Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 149

2001
‎Eta agortuta dago, funtsean, iruzur egin digutelako. Jakinekoa da Nafarroan Amejoramendu Legea herritarrek bozkatu ere egin ez zuten legea dugula, eta Iparraldean berriz, Frantziako Estatuak ez duela Iparraldea Euskal Departamendu bezala ere onartzen. Hau da egungo «herri argazkia».
‎" Traizionatu egin nauzu. Beraz, leinukoek idatzi zuten lege zaharra ezarriko zaizu: Ez zara erresuma honetara gehiago itzuliko harik eta zeruko izar, lurreko belar izpi eta kostako harea ale guztiak kontatzen dituzun arte".
2002
‎9 Lapurdikoek ez zuten legez kanpoko produkturik ekarriko.
‎Irrati askok ez zuten legearen bidea hartu eta udalek babestuta emititzen dute, herriko elkarte edo talde batek kudeatuta. Udal bilkurak urtero aurrekontu saila emateaz, egoitza uzteaz, edota argia, telefonoa zein alokairua ordaintzeaz gain, tokiko administrazioak ez du bestelako ardurarik izaten, tokiko hauteskunde kanpainetan propaganda tresna moduan erabiltzekoa izan ezik10.
‎Beste sarraski bat saihestearren, Massudek Kabul utzi zuen, baina erresistentziari ekin zion iparraldeko mendietan. Ikusi dugunez, talibanek zurruntasun osoz aplikatu zuten lege islamikoa, Xariaren zenbait osagai eta paxtuen hainbat tradizio nahasiz. Atzerritarrek sustatutako gobernuen aurkako Jihad islamikorako deia oso begi onez ikusi zutenhe rritarrek, baita lurralde horietan lortu zuten bakealdia ere, etnien arteko urtetako borroken ondoren.
2003
‎Gobernuz kanpoko Transparency International (IT) erakundeak nazioarteko laguntza aberriratzeko kanpaina jarri du abian Afrikan. Kanpaina hori kontinenteko diktadore ohiek eskuratu zuten legez kontra, eta Londres, Zurich, New York eta Liechtensteineko banku kontuetan sartu zen. Afrikako ustelkeriaren ondorioz, GKEek emandako milaka milioi dolar ez dira onuradunengana iristen.
‎Espainiako enpresa nagusietako mila zuzendari eta profesional inguru joango dira hitzaldietara. Telekomunikazioak, mugikortasuneko aplikazioak, pasa den urtean informatikan eragina izan zuten lege aldaketak eta enpresen segurtasuna izango ditu ardatz aurtengo ekitaldiak. Gainera, Espainiako eta nazioarteko hizlariek teknologia berrien azken aurrerapenak azalduko dituzte.
2004
‎lorturiko indukziozko babesarcn eta erabilitako probabilitate motaren arteko erlazioaren azterkcta. Gisako arazoekfinkatzen zuten lege zientifikoaren azterketa filosofikoa lehen gai zerrendan. Bigarrenakbeste topiko eremu berri batzuk ekarri zituen.
‎Alde batetik, ohar bat argitaratu zuen kontsumitzaileei ohartarazteko zer arrisku dituen efedrina bidezko osagarri dietetikoak hartzeak; eta, bestetik, fabrikatzaileei jakinarazi zien laster eta ia berehala –60 egun bakarrik– araudi berri bat argitaratzeko asmoa zutela, hain zuzen ere, efedrina alkaloideak dituzten osagarri dietetikoak merkaturatzeko debekuari buruzkoa, horiek hartzeak kontsumitzaileen osasunerako arrisku handia dakarrelako. Illinois eta New Yorkeko gobernadoreak aurreratu egin ziren, beren estatuetan substantzia hori zuten produktuak errezetarik gabe saltzea debekatzen zuten legeak onartu ondoren. Hartutako erabakiak eta horren oinarri diren txostenek eztabaidarako bidea irekitzen dute, haren debekua munduko beste herrialde batzuetara zabaltzeko, herrialde horietan merkaturatzea baimenduta baitago.
2005
‎Jaiaren ardatza 37 aldiz antolatutako kintopeko idien proba, bertakoa baita' Markinako Lehoia' itzain sonatuaren oinordeko ezagunena den' Iketza'. Ermita, itxuraz abandonatua, herri txiroetan egiten zuten legez harrizko kupula imitatuz zurezko egitura ikusgarria duena, garai bateko kisu zuriz eta anil urdinez margotua. Markinako harri beltz dotorea nonahi, atari arkua, leiho buruak... dena lore kolorez apaindua; hortentsien arrosa berde usaindunez lagundua:
‎Hala ere, 1975 urte bukaeran gizon eta emakume langileak ez ziren berdinak legearen aurrean; emakumea gizonaren azpitik mantentzen zuten lege batzuk bizirik zeuden. Adibidez, Franco hil zenean, emakumeak ezin ziren poliziako edo armadako kargu batzuetara aurkeztu eta lanbide askotan diskriminatorioak ziren klausula asko mantentzen ziren, batez ere, soldatei zegokionean.
‎Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako berdintasunerako lege proiektuak betebeharrekoak izango liratekeen hainbat agindu xedatu beharrean, berdintasun formaletik berdintasun errealerako urratsean beharrezkoak izan litezkeen konpromisosozialen manifestutzat jo daiteke, batez ere, kontuan hartzen badugu, lege honekaipatzen dituen hainbat esparrutan Eusko Legebiltzarrak ez duela inolako eskumenik. Gainera, hauteskundeekin batera lege proiektu guztiak bertan behera geratzendirela kontuan hartzen badugu, erakunde autonomikoek komunikabideen aurreanegin zuten lege proiektuaren aurkezpen arranditsu horretan geratu dela esan dezakegu, marketing hutsean.
‎Gobernuak bidali du, onar dezan. Alderdi politiko guztiek, CiUk izan ezik, atzo erabaki zuten lege proiektuaren txostenean Osasun eta Kontsumo Ministerioari babesa ematea enpresetan erretzaileentzako aretoak edo guneak debekatzeko. Tabakoaren aurkako etorkizuneko legeak debekatu egingo du, halaber, ikastetxeetan eta osasun etxeetan, jatetxeetan eta tabernetan erretzea horretarako lekua izango dute eta garraio publikoetan erretzea.
‎Aurtengo aurrekontuen kredituak aldatzeko espedientea onartu zuen atzo osoko bilkurak, Gobernu Taldean dauden alderdien aldeko botoekin. Oposizioko alderdiek aurkako botoa eman zuten eta salatu zuten legea behin baino gehiago ez dela bete Arrasaten. Alderdi sozialista aztertzen dabil Kultura Etxe berria egiteko lanetan, prebarikazioa egin ote duen gobernu taldeak.
2006
‎Baina begira Frantzian zer gertatu den: lehenengo legegintzaldian alderdiek onartu zuten legea, eta bigarrenean isunak ordaintzen ari dira, ez dutelako betetzen.
‎Gainera, ezkontzaren barruan jaiotako haurrak ezkontzatik kanpo jaiotakoekin berdintzen dira, familia juridikoaren eta izatezko familiaren arteko mugak iragazkorragoakbihurtuz. Azkenik, ezkontza zibilaren nagusitza aldarrikatu zuten legeek, bainaezkontza erlijiosoak baliozkotzat mantenduz.
‎Espainiako Aireportuak eta Aireko Nabigazioa (AENA) gailu berezi bat jarri du martxan, Iberiako lur langileek joan den ostiralean El Prat aireportuan egin zuten legez kanpoko grebak kaltetutako milaka laguni aholku emateko. Sustapen Ministerioaren menpeko erakundeak kexak airelineari igorriko dizkio eta bidezkoak diren kalte ordainak ordaintzen direla zainduko du.
‎Guztiz judu nintzen edo, bestela, gurasoetatik zein zen judu adarrekoa; aitak edo amak, edo biek? zergatik ez zuten legea betetzen eta besoko horia eramaten; lau aitona amonetatik zenbat nituen judu; jakin egin behar nuen zein zen nire egoera Odolaren Legearen arabera. Egia mingarrienei aurre egiteko behar izaten den ausardia horri eutsi behar nion, burua trenera botatzeak baino neke gehiago bazekarkidan ere.
2007
‎425 boto alde, 59 aurka eta 13 abstentzio izan zituen (hau da, %80 baino gehiago alde agertu zen). Berriro ere, harrigarria da erakunde frankistek euren sistema goitik behera suntsitzen zuten legea onestea. Horregatik, autore batzuek, erregimen frankistako politikariek «bere buruaz beste» edo «harakiria» egin zutela esaten dute.
‎Testua indar politikoak boterean txandakatzeko erabili ahal izan zen, eta boterearen kudeaketan bakoitzaren estiloa finkatzea ahalbidetu zen, testua aldian aldian aldatu beharrean; horrela, sendotu egingo zen. Hala ere, 1837ko Konstituzioa, kasu batzuetan, ez zen bete (adibidez, hori garatu behar zuten legeek garatu ez zutelako) eta, beste batzuetan, ageri agerian hautsi zen. Konstituzioa askotan eta modu larrian hautsi zenez, testuaren ospe ona ahuldu egin zen; eta horri garai hartako ezegonkortasun politikoa gehitu behar zaio:
‎Bicentennial Man eleberri laburrean, adibidez, robot batek gizaki bihurtu nahi du, eta lortu egiten du, baina hiru legeak hautsi gabe. Hiru legeak programatuta zeuden, ia zizelkatuta, Asimoven roboten garunetan; robotek ez zuten legeak hausteko ahalmenik.
‎Eguna argitu ez zuen arren, gosaria eskaintzen ari ziren azafatak. Kafesnea eta opila zeuzkaten mahai gainean zain, eta mutu egin zuten legea. Zigarroa piztu orduko bisita txartela eskaini zion terminologoak.
2008
‎Bestalde, norbanakoaren aldagai disposizionalek hainbat arlori egiten diete erreferentzia; esaterako, hiztunaren hizkuntza gaitasunari, adierazteko gaitasunari, trebetasun psikologikoei, edo hizkuntza baten erabileraren historia partikularrarekin lotutako zenbait datu biografikori (bere ikaskuntza historia). Hizkuntza bat edo bestea erabiltzeagatik jasotako indartzaileen eta zigorren arteko harremanak norbanakoen hizkuntza jokabidea baldintzatzen du inolako zalantzarik gabe Azken mendeetan zehar, berariazko zigorren mende egon da euskararen erabilera, eta legeen bidez ere zigortu da, eremu jakinetan euskararen erabilera berariaz debekatzen zuten legeen bidez; horrek kalte nabarmena egin dio hizkuntzaren gizarteprestigioari. Eta, bereziki hiri handietan, modu negatiboan eragiten dio prestigio horri agintariek eta pertsonaia publikoek euskara apenas ez erabiltzeak.
‎urtera, 1.280.786 argitalpenek jaso zuten Lege Gordailua.
‎Hori dela eta, Hirurteko Liberalean, erregimen politiko berria euskaldunen artean zabaldu eta sendotzeko lan egin zuen. Horregatik, eskoletan erabili beharreko eskuliburua edota herri txikieneta ko biztanle guztiek ere ezagutu behar zuten legea euskaratu zituen. Bi kasuotan Amundarainek hitz teknikoak behar zituen, zuzenbideko berbak, hain zuzen ere.
‎Foru udalaren berrezarkuntza inolako protestarik gabe gauzatu zen, eta Donostiaren protestaren ondorioz, udal karguak konstituzioaren arabera izendatzeko aukera izan zutenean ere, nahiago izan zuten Lege Zaharreko sistemarekin jarraitu. Harrigarriena da ez zela egin protestarik edo eskakizun txikienik udal hauteskundeak konstituzioak agintzen zuen erara egiteko.
‎1896an Connecticut estatuan epileptikoei, «ergel kronikoei» eta «adimen ahula zutenei» ezkontzea debekatu zitzaien. Eta beste zenbait estatutan buruko gaitzak zituztenak antzutzea baimentzen zuten legeak jarri ziren martxan. 1927an AEB Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak berretsi egin zituen, gainera, arau horiek guztiak, eta XX. mendearen erdialdera arte ez ziren baliogabetu.
‎Norvegia. Buruko gaixotasunak zituztenek ondorengoak izan ez zitzaten, antzutzea posible egiten zuten legeak jarri zituzten martxan Norvegian 1923an. Danimarkan, berriz, 1929an onartu ziren halakoak eta Suitzan, Finlandian eta Estonian 1928an.
‎Ile kizkurra, estilo hippy modernizatua, Un Dos Treseko azafaten antzeko betaurreko biribil handiak. Haren ama izan omen zen marihuanaren kontsumoaren despenalizazioa proposatu (eta lortu) zuenetako bat, 1975ean, Alaskako Senatuan (errepublikarrek bertan behera utzi zuten lege hori, 1991n). Prozac potetxo bat erdikusi dut bere esku zorro handian, mahai gainean kremailera irekita utzi duen batean.
2009
‎Gurago zuten kanpoan bizi. Horrek kultur eredu tradizionalaren gainbehera arindu zuen, ordura arte arautzen zuten lege eta guzti, noski. Egun, ondasunen berdintasunezko transmisio eredurako joera igar liteke.
‎Duela egun batzuk, Estatu osoko internautek eta blogariek adierazpen bat sortu zuten legearen aurka eta oinarrizko eskubideen defentsan.
‎Frantzian, esaterako, irailean onartu zen pirateoan zebiltzanei sarbidea eten ahal izateko legea baina honek ez ditu arazoak konpondu. Antikonstituzionaltzan jo zuten legea eta epailearen baimenik gabe ezin da sarerako sarbiderik eten Frantzian.
‎Sozialisten asmoa EAJ boteretik kentzea dela uste du Egibarrek, eta horretarako Alderdien Legea erabiliko dutela salatu du. PSOEk eta PPk gauzatu zuten lege hori 2001ean, uste baitute joko zelaitik jokalariak kenduz aldeak murriztu eta EAJ erakundeetatik kanporatuko dutela. GBBko presidentearen ustez, hori da sozialistek boterera heltzeko duten modu bakarra, betiere hauteskundeen ostean PPren legebiltzarkideen babesa lortzen badute.
‎Igandean egin ziren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak historiara pasatuko dira, Idoia Iberoren esanetan, inposaketa espainiarraren ikur bezala. Lizarra Garaziko prozesuarekin abiatu zen bideari amaiera jarri nahi izan diote PPk eta PSOEk, ezker abertzalearen irudiko, eta hain justu, horrexegatik utzi zuten legez kanpo D3M. Kanpainan jazarpena jasan behar izan dutela salatu dute, eta legebiltzar antidemokratikoa osatuko dela. Hauteskunde hauetan, nabarmen geratu da Sabin Etxean eta Madrilen ezker abertzalearen botoei dieten beldurra, esan du.
‎Kubatar estatubatuar herritartasuna izan eta AEB Ameriketako Estatu Batuetan bizi direnak maiztasun handiagoz bisitatu ahal izango dituzte uharteko familiartekoak. Hori da atzo Senatuan onartu zuten lege proposamenak dioena, besteak beste. Barack Obama AEBetako presidenteak sinatzen duen unetik, indarrean jarriko da lege berria.
‎Gatazkaren urterik gogorrenetan ere Sinn Fein ez zuten legez kanporatu. Euskal Herrian, berriz, ezker abertzalea baztertu egin dute?
‎2005 DTP Gizarte Demokratikoaren Alderdia eratu zuten legez kanpokotzat jotako hainbat alderdik.
‎Egun haietan, jakintsu askok herri haren gaitz endemiko hura amaitu zela iragarri zuten. Ipotx asko ere hura sinetsiz, gizatxar haienganako konfiantza itsua izan zuten, baina gehienek tristeziaz eta amorruz ikusten zuten lege berri hura mendeetako mendekotasuna luzatzeko beste amarru bat baino ez zela.
‎Haurdunaldiaren Borondatezko Etetearen eta Sexu eta Ugalketa Osasunaren Lege Organikoa onartu zuen atzo Espainiako Kongresuak, egitasmoaren aldeko 184 bozekin, aurkako 158rekin eta abstentzio batekin. PSOE, EAJ, NaBai, ERC IU ICV eta BNGk babestu zuten legea, eta PP, UPN, CC eta UPD kontra agertu ziren; CIUren barnean banaketa egon zen: zazpi diputatuk aurka bozkatu zuten, bik alde eta bat abstenitu egin zen.
2010
‎Diputatuek ondoko asteotan aurkeztu behar zuten lege proposamena Frantziako Parlamentuan. Hilabete eta urte luzeetan elkarlanean aritu dira diputatu horiek lege proposamena lantzeko, alderdikeriak gainditzeko asmoz.
‎Eusko Jaurlaritzaren Droga Gaietako zuzendari Celina Peredak Donostian aurkeztu du Tabakoaren aurkako Lege berriaren eraginpean dauden sektoreei zuzendutako publizitate kanpaina baten edukia. Iragan asteartean berretsi zuten Legea Madrilgo Kongresuan.
‎Gainerakoan, Salvador eta Caridad elkarrekin ibili ziren senarrak kontzentrazio esparrutik ateratzea lortu zuenean eta elkarrekin egin zuten espioitza karreraere, batera egin zuten legez poliziei ihes egin eta gero, Frantziatik Bilborainokobidea eta hemendik Frantziarakoa eta handik Ameriketarakoa28.
‎Horrela da aspalditik, Alonso Olea, M. k, Derecho Procesal del trabajo, Instituto de Estudios Políticos, Madril, 1969, 19 eta 20 or., esaten duen legez, nahiz eta 1980 urtera arteko LPLra arte lanprozesua arautzen zuten legeek beren eskumena materiaren arabera ez ezik, pertsonen ezaugarrien arabera (langile ugazaba) ere finkatu. Egun, bigarren irizpidea bikoiztasun hutsa dela ulertuz, pertsonen ezaugarriei erreferentziarik ez egitea ontzat hartzen da.
‎Orain dela 70 urte, Europa osoan antzeko pizti batzuk ibili ziren, eta horietarik asko Nuremberg-en epaitu zituzten, gerra kriminalak zirela leporatuz. Euskaldunok ere gaua larriki zauritzen duten pizti batzuk ditugu inguruan, eta larriena dena, gizakia larriki zauritzen duten piztiak dira, atxilotua heriotzaren mugan uzteraino batzuetan, edo atxilotua hiltzeraino besteetan, eta beste haiek egin zuten legez inoiz ere sendatuko ez diren orbanak agerian utziko dituzte. Egunen batean, gure arteko piztientzat ere (polizia, politikari, zein epaile) herriak antolatutako beste Nuremberg bat izango ahal da.
‎Kuakeroz beteriko bi itsasontzi abiatu ziren hara, eta laster Pennsylvania (fundatzailearen omenez) eta Philadelphia (anaia arreben laguntasuna esan nahi duen izena da, greko klasikotik hartua) fundatu zituzten. Han, Voltaireren hitzetan," inor ez gaizki tratatzea eta Jainko bat sinesten duten guztiei senide gisa begiratzeko" agintzen zuten legeak ezarri ziren. Kolonia hartako egoera idilikoa deskribatu zuen Voltairek:
2011
‎Gas isurketak murrizteko legea blokeatzeko duten asmoa aurreratu dute dagoeneko. 2009ko ekainean onartu zuten legea, 2020rako AEBetako CO2 isurketak %17 gutxitzeko asmoarekin. Bestalde, finantza sektorearen erreforma ere gerarazi nahi dute kontserbadoreek.
‎Orain dela 70 urte, Europa osoan antzeko piztia batzuk ibili ziren, eta horietarik asko Nuremberg-en epaitu zituzten, gerra kriminalak zirela leporatuz. Euskaldunok ere gaua larriki zauritzen duten piztia batzuk ditugu inguruan, eta larriena da gizakia larriki zauritzen duten piztiak direla, atxilotua heriotzaren mugan uzteraino batzuetan, edo atxilotua hiltzeraino besteetan, eta beste haiek egin zuten legez inoiz ere sendatuko ez diren orbanak agerian utziko dituzte. Egunen batean, gure arteko piztientzat ere polizia, politikari, zein epaile herriak antolatutako beste Nuremberg bat izango ahal da.
‎Ricardo Galarza erretiratutako jeneralak, esaterako, Gobernuaren erabakia «mendeku gosean» oinarritzen dela adierazi du.Legebiltzarrean porrotaMaiatza amaieran egin zuen Mujicaren gobernuak diktadurako krimenen erantzuleei babesa ematen dien legea baliogabetzeko azken saiakera. Legebiltzarrean bozkatu zuten legea bertan behera uzteko FA Fronte Zabala alderdiaren proposamena. Ezin izan zuten ordea aurrera atera, bozketan berdinketa egon baitzen.
‎Horrez gain, kontrako kanpaina gogorra egin zuten komunikabideetan. Normaltasuna berreskuratzeko gertatutakoak ahaztu behar zituztela arrazoitzen zuten legearen aldekoek.Bigarrena, berriz, 2009an egin zuten, presidentetzarako bozekin batera. Orduan ere Iraungitze Legeak bere horretan jarraitzea erabaki zuten herritarrek hautestontzietan.
‎Ikastaroekin lotutako materialak izanik, UEUren hasierako argitalpenak, ikasmaterial argitaratuak ziren, ez zuten Lege Gordailurik, ezta ISBN zenbakirik ere, eta maiz aurkibiderik, hitzaurrerik, bibliografiarik gabe, eta gorabehera ugarirekin kaleratu ziren. Ia ia obra bakoitzak bere historia zuen, hau da, pasadizoz, anekdotaz, kasualitatez, eta beste hainbat gertakariz hornituta zegoen495 Esate baterako, 1977ko Udako Ikastaroetako Ekosistemen ekologia ikastarorako Ekologia materiala, ez zen inprentara eramateko garaiz amaitu, hala ere, Udako Ikastaroetarako prest egon zen.
2012
‎1982 urteko lege horren bidez, autonomien eskumenen garapenari buruzko azken hitza estatuari ematen saiatu ziren PSOE eta UCD. «Kafea guztientzat» ezartzen zuen doktrina konstituzionaletik, «kafea guztientzat, baina kafe makina estatuaren esku» tesira jauzi egin nahi izan zuten. Jaurlaritzak eta Kataluniak Konstituzionalera eraman zuten legea, eta eduki gehiena ezabatu zuten epaileek. PPren arabera, beharrezkoak dira orain kontrol zorrotz horiek, Europaren aurrean defizitaren erantzule zuzena estatua delako.
‎Ikusteko dago gobernuak zer jarrera hartuko duen, baina PSNk, Bilduk, NaBaik eta Ezkerrak bat egin zuten atzo. Sozialistek aurkeztu zuten lege proposamena, atzoko parlamentuko osoko bilkuran, eta beste talde horien babesa jaso zuen. UPN eta PPN bakarrik gelditu ziren.
‎Bi urteko beltzean, 1934ko apirilean, amnistia lege bat onartu zen, 1932ko matxinada militar saiakeraren sustatzaileen (Sanjurjo jenerala, Guardia Zibilaren zuzendaria buru zelarik) askatzea ahalbidetzeko gehienbat. 1933ko iraultza sozial anarkistaren saiakeran parte hartu zuten sindikalista eta ezkerreko militanteek berandu batean eta partzialki izan zuten legearen probetxurik. 1936ko otsailean egitear ziren hauteskundeetara Fronte Popularrak aurkeztu zuen hauteskunde programan, amnistiaren aldarrikapenak berealdiko garrantzia jaso zuen.
‎Amnistia Legearen ezkutuko asmoa zen hori, Maria Garcia Yeregui historialariaren esanetan. «1977an estali egin zuten lege horrekin frankismoa immune bihurtuko zela». Letamendiak autokritikarako tartea hartu du, ez zirelako horretaz jabetu.
‎Aztertutako editorialen edukiari dagokionez, editorial guztien artean 42k(% 37,5) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bera zuten eztabaidagai eta 70ek(% 62,5) beste helburu batzuetarako aipatzen zuten legea, adibidez, Rodríguez Zapatero Espainiako presidenteak gobernuan egindako lorpenak azaltzeko, emakume langilearen nazioarteko egunari buruzko editorialetan edota Hondarribiko Alardeari buruzkoetan?.
‎Ez dugu uste.Estatu frantsesak eta bere ordezkariek euskara eta estatu frantsesean existitzen diren hizkuntzekiko duten mespretxua aski ezaguna dugu denok. Frantsesek erraten duten gisara, “eskualdeko hizkuntzendako” egin behar zuten legea eta Konstituzoaren 75 artikulua, mespretxu horren adibide onenak dira. Hau da euskararen onarpenari buruz lortutakoa:
‎5 1876an, Antonio Cánovas del Castillok foruen moldaketa baino Euskal Konstituzio juridikoaren ezabapena ekarri zuen. Espainiako Legebiltzarrak 1876ko uztailaren 26ko legea erabaki zuen, eta 1877an euskal herrialdeetako Batzar Nagusiek erabaki zuten lege hori indarrean ez jartzea. Ondorioz, Espainiar Gobernuak ohiko erakunde foralak ezabatu egin zituen eta Ahaldun probintzialak izendatu zituen.
‎Gerorako utzi beharrean, euskal ordezkaritzak proiektu zehatza adostu behar zuen. Madrilgo gobernuan lagunak agintari zeudenez gero, posible ikusten zuten lege bitartez, Foru Konstituzioaren zenbait oinarri zainduz, Foru Konstituzioaren jarraipena bermatzea. P. Egaña, bestalde, Espainiako politikagintzan buru belarri sartuta zegoen eta foruetan oinarrituriko moldaketa ona egiteko aukera zegoela iruditzen zitzaion.
2013
‎Batasunari «behin eta berriz eta modu larrian» laguntzea eta «politikoki babestea» aurpegiratu zion Konstituzionalak. Espainiako Estatuaren abokatuak eta Fiskaltzak eskatuta abiatu zuten legez kanporatzeko prozesua. Haien argudio nagusia zen ANVk Batasuna finantzatu zuela «kutxa bateratua» erabilita.
‎Alde horretatik, atzerriko auzitegiek Euskal Herrian pairatu diren gehiegikeriak alde batera uztea oso ondo legokeela dio. «Alderdi batzuek uste zuten legez kanporatzea behin betikoa zela. Hobeto esanda, alderdi batzuek nahi zuten legez kanporatzea behin betikoa izatea», nabarmendu zuen.
‎«Alderdi batzuek uste zuten legez kanporatzea behin betikoa zela. Hobeto esanda, alderdi batzuek nahi zuten legez kanporatzea behin betikoa izatea», nabarmendu zuen. Horri lotuta, esparru sindikalean ere «balio demokratiko eskasak» ikusten ditu.
‎Osasun zerbitzuak eskatzen dituenak aski du orain Nafarroan bizi dela egiaztatzearekin. Nafarroak osasun alorrean erabakiak hartzeko eskumenen barruan erabaki hori ere badagoela zehaztu zuten legea onartu zuten alderdiek, eta Espainiako 2012ko errege dekretuak eragin zuen «segurtasun juridikorik eza» zuzenduko zuela. Legea indarrean dago gaur egun, baina Espainiako Auzitegi Konstituzionalak helegitea aurkeztuko diola espero dute.
‎Eskualduna ri ez zitzaion ongi iruditzen Espainiako eta Hego Euskal Herriko hainbatek erratea Frantziaren kontra zirela, Frantzia estatu laiko bihurtu zenaz geroz. Eskualduna k garbi utzi nahi zuen gauza bat zela estatuburuek egin zuten legea, eta beste bat zela gizarteak berak zeukan jarrera erlijioari begira. Hots, Estatua laikoa bazen ere, gizartea giristinoa zela azpimarratu nahi zuen.
‎Esplikatu zuen gerlako gurutzearen ukaitea biziki arbitrarioa zela, aitzindarien edo suertearen arabera aldatzen zela. Gerlako gurutzea gerla denboran jarri zen indarrean, Frantziako diputatuek aho batez onartu zuten lege bati esker. Etxeparek paristar baten anekdota kontatu zuen:
‎Jarduera horiek soldaduen «distrakzioen» lerroan sartu zituen. Pierre Miquelen arabera, aldiz, distrakzioaz gain, eguneroko otorduen hobetzeko erabiltzen zuten legez kanpoko ehiza, beti ere nagusiki baserri munduko jatorria zuten soldaduek, hots, euskaldun gehienek.
‎Juristek sakon hausnartu zuten tokiko ohiturek zer nolako agintea zuten eta aginte horren oinarriak zein ziren ezartzeko. Ildo horretatik, juristek azaldu zuten legearen aginteak oinarri zuela herriaren nahia, botoaren bitartez herri biltzarretan eta forma egokiz adierazitakoa. Ohiturazko aginteak oinarri zuen, orobat, herriaren nahia, baina praktikaren bitartez adierazitakoa.
‎Erakundeak deitutakoa oinarrizko testu-liburu moduan sortu bazen ere, azkenean Digestoaren eta Kodearen balioa eman zitzaion. Digesto eta Erakundeak izeneko lanek 533 urteko abenduaren 31nerdietsi zuten lege indarra; Kodearen argitalpen berrikusiak, berriz, urtebete beranduago.
‎Italian jakituria juridikoaren maila oso handia izan arren, elizak zabaldu zituen kontzeptu juridiko erromatarrak, baita Europako lekurik urrutikoenetara ere; leku horietan, erakunde erromatarrak desagertu ziren, Inperioaren aginteak lurra jo zuenean. Ingalaterrako erreinu anglosaxoniarrek ez zuten lege agindu berezirik eman euren mendeko galiar erromatarrentzat. VII. mendean Erromak Ingalaterra ebanjelizatu ostean ere, elizak Ebanjelioa baino gehiago irakasten zuen.
2014
‎Abortuari buruz hitz egiteko asmorik ez zuen Mariano Rajoyk, baina alderdiaren bileran gaia atera zuten lege proiektuarekin ados ez daudenek. Batzorde exekutiboaren bilera zuen atzo PPk.
‎Memoria eta Bizikidetzaren Institutua sortzeaz arduratuko den lantaldea eratu dute Eusko Legebiltzarrean. Joan den urrian institutua sortzeko EAJk eta PSEk hitzartu zuten lege egitasmoa aztertuko dute bertan. Legebiltzarreko talde guztiek parte hartuko dute batzorde txostengilean.
‎1 Geroa Bai, Ezkerra eta PSN elkarrekin. Hiru alderdien eledunen sinadurarekin aurkeztu zuten lege proposamena, atzo. Aralar NaBaik eta Bilduk babesa emango diote; sinadurarik ez.
‎Idoia Etxebarria: Gerra ondoren jarri zuten lege bat, ezkondu ondoren emakumeak ezin zuela lanean jarraitu, edo behintzat enpresa bat... Arantxa Urretabizkaia:
‎Nafarroan, aldiz, 1841eko legearen erreformatzat aurkeztu zen foru hobekuntza. Euskal herritar askok aspalditik eskatzen zuten autonomia ahalbidetu zuten lege horiek, zenbait sektorerentzat mugatuegiak izan arren.
‎New Yorkeko legeen aurka jotzeko, homosexualei zerbitzatzea debekatzen zuten lege horiek.
2015
‎Orain arte Sinn Feinek ongizate sistemaren erreforma babestu du parlamentuko saioetan. Azkena behar zuen atzokoak, baina errepublikanoek atzera bota zuten legea. «Ahulenak babesteko neurriak hartzea adostu genuen bost alderdiek.
‎Europako Batzordeak ez du aintzat hartu bibisekzioaren aurkako herri ekinbide legegilea. 1,17 milioi europarrek babestu zuten lege proposamen hori, haien sinaduren bidez, biomedikuntzaren eta toxikologiaren esparruetan animaliekin egiten diren saioak debekatzeko. Batzordeak onartu du helburu horrekin ados dela; azken xedea dela animaliekin egiten diren saio guztiak bertan behera uztea.
‎2001eko ekain aldean Egunkaritik idatzi zidan Juan Luis Zabala kazetari eta idazleak, abuztuan zehar, ohi zuten legez, idazle sorta baten ipuin bana sartu nahi zutela, eta ea prest nengoen parte hartzeko. Eguneroko ipuin solte horiek, bertsolarien hizkera erabiliz, librean eman ohi zitzaizkien idazleei urte batzuetan, eta, besteetan, gaia gutxi asko jarrita eta ofizioko lana bideratuta.
‎Goizeko zortziak aldera jaso zuen hala ere Riquek Urduñan, eta hamarrak pasatxo iritsi ziren, Amurriotik barrena, Arrankudiagara. Ohitura zuten legez geratu ziren han, bertako bentan zangoak luzatu eta Riquek bere zigarroa erre zezan. Apenas zegoen inor bentan sartu zirenean, gerra hasiz geroztik ohi zen bezala.
‎–Orain dela bi urte aurkeztu zuten Lege Sindikala Gorteetan, azaldu diozu?, baina urtebetez, eztabaidatu bitartean, sekretu ofizialaren tratamendua eman zioten. Aurki onartuko dute seguru asko, baina horrek ez ditu langile mugimenduak gaur egun dituen arazo nagusiak konponduko.
‎Soldaten arteko ezberdintasunak murrizteko eta lan baldintzak hobetzeko asmoz, Nafarroako Polizien legearen moldaketa proposatu zuten, orain hiru urte eta erdi. Martxoan onartu zuten legea aldaketa; tirabira askorekin tartean. Berandu egin da moldaketa, lau sindikatuen ustez.
‎Legegintzaldi hasieran hasi ziren negoziazio lanetan, baina legearen hainbat puntuk lana zaildu dute. PSN alderdiak aurkeztu zuten lege proposamena, eta 2013ko urrian hartu zuen aintzat Nafarroako Parlamentuak. PSN, Bildu, Aralar eta Ezkerraren aldeko botoak jaso zituen, aurtengo martxoan; UPN eta PP alderdiek ezezkoa eman zuten, eta Geroa Baik, berriz, abstentziora jo zuen.
‎Zernahi gisaz, berak konfidantza botoa eman zion, zinezko erreformaren giltza zitekeelakoan. Eta Gorte frankistek onartu egin zuten Legea azaroaren 18an.
‎901. 2002ko ekainaren 27an onartu zuten legea Espainiako Gorteek, PP, PSOE, CiU, CC eta AlderdiAndaluzistaren aldeko botoekin; kontra bozkatu zuten EAJ, IU, BNG, ERC, ICV, EA eta CHAk. Legeak alderdiak legez kanpo uzteko aukerari buruz" anbiguoagoa" zen Konstituzio aurreko alderdien legea ordezkatu zuen eta, atariko azalpenean zioenez, sistema demokratikoaren funtzionamendua bermatzea zuen helburu," impidiendo que un partido politico pueda, de forma reiterada y grave, atentar contra ese regimen democratico de libertades, justficar el racismoy la xenofobia o apoyar poHticamente la violenciay las actividades de las bandas terroristas".
‎Kataluniako Generalitateak, Galiziako Xuntak eta Alianza Popularrek Konstituzionalera eraman zuten auzia. Hirurek arrazoitzen zuten legeak erkidegoen eskumenak urratzen zituela eta ez zegokion eremuetan sartzen zela.
‎Horren aurrean, enpresak bestelako formulak eskatu zizkion udalari, baina zerbitzu juridikoek proposamena onartezina zela adierazi zuten. PPko udala oso interesatua zegoen hirigintza operazioarekin, baina beste bi udal taldeek eskatzen zuten legea bete behar zela; PPk, ordea, berearekin atera nahi zuen, eta kosta ahala kosta zoru kalifikazioaren aldaketa nahi zuen lantoki berriaren eraikuntza ziurtatzeko. Enpresak presio egiten zion kalifikazioa aldatu zezan eta are etxe gehiago egiteko aukera egon zedin.
2016
‎Ohiko bide eragilea zen Hitlerrek juduen aurka sortu zuen gorrototik senideak babestea, eta Espainian hori biziki zaila zen, diktadurak bere begiraleak zituelako nonahi. Juduak laguntzeko, beraz, haien kongregazioek erbestean zituzten eskoletara juduak bidaltzea zuten lege; eta La Sallekoek Baionako Saint Bernard aholkatzen zien, gehienetan familien baiezkoa jasoz. St Bernard zen onartzen zituen eskola bakarrenetarik bat, eta beste kongregazioak horren jakin gainean zeuden.
‎Orain, Malnatek hitz egiten zuen batez ere. Milanen, zenbait urte lehenago, kontatzen ari zen?, sarritan joaten zen San Pietro all. Ortoko burdel famatura, baina gau hartara arte ez zitzaion bururatu argibide zehatzen bat eskatzea «sistema» arautzen zuten legeei buruz. Alazankoa!, hura bizimodua, putek zutena!
‎Hemen gurutzatzen dira fikzioa eta errealitatea. Hemen ikasi zuten legeari iskin egiten pertsonaiek, eta antzera ikasi behar izan zuen idazleak bere luma garaiko zentsura, inkisizio eta kode etikoetara moldatzen. Literaturaren autonomia laztantzen deskribatzen dute sortzailea zenbait adituk, baina baita erabat askatu ezinean ere.
‎Lege horren aurretik, nahiko ezegonkortasun juridiko zegoen. Euskararen legeak tratamendu simetrikoa ematen die bi hizkuntzei, eta euskara hutsezko jarduerek ez zuten lege babes nahikorik». Euskara bultzatzeko neurri gehiago ere badira:
‎Elizatik bakarrik. Zuzenbide kanonigoak dio pertsonen aurrean ezkondu behar duzula lehenik jainkoaren aurrean ezkontzeko segidan, eta lehenagoko emazte haiek ez zuten legearen arabera egin nahi, ez zutelako pentsioa galdu nahi, baina ez zuten erlijioaren kontra bizi nahi ere, eta Elizatik ezkontzen ziren, salbuespen gisa. Orduan, pentsatu genuen gure amari eskatzea Etxegarai kardinalari idaztea.
2017
‎...solutua lortu eta gobernua osatu zuen. hurrengo urtean balear uharteen funtzio publikoaren legea aldatu zuen, eta ordura arte funtzio publikora sartzeko indarrean zegoen katalanaren derrigorrezko ezagutza orokorra kendu egin zuen, meritu gisa mantenduz. legearen aldaketa horren aurka helegitea jarri zuten alderdi Sozialistako berrogeita hamar senatarik auzitegi konstituzionalean. helegitean salatu zuten lege berriak urratzen zuela, besteak beste, konstituzioak aitortutako katalanaren izaera ofiziala, langile publikoen bi hizkuntza ofizialen ezagutza nahikoa bermatzen ez zuelako, eta horrek menpekotasun egoera batean uzten zuela hizkuntza katalana. auzitegiaren ustez, alabaina, katalanaren ezagutza derrigorrez ez eskatzeak ez zuen halabeharrez hizkuntza katalana uzten menpekotasun egoera batean, ... (7 eta 8 oinarri Juridikoak) epai honetan auzitegiak nolabait ebatzi zuen hizkuntza eskubideak administrazioan bermatzeko konstituzioaren ikuspegitik bi eredu horiek onargarriak zirela (euskal eredua eta eredu katalana, nolabait esateko), eta esparru politikoari dagokiola horien artean aukeratzea.
‎Uste du heriotza duinaren inguruan egin diren legeek oraino ez dutela taxuz errespetatzen gaixoen hitza.Eutanasia eta suizidio lagundua legez kanpokoak nola diren, gaixoek, hainbatetan, sedazio aringarrian jartzen dute ahalik eta pairamendu urrienaz hiltzeko itxaropena, baina ate horri behar adinako zabaltasunik ez dio ikusten Marijuanek. «Frantzian, esaterako, azkena egin zuten lege aldaketan, egin zuten urrats hori; sedazio aringarria hautatzeko ahalmena hilurreneko pazienteen esku laga zuten. Han, medikuak ezin dio gaixoari esan Oraindik ez».
‎eutanasia aipatu behar dela, suizidio lagundua. Eusko Legebiltzarrean bizitzaren amaierako arta arautzeko udan onartu zuten legea, esaterako, epelegitzat du. Bat dator Iñaki Olaizola; antropologoa da, eta pazienteen autonomia handituko duten erabakien alde ari da azken urteotan.
‎Alemaniar emakumeei debekatu egin zitzaien, gainera, bakarrik edo beste emakume batzuekin bizitzea, eta, pobreen kasuan, debekatuta zeukaten beren familiarekin bizitzea ere, ezin izango zituztelako behar bezala kontrolatu. Beraz, debaluazio ekonomiko eta sozialaren bidez, infantilizazio prozesu bat jasan zuten legeen esparruan.
‎Lege Kanonikoaren barruan txertatu izana zen berrikuntza,. XII. mendean Elizaren gobernu eta diziplinarako tresna eraginkor bihurtuta?. Elizak nahiz laikoek aitortu zuten lege betebeharrak, ageriko zigorrekin, bestelako maila bat izango zuela, aitorle batek iradokitako penitentziarekin alderatuta. Garai hartan, jendearen arteko harremanik intimoenak legelari eta kriminologoen aztergai bihurtu zituzten (Brundage 1987:
‎erreprodukzio politika kapitalistaren ernamuina osatu zuten neurriok, laguntza publikoaren babesean. Hala, ezkontza balioesten eta zelibatua zigortzen zuten legeak onartu zituzten, Erromako Inperioak azken aldera xede horretarako abiarazitakoetan oinarrituta. Garrantzi berezia hartu zuen familiak, jabetzaren eskualdatzea eta lan indarraren erreprodukzioa ziurtatuko zuen funtsezko erakunde gisa.
‎Ingalaterra protestantean, parlamentuaren hiru aktaren bidez (1542koa, 1563koa eta 1604koa) legeztatu zuten jazarpena, eta heriotza zigorra ezarri zuen azkenak, baita inori edo ezeri kalterik egiten ez zitzaionean ere. 1550 urteaz geroztik, sorginkeria krimen nagusitzat hartzen zuten legeak eta ordenantzak onartu zituzten Eskozian, Suitzan, Frantzian eta espainiar Herbehereetan, eta sorgin izatearen susmopean zeudenak salatzera bultzatu zuten jendea. Horrelako lege aginduak berriro eman zituzten ondorengo urteetan ere, exekuta zitzaketenen kopurua zabaltzeko, eta, berriro ere, krimen nagusi bihurtu zuten sorginkeria, eragin zitzakeen kalteetatik harago joz.
‎Aipatu legegintza korronte horrek, besteak beste, lan baldintzak hobetzeko eta langileak babesteko balio zuten legeak sortu zituen, adibidez langileek beren lan indarra galtzen zuten egoeretan, hala nola ezbehar bat gertatzen bazitzaien, gaixotzen baziren, adinekoak baziren edo lanik gabe geratzen baziren. Familiako (familia heteronormatiboetako) emakumeak eta umeak babesteko legeak ere horren barruan sailkatu ohi ziren, bai eta biztanle guztien osasun eta hezkuntza baldintzak eta morala zaintzeko hamaika neurriak ere.
‎–Ez, baina bi anaiek talka bat izan zuten legearekin. 90eko hamarkadan atxilotu zituzten terrorismoaren kontrako sarekada batean.
‎Ikerlari asko Minaren proklametan oinarritu dira tesiren bat edo beste defendatzeko. Baina proklama horietako batzuk, egia esan, ekintza bat egin edo batailan sartu aurretik soldaduei hitz suharrez zuzendutako adoretzeko hitzaldiak ziren —harengak—, garai hartan militarrek egin ohi zuten legez. Beraz, egoera eta helburuen arabera, harenga horien tonua eta mezua ezberdinak izan zitezkeen, ez baitziren aldarrikapen hutsak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia