2000
|
|
Bere onetik irtenda zegoen, pozez zoratzen, eta nire geroko bizitza igaro zitzaion begien aurretik, latina asko ikasiko nuen, eta gero sotana beltzez jantziko ninduten. Herrira azaltzen nintzenean, ni noren semea nintzen galdetuko zioten, eta
|
berarekin
zer ikusirik banuela adieraziko zuen. Harrokeriaz erantzungo zuen.
|
|
Gure taldekooi afaria prestatzea ez zegokigunez, kanpineko garbigailuetara joan naiz arropa zikinarekin. Eta oso berezia izan da han Karmelo bakarrik zegoelako, eta nik badakidalako
|
bera
zertan dabilen eta berak badakielako ni nola nagoen.
|
|
alde batera, ilusioa pizteari eta, bestera, haren ohiturak, haren gabeziak onartu behar izateari ezinezkoa irizten nion. Nola esango nuke, norbaitekin berriro intimitatea, konplizitatea bai, konplizitatea da hitza lortzea ez zitzaidan oraintsu arte bururatu ere egiten, eta hala ere horixe da Rubenekin azken egunotan sentitzen ari naizena, eta banuen
|
berataz
zer edo zer idazteko gogoa, eta horri ekingo diot brainstroming gisako batean Rubenek ere antzeko zerbait eragin du nire sentimendu anabasan gaur gauean bera nire dendara etorri arte:
|
|
Behinik behin ongi nagoela esateko deituko nioke eta niregatik ez arduratzeko (baldin eta arduratua badago; guztiarekin, New Yorken ez bezala, orain ez nuke nahi bera hemen nire bila azaltzea). Baina, esan bezala, ez diot deitu eta, beraz, ezin bada jakin
|
bera
zer moduz dagoen. Teresak, Dabid bihotzera tiro egin zidan gansterra dela oroitarazi dit (noski, Chicagon nagoelako esango zuen hori); berak ez dauka hori zertan oroitarazi, nik hainbeste badakit, baina aldi berean ezin dut ahantzi elkarrekin igaro ditugun urteak, urte gehienbat atseginak.
|
|
|
Berak
zer nahi, horixe egiteaz aspertua nago Estherrek. Aspertua nago haren kleenex a izateaz, horra.
|
2008
|
|
A.D. Nuttall ek
|
bere
Zergatik sortzen digu plazera tragediak, liburuan idazten duenez," Beldurra eta penaren eztitasun arraro horrek" ezaugarritzen du gure artearekiko arrapostua.
|
|
Tabernak beste aire bat hartu zuen, Tomas oso pozik zegoen, nik uste dut gizajoa konturatzen zela zergatik etortzen ziren bezeroak, hasieran ez nien uzten ezta arrimatzen ere, baina bezeroek ez esatekoak esaten zizkidaten, eta kolpetxoak ematen zizkidaten ipurdian eta, eta, ahal izan balute, egingo zidaten gauza gehiago ere, egia da nik txeraz hartzen nituela bezeroak, beti gustatu izan zait jendearen kariñoa, eta taberna bateko negozioak ere horrela egiten du aurrera, kariñoarekin eta ez zaputzaldiekin, nola bestela?, baina nik ez nien marratik pasatzen uzten, hori sekula ez, tabernari batek jakin egin behar du zein den bere terrenoa, eta Tomasek esaten zuen bezala, tabernaria emakumea baldin bada, are gehiago... ...tabernako lanak banatzen genituen; atsoak, berriz, jatorduak prestatzen laguntzen zigun, eta diru dezente ikusten hasi ginen, baina Tomas zabartzen hasi zen, batean uso pasa zelako eta bestean tabernarako ardoa erosi behar zuelako, aise bilatzen zuen aitzakiaren bat tabernako lanari muzin egin eta jai hartzeko, nik lana egin eta berak irabaziak jorratu, horra haren legea, eta gaua iristen zenean,
|
berak
zer nahi hura egin behar, apeta egiten zitzaionean ez zegoen ezetz esaterik, eta larrutan hasten ginen, berak agindu bezala portatzen nintzen ni, eta pentsatu nuen eskubide osoa nuela partila izateko tabernako martxan, eta gau batean senarra goxo goxo hartu eta ohera eraman nuen, zerbait gertatuko balitzaizu, zer?, eta berak, zer gertatu behar zait ba?, baina nik ez nuen etsi, eta handik gutxira ...
|
|
Etsi etsian, bidaiatzen edo turismoa egiten hasi dut atzera berriz. Irudipena daukat turismoari uko egin izanak turismoa bertan egitera ekarri nauela, bertan turista, bisitari edo etorkin izatera, eta
|
bertako
zerak auskalonongoak balira bezala sentitzera... orain artean sekula pentsatu ez nuen tamainan.
|
|
Injineruak, jeneralean eta partikularrean, lurra etsai duela esan behar da. Norberak pentsa beza nola maite dituen
|
bere
zerak: ornitologoaren edo injineruaren gisan.
|
2009
|
|
jende hark bazian zerbait magikoa, garbia; baina, bestalde, hain ziruditean inozoak, denak zuriz jantziak, emakumeak beren goruekin, gizonezkoak beren forja eta zurgintza lanekin, denak errealitatetik hain urrunduak... atzetik barre egiten geniean. Batzartuta hizketan ari ginen batean, zapla bota nioan Lanza del Vastori ea zer egin behar genuen gizarte desberdintasunekin, behartsuen esplotazioarekin, zapalkuntza militarrarekin, diktadura frankistarekin, Euskal Herriaren identitatearekin... eta
|
berak
zer, eta ez zidak ba erantzun norberak bere burua aldatu behar duela lehenbizi!, norberaren oharmena sakondu, alegia, aurrerabideak banakakoa behar duela, baketsua, eta hala eraldatuko omen dugula mundua, eta gure yoghi zaharrak baietz baietz buruaz. Harrapaitzak.
|
|
Ohikoa da gaztelania eta gainerako hizkuntza ofizialen arteko berdinkidetasuna ukatzea. Ikus dezagun ildo
|
beretik
zer dioen Zuzenbide Konstituzionaleko katedradun Jorge de Esteban jaunak (El Mundo,):
|
|
Ohituak gaude gure oldozpen publikoari entzuten ez dakit zeregiak garela, hau eta hori behar dugula normalak izateko. Tira, oldozpen publikoak gizarteak zer behar duen esan behar badu, pentsa dezagun oldozpen publikoak
|
berak
zer behar duen ere.
|
2010
|
|
Zaila dun oso, gero, behialako konfiantza berreskuratzea, eta hondoa jotzen dun, amildu egiten haiz beste behin, barren barrenetik husten baitu desengainuak. Baina gauza guztien alde ona bilatu behar omen denez, erabateko huste horrek ere baduela
|
bere
zer positiboa begitantzen zain: hustutakoa, berriro betetzen ahal da.
|
|
Badakit ez naiz sekula ezkondu" plantan", eta ez dut haurrik ukan ere...
|
Beretzat
zer da bizia ez bada ondokoen egitea" etxea" ondokoeri pasatzeko. Utzi!
|
|
Juan Jose Ibarretxek iritzi artikulu batean jaso zuen
|
berak
zer gogoeta egiten zuen Aznarren garaiko azken une haietaz; eta, bere iritziz, nolako aukerak irekitzen ziren Alderdi Popularraren Gobernua erori ostean. El PaÃs egunkariak argitaratu zuen artikulua, 2004ko martxoaren 14ko hauteskundeak izan eta handik sei egunera().
|
2011
|
|
–Hark ere bizimodu berrian izen berria hartzea onena. Aitarik ez daukanez, eta ni" Inti" naizenez, hari" Intina" izatea dagokio, baina ikusiko dugu
|
berak
zer dioen.
|
|
Apiril erdian, udaberriaren urteroko eztanda zangotrabatzen saiatu ziren egun hotz eta euritsu batzuen ondoren, Eñaut jaio zen, eta, berarekin batera, geuk ere ikaskuntza prozesua abiatu genuen. Berari begira,
|
berak
zer egingo eman genituen hurrengo asteak, gai potoloetatik gai (ustez) minoretara jauzi eginda. Uda, gainera, Lea Artibain eman genuen, eta han pausatuago doa denbora.
|
2012
|
|
don Norberto selenioaren gelaxkan, don Fernando sufrearenean eta don Antonio telurioarenean. Luis
|
bera
zerekin elkartu erabakitzeko, itxaron egingo du gehixeago ezagutu arte.
|
|
Aitzol deitu diodan lagunak ez du deus gehiago jakin Mohameti buruz. Ez daki herrira iritsi ote zen; ez daki iritsi bazen,
|
bereek
zer harrera egin zioten; ez daki Bretainiara itzuli ote den, ez daki bizirik segitzen duen ere...
|
2019
|
|
Baretski Laleren ohean eseri, eta makurtu egin da, harroputz,
|
berak
zer esango lukeen pentsatzen, zer egingo lukeen Laleren azalean balego; hau da, astearen bukaeran oraindik bizirik iraungo duen ez dakien baten larruan balego. Lalek eskerrak eman dizkio ideiak emateagatik, baina esan dio nahiago duela arriskatu.
|
|
Denborarekin ohartu nintzen" puta" esaten zitzaiela gogoak ematen zien bezala janzten ziren neskei, gizonekin jendaurrean liskartzen zirenei eta baita asko eta ozenki barre egiten zitenei ere. Laburbilduz, gainerakoek
|
berari buruz
zer pentsatzen zuten bost axola zitzaien emakume guztiei. Puten bizimodua askoz interesgarriagoa iruditzen zitzaidan kotxetxo bati, jostailuzkoa zein benetako kotxetxo bati bultzaka ibiltzen ziren emakumeena baino.
|
|
Originaleko repentir hitzak damua esan nahi duela euskaraz, baina baita dolua ere. Gil
|
Berak
zergatik ez zuen damu eman. Ia atzo goiza arte, dolu hitza damuaren adieran erabili izan delako nagusiki.
|
2020
|
|
Connellek ez daki seguru
|
berak
zer esatea espero duen Garethek horren aurrean.
|
|
" Eta honek nola daki, ba, nire izen berria? Utzi egingo diot ea
|
berak
zer dioen entzun arte", Manuelak, zuhur.
|
|
Egun bakoitzak badu
|
bere
zer egiña,
|
2021
|
|
â Etzekinat, baina zeretik... " afirmazionismotik" ere jai zegon, ze datuak konparatuaz, eta jendea zergatik hil den, eta birusa
|
bera
zer den eta zer ezten eta abar, ba azkenerako buka  tzen dun pentsatzen dena gezurra dela; edo beste gauza bat dela, eta beste arrazoi batzuk daudela, eta hola. ⣠Eta?
|
|
–Eta
|
berak
zer esan du?
|
2022
|
|
Ez diozu zure amari galdetu behar
|
bera
zer moduz dagoen?
|
|
Beraren kontuak izaten zituen batez ere hizpide: halakori zer esan zion eta halako hark zer erantzun zion, eta auzia erabakita uzteko
|
berak
zer esan zion. Elkarrizketa horiek kontatzen zituenean, hasperenez ebakitzen zuen bere izenaren lehen letra, florentziarren erara.
|
|
Eta berak baiezkoa egin zuen eta uste dut beste zerbait ere esan zidala, baina, egia esan behar badizut, jauna, ez naiz gogoratzen. " Espero dut gaztekin aspertzen zarenean, ez zarela hasiko zerriak hazten, zeren hemen hil egiten ditugu zerriak." Eta
|
bera
zer esan nahi nuen galdetzera zihoanean, auzoko andrearen txakurra zaunka hasi zen gogor, nik erakutsita bezala. Ez zidan eman denborarik esateko ez zezala Catalina ezta ukitu ere, ezta ilusionatu ere, ezta pentsatu ere hari min egiterik.
|
|
...at eskaini aho gehiegi izango lituzkeen bati, eta azken finean berak ezin dit lagundu bere ondoan nola etzan eta erreguaren eta abdikazioaren artean nola egon esaten baizik, ez dutenengatik baizik ezin dio eutsi, nigatik kezkatu, jasan ez dutenengatik, eta dudarik gabe eutsi egiten dio baina besterik ere luke egin, askoz gehiago ez behintzat, esaten dudana esaten dudalako gaixo nagoela baizik, eta
|
beraz
zertaz ari naiz etengabe hizketan, zertaz eguna joan eta eguna etorri, tira beharbada berari buruz ari naiz, maite nezakeen gizon bakarrari buruz, maite ezin dudan bakarra dena aldi berean, eta ezin badut maitatu da, dudarik gabe, bera maitatzeko duin egiten duten arrazoi horiexengatik, dagokion tokian dagoen gizona delako emaztearen eta haurren ondoan, ni alabatzat hartuko nindukeelako eta gaine...
|
|
Ezin neure baitara bildu.
|
Berak
zer nahi, horixe egin dezake nirekin.
|
|
Inoiz inon fisika kuantikoa idatzi badut, zer den jakin gabe izan da:
|
bere baitan
zer gordetzen duen ez dakidan binomio fantastiko halako bat edo... Badakit konstelazioak izarren multzoak direla, baina bakanak dira identifikatzen ditudanak, eta ez hain zuzen astronomiaz asko zekien irakasle bat saiatu ez zelako, alferrik?
|
2023
|
|
Agian, orduan, ez zegoen halakorik herrialde osoan; gizonak hain desberdinak ziren.
|
Berak
zer esan, hark entzun egiten zuen. Aurrena elkarrizketak etorri ziren, buruen arteko harremana; bazirudien Fernandok eskua hurreratu, eta pentsamendua haztatzen ziola.
|
|
Mila moja, di ste Ljubovali, asaldatzen zen Tere. Hortxe behean, sotoan, gonak jaso ditinat, arratsaldean parkean bezalaxe, ez dakin zeinen indartsua den, jaso egiten nindinan, eta jaitsi eta igo eta jaitsi eta igo,
|
bere
zer hura sartu sartuta... eta ni, inozoa, poltsikoan egur zatiren bat zuelakoan, esaten zuen barreka Rozinak maindire garbien artean, Tereren parpailetan bil bil eginda; eta nik egur zati hari heldu, oso leunkiro, noski, poltsikoan eskua sartzeagatik haserretu ez zedin, ez nekinan zer zen, eta ni bi eskuekin bila eta bila, gona artean neukanan eta ukitu egin ninan, oso emeki, konturatu ez zedin, ... Tere, ai, Tere... eta gero belauniko jarri zunan nire aurrean, barkamen eske, ni eserlekuan nengonan eserita, arropa janzten, eta bera negarrez, estutu egiten nindinan eta eskuak bustitzen zizkidanan, hain ondo mintzo zunan esanez bere ametsetan nindukala ezagutu aurretik ere eta oso bakarrik sentitzen zela herrialde honetan, mundu zaharreko bere etxera itzultzeko irrikitan zegoela, amak sarri idazten ziola itzultzeko eskatuz, denak etxetik alde eginak zirela, inor ez zegoela etxaldea zaintzeko, anaia guztiak hemen, Ameriketan; neuk ere egin ninan negar pixka bat, eta gero esan nionan aurrerantzean ez zela gehiago bakarrik egongo eta egunen batean etxera itzuliko ginela, eta inoiz ez nuela hain ondo pasatu, zertarako eskatu ba barkamena; bihar joango gaitun kapilaua ikustera, gero izebekin hitz egingo dinat, hala esan nionan berari ere; burua besarkatu nionan, laztanduz, berak ni lehen laztandu ninduen bezala, burua musukatu eta magalean hartu nionan, berriro ireki zidanan brusa, ugatzak masailaren kontra estutu, negar egiteari utzi, gonak ireki, mingainarekin izter artean bidea egin, izter artean, hortxe... ai, orain zer, orain zer, esan nionan, eta berriro arropa kendu eta etzan egin nindunan, neure gainera erakarri ninan... haizea zebilenan eta urkiak bihurritzen zitinan, hankak jaso zizkidanan, ez, nik neuk jaso nitinan, berak belaun azpietatik eutsi besterik ez zidanan egin...
|
|
1914an jaioterrira bisitan itzultzea erabaki zutenean, senarraren amak etxaldea semearen izenean jar zezan, ez zekiten Lehen Mundu Gerrak atzera Ameriketara itzultzea eragotziko ziela, destilazioa zela medio esne eta eztizko lurralde bihurtu zitzaien hartara. ...baina austriar hungariar erresuma gainbehera abiatu eta bankuek lur jo zutenean ia dena galdu zuten, higiezinetan egindako inbertsioa salbu, basoak eta soroak erosi baitzituzten; gero, estraperloak diru dezente eman zien, han inor ez zen aberasten lanaren bidez. Baina ondoren areago erori zen guztia; hasieran, Stob eko aurrezki eta kreditu kutxak mozkin altuak eskaintzen zituen, Ameriketan bezala,
|
beraz
zergatik ez sartu han dirua, eta halaxe egin zuten; orduan jende gutxik sartzen zuen dirua aurrezki kutxa eta bankuetan, jendeak nahiago izaten zuen dirua galtzerdietan gordetzea edo higiezinak erostea, jabetza merkeak, lurrak, basoak. Lehen Gerraren ondoren, aurrezki kutxa txikiak gainbehera abiatu ziren, banku handiek jan zituzten; hala, estatuak kapitala pilatu zuen aurrezle txikiaren bizkar, sartutako kapitalaren ehuneko berrogei baino gutxiago itzuli zieten jugoslaviar dinar etan; onartu egin behar izan zuten, interesak galduta.
|