudala sinisten; badakit gezurrari antzematen, baina, kar, kar!, denean obedituta ez da ezer gertatzen, kar, kar!, ze uste duzu?, ez dakidala dena gezurra dela?, kar, kar!, baboa halakoa!, kar, kar!" Holatsuko zerbait. Eta (kulturan eta zernahitan) gora iristen direnek bezalaxe (orotan) behe samarrean gelditzen direnek ere.
‎1988ko uda, 9’2 gradu, gurasoak banandu berri, herri zaharretik herri berrira egin genuen, amarekin, gero elkar  tzeko, denbora batera, berriz aitarekin; bigarren aldiz jaiotzea bezalakoa izan zen, sekula aski eskertzen jakingo ez dudan jaiotza berri bat –auskalo bestela zer izango zen nitaz–. 2006ko iraila, 8’8 gradu, bikotekidearekin bizitza komunari, denboran atzera abiatutakoari, zentzu berri bat eman genion, herrialde zaharretik herrialde berrira egin genuen; orain naizen gisakoa bilakatu nau esperientzia horrek –ados, ez da beste munduko ezer ere–, ondu nau, eman dit heldutasuna, bizitza bizitzen hasteko bultzada beharrezkoa.
‎" Veneziara doan bidaiaria bere barnean izan uste duen horrekin elkartzera joaten da, eta, horregatik, hiri horretan, inork hatz erakusleaz San Markoseko zaldiak seinalatzen dituenean, halabeharrez, alderantziz irakurri behar da bere keinua: barruan duen eta besteek deskubritzen jakin ez duten paisaia seinalatzen ari da". Chirbesek euskaldunoi buruz idatzi zuen, beraz; baina, alderantziz irakurriko bagenitu idatziok, auskalo zer esango liguketen Chirbesez beraz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia