Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2000
‎Ez ote zen den dena planta huts izango? Egia edo gezur, gauza da gizonkilo dohakabe haren malkoek eragina izan zutela guregan, eta nolabait ahanzturaren lanbroan galdu nahi izan genuela haren iragana, eta ulertu ez ulertu noski, baina gure barkazioa, ordea, lortu zuela giza-munstro hark, eta gure errukia, egin zituen bidegabekeria haiengatik guztiengatik. Armando Bonillak, ordea, ez bide zuen nahikoa gure erruki isilekoarekin, Otsotzarmendiren hitz adiskide girokoekin; gonbidatuak Horazioren liburu bat atera zuen patrikatik, anteo  joak jarri, eta, ozenki, kamerari begira, irakurri zuen:
2003
‎Ez genituen oraino irakurriak behin fraide xahar batek idatzi zituen hitz hauek: Elizarengatik paira daitekeena deus ez da, Elizarenganik pairatzen denaren aldean, eta, menturaz horrengatik, ikustearekin Loiolako, Xabierreko edo Garaikoetxeko semeen odol bereko zenbat eta zenbat seme eta alaba higatzen ziren munduan barna Eliza Amaren zerbitzutan, eta Eliza horren esker txarra jasan behar zutela gure herritar anitzek eta orobat gure Euskal Herriak, ez genezakeen nehondik onets.
2007
‎Nik ematen nizkion besarkadak motzak ziren, eta aseptikoak, berak hala nahi zuela antzematen nuelako. Eta suposatzen zen gu lagun minak ginela, konfiantza osoa genuela, eta, beraz, onargarriak behar zutela gure arteko afektu adierazpenek. Beste emakumeak, ordea, ezin zituen ukitu ere egin.
‎Gerla etorri zen eta oroitzen naiz alemanak nahi zutela gurekin zerbait egin, entseiatu zen gu alemanekin elkar izatea; ez dugu batere pusatu alde hortan, Mayi Diharcerekin izandako elkarrizketa, Donibane Lohizune, 1997ko urriaren 8a.
2008
‎Ahots kritikoak Ziurtzat jotzen da tamaina horretako elikagaien teoria batek, pertsona zientifikoek proposatuak, hainbat sektoretatik izan dituela eta izaten jarraitzen duela errepikapenak. Ohikoenetako bat da ehiztarien/ biltzaileen gizarteetan bizi ziren gizakiek ez zutela gureen antzeko gaixotasunik, ez haien elikaduragatik," paleodietak" dioen bezala, baizik eta zaharrei iristen ez zitzaizkielako, haien bizi itxaropena laburragoa zen eta, beraz, ezin da konparaziorik egin. Errepikapenak eman dituen beste ahots bat Geoffrey Cannonena da, World Cancer Research Fund eko kidea.
2010
‎Hala eta guztiz ere, guk jarraitu egin genuen Batasunekoekin biltzen. Gogoratzen dut martxora arte iraun zutela gure alderdiaren eta Batasunaren arteko bilerek. Martxoan Arnaldo etorri zen, eta esan zigun laster kartzelatu egingo zutela, Mahai Nazionala ere espetxeratu egingo zutela, eta handik aurrera ez zela solaskidetzarik izango.
‎Nazioarteko begiraleek ere oso serio hartu zituzten han esandakoak, Otegiren hitzetan: . Gogoan dut nazioarteko begiraleek adierazi zutela gure posizioa nahiko arrazoizkoa zela, salbuespen batekin: nazioartekoek esaten zuten gauza bat zela lurralde batasunarentzat mekanismo demokratikoak egotea exijitzea, baina guk ezin geniola exijitu Nafarroako alderdi sozialistari horri [Estatutu bateratuari] baietz esatea, gure proiektuaren alde egitea.
‎Ondo gogoan nuen, hamar urte lehenago, Komando Autonomoek Enrique Casas senatari sozialista hil zutenean nolako kritika garratzak egin zitzaizkien, haiei eta haien ingurukoei; lehenago, berriz, ni oroitzeko gaztetxoa nintzen baina, lagun helduxeagoek kontatu izan zidaten polimiliek ekin ziotela UCDko militanteen aurka. Eta orain, zer izango eta, lehen kritikatutako horixe egiten zutela gure mutilek. " Gure" esan dut, baina kakotxak ipini behar berba horri, gero eta gutxiago sentitzen bainuen haiek gureak zirenik, edo beharbada neu izango nintzen gu horretatik gero eta urrunago zegoena.
‎Nazio Batuen Erakundeak (NBEk) eskatu zion Upsalako Bakerako eta Gatazken Konponbiderako Institutuari esparru legal bat diseina zezala Zipre partekatzen duten bi nazioen arteko auziari irtenbidea emateko. Eta esan zidaten nirekin aztertu nahi zutela gure proposamena. Hango Unibertsitatean eman nuen hitzaldia aitzakia hartuaz, 2004ko otsailaren 10 eta 11n izan nintzen Upsalan.
‎Ezin argitu izan dut Berdabio jaunaren zaizkikoa ote zen Pedro de Etchagaray hura, baina, hala ote zen nago. Zena zela, handik hirurogeita hamar urtera, ematen du, pobreza deklaratze kontu honetan, oso antzera jokatu zutela gure Berdabio eta konpainiak ere, Iruñeko kartzela berberetik lehenbailehen hanka egitearren.
‎Gogoan daukat garai hartan, edo beharbada geroxeago, hamahiru urte nituela, psikologo bat kontratatu zutela gure La Salleko kolegioan, eta berarekin hitz egitera joan behar izan nuela prefektuak hala aginduta. Ez ikasle bitxia edo arau hauslea nintzelako, baizik eta —hitz horrekintxe adierazi zidan prefektuak— nire misantropiagatik:
2011
‎–Alejandro Muzkiriz erran duk, deabruen arrazako sugegorri hori??! Ez al dakik, bada, muzkiriztar guztiak gorriak direla, eta hargatik hil zutela gure gurutzatuek haren osaba?. Zeren, goiz edo berant, bakoitzak merezi duena baitu bizitza honetan, Jainkoaren justizia ez baita nolanahikoa?
‎–Fitsik erran gabe betetzen ziren aginduak Wehrmachten, zakartu zen Beck?. Kontua da zenbait aginduk talka egiten zutela gure alemaniartasunarekin.
‎Badakizu, SSetan juduek ez zuten adiskide askorik. Susmoa genuen juduek Berlingo handi mandiren bat koipeztu zutela gure eskuetatik alde egiteko eta Espainian barrena Estatu Batuetara edo Bretainia Handira joateko. Eroskeria, ustelkeria... munduko keria guztiak dabilzkie juduei odolean.
‎Batetik, apaizen jokabidea azpimarratuko nuke. Apaizek, nik uste, zintzo eta zorrotz jokatu zutela, eta eliza ofiziala presionatu zutela gu zigorgabetzeko. Eta bestetik, gotzainak eta zeuden.
2012
‎Hirugarren laurdena ere goitik bukatzea lortu zuten baina ordurako taldea desadostasun eta gorabehera handiak ari zen izaten epaileekin. " Ezin dut esan epaileen lana justua izan balitz irabaziko genukeenik, aurkari oso gogorra baikenuen aurrean eta bukaerarako gu gainbehera eta eurak gora zetozen, baina badakit erabaki batzuek eragin handia izan zutela gure lanean". zioen Blancok. Hala, azkenean, 67 galdu zuten oñatiarrek.
‎Credo in unum Deum!, hots egin zuen gotzainak, eta guztion ahotik otoitza erne zen. Bai Force Publiqueko ofizialek eta askariek, bai Yangambitik gurekin etorritako kristaugaiek, bai Europatik iritsitakook, den denok gure eztarriak batu genituen otoitzak oihanaren hotsa gaindi zezan, eta nago lortu egin genuela, nago oihaneko azti, sorgin eta sasi sendagileek argiro jaso zutela gure mezua: Oihan honek errege bakarra du!
2013
‎Hari horretatik tiraka, gerra garaian naziek Euskal Herrian egin zituzten egonaldien inguruko materiala biltzen hasi ziren. Im lande der Basken pelikulan argi ikusten zen naziek interes berezia zutela gure herrian. Nonbait, Euskal Herriak zituen kultura eta arraza ezaugarriak interes handikoak ziren nazientzat, eta haien asmoetako bat euskaldunekin aliantza bat egitea omen zen.
‎Carlos Slim munduko gizonik aberatsenak egunean 10 lanorduak egitearen proposamena egin digu oraintsu, baina ez bost eguneko lanorduetan, baizik eta asteko hiru egunetan. Honek zera ekarri dit gogora, aintzina baten Europako zibilizazio zaharrenean, euskararen jatorriak aztertuz eta bere erro sakonetan murgilduz, halaxeko egituraketaren bat izango zutela gure aurrekoek. Kristaurreko belaunaldi zaharrean, bizipenerako eta gorputzaren elikapenerako, astelehenetik asteazkenerainoko hiru egun lan produktibo, eta barruak asetzeko edota arima eta adimenaren bizipozerako beste hiru.
‎Gizonen biltzea ezin ederkiago egina zen; gogo bihotzak ere orenari zohakon bezala bero beroak zauden. Ez nuen uste, Champagneko gudua ikusiz geroz, berriz halako moldean su hartuko zutela gure soldadoen bihotzek. Hautsaren barnean badaukate bethi gerlako phindar berezi bat, behar orduan sustatzen baititu guziak, hilabethe osoak nagi edo buru gaixto egonak eta oro.1480
‎Minutu gutxi barru, fusilen tiro hots zarratua entzun zen. Ez nuen usteko, ezta hurrik ere, une hartan hil zutela gure Aita Roman agurgarria! Jatera joan ginen pentsatuz, hauek ere erraz alferrik galtzen zutela munizioa.
2014
‎Gorago aipatutako dokumentalean ikusten da zelako astakeriak egin ditugun mendeetan zehar gizakiok. Baina, batez ere, filmak erakusten du gu trabatik kenduz gero, kostata egin dugun kalteen tamainagatik, baina, munduak eta bertako espezie gehienek majo bizi eta aurrera egingo zutela gu barik.
‎Ikatzarekin batera labezomorroak zetozen. Hori esaten zuen izebak kexatzen ginenean, ikatzaren apopilo zirela eta gure etxea bereziki maite zutela gurea zelako etxe osoan sukalderik epelena. Gogoan dut oraindik gauez, oinutsik komunera joaten ginenean, labezomorro zanpatuek egiten zuten soinua.
‎Bada ere gaitzeko hobi apaindu lerroa, frantsesez" sarcophages" deitzen direnetarik, Elhuyar entziklopediak" sarkofago" deitzen dituenak euskaraz. Bestalde, eremu hortarat biltzen ziren Erdi Aroan eta geroxago ere oraino Santiagorateko beilatiar frango, hortik aitzina hartzen zutela gure eskualde hotarat buruz" Arleseko ibilbidea" deitua izan dena.
2015
‎Eta iruditzen zait, berdin gertatu zaiola urtarrilak 10ekoari ere. Jende uholdeak mahaiaren aurrealdean norbait eseraraziko zuela sinetsita geunden, barrunbeetan oihartzun mingarri bat sortuko zutela gure oihuek. Milaka zangok lurraren aurka emandako pausoek, apurtuko zituztela kateak, sasiak, pasaporte ezak eta pasaporte faltsuak.
‎erlijioarenak, obedientziarenak, tradizioarenak... Guk sumatzen genuen balio haiek kaka zaharra zirela, ez zutela guretzat balio, nolabait ere lehengo garaiei, lehengo usteei eta jendeei lotuak zirela horiek guztiak. Balio berriak behar genituen guk, modernoak, gure garaiari egokituak, gure nortasuna eraikitzen lagunduko zigutenak, eta oposizioz jokatzen genuen horretarako:
‎—Esan nahi dik —hasi zen bera— gu orain ikusten ari garen argi berbera ikusi zutela gure aitonek, eta baita gure aitonen aitonek ere, eta berdin aurreko denek. Horixe duk eliza, Esteban, lagunarte handi bat, denborarik ez duena.
‎Erakunde ofizial honi elkarte herrikoia batu zitzaion 1959an, Carlos Claveriak eraturiko Iruña’ko Euskalerriaren Adiskideak. Claveriak juntatu nahi omen zuen" borondate oneko gazteen bilgua, helburu bakarra zutela gure nortasunaren balioak nabarmentzea deus gutxi mugitzen zen loaldi hartatik. Nafartar noble handi baten laguntzaren faltan ez nengoen, Jaun Jose Agerre idazle handiarena".
‎Mundu bat ibili da, beti bezala, Baionako bestetan, gure ustez ez haatik aipatuak izan diren fantesiazko zenbaki espantagarrien heinekorik, bainan halere mundu bat. Horiek hola, arrakastaren ildotik joan dira bestak, euskarak ere gero eta toki gehiago badaukala, Karrikaldiren antolatzaileeri esker gehien bat, Baiona Ttipiko besta alternatiben antolatzaileek ere toki garrantzitsua eskaintzen zutela gure hizkuntzari. Nahiz oro har beti eskasa gelditzen den euskararen tokia Lapurdiko hiri nagusiko bestetan.
‎Hala ere, Garruzen eta Bankan (Nafarroa Behera) aurkitutako bi hilarriak, 1629 eta 1784koak (hurrenez hurren), garai hartan pilotan jokatzen zela frogatzen dute. Euskaldunen hileta errituetan ikusi da nola grabatuak egiten zituzten hilarrietan, ohitura erdijentila erdi kristaua zen hura, baina horrek begi bistako froga dakar, hots, pilotariek omen handia zutela gure gizartean.
2016
‎Lehenengo datu genetikoek hori zioten arren, nik ez nuen uste horrela izan zenik sekula, bazeudelako bestelako datu batzuk ere, eta haiek iradokitzen zuten egon zela nolabaiteko gurutzaketa. Denborak arrazoia eman dio, orain argi baitago neandertalek arrastoa utzi zutela gure genoman, eta, beraz, H. sapiensekin gurutzatu zirela.
‎Berriz ere, Ertzaintzak ez zigun aurrera egiten utzi. Errepikatu ziguten gure bizitza arriskuan zegoela eta legea betetzen bazen, zutela gure segurtasuna bermatu. Legea defenditzen zutela, baina, horren aurretik, gure bizitzak babestu behar zituztela.
2017
‎Esan zuen ez zituela azalpenak eman nahi, errugabea zela eta errua gurea zela, nire emaztearena eta nirea, semea gainbaloratu genuelako. Gazteluetako arduradunek onartu zuten beste ikasleak baino gehiagotan ateratzen zutela gure semea, astean hiru lau aldiz, 50 minutu inguru, irakasleak bere bulegora eramaten zuela, eta harekin ixten zela. Baina instrukzioan esan zuten ez zegoela lekukorik, irakaslea oso ona zela.
‎Agian, alor horretan urteetan lanean ari diren batzuek guri buruz pentsatzen zuten ea nondik gentozen, zer zilegitasun genuen armagabetzearen gaian sartzeko, baina guk izugarrizko ahalegina egin dugu Luhusokotik aurrera gauzak ahal zen jende gehienarekin partekatzeko. Hegoaldeko eragile askok aitortu ziguten estimatzen zutela gure lan moldea?.
‎–Hilabete bat lehenago Txetxek deitu zidan, eta Baionan geratu ginen. Han esan zidan Euskal Herriko bake prozesuarekin lotutako ekintza bat egin nahi zutela gure baserrian, konpromiso handikoa. Ez nizkion xehetasunak eskatu.
‎Baina Caixabankek bereganatu zuen Nafarroako Kutxa (ordurako Banca Civica), eta gu, 2013ko urtarrilean, lanik gabe geratu ginen. Hasieran, deskantsua eta guzti izan zen, azken hiru hilabeteak estres batean pasa genituelako, ikusten genuen lana gutxitzen eta gutxitzen ari zela, nahi zutela guk ezer ez egitea, eta inork ez zigula ezer esaten.
‎Eta bertzea errusiarra! Orduan konturatu nintzen frantsesek ez zutela gure problema konprenitzen eta, oraino okerrago, ez zutela konprenitu nahi! Baina Pascarellik eta Vlassenkok bertze mentalitate bat zuten eta gure alde ziren!
‎Baina hor ditugu gure begira, zain. Eta ez dago zertan txonbo egin etimologiaren ozeano prozelosoan, Florentzio Basalduak legez, igarri ahal izateko gosekil adjektibo hori goseak hil dela, hau da, miseria gorria —porca miserialexiko bihurtu zutela gure aurrekoek: lexikalizatu egin zuten modurik grafikoenean.
2019
‎Ez dezagun pentsa digresio filosofikoetan gaua ematen zutela gure arbasoek kobazuloaren txoko batean, ez; bizirautea kaosari eustea zen; horretarako" etxeko kaos" horri erantzuteko, argudioak, antzezpenak, erritualak, antolatu behar zituzten zerua gainean ez erortzeko. Nahiko lan horrekin.
‎Aukera horri ez diote sinesgarritasun handirik eman, bestela Afrikako eta gainerako hizkuntzen artean eten handia egon bailuke. Bigarren egoera da neandertalek elkarrekintza txikia izan zutela gurekin, eta, izan zutenean, gure hizkuntza hartu zutela. Hirugarrengoan, hizkuntza berri bat jaioko litzateke bien arteko elkarreraginetik, baina hori ere baztergarria iruditu zaie.
‎" Lehenengo datu genetikoek hori zioten arren, nik ez nuen uste horrela izan zenik sekula, bazeudelako bestelako datu batzuk ere, eta haiek iradokitzen zuten egon zela nolabaiteko gurutzaketa". Denborak arrazoia eman dio, orain argi baitago neandertalek arrastoa utzi zutela gure genoman, eta, beraz, H. sapiensekin gurutzatu zirela.
‎Raimundo Silva zuzentzaileak ere laguntza du azaldu ahal izateko, gurutzatuak ez zirela setioan gelditu idatzi eta gero, nondik atera diren orain lehorreratu direnak, ehunen bat gutxi gorabehera, mairuen kalkulua, urrutitik eta begi kolpeaz egina, sinesten badugu. Egia da hau ez dela guretzat erabat berria, bagenekielako, Guilhão da Longa Espadak erregeari zakar hitz egin zionetik, zenbait aitoren seme atzerritarrek bertan adierazi zutela guri laguntzeko prest zeudela, baina une hartan aitoren semeek ez zuten azaldu bere erabakiaren zioa, eta On Afonso Henriquesek ez zuen zioa ezagutzeko gogorik agertu, eta, pribatuki beren arrazoiak azaldu bazizkioten, dena kontu pribatu gisa gelditu zen, ez da inon jaso, eta gainera esku artean darabilgun kasurako berdin da. Edonola delarik ere, Raimundo Silvak ezin dezake bere historiarekin segi, hau da, gurutzatu bakar batek ere ez zuela erregearekin traturik egin nahi izan dioen historiarekin, hortxe baitago Historia Egiaztatua, zeinak esaten baitigu ezen, ezagutzen ez dugun salbuespenen bat alde batera utzirik, jaun horiek aberastasun handiak lortu zituztela Portugaleko lurraldean, nahikoa izango da gogoraraztea, inork ez dezala pentsa funtsik gabe mintzatzen garenik, eta Eguzkia non zapiak han dioen esaera gezurtaturik ez ikusteko, nahikoa izango da gogoraraztea gure errege onak eman ziola On Alardori, frantziarra berau, Vila Verde, eta On Jordani, hau ere frantziarra, Lourinha, eta La Corni anaiei, denborarekin izena aldatu eta Correia bihurtu zirenei, Atouguia, nahasketarik ordea bada Azambujan, ez baita jakiterik orduantxe bertan eman ote zitzaion Gil de Rolimi, ala geroago bere izen bereko semeari, kasu honetan okerra ez da albistea ez dela jaso, jaso dena jaso den bezala jaso dela baizik.
‎Beraz, erran dezakegu zilegi dela eskura zutena nahi zutenerako erabiltzea; eta, gehituko genuke, erabaki horrekin —hizki hauek bere Geroa antolatzeko— ez zutela gure aditza urratu ezta bidetik atera ere, baizik eta bertze pauso bat baino ez zutela eman.
‎Baina hori esan bezain azkar aitortu behar da idazteko era aski nahasia erakutsi zutela gure josulagunek lehen liburu eredugarri hartan eta lesakarrak bere edizio gehienetan, berdin eman baitzituzten era batera zein bestera idatzirik koherentzia larregirik gabe, alegiaperpaus osagarri gehienak.
2020
‎Ez, baina azpimarratu nahi dut zoragarri jokatu zutela gurekin egoitzako nahiz ospitaleko langileek. Goizero deitzen ziguten telefonoz amak gaua nola igaro zuen esateko, eta ospitalean zegoenean ere argazkiak bidaltzen zizkiguten Whatsapp bidez, ama nola zegoen ikus genezan.
‎Gogoan dut Bartzelonan ari nintzela, San Mamesen penalti bat adierazi zutela gure alde. Egun hartan neuri egokitu zitzaidan botatzea.
2021
‎Gogoan dut auzoan denek zutela guk baino diru gehiago. Edo hori iruditzen zitzaidala.
2022
‎Bai, eta hasiak ginen pentsatzen zer nolako erantzuna eman kontrako sententzia bati. Ziur nintzen epaileek ez zutela gure alde eginen, oraingoan ere, eta berehala erantzuteko modua prestatzen hasia nintzen. Harritu nau gure alde egin izanak.
‎Gure inpresioa, ordea, beste bat zen: guk pentsatzen genuen ez zutela gure egiteko modua onartu nahi. Ia denari buruz eztabaidatzen genuen:
‎Hasieran, alabaina, are gehiago erasan zigun babesa emango zigutela agindu ziguten kurduen jokaerak. Gaueko azken orduan, aurretiaz ohartarazi gabe eta hilabeteetan ziurtatu ostean amaierara arte egingo zutela gugatik borroka, pexmergek Sinjarretik ihes egin zuten, kamioietan igota".
‎Oro har, baina, guk zerbait sortzen dugun aldiro gertatu ohi den eran, gizon gutxi etorri izan dira gu ikustera. Badirudi kartela behatzearekin bat sentitzen zutela gurea ez zela beraientzako moduko zerbait. Badirudi orain arteko logikak bizirik dirauela kulturan eta badagoela banaketa bat kultur produktu unibertsalen edo denontzako modukoen eta emakumeok emakumeontzat bakarrik sortutakoen artean.
‎“Esango zuten, ‘Baina bat batean emakume hauek nondik atera dira, zertara datoz hona? ’ Bigarren emakumea izan nintzen ni junta probintzialean sartu zena. Gure eskualdetik bi joaten ginen, eta azkenean, pareja ginela esaten zutela gure belarrietara iritsi zen. Eta beste [emakume] ak bilera batean esan zien:
‎Greba hasi zen egunean oroitu nintzan zutaz, pentsatuz haserre egongo zinela ni ez ikusirik. Baina, jakin ezazu, atzenengo orduan erabaki zutela gu esartzea, nahiz &a guk nahi izan greba egin. Nire diorik aurrena zu ondo izatea.
2023
‎Beste gizarte batzuetan, ordea, Lurreko landare animaliak jainkoen opari gisa ulertzen dituzte, eta, trukean, esker onak emateko," oparitutako" bizitza horiek zaindu eta behar dutenetan errespetuz hartzen dituzte. Gurean arakatuz gero ere, ikus daiteke Lurrarekiko harreman ezberdina zutela gure arbasoek. Ikuspegi ezberdin eta kontrajarriak dira.
‎1973 urte aldera sortu zuten Leizarpe espeleologia taldea Elgoibarko eta Mendaroko lagun talde batek. Inguruko leizeetan eta esplorazio xumeak eginak ziren ordura arte, baina aitortua dute urte hartako apirilean Eibarko Club Deportiboaren Kezka aldizkarian irakurri zuten artikuaren bidez deskubritu zutela gure eskualdeko lurpeko munduaren benetako dimentsioa eta potentziala. Itziarko Aixa kobazuloaren barrunbeak ezagutu zituzten orduan eta berehala ekin zioten espeleologiaren praktikari “modu gutxi gorabehera metodiko eta planifi katuan”.
‎Gu izebarekin utzita joaten ziren biak... baina hori beste istorio bat da. Kontua da Estatu Batuetako museo hartan izugarri ondo hartu zutela gure ama. Sarrerarik ere ez zioten kobratu, baina beste hiruroi bai, eta dena garestiegia iruditu zitzaion Juanari.
‎Gure beharren berri eman genion Labaieni, eta bera arduratuko zela... Hortik goiti ez dakit nork erran zien ertzainei Baigura kaskora joan behar zutela gure antenaren jartzera... Emisore berri bat ere ekarri zuten [irriz].
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia