Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2000
‎" ez hintzen", esan zuen," behar zen garaian, behar zen tokian". " Niri", saiatu zen Xan," inork ez dit esan... nik... toki jakinik ez nuen..."; argudio haiek ordea, hain ziren ahulak, hain ziren lekuz kanpokoak, Xanen boza motelduz joan baitzen, azken hitzak berak ere apenas entzun ahal izateraino. Ez zuen behinik behin Bonifazio komentzitu.
‎" Harrezkero", esan zuen," guk ez diagu ikusi. Handik gutxira berriz, kasernako leherketa hura izan zuan eta... hi orduantsu atzeman hinduten ala?"; Xanek baiezkoa egin zuen;" ba, beharbada jakingo ez duana duk, Henrik egun haiek, edo aste haiek, ez zakiat, herritxo batean eman zituela, hemendik ez urruti. Eta, leherketa izan zen egun hartan, herri hartako ostatuan zela, ostalariari (nire ezaguna dena, nik hau berak esanda zakiat) esan ziola, tipo bat han bazterretan ostuka ikusi zuela; bere kusan ote zebilen; eta gure etxeko telefonoa eman zioan, edozer gertatzera guri abisu emateko"; apur batean isildu egin zen, gero jaiki egin zen eta:
2001
‎Adiskidea gaizki omen zen: zinez behar ez zuen haragi meta batekin ordaintzera abian, pentsatu baino gastu gehiago obratzen ene errezibitzeko, jakinez ez nuela ardikia maite eta lo eskasez etorriko nintzaiola ez hain gose. Pagatzeko unean, begiak zuloetarik punpaz, Kaietenia ostatuak eman moltsa berdean lehor aski ez izanez, Visa txartela atera zuen.
2003
‎Guk denok ezezko keinua egin genion, berak edo Robertek kontatu ezean jazotarikoa zelan jakin ez genuela adierazi nahirik.
‎bere bizitza aldatzen jakin ez zuenak,
2004
‎Gizon talde bat ikusi zuen zirri mirrika galtzak belaunetan. Bazekien ez zuela hara egin behar, Marck espera izanen zuela goian, baina aspaldi sentitu gabeko irrika batek tira egiten zion. Adio Marck, adio amodio domestikoa.
‎Marckek bazekien kontatzen ari zitzaizkionak ez zirela kontu handiak, bazekien ez zutela munduaren jira-biretan garrantzirik, baina jendearen bizitzako une erabakigarriak gertakari hutsalez osaturik daudela, hitz baten, erabaki ezdeus baten gainean oinarriturik zeudela alegrantzia eta tristurak, izateak eta izan nahiak.
2005
‎polizia tribal posturik hurbilena Shiprock herrian zegoen, erokeria bat. Etxekoek nehoiz deus jakin ez zuten arren, Peterrek ezagutzen zituen zuzentasun eta oreka izpirik gabeko gatazketan zendu euskaldun zenbait. Hala nola Tanny izenarekin Ameriketan ibili zen Donazaharreko Bettan.
‎Beldur eta kikil zen, bazekielako ez zuela mokofinaren jostatzeko aukerarik. Mutikoak plastikozko garagardo basoa aurpegira aurtiki zion kexu.
‎– Badakizue ez duzuela eske ibiltzeko eskubiderik; eta isileko baimena daukazuen arren, ez zaretela jendeei arrabokatzen ahal.
‎Bai, ziur nago erraturik egin duela Leonek orain arteko bidea. Badakit ez duela hemendik sekula alde egingo eta badakit, halaber, lana eta familia ere Ziburun utziko dituela betiko. Atzo konturatu nintzen pinturan baino ez duela lekurik aurkitzen ahal Leon Karrikak.
‎Eskuineko besoa luzatu zuen goragoko uztairaino gorputzaren kontra goratuz. Horrela gelditu zen puska batean, zer egin behar zuen jakinen ez balu bezala. Gero, jauzi ordeko batean gorputz osoaren zama beso luzatuan tanpez eskegita, ezkerreko besoa goratu zuen tolesturik galtzarbean edukia zuen uztai gaineraino, ukondoa bertan tinkatuz.
‎Arrantzan hasten badira ez zietek filiñoei baino are zekenago ordainduko? ...horregatik etorri zaidak malkoa, egik kontu zer den niretako orai galdatu didaana, barkamen zoragarria duk, hik pentsa ezak nahi duana, errak berriro hik badakiala zergatik erori hintzen eta ez zela nire hobena izan, berdin zaidak, eta nik baietz erraten diat Eustakio, jakina baietz, hik ez duk konprenitzen ahal, hik ez dakik, hik dena kontrolatu nahi duk baina nik badaukat zokoño bat inork inoiz jakinen ez duena, han ez dik inork zangoa sartzen, nire gotorlekua duk, nire dorretxea, hiru mila zaldik zaindu eta 380 voltiok hesitutako barrendegia, burutik egin ote zaidan, ez dakik nola, bai, bai erraten diat, bihar atxilotzen banaute ere hi bezala zafratzen banaute ere ez ditek kausituko, hik irakats iezadak nola funtzionatzen duen eta neure gain bertze guztia, hi lasai, bihar tipulanoek grebarekin...
2006
‎Horregatik dakit ez nauzula gehiago
banekien ez ninduzuela
‎Barne gogo libre, asistematiko eta kaotikoak eromena deitu eta eritasuntzat jotzen den fenomenoa sorrarazten du hura menperatu, kontrolatu eta zapalduko duen adimen, mintzamen, oroimen edota gorputz errepresiborik ez denean. Baina bestela, menperatu, kontrolatu eta zapaldu egiten badira, nik maiz antzean besteekiko, hurkoarekiko arazotzat jotzen dudan fenomeno hori da barne gogo libre, asistematiko eta kaotikoek pertsonarengan sorrarazten dutena; izen jakinik ez duen eta eritasuntzat jotzen ez den arazoa da; baina arazoa da, nire ustez.
‎Noizean behin galderaren bat egiten zuen, ondoko gizon batek, ardiaren jabeak inondik ere, erantzuten ziona. Erantzunek" omen"," nonbait"," ei" eta, orokorrean, litezkeen modulatzaile guztiak eramaten zituzten, ardi jabeak segurtasun osoz deus jakingo ez balu bezala. Gaztelaniaz ari zen, hori bai; gaztelania mordoilo samarrean, dena esatera, euskara berriki galdu eta erdara erabat menderatzera iritsi ez diren Pirinioetatik hurbileko herrietan, edade batetik aurrerako jendearekin, usu gertatzen den bezala.
‎– Zein liburu den jakiteko ez duk ezinbestekoa zein hizkuntzatan idatzia den; karaktereak arabikoak izanez gero behinik behin. Biblia irakurtzen al duk?
2007
‎Ez dakit zer den okerragoa. Bi aste hauetan ez diot ia ezer kontatu, kezka arinen bat besterik ez, eutsi egin diet nire hitzei, eta aipatu diodan larritasun bakoitzeko Pedrok itxaroteko erantzun dit beti, emaitzak jakin arte ez duela hitz egitea merezi; eta orain, emaitzak iritsi direnean, ez du oroitzen.
‎Interpretatzen jakin ez zuen irri susmagarria eskaini zion Maria Josefak, tentagarri, ezpainekin. Idor zeuzkan Migelek bereak eta, trago bat edanez, begietara behatu zion zuzen, zer pentsatu jakin gabe.
‎Nolanahi ere, erabilia sentitu zen, eta zimur itsusia egin zitzaion kopetan. Alberto Josek aipatu zion aferaz jakin ez balu irri eginen zuen akaso, baina euria euriaren gainean ari zuen, eta alde egiteko zorian egon zen.
2009
‎inseguritatea atzerritarrek dakarte eta atzerritarrak migrazioetarik datoz beraz migrazioak ditzagula errotik borroka. Ez ote zekien presidenteak Erroma modu batez lehertu zela migrazio oldeak irensten jakin ez zuelako?
2010
‎Ofizinara joatea zein lanbide mota izan zitekeen ez nekien arren, banekien ez nuela horretan aritu nahi handitan, eta ezetz erantzuten nien.
2011
‎Haritik tiraka hasi zen buruko mataza desegin nahian: Gloria, bere aitarekin zituen harreman penagarriak," nire aita fatxa bat duk, ez dakik ongi nolakoa eta ez dakik ongi zer egindakoa, eta hobe sekula jakiten ez baduk"; aitari egin behar izan zion kontzesio hura hark fidantza ordaintzearen truke, ezer ez delako doan eta batzuetan ezin delako ezezkorik esan: " Gainera, lagun zahar bat kolokatu nahi zidak aktoreen artean, bere filatelia taldekoa...
‎Eta han nola doan Diego eskaileretan behera Ilegorriarekin, El Salvadorreko oihana buruan txertaturik," legalak ere behar ditiagu", atzean uzten duena heriotza seguru bat denik batere jakin gabe, susmatu gabe gauzak artez eta zuzen egiten jakiteak ez zaituela beti salbatzen eta salba zaitzakeela batzuetan ezjakintasunak ere, jainkoek baztertu ez baizik eta hautatu egin dutela susmatu gabe, bere zeregina zein izango ote den galdetzen dion bitartean bere buruari.
2012
‎Une batez ahaztu egin nahi izan du jendeak berriro kale egin diola. Orain dela garaia gauzak ondo egiteko errepikatu dio Norak, eta Manuelek baietz erantzun dio, oso garrantzitsua dela, baina azkenean bakoitza bere etxera joan denean, Norak badaki ez dutela ezer gehiago egingo, bukatu direla hemengo saiakerak, eta kaleratuen zerrenda noiz argitaratuko duten itxarotea besterik ez zaiola falta bere izena bertan irakurtzeko. Horregatik hasiko da bihar goizean beste lan baten bila.
‎Enpresa honetan denok ezagutzen dugu elkar. Nor kaleratu jakiteko ez dugu zure beharrik.
‎Ez dut maite eta nire barneko sentimenduak, kasu honetan zuenganakoak, inoren bazka izatea; ez lagun eta ez etsai. Badakit segurtasun arrazoiengatik irakurtzen dituztela gure gutun pribatuak, eta ez zaizkiela ardura gure gureak diren kontuak, badakit ez duela inork inoiz erabiliko barne postaz bideratutako gutun batean jarritako deus nire kalterako; ez bada etsaiak, noski. Ezin da erabat baztertu gutun hau, beste batzuenak lehenago bezala, haien eskuetan erortzea eta hedabideetan manipulatuta erabili izatea; edo inoiz haien atzaparretan eroriz gero tortura saioetan nire borondatea makurtzeko tresna bihurtzea.
‎Azkenean gorriz markatu du hitzorduaren eguna bertan. Badaki ez lukeela horrelakorik egin behar, baina kezka egin zaio azken aldian daraman bizimoduarekin ez ote duen ahantziko.
‎Ez ezak txorakeriarik pentsatu. Badakik ez duala horretarako eskubiderik. Badakik egoera ez dagoela lore jokotarako.
‎Kontaktuen bidez jasotzen genituen mezuen zentzu ezkutua ulertzeko gakoak berak bakarrik zeuzkanez, esaten zuena egia osoa ote zen jakiterik ez nuelako, kontua puzten ari zela ihardesten nion –arduradun banuen ere horretarako bezainbesteko laguntasuna bai baikeneukan–, hitzordutxo ziztrin bat baino ez zela, ordezkatzen baninduen ez zela Bizkaiko Frontea eroriko.
‎tixert gorri askea. Badakizu ez duzula sekula berriz
2013
‎Ondotik segika duen gizonaren lasterrak eta maldizioak aditzen ditu. Badaki ez duela inola ere harrapatuko; ez, ordea, su egiteko kapaz izanen ote den.
2014
‎Trebea da Eneko istorioa kontatzeko hitzak eta doinua hautatzen. Badaki ez dituela exajerazioa eta alferrikako grina behar, nahikoa dela hitzei etortzen uztea, parean daukaten zuloak ongi adierazten baitu hura ez dela istorio bat, egia hutsa baizik.
‎Baina badaki, halaber, Izaskunek eta Enekok aitari segituko diotela, hura nora haiek hara. Badaki ez dutela inoiz bakarrik utziko, amak eta beraiek aita utzi ez duten bezalaxe.
‎Xabik bazekien ez zutela ezer egingo, ikasturtea amaitzear zela eta dena amaitu zela ordurako. Ez arma eta ez kristo, etxera itzultzea zen buruan zerabilen gauza bakarra.
‎izaten jakin ez bazenuen
‎Poesia esan eta bagenekien ez genuela
2015
‎Juanjo da bat. Horrelakoen esanetara egon garenok inoiz jakin ez duguna zera da: ingurukoengan barreiatzen duen lilura kutsakor horrek harrapatu ote gaituen haren sarean edo haren aginduei kontra egiteko beldurrak.
2016
jakin ez zuenaren
‎Zure anaiek, gure tropa nomadako gerlari horiek, mespretxuz behatzen diote orain. Ez hamabi urteko neskato bat bortxatu duelako, larrutara errenditzen jakin ez duelako baizik. Zer pentsatzen duzu horretaz, Xabier?
Badakit ez nauzula begi puntan ikusi nahi, badakit ez duzula nire mezua ulertu nahi, horrelakoak dira nire lanbidearen gaitzak, hari zor natzaio eta hemen nator zure ohe ondora, atean hainbat aldiz jo izan arren irekitzera jaiki ez zaren labezomorro ez bestea. Albiste Txarra nauzu.
‎Badakit ez nauzula begi puntan ikusi nahi, badakit ez duzula nire mezua ulertu nahi, horrelakoak dira nire lanbidearen gaitzak, hari zor natzaio eta hemen nator zure ohe ondora, atean hainbat aldiz jo izan arren irekitzera jaiki ez zaren labezomorro ez bestea. Albiste Txarra nauzu.
‎Bekaturik garbiena egin zuten Pakita Loureirok eta Markos Urbietak, nolako gaua, nolako kemena nolako herria orduan gurea bikote bat estatuaren oinarri moralak dardara batean ikaratzen, bekatuan bizi izan ziren beti handik harat –frantses ezkontzan, apaizen hizkeran–, auzotar alienatuaren marmarrari eta zeharreko zenbait aholku kezkagarriri ez entzuna eginik, bikote ezarrunta. ...argazki horretan gurasoak ez zeudela irribarrez, nahiz Paulinoren ondoan esan nionean, nahiz eta zer ari zen argazki txatxu harekin, ez zela haserre egoteko eguna errepikatu nionean, bezperan ETAk Carrero Blanco hegan bota zuela eta heriotza aurreratzen ez bazitzaien Franco bera botako zuela, eta orduan Markos Urbieta jaunak habano bat erosiko zuela esan nionean, nahiz esan nionean isilik egoteko, banekiela ez zuela erretzen, ez baitzuen erretzeko erosiko, usaina hartzeko baizik eta Pakita Loureiro andereak ere sudurretara eramanen zuela Romeo y Julieta hura hogeita hamar urte lehenago egin zuen gisa berean, eta Beizama KO utziko zutela Erroman eta guk bizi luze bana geneukala kantatzeko mozkortzeko larrutan egiteko esan nionean Ergela! marmarikatu zuen hortz artean –burutik egin zitzaidala sinetsita– berak zekien bezain leun ezti apal, mingarri.
‎Intxaustik galtzak bete lan egin zuen Agirre Columbian onar zezaten, Hayesi agindurik, hala eginez gero, Unibertsitateko ongile bilakatuko zela, diru laguntza handi batekin. Beraz, zeharka, hark ordaintzen zuen Agirreren soldata, Lehendakariak sekula jakin ez bazuen ere.
‎“Alde batetik, egia da, gerra irabazi zuten potentzia demokratikoen utzikeriarengatik. Baina, batez ere, buruzagi antifrankista monarkikoek eta errepublikazaleek jakin ez zutelako Francoren aurrean alternatiba sinesgarria osatzen, bateratua eta gauzagarria. Alternatiba horren faltan, Francoren erregimena finkatu egin zen”.
‎Neure bidea egin nahi dut. Badakit ez dudala beti asmatuko, akatsak izango ditudala, baina akats horiek nireak izango dira; eta horrela, akatsez akats, ikasiko dut oinez ibiltzen.
‎Caracasko protestetan parte hartu zuten Anitak eta Karmelek, eta berriz bizitu zitzaizkion hainbat urte lehenago senarrarekin sufritutakoak. Karmeleren ezinegona handitzen ari zen, gero eta kezkatuago semearekin pentsatzen, bazekien-eta ez zituela ekintza klandestinoak nolanahi utziko, beti ibiliko zela hara eta hona ezkutuan.
‎Patxik estimu handiz gogoratzen du Erromako juntadizoa. Agur egitean, erantzuten jakin ez zuen galdera bat bota zion Comèteko kide ohiak:
‎– Jakingo ez dugu ba non hobiratu zuten zuen aita! Carabanchel barrutiko San Justo kanposantuan.
2017
‎Nola asmatu zuen? Baina batez ere nola jakin zezakeen Txatok berak ordura arte jakin ez zuen zerbait, alegia, bakoitien zaleago dela bikoitiena baino. Bakoitiak berdin ezkerra, ezkerra berdin aldrebesa.
‎Ez dira inoiz ongi konpondu elkarrekin, Josebak pentsatzen du batzuetan Pilik berari egozten diola Axi homosexuala izatearen errua, Bego utzi eta gizonetan hasi izana berak hedaturiko birus baten ondorio izan zela, kasik izurrite baten antzekoa. Eta Lekunberrin bisitatzen dutenean, Josebari ez zaio gehiegi gustatzen aitaren herrira bisitan joatea, urruntasun nabarigaitz baina tenkor batekin hartzen du beti, kasik mesede bat egiten ari balitzaio bezala, nahiz eta kanpotik, Axirentzat esaterako, oso zaila izan antzematen, biek ala biek bai baitakite ez dutela elkar gehiegi maite, eta hor daudela partekatzen duten afektu bat dagoelako, bestela ez luketela elkar agurtu ere egingo kalean bata bestearen ondotik pasatzean; Josebak Nafarroaren eta herrien jatortasun indigenaren loriatan bizi den abertzale bilbotartzat du.
‎Begok badaki ez duela ihes egiterik, egia aitortu dio, dakien egia apurra bestalde... Axik ez zion ia ezer kontatu, urtebetetik gora zeramatela eta Joseba...
‎Josebak badaki ez lukeela hortik jarraitu behar, suari egurra botatzea dela, haize ematea Begori, baina zirtolari sentitzen da, mugak gainditu eta beste aldean –galtzeko ezer ez du– dago eta “Ba orain poema homosexualak idazten hasi da” bota du espantuka, Begoren arreta lortu nahian, bere baitan bai baitaki Begori oraintxe dion erresumina gorabehera, errespetua diola....
‎Jonek lehenago botaka egin du, esanez tripa hutsarekin gehiago jotzen duela. Denok dakigu ez duela jaten eta edozein aitzakia ona dela botaka egiteko. Tabernetan baino kalean ibili nahi dugu, eta paper fabrika pareko orubera joan gara tabernetatik eskapatzen den iskanbilatik ihesi.
‎Zure, bere edo harremanaren metafora ote zen inoiz jakingo ez zenuen eta janari gehiegi emateagatik hil zenuen Urkok oparitutako arrainaren etxea ongi garbitu eta bertan hustu zenuen potea. Ehun mataza koloretsua isuri zen behinola harri zuriz eta koralez betetako hondora, eta oihal beltz batekin estali aurretik, arretatsu begiratu zenion zure buruaren irudia begitandu zitzaizun erretratu espresionista hari.
2018
‎– Begira, Sara. Badakit ez nukeela muturrik sartu, baina pena eman dit bi ahizpak horrela ikusteak zuen aita hil berritan. Gogoratzen naiz zein umoretsua zinen, nola ezerk ez zintuen kikiltzen.
‎Batak eta besteak, zerikusi gutxi zuten aurretik zein garai bertsuan gehien entzuten ziren hitz eta ahaireekin. EH Sukarra n borrokarako kantu zuzen eta gordinak sortzetik zetorren Mikel Gorosabel Norton, eta euskal poetikaren berrasmatze berri bat proposatzen zuen Lubaki Bandako Asier Serrano idazlea, sasoi eta kokaleku jakinik ez zuen leku bat asmatzeko elkartu ziren. Etiopia berri bat.
‎Carmenekin hitz egin, nahi baduk. Baina hemendik aurrera hobe nik deus jakiten ez badut. Ezer gertatuz gero, Seiko duk kontaktua.
2019
‎" 2016ko Bizkaiko finaleko gaietako bat izan zen “Zuen seme alabak genero roletatik kanpo hezten saiatzen zarete”, eta baziren bi bertsolari, gizonak, genero rolak zer ziren jakin ez zutenak. Gero polemika egon zen, ea gai hori jartzea justua ote zen, denok ez daukagula zertan jakin genero rolak zer diren.
‎" Nik ustez bilatu gabeko gertutasuna eman izan didate gizonek (bertsokideek, antolatzaileek, publikoko gizonek...), kudeatzen jakin ez dudana. Zergatik hau niri?, pentsatzen nuen.
2020
‎Sofatik jaiki, eta neure gelara joan nintzen; etxeko arropa erosoa erantzi, eta ispiluaren aurrean jarri nintzen gerritik gora biluzik neure gorputzari begira. Banekien ez nuela oraingoan inolako sarkinik izango, senarraren ezusteko etorrerak ez ninduela asaldatuko, baina, harekin pentsatze hutsarekin, berriz ere Errioxako etxera joan zitzaidan burua, eta han irudikatu nuen lursaileko lanak gainbegiratzen eta zuzentzen.
‎Espartarrak datozkit burura. Bazoaz zure demonioei aurre egitera, badakizu ez duzula pertsona bera izanik bueltatzeko aukerarik, badakizu hil egingo zarela bidean, eta zirkunstantzia horiei ondorio guztiekin egiten diezu aurre. Nik nire bizitzako momentu horretan presio ugari sentitzen nuen nire inguruaren aldetik, bizitza berbideratzeko, eta bidaia hura neure burua berresteko modua zen, jakiteko bizitzan hartua nuen norabidea balekoa zitzaidan ala ez.
‎euskara hutsez sortu, eta, aurrerantzean, nireak izango dira soilik hautu horren mugak, ez hizkuntzarenak. Euskara hutsez munduko edozein lekutan transmititzea lortzen ez badut, unea irakurtzen jakin ez dudalako da, beti dagoelako publiko ororekin zarena izanik bat egiteko modu bat.
‎Botiloi guztiak nire kontura! Beste biek jakiten ez duten bitartean, ondo. Baina neskak, Aniak jakiten badu, akabo!
2021
‎Zenbat urte ez zuela ariketa fisikorik egin? Bazekien ez zuela ihardukiko, ez zen prest, ez zuen Etxea utzi behar, han ongi zen, preso baina ongi. Egunean behin sartzen zioten janariarekiko katilua gelan, astean bietan dutxa bat bazuen eta filmak ikusiz ausatzeko tauleta txikia zeukan eskumenean.
‎Ez nuelako haren baitan dudarik sortu nahi? Ordezko haurra nintzen, ama baten dolorea jabaltzen nehoiz jakin ez zuena. Ez nekien erraten mateletan behera zetorkidan ur tanta, malkoa ala lainotik iradoki xorta likido bat zen.
‎Nengoen egoera latza jasaten laguntzen ninduen Maddiren malurrak irudikatzeak. Hala ere, ez nuen ulertzen nola atzeman ninduen, ninduten, eskapatzen jakin ez zuen birigarro enul baten manera errebesean!
Badakigu ez dituztela
‎Niri ez. Txikiena nintzenez, laugarren senidea, nahiago zuen ezer jakiten ez banuen. Bi nagusiei esan zien eta gero erdiko anaiari.
2022
‎[41] 2018ko urriaren 9an Onintza Enbeitak Berrian “Che” izeneko iritzi zutabe bat idatzi zuen, Che Guevararen heriotzaren urteurrenaren harira, eta zutabe hartan gizon historiko handien historiaz dakigunaren eta ez dakigunaren inguruan jarduten zuen, jakin ez dugun horren inguruko galdera zenbait proposatuz, iraganaren irakurketa feminista baten bilaketaren premia aldarrikatzeko. Testuinguru horretan Che Guevarak emakumeekin* izan bide zituen jokaera eta jarrera matxisten inguruko hainbat galdera egiten zituen.
2023
‎Ez du lagun berriena ulertzen, ez daki zertan ari den jende mota horrekin. Jabik jakingo ez balu bezala jokatzen du, eta hala jokatzen du berak ere, ezer jakingo ez balu bezala. Aspaldian ez dio dena kontatzen.
‎Ez du lagun berriena ulertzen, ez daki zertan ari den jende mota horrekin. Jabik jakingo ez balu bezala jokatzen du, eta hala jokatzen du berak ere, ezer jakingo ez balu bezala. Aspaldian ez dio dena kontatzen.
‎Badakit ez zenekiela. Guk zure aitaren Miamiko anaiarekin zer gertatu zen sekula jakin ez genuen bezala. Bera akabatzea serio aztertu nueneko gaua etxeratzen ez zen bigarrena zen eta nire sabela lehertzeko zegoen.
‎Halaxe da. Eta inork ez dakien, eta sekula jakin ez duen, beste zerbait ere esango dizut. Inoiz sexu harremanik izan gabea nintzen orduan, eta geroztik ere ez naiz inoiz gizon batekin oheratu.
‎ABUELA: Jakingo ez dugu, bada! Herrira!
‎ABUELA: Ni olibondoa naiz, aizue, jakingo ez dut nik, bada! Utreran dauzkat sustraiak…
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia