Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 140

2000
‎Zer ziren haren ateraldi ustez distiratsuak, Jainkoaren argitik eta Haren bidetik desbideratzen ninduten artifiziozko suak baizik? Zer, Luthero edo Kalvin, egia bere molderat egokitu eta plegatu nahi zuten gizon nahitsuak baizik, Elizaren betiko irakaspenetarik urrun. Bai, apez izan behar nuen, eta Jainkoaren probidentziak aita jesuita hura jarri zidan bidean, eta osaba Joanikot izan zen nik garaitu beharreko froga...
2002
‎Izan ere, amak ziurtasunak ditu eta nik zalantzak. Amak umetan ikasi zuen zer nolakoak izan behar zuten gizon emakumeen arteko harreman zuzenek, elizaren dotrinaren bidez, eta ideia haiei eutsiko die hil artean, edonoren gainetik pasatu behar badu ere. Nirea, beraz, beste kontu bat da, neure zalantzei eta neure ezintasunei lotua.
2003
‎Baina Ameriketako iraultza hura asmatu eta bideratu zuten gizonak ez ziren, ez Hobbesen, ez Spinozaren, are gutiago Bossueten katiximari jarraikitzen, XVII. gizaldian Ingalaterrako John Locke pentsalari liberalak ireki bidea zuten haiek hartzen.
‎Jainkoak kreatu dituela gizon guztiak sinesten zuten beraz, baina sinesten ere bere kreatura guztiak libro nahi dituela ikusi Kreatzaileak. Eta, ondorioz, pentsatzen zuten gizon bakoitzaren libertateak mugatu behar duela edozein estatu, eliza edo erakunderen boterea. Jabego pribatua eta tolerantzia izan behar ziren, haien ustetan, giza askatasunaren berme nagusiak.
‎Ez da beraz harritzeko, garatu eta hozitu zelarik teologia, Herriaren Aita deitu zuten gizonaren obrak, san Agustin eta san Isidororen bitartez, hain eragin handia izan baldin bazuen, Tomas Akinokoaren eta honen jarraitzale Vitoria eta Azpilkuetaren teologia politikoraino.
2004
‎Gurasoekin bizi zara oraindik. Etxetik aspaldi alde eginda egongo zinen goizalde batean aurpegia estalia zuten gizonak zure etxera bortizki sartu ez balira eta beraiekin eraman. Horren aurretik Mikelek eta biok elkarrekin bizitzera joateko asmoa zenuten, alokatutako pisu batera.
‎Komisarian igarotako bost egunen ondoren paradisua iruditu zitzaizun kartzela, baina aurpegia estalia zuten gizon haien ahotsek ziegako paretetan itsatsita jarraitzen zuten oraindik, Carlos Vivesen ahotsaren gainetik entzuten zenituen: Non dago Mikel?
2006
‎–Guk badakigu zer gertatu zen –erran zuen hitzak begiratuki ahoskatuz– Atzo goizaldean Goldberg bilduma lapurtu zuten gizonetako batekin hitz egin genuen.
‎Noiz etxeratuko zen gizon hura, preso bazegoen? Zer kontatuko zuten gizon haiek guztiek, etxeratzen baziren?
2008
‎Han ezagun batzuk sartu omen ziren taldera, emakumeak gehienak, norbaiten emaztearen lagunak. Hauek lausengu eta balakuekin hartu zuten gizona. Batzuek ez zuten sinistu nahi izan 60 urte betetzen zituenik.
‎Magistratuak ondo hartu zuen Leton, gizon libretzat zuen eta elkarrekin egin zuten lan zuhaitzak kimatzen. Herrian, ordea, gaizki hartu zuten gizona. Txerrenen parekotzat zuten.
2009
‎–Emaztea badoa, ni ere banoa, esan omen zien senarrak. Eta gauez ibiltzen ziren gizon armatuek ontzat eman zuten gizonaren erabakia. Biak batera fusilatu zituzten, gau hartan bertan.
‎Gutunean esaten zituenek gizakiago bihurtzen zuten nire aurrean, baina bazegoen zerbait. Nire aitona, ni neurri batean, nire geneak gutxienez?, Bizkargi babestu zuten gizonen artean, munduko gizon ausartenen artean egon izanak bularra puzten zidan, eta malda erdian gelditu eta errenditu zela jakiteak lotsatu egiten ninduen; nahiz eta gizakiago bihurtu, lotsatu egiten ninduen. Nolabait huts egin zidala sentitzen nuen, eta baita nik berari ere, horrela pentsatzeagatik.
‎Miryamek artisaua izan zuen aita, eltzegilea, lurrezko eskultura txikiak ere egiten zituena, lanean ari ziren nekazariak, edo sardana dantzatzen zuten gizon emakumeak, txakurrak eta katuak?, POUMeko militantea; ama, berriz, maistra izan zuen, errepublikan eta irakaskuntzan itsu sinesten zuena; gurasoen ezkerreko giro hartan hezia, Miryam sarritan oroitzen zen haietaz: poztuko nintzateke hemen baleude?
‎horregatik zegoen, beharbada, Nazario semeaz harro, eta horregatik egiten zion so mirespenez; irudi harekin batera, baina, semeak aita bereganatuta zuèn une hartan doi?, pentsamendu beltz bat etorri zitzaion: etorriko ez zitzaion, bada, baldin eta hantxe bazuen semea galtzeko posibilitatea ere, abioi istripu batean!; zertan zebilen, baina, bigunkeriak eta belaskeriak hartuta, emakume bat bezala?; ez al zuten gizon guztiek hil behar?; zer zen hobea, bada, ohean zahardadeak jota hiltzea, Ollo jeneralarekin ibilitako bere aita zena bezala, aitak bizitzan erakutsi izan zuèn irudi biziaren aurrean heriotzaren kontrairudi espantuzkoa behar zuen Nazariok buruan sartuta, hain utzi zuen aita beste mundura eraman zuèn beherakoak mehe, zurbil eta indarrik gabe!?, ala istripu batean, heroi bat bezala?; Nazario... –Hala pentsatzen baduzu, egizu nahi duzuna?, baina, Regina burumakur ikusi zuenean, ez zuen halakorik esan; aitzitik, betartea iluntzen eta gogortzen zuela, esan zuen:
‎umeak, senarra, senarraren gurasoak... Neskamea eskuratzen zuten gizonek ezkontzean, zerbitzari bat bizitza osorako. Baina orduan ez genuen horrela uste.
‎Miryamek artisaua izan zuen aita, eltzegilea, lurrezko eskultura txikiak ere egiten zituena –lanean ari ziren nekazariak, edo sardana dantzatzen zuten gizon emakumeak, txakurrak eta katuak–, POUMeko militantea; ama, berriz, maistra izan zuen, errepublikan eta irakaskuntzan itsu sinesten zuena; gurasoen ezkerreko giro hartan hezia, Miryam sarritan oroitzen zen haietaz: poztuko nintzateke hemen baleude... baina haiek joan ziren, eta alferrik nabil hemen ameskerietan, bizitzak heriotza zor; horregatik, Domingok eta Miryamek noiznahi izaten zituzten politikari buruzko elkarrizketak; edo Jainkoari buruzkoak...
‎horregatik zegoen, beharbada, Nazario semeaz harro, eta horregatik egiten zion so mirespenez; irudi harekin batera, baina –semeak aita bereganatuta zuèn une hartan doi–, pentsamendu beltz bat etorri zitzaion: etorriko ez zitzaion, bada, baldin eta hantxe bazuen semea galtzeko posibilitatea ere, abioi istripu batean!; zertan zebilen, baina, bigunkeriak eta belaskeriak hartuta, emakume bat bezala?; ez al zuten gizon guztiek hil behar?; zer zen hobea, bada, ohean zahardadeak jota hiltzea, Ollo jeneralarekin ibilitako bere aita zena bezala –aitak bizitzan erakutsi izan zuèn irudi biziaren aurrean heriotzaren kontrairudi espantuzkoa behar zuen Nazariok buruan sartuta, hain utzi zuen aita beste mundura eraman zuèn beherakoak mehe, zurbil eta indarrik gabe! –, ala istripu batean, heroi bat bezal... " Hala pentsatzen baduzu, egizu nahi duzuna", baina, Regina burumakur ikusi zuenean, ez zuen halakorik esan; aitzitik, betartea iluntzen eta gogortzen zuela, esan zuen:
2010
‎Epaimahaikoek bakarrik ziruditen zurbilak eta abailduak, baina gaubeila egin ondorengo nekea izango zen. Batzuk aharrausika, ezerk ez zuen iragartzen haien plantan heriotza zigorra ezarri berri zuten gizonak zirela. Eta burges on haien begitartean logura ikaragarria baino ez nuen igartzen.
‎Antolamendua amaitutakoan, inspektore jaunak, zilarrez bordatutako gizon batek, agindua eman zion presondegiko zuzendariari. Istant bat geroago, horra, bizpahiru atek ia aldi berean jaurtiki zuten gizon higuingarri andana, ahokadak bezala patioan, garrasika eta zarpail; fortzatuak ziren.
‎Ekintza hartan ehiza hegazkinek benetako ehizaldia eragin zuten gizon, emakume eta haurren artean. Goizeko eskarmentuaren ondoren, biztanleak Durango inguruko auzo eta landetan barneratu ziren, Montorreta, San Roke, Landakon barrena, han bonben arriskutik libre zirelakoan.
‎Hots batzuek bizkorrarazi egin zuten gizon dotorea irakurtalditik. Ate joka ari zen norbait eta gizona, nahigabeturik bat bateko etenagatik, liburua besaulkian utzi kuxin batez estalirik eta atea zabaltzera joan zen.
2011
‎Hala, bada, ehortzi zuten gizona bere herrian, eta, nola Odiliak alargunari. Giselari?
‎Inork ez zuen esaten baina maiseatzen ari ziren emakumeek maitaleren bat izan zitekeela pentsatu zuten, maitale ohi bat seguruenik, alarma jarri berria zegoela ez jakiteko. Zer egin zezakeen, dena den, maitale ohi batek inoren etxean?, galdetzen zuten gizona berriro baranda gainera igotzen ikusten zuten bitartean. Adineko gizon batek ondoko leihotik zerbait esan omen zion.
‎Ligiko etxeetara jaitsi ziren. Ligiarrek ez zuten gizon zahar arrotzik ikusi, eta mesfidantza begirada luzeak egin zizkieten gazteei. Bazegoen ume bat galdurik, ordea, etxetik goizik irten eta bazkalorduan itzuli ez zena.
‎Han gizon bat aurkitu zuten, ziega ilunean bilurtua. Ediren zuten gizonak, agure meskabatu mutu hark, hiltamuan dauden gorputzen mugimendu murritza zuen, eta hildako gorpuen hatsa. Zulo hartatik irtetean ere, ez zen pausorik emateko gauza.
‎Gizonak, susmo ezkuturen batengatik, bilatzen zuten gizonaren arrastoren bat igarri uste izan zuen neskatoarengan.
‎astunagoa baita, kaltegarriagoa buru osasunarentzat, iraganaren kateen pean bizitzea, etorkizunari uztarturik baino. Esaterako, iraganaren korapiloek ito zuten Gizona bere bakardadean eko Carlos.
‎Rodríguez ez zen inondik ere Mikelek irudikatu bezalakoa. Agure ozpindu bat espero zuen, baina, bibote usuak zaharragotu arren, aurrean zuten gizonak hogeita hamar urte besterik ez zuen izanen. Rodríguezek serioski estutu zizkien eskuak.
2012
‎Begiak ixtean, itsasoan hilda aurkitu zuten gizon haren begiak etorri zitzaizkion. Bazekien ura biriketan barrena sentitzen dutenek larritasun aurpegia jartzen dutela.
‎Ozenagoa, ozenagoa, ozenagoa egin zen! Eta hala ere lasai jarraitzen zuten gizonek berriketan eta irribarrez. Jainko ahaltsua!
‎Bere tankerako jendearen herrien izenak galdetu nizkion, baina ez nuen caribs beste izenik lortu, eta horrela erraz ulertu nion Karibe uharteak zirela haiek, gure mapetan Orinoco ibaiaren bokaletik Guianaraino eta harantzago Santa Martaraino iristen den Ameriketako lurraldean kokatzen dituztenak. Esan zidan ilargitik harantzago, ilargia sartzen zen lekutik harantzago esan nahi zuen?, eta beren herritik mendebalerantz izan behar zuen, nik bezala bizar zuria zuten gizonak bizi zirela, eta lehen aipatu dudan nire bibote handia seinalatu zuen; eta, haren hitzak erabilita, «gizonak asko» hil zituztela. Ulertu nuen espainiarrez ari zela, haiek Ameriketan egin zituzten bihozgabekeriak herrialde guztietara zabaldu baitziren, eta belaunaldiz belaunaldi gogoan izan baitituzte herri guztietan.
‎Haiengana ilunpetan iritsi ginen, eta ezin izan zuten zenbat ginen ikusi. Txalupan utzi zuten gizonetako bati, orduan gure alde zegoenari, besteei izenez dei eginarazi nion, hizketatzeko modurik ote zegoen ikusteko; eta gauzak guk nahi bezala gertatu ziren; ez baitzen harritzekoa, egoera ikusita, haiek amore eman nahi izatea. Beraz, indar guztiz oihukatu zuen baten izena:
‎Baina ikasleek taldeak antolatzen zituzten eta ezkutuan biltzen ziren liburu debekatuak irakurtzeko, filosofiaz eta politikaz hitz egiteko eta tsarren erregimena kritikatzeko. Errusiako historian itzal handia izango zuten gizonak ezagutu zituen orduan Lermontovek, hala nola Herzen idazle iraultzailea, Belinski literatur kritikaria eta Gontxarov idazle errealista. Urte haietan, poesia bazter utzi gabe, antzerkigintzari heldu zion.
2013
‎Ilaran denbora luzez zain egon ostean iritsi ginen lehenengo lerrora. Nire izen abizenak zerrendan zeudela egiaztatu zuen emakumeak eta euskaraz hitz egiten ez zuten gizon hark txartel bat eman zidaten, 2175 zenbakia zeukana idatzita. –Departamento de Asistencia Social del País Vasco.
‎Ez erantzutea ere erantzuteko modu bat da. Kimuk zaldi gainetik duda egin zuen, ea gazteleraz ere ulertzen ote zuten gizon bi haiek. Elkarri begiratzen zioten gizon bi haiek.
‎Hantxe ikusi zuten gizona Amaiak, Norak eta Polek, bigarren solairuko izkinako leihoan, neguko haize zakarren ondorioz kanpoko egurrezko hegaleko pertsiana hautsita duen horretan.
‎Harrotasuna besterik ezin zioten leporatu Darcy jaunari; eta harroa, seguru asko, bazen, eta ez baldin bazen, Darcytarrek sekula bisitatu gabeko herri azokadun eta txikiren batean atxikiko zioten akats hori, duda gabe. Edozelan ere, denek onartzen zuten gizon eskuzabala zela eta gauza asko egiten zuela behartsuen alde.
‎Une batez, gizonak beste bidexkaren basera joko zuela iruditu zitzaion. Ideia horretan iraun zuen bideko bihurgune batek Darcy jauna ikusmiratik ostendu zien bitartean; bihurgunea atzean utzita, baina, aurrez aurre izan zuten gizona. Begirada azkar bat nahikoa izan zitzaion Elizabethi Darcyk lehengo gizalegea osorik eta beterik gordetzen zuela ikusteko; eta, gizalege hori imitatu guran, biak elkartu bezain laster Elizabeth leku haren edertasuna miresten hasi zitzaion; baina «zoragarri» eta «xarmagarri» hitzetatik aurrera baino lehen, zorigaiztoko zenbait oroitzapen sartu zitzaizkion tartean, eta berak Pemberley horrela laudatzea txarto ulertua izan zitekeela otu zitzaion.
2014
‎Dean jauna ostatu harturik zegoen han. Alboko telefono batera eraman zuten gizon gaztea.
‎Dexterrek hogeita hiru urte zituenean, Hart jaunak? «Hara, bada mutil bat?» esatea gustuko zuten gizon ile urdin horietako batek. Sherry Island Golf Klubeko gonbidapen txartel bat eman zion asteburu baterako.
‎Hurrengo arratsean, neska beheko solairura noiz jaitsiko zain zegoela, Dexterrek udako aterpe sakon gozoa eta hari atxikitako kristalezko portxea bete zituen Judy Jones maitatua zuten gizon guztiez. Bazekien zer nolako gizonak ziren:
‎Inor gutxik pentsatuko zuen, ordea, telebistan etengabe aipatzen zuten Alemaniako kontsula,. Espainiako euskal separatistek? bahituta zuten gizon inportante hura, Montorin bertan gordea zegoela. Harik eta, egun batean, ihes egitea lortu zuen arte.
‎Eta atzera dena esplikatzera. Aldatu egin zirela bisitan, eta hura Ismael Berasategiren anaia zela, ez preso hartu zuten gizona. Eta zaindariak ezin konprenituz.
‎Hotz handiagoa egiten du hemen. Edo, beharbada, geroago hil zuten gizon hau.
‎Izugarrikeria hartara hurbildu ziren. Burdin haria erabili zuten gizona kateari lotzeko, eta alanbrea sakon sartu zitzaion besoetan, haragia eta larrua ebakiz. Pisuaren eraginez, ezkerreko besoko azala eskumuturrean bildu zitzaion, besagaineko hezurra agerian utziz.
‎Anderrek ez zuen bakar bat ere irakurri, baina, atariko oroigarriekin ez bezala, gaizki sentiarazten zuen zakarrontzira botatzeak. Adin eta jatorri desberdineko jende haiek irudikatzen zituen, ezagutzen ez zuten gizon baten sufrimendua arintzen saiatuz. Gutunak Ainhoaren ohe gainean pilatzen joan zen.
‎Galdain bidean, Ganuzaren helbidea Google maps en sartuta, jakin zuten gizona herriaren amaierako etxe batean bizi zela.
2015
‎mesfidatia zela. Bazekien hizlariak plaza lepo betetzen zuten gizon emakumeak hitz zuzenaren indarraren zain zeudela, eta etorkizun duinago baten esperoan. Ezin zien edozer gauza esan.
‎Ez ziotela inori kalterik egingo. Etorritako bidetik alde egin zuten gizonek handik pixka batera, inguruetan negarra eta beldurra utzita.
‎Bere frontoi, jatetxe eta elizarekin, Euskal Herri txipi bat zen, Atlantikoaren beste aldean. Pilotan eta euskal dantzetan trebatzen ziren umeak; Pizkunde eta Santa Ageda abesbatzetan aritzen ziren gazte zein helduak; eta Deportivo Vasco futbol taldean jokatzen zuten gizon askok. Euskara, kultura eta folklorea zabaltzea eta euskal nortasunaren defentsa eta sendotzea zituen hastapenetatik helburu euskal etxeak.
‎Iristeko 7 kilometro falta zitzaizkidanean, Al Fataren inguruko kide batzuek lagundu zidaten Rafah aurreko judu kolonoen kontrol militarra taxi autobus batean, ezkutuan, pasatzen. Abandonaturiko etxe batean utzi ninduten lagunek, muga zeharkatu behar zuten gizon batzuekin.
‎»Haren izena aipatzea gustu txarrekoa zen, baina garbitu zuten gizonek, inoiz existitu ez balitz bezala jokatu arren, ezin izan zuten behin ere ahaztu eman zien irakaspena: esklabotasuna, beren gizartearen oinarrietako bat, kate maila hauskorra zen.
‎Hona beste adibide ezagun bi. Andrazkoek kafea hartzea gaizki ikusita zegoen garaian, aketta izeneko belar ura hartzera zihoazela esan, eta kafea hartzen omen zuten gizonen ezkutuan. Azkuek, Nafarroa Behereko Donostiri herrian entzundako hitza, bere hiztegian jaso zuen akeita itxurapean, eta erabilera zabala izan zuen harrezkero Euskal Herri osoan.
2016
‎Neskari erreakzionatzeko tarterik utzi gabe, ihes joan da, ez korrika, baina abantzu. Neskaren izena Xune da, eta, duela hogeita hamar urte atxilo eraman zuten gizon haren alaba da. oroitu nahian bezala ari zen neska. Gorriz margoturiko ezpai
‎Berriz ere gurutzatu nintzen Smelfungusekin Turinen, etxera bidean zihoala; eta bazuen kontatzeko bizi izan zituen zorigaiztoko abenturei buruzko istorio bat,, non aipatzen baitzituen lehorrez eta itsasoz igarotako ezbehar lazgarriak, eta elkar jaten zuten gizon batzuk: antropofagoak?.
‎Eta gainerakoa: etxe asko, bankuak, ile apaindegiak, kafeak, itsasaldeko paseabidea, kolunpiorik gabeko parkeak, uso anitzdun monumentuak, usoei ogia ematen zieten agure eta atso aspertuak, eta usoei jaten emateko gai izan arte bizitza zain ematen zuten gizon emakumeak. Bada, hiri horretara beste hiri hartatik ihesi etorria nintzen, beste hiri hartan ezinezkoa baitzitzaidan Tzortxoken presentziari uko egitea, ezinezkoa zelako laguna nire bizitzatik ezabatzea, berarekin harremanduta dagoen oro ezabatu ezean.
‎Ez zitzaigun gustatzen taberna hura, eta ez ginen inoiz sartu; ardoa eta sagardoa edaten zuten gizonak, besterik ez zen egoten han. Igandeetan, baina, taberna aurretik igaro ohi ginen, mutilak han ikusteko itxaropenak bultzatuta.
‎Frederick Douglassek adierazi zuen moduan, esklabotza garaian, gizon beltzak ez zituzten bortxatzailetzat jotzen, bereizi gabe. Are gehiago, Gerra Zibilean, ez zuten gizon beltz bakar bat ere publikoki salatu emakume zuri bat bortxatu zuela-eta. Douglassen arabera, baldin eta gizon beltzek bortxatzeko grina basati bat bazeukaten, orduan, dudarik gabe, emakume zuriak babesik gabe geratu bezain pronto piztuko zen ustezko bortxaketa sen hori; alegia, gizon zuriak Armada Konfederatuarekin borroka egitera joan eta berehala.
‎Pentsamendu ildo baten isla dira Eldridge Cleaverren ideiak. 1960ko hamarkadaren amaieran, ildo hori boladan jarri zen pentsalari eta idazle beltzen artean, eta gogo bero harrigarriz hartu zuten gizon erradikalek eta intelektual zuri nagusien multzo batek ere, gizon beltzen bortxaketak desenkusatzeko aitzakia erabat onargarria iruditu baitzitzaien.
‎Inguratuta zeuden, bortxaketa gertatu ere gertatu zela uste zuten gizon zurien multzo batek hesituta. Emakumeek men egin zuten, nahasirik eta beldurrez.
‎Sojourner Truthek inoren laguntzarik gabe egin zion aurre Akroneko emakumeen biltzarra eten nahi zuten gizon etsaien erasoari. Nagusigo maskulinoari buruzko argudioak aletu zituzten probokatzaile ahohandiek, eta emakumeak, isilik geratu.
‎Jakina, beltzek boto eskubidea behar zuten, nahiz eta garai hartako klima politiko nagusiaren ondorioz emakumeek aldi berean lortu ez (emakume zuri nahiz beltzek). Boto eskubidea lortu zuten gizon beltzek, eta, ondorioz, Errotikako Berreraikitzea abiatu zen, eta parerik gabeko aurrerapen sasoia mamitu hegoaldean, bai esklabo ohientzat, bai pertsona zuri behartsuentzat. Hala ere, hegoaldeko biztanleria beltzaren eskakizun iraultzaileen aurka agertu zen alderdi errepublikanoa.
‎DuBois izan zen emakumeen sufragioaren alde gehien aritu zen gizona. 1913an sufragioaren alde egin zen desfile baten harira, satirazko artikulu bat idatzi zuen DuBoisek, eta manifestaldian irainka eta eraso fisikoan jardun zuten gizon zuriak aipatu: –gizontasun anglosaxoiaren tradizio loriazkoen?
‎1833an sortu zen Esklabotzaren Aurkako Amerikako Elkartea, biltzar batean, eta lau emakume baino ez zituzten gonbidatu ekitaldi hartara. Gainera, Filadelfiako topaketa hori antolatu zuten gizonek ezarri zuten emakumeak, entzule eta ikusle, izango zirela, eskubide osoko parte hartzaileak baino gehiago.
‎–Ahizpen elokuentzia eta indarraren berri izan zuten jaun errespetagarriek, eta laster hasi ziren atzealdeko ilaretan esertzen, lotsati?. Lehenengo aldia zen halako gauzarik gertatzen zena, emakumeek ez baitzuten sekula halako maiz hitz egiten gizon emakumeen aurrean; normalean, destainazko oihuak aditzen zituzten, edo, bestela, jendaurrean hitz egitea soilik gizonei zegokiela sinesten zuten gizon entzuleek mozten zieten solasa, burlaz.
‎Azken batean, esklabo jabeen klasea, hornitzen? zuten gizonek, emakumeek eta haurrek orok.
‎Roll, Jordan, Roll liburuan, badago arrazen arteko sexuari eskainitako atal bat, eta, bertan, Genovesek azpimarratzen du bortxaketaren arazoa baino askoz larriagoak zirela mestizajearen inguruko tabu gupidagabeak. Autoreak dioenez,, neska esklabo bat hartzen zuten gizon zuri askok, sexualki esplotatzeko, eta, azkenerako, maitemindu egiten ziren hartaz, eta estimutan hartzen harekin izandako haurrak?. Ondorioz:
‎emakumeek, sarri, beren gizonak defendatzen zituztela, gutxiagotu nahi zituen esklabotza sistemaren aurrean. Genovesek dioenez, emakume askok, akaso gehien gehienek, ondo ulertzen zuten gizonak mespretxatzen zituzten aldiro haiek ere mespretxatzen zituztela. Are gehiago:
2017
‎–Berpiztu da benetan! , erantzun zuten gizonek eta emakumeek murmurio alegera batekin.
‎Lurra pribatizatu eta lurren salerosketa areagotu bezain laster, desjabetze prozesu bikoitza jasan behar izan zuten emakumeek: batetik, lurren erosle dirudunek eragindakoa, eta bestetik, emakumeekin harremana zuten gizonek gauzatukoa.
‎Beren lantegietatik emakume langileak kanporatzea zuten xede, ziurrenik beren burua merkatari kapitalisten erasoetatik babesteko, emakumeei lana ematen baitzieten, gutxiago ordainduz. Aztarna ugari utzi dituzte eskulangileen ahalegin horiek.64 Italian, Frantzian edota Alemanian, ofizialek agintariei eskatu zieten emakumeei beraiekin lehiatzen ez uzteko, beren artean emakumeak debekatzeko; eta debekua kontuan hartu ez zenean, greba hasi zuten, eta uko egin zioten emakumeekin lan egiten zuten gizonekin aritzeari. Gainera, badirudi emakumeak etxeko lanetara mugatzeko interes berezia zutela eskulangileek; izan ere, zailtasun ekonomikoak tarteko,, emaztea etxeko lanen kudeaketa egokiaz arduratzea?
‎Gizonezkoak beldur ziren, emakumeei babesa azalduz gero, beraiek ere karguetan nahasiko ote zituzten, eta, zalantzarik gabe, hori da emakumeen aurkako basakeria haien aurrean ezer ez egin izanaren arrazoietako bat; izan ere, krimen horien ondorioz auzipetutako gizon gehienak sorgin izatearen susmopean zeuden edo sorgin izateaz akusatu zituzten emakumeen senitartekoak ziren. Baina propaganda eta izu urte haiek guztiek hazia erein zuten gizonen artean, eta alienazio psikologiko sakona indartu zuten emakumeekiko. Klase elkartasuna hautsi zuen horrek, eta higatu egin zuen haien botere kolektiboa ere.
‎Egun gutxiren buruan 3.000 idisko eta 20.000 ardi hara eraman eta jan zituztela esan zen, alde batera utzita txerriak, hegaztiak, oreinak, beltxargak eta milaka anega arto. Normalean dieta urria eta monotonoa izaten zuten gizon haiek altxatu egin ziren haragi ugaritasunaren aurrean, eta, axola gabe, guztia xahutu zuten. Zapore gozoagoa zuen guztiak, haien erresuminaren iturburu ziren piztietatik zetorrelako (Cornwall 1977:
‎Elkarrizketa hasieratik ernalduriko tentsioa erdira apaldu zuten gizonaren hitzek. Anderrek burua dantzatu zuen, baiezka.
‎Oraingoan, muturrez aurrera erori zen mazela lokaztuan. Ore ilunean zenbat harri txiki ziren egiaztatu zuten gizonaren ezpain hortzek. Aho barnean, basaren zapore latza bere odolaren gaziarekin nahasi zitzaion berriz ere irristan abiatzean.
‎Harryk hautatua izateko ez zirudien gizon egokia. Nolabaiteko ausardia zuten gizonak gogoko zituen Harryk, okerrak egiteko gauza ziren gizonak.
‎Martins han gelditu zen, hogei metrotara, kale ilun hartan geldirik zegoen irudi isilari finko begira eta irudia halaber berari begira zegokion. Poliziako espia bat, beharbada, edota beste gizon horien agente bat, Harry aurrena gaizkitu eta gero hil zuten gizon horiena, ala hirugarren gizona ote zen?
‎Barrioko mutil baten, Prudenen aita zen Seateko enkargatua, eta askotan entzuten genuen barruko altabozez nola esaten zuten: . Prudentzio, telefonora?, gure lagunaren aitaren galdez, eta gu urtzen, hainbeste aldiz telefonora deitzen zuten gizonak sekretu handiren bat gorde behar zuela eta.
‎Baina bat batean, ametsek duten magia horren ondorioz, desagertu egiten zen I komunetik. Korrika ibiltzen nintzen bera hil nahi zuten gizon ilunen atzetik, aitak tipula txikitzeko erabiltzen zuen labana handia hartzen nuen, eta prest sentitzen nintzen, prest gizon haiek hiltzeko, neure ahizpa lapurtu nahi zidaten gizon ilun haiek sastakatzeko eta akabatzeko. Alabaina, neure indar guztiekin korrika egin arren, ihes egiten zidaten beti gizonek.
‎Li Huanengandik hurbil igaro zen Shi Lin, hamar bat metrora gehienez ere; leuna eta laburra zuen ibilera, eta burua jiratzen zuten gizonek hura ikustean. Aditu egin zezakeen, ia ia, haren emakume aroma.
‎Uste dut berrogeita hamar bat bezero ezberdin ezagutu nituela, bi urtean. Eskudirua behar nuen aldiro, minitelera jotzen nuen, Lyongo zerbitzari baten bidez. Konektatu, eta hamar minutuan biltzen nituen hitzordua egun bererako nahi zuten gizonen telefono zenbakiak. Laneko bidaietan zebiltzan morroiak izaten ziren maiz.
‎Minitelak, Interneten aitzindari horrek, noizean behin prostituzioan aritzeko aukera eman zion nesken belaunaldi oso bati baldintza zoragarri samarretan, anonimotasuna gordez, bezeroa aukeratuz, prezioaren gainean eztabaidatuz eta autonomiaz. Sexuagatik ordaindu nahi zuten gizonak eta sexua saldu nahi zuten emakumeak erraz jar zitezkeen harremanetan, eta hartu emanaren nondik norakoak adostu. Kreditu txartelaren bidez ordain zitezkeen hotelei esker, are errazago burutzen zen afera:
‎Hizkera arrazista edo antisemita zerabilten partaide guztiak deskonektatu behar nituen, baina baita pedofiloak eta, azken batean, prostitutak ere. Bermatu beharra zegoen ez zezatela gailu hori erabili dirua irabazteko beren gorputzak askatasunez baliatu nahi zituzten emakumeek, ezta diru hori ordain zezaketen eta behar zutena garbi eta itzulingururik gabe eskatu nahi zuten gizonek ere. Zeren hobe da prostituzioa jardun arrunta ez bilakatzea, eta ez dadila egon, ezta ere, baldintza erosoetan aritzeko aukera.
‎Emakumeek mezua ulertzen dute eta, ohi bezala, estu hartzen dute sexu minbera ez iraintzeko betebeharra. 2006an, neska gaxte batzuei aditu nien nola esaten zuten gizonari dagokiola emakumea gozaraztea, haiek hori espero zutela. Hala, bada, mundu guztia deseroso:
‎–Auskalo –erran zuen Rifak– Baina bistan da horrek dezente zailduko digula heriotzaren data zehaztea. Beharbada, horixe da asmoa, guk ez jakitea noiz hil zuten gizon hori.
2018
‎Genesi politikoaren istorioa berriro kontatu beharra dago, beste ikuspegi batetik. Jatorrizko kontratua egin (omen) zuten gizonak zuriak ziren, eta hiru alderdi zituen haien anaitasun itunak: kontratu soziala, kontratu sexuala eta esklabo kontratua, zeinak legitimatu egin baitzuen zuriak beltzei gailentzeko araua.
‎John Stuart Mill izan zen mugimendu feministaren alde egin zuten gizon urrietako bat, eta baita babes hori praktikara eramaten saiatu ziren gutxietako bat ere. Ezkontza kontratuari kritika bat egin zion, eta adierazpen batean laburbildu zuen 1851n, hain justu Harriet Taylor eta biak ezkondu baino bi hilabete lehenago.
‎hain justu ere, Filmerren arrazoibide klasikoa izan zen XVII. mendearen amaieran bukatu zen teoria patriarkala. Kontratuaren teorialariek esan zuten gizon guztiak zirela libre, naturaz, eta Filmerrek desafio horrixe erantzuteko asmoz idatzi zuen, Schochetek erakutsi duen bezala. Arrazoibide patriarkal klasikoaren arabera, semeak aitaren mendeko jaiotzen ziren, eta, beraz, mendeko politiko ere bai.
‎–Voilà mon fils (Hona nire semea), esan zuen ordura arte mututzat jo zuten gizonak.
‎Irunen, auzia konpontzeko aukera erreal bat izan zen 1997an bertan: epaitegiek aginduta, emakumez osatutako formazio berezi bat desfilean txertatzea onartu zuten alardeko agintariek, baina azken unean atzera egin zuten gizonek, eta San Martzial egunean beste ibilbide bat egin zuten, andreak bakarrik utzita. Horren ostean, herritarrek eta eragileek hainbat bilera egin zituzten Irunen zein Hondarribian, eta gizon talde bat ere mobilizatu zen, Jaiak denontzat manifestuaren bidez emakumeen aldarria babestuz.
‎Orduan Koxme Gabor agertu zen berriz lehen planoan, irribarretsu, moda ezarriko zuen orrazkera ausart berri bat zeramala, eta saioaren hasieran agindutako sariketen irabazleen berri hasi zen ematen. Agurtu aurretik, AiTBn laster kondenatu berri zuten gizonaren seme alabei buruzko lehiaketa saioa hasiko zela gogorarazi zien. Han amaitu zen Txetxu Urrutiren epaiketa.
2019
‎Noice eta Stefansson lagunak ziren, eta Ada Deletuken erreskateari atera zioten etekinik: liburu eta bestelakoetatik diru asko egin zuten gizonek. Ada Deletukek, ostera, eguneko 50 dolar baino ez zituen eskuratu, berbaldiak eta elkarrizketak emanez.
‎Baina Montaignek ez zion ekin emakumeen aldezle egiteraino. XVIII. mendea baino lehen, ez zitzaion objektibotasunez heldu auziari; garai hartan, halaxe egin zuten gizon egiaz demokrata batzuek. Besteak beste, Diderot lotu zitzaion emakumea gizona bezala gizakia dela erakusteari.
‎Zerbitzari esaneko bihurtzen bada, santa bedeinkatua ere izango da. Hala, Erdi Aroaren bihotzean ondu zuten gizonen faboreko emakumearen irudirik biribilena: Kristoren Amaren aurpegia, loriaz inguratua.
‎Haurrak bezala, emakumeak ere Epinalgo irudi soiletan ikusten ditu ongia eta gaizkia; manikeismoak lasaitu egiten du espiritua, aukeratzeko larrimina kentzen baitio; arrisku ikaragarriak hartzea da gaitza ala gaitz erdia aukeratzea, oraingo onura bat ala geroko onura handiago bat aukeratzea, definitu behar izatea zer den porrota eta zer garaipena; manikeoarentzat, oso erraz bereizten dira alea eta lastoa, eta aski da lastoa apartatzea; hautsa berez kondenatzen da, eta garbitasuna, berriz, zikinkeria gabezia erabatekoa da; garbitzea zaborra eta lohia kanporatzea da. Hala, emakumearen ustez, juduen, errua da guztia?, edo masoiena, edo boltxebikeena, edo gobernuarena; norbaiten edo zerbaiten kontra dago beti; Dreyfusen aurkakoen artean, emakumeek amorratuago jokatu zuten gizonek baino; ez dakite zertan datzan gaizkiaren printzipioa, baina espero dute, gobernu on, batek hura desagerraraziko duela, berak etxeko hautsa desagerrarazten duen gisan.
‎Dudarik gabe, bada Ebanjelioan karitate haize bat, orobat balio duena emakumeentzat nahiz legendunentzat; hain zuzen, herri xehea, esklaboak eta emakumeak atxiki zitzaizkion kartsuenik lege berriari. Kristautasunaren hastapenean, emakumeak ohoratuak ziren, hein batean behintzat, Elizaren uztarria onartzen zutenean; martiri gisa lekukotasuna ematen zuten gizonen parean; hala ere, ezin zuten kultuan parte hartu bigarren mailan baino;, diakonesek, eginkizun laikoetan aritzeko baimena zuten, ez besterik:
‎Okerra da emakumea esklaboarekin parekatzea; esklaboetan izan da emakumerik, baina beti izan dira emakume libreak ere, hau da, duintasun erlijioso eta sozial batez jantzirikoak: haiek onartu egiten zuten gizonaren subiranotasuna, eta gizonak ez zuen sentitzen bera objektu bihur zezakeen matxinada baten mehatxurik. Hala, emakumea esentzial sekula bihurtzen ez den inesentzial gisa ageri zen, Beste absolutu gisa, erreziprozitaterik gabe.
‎Hasierako garaietan, emakume estatubatuarra emantzipatuago egon zen europarra baino. XIX. mendearen hasieran, emakumeek parte hartu behar izan zuten gizonek eginiko aitzindari lan gogor hartan, eta haien ondoan borrokatu ziren; gizonak baino askoz gutxiago ziren, eta, beraz, oso baliotsuak. Poliki poliki, ordea, Mundu Zaharreko emakumeenarekin parekatu zen haien kondizioa; haienganako galaitasunak bere hartan iraun zuen; emakumeek pribilegio kultural batzuei eutsi zieten, eta familia barneko toki nagusi bati; legeek eginkizun erlijioso eta morala ematen zieten askotan, baina gizonezkoek zituzten beren esku gizartearen giderrak, guztiz.
‎Sute bat siderurgia lantegi bateko biltegian, sabai bat mangeretako urak berak eraitsia, eta hiru suhiltzaile hondakinek zapalduak. Haietako bat, haien aita; goiz hartan bertan eskolara lagundu zien arren, inoiz gehiago ikusiko ez zuten gizona.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia