2015
|
|
Zer deritzazue, bada, izango dela Errege hain ahaltsu, jakintsu, hain garbi eta guztizko ondasunez hain betea denak atsegin hartzeko gela? Nik ez dut ezer aurkitzen arima baten edertasunari eta lekuaren handitasunari berdintzekorik; eta, egiaz, gure adimena, denik eta zorrotzena ere, nekez iritsiko da hori ulertzera, Jainkoa ulertzera iristerik ez duen bezala,
|
Berak
esan zuenez gero bere irudi eta antzera egin gaituela.
|
|
Sugandila lirain haiei jaramonik ez egiteko aholkua eman zuen 4 Egoitzetako 1 kapituluko 8 zenbakitik 12.era, irudimenetik eta esandakotik datozen pentsamendutxoak direlako. 4 Egoitzetako kapitulu
|
berean
dio ez datozela adimenetik (8 zenb.), eta Adamen bekatuaz gero geratu zitzaigun miseriari egozten dizkio (11 zenb.).
|
|
6 Gauza honengatik, sekula ere ez zuela Jainkoari zer emanik izan eta ez zuela Harengatik zer utzirik ere izan gogoan zerabilela, gurutze baten aurrean oso samindurik zegoen pertsona bati esandakoa erantzungo dio, beharbada: Gurutziltzatuak
|
berak
esan zion, kontsolatuz, Berak ematen zizkiola bere Pasioan eraman zituen oinaze eta neke guztiak, beretzakotzat har zitzala, Aitari eskaintzeko. Arima hura hain kontsolatu eta hain aberastua geratu zen, non, beragandik jakin dudanez, ezin izan baitzuen sekula ere ahaztu; aitzitik, bere burua hain ezereza ikusten duen guztian, hartaz oroituz, gogoa pizturik eta kontsolaturik geratzen da.
|
|
gure Jaunak bide horietatik eramaten duela, eta hasieretatik aurrera egin ondoren, hobe dela jainkotasunaren gauzetan aritzea eta gorputzezkoetatik ihes egitea, niri ez didate aitorraraziko bide ona denik. Baliteke ni oker egotea eta guztiok gauza
|
bera
esatea; hala ere deabruak hortik engainatu nahi izan ninduela ikusi dut, eta hain nago eskarmentua hartua, non, askotan esan badut ere, berriro hemen zuei esatea erabaki baitut, horretan arreta handiz ibil zaitezten; eta begira, kontrakoa esan diezazuenari ez sinesteko esatera ausartzen naiz. Eta beste lekuan egin nuen baino argiago aditzera ematen saiatuko naiz; izan ere, beharbada norbaitek honetaz idatzi badu, berak esan zuen bezala, luze eta zehatz azaltzea egoki litzateke; eta handi handika esateak hainbeste ulertzen ez dugunoi kalte handia egin diezaguke.
|
|
Baliteke ni oker egotea eta guztiok gauza bera esatea; hala ere deabruak hortik engainatu nahi izan ninduela ikusi dut, eta hain nago eskarmentua hartua, non, askotan esan badut ere, berriro hemen zuei esatea erabaki baitut, horretan arreta handiz ibil zaitezten; eta begira, kontrakoa esan diezazuenari ez sinesteko esatera ausartzen naiz. Eta beste lekuan egin nuen baino argiago aditzera ematen saiatuko naiz; izan ere, beharbada norbaitek honetaz idatzi badu,
|
berak
esan zuen bezala, luze eta zehatz azaltzea egoki litzateke; eta handi handika esateak hainbeste ulertzen ez dugunoi kalte handia egin diezaguke.
|
|
Behintzat nik ziurtatzen dizuet ez direla sartuko azken bi egoitza hauetan; izan ere, gidaria, hau da, Jesus ona, galtzen badute, ez dute biderik aurkituko; nahiko izango da gainerako egoitzetan ziur badaude. Bada, Jaunak
|
berak
dio bidea dela; argia dela ere badio, eta ezin daitekeela inor Aitagana joan Beraren bidez izan ezik; eta, ni ikusten nauenak nire Aita ere ikusten du?. Hitz hauei beste esanahi bat ematen zaiela esango dute.
|
|
9 Ez dakit zergatik duen arimak hain garrantzi handikotzat hitz hauek egia bihurtzea; pertsona bera gezur batzuetan harrapatuko balute, ez dut uste gehiago sentituko lukeenik; berak honetan gehiago ahal balu bezala, ez baitu esaten
|
berari
esaten diotena baino besterik. Harako pertsona batek hamaikatxo bider gogora ekartzen zuen Jonas, profeta, Ninive ez zela galduko eta beldur zenean.
|
|
14 Hirugarrena da, bata entzutea bezala delako; eta bestea, irudimenezkoa, berberak
|
berari
esatea nahi lukeena apurka apurka moldatuz joatea bezala delako.
|
|
Ezinezkoa ematen du, bada, ahalmenak sorgorturik badaude, hilda daudela esateko eran, eta zentzumenak ere berdin, nola esan daiteke ulertzen duela sekretu hori? . Nik ez dakit nola, eta, beharbada, inongo kreaturak ere ez du jakingo, Kreatzaileak berak baizik, eta gauza
|
bera
esan behar egoera honetan, hau da, bi egoitza hauetan, gertatzen diren beste gauza askori buruz ere; egoitza hau eta azkenekoa egoki bat egin daitezke, batetik bestera ez baitago ate itxirik. Hala ere, azkenekoan, oraindik haraino iritsi ez direnengan agertzen ez diren gauzak daudelako, bitan bereiztera jo dut.
|
|
Bada, zeruan sartuko garela uste izatea eta geure baitan sartu ez, geure buruak ezagutuz eta geure ezereza eta Jainkoari zer zor diogun kontuan hartuz eta askotan errukia eskatuz, zentzugabekeria da. Jaunak
|
berak
dio: Inor ez da igoko nire Aitagana, nire bidez izan ezik; ez dakit horrela dioen, baietz uste dut; eta Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du.
|
|
Proba ditzagun geure buruak, ene ahizpak, edota proba gaitzala Jaunak, ongi baitaki egiten, askotan guk ulertu nahi ez badugu ere; eta gatozen hain eratsuak diren arima hauetara, ikus dezagun zer egiten duten Jainkoagatik eta laster ikusiko dugu nola ez dugun arrazoirik Haren Maiestateaz kexatzeko. Izan ere, guztiz onak izateko zer egin behar dugun esaten digunean, Hari bizkarra eman eta tristuraz bagoaz, Ebanjelioko gaztea bezala, zer nahi duzue Haren Maiestateak egitea,
|
Berari
diogun maitasunaren neurriko saria eman behar badigu. Eta maitasun honek ez du izan behar gure irudimenean sorturikoa, egintzen bidez frogatua baizik; eta ez uste izan Hark gure egintzen premiarik duenik, gure borondatearen erabakia baizik.
|
|
Santu plantak egiten ditu?: bere buruaz ari da,
|
beragatik
esaten zituzten horrelakoak, eta luze kontatzen dizkigu Bizitzan: –santu izan nahi nuela zioten eta gauza berriak asmatzen nituela?
|
|
Teresa
|
berari
esandakoa. 51 Kontakizunean dio.
|
|
bata, Jainkoa iraintzeko beldur ikara handi handia, eta horrela, hain gaitz ikaragarriak ikusirik, etengabe eskatzen ari zitzaion ez ziezaiola utz erortzen; bigarrena, apaltasunerako ispilu bat, egiten dugun gauza onak ez duela gugan hasierarik ikusiz, gure arimak landatuak dauden zuhaitz honetan, eta gure egintzei beroa ematen dien eguzki honetan baizik.
|
Berak
dio, hau hain argi agertu zitzaiola, non, gauza onen bat egitean edota egiten ikustean, bere printzipio horretara jotzen baitzuen eta laguntza hau gabe ezin dugula ezer konturatzen baitzen; eta hemendik zetorkion, gero, Jainkoa gorestera joatea eta, gehienetan, ona zen gauzaren bat egitean bere buruaz ez gogoratzea.
|
|
8 Bi gauza hauek betetzen ditugulako ezaugarririk ziurrena, nire iritziz, lagun hurkoaganako maitasunaren agindua ongi betetzea da; izan ere, Jainkoa maite dugun ala ez ezin dezakegu jakin, maite dugula ikusteko zantzu handiak izan arren; lagun hurkoa maite dugun ala ez, ordea, bai jakin dezakegu. Eta egon ziur, lagun hurkoaren maitasunean aurrerago, Jainkoarenean ere aurrerago zoaztela; bada, Haren Maiestateak guri digun maitasuna hain handia izanik, lagun hurkoari guk diogunaren ordain-sari, mila eratan gehituko digu
|
Berari
dioguna. Honetan nik ezin dezaket zalantzarik izan.
|
|
Hau hainbeste doakiguna denez gero, ene ahizpak, saia gaitezen geure burua ulertuz joaten gauza txikietan ere, eta jaramonik ez egiten gauza oso handi batzuei, esaterako, hurkoen alde eta arima bakar bat salbatzearren otoitzean handizka datozkigun gauza handiak egin nahiari; izan ere, gero egiteak era berean ez badatoz, ez dago zertan sinetsi halakoak egingo ditugunik. Gauza
|
bera
diot apaltasunari buruz eta bertute guztiei buruz. Handiak dira deabruaren trikimailuak; bertute bat dugula guri buruan sartzearren, benetan ez dugunean, infernuari mila bira emango dizkio.
|
|
–Gauza ezaguna da beraren esku dagoela bitxi hura eta biziki goraipatzen duela, eta, beraz, hartaz aspertu arte ez duela emango,
|
berak
esan baitzuen berariaz begiratzen zuela. Carrillo jauna hona etorriko balitz, beste bitxi bat ikusiko luke, uste denez?
|
|
Eman zidan nahasmenaz, ez dakit nola Jauna hartu ahal izan nuen, eta beldur handiaz geratu nintzen, pentsatuz Jainkoaren ikuskaria izanez gero, Haren Maiestateak ez lukeela utziko arima hartan zen gaitza ikusten. Jaunak
|
berak
esan zidan haren alde otoitz egiteko, eta sagaratzeko hitzek duten indarra uler nezan baimendu zuela, eta hitz haiek esaten dituen apaiza denik eta gaiztoenaizanda ere, ez ziola han egoteari uzten Jainkoak, eta baita bere onberatasun berdingabea ikus nezan ere, nola jartzen den bere etsaiaren esku haietan, eta dena nire eta guztien onerako.
|
|
|
Berak
esan zigun zortzi eguneko epea eman geniezaiola erantzuteko, eta ea prest ote geunden berak esan dezana egiteko. Nik baietz erantzun nion; baina nik hori esan arren eta uste dut egin ere egingo nuela (asmoa aurrera eramateko beste biderik ez bainuen orduan ikusten), hala ere sekula ere ez zitzaidan kentzen burutik egingo zelako ziurtasunik.
|
|
Berak esan zigun zortzi eguneko epea eman geniezaiola erantzuteko, eta ea prest ote geunden
|
berak
esan dezana egiteko. Nik baietz erantzun nion; baina nik hori esan arren eta uste dut egin ere egingo nuela (asmoa aurrera eramateko beste biderik ez bainuen orduan ikusten), hala ere sekula ere ez zitzaidan kentzen burutik egingo zelako ziurtasunik.
|
|
Teresak eta hark Gizakundeko monasterioan elkar ezagutu zuten, Guiomar andrearen ahizpa bat, Aldonza de Guzmán, han baitzegoen moja. Maitasun handia zion Teresari, honek Lorentzori idatzitako gutun batean bere ahizpa baino maiteago zuela
|
bera
esateraino. Aurrerantzean bere kontakizunean Andre honetaz hitz eginez jarraituko du Teresak.
|
|
23 Bada, hiria pixka bat baretu zenean, ongi baliatu zen aukeraz aita Domingotar Lizentziatua, guri laguntzen ziguna; hemen ez bazegoen ere, Jaunak ekarri zuen hainbeste on egiteko garaian eta Haren Maiestateak honetarakoxe soilik ekarri zuela zirudien,
|
berak
esan baitzidan gero ez zuela zertan etorririk, baina ustekabean jakin zuela. Behar zen adina denboran egon zen.
|
|
16 Aingeruen Erreginak obedientziari buruz esan zuenari dagokionez, niri gogor egiten zitzaidan Ordenaren eskumenean ez egotea, eta Jaunak esan zidan ez zela komeni haren eskumenean egotea. Arrazoiak eman zizkidan inola ere ez zela komeni hori agertzeko; beste bide batetik,
|
Berak
esango zidanetik, Erromara [eskaera] bidaltzeko esan zidan, eta Berak bideratuko zuela handik etortzekoa zen erantzuna. Eta horrela izan zen:
|
|
5 Jaunak otoitzean gauzaren bat agintzen zidanean, aitor entzuleak beste gauza bat esanez gero, Jaunak
|
berak
esaten zidan haren esana egiteko; handik laster Jauna bera itzultzen zitzaion, berriro agindua eman diezadan.
|
|
Ez nuela ikusten erantzun nion nik.
|
Berak
esan zidan ea nola nekien Kristo zela. Nik esan nion ez nekiela nola, baina ezin nuela nire ondoan zegoelako zalantzarik izan eta argi ikusten eta sentitzen nuela, eta arimaren bildutasuna askoz ere sakonagoa zela, gelditasunezko eta jarraituko otoitzean, eta gehienetan izan ohi nituenen aldean ondorioak bestelakoak zirela, eta gauza oso argia zela.
|
|
nork esan zuen Jesu Kristo zela? ?
|
Berak
esaten dit askotan, erantzun nuen nik; baina Hark niri esan aurretik ere nire adimenean inprimatu zen Bera zela, eta honen aurretik esan egiten zidan eta ez nuen ikusten. Niri, itsu izanik edota ilunpe handitan egonik, egundo ikusi gabeko pertsona bat, haren entzutea besterik ez nuena, hitz egitera etorriko balitzait, eta nor den esango balit, sinetsi egingo nioke, baina nuke baieztatu bera zela ikusi izan banu bezain ziur.
|
|
15 Jainkoaren probidentzia izan zen berak niri entzuten iraun nahi izatea, Jainkoaren zerbitzari hain handia izanik, Jainkoagatik edozertara jartzen baitzen. Eta honela esaten zidan, ez nezala Jainkoa iraindu eta ez nendila irten
|
berak
esaten zidanetik; ez izateko huts egingo zidan beldurrik. Adore ematen zidan eta baretu egiten ninduen beti.
|
|
Nik halaxe egiten nuen.
|
Berak
esaten zidan hori eginez gero, deabrua balitz ere, ez zidala kalterik egingo, alderantziz baizik: Jaunak ona aterako zuela hark nire arimari egin nahi zion gaitzetik.
|
|
Bost zauriak oso poliki moldatuak zeuzkan.
|
Berak
esan zidan horrela ikusiko nuela aurrerantzean, eta hala izaten zen, hau da, ez nuela ikusten gurutzea eginda zegoen zura, harribitxi hauek baizik. Baina nik neuk izan ezik beste inork ez zuen ikusten.
|
|
Oi, zer den arima zauritu bat ikustea! Hau da, hain kausa gorenagatik zauritua dena esan nahi da; eta argi ikusten du ez zela bere eraginez etorri maitasun hau, baizik eta Jaunak
|
berari
dion maitasun bizitik, bat batean erori zela bere gain txingar hura, guztia garretan jartzen duena. Oi, zenbat aldiz gogoratzen naizen Daviden bertso hartaz, honela nagoenean:
|
|
Haiekin Jainkoa iraintzen ez banuen ere, haiekin biziki loturik nengoen, eta esker gaiztokoa izatea iruditzen zitzaidan haiek uztea, eta honela esaten nion, Jainkoa iraintzen ez banuen, zer dela-eta izan behar nuen esker gaiztokoa.
|
Berak
esan zidan, egun batzuetan Jainkoaren eskuetan uzteko eta Veni, Creator himnoa errezatzeko, hoberena zein den erakutsiz argi egin ziezadan. Behin otoitzari emana eta Jaunari berari guztian poz ematen lagundu diezadala eskatzen aritu ondoren, himnoari ekin nion, eta esaten ari nintzela, gainezkaldi bat etorri zitzaidan, hain bat batekoa, non ia neure senetik atera baininduen; ez nuen hartaz zalantzarik izan, oso ezaguna izan baitzen.
|
|
8 Eta berriro diot ezinezkoa iruditzen zaidala engainuan erortzea, arimak, barru txarrekoa izanik, itxurak egitea nahi ez badu behintzat (nahiko txarra izango litzatekeena) eta ulertu duela esatea, hala ez denean; baina berak eratzen duela eta
|
berak
esaten duela bere barrurako argi ez ikusteak, nire iritziz, ez du zentzurik, Jainkoaren espiritua ulertu badu, eta bestela, bizi guztian egon daiteke engainu horretan eta ulertzen duela pentsatu, nik ez dakit nola baina. Edo arima honek nahi du ulertu ala ez:
|
|
Baina laster geratzen dahotz hotz, izan ere, gozotasun hau lortzeko sua pizten ekin eta ekin egin arren, itzaltzeko ura botatzen ari dela besterik ez dirudi. Bada, Jainkoak jarritako txinpartatxo honek, txiki txikia bada ere, zarata handia egiten du, eta bere erruz itzaltzen ez badu, garra botatzen duen su handia pizten hasiko da,
|
bere lekuan
esango dudanez, Haren Maiestateak arima perfektuei edukiarazten dien Jainkoaren maitasun handi handiaren sugarra.
|
|
Uste dut, nire bekatuengatik baimendu zuela Jainkoak, haiek beren buruak engainatzea eta ni engainatzea. Nik beste hainbat engainatu nituen neuri esan zidaten gauza
|
bera
esanez.
|
|
Nik erantzun nion, ez zirela jakiteko ezta nik esateko ere.
|
Berak
esan zuen, esana dudan aita domingotarrak bazekiela, hura bere adiskidea zela, eta berehala esango ziola eta ez arduratzeko.
|
|
Teresaren idazteko eraz, eta idaztean duen jarreraz iritzi bat nagusitu dela esan dezakegu.
|
Berak
dioenagatik, esana egitearren idazten zuela soilik, estilo egokiz eta fintasunez idaztean gogoa jarri gabe; berez berez, erraz, hitz egiten zuen bezala idazten zuela. Halako iritzia indartzen Ramon Menéndez Pidalek asko lagundu zuela dirudi.
|
|
Umekeria zela eta behar den adina izan arte itxaron zezala zioten, hamabi urte bete gabe baitzen.
|
Berak
zioen, ezkonarazteko eta munduari emateko adin onekotzat hartu bazuten, nola ez duten halakotzat hartzen Jainkoari bere burua emateko. Esaten zituen gauzei erreparaturik, ez zirudien bera zenik hitz egiten ari zena.
|
|
Berari buruz gauza onak esatea hainbeste sentitzen zuenez gero, bera ere kontuz ibiltzen zen ez esateko beste inorenik hau aurrean zela, nahigaberik ez ematearren. Egundo ere ez zuen bilatzen kontsolamendurik, ez baratzera joaterik ezta kreaturetan atsegin hartzerik ere; izan ere,
|
berak
esan zuenez, zabarkeria litzateke gure Jaunak ematen zizkion atsekabeetan aringarria bilatzea; eta horrela, ez zuen eskatzen egundo ezer, eta ematen ziotena hartzen zuen: horrekin kontentatzen zen.
|
|
Benetan maite zuen, eta urte askoan eduki zuen, eta gero, heriotzako orduan eraman zezatela agindu zuen. Erretaula handia da; nik neure bizian ez dut hoberik ikusi (eta beste pertsona batzuk ere gauza
|
bera
diote). Aita frai Antonio Jesusenak, zaldun honen eskariz toki hartara joan eta imajina ikusi zuenean, hartaz guztiz zaleturik geratu zen, eta arrazoi handiaz, monasterioa hara aldatzea onartu zuen.
|
|
2 Gutun hau Soriatik idazten zidan, han baitzegoen une hartan. Gutunean esaten zidan, nola hitz egin zion han berarekin aitortzen zen andre batek, ongi zeritzon gure mojen monasterio bat fundatzeaz;
|
berak
esan ziola, konbentzituko ninduela ni fundatzera hara joan nendin; ez ziola huts egingo, eta komeni dela iruditzen bazitzaion, aditzera emateko berari, eta berak bidaliko zuela nire bila. Ni biziki poztu nintzen, izan ere, fundazioa ona izateaz gainera, nire arimako gauza batzuk berarekin tratatzeko, eta bera ikusteko gogoa nuen; bada, nire arimari hain on handia egin ziolako, harenganako maitasun handia piztu zitzaidan.
|
|
10 Nik ezin nuen eraman hori, Jainkoaren Elizan on handia egingo zuela iruditzen zitzaidalako, eta, beraz, orain duen kargua izan zezala nahi nuen; hala ere, gotzain aulkia eman ziotenean, gero
|
berak
esan zidanez, ezinegon handi handia izan nuen, zama oso astunaz ikusten nuela iruditzen baitzitzaidan, eta ezin nuen neure burua baliarazi ezta baretu ere, eta gure Jaunari gomendatzera joan nintzen korura. Haren Maiestateak baretu ninduen berehala, bere zerbitzu handirako izango zela esan baitzidan, eta halaxe dela dirudi.
|
|
Orduan, Palentzia eta Burgosko fundazioetan batera ari ginen, eta ez baterako eta ez besterako ez neukan ezer; hala ere, ez zen hori arrazoia, gutxiagoz hasi ohi bainaiz.
|
Berak
esan zidan ez uzteko inola ere. Gauza bera esan zidan egun batzuk lehenago, Toledon, Jesusen Lagundiko probintzial batek, Baltasar Alvarez zeritzanak, baina orduan ni osasuntsu nengoen.
|
|
Berak esan zidan ez uzteko inola ere. Gauza
|
bera
esan zidan egun batzuk lehenago, Toledon, Jesusen Lagundiko probintzial batek, Baltasar Alvarez zeritzanak, baina orduan ni osasuntsu nengoen.
|
|
– Teresak Burgosen zegoela idatzi zituen orrialde hauek ekainaren amaieran,
|
berak
dioenez(, ekainaren amaieran gaude?).
|
|
Ziur asko, Espiritu Santuaren Pazkoko bigarren eguna izango zen, gainerako bi idazketetan
|
berak
dioenez. 1575eko maiatzaren 23a zen.
|
|
Eta era honetara, gauzak hain zail zeudenez gero, bere ahaideek esan zioten zorakeria zela eta utz zezala; eta aipatuak diren gaixotasun handiekin ia beti ohean zetzanez gero, mojatzarako ez zutela inongo monasteriotan hartuko esaten zuten.
|
Berak
esan zuen, gure Jaunak hilabetean osasuna ematen bazion, hori nahi zuela ulertuko zutela eta berbera joango zela Gortera lortzera. Hau esan zuenean, urte erdi baino gehiago zeramatzan ohetik jaiki gabe, eta ia zortzi zeramatzan handik ia mugitzen ez zela.
|
|
Harrigarriena dena, medikuak honelako erremedioren bat esan orduko, ebakuntza hura egiteko ordua noiz etorriko egoten zela, batere beldurrik gabe, eta berak gogoa berotzen zien medikuei kauterizatzeak egiteko, asko izan baitziren bularreko minbizia erauztean eta beste kasu batzuetan egin ziotenak.
|
Berak
zioen, martiri izateko zituen desirak benetakoak ote ziren probatzeko nahi izaten zuela hori sufritu.
|
|
Poloniako Erreginarekin zegoela, honen etxearen gobernu osoa bere gain zuela, ez zuen agertu egundo ezkontzeko joerarik, baina San Joanen Zaldunetakoa zen; gure Jaunak dei egin zion guztia alde batera uztera, salbamenaz hobeki arduratu ahal izateko. ...berak ez zuen nahi izan letradurik, Jainkoa eta Jainkoaren justizia baino besterik; lekukoak zeuden ziotenak, berak dei egin ziela gizon hura hil zezaten; ia santa Susanaren zahar haiei bezala gertatu zitzaien, hau da, haietako bakoitzari non zegoen une hartan galdeturik, batak erantzun zuen ohean eserita zegoela; besteak, berriz, leihoan zegoela; azken batean, gezur beltza zela aitortu zuten, eta
|
berak
esan zidan, zigortu ez zezaten haiek askatzea dirutza handia kosta zitzaiola, bere kontra ari zena bera eskuetara etorri zitzaiola bere buruaren aurka parte ematera, eta horrexegatik egin zuela ahal zuen guztia hari kalterik ez egiteko.
|
|
Aukera hori saihestea erabaki zuten deabruaren txarkeria batekin, hau da, belztu egin nahi izan zuten neskatxoa, hari izeba hil nahi zuelakoa egotziz eta horretarako haietako bati eman zizkiola ez dakit zenbat marabedi sublimatua ekar zezan. Izebari esan zioten, eta hirurek gauza
|
bera
ziotenez gero, sinetsi egin zien, eta emakume oso bertutetsua zen neskatxoaren amak ere bai.
|
|
Jainkoak gehiagorako nahi zuen eta bizia eman zion.
|
Berak
esan zidan azkenean ia ez zuela ezer sentitzen, santa Inesek sufritu zuenaz oroitzen zelako, Jaunak oroimenera ekarri baitzion, eta atsegin hartzen zuela Harengatik zerbait sufritzean, eta Berari eskaini baizik ez zuela egiten. Hilko zela uste zuten, ohean eman baitzituen hiru hilabete zirkinik egin ezinik.
|
|
Berak abituz jantzirik, eta oinutsik ikusi zuenean, ikuskarian ikusi zuena iruditu zitzaion, abitua halakoxea baitzen, baina aurpegia eta adina desberdinak, aita Graciánek ez baitzituen oraindik hogeita hamar urte.
|
Berak
esan dit, pozaren pozez, zorabiaturik bezala geratu zela; Trianan monasterioa egin zutela entzun bazuen ere, ez zela konturatu beraiena zenik. Egun hartatik aita Graciánekin aitortzeko ahaleginetan ari zen, eta hau ere asko kosta gabe ez lortzea nahi izan zuen Jainkoak, gutxi gorabehera hamabi aldiz joan baitzen, eta ez zion egundo ere aitortzarik entzun nahi izan.
|
|
12 Behin elizan negarrez zegoela, oso lotsorra ere baitzen, emakume batek zer gertatzen zitzaion galdetu zion.
|
Berak
esan zion denbora luzean ari zela fraide harekin hitz egin nahirik eta ez zegoela erremediorik; une hartan aitorlekuan zen. Emakumeak hara eraman zuen eta erregu egin zion entzun ziezaiola emakume gazte hari, eta horrela aitortza orokorra egin zuen berarekin.
|
|
10 Beti beti egon izan da mende eta beti dago fede santu katolikoak aitortzen duenaren mende, eta haren eta hark fundaturiko etxeen otoitz guztia fede hori gehituz joan dadin da.
|
Berak
zioen, gauza hauetakoren batek fede katolikoaren eta Jainkoaren legearen aurka egitera eragingo balio, ez zela froga bila aritu beharrik, argi geratuko litzatekeelako deabrua zela.
|
|
13 Berak zuen beldurragatik hainbesteri kontu eman zitzaienez gero, gauza hauek asko zabaldu dira, eta hori berarentzat sufrikario eta gurutze handi handia izan da;
|
berak
dio ez dela izan apaltasunagatik, emakumeengatik esaten ziren gauza hauek beti gorrotatu izan dituelako baizik. Kontu handia zuen dena Jainkoa zela uste zuenaren mende ez jartzeko, deabruak biak engainatuko zituen beldur baitzen.
|
|
Bat egitean hauxe bera gertatzen da, baina hemen indar handiagoz izaten da, berezko berotasuna ez dakit nik nora doalako; izan ere, liluramendua handia denean, otoitz era hauetan guztietan gehiagoa eta gutxiagoa baitaude, handia denean, diodanez, eskuak jelaturik geratzen dira, eta batzuetan zotzak bezala zabaldurik; eta gorputza, zutik hartzen badu, halaxe geratzen da, edota belauniko. Eta hain okupatua dago Jaunak
|
berarentzat
esan nahi duenaren pozean, non gorputzean biziarazle izateaz ahaztu egiten dela eta bertan behera uzten duela baitirudi, eta pixka bat irauten badu, kirioak mindurik geratzen dira.
|
|
5 Nirekin denbora pixka bat egin zuenez gero, gogora etorri zitzaidan berorri esan niola nik ikuskari hauek laster batean igarotzen zirela.
|
Berak
esan zidan, aldea dagoela hauen eta irudizkoen artean eta egiten zizkigun mesedeetan ezin daitekeela arau zehatzik izan, batzuetan era batekoak komeni direlako eta besteetan bestekoak.
|
|
Gauzak honela, aita probintziala oso alai etorri zen, ez baitzen nahasi orduan. Argi egin zion Jainkoak une hartan, eta nirekin haserre jar ez zedin ere bai, idatzizko baimenik izan ez nuelako,
|
berak
zioenez.
|
|
Gurekin berariaz arduratzen ziren adiskideak, batez ere aita probintzialaren bi adiskideak, geratu ziren, eta erabaki zuten ez ziotela ezer esango artzapezpikuari harik eta etxea eduki arte.
|
Berak
esan ohi zuen inork baino gehiago nahi zuela fundazio hau, eta sinesten diot, oso kristau ona izanik, egia baizik ez baitu esango. Egintzetan ez zirudien hala zenik, ezinezko gauzak eskatzen zituelako, gure ahal izatea kontuan izanik.
|
|
Zergatik hori? Monasterio haietan,
|
berak
dioenez, Jainkoa goretsia izatea ezin eraman zuelako deabruak; horregatik, erraz aurkitzen zuen hark bazterrak nahasten hasteko bidea?
|
|
2 Egoki izango da berehala ardura hartzea agiri horiek jaso eta horietaz jabetzeko. Ez dakit non den
|
berak
dioen hiri hori, oso urruti dagoen ala ez. Nire nebak jakingo du.
|
|
Dagoeneko beste bat han hil zen gauza beragatik, nik jakin nuenez. Egia da, nik ez dudala sinesten emakumeak gutuna deabruari eman dionik, ez baitzion itzuliko hain bizkor, ezta
|
berak
dioen guztia ere; ez, emakume gezurrontzi bat izan behar du (Jainkoak barka diezadala) eta atsegin zaio berorren aitatasunarekin tratatzea. Beharbada, juzku txarra egiten ari naiz; baina nik berorren aitatasuna dagoen lekutik kanpo ikusi nahiko nuke, gaitza hobeki eragozteko.
|
|
Ongi egiten du haren gutuna eskuetan izan arte ez bidaltzea. Kontu izan
|
berak
esaten dituen dukearekiko eginbideak betetzeaz, izan ere hainbeste negozioren artean bera bakarrik, ez dakit nondik aterako dituen indarrak Jainkoak mirariz ematen ez badizkio. Uste dut ez zaidala burutik pasatu hor ez dezala jan esatea (premia handian baitaude); horretara ez doanean, ez dadila sarri joan, begiratu gabe dena ken ez dadin; bestalde, karitate handia egiten didate gure aita arreta handiz zaintzean; ezin izango diot hori egundo ordaindu.
|
|
6 Oi, Anjelak,
|
berak
esaten didanez, zein pozik emango liokeen Paulori jaten, dioen bezain gose handiaz dagoenean! Nik ez dakit zergatik bilatzen duen Jainkoak ematen dion baino sufrimendu gehiago eskean ibiltze horrekin; zazpi arima dituela dirudi, haietako bat amaitzen denean beste bat izango da.
|
|
7 Daza maisuaren kontuaz ez dakit zer esan; benetan nahiko nuke berorren jauntasunak haren alde zer edo zer egin dezan, barruko zorra diola ikusten dudalako, eta gero ezer ez bada ere, poztuko nintzateke. Berorri hainbesteko maitasuna izanik,
|
berak
dio, berorri mesedea eskatzeak gogaikarri izango balitzaio, horratik, ez liokeela zerbitzatzeari utziko, baina berorren jauntasunari mesedeak eskatzen sekula ez litzatekeela saiatuko. Hain maitasun handia dionez gero eta beste batzuei mesedeak egiten dizkiela ikusten duenez gero, sentitzen du pixka bat eta ez dela zorte oneko uste du.
|
|
2 Berorri poz ematearren bidaltzen dizkiot fundatzeko patenteak eta, bestalde, Jesusen Lagundiko aita bati idazten diot; niretzat hurrekoa izan ohi da eta nire aitor entzulea, ez dakit orain zer izango den?; oso ona da eta kontseilu-buruaren hur hurrekoa.
|
Berari
esaten ez dizkiodan beste gauza batzuen berri berorrek emango diola idazten diot, eta horrela eskatzen diot berorri hala egiteko eta konta diezazkiola aita hauen iskanbilak eta zein tratu txarra eman dioten bederatzi hilabetean frai Joan Gurutzeko santu hari, oraindik ez baitu jakingo berorrek zer gertatu den eta zabaltzen dituzten gezurrezko testigantzak. Patenterik nahi balu, eman biezaio berorrek, ikusi behar dutela deritzanak ikusi ondoren; izan ere, beharbada, kontseilu-buruari eta nuntzioari ere beronen aitor entzuleak erakutsiko dizkie, honi ere mezua bidaltzen baitiot.
|
|
Nire aita frai Gregoriok pena ematen dit; idatzi nahi nioke. Esan horrela egiten direla santuak, eta berorren agurgarritasunari, ene alaba, gauza
|
bera
diotsot. Ez naiz ohitzen berorri neure letraz ez idaztera.
|
|
Ezin ditut onartu laudorio horiek (Jainkoa ezin izango du engainatu eta beraren arimak ordaindu du), guztien aurrean zabaltzen baitzituen ez diren gauzak eta beste gauza asko idatzi izan dizkidate: edo haiek esaten dute egia, edo
|
berak
esaten du.
|
|
Teresak ez dio idazten okupaturik dagoelako;
|
berak
dio priorea dela, eta goraintzi asko emateko.
|
|
4 Ama prioreari luze hitz egiten diodanez gero (gaur hau idazteko beste gutunik ez izateko zori ona izan dut eta
|
berak
esango dio berorri hemen falta dena), noizbehinka idatz diezadala erregutu baino besterik ez diot esango, poz handia hartzen baitut. Berorri eman diezaiola Jainkoak nik opa diodan poza, amen.
|
|
Ezin zaiola hamabi urtetik beherako bati abiturik eman, baina bai monasterioan hezi. Frai Baltasar domingotarrak ere gauza
|
bera
esan du. Dagoeneko Teresatxo bere abituaz dago hemen; etxeko andretxoa dirudi, eta beraren aita pozez zoratzen, eta guztiak poz pozik berarekin; aingeru baten izaera du, eta jostaldietan badaki ongi pasarazten indioen eta itsasoko gauzak kontatuz, nik egingo nukeen baino hobeki.
|
|
12 Grazia egin dit Erromara mezua bidaltzeko sekretuak.
|
Berak
esan zidan dagoeneko joana zela eta on Luisek esan ziola. Buruan ongi sartua du, erregeak eskatuz gero, laster batean etorriko dela, eta ez direla kapituluaren zain egongo.
|
|
Eman dionaz aurtengo nahikoa du, jateko nahi duen lekuan. Jateko urtero berorrek eman dizkion beste berrehun errealekin, janzteko ematen zizkionaz gain, nire ahizparekin egon daiteke(
|
berak
dioenez, erregu egin baitzioten) edo Diego Guzmánekin. Berak ehun erreal eman zizkion, bide hauetan gastatuko dituenak.
|
|
2 Mesedez, bidal biezaio gutun hau nire nebari berarentzat doanarekin, aita Nicolao hemen dagoela jakin dezan, gaur arratsaldean etorri baita; berehala galdetu diot haren diruez, eta esan dit hona bidaltzen direnei buruz nahiko esku emango didala, ama prioreak kobra eta bidal ditzan.
|
Berak
diost, dauzkanak berehala emango dituela; beraz, hauek laster kobratuko direla uste dut. Valladolidekoek Sevillara bidali dituztela dio, eginbide batzuk burutu eta kobratu daitezen, eta halakorik egin ezean, diru horiek beste bide batetik kobratuko dira; berak ziurtzat ditu.
|
|
Jakin beza, urteberri bezperan bidali zidala dukesak horrekin berariaz eta beste gutun bat nire berri jakiteko besterik gabe.
|
Berak
dioena, berorren aitatasunak dukea gehiago maite nuela esan ziola, ez nion onartu; ez, nik esan nion, berorren aitatasunak hartaz hainbeste gauza on eta espirituala zela esaten zuenez gero, hori pentsatuko zuela; baina nik Jainkoa bakarrik maite nuela bera denagatik eta berarengan ez nuela ezer ikusten ez maitatzeko, eta gehiago maite nuela. Horrela baino hobeki adierazirik zihoan.
|
|
2
|
Berak
dio berorrek arrazoi duela oso haserre egoteko, baina ezin duela gehiago. Argi ikusten du galduta dabilela, eta aski nekatua egon behar du; baina hor egotea hain biziki sentiturik, nahiago zuela hiltzea.
|
|
4 Zuzen dabil Carrillo adore handirik ez dudala esatean, nik egin nion lehenengo gutunari erantzunez; han esaten nizkion deabruaren gauza zela eta beste hainbat gauza.
|
Berak
dio barre eragin ziola eta ez ziola eragin bere asmoetan ezertxo ere aldatzera; katuen beldurra duen sagua ematen dudala dio, eta Sakramentu Santua eskuetan, promesa egin zuela, mundu osoak ere ez zuela aldenduko Harengandik. Nik diotsot harritu egin nauela horrek, beraren anaiek baitiote bai bera eta bai abitua ematen diona eskumikatuak izango direla.
|
|
Nik diotsot harritu egin nauela horrek, beraren anaiek baitiote bai bera eta bai abitua ematen diona eskumikatuak izango direla.
|
Berak
dio baduela bere probintzialaren baimena, eta berorren aitatasunak gutun bat idatzi ziola, eta gizakia den aldetik beldur bada ere, aingeru antzera idazten diola; eta zuzen dabil, halakoa baita gutuna.
|
|
6 Egia esan,
|
berak
dioenez izango bada eta egin ahal bada, askoz ere hobe litzateke eginik egotea, hemen guri abisu ematen eta hainbeste zalaparta sortu baino lehen, eta ez dakit nola egingo duen berorren aitatasunak; izan ere, egin ahal bada, kontzientziako zama dela dirudi hura gure artean ez onartzea. Nik uste dut, agertzen duten bezala bada, inork ez diola eragotziko, eta beraz, hobe litzatekeela gelditzea, dagoeneko eginik ez badago.
|
|
7 Paulok dituen eskrupuluez idazten didanari dagokionez, hau da, bere eskumenez balia daitekeen ala ez, uste dut nolabaiteko malenkoniaz zegoela gutun hura idatzi zuenean edota eskrupuluak zituenean, berak ematen dituen arrazoietan argi ikusten delako; eta horregatik, ez diot galdetu nahi izan berriro eta, Ardapillak dioenez, zalantza horiek gutxi iraungo dutelako ere bai; izan ere,
|
berak
dio aingeru nagusiak erabakia hartua duela Gilbertori buruz, eta zain daudela egun batetik bestera.
|
|
Nik asko begiratzen diodana eta beldurra ematen didana eta berorrek aztertzea eta argi gera dadila nahi nukeena hau da: ea egin daitekeen
|
berak
dioena Jainkoa iraindu gabe eta eskumikuan erori gabe; izan ere, beste horiek diotena egia bada, inola ere ezin du egin berorren aitatasunak; eta Tendillako kondea joanik, eta ez badoa ere, egiten duen kontaketa eginik?, egiaz baimena emango diotela uste dut.
|
|
2 Biek diote gauza larria iruditzen zaiela, berorren aitatasunaren karguak hori gauzatu ahal izateko ahalmen berezirik ez badu; Rueda doktoreak batez ere hori dio, eta nik sarri jotzen dut harengana, oso zorrotza iruditzen zaidalako; azken batean, oso letraduna da.
|
Berak
dio, eskumen kontua denez gero, zail dela nagusiak hautatzea; izan ere, jeneralaren eta Aita Santuaren oniritzirik gabe, ezin dela egin hauteskunderik, eta botoak baliogabeak izango liratekeela, eta beste horiek horixe baizik ez dutela behar Aita Santuagana jotzeko eta ahotsa jasotzeko: obedientziaren kontrakoa dela nagusiak hautatzea horretarako eskumenik izan gabe, eta hori itsusia litzateke; eta zailago ikusten duela berrestea, Aita Santuagandik probintzia egiteko baimena lortzea baino; izan ere, erregeak bere enbaxadoreari letratxo bat idatziko balio, pozik egingo luke, erraza baita, beste horiek nola jokatu duten fraide oinutsekin esaten bazaio.
|
|
Jakinarazten dio, Pertsona hari Toledotik idatzi zioneko negozioak ez zuela izan inoiz ondoriorik. Gauza ezaguna da beraren esku dagoela bitxi hura eta biziki goraipatzen duela, eta, beraz, hartaz aspertu arte ez duela emango,
|
berak
esan baitzuen berariaz begiratzen zuela. Carrillo jauna hona etorriko balitz, beste bitxi bat ikusiko luke, uste denez?
|
|
5 On Lorentzo epaile baten alaba batekin ezkondu zen, indioek eman diezaioten erregeak egin dion mesedea. Eta halaxe eman dizkiote, gutxi gorabehera zazpi mila dukaten errenta daukala baitiote, eta emaztea oso trebea dela, eta
|
beragatik
diote oso argia eta gizon zintzoa dela. Anaiari egindako gutunean goraintziak ematen dizkie beroriei eta Beatriz andereari.
|
|
Esker ona agertzen die
|
berari
dioten maitasunagatik. Zenbait kontrakotasun.
|
|
Lau eguneko geldialdia egin nuen han, oso ondoezik nengoelako; izan ere, hotzeri gogor batek jo ninduen eta horrez gainera perlesi txiki batek. Hala ere, hobekuntza txiki bat izan nuenean, irten nintzen, berorren eta andere horien beldur nintzelako, eskumuin asko beraiei?, eta haiei eskatzen diet ez botatzeko niri errurik berandu etortzeagatik, eta berorri ere gauza
|
bera
diotsot; jakingo balute nola dauden bideak, beharbada, etortzeagatik errua botako lidakete. Orain ere nahiko eskas nago, baina ez da eragozpen izango laster joateko, eguraldia pixka bat hobetzen badu; hemendik leku horretarako bidea oso nekagarria dela diote eta, beraz, ez dakit aita probintzialak nahi izango duen irtetea, ni hobeki ikusi arte, gogo handia badu ere; eskuetan muin egiten dio berorri eta ezagutu nahirik dago.
|
|
Ez du inor aitortu nahi; dena dela, uste dut, pozik entzungo lukeela nire aitortza, baina susmoa dut (aitortzak entzutearen zale ez denez gero) jakin minagatik dela.
|
Berak
dio erabat errebelazioen etsaia dela, eta santa Brigitarenak ere ez dituela sinesten. Hau ez zidan esan niri, Maria Kristorenari baizik.
|
|
4 Nik kasu honetan sentitzen dudana eta esan niona, aurrera egingo balu, oso ongi etorriko litzaiokeela, eta aurrera egin ezik, kalte handia egingo liokeela bera ari den inprimatze lanetarako sinesgarritasuna galduko bailuke; eta orain ere gauza
|
bera
diot, baina horrek pixka bat gutxiago beldurtzen nau, aspaldidanik gure Jaunaren zerbitzuan ari delako, eta azken batean gauza asko eraman lituzke, eta haietako batean finkatzea lortuko luke. Berak dio, sartzen den tokian, daukan Ávila maisuaren guztia emango duela; nire iritziz, irakurtzeko eman zidan zatitxo bat bezala bada, sermoiak on handirako izango liratekeela berorren agurgarritasunak adina ez dakigunontzat; bestalde, nonahi onerako eragina izango duen gizona da.
|
|
4 Nik kasu honetan sentitzen dudana eta esan niona, aurrera egingo balu, oso ongi etorriko litzaiokeela, eta aurrera egin ezik, kalte handia egingo liokeela bera ari den inprimatze lanetarako sinesgarritasuna galduko bailuke; eta orain ere gauza bera diot, baina horrek pixka bat gutxiago beldurtzen nau, aspaldidanik gure Jaunaren zerbitzuan ari delako, eta azken batean gauza asko eraman lituzke, eta haietako batean finkatzea lortuko luke.
|
Berak
dio, sartzen den tokian, daukan Ávila maisuaren guztia emango duela; nire iritziz, irakurtzeko eman zidan zatitxo bat bezala bada, sermoiak on handirako izango liratekeela berorren agurgarritasunak adina ez dakigunontzat; bestalde, nonahi onerako eragina izango duen gizona da. Hau gogo gogoz hartzeko gauza da.
|
|
Behin, ahoa irekitzeko esaten diot; beste behin, ixteko; geroxeago, barrerik ez egiteko.
|
Berak
dio ez duela berak errurik, ahoak baizik, eta egia dio. Teresak gorpuzkeran eta denean duen grazia ikusi duenak, gehiago igarriko du aldea, eta hala egiten dute hemen, baina nik ez dut hori agerian esaten, berari bai isilean.
|
|
Etxe horniduraz ez naiz gogoratzen.
|
Bera
dioten bezalakoa bada, gutxi axola du hainbeste ez izatea; nik esaten diot talentudun mojak behar ditugula. Sinets beza daukana ekarriko duela; eta badaki berorrek, mojak oso guretzakoak badira, ez dugula begiratu behar hainbeste dote kontua.
|
|
Berorrek utzi nahi dituen zilar eta tapizeriaz hitz egin diot, ez nuelako nahi, nik laguntza ez emateagatik, Jainkoaren zerbitzuan oso aurrera egin gabe gera zedin; eta horrela, gauza batzuetan ez naiz fidatzen neure iritziaz, honetan biok bat etorri baginen ere.
|
Berak
dio horrek ez duela ez egiten ez desegiten, berori zein gutxi axola duen horrek ikusten eta hortik askaturik egoten saiatzen bada; bidezkoa dela, etxea komeni den eran izatea, seme alabak ezkontza bidean jarri behar dituenez gero. Beraz, orain pazientzia izan beza, Jainkoak beti ematen baititu asmo onak betetzeko uneak, eta hala emango dizkio berorri ere.
|
|
4 Jakin beza hemen izan dela aita frai Pedro Fernández.
|
Berak
dio, Tostadok bisitarien gain eskumenik ez badakar, aktak egongo direla indarrean; baina eskumen hori badakar, ez dago zer esanik, obeditzea eta beste bideren bat bilatzea baizik; izan ere, berak uste du komisarioek ezin dutela probintziarik eratu ezta kontseilaririk egin ere, haiek zutena baino aginpide handiagorik ez badute, eta horrela egoki izango da beste bideren batez baliatzea.... Guztia egiten duen Jainkoak lagun diezagula, eta laster batean eman diezaiola berorri osasuna, bere errukiagatik, guztiok eskatzen diogunez.
|
|
Badu adorea; baina bakarrik dagoenez gero, gure Jaunak ematen diona du, bene benetan har dezan.
|
Berak
esango dio berorri nola gabiltzan hemen.
|
|
6 Aita ona izan du Pardotarrak berorrengan.
|
Berak
dio oraindik ez duela sinesten etxean dagoenik. Jainkoa gorestekoa da duen poza.
|
|
Toledotik idatzi didate Tostado joana dela, baina ez dut sinesten. Frai Anjel uzten duela
|
bere lekuan
diote.
|
|
3 Madriletik aita Nicolaok idazten dit, pertsona bat aurkitu duela,
|
berari
dion estimu handiagatik, ahizpa Maria San Joserenaren doteko berrehun dukat horiek jasoko dituena, etxe horretatik ordain-agiria bidaltzeko baldintzapean, eta, kobratzea atzeratzen bada ere, honekin kontentatzen dela. Nik zorion handitzat izan dut, eta horrela, mesedez, eskatzen diet hau iristean, dei diezaiotela eskribau bati eta profesa egina delako fede eman dezala, guztiz balioko izan dadin (hau gabe ezin baita ezer egin), eta bidal diezadatela gero ordain-agiriarekin.
|
|
11 Dena dela, ahizpa Katalina Jesusenak irakur diezaiela gutun hau guztiei, benetan sentituko bainuke horko zerbait jatea? eta gauza
|
bera
diot hor doazen Erromako gutunei buruz ere.
|
|
10 Grazia egin dit Joana andereak nola miatu duen gauza hori, harri eta zur utzi bainau?; berak idazten dit baduela beldur pixka bat,
|
berari
esan gabe ematen zituelako diruak; eta egiaz, ahizpa Maria San Joserenari dagokionez, beti ikusi izan dut maitasun handiaz, azken batean berorren aitatasunari diona ageri da.
|
|
Oraindik ez da erabat askatzen Angela lehen zuen guztizko susmotik. Ez da harritzekoa, beste ezertan pozik ez duenez, eta bere borondateak ere izaten uzten ez dionez eta,
|
berak
dioenez, lan ugari eta izaera ahula izanik, nahigabe hartzea, gaizki ordaindua dela uste duenean. Berorren aitatasunak esan biezaio jaun horri, mesedez, berezko izaeraz utzia bada ere, ez dadila izan berarekin, maitasuna, dagoen lekuan dagoela, ezin daitekeelako hain luzaro lotan egon.
|
|
Nik horrela utzi nuen.
|
Berak
dio, gizonik handienak badatoz ere, Granadako artzapezpikua bada ere, oso kaskagogorrak direla-eta, ez dietela obediaraziko beren gain eskumenik ez badute; eta berari zerbait esaten badiote, beraien iritziaz bat ote datorren ikusteko dela, eta esaten dienari ez diotela inolako kasurik egiten, eta bera ere ez dagoela haiei obeditzeko esatera behartua, horretaz hitz egin nahi ez duenean, ez baitie ...
|