Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 75

2000
‎Lehen dispertsioa deitzen ziotenari hurbilketa deitzen diote orain; eta horrela, neure iloba adibidez, Txemi Arteaga, Albacetetik Picasentera hurbildu dute, Valenciara alegia. Lehen lagunekin zegoen moduluan, orain bakar bakarrik dago; lehen elkarrekin egiten zuten bisita Albaceten zeuden lagun guztiek, orain egun ezberdinetan egin beharra daukate Picasenten; lehen baino komunikazio okerragoak dauzka orain nire arrebak bere semea bisitatzeko. Eta eta abar.
2001
‎fededun bakoitza marrakari bakun gisa kontsideratzen zen, artaldeak fedea bermatzen zuela, artzain onaren zuzendaritzapean, gure borroka guztien egituren piramideak irudikatuz. Bibliako Abraham patriarkak, Isaak bere semearen partez, mendi gain hartan altxatu aldarean, Jahveri eskaini zion erreformako ahariaren sakrifizioaren historia errepikatzen zen, Marilyn, Dolly edo Itziarren itxurarekin. Irratian ziotenaren arabera, klonatze teknika jendeetara hedatuko zuten denbora labur barne.
‎– Hara Amaia, mafioso hura orain arte faltsukeriatan ibilia da bere semearekin. Jende mota horri eskuarki ez zaio gustatzen familiaren aurrean kabroi modura azaltzea.
‎Venezuelako mafioso handienetako bat duk; Caracaseko negozio zikin gehienak berak kontrolatzen dizkik, baita hein handi batean polizia eta bertako politika bera ere. Peterrek, bere semeak, bere azukre koxkorra bilatzeko esan zidanean, egundoko pagotxa iruditu zitzaidaan. Hala ere, kasuan barneratu ahala, bere aitaren itzal luzea gero eta nabarmenago agertzen zuan nonahi.
2002
‎Neke trazak zituen behargin itxurako gizona zetorren gidari eta puru baten zuztarra hortzetatik kendu barik agurtu zituen bertora igotzen ari ziren bidaiariak. Haietako bat bere semea bide zen eta haren apa jaso zuen matrail bixarraz ziztatzailean. Ibilgailuaren atzealdean jesarri ziren guztiak, gazteenak lurrean eta helduagoak kaxa batzuen gainean.
2003
‎Ama batek, ordea, ezin du. Ezin du gainetik kendu izugarrikeria bere seme edo alabetako batekin egina denean. Ezin du gainetik uxatu, eta une horretatik aurrerako denbora guztian, haren erregetzak, irudiaren erregetzak, aginduko du.
‎Esan iezadak bestenaz kasu bat historia guztian. Esan iezadak zein amak ez duen maitatu bere semea, bere alaba, bere umea. Ez ote maitasunaren lege hori maitasuna bera baino lehenagokoa.
‎Eskuz idatzitako ohar luze bat zen. Alejandro Mallona Izaren alaba Teresak –kartzelan zegoena bera– bere semeari idatzia. Hortxe zioen heriotza zigorrarena.
2004
‎ezta bere seme alabez ere.
2005
‎Goizero joaten zen, eguna burdin ur usainez itoa eta mailu gotorren klinki klanka herotsez zapaldua bukatzeko. Hala erraten zion bederen, intentzio txarreko jende batzuek Maianari so zeharkariz bere seme kuttunaren bizimoldea arras desberdina zela ulertarazten zioten arren. Frantxua hargatik gizon prestua zen, ezkondu ez baldin bazen ere.
‎Pierra, Graxi eta alargundu berria zen aita lehen herrokan zeuden. Maiana Artoiz, emaztez apaindu bere semearekin. Jakes eta Marseillatik trenez jin Antonetta iloba zuzenak.
‎Orduan esan zuen sekula ahaztuko ez dudan esaldi hura. Aita batek bere semeari zer uzten dion oso ondo ez dakienean, bere ondare genetiko eskasa eta bere maniak eta bere keinuak eta bere asma edo epilepsiarako aurredisposizioa, bere biblioteka uzten diete batzuei, ezertarako balio ez duen pasaporte maiztu bat, eta etxeak, eta lur-sail zabalak terratenienteek, edo zorrak, edo zenbait arazorekin gehiegi kezkatzeko desabantaila eta beste arazo batzuekin gutxiegi ardura... Edo, beharbada, gaizki enfokatzen dugu kontu hau:
‎Azti ibili zen Jozefen ama: udaletxera jaitsi zen goizean goiz, soldaduak bere semearen bila joan zitezen baino lehen etxetik falta zela eta non zegoen ez zekiela gaztigatzera.
‎Hucken amak, antza denez, semea goizean goiz jaiki eta gosaria mahaian utzita alde egina zela kontatu zuen merkatuan, eta harakinak" Badira bi orduan!" egin omen zuen labana zorrozten zuen bitartean, Tomen amak gauza bera esana izan behar zuen lehenago semearengatik. Bazkaritara azaldu ez zitzaionez, Tomen etxera joan zen, eta han ez zuten lasaitu, ez zeukaten bere semearen lagunaren berririk, eta orduan jakin zuen goizean ohea desegina azaldu zen arren semeak ez zuela etxean lo egin, amak bezperan atondu bezalaxe utzia zuen Tomek berea. Aita txalupa lantzera etorri zen, arratsalderoko ohitura, atoiontziko guardia amaituta, arratsaldeko seietan.
2006
‎Neilak bi bat porro gutxienez erre behar ditu goizean. Bere seme zaharra ere hasi da pipatzen. Atzo etxean auzoko hamabost gazte juntatu ziren, denak erretzen, semeak bere lagunei bideo pornoak saltzen dizkie.
‎Anselmo eta Gloria euskaldunak dira, Andoaingo betikoak. Neila Bogotakoa, urte askoan kale saltzaile ibili da, bere semeekin enamoratuta dago, izaera arrunt irekia du, fundamentu ez oso handia.
‎Bizitza zurrunbilo bat bilakatu da, pentsatzen zuen Goiok berekiko, erle saldo baten burrunba itzalia baina etengabea, zoratzeko modukoa, ezerk ez zuen lehengo kolorea eta distira, lehengo ertz definitua eta forma ezaguna, nabarra urdina nagusitzen zen nonahi, difuminatuak eta zirriborro lausoak, fokutik kanpoko argazkia bezalakoa zen dena, Armanik esan ohi zien bezala sekzioaren bileretan, garai berri hauen ezaugarri nagusia aldakortasuna da, potroak gero, sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen, maltzurki, gero sekzioko kideek ere onartua, maltzurki eta maiteki aldi berean, Armani ez zen horregatik asaldatzen, ez horixe, ez zen etorri berria, garai haien aldakortasunaren beraren paradigma irizten zion izengoitiari, egokia beraz, eta doike, pena bakarra berari paratu izana edukiko zuen, onartu beharra zegoen besteri esateko oso egokia zela, norberari esanez gero azkura pixka bat sortzen zuen, baina liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik –enbutiturik– agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan, edo okerrago, zakil punta laru bat bezala, gauzak aldatuko ziren noski baina ez Goiorentzat, soilunearen tamaina gorabehera, errealitate aldakorrarena hitz eginda zeukaten bileretan, behin baino gehiagotan, Armanik esaten zuen ez dela lan ideologikoa alde batera utzi behar, besteak konforme zeuden, lehen errealitatearen araberako kontsigna garbiak genituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da, orain ezinezkoa da horrelako kontsignarik, teknologia, teknologia, errepikatzen zuen Armanik, teknologia da langileen eskuetara pasatu zena, menderatu zena, baina nondik dator teknologia, nork kontrolatzen du teknologia, pentsa une batez –eta garbi gera bedi, arren, hipotesi zoro bat baizik ez dela–, onenean ere, IBM edo dena delakoa armaz hartzen dugula, eta bertan dauden handi mandi guztiak akabatzen ditugula, gero nork jarriko zuen ordenagailua martxan, nork jakingo zuen zer tekla sakatu behar zen, zuk, Goio? ..., orain serio esaten diat, eta batez ere, ez hadi kexatu, sekula ez gaituk gaur den egunean bezala bizi, begiratu hire inguruan, Goio, noiz eduki ditiztek langileek horrelako kotxeak, noiz bidali ditiztek seme alabak unibertsitatera, noiz eduki ditek bigarren etxebizitza, noiz jokatu burtsan, noiz inbertitu, Armanik hori esaten zuenean Goiori bihotza jausten zitzaion lurrera, iruditzen zitzaiolako bere semeak arrazoi zeukala, bere semeak ezertarako balio ez zuen zahar bat zela uste zuelako, izan ere, pentsatzen zuen Goiok, ez nauk aita ona izan, azkar hil, auskalo, baina dirurik utziko ez dudalakoa segurua duk, nik ez zakiat burtsan jokatzen, orduan irri egiten zioten, ez dakiala burtsan jokatzen?, hori erraza duk, motel, ea: badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak
‎Bizitza zurrunbilo bat bilakatu da, pentsatzen zuen Goiok berekiko, erle saldo baten burrunba itzalia baina etengabea, zoratzeko modukoa, ezerk ez zuen lehengo kolorea eta distira, lehengo ertz definitua eta forma ezaguna, nabarra urdina nagusitzen zen nonahi, difuminatuak eta zirriborro lausoak, fokutik kanpoko argazkia bezalakoa zen dena, Armanik esan ohi zien bezala sekzioaren bileretan, garai berri hauen ezaugarri nagusia aldakortasuna da, potroak gero, sindikalista bati Armani deitzea, fabrikako sugegorriek ezarritako izengaiztoa zen, maltzurki, gero sekzioko kideek ere onartua, maltzurki eta maiteki aldi berean, Armani ez zen horregatik asaldatzen, ez horixe, ez zen etorri berria, garai haien aldakortasunaren beraren paradigma irizten zion izengoitiari, egokia beraz, eta doike, pena bakarra berari paratu izana edukiko zuen, onartu beharra zegoen besteri esateko oso egokia zela, norberari esanez gero azkura pixka bat sortzen zuen, baina liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik –enbutiturik– agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan, edo okerrago, zakil punta laru bat bezala, gauzak aldatuko ziren noski baina ez Goiorentzat, soilunearen tamaina gorabehera, errealitate aldakorrarena hitz eginda zeukaten bileretan, behin baino gehiagotan, Armanik esaten zuen ez dela lan ideologikoa alde batera utzi behar, besteak konforme zeuden, lehen errealitatearen araberako kontsigna garbiak genituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da, orain ezinezkoa da horrelako kontsignarik, teknologia, teknologia, errepikatzen zuen Armanik, teknologia da langileen eskuetara pasatu zena, menderatu zena, baina nondik dator teknologia, nork kontrolatzen du teknologia, pentsa une batez –eta garbi gera bedi, arren, hipotesi zoro bat baizik ez dela–, onenean ere, IBM edo dena delakoa armaz hartzen dugula, eta bertan dauden handi mandi guztiak akabatzen ditugula, gero nork jarriko zuen ordenagailua martxan, nork jakingo zuen zer tekla sakatu behar zen, zuk, Goio? ...a batez ere, ez hadi kexatu, sekula ez gaituk gaur den egunean bezala bizi, begiratu hire inguruan, Goio, noiz eduki ditiztek langileek horrelako kotxeak, noiz bidali ditiztek seme alabak unibertsitatera, noiz eduki ditek bigarren etxebizitza, noiz jokatu burtsan, noiz inbertitu, Armanik hori esaten zuenean Goiori bihotza jausten zitzaion lurrera, iruditzen zitzaiolako bere semeak arrazoi zeukala, bere semeak ezertarako balio ez zuen zahar bat zela uste zuelako, izan ere, pentsatzen zuen Goiok, ez nauk aita ona izan, azkar hil, auskalo, baina dirurik utziko ez dudalakoa segurua duk, nik ez zakiat burtsan jokatzen, orduan irri egiten zioten, ez dakiala burtsan jokatzen?, hori erraza duk, motel, ea: badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak
‎– Hortaz, Jaime Vargas aitak idatzitakoa erakutsi, eta hauxe esan litzaioke bere semeari: Lucho Vargas, aski da, etxean ikasitakoa baizik ez zara errepikatzen ari, zure aitak Macondoko sarraskiaren ardura zuritzeko erabili zituen trukuak eta teknika berberak erabiltzen ari zara zu Gobernua Guanajuatoko sarraskiaren arduraz zuritzeko!
‎– Ez pentsa hainbesterako denik; baina hortik pentsatzera laguntzeko prest dagoela, nori eta bere seme Txatori, eta semeari lagunduta, zeharbidez bada ere, Zuriñeri...
2007
‎Gorringo, alabaina, odolez hutsarazi zuten Hiriart, bere seme eta Zokil iluminatuek. Tresnatua izan zen.
‎Irakurri edo entzun bagenu bederen desagerturiko lau Iparraldeko euskaltzainen berri egunkari eta irratietan! Apez erretiratuak izanez, ez zuten beraien makurrez kezkatuko zen familiarik, salbu Gexan Hiriartek Jean d’Amou bere semea. Galdutzat ematen ziren, arima eta gorputz, mugaz haraindiko euskara galtzen zihoan bezala, nehor arranguratu gabe, indiferentziarik handienean.
‎Thomas, Gasteizko laguna, auto batekin Oionera etorriko da Zokil, Gexan Hiriart eta Jean d’Amouren setiatzeko. Apeza eta bere semea, frantsesak direlako, agian libre utziko dira, halaber Zokil gaiztagin elkarte atipiko baten partaide izatea leporatuko zaion arren.
2010
‎Rakelek bere seme Alvaro bahitu zuen, indarrez altxarazi eta estu lotuta dantzatzen hasi. Oliveirak kopa bat xanpain hustu eta sukaldean barna zebilen trena hartu zuen, mahaiari itzuliak egiten jarraitzeko:
‎Naizena da bere semea
2011
‎Dublin Lisboa da; Joyce Pessoa da; eta Pearce ez da Pearce, inoiz ez baita Pearce izan. Erramun Landa bera izan liteke, zuririk gabeko erretratu beltz batean, kolorearen dantzan, beltzaren emaitza den edo beltza bere semea den ez asmatzeraino; sekula ikusi ez duen Erramun bat, orain, bere beltzean, metro erdi batera ikusiko balu bezala agertzen zaiona. Gizakien gauak badu mila gezur zutabe artelanaz akordatu da Arriaga.
‎Hilkutxaren barrua eta bere inklinazioa aztertu zituen egun berean film bat ikusi omen zuen telebistan –B saileko deritzon horietakoa, zoragarria bere hitzetan–, eta bertan izotza. Atlantako gizon aberats bat omen zen protagonista, urteetan oso aurrera egina baina, bere seme alaben atsekaberako, ez zuena hiltzeko itxura handirik. Are gehiago, bere zazpi seme alabetatik hiru hilak ziren.
‎Sinaturikoa erakutsi nionean “Esaten nizun nik, hobe zenuela ingelesa ikastea, ez motorista, aitak nahi zuen bezala! ”. Baina aitak ez zuen inoiz ulertuko emaztea ni bere semea ere banintzela ari zitzaiola esaten, aldarri egiten zuela, sinatu nuen kontratuaren zati bat berea zela, berak ere bazuela meriturik, berak: etxekoandre bat gizontasunaz ari sukalde zokotik.
‎Begira honi: nekazari baten burua bere seme alabek ikasten duten eskolako patioan agertu duk.
2012
‎Gauerdirako ia ezin zuen gogoratu institutua hamaika aldiz utzi nahi izan zuela, baina hantxe zegoela aita, Ingeniaritza egitea ezinbestekoa zela sinetsarazi zion gizon hura, bere semea alkandora jantzita ibil zedin bulegoetan. Josuk iraganean lainotuta ikusten zituen unibertsitatean emandako urteak, arrastaka, agertu gabe maiz, Zientzia Politikoak ikasten ariko balitz bezala ere eman zituen bi urte Leioan, ondoren hasi zuen Ingeniaritza Teknikoa Donostian, eta aitak oihu egiten zion:
2013
‎Kanposantura bidean familia ezin kontsolatu. Aitak berak eraman nahi zuen bizkarrean bere semearen gorputza," Santi hil digute!". Nola egiten ahal zen halako gauza bat?
‎– Ama, ahoa betetzen duen hitza. Ama batek dena utzi behar du bere seme alabengatik, ezta, Añes. Ama beti ama.
bere semearena edo alabarena
‎utzi du garbi bere seme gazteak
‎Enrikek, bere semeak, nik baino bi urte gutxiago zituen. Hura ezagutzeko parada ere izan nuen.
‎Aitaren haserrea ikaragarria izan zen, errekete zebilenetik areagotuta zituen sentimenduak, batez ere txarrak. Zure anai zerri hori harrapatzen badegu, ez pentsau nik salbauko dedanik esan zion amari; zu, jun zaiz zure gelara oihu egin zion alabari; eta alde egin zuen amona" bizkaitar" hori ez al da akauko bere seme gorrikin batea! marmar eginez, emakume harena bailitzan erru guztia.
2014
‎Batzarra amaitutzat eman zutenean, Manexek poltsa batean bildu zituen armak, eta Xabiri otu zitzaion agian bere seme alabei emango zizkiela, beren etxean txori ehizan ibil zitezen.
‎Badoa Bettiri, otoitzak ahantzirik orai, Baionako ezkilak jotzera, azken 48 urteetan egin bezala. Badoa, dagoeneko ahantzia zuen ezkila doinu baten jotzera, bere semea ezin baina bertze batzuen semeak iratzartzera.
2015
‎Anselmo Garciak erretiroa hartu zuenetik bere semeak darama taberna. Hau ere Anselmo Garcia.
‎Abaituak, ohartu zelarik seme Loiolak eta haren lagunek aitonaren belaontzia lehergailuak gordetzeko zerabiltela, berehala salatu zion Ertzaintzari, aldi berean semea salbatzen ahaleginduz, eta lortuz, eta orain, semearen lagun batzuk espetxean dauden bitartean, eta mendekuzko ekintzaren baten beldur, egunero begiratzen du auto azpian, ea lehergailurik ote daukan itsatsirik. Eduardo Madinaren aurkako atentatua dabilkio gogoan.
‎Diruzainak bere semearen argazkia aurkitu zuen, Kepak istiluan galdua. Handik pixka batera poliziak bikote atrakatzailea atzeman zuen.
‎konplexurik gabea, sanoa, eskualduna eta itxura guztien arabera hedonista landua. Baionan bertan eman zuten gaua, azaldu edo ez azaldu urririk zeukan Bixente Garatek Hotel de la Côte Basque ko 344 gela uda osoan, suite bikain bat, Été de Musique à la Côte Basque antolamendukoek txera amultsuak egiten zizkietenez, gisa den bezala, goreneko musikariei, partikularzki bertako semea zen" Frantziako Orfeo berriari", kazetariek ezarria zioten goitizenaz aipatzearren. Hurrengo goizean, komunean jo behar izan zuen Bixentek" Ongi al zaude?" galdezka.
‎Amets inkietagarri hura desaktibatu eta jasangarri egiten zuen xehetasuna zen, itxura batera, hura beretzat. Ez nion galdetu seme alabarik izan gabe nola jakin ote zuen bere ametsean larrua jotzen zion hura bere semea zela preseski eta ez beste edozein ume. Agian ez nion galdetu nahi izan, banekielako zer erantzungo zidan:
‎Ramon zeken sentitu da. Nork bere semearen izena besterik oihukatzen ez duela jabetu denean, ezin izan dio bere buruari halako elkartasun falta zikoitza barkatu: “Iker! ”.
‎“Iker! ”. Hirugarren aldiz deiadar egitera doanean, jasanezina egin zaio berekoikeria hori, eta ilobaren izena oihukatu du bere semearenaren ordez, urduritasuna igar dakion axola gabe: “Unai! ”.
2016
‎Erbeste ekonomikoa jasaten duten ama guztien antzera, Karmelek amesten zuen Anacoko erretiroan bere seme alabekin berriro elkartu eta familia berrosatzea, oraingo honetan, Caracasen. Hutsetik hastea bezalakoa izango zen berarentzat.
2017
‎Hain urruti ikusten nuen gu guztiongandik, ez zuen gure familiakoa ematen, areago ez zuen ematen inoiz gure familiakoa izan zenik. Urruntze hartan nik izandako erantzukizuna neurtu nuen, nik onartu ez arren, amarekiko leialtasunez nire anaia, bere semea, gutxiestera jolastu nintzen aldiez.
‎neska polita, hala esan zidan, polita naizela. Bere seme ameslaria itsutzeko adinakoa. Hainbeste imajinatzen omen zuen.
2018
‎– Aurreko batean etorri zen bere semea etxean zuen liburua itzultzera. Haize txar batek eraman omen zuen.
bere seme alabez abandonatua;
‎Erakusketa honetan jolas liteke. Hala ari da bere semea, jolasten. Plaza gotorretik ikusterik izan ez duten arren, egunsentia kanonikoa izan da:
‎lehenbizi izpi berde bat bakarra, le rayon vert, gero zauri gorria, gero urdin iluna eta gero zuria. Hala ari da bere semea, jolasten. Erakusketa honetan jolas liteke.
2019
‎Nik defenditu egiten zintudan, ohartzen nintzelako neure burua zela defenditzen nuena, nire eskubidea defendatzen nuela nahi nuenaz kantatzeko eta emakume edo feminista edo ama identitatetik kantatzeko. Zergatik ezin du emakume batek bere seme alabez kantatu (pisu gertatzen delako) eta gizon batek bai (eta gozoa da)?".
2020
‎Inork ez du bere seme alaba kultur langile izaterik nahi… Ez, ez, ez. Inolaz ere ez.
‎Eta maite dut bere lana. Maite dut bere semearekin Lagan jolasten eta maite dut oholtza gainean. Maite dut ergela izateko daukan neurriz kanpoko askatasuna, eta maite dut serio jartzen denean dauzkan irmotasuna eta goxotasuna.
‎Ez dakit benetan hala izan zen, baina ez litzateke harritzekoa. Bere semeak ezagutu ditut urdaiazpikoaren bueltan, etxe barruko patio andaluzean. Batzuetan inpresioa dut Merlinek lehengusuak asmatu egiten dituela, edo fabrikatu.
2021
‎Etxekoandrea eta bortz seme alaben ama. Frankistek atxilotu eta sei hilabetez Iruñeko “Misericordian” preso egona, bere seme jaio berriarekin batera.
‎BEGILUZEA: Ba, Gartxotek bere semea Mikelot hil zuen ez zuelako abadeekin latinez kantatzerik nahi. Lurra hartu eta ahoan sartuz ito zuen, latinez kantatu behar ez izateko.
‎Enbolia batek gorputz erdia paralisiak jota utzita ere, “redios! ” esaten jarraitu, behin eta berriro “redios! ” ahoskatzen ahalegintzen zen jende sinestun, kontserbadore, autoritario, fidel, dogmatikoa. Bere emaztearen senar atsegina; bere seme alaben aita maitekorra. Beren biloben aitona.
‎Handik egun batzuetara, Martin Haundi Zegamako artzaina, azken hauteskundeetan ezkerrari botoa eman ziona, kanpoko falangista kuadrilla batek Zegamatik Altsasura eraman zuen. Bere semeak 19 urte zituen, eta galdetu zion alkateari aita non zen. Esan zioten Altsasun zela.
Bere seme txikiarekin
Bere seme alabek
bere seme zaharra ikusi nuen aldi bakarrean
‎Haritzera gerturatu naiz, baina ez zait esateko ezer bururatzen. Victor Hugok gaubeila espiritistak egiten zituen bere seme Charles medium zela. “Mahai hiztun”en bidez Shakespeare, Platon eta Molièrerekin hitz egin zuen, bertan entzundakoak koadernoetan bildu eta guganaino iritsi dira.
2022
‎Une honexen zain egon ote da Bizenta, eta merezi izan ote dio hainbeste lanek. Espero zuena ikusi ote du goitik begira dauzkan bere seme alaben eta senarraren aurpegi zurrunduetan. Agian oraintxe hasiko da ezerezten, eguzkiak eta oxigeno berriak eta bere umeen begiek eraginda.
‎Greba amaitu zenetik, ordea, amaren begiak zerbaiten bila bizi ziren, beti metro batzuk edo egun batzuk harago bere gorputza baino. Errekondoko taberna handi hari erreparatuko zion noizbait, eta Migelen esku trebeez oroituko zen, bere seme gaztearen izaera alai eta apalaz. Orduantxe sartu zen Migel lehenengoz Gloriara, hamahiru urte bete berritan.
2023
‎Gutuna bere seme alabei zuzendua zen, Guadaluperi eta Matiasi.
‎Bukatzeko, Carvalhori interesgarriegia iruditu ez zitzaion eta bere seme alabei zuzentzen zien desenkusa moral luze bat zetorren, bere jokabideen aringarri bat, azken nahiak agertu baino lehen: Begoña Martinez Urbistondori egia guztia jakinaraztea eta konpentsazio ekonomiko bat ematea:
‎Baina honen barruan dagoena bereiz doa. Hil eta gero bere seme alaben eskuetan jarriko nuela zin eginarazi zidan; hortaz, publiko egiteko eman zidan. Izan ere, zuzenbide kanonikoak...
‎Aita eta ama, Teodoro eta Joaquina, izan ziren horretan gehien saiatu zirenak. Damurik, aita duela lau urte hil zen, bere semearen atarramentuaz ezer jakitera iritsi gabe. Eta ama, duela bi, bat batean, bihotzekoak jota.
‎Abadiñoko Mendiola auzoko baratzeko lanak egin, basoak garbi mantendu, astoak, oiloak eta ardiak zaindu... perretxikoak biltzen number one. Hasieran bere semearen ofizioaz dudak bazituen ere, eta nik asmatutako ezizenarekin konforme egon ez arren, orain harro galdetzen dio edonori, edonon eta edozein mementoan, nik ostrukak bezala burua makurtu bitartean: “Zuk badakizu nor den Ander Lipus? ”.
‎Emanaldiaren bukaeran nire ama beti zutitzen da. Seguruenik, besaulkitik altxatuko den bakarra bera izango da, bere semeak egindakoaz harro. Eta asko emozionatzen bada irrintzi bat ere botako dit, aitak besotik tiraka jartzeko esaten dion bitartean.
‎Gonzalo Etxebarriak eta bere seme Pette Etxebarria barkoxtarrek publikoaren sarreran instalazio bat egin zuten. Bi kutxa garden eta handi, eta horietako bat urez betea.
‎Bertan, familia eta lagunak bisitatzen ditut urtero. Martinekin ere, nola ez, harremana izaten jarraitu dut, Mikel eta Ainhoa bere seme alabak hazten ikusi ditut eta berak, Martinek, ozeanoaren bestaldetik galderak luzatu dizkigu urteetan: bizitzea ez al da oso arriskutsua?
‎Hark esaten dio Claudius ek, Hamleten aitaren anaiak, hilarazi zuela, emaztetzat hartu zuen Gertrude (Hamleten ama) erreginarekin elkar hartuta. Aita erregeak mendekua eskatzen dio bere seme Hamleti.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia